Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 105

LURRALDE ANTOLAKETA

105

azaltzeaz gain, baloratu ere egingo dugu kritikoki. Horretarako, beste lu­ rralde antolaketa eredu batzuk hartuko ditugu konparazio nahiz neurketak egiteko eta, horrela, Espainiako lurraldeak administrazio ikuspegitik begiratu­ ta duen nahastea eta eraberekotasunik eza agerian utziko ditugu.

2. UDALERRI ANTOLAKETAREN SORRERA ETA UDALERRI KOPURUA ZEHAZTEKO IRIZPIDEAK. UDALERRI HORIEK IRAULTZAN OINARRITUTAKO JATORRIA IZATEA. Gaur egun, Espainian, udalerriak 8.000 baino gehiago dira, eta Frantzian, 36.000 baino gehiago. Kopuru horiek gehiegizkoak dira, arrazoiaren kontrako lurralde zatiketa dakartelako eta, gainera, kostu handikoa delako lehen maila­ ko zerbitzuak ezartzeko. Egin­eginean ere, Estatu modernoaren jatorrian, gu­ txieneko biztanleak izatea hartu zen udalerria definitzeko irizpidetzat (ez, or­ dea, gutxieneko lurralde zabalera), eta horixe da, hain zuzen, horrenbeste udalerri agertze agertzearen arrazoia. Hori argi ikusten da udalerrien sortzeari buruzko historia interesgarrian, lehenengo Frantzian eta, geroago, haren era­ ginez, Espainian. ROUSSILLONek esan duen moduan, iraultzaren aurreko udalerriak hirietan zeuden, eta ez landetan. Egia esan, herri pribilegioak nahiz gobernu ahalgoak dituen administrazio antolaketa hirietan bakarrik ager zitekeen, ez landetan. Landa guneek antolaketa ez­formala zuten gehienez, nortasun juridikorik ga­ bekoa eta talde nahiz auzo ondasunak administratzeko baino ez zena. Edonondik begira dakiola ere, nekazarientzat bereizkeriak ekarri zituen antolaketa hori nolabaiteko pribilegioa zen, Frantziako Iraultzak aldarrikatu zuen berdintasun ideiarekin bat ez zetorren pribilegioa, hain zuzen. Berdinta­ sun hori 1789ko abuztuaren 4ko Dekretuaren bidez lortu zen, dekretu horrek pribilegio guztiak —«biztanle erkidego nahiz hiribilduen pribilegioak bar­ ne»— abolitu baitzituen. Horrela, xedapen horren ondorenez, apurtu egin zen ordura arteko udal sistema, eta beharrezkotzat jo zen udalerri kontzeptua be­ rriro aztertzea, udalerriak definitu, ezarri eta antolatzeko irizpideak zehaztuz. Horren ildotik, hasieran, autoreek irizpide hau erabili zuten udalerria de­ finitzeko: lurralde handia eta biztanle asko izatea, horrela neurri dezenteko udalerriak lortu ahal izateko. Hortaz, Memoria sobre las municipalidades la­ nean (PONT DE NEMOURS, 1775) eskola fisiokratikoaren ideiak azaltzen dira: gutxieneko biztanle batzuk batu behar dira, jarduteko moduko Administrazioa eratzeko. Bestalde, CONDORCETek ere (Ensayo sobre la Constitución y la fun­ ción de las Asambleas provinciales, 1778) ideia horri ekin zion: beraren us­ tez, udalerriak 4.000 edo 5.000 biztanletik 10.000 edo 12.000 biztanlera arte­ koak izan behar ziren, ez gehiago eta ez gutxiagokoak. Horrez gain, udale­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu