Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 113

LURRALDE ANTOLAKETA

113

Toki korporazio edo lurralde erakunde gisa, berriz, probintzia bereiztu eta indartu egin zen ezari­ezarian; horretarako, probintziaren interes berezi ba­ tzuk zehaztu ziren, udalerri eta Estatuak zituztenetatik desberdinak, alegia. Ondorioz, zenbait herri zerbitzuren kudeaketa lortu zen, batez ere, laguntza, osasun eta ongitasun zerbitzuena, baita udalerrikoak ordezteko zerbitzuena ere. Izanak izan, probintzi korporazioak ez zuen inoiz galdu Frantziako ku­ tsua; kutsu horren ondorioz, probintzia Estatuko Administrazioari loturik ze­ goen, probintzi diputazioko burutzaren bidez —gobernadore zibilak zuen bu­ rutza hori—. Horrez gain, babes eta kontrol eraentza oso gogorra zen. Calvo Soteloren 1925eko Probintzi Estatutuak eta errepublikako ondorengo legeriak eraentza hori apur bat malgutzea lortu zuten, baina aldi baterako malgutzea besterik ez zen izan.

5. PROBINTZIA BAINO EREMU TXIKIAGOEN PORROTA: PARROKIA ETA ESKUALDEA Estatua probintziatan zatitu eta probintzia toki erakundetzat hartzea itze­ lezko aurrerapauso edo modernitate arrakastak izan dira zalantzarik gabe. Haatik, karlistek ahalak eta leherrak egin zituzten zatiketa horren aurka: zati­ ketaren lurralde mugak onartu bazituzten ere, zatiketa horrek zekarren ber­ dintasun politiko nahiz administratiboa saihestu nahi zuten (arean bere, lu­ rraldea probintziatan zatitzean, espainiarren foru eta pribilegio guztiak ezaba­ tzen ziren, berdintasuna sortuz). Zernahi gisaz, karlisten ahaleginez gain, beste hainbat saiakera egin ziren zatiketa hori oztopatu eta aurreko egoerara itzultzeko. Saiakera horiek azaldu ziren, hain zuzen, itxuraz Espainiako his­ toriaren garairik aurrerakoienak zirenenetan. Gainera, paradoxa hutsa bada ere, saiakera horien ondorioz, probintzia indartu eta bultzatu egin zen egitura politiko­administratibo gisa. Probintziaren aurkako lehen saiakera 1868ko iraultzaren hasieran gertatu zen; orduan, alderdi progresistek zatiketa historikoen berrezarketa nahi zuten. Edonola ere, ez zuen asko iraun probintziaren aurkako ahalegin horrek, Iraul­ tzaren Batza Nagusiak guztiz kontrako jarrera adierazi baitzuen. Ildo horreta­ tik, batza horren asmoa zen, lehenik, probintzia zein beraren gobernu organo­ ak —probintzietako diputazioak— iraunarazi nahiz sendotzea eta, hurrenik, probintzien autonomia indartzea (1869ko Konstituzioaren 99. art.). Horren­ tez, probintziekin bukatzeko ahalegin eskas horrek amaiera zoriontsua izan zuen; egin-eginean ere, 1870eko Probintzi Legeak gaitzetsi egin zuen ahale­ gin hori, zioen azalpenean honakoa adieraziz: «probintzi espiritua oso sendoa izan da —eta bada—; beraz, argi dago horrelako indarra nola edo hala sartu behar dela nazioko ekonomia orokorrean. Horretarako, probintzietako dipu­


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.