1 minute read

BERTSOLARI GAZTEEN ARTEKO GIRO POLITIKOA E

san daiteke, duela hamar urte eskas, bertsolari gazteen gehiengoa ezker abertzalearen proiektu politikoarekin eta bere komunitatearekin identifikatzen zela. Gaur-gaurkoz ezin da berdina baieztatu.

Badira urte batzuk Mugimendu Sozialista sortu eta gorpuztu zela, eta bere ideologiarengatik sarritan egiten du talka ezker abertzalearekin. Herri batzuetan tentsio handiko egoerak bizi izan dira bi mugimenduetako militanteen artean.

Advertisement

Gazte diren heinean, bertsolari gazte askok lehen lerrotik bizi dute egoera berri hau: ezker abertzaleko Ernai gazte antolakundekoak dira batzuk, Mugimendu Sozialistako kideak dira beste batzuk, mugimendu feministan dihardute beste batzuek, badira inon antolatuta ez daudenak…

Bertsolari gazteen arteko giro politikoa zein den jakiteko gako batzuk idatzi ditu Ane Zuazubiskarrek bere erreportajean, baita giro horrek bertso jardun bera nola baldintzatzen duen ulertzeko pista batzuk ere.

Amaieran, gaiaren bueltako bertso sorta idatzi du Oier Etxeberriak .

This article is from: