1 minute read

willis drummond

BIZITZA ELKARREKIN OSPATZEKO ETA GOZATZEKO DA.

Jurgi Ekizak, Willis Drummondeko abeslariak, hilabete hauetan ziurgabetasuna nola bizi izan duten eta Donostian, Bilbon, Ondarroan eta Zumarragan beren azken 'Zugzwang' diskoa zuzenean aurkezteko nola prestatzen diren azalduko digu.

Advertisement

MUSIKA / MÚSICA / MUSIC

Pandemia iritsi baino lehentxeago, Japonian, Australian eta Tahitin ‘Zugzwang’ aurkezteko denbora eman zizuen. Nola ikusten zenuten orduan egoera? Non aurkitzen

zineten konfinamenduaren hasieran? Bai. ‘Zugzwang’ 2019ko azaroan argitaratu genuen eta lehen kontzertuak eman genituen 2020 hastapenean. Euskal Herrian lehenik, Biarritz-eko Atabalen eta Bilboko Kafe Antzokian, bietan sarrerak agortuz. Horren ondotik, hasi genuen bira kanpoan; Justu Japoniara iristean, hasi zen aipatzen COVIDa telebista eta irratietan, han, hemen bezala, baina birako kontzertu guzi guziak mantendu genituen justu justu. Beraz, bueltatu ginen martxoan, hastapenetik finkatua zen egunean, baina konfinamendua bezperan hasi zen. Beraz, 30 orduz Moorea-ko hondartzatik gure etxeetara pasatu ginen, eta bi hilabetez ezin izan ginen handik atera.

Nazioarteko bira horretaz ari garela, oso desberdin bizi da

musika hemendik kanpo? Bai noski. Euskaldun batzu hurbildu baziren ere kontzertuetara, publiko gehiena ez zen euskalduna eta beraz deskubritzen gintuen. Beraz, beste gauza bat da. Baina momentu berean, on egiten du beste zerbait ikusteak, beste jende batzuk ezagutzeak, beste banda batzuk, beste antolakuntzak ere. Japoniarengandik aldibidez, anitz daukagu ikasteko... Australia da Rock musikaren Meka, beraz betiko ametsa zen bertan jotzea, batez ere Melbournen... Hor aldiz sentitu dugu rockaren alde unibertsala, eta rock'n'roll giro "clichet" baina goxo hori... Areto ilunak, kamerino ilunagoak, eta pasio amankomun horrengatik elkartzen diren taldeak eta jendeak... Soilik disfrutatzeko, deus irabazi gabe baina momentazoak partekatuz. Australiako talde gehienentzat ere, "rock'n'rollak ez du dirurik emanen" orokorrean, baina inon baino rock gehiago egiten da hala ere.

Tahiti-ren kasua berezia da. Bertako promotore ttipi bat, Frantzian 2012an eman genuen kontzertu batean ezagutu genuena, maitemindu zen taldearekin eta montatu zituen 4 kontzertu, ahal zen bezala, eta kriston ondo pasatu zen. Ez ohizko kontzertuak noski, baina hortarako joan ginen hara ere! Rockak badu bere eszena ere Polynesian, eta bertako hizkuntzez ere... Oso interesgarria.

Behin konfinamendu gogorra igarota, martxan jartzea eta errepidera ateratzea erabakitzen duzue, zaila izan zen zuen errepertorio indartsua formatu akustiko batera

egokitzeko erabakia hartzea? Egia esateko, hastapenean uste genuen istorio horrek zenbait hilabetez iraungo zuela, ez gehio. Beraz. gure kontzertu guziak atzeratu genituen