104
RAMÓN PARADA
Sen tencia de las Diputaciones Provinciales, REDA, 34, 1982; SÁNCHEZ MORÓN: La Comu dad Autónoma de Madrid y la Administración local, en Madrid, Metropoliko Autono mi Erkidegoa, Madril, 1983;
1. LURRALDE ADMINISTRAZIOAREN MAILAK Jakina denez, lurralde berean Herri Administrazio bat baino gehiago izan daiteke. Orokorrean, antolaketa bakar batek (Estatuko Administrazioak) jar dun dezake lurralde osorako, eta gaur egun tokikotzat hartzen diren arazoen kudeaketaz ardura daiteke beraren agente nahiz funtzionarioen bidez. Horixe zen, hain zuzen, Frantziako Iraultzaren aurreko egoera: hainbat herrik udalik ere ez zuten eta beste asko, ostera, errege udalerriak ziren, hau da, erregeren jurisdikzioari —Estatuko boterea zuenari— lotuta zeuden. Hala ere, bi mende igaro baino lehen, aldatu egin da egoera hori: orain onartzen da lurralde nahiz hiritar berberen gain hainbat Administraziok jar dutea edo jurisdikzioa izatea —batzuetan, sei Administrazio batera ere izan daitezke—. Administrazio horiek elkarren gain jarriz gero, piramide itxuraz ko egitura osatzen dute, azpian eskumen nahiz lurralde eremu gutxien dute nak direlarik. Horretara, piramide horren oinarrian, udalerriak kokatzen dira eta gailurrean, Estatuko Administrazioa. Horixe da egoera Autonomien Esta tua sortu denetik: Estatu mota horretan, lehengo Lurralde Administrazio mai lez gain —Estatu, probintzi eta udalerriez gain— autonomi erkidegoak ere sortu dira. Eta ez hori bakarrik, autonomi horietan udalerria baino goragoko nahiz beheragoko mailak era daitezke —eskualdea eta parrokia, hurrenez hurren—, baldin eta estatutuek aukera hori jaso badute. Lurralde Administrazio berriak behin eta berriro lehengoen gain jartzea historiaren ondorio da —gainera, hori egitea arrazoiaren kontrakoa ezezik, kostu handikoa ere bada, eta ezin daiteke ahaztu maila horiei guztiei Estatua ren gain dagoen Europako Erkidegoen Administrazioa ere gehitu behar zaie la, horrek dakarren kostuarekin—. Baina esan dugunez, hori historiak berak ekarri digu, hain zuzen ere, Administrazio berriak sortu direnean, ez direlako lehengoak ezabatu. Gauzak horrela, herri erakundeen ugaritze hori azaltzera koan, gaur egungo Administrazioaren jatorri modernoak eta ondorengo bila kaera ikusi beharko ditugu, egoera hori ez baita antolaketaren arrazoizko iriz pideak a priori eta behin betiko aplikatzearen ondorio. Hortaz, ikuspegi histo rikoaren bidez bakarrik ulertu ahal izango ditugu administrazioen neurriga beko ugaritze hori eta beraren arrazoiak; ondorenez, nolabaiteko psikoanalisia egin eta Espainiako lurralde antolaketaren sustraiak eta hasierak aztertu be harko ditugu lehenengo eta behin. Zernahi gisaz, lurralde antolaketa berezi hori