1 minute read

EUSKAL GAIZKILEAK PODCASTA

Next Article

Hasier Etxeberria idazlea gaizkileen inguruko artikulu laburrak argitaratzen hasi zen ZuZeun, krimen horien bueltan sortutako kantuak ekarriz. Hura hil zenean lan berean segitu nuen, eta horren ondotik etorri zen Euskal Gaizkileak podcasta. Hiru zutabe dauzka proiektu honek: batetik, ZuZeu hedabidea bera, proiektua koordinatu eta gidoiak idazteaz arduratzen dena; bestetik, BIEUSE taldea, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea, ahotsak jartzen dituena Xabier Alkizaren gidaritzapean; eta, amaitzeko, IN estudioa, grabaketak egin, audioak editatu eta musika konposatzeko eginkizuna daukana, Iñigo Etxarriren eskutik.

Advertisement

Hamabi atal publikatu ditugu orain arte, tartean Estudiante Kondenatuarena. Podcasta orri hauetan agertzen den historian oinarritzen da, nahiz eta fikzioa sortzeko lizentzia ere hartu genuen. Aktore ugarik hartu zuten parte bikoizketan: Iker Bengoetxea, Ander Vildosola, Joseba Sacristan, Mikel Garmendia, Ane Gabarain, Ramon Zalakain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Iñaki Beraetxe, Aner Narbaez, Arantxa Moñus, Aintzane Gamiz, Arrate Hernandez eta Judith Uhegun.

Etzan patxadaz, igo bolumena eta murgildu istorioan.

https://podcast.eus/estudiante-kondenatua

-euskal-gaizkileak/

This article is from: