Issuu on Google+

ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLA Kalitatezko hezkuntza proiektua

Ibaiondo,15 • ONDARROA 48700 • Tel.: 94 683 14 16 / Faxa: 94 683 19 55 • www.zubizahar.net


XEDEA

• “Egunsentia, herri ekimenetik sortu eta Ikastolen Elkarte eta Partaideren barruan dagoen irakaskuntzari bideraturiko guraso kooperatiba bat da. Gure helburua ikasleak, Ikastolako baloreen arabera, bere osotasunean hezitzea da. Horretarako etengabeko hobekuntza, irakasle eta gurasoen arteko elkarlana eta bikaintasuna erreferentzia gisa hartzen ditugu.”

IKUSPEGIA • EFQM eredua erreferentzi gisa hartuaz, gure interes taldeen (ikasle, guraso eta irakasle) asebetetzea lortu eta Ondarruko eta orokorrean Artibai eta Mutriku mailako kalitate eta euskal kultura eta gizarteari lotutako erreferente bihurtzea.


BALOREAK

Nortasun ezaugarriak Euskalduna eta euskaltzalea Herrikoia Lurraldetasuna Akonfesionala Kudeaketa demokratikoa

Balore orokorrak Aniztasuna eta pluralismoa Justizia Berdintasuna Lankidetza eta elkar laguntasuna Errespetoa eta tolerantzia Ingurumenari buruzko kezka


BALOREAK

Beste baloreak Zentzu kritiko baikorra norberarekiko, besteekiko eta inguruarekiko Erresponsabilitatea Zuzentasuna eta zintzotasuna Ardura, lanerako jarrera Hezkuntza bereizgarriak Teknologia berrien sustapena Eleaniztasuna Kirolzaletasuna


CURRICULUM PROPIOA


HAUR HEZKUNTZA 0-3 urte ZER ESKAINTZEN DUGU ETAPA HONETAN ? •

Lehen haurtzaroko heziketa lana bideratzeko, behar bezala prestaturik dagoen titulodun profesional ekipoa. Gurasoen eta zentruko langilegoaren partaidetzan oinarritutako funtzionamendu eredu bat. • •

Haurren beharretara egokiturik dauden espazio eta materialak. Haurren nortasuna egituratu, irudimena esnatu eta autonomia pertsonala errazteko egokiak diren aktibitateak. Geroago ezagutuko duten Urtxintxa proiektuaren metodologia erabiliz.


GURASOekin HARREMANA •

Guraso eta hezitzaileen elkarlana, erlazio estu baten bidez ziurtatzen dugu: – Zentrura sartu aurretik elkarrizketa: gurasoek zentruaren funtzionamenduaz informatuko dira eta hezitzaileak familia eta umearen inguruaz. – Egunero sarrera irteerako harremana.. – Elkarrizketa pertsonalak guraso edo hezitzaileek beharra ikusiz gero. – Eguneroko informazio orria: haurrak eguna nola igaro duen azalduko dizuegu: loa, jana,…


• Beharra dagoenean, (guraso edo hezitzaileak ikusita) gurasoentzako aholkularitza psikopedagogikoa. • Gurasoentzako Haur Masaia ikastaroa fisioterapeuta profesional baten eskutik. • Ikastolako webgunean gurasoentzako aholkularitza orokorra: www.semealabok.net


ORDUTEGIA

Plazagainen eskaintzen dugun ordutegia 7:30etik 19:00ak artekoa da.

Urte osoa dago zabalik, abuztuan izan ezik. •

Ordutegia zabala izan arren, kontuan izan psikologoek 6 ordu baino gehiago ez egitea gomendatzen dutela.

Legeak bere aldetik gehienez 8 ordu agintzen ditu.


ELIKADURA

•

Jatea ez da soilik gosea asetzeko ekintza modura hartzen, baita jaki ezberdinak esperimentatzeko aukera modura eta haurrak bere lagunekin harremantzeko beste era bat.

•

Hileroko bazkarien zerrenda emango dizuegu. Zerrenda hori nutrizionista batek egina da.


LOA •

Lotarako orduak behar fisiologiko bat betetzeaz gain, hainbat ohitura lantzeko aukera ematen digu.

•

Goizetan umeek beharren arabera lo egiten dute.

•

Bazkalondotik 15:00ak bitartea da siesta garaia.


GURE LANA HIRU EREMUTAN OINARRITZEN DA GORPUTZA, NORTASUNA ETA AUTONOMIA PERTSONALA: • • • • • • •

Gorputz eskemaren eraketa: besoak, hankak eta aurpegia. Eskuen eta begien arteko koordinazioa. Oinarrizko mugimenduen garapena: iraulika, katamarka eta oinez ibiltzea. Sentimenduen identifikazioa: beldurra, haserrea, poza,… Nork bere posibilitateekiko konfidantza eta autoestimua garatzea. Laguntza, elkartasun eta elkarlanerako jarrerak bultzatzea. Higiene, esfinterraren kontrola eta janzkera ohituren eskurapena.


INGURUNE FISIKO ETA SOZIALA: •

Irakasle, ikaskide eta jantokiko laguntzaileen ezagutza.

Ingurune hurbilaren izagutza: ikasgela, jantokia, jolastokia, psikomotrizitate gela,…

Urtaroen zenbait Naturako elementu ezberdinak ezaugarriren ezagutza.

Ikertzea: ura, lurra, hostoak,…

Gure kulturan oinarritutako ospakizun eta ohituretan parte hartzeko joera bultzatu: gabonak, Santa Ageda, Ihauteriak,…


KOMUNIKAZIO ETA ERREPRESENTAZIOA: •

Hizkuntzaren oinarrizko hiztegia eta egituren eskurapena.

Irakasleak kontatutako ipuinak entzutea.

Musika ezberdinak eta irakasleak abestutako kantuetan parte hartzea: abestu, keinuak, imitatu, dantzatu,…

Haurra nozio espazial hauek ulertzeko bidean jartzea: goian-behean, aurrean-atzean, barruan-kanpoan.

Material ezberdinen erabilpena bultzatu: papera, margoak (argizarizkoak eta esku margoak), plastilina, gometsak,…


HAUR HEZKUNTZA 3 - 6 urte Klase ordutegia: 9:30 – 12:30 / 14:30 – 16:30

URTXINTXA PROIEKTUA Norbera izaten, elkarrekin bizitzen eta ekiten ikasten dute ikasleek. Era globalizatu batean egiten dugu lan (arloak bereiztu gabe) eta planteamendu eraikitzailea jarraitzen dugu, hau da, ikaslea da ikasketaren protagonista. Pedagogia aktiboa bultzatzen dugu. Ikasleak eraikitzen du bere ikasketa, eta irakasleak laguntzeko, egoerak eskaintzeko, estrategien garapenak ziurtatzeko… daude. Etapa honetan txokoetan egiten dute lan. Ipuinen txokoa, musikaren txokoa, sukaldearen txokoa… dituzte gela barruan. Tarteka beste txoko batzuk antolatzen dituzte: animaliena, beldurrarena… Haur Hezkuntzaren xedea haurrari bere garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzen laguntzea da. Haurrari bere buruari buruzko irudi positiboa eraikitzen laguntzen diogu, sormena eta ekimena suspertzen elkarbizitzan eta elkarlanean ikasten. Honetan guztian oinarritzen da URTXINTXA proiektua.


LEHEN HEZKUNTZA 6 - 12 urte Klase ordutegia: LH 1-4: 9:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

LH 5-6: 9:00 – 13:00 / 14:30 – 16:30

TXANELA PROIEKTUA Lehen Hezkuntzako ikasleak umeak dira oraindik baina nortasuna zirriborraturik dute. Etorkizunean nolakoak izan daitezkeen antzeman daiteke baina ez nolakoak izango diren, aukera guztiak zabalik dituztelako: dena dute ikusteko, dena ikasteko. Etapa honetan TXANELA proiektuarekin ari gara lanean. Ikas prozesua bere osotasunean hartzen duen materiala da, arlo ezberdinak proiektu baten inguruan era globalizatu batean lantzen ditu. TXANELA proiektuak Euskal Curriculumak oinarritzat dituen bost konpetentzia orokorrak lantzen ditu: norbera izaten ikasi, ikasten ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta ekiten eta egiten ikasi. Ikasleek, bakarka, talde txikian edo handian egiten dituzte Txanelako jarduerak. Irakaslearen papera motibatzailearena, gidatzailearena, laguntzailearena edo moderatzailearena da. Ikaslea subjektu aktiboa da, bere ikas prozesuaren protagonista nagusi bilakatuz.


DBH 12 - 16

Klase ordutegia: 8:15 – 13:00 / 14:30 – 16:30 (Eguaztenetan arratsaldeak jai)

OSTADAR PROIEKTUA Etapa honetako ikasleak nerabezaroan daude, aldaketa handien garaian. Gorpuzkeraz aldatuko dira eta sentimenduen anabasak hartuko die bihotza. Bai eta ez esaten ikasi behar dute. Egoera bakoitzari bere neurria hartzen, bizitzako proiektu bat eraikitzen. Hezkuntzan dituzten erronkei aurre egiten lagundu behar diegu, prestakuntza integrala ematen, arlo zientifikoan, humanistikoan, teknologikoan, hizkuntzen arloan. Horrek guztiak ikastolaren eta familien arteko harreman estua eskatzen du. Arlo guztietan egungo curriculumak eskatzen duen edukien lanketa integrala egiten dugu. Hau guztia, OSTADAR proiektuaren bidez egiten dugu.


HIZKUNTZA-PROIEKTUA Euskara eta euskal kultura ardatz harturik euskaldun eleaniztunak heztea da ikastolako hizkuntza-proiektuaren helburua. Euskaraz jakiteaz gain, euskaraz nonnahi aritzeko gauza diren pertsonak, euskararen hedapena eta normalizazioarekin konprometitutako euskaldunak. Gaztelaniaz jakiteaz gain, ingelesez ere moldatzeko gauza diren pertsonak eta frantsesaren oinarrizko ezagutza ere izango dutenak. Ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien arteko harremana eta elkarreragina landuz, herritar eleaniztunak.


ELEANITZ INGELESA Ibilbide honek proiektu desberdinak lantzen ditu 4 urtetik hasi eta 16 urtera arte. 4-5 urteko haurrek Ready for a story ARTIGAL-en metodoa jarraitzen dute. Adin honetako haurren bizipenak ipuin eta antzerkitxoetan islatzen dira eta umeak ipuin horien barnean murgiltzen dira. 6-7 urteko haurrek HOCUS and LOTUSen ipuinak eta abenturak jarraitzen dituzte. Irakasleak antzerki bidez ipuinetako pertsonaietan barrena murgiltzen laguntzen die beraien bizipenak truka ditzaten. 8-9 urteko ikasleek STORY PROJECTS daramate aurrera. Lagun koadrila batek izan ditzakeen bizipenetan murgiltzen dira. Ipuinak, abestiak, liburuak irakurri, gauza errazak idatzi... 3. mailakoek Gabon bueltan ingelesez antzezten dute eta 4. ekoek SHOW


ELEANITZ INGELESA 10-11 urteko ikasleek The explorers jarraitzen dute. Bertan gai batzuk aztertu, informazioa bildu eta azaldu egiten dituzte. Ipuin mundutik zertxobait aldendu egin dira, izan ere, interesatzen zaizkien gaiak aztertzea eta gai horiei buruzko informazioa bilatzea asko gustatzen baitzaie. 12-13 urteko ikasleek SUBJECT PROJECTS gaien lanketa egiten dute. adin horretako ikasleei interesatzen zaizkien gaiak aukeratu, egokitu eta ikasleek aztertu eta landu egiten dituzte inguruan duten materiale guztiak erabiliz. Gazteentzat egokituta dago eta ikasleek ere Historian parte hartu nahi dute abeslari, zientzialari, idazle, margolari, sendagile, etab. bihurtzeko aukera izanik


ELEANITZ INGELESA

14-15 urteko ikasleek curriculumean txertatutako gizarte gaia (SOCIAL SCIENCES) ikasten dute ingelesez. 15-16 urtekoek, berriz, geografia (GEOGRAPHY). Ingelesa lan tresna bezala hartuz, beste eduki batzuetan murgiltzen dira, hala iraultza ezberdinetan, ekonomiaren mundu konplexuan nola nekazaritzan edo industrian. hizkuntza erreala erabiltzen duten hainbat iturritik edaten dute (internet, artikulu espezializatuak, entziklopedia ezberdinak...). Horrez gain, ikasle hauen ingeles maila hobetzeko aukera izaten dute 2001etik aurrera burutzen ditugun nazioarteko trukaketak direla medio. Trukaketa hauek Holandako ikasleekin egiten dira eta ingelesa hobetzea ez ezik, kultura ezberdinak ezagutzea ere badute helburu nagusitzat.


ELEANITZ FRANTSESA

Euskal curriculumaren gomendioa jarraituz Frantsesa ezarri dugu DBHn laugarren hizkuntza modura. Eleanitz ingelesean bezala frantsesean ere ikastoletako material propioa erabiltzen dugu eta irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute.


IKT-PLANA

(INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK) Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak heztea da IKT-planaren helburu nagusia. Ikastolaren curriculum-proiektuarekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio-proiektuak bultzatzen ditugu.

IKASTOLA IREKIA: Guraso eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzeko asmoz IKASTOLA IREKIA izeneko aplikazioa jarri dugu martxan. Gurasoek klabe baten bidez bere seme alaben berri zuzena izateko aukera dute: familiaren datu orokorrak, irakasleak egunean zehar jarri ditzakeen oharrak, etxeko lanak, espediente akademikoa, azterketa eta kontrolak,‌


IKT-PLANA

(INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK)

HAUR HEZKUNTZA URTXINTXA proiektuari jarraituz, IKASLEAK hiru urtera heltzean, ordenagailuaren aurrean hasten dira euren lehen urratsak ematen. Ikasleek osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzuten dute. Bertan, marrazkiak, puzzleak, ipuinak, olerkiak... lantzen dituzte haurrek, baina modu interaktiboan, partehartzaile zuzenak bilakatuz.


IKT-PLANA

(INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK) LEHEN HEZKUNTZA TXANELA proiektuaren ikasmaterialen barruan CDRom-ak ditugu hainbat jarduera burutzeko eta beste hainbat erreforzatzeko. Horrez gain, ikasgeletan INTERNET edukitzeak edozein momentutan ikasleek beharrezkoa duten informazioa aurkitzea errazten du. LH 1.mailatik IKASYS proiektuaren bidez, ikasleek, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Ingurumena eta Matematikako edukiak lantzen dituzte ordenagailu eramangarri txikiak erabiliz. 5. eta 6. mailetan IKT baliabideak (geletan proiektoreak, arbel digitalak,‌) erabiltzen dituzte Txanelako hainbat jarduera burutzeko. Informatika aparteko irakasgai bezala ematen dugu 4., 5. eta 6. mailetan.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA IKTak curriculumean txertatuta daude eta Irakasgai desberdinetan IKT-baliabideak gero eta gehiago erabiltzen dira informazioa bilatzeko, aurkezpenak egiteko eta Ostadar proiektuko hainbat jarduera burutzeko. IKASYS proiektuaren bidez curriculumeko arlo desberdinetako edukiak lantzen dituzte ordenagailu eramangarri txikiak erabiliz. Informatika irakasgai modura ematen dugu maila guztietan.


LAGUNTZA GELAK •

Arazoen detekzioa eta azterketa

Ikasleen jarraipen pertsonala eta akademikoa

Laguntza eta indartze neurrien aplikazioa

Gurasoentzako aholkularitza psikopedagogikoa

Logopedia eta Fisioterapia (Berritzegunetik)

0 -16 urte


PROIEKTU OROKORRAK •Euskal Curriculua. Konpetentziak. •Haur Hezkuntzako marko pedagogikoa. •Hizkuntza Proiektua. Euskaraz Bizi. • Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) •Bizikidetza plana. •Orientazioa. •Irakurzaletasuna. •Lea Artibaiko Eskola Agenda 21. •Eskolaz -kanpoko ekintzak. •Kalitatea ikastetxean (EFQM).


ZERBITZUAK


Egunero, 8:00etatik ateak zabalik irakaslearekin ikasle guztientzako.

Egutegi propioa: •Jai egunak eta lan egunak guk aukeratuz •Gurasoen beharrei (batez ere HH 0-6 zikloan) egokitua: uztaileko zerbitzua, gabonak, aste santua,…

Ezinduentzako egokitutako azpiegiturak: igogailua,…


Eguerdian: Bazkal ostean LHko guztientzat ludoteka zabalik zaintzailearekin. LH eta DBHkoek estraeskolarretan parte hartzeko aukera: kantagintza, komikiak, dantza,‌ Garraioa: Autobusa goiz, eguerdi eta arratsaldez guztien ordutegira eta bakoitzaren beharretara egokitua. Ikas materiala (arkatzak, kuadernoak, boligrafoak,... ) guk ematen diegu ikasleei.


Hilero Ikastola aldizkaria jasoko duzue Hezkuntza edo/eta Ikastolen munduko berriez informatuz.

Ikastolen Elkarteko eskaintza guztietan deskontuak: material didaktikoa (jolasak,…), Ikas materiala (CD-Romak,…), Udalekuak,…

Ikastolak eskaintzen dituen herri ekintzetan deskontuak: Udako Ludoteka,…


OHARRAK

………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………. ……………………………………………………………………… ……………………………………………………………………… ……………………………………………………………………… ……………………………………………………………………… ……………………………………………………………………… ………………………………………………………………………


Eskerrik asko


MATRIKULAZIOA 2012