LURRALDE ANTOLAKETA
109
dagokion lurraldea. Lurralde horrek ezin ditu lau lekoatik gora izan laukiko, ezta 500 biztanle baino gehiago, gutxi gorabehera». Horrela, lau lekoako al dea duen laukia aipatzean (lekoak 5.572 metro ditu), lurralde irizpidea sartu zen eta, horrela, udalerriak lurralde zabaleraren arabera zehaztea lortu zen, hau da, ez ziren kontrolik gabe biderkatu, Frantzian gertatu zen moduan. Ha laber, gorago aipaturiko kasu berezietan irizpide hori aplikatzeak ondorio bi izan zituen: batetik, desberdintasun handiak egotea Espainiako erregioen ar tean —Katalunian, esaterako, biderkatu egin dira udalerriak, udal minifundis moa sortuz; Galizian, ordea, udalerriek neurri egokiagoak dituzte— eta, bes tetik, Espainian Frantzian baino udalerri gutxiago izatea.
4. IRAULTZAREN ZENTRALISMOA ETA DEPARTAMENDU NAHIZ PROBINTZI ZATIKETA Aurrerago ikusi dugun bezala, Frantzian ez zen kontutan hartu lurralde irizpidea udalerria definitzerakoan. Herri horretan ez zegoen lurraldearen araberako udal zatiketarik; Espainiako zenbait erregiotan, ostera, zatiketa ho ri egin zen geroago. Hala eta guztiz ere, lurraldea oinarrizko osagaia izan zen Frantziako de partamentuak eratzean —baita, horren antzera, Espainian probintzi zatiketa egitean ere—. Bestalde, Frantzian departamenduak eratzeak bazuen bere hel burua: aurreko probintzi zatiketa ezabatu nahiz ordeztea (probintziak monar kia absolutuaren erresumak ziren), euren autonomia apurtzeko. Jarduera hori, beraz, jarduera zentralista eta eraberekotzailea zen. Frantziako partamentuak 1789ko abenduaren 22ko Legeak sortu zituen. Lege horren 1. artikuluak honakoa zioen: Erresumaren zatiketa berria egingo da departamenduetan, probintziak ordeztuz. Horretarako erabili zen irizpi dearen arabera, lurralde zatiketak ahalbideratu behar zuen Administrazioa ad ministratuei hurbiltzea, hots, departamendu zentrotik urrunen zeuden hirita rrak egun berean bertara joan, euren arazoak aztertu eta etxera itzuli ahal izatea. Hasieran, 83 departamendu sortu ziren; egun, 95 dira guztira (Fran tziak duen 550.000 kilometro karratuko azaleran banatuak). Dena den, orokorrean, departamendua egitura artifiziala da, ez baita oi narritzen interes erkidego sendo batean; aldiz, egitura horrek duen euskarri bakarra lurralde berean elkarbizitzeak dakartzan interes hutsek osatzen dute. Beste hitzez esanik, ez dago departamendu abertzaletasunik —hasieran, bede ren—. Edonola ere, han egindakoa ez zen lurralde zatiketa geometriko hutsa, gogora dezagun THOURETen proposamena baztertu egin zela —nazioko lu rraldea laukitan banatzea, hots, aldeko 324 lekoa inguru duten 80 mugabarru tan banatzea— MIRABEAUk esku hartu eta gero. Horrela malgutu egin zen za