Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 100

100

RAMÓN PARADA

Espainian ere —1964an Frantzian gertatu zen moduan—, gobernadore zibilaren menpean jarri nahi izan dira probintziako ministerio erakundeak. Horretarako, izen eta eraentza organiko bakarra ezartzea izan da lehenengo pausoa. Hortik aurrera, beraz, Probintzia Zuzendaritza bakarrean antolatu dira ministerio bakoitzaren menpeko erakundeak. Zuzendaritza horren ezau­ garri gisa sektore bakoitzean Gobernuaren politika eta jarduera programak batasunez kudeatu eta betearazten direla aipa dezakegu. Halaber, derrigorrez­ ko elkartze horrek autonomiadun erakundeetako bulegoetarako ere balio du; ondorenez, probintzietako bulegoek ez dute Gobernu zentralekoen mailako in­ dependentzia. Horrez gain, arautu egin da Gobernuak probintzia zuzendaritza bakarrean batu ahal izatea hainbat ministerioren menpeko zerbitzuak. Probin­ tzia zuzendaritza horien buru probintzia zuzendariak dira; horiek ministerio­ ko funtzionarioen artean izendatzen dira (karrerako funtzionarioen artean), gobernadore zibilaren txostena ikusi eta gero. Dena den, benetako arazoa probintzia zuzendaritzak gobernadore zibila­ ren menpe jartzea da. Menpekotasun hori eta zuzendaritzok euren ministerio­ ari dioten menpekotasuna bateratzea ez da lan erraza, eta zailtasun hori modu oso desegokian arautu da: batetik, esan ohi da «probintzian, gobernadore zi­ bilak Estatuko Administrazio zibilaren zuzendaritza eta koordinazio gorena» duela; bestetik, argi utzi da sailetan zatituriko probintzia zuzendaritzak euren ministerioen menpe daudela, antolaketa nahiz eginkizunei dagokienez. Hala eta guztiz ere, besterik ezean —eta Frantzian hartu ziren konponbi­ de gogorragoen ordez—, gobernuko probintzia batzordea ezarri da. Hariari segiz, batzorde hori gobernadore zibilarekin zuzeneko koordinazioa duen or­ gano eztabaidatzailea da, eta gobernadoreari lagundu egiten dio gauzatu be­ harreko eginkizunetan (hala nola, zerbitzu periferikoen jarduera zuzendu, bultzatu, koordinatu eta fiskalizatzean, baita Estatuko Administrazio zibilak probintziarako jarduera gidalerroak ematean ere). Batzorde horrek osoko bil­ kuran nahiz lan ponentzietan jarduten du, eta osoko bilkuraren idazkaritza Gobernu zibileko idazkaritza nagusiarena izango da.

10. GOBERNUAREN ESKUORDETZA NAGUSIAK AUTONOMI ERKIDEGOETAN Konstituzioaren 154. artikuluak autonomi erkidegoetan Gobernuaren es­ kuordea ezarri eta gaur egungo 17 autonomi erkidegoak sortzearen ondorioz, beste maila bat eratu da Estatuko Administrazio periferikoan. Maila hori pro­ bintzia baino goragokoa da, eta beraren eginkizuna da autonomi erkidegoan Estatuko Administrazio zibila koordinatu eta zuzentzea, Gobernuak emaniko gidalerroen arabera (azaroaren 16ko 17/1983 Legea).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.