Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 107

LURRALDE ANTOLAKETA

107

ruz. Egoera horrek, bada, eraldaketa orduantxe egitea ahalbideratu zuen, bes­ tela, «uko egin beharko zitzaiolako aukera horri betiko». Azkenik, tesi horri laguntzeko, aipatu zen Antzinako Erregimenean ere bazirela formalizatu nahi zen udalerri handi horren antzeko lurralde erkidegoak, esaterako, «Norman­ diako Barruti Biltzarrak» edota «Proventzako Beger-herriak». Argudio horren aurka baieztatu zen udal handi horren egoitza hiribildu batean jarri beharko zela eta, berriro ere, azpiratu egingo zirela udalerriko za­ tirik pobreenak, hots, landa eremuak zati aberatsaren biktimak izango zirela berriro. MIRABEAU, esaterako, ez zegoen ados 720 udalerri sortzearekin, ho­ rren ustez, departamendu gehiago izan behar baitziren. Autore hori proiektua­ ren aurka azaldu zen hauxe esanez: «guk eraso egin diogu beti edozein mota­ tako aristokraziari, eta hiribilduek landa lurren gain gauza dezaketena ez li­ tzateke arrisku gutxiagokoa izango». Harrigarria bada ere, azkenean MIRABEAUren tesia nagusitu zen. Horre­ tara, 1789ko azaroaren 12an, Biltzarrak bertan behera utzi zuen THOURETen proiektua —SIEYES eta CONDORCETek ere bultzatu zutena— eta, lehendaka­ riak proposatuta, ondokoa onetsi zuen: «dans chaque ville, bourg, village ou communauté de campagne» udalerritasuna egotea. Horren ondorioz, edozein biztanle gunetan —nahiz eta txikia izan— udalerria eratu zen, hots, adminis­ trazio antolaketa independente bat. Formula demagogiko horren bidez, lehen­ go 720 udalerri handiak 44.000 udalerri txiki bihurtu ziren gutxi gorabehera. Gaur egun, gutxitzeko ahalegin asko egin diren arren, Frantzian udalerriak 36.000 baino gehiago ziren; kopuru hori handiena da gainerako Administra­ zioekin konparatuz gero eta, horrez gain, kopuru horrek lurralde batek jasan dezakeen udal «nahaste» mailarik altuena dakar.

3. IRIZPIDE DEMOGRAFIKOA OROKORTU, ERABEREKOTU ETA NAGUSITZEA ESPAINIAKO UDALERRI ANTOLAKETAN. SALBUESPENAK Espainiako konstituzionalismoaren sortzaileek —Cádizko konstituziogi­ leek— ez zuten Frantziakoek bezain argi ikusi udal egituraren arazoa, nahiz eta sakonean arazo berdina izan. Agidanez, Espainiako lurralde antolaketaren ezaugarriak ere eraberekotasun­eza eta barne desberdintasunak ziren, eta ho­ rrekin amaitu nahi zen. MARTÍNEZ MARINAk, esaterako, honela deskribatu zuen Espainiako lurralde antolaketa 1813an: «Espainian hainbat herrik ez zu­ ten inolako antolaketarik, eta beste batzuek, ordea, euren udala zuten; zen­ bait herrik Gorteetara prokuradorea bidaltzeko eskubidea zuten, eta beste hainbatek ez zuten horrelako eskubiderik; orokorrean, toki erkidegoek eraen­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.