Issuu on Google+

HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

ZIOEN ADIERAZPENA Hirian Giza Eskubideak Babesteko Gutun Europarrak -Saint-Denis, 2000ko maiatzaren 18a- aitortuta dakar pertsona guztiek dutela"hirirako" eskubidea, betiere hori ulertuta parte-hartze demokratikoko espazio eta bizikidetasuneko eta gizon-emakumeen errealizazioko leku legez; eta, bereziki, baieztatuta dakar eskubidea parte-hartze politikorako, elkartzeko, bilerak egiteko eta adierazpenerako, eta inolako diskriminaziorik gabe informaziorako eskubidea izateko. Halaber, Gutunak eskatu du gardentasunaren printzipioa errespetatu eta bermatu behar dela herritarren eskubide legez, eta horrek eragiten dio administrazioaren betebeharrari herritarrei eurek dituzten eskubideak ezagutzera eman behar izateko. Herritarren parte-hartze arauok islatzen dute Udalak duen konpromisoa herritarren aurrean herriko eta tokiko gai publikoeten parte-hartze demokratikoa eta gardentasuna bultzatzeko, sustatzeko eta pizteko, unean uneko indarrean dagoen lege araubidearekin bat eta Hirian Giza Eskubideak Babesteko Gutun Europarraren iturri diren printzipioekin bat. Udal bizitzan parte-hartze arauok edo araudi honen erredakzioaren bidez, Laudio Udalaren asmoa bada adieraztea dokumentu bakar batean herritarren parte-hartze eskubideak, udalerrian indarrean dauden sektore edo lurraldeko parte-hartzeko organoak zeintzuk diren, hala nola udalerriko auzokideen informazioa, gardentasuna eta partehartzea bultzatzea, sustatzea eta piztea helburu duten metodologiak. Parte-hartzea bada kontzeptu bat sustraitu egin dena azken hamarkadetan zeharreko demokrazia modernoetako bizitza sozio-politikoan eta, oso era berezian, oraingo XXI. mendeko lehen urteetan, horren erakusgarri izenik, gai honetan egin izan den ahalegin arau-emaile, praktiko, hezigarri eta ikerkerta arlokoen konbergentzia. Betebehar horietarako moldaketa eta egokitzapena ikusten dugu islatuta indarrean dauden lege desberdinetan -1985eko Toki Araubidearen Oinarrietako Legea eta erlazionatuko geroagoko araudiak, ingurumen-legeria, 2006ko Lurzoruari buruzko euskal Legea; horiek badira eskubide legez herritarren parte-hartzea erabat eta tinko babesten dituzten aplikazioko arau horietako batzuk-. herritarren parte-hartzearen protagonismo gero eta handiago horren izateko arrazoia bada, gero eta zabalagoa den administrazio publikoen konpromisoa, interes orokorraren egikaritzearen berme legez ulertutako gobernu onaren bila bidean. Askotan lausoak diren gizartearen interes orokorretara gobernuaren egiteen moldatze eta egokitzapen horretan, udalak izan dira herritarren parte-hartze politikak gehien garatu izan duten eremua.

1


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Helburu hori lortzeko, euren eskumeneko gaietan administrazio publikoek ezagutu behar dute herritarren iritzia eta, hala, saiatzea erantzuten era egokian nahi eta jomuga sozialei. Baina arazoa ez datza herritarren iritzi estatiko bat ezagutzean bakarrik, baizik eta elkar-eragiteko administrazio publikotik, modu sostengatuan, oro har herritarrekin eta, bereziki, herriko adituekin, aberastuz horrela herritarren zein administrazio publikoaren iritzien abaipuntua, bere di dimentsiootan –teknikoa eta politikoa-. Azken urteotan zehar, tokiko parte-hartze tresnen garapenak, garapen nahikoa garrantzitsua izan du Euskal Herriko udaletan. Parte-hartze prozesu horien presentziarik handiena, formatu eta intentsitate desberdinekin bada ere, udal txiki eta ertainetan gertatzen ari da, baina, baita hedatu ere egin da Donostia, Bilbo edo Vioria-Gasteiz legezko beste hiri handietara. Horrek aditzera ematen du ibilbide edo prozesu horrek ez duela atzera-bueltarik. Arabako Lurralde Historikoren kasuan, aipamen berezia egin behar dugu parte-hartzeko tradizio oso garrantzitsua dagoela. Horrek esan nahi du Araban badaudela 300 herri baino gehiago zeintzuetan demokrazia ejerzitatzen den demokrazia zuzeneko mekanismoen bidez; hori hezur-mamitu ohi dute auzo-batzar erabakitzaileen tradizioan eta "veredas" edo "auzolan" izenekoetan, praktikan erkidegoarentzako lanetan gauzau ohi dena. Laudio Udala badabil sustatzen herritarren parte-hartzea, kontzeptu hori herrikoa egin baino azkozaz ere aurretik, jakitun ginelako herritarren parte-hartzeko tresnen garapena badela berme finkoa geure erkidego politikoa hornitu dugun sistema demokratikoan sakontzeko. Laudio Udalak jarraitutako ibilbideak herritarren partehartzean, hasiera du 1977ko urtarrilaren 21ean, aren gehiago, 1979 urtean lehen Udal demokratikoak eratu baino askoz lehenago, Udalbatzarraren Osoko Bilkuran onartu egin zelako 9 zinegotziko talde batek aurkeztutako mozioa, non proposatzen zuten "UdalKudeaketako Alternatiba", herritarren protagonismoa erreferentzia legez hartzen zuena, Auzo-Batzarren bidez, behin behar sozialak elkarrizketaren bitartez identifikatuta, lehentasuna emateko udal ekimen eta jarduerei, betiere deliberazioaren babespean. Bere ekarpena funtsezkoa izan zen 1999 urtean Udal Auzo-Batzarren Erregelamendua onartzeko. Azken urteotan zehar badago gizarte-zientzien area desberdinetatik datorren estudioen ugaritze handia gardentasunaren garrantziaren gainean demokraziaren garapenerako bere ekarpen potentzialagatik, gobernuaren, kasu honetan Tokiko Gobernuaren egintzak ebaluatzeko gai izango diren ondo informatutako herritarrak behar baitu nahitaez. Gardentasuna bihurtzen ari da funtsezko balioa bizitza politikoan. Europar zuzentarauak etengabe ari dira lanean kudeatze publikoan izan behar diren gardentasun printzipioen gainean.

2


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Gainera, arestian jada aipatutako Hirian Giza Eskubideak Babesteko Gutun Europarrean (2000) jasotako 11. eta 24 artikuluetako edukiez gainera, 2001 urteko Europako Gobernantzari buruzko Liburu Zuriak proposatu zuen informazio fidagarria eskaini beharra europako gaietan gizarte eragileen benetako parte-hartzea sustatzeko berme legez. Europar Batasunean informazio publikora sarbidea izateko 1049/2001 Erregelamenduak, kontuan izanik ahal denik eta neurririk handienean dokumentu publikoetarako sarbide zuzena eskaini beharra, erabakita utzi zituen informaziorako sarbidea erregulatzen dituzten printzipioak zeintzuk diren, horiek izapidetzea eta dituzten salbuespenak. Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Gutunak (2001), eskubideak zeintzuk diren finkatzeko unean, erabakita dakartza datuen babeserako eta informaziorako eskubideak, duten oinarrizko eta funtsezko izaeragatik. Dokumentu publikoetarako sarbidearen gaineko Europako Kontseiluaren Hitzarmenak, 2008ko azaroaren 27an onartu zuenak Europako Kontseiluaren Ministroen Kontseiluak –nahiz Hitzarmen hori, oraingoz, Espainiako estatuak sinatu ez duen-, zeinen loturak ezarri eta erabakitzen dituen estandar minimo batzuk informazio publikorako sarbidearen erregulaziorako, betiere abiatuta "dokumentu publiko" termninoaren definizioaz zer ulertu behar dugun. Eskubidearen aplikazioko estandar minimo horiek aspektu hauei dagozkie: interes partikularra akreditatu beharrik gabeko informaziorako sarbide eskubidea; informaziorako doako sarbidearen bermea, dokumentuetako fotokopien salbuespenaz; sarbide eskubideari salbuespenak ezartzearen posibilitatea izatea zeintzuk, edozein kasutan ere, balioetsita, haztatuta eta, justifikatuta beste lehenetsitako eskubide legitimoen babesaz, betiere abiatuta erregela badela sarbidea izatearen printzipiotik, erantzunak izan behar duela bizkorra eta azkarra, nahiz eta eperik ez ezarri; eta, azkenik, informaziorako sarbidea ukatzea arrazoitua izan behar duela, ezezko erabakiarekiko errekurtsorako eskubidea bermatzen duen era berean. Testuinguru honetan, bultzatu du Estatuko Gobernuak Gardentasuneko, Informazio Publikorako Sarbideko eta Gobernu Oneko Lege-Proiektua (2012), egun parlamentuko tramitazio fasean ari dena; horren ardatz nagusiak badira "publizitate aktiboa", "informaziorako sarbide-eskubidea" eta "Gobernu Ona". Halaber, 2012an zehar, Eusko Jaurlaritzak pauso egokiak eman zituen Gardentasun eta Gobernu Oneko Lege aurreproiektu bat idaztean aurrera egiteko, "Gobernu Irekiaren" printzipioetan oinarrituta; hori garatzeko gardentasuna -publizitate aktiboa eta informaziorako sarbide eskubidea-, gobernu egintzaren plangintza eta ebaluazioaren eta herritarren partehartzea sustatzea dira zirriborroaren objektu. Horrela, gardentasuna eraikitzen da, araudi honen zeharkako habea, begien bistako arrazoiengatik tarte bazterrezina bihurtzen ari dena tokiko gobernuak kudeatzean. Lehenik, informazioa bada oinarrizko erreminta politika publikoen definizioan eta analisian bermez parte-hartu ahal izateko; bigarrenik, gardentasunak ustelkeriaren tentazioak era absolutuan toki-administrazioetan saihestu ez arren, aurrez

3


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

ikusi eta prebenitzen ditu. "Nazioarteko Transparentzia" Gobernuz Kanpoko Erakundea ebaluatzen ari da 2008 urtetik hona Espainiako Estatuko -65.000 biztanletik goragokoudalik printzipalenak; alegia, tokiko administrazio publikoen zabaltze-gradua, besteak beste, bere analisi-adierazleak, funtsean, erlazionatzen direlarik ondokoekin: Udal Korporazioaren -Udalbatzarraren- gaineko informazioa; herritarrekin eta sozietatearekin erlazioak; gardentasun ekonomikoa-finantzarioa; zerbitzu-kontratazioetako gardentasuna; eta Hirigintza eta herri-lanen gaietako gardentasuna. Gai horiek guztiak kontuan hartu dira araudi hau idazterakoan. Informazioa gardentasunaren elementu zentral legez ezartzerakoan, bere bi aldeetan -publizitate aktibo bezala eta informaziorako sarbide bezala-, horrek eskatzen du era iraunkorrean argitasuna kide eta lagun izatea eta informazio hori berriro ere erabilgarria izatea; beraz, horren garrantzitsua da informazio hori nola hornitu eta eskaintzen den, zabaldutako eduki propioak beste. Gutxirako balioko luke informazio batek, inolako eskari barik toki administrazioak bultzatu arren, datuak suertatzen badira nahasi, ilun eta ulertezin. Badakigu parte-hartze eta gardentasun Araudia onartzeak, berak bakarrik, berez, ez duela bermerik errepresentatzen udalerriko parte-hartze errealerako; baina bera lantzea eta bera onartzea, herritarren inplikazioaren sustapen testuinguruan eta politika publikoen garapeneko erantzunkidetasunekoan, errepresentatzen duela herri baten eraikuntzarako aukera saihestezina, partekatuagoa, intereses orokorraren eraikitze sozialerako egokiagoa, bidezkoagoa eta demokratikoagoa. Gure udalaren barrutian -Laudio- herritarren parte-hartzeko Araudi honen justifikazioak badu ez ezik funtzio erregelamenduzkoa, baizik eta funtsean pedagogikoa, herriko herritar guztien eskura ipintzerakoan, era argi eta laburrean, hala bere parte-hartze aktiborako dituen aukerak nola bere eskubideak herritarren partehartze arloan, herritarren parte-hartze mekanismo ezberdinen erregelamentazioa edo herritartasun aktiboen sustapenerako antolaluntzazko edo metodologiazko egokitzapenerako. Aurrean duzun oraingo parte-hartze eta gardentasun araudiaren erredakzioa funtsatzen duen Zioen Adierazpenetik aurrera, araudi edo erregelamendu honen egitura 6 Titulutan banatuta garatuko da: Lehen Tituluan azaltzen dira xedapen orokorrak; Bigarren Tituluan definitzen dira parte-hartzeko herritarren eskubideak; hirugarren Tituluan definitzen da udalaren antolamendua; laugarren Tituluan arautzen dira udalerriko parte-hartzeko organoak; bosgarren Tituluak arreta berezia jartzen du asoziazionismoaren eta metodologia parte-hartzaileen sustapenerako; eta, azkenik, seigarren Tituluak informazio-sistemak eta udal-komunikazioa garatzen ditu.

4


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

LEHEN TITULUA -XEDAPEN OROKORRAK. 1. artikulua.-- Objektua. Araudi honek badu objektutzat arautzea eta sustatzea udala kudeatzean herritarren parta-hartze eskubidea, kudeatze horretan auzoko bizilagunen eta herritarren elkarteen informazio, gardentasun eta parte-hartze erak eta bideak erabakita. 2. artikulua.- Aplikazio-eremua 1. Araudi hau ezarriko zaio udal-Administrazioari bere osotasunean, arloko edota lurraldeko kontseiluak barne. 2. Erregulatzen diren eskubideak hedagarriak egingo zaizkie Laudioko herritar guztiei, elkarteeen udal erregistroan alta emanda dauden erakundeei eta udalerrian euren lana era egonkorrean gauzatzen duten taldeei. 3. Artikulua- Hizkuntza-eskubideak. Laudio Udalak bermatzen du euskararen erabileraren posibilitatea araudi honetan islatutako kanale eta erreminta parte-hartzaile bakoitzean, eta etorkizunean izan daitezkeen sorrera berrikoetan, 2008 urtetik indarrean dagoen Euskararen Erabileraren Normalizazio Planean, jasota dagoenarekin bat. 4. artikulua.– Printzipio nagusiak. 1. Udal administrazioaren praktika gidatzen duten printzipio nagusiak hauek dira: a. Sustatzea herritarren eskura ipintzea informazio argia, benetakoa eta gardena arlo eta eremu instituzional, arau-emailea-juridikoa eta ekonomia-finantzetakoa udalkudeatzearen gainean. b. Erraztea pertsonek esku-hartu ahal izatea kudeatzean eta herriaren interes orokorrak babestean, kultura parte-hartzailea zabalduta. c. Definitzea eta arautzea parte-hartzeko eskubidea osatzen duten alderdi desberdinak, baita horretarako bide desberdinak ere eta aitortzen diren eskubideen materializazioa posible egiten duten organoak. d. Artikulatzea organo-sare bat eta parte-hartzea ahalbideratuko duten sektoreko, lurreldeko eta herriko parte-hartze tresnak. e. Kudeaketan herritarren erantzukidetasuna, ardurak banatu eta kidetzeko, ekimenak garatzea kontsulta herritarrak egitearen bitartez eta udalerriko auzokideen iritzia sundatzeko eta inkesta ekimen ezberdinak martxan ipintzeko, betiere legeak finkatutako mugen barruan.

5


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

f. Sustatzea gizarte zibila sendotzea, balio zibikoak hauek hedatuz: elkartasuna, besteenganako errespetua, arduren banaketan kidetasuna eta gizarte kohesioa, elkarteen sare ehunaren garapena eta indarra bultzatuta. 2. Bere burua antolatzeko potestatea egikaritzean Udalbatzarrak erabakitako parte-hartzeko forma, baliabide eta prozedurek ezin ditzakete gutxietsi udaleko eskumena duten organo eskudunei dagokien erabakitzeko ahalmenak, Legean eta Udal Erregelamendu Organikoan ezarritako terminoetan, araudi honetan islatuta dauden salbuespenekin.

BIGARREN TITULUA: --HERRITARREN PARTE-HARTZEKO ESKUBIDEAK5. artikulua.- Parte-hartze eskubidea. 1. Pertsona guztiek dute eskubidea parte-hartzeko herriko gai publiboen kudeaketan, zuzenean edo euren ordezkarien bitartez, legeetan eta araudi honetan erabakitako parte-hartze organoak eta kanalak erabilita. 2. Udalaren jarduerak ukitutako interedak dituen edozein pertsonak erabili ahal ditu erregelamendu honetan aitortutako parte-hartze eskubideak, kontsulta herritarra edo erreferendumaren kasuen salbuespenarekin. Kontsulta herritarra edo erreferendumaren kasuetan, parte-hartu ahal izango dute hauteskunde erroldan inskribatuta eta izenemanda dauden pertsonak. Gainera, parte-hartu ahal izango dute 16 urtetik gorako pertsona guztiak. 3. Udalerriko gai publikoetan parte-hartzeko eskubide barruan sartuta daude ondoko eskubide hauek: - Informazio-eskubidea - Eskaera-eskubidea - Ekimen-eskubidea - Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak formulatzeko eskubidea - Jendaurreko entzunaldi edo audientzia publikorako eskubidea - Kontsulta herritarra egiteko eskubidea - Batzordeetan, Osoko Bilkuretan eta Ahoku-Kontseiluetan parte-hartzeko eskubidea. INFORMAZIO-ESKUBIDEA. 6. artikulua.- Publizitate aktiboa. 1. Udalak publizitate aktiboa sustatuko du udalaren jarduerari buruz. Zer da publizitate aktiboa? Administrazioaren konpromisoa herritarrei eskaintzeko informazioa, era gardenean, kudeaketa publikoarekin harremanetan dauden

6


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

aspektu guztiei buruz, elkar eragite komunikatiboa sustatzeko bitarteko legez. 2. Udalak bere ekimen propioz eskaini eta opatu behar du informazioa, era benetako, objektibo eta doanekoan, irispide errazeko eta tratamendu libreko bitartekoetan erakutsiz, dinamizatuz jarraiko eta eguneratutako informazioaren eskaintza eta desberdintasun handieneko egoeretan dauden kolektiboen edo tradizioz erakundeetatik urrundutakoen irispidea eragozten dituzten oztopoak gailenduta. 3. Edozein kasutan ere, Udalak bere ekimen propioz argitaratu egin beharko du informazioa ondoko aspektu hauei buruz: a) Udaleko kargudun hautetsiak eta izendapen politikokoak, horiek duten jarduera publikoaren agenda eta dituzten ordainketak. b) Udalaren erakunde antolamendua eta organizazio-egitura. c) Laneko postuen zerrenda eta horien titularrak diren pertsonak. d) Arauak eta izapidetzen ari diren arau-egitasmo edo proiektuak. e) Herritarren arretarako zerbitzuak eta herritarren parte-hartzea bermatzeko organoak. f) Politika publikoen plangintza eta ebaluazioari buruzko datuak. g) Aurrekontuak eta ekonomia-kudeaketa, aurrekontuaren exekuzioa hiruhilero jarraitzea ahalbideratuko duena, hala nola helburuen betetzegraduaren Memoria eta auditoriak. h) Administrazioaren kontratatazioa, lankidetza hitzarmenak eta dirulaguntza duen jarduera. i) Kontratatzaile eta hornitzaileekin diren harremanak eta eragiketak. j) Lurraldearen antolaketa, hirigintza eta ingurumena. k) Obra eta herrilan publikoen jarraipena eta betearaztearen kontrola. 7. artikulua.- Informazio publikora iristeko eskubidea. 1. Pertsona fisiko eta juridiko orok du eskubidea jasotzeko informazio gardena, objektiboa eta kalitatezkoa udalaren jarduerei buruz, udal artxibo eta agiritegi publikoetara iristeko eta erabiltzeko Udalak ipinitako informazio bide guztiak -telefonikoa, presentziala edo telematikoa-, Herriko Etxera bertaratuta edo telsarbidea ción transparente, objetiva y de calidad sobre las actividades municipales, acceder a los archivos públicos municipales y a utilizar todos los medios de información –telefónico, presencial o telemáticoque establezca el Ayuntamiento. 2. Udalak bermatu beharko die herritarrei informaziorako irispidea eta edozein pertsonak egin ahal dituen informazio eskaerak atenditzeko informazio orokorreko kanalak ipiniko ditu, legeetan erabakita datozen mugapen bakarrekin, bereziki haurrak eta gazteak babesteko, pertsonen intimitatea edo herritarren segurtasun eskubideei burukoak. Halaber, bermatuko du informazioa erabat eguneratuta egongo dela eta eskura erraza, irisgarria eta ulegarria izatea. 7


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

3. Informazio-eskaerak 15 eguneko gehieneko epean erantzun beharko dira. 4. Udalak argitaratuko ditu iragarki-taulan eta udalaren web orrian erabakiak, akordioak eta dokumentu nabarmenak, udal informaziorik ahal denik eta gehien eskaintzeko asmoz. 5. Udalak garatuko ditu erreminta didaktikoak, ahal den neurrian, denbora errealean eta geo-lokalizatuta eskainiko duen informazioaren bistaratzea eta ustiapena lagundu eta erraztuko dutenak. 6. Eskaera, edozein baliabide eta bitartekoz egin ahal izango da, administrazioari zuzendu beharko zaio eta informazio hori daukan organoak ebatziko du eta eduki beharko du gutxienez ondoko edukia: a) Eskatzailearen identitatea. b) Eskatutako informazioaren deskribapen zehatza. c) Bere kasuan, informaziora iristeko nahiago duen forma edo formatua d) Administrazioarekiko komunikaziotarako kontaktu helbidea. 8. artikulua.- Etengabeko jarraiko informazio elektronikoa 1. Udalak herritarren helbide elektronikoen fitxategi bat sortuko du udalinformazioa zabaltzeko; informazioa sortu ahala eta sortuz doan neurrian egingo da dibulgazioa. 2. Auzokoek, entitateek eta Laudioko talde egonkorrek posta helbide elektronikoen fitxategi honetan izena ematea eskatu ahal izango dute osoko bilkuretako aktak, udal-bandoak, eta herritarren parte-hartze prozesuetan sor ahal den dokumentazio guztia lortzeko. 9. artikulua.- Abian diren uneko prozeduren gaineko informazio eskubidea. Laudioko biztanle eta auzotarrek eskubide dute interesatu izaera duten prozeduren izapidetzearen egoera ezagutzeko eta horietan jasota dauden dokumentuen kopiak lortzeko, hala nola jasotzeko informazioa eta orientazioa egin nahi dituen jardueretarako eskatutako betebehar eta baldintzei buruz. . ESKAERA-ESKUBIDEA 10. Artikulua.- Eskaera-eskubidea Pertsona guztiek eskubide dute eskaerak edo eskabideak egiteko udal-gobernuari bere eskumeneko gaietan, edo argibideak eskatzea udal-jardueren gainean, muga gehiagorik gabe legeek ezarritakoak baino. 1. Eskaera idatziz egingo da eta edozein baliabidez aurkeztu bideratu eta aurkeztu ahalko da, are telematikoa ere, betiere bere benetakotasuna kreditatzea baimentzen badu, kontuak eskaera egiten duenari bakarrik eragiten dion edo interes kolektiboko edo orokorrekoa izateaz landa eta at.

8


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Era kolektiboan egiten badira, beharrezkoa izango da behar den legez kreditatua eta egiaztatuta geratzea eskatzaileen identifikazioa ala nortasuna. 2. Udaletxeak eskaera hartu izana adieraziko du 10 eguneko gehieneko epean eta, ebazpen ziodun eta motibatuz, eskaeraren izapidetzeko onartzea ukatu edo ezetsi ahalko du ondoko kausetako bat tarteko bada: a) Eskatzailearen edo eskatzaileen nortasun egiaztatze ez nahikoa, urria. b) Eskaeraren objektua ez bada Udalaren konpetentzia edo eskumenekoa. c) Eskaerak ezarrita badu izapide administratibo espezifiko bat. Halako kasuan, ezezko ebazpen ezestekoak adieraziko du dagokion izapide zehatza eta aplikazioko araudia. d) Jada lehenago tratatu badira funtsean berdin-berdinak diren eskaerak. Halako kasuan, ezezko ebazpenak adieraziko ditu aurreko eskaeren emaitza. 3. Eskatzailearen nortasun egiaztatzea eznahikoa edo urria den kasuan, 15 eguneko epea eskainiko zaio nortasuna egiaztatze falta hori konpontzeko; epe hori igarota ulertuko da prozeduran amore eman duela edo atzera egin duela. 4. Eskaera izapidera onartuta, agintaritzak edo organo eskudunak erantzuteko obligazio izango du eta eta erantzuna jakinarazpena emam beharra eskaera aurkeztu zen datatik zenbatutako hiru hilabeteko edo egiaztatze-eznahikoa konpontzeko gehieneko epean. 5. Ebazpenak adieraziko ditu horretarako hartu diren neurriak edo hartzea aurreikusi egin diren ekimenak, edo bestela, egindako eskaera kontuan ez hartzeko izan diren arrazoiak eta motiboak. AUDIENTZIA-ESKUBIDEA 11. artikulua.- Jendaurreko entzunaldi edo audientzia publikorako eskubidea Entzunaldi publikoa bada egun zehatz eta jakinean udal-arduradunek herritarrekin duten topaketa jarduera jakin eta zehaztuei edo jarduera-programei buruz informatzeko eta herritarren proposamenak jasotzeko. 1. entzunaldi publikoa alkateak deituko du, bai bere ekimen propioz ala elkarteen, herritarren talde egonkorren edo norbanako edo herritar partikularren eskaeraz. Alkatetzak deituko du, Udaleko Kontseiluarekin koordinatutako ekimen bidez, gutxienez ere urteko herri osoko batzar bat, auzo batzarretako bigarren zikloa egin ostean, udal jarduera programa aurkezteko, iradokizunak jasotzeko zein horri buruzko herritarren iritzia biltzeko. 2.- Alkatetzak entzunaldi publikoa deituko du, eskatzen zaion guztietan, beti-eta: a) 16 urte baino gehiagoko behar den legez benetakotutako pertsonen sinaduren %1ak eskatzen duenean eta entzunaldia egin nahi den barrutiko biztanaleen erroldan izena emanda daudenak.

9


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

b) Udal elkarteen erregistroan izena emandako elkarte edo erakundeen %10 baino zenbatekoa handiagoak. 2. Edozein auzokidek, elkartek edo talde egonkorrak audientzia eskatu ahal izango du kudeaketa edo politika erantzukizundak edo ardurak dituen udalbatzarreko kideek pertsonalki entzuna izateko. Audientziak dagozkion arduradunen agendara egokitu behar izango dira.

HERRITARREN EKIMEN-ESKUBIDEA 12. artikulua.- Mozioen aurkezpena. Laudioko auzokideek akordioetarako edo jardueretarako mozioak aurkez ditzakete zuzenean udaleko Osoko Bilkuraren aurrean, baldin eta Hautesleen Erroldan izena emandako pertsonen % 10ak sinadurak baditu. 13. Artikulua.- Herritarren ekimen-eskubidea. Udal Araudi Oganikoan xedatutakoaren arabera izapidetu beharreko norbanako batek mozioa aurkezteko duen eskubideari kalterik egin barik, udal hauteskudeetan hautatzeko gaitasun aktiboa duten auzokideek ekimen herritarra ejerzitatu ahal izango dute, udalaren eskumeneko gaietan erabaki-proposamenak edo ekimenak edo erregelamendu proiektuak aurkeztuz. Aipaturiko eskaerak izenpetu beharko dituzte, gutxienez, ondoko auzokoen-ehunekoak eta hautesleerroldan izena emandakoek: - - Laudioko populazio bolumena 20.000 biztanlez beherakoa denean, % 15. - - Laudioko populazio bolumena 20.000 biztanlera heltzen denean, % 10. Sinadura-bilketa prozesu hau egin ahalko da Herritarrarentzako Arreta Bulegoetan ere nahiz eta, aurrepauso legez, ekimeneko taldeak edo pertsona proposatzaileek aurkeztu beharko duten hautesle-erroldan sartutako pertsonen behar bezala autentifikatutako sinaduren % 1. Ekimenak eraman ahal izango du atxikita edo txertatuta herri-galdeketa edo kontsulta herritarraren proposamena, Toki Erakundeen aplikagarria den legerian xedatutakora eta Parte-Hartzeko eta Gardentasuneko Araudi honetakoko 15. eta 16. artikulutan erabakitakora zorrozki doitu eta lotu beharko dena. Herri-ekimen horrek ez dio kalterik eragingo Arloetako Kontseiluen, AuzoBatzarren edo udal antolamenduak eratzen duen beste edozein organoren bidezko parte-hartze eskubideari.

10


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

2.- Arau onarpen eskaerarik (Erregelamendu proiektuak) erantsita ez daraman herri-ekimena ejerzitatze kasuan, horren izapidea ondoko prozedurarekin bat etorriko da: - Araudi aplikagarriak ezarritako betebehar eta baldintzak betetzearen UdalIdazkaritzaren egiaztapena. - Dagokion Arloko Teknikariek Txostena eskaintzea, Udal Idazkaritza Nagusiak eta Udal Kontu Hartzailetzak, ekimenak eduki ekonomikoko eskubide eta obligazioei eragiten dienean. - Ekimenaren eta eskainitako txostenak Korporazioaren Osoko Bilkurara aurkeztea, horien eztabaidarako eta botaziorako. Gaia Osoko Bilkuraren konpetentzia eta eskumenekoa bada, aurkezpen horri erantsi beharko zaio hartu beharreko erabaki proposamena. Gaia beste udal organo baten eskumenekoa bada edo Udalbatzarraren Osoko Bilkurak ordezkotzan lagatakoa, igorpenproposamena erantsiko zaio. - Eskumena duen organoaren ebazpena; horren jakinarazpena emango zaio aurkeztutako dokumentazioaren goiburuan azaltzen den partikularrari. Udalbatzarraren Osoko Bilkuraz besteko organo desberdina den eskumeneko gaia denean edo horren ordezkotzakoa eta Osoko Bilkurak ez balu onartuko hori igortzea, hartutako ebazpenaren jakinarazpena emango zaio aurkeztu den dokumentazioaren goiburuan azaltzen den norbanakoari. 3.- Arau onarpen eskaerarik (Erregelamendu proiektuak) erantsita daraman herri-ekimena ejerzitatzearen kasuan, horren izapidea ondoko prozedurarekin bat etorriko da: - Udal Idazkaritza Nagusiak egiaztatzea lege eta araudi aplikagarrian ezarritako betebeharrak betetzen diren ala ez. - Eragindako dagokion Arloko Teknikariek Txostena eskaintzea, Udal Idazkaritza Nagusiak eta Udal Kontu Hartzailetzak, ekimen batek eduki ekonomikoko eskubide eta obligazioei eragiten dienean. - Ekimena eta eskainitako txostenak Korporazioaren Osoko Bilkurara aurkeztea, horien eztabaidarako eta botaziorako. Gaia Osoko Bilkuraren eskumenekoa eta konpetentzia bada, aurkezpen horri erantsi beharko ziao hartu beharreko erabaki proposamena. Aipaturiko akordioan zehaztuko da ia proposamena bidaltzen den eskumena duen Arlora dagokion araudia prestatu eta lantzeko. Aipatu den ebazpen horren jakinarazpena emango zaio ekimenaren buru den partikularrari. Udalari eskatu ahal izango zaio, herritarren erkide-ekimenaren bitartez (auzolan), laguntza eskain dezala, udal-interes publikoko jarduera jakin bat egiteko eta ondasun erkidearen sustatzeko, pertsona eskatzaileek konpromisoak hartuko dituztelarik beraien ondasunak eta lan propioa egiteko eta ipintzeko. Herriko Etxeak, udaletxeak, laguntza eskaintzeko udalaren interes publikoko jarduera zehatz batean, eskaera formulatu egin beharko du ekimena aplikatuko

11


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

den barrutiko hauteskunde erroldan izena emanda dauden sinaduren %1ak. Idatzian, argi eta garbi adierazi behar da zein den eskatutako egin beharreko ekimena eta zein baliabide eta bitarteko ipiniko dituzten eskatzaileek ekimen hori gauzatu eta berearazteko. Udal-organo konpetenteak jakinaraziko dio eskatzaileari ia eskaera onartua izan den ala ez gehieneko 45 eguneko epe barruan; onartzen bada, adierazi beharko da zein jarduera edo neurri hartuko diren.

14. artikulua.- Herritar ekimenerako eskubidea auzoan. 1.- Auzoari edo barruti txikiagoari soilik eragiten dioten gaietan, ekimen herritarra aurkeztu ahal izango da osoko bilkuran tratatua izateko, gutxienez ere, sinatu badu: - - Laudioko populazio bolumena 20.000 biztanlez beherakoa denean, dagokion esparru, barruti edo auzoko biztanleen eta populazioaren % 15ak. - - Laudioko populazio bolumena 20.000 biztanlez beherakoa denean, dagokion esparru, barruti edo auzoko biztanleen eta populazioaren % 15ak. 2.- Sinadura-bilketa prozesu hau egin ahal izango da Herritarrarentzako Arreta Bulegoetan ere nahiz eta, aurrepauso legez, ekimeneko taldeak edo pertsona proposatzaileek aurkeztu beharko duten dagokion esparru, barruti edo auzoko hautesle-erroldan sartutako pertsonen behar legez autentifikatutako sinaduren % 1.

KONTSULTA ESKUBIDEA 15. artikulua.- Kontsulta edo erreferendum eskubidea. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1.985 Legeko 70 bis artikuluan erabakita datorrenarekin bat, Alkatetza-Udalburutzak herritarren kontsultara atera ahal izango ditu tokiko izaera eta udalaren bere eskumeneko gai propioak berebiziko garrantzia dutenak auzotarren interesentzako, Udalaren Tokiko Herri Ogasunari dagozkionak izan ezik. 1.- Osoko Bilkurari proposa diezaiokete herritarrei kontsulta egiteko: Auzokideek, autentifikatutako sinaduren bilketa bitartez, Araudi honetako 13.1 artikuluan erabakitakoarekin bat: Gutxienez, hauteskunde erroldan izena emandako edo inskribatutako pertsonen autentifikatutako sinadurak bildu beharko dituzte % 15eko portzentaje baliokidean, udalerriko populazioa 20.000 biztanlez beherakoa denean eta % 10ekoa, populazioak 20.000 biztanletik gora egin duenean. b) Udalbatzarreko kideen herenak, hots, 1/3ak.

12


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

2.- Araudi honetako 11. artikuluan erabakita dagoen legez, sinadura-bilketa prozesu hori egin ahalko da Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere nahiz eta, aurrepauso legez, ekimeneko taldeak edo pertsona proposatzaileek aurkeztu beharko duten hautesle-erroldan sartutako pertsonen behar bezala autentifikatutako sinaduren % 1. 3.- Udalbatzarraren Osoko Bilkurari dagokio herritarren kontsulta egiteko erabakia hartzea, bere legezko kideen zenbatekoren gehiengo absolutuz. Kontsulta egiteko aipatu den erabaki hori hartu baino lehen Idazkari Nagusiak txostena eskaini beharko du, hala nola egoki iritzitako bezainbeste txosten tekniko edota juridiko. Deialdia egiteko erabakia hartuta, AlkatetzaUdalburutzari dagokio hori garatzea eta hori hezurmamitzeko beharrezko izapideak bideratu eta egitea, betiere 6 hileko epearen barruan amaituta egon beharko duelarik. 4.- Kontsulta eskaera Hauteskunde Erroldan inskribatutako pertsonen %20a edo gehiagoren sinaduraz aurkeztu bada, kontsultaren deialdia automatikoa izango da. 5.- Kontsultak aurreikusi beharko du: - Hauteskunde Erroldan sartutako herritar ororen eskubidea kontsultatua izateko. - Eskubidea kontsultak adierazteko aukeratu egin ahal diren soluzioak, ahal denik eta informazio idatzi eta grafiko posiblerik handienaz. - Zein erakundek, kolektibok edo herritarren parte-hartzeko organok proposatzen duen kontsulta. - Proposamenaren helburua eta motiboa, zein beti izan beharko den udalaren eskumenekoa. 6.- Ez dira herritarren kontsultara aterako pertsonen funtsezko eskubideei eragiten dieten gaiak. 7.- Kontsulta berberaren barruan sartu ahal izango da galdera bat baino gehiago, gehienez ere 6 egin daitezkeela. 8.- Gai bera ezin izango da bi aldiz atera kontsultara, aginte aldi bakoitzaren barruan. 9.- Kontsultan edo erreferendumean dagokion hauteskunde erroldaren 1/3ak baino gehiagok parte-hartzen badu, emaitza lotesletzat hartuko du Udalak. 16. artikulua.- Kontsulta udalerria baino esparru txikiagoan. Auzoari edo esparru txikiagoari soilik dagozkion gaietan, kontsulta herritarra sustatu dezekete: Dagokion eragindako auzo edo barrutiko auzotarrek: - - Laudioren populazio bolumena 20.000 biztanlez beherakoa denean, dagokion esparru, barruti edo auzoko biztanleen eta populazioaren % 15. - - Laudioren populazio bolumena 20.000 biztanlez beherakoa denean, dagokion esparru, barruti edo auzoko biztanleen eta populazioaren % 15.

13


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

b) Udalbatzarrako kideen herenak, hots, 1/3k. 2.- Sinadura-bilketa prozesu hau egin ahalko da Herritarrarentzako Arreta Bulegoetan ere nahiz eta, aurrepauso legez, ekimeneko taldeak edo pertsona proposatzaileek aurkeztu beharko duten dagokion esparru, barruti edo auzoko hautesle-erroldan sartutako pertsonen behar bezala autentifikatutako sinaduren % 1. 3.- Kontsultarekin zerikusia duten gaienerako aspektuetarako, arestiko artikuluan erabakitako irizpideei jarraituko zaie. 17. Artikulua.- Iritzi-inkestak. 1.- Udalak bultzatuko du iritzi-galdeketak egitea udalerriaren eskala eta tematika desberdinetarako egokituta, eta horien emaitzak kontuan hartuko ditu udalbatzarrarrak politika publikoen plangintza egiterakoan. 2.- Gutxienez behin legealdi bakoitzaren hasieran lehentasunen galdeketa herritar bat egingo da legealdian zehar udal-politikak orientatuko dituen udalerriko gai garrantzitsuenen gainean. 3.- Lehentasun-galdeketaren edukiak zehaztuko dira herritarren parte-hartzeko Udal Batzordearekin batera. 18. artikulua.- Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak. 1. Pertsona orok du eskubide kexak eta erreklamazioak aurkezteko eta iradokizunak formulatzeko udal zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruz. 2. Eskubide hau egikaritzen da Herritarren Arreta Zerbitzu eta informazio bulegoen bidez, hala nola erreklamazioen gutunontzia eta udalaren web gune bidez. Eskubide hauek egikaritzen dituzten pertsonek jaso behar dute erantzun arrazoitutakoa eta idatziz, planteatutako gaien gainean bi hilabeteko gehieneko epearen barruan. 3. Herritarren Arreta Zerbitzuak jasoko ditu eta kanalizatuko ditu kexak, erreklamazioak eta iradokizunak, dagokion organoak edo zerbitzuak azter eta trata ditzan. 19. artikulua.- Udaleko jendaurreko bilera publikoetan parte-hartzeko eskubidea. 1.- Pertsona guztiek –norbanako legez edo elkarteen udal erregistroan inskribatutako elkarte baten ordezkaritzan edo udalerrian bere zereginak eta funtzioak gauzatzen ari den talde egonkorren baten ordezkaritzan- eskubide izango dute parte-hartzeko ohiko izaera duten udaleko jendaurreko eta ateak

14


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

zabalik egindako bilera publikoetan –Osoko Bilkuretan eta Sektoreetako Kontseiluetan-, betiere ondoko arauekin bat: a. sku-hartzearen edo parte-hartzearen objektua den gaia egon beharko da bilerako eguneko gai-zerrendan sartuen arteko batekin zerikusi zuzenean erlazionatuta. b. Esku-hartzea alkatetzara eskatu beharko zaio alkatetzari idatziz edo bitarteko balikidez, bilera edo saioa egin baino lehen gutxienez ere baldiodun egun 1eko aldez aurretiko aurrerapen minimoaz; c. Alkatetzak ukatu ahal izango duesku-hartzea, baldin eta bada gai-zerrendan ez dagoen gaia edo 3/6 hilabeteko aurreko epean beste bilera saio batean jada aurkeztu zen gaia. d. Pertsona eskatzaileak hamar minutu edukiko ditu bere hitz-hartzea egiteko udal taldeen esku-hartzeen ondoren eta erantzun ahal izango dio alkateak eskumen hori duen zinegotzi eskudunak, erantzunerako eskubidea behin erabili ahal izanik. e. Ez ohiko bileretan edo larrialdi edo premiazko izapidetik deitutakoetan ez da onartuko hitz-hartzerik, esku-hartzerik edo parte-hartzeik, Osoko Bilkurak, aho batez, onartu ahal dituen salbuespen bakanekin. 2. Herritarren ekimen-eskubideak aitortzearen ondorioz eta hori dela kausa, araudi erregelamendu honetako 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako terminoetan, Udalbatzarraren Osoko Bilkurak tratatzen dituenean ekimena artikulatu duen gaietakoren bat, horrek berarekin batera ekarrriko du berez eta automatikoki osoko bilkuran parte-, esku- edo hitz-hartze eskubidea, ekimenaren izaera edozein izanda ere eta inolako denbora mugarik gabe. HIRUGARREN TITULUA --UDAL ANTOLAMENDUA20. artikulua.- Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ). 1.- Herritarren Arreta Zerbitzuak koordinatu, bultzatu eta koherentzia emango dio Udalaren informazio politikari. 2.- Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ-ak) kanalizatuko ditu elkarte asoziazioek, talde egonkorrek edo auzotarrek egin nahi diutzten eskaera, eskabide, iradokizun eta erreklamazio guztiak, auzoetan deszentralizatutako zerbitzu legez Kultura Zentroetan zerbitzuaren ezarpen eta martxan jartze progresiboari kalterik eragin gabe. Zerbitzu horretan eskainiko da, izatekotan, edozein kasutan ere, informazio administratiboa, udal antolamenduaren gaineko orientazioa, udal zerbitzu eta organoen

15


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

eskumenak eta funzionamenduaren gainean, errekurtso eta baliabide errekurtso existenteen gainean, hala nola udal jardueren eta udal akordioen gaineko informazioa. 3.- Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ-ak) hartuko ditu udal zerbitzuen prestazioan gertatu diren irregularitateen gainean, bai herriko etxean bertan bai idatziz edo baliabide telematikoz, aurkeztu ahal diren salaketak eta erreklamazioak. Horiek eraman beharko dira gero dagokion Udal Arlora. Udalak bermatuko du, kasuan kasuko eta kasu bakoitzeko organo eskudunen bidez, auzotarren eskaera, eskabide, iradokizun eta erreklamazioen erantzuna. 21. artikulua.- Kopiak eta ziurtagiriak lortzea eta eskuratzea. Herritarraren Arreta Zerbitzuak (HAZ-ak) kanalizatuko du arestiko edo aurreko artikuluan aipatutako publizitatearekin zerikusia duen erlazionatutako jarduera guztia hala nola apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak Arautzeko 7/1985 Legeko 69.1 eta 70.3 artikuluetan erabakita dakarrenaren indarrez udalak eskainiko duen gainerako informazioa ere. 2.- Kopiak eta udal-akordioak egiaztatzeko ziurtagiriak lortzea, hala nola artxibo eta erregistroen kontsulta egiteko, aipatutako Zerbitzuari eskatuko zaio eta behar diren kudeaketak egingo ditu, ofizioz, eskatzaileak informazioa lortzeko ahalik eta epe laburrenean, horrek udal zerbitzuetako Arloak oztopatu edo eragopeni erakarri barik. 3.- Goiko arestiko 1 eta 2 paragrafoetan azaldutako eskaerak egokituko dira administrazio-prozeduraren gaineko legerian ezarritako baldintza eta betebeharretara eta Alkatetza-Udalburutzako Dekretuz osatuko da horien artikulazioa eta funtzionamendua. 22. artikulua.- Informazio Batzordeentan parte-hartzea 1.- Informazio-Batzordeen bileretan parte-har dezakete nahi duten asoziazio elkarte, talde egonkor edo norbanakoek, gai zehatz bati buruz euren iritzia entzun edo beraien txostena jasotzeko helburaz. 2.- Xede horretarako, sortuko da Informazio Batzordeetan ohiko partehartzaileen fitxategi bat, aldez aurretik deialdia eginda hilabete bateko epe barruan izenemate inskripzio publikoa egiteko, Herritarren Parte-Hartze Araudi edo Erregelamendu hau indarrean sartu ostean. 3.- Bere iritzia entzutea edo bere txostena jasotzearen efektuetarako, parte-hartu ahal izango dute, egun bateko gutxieneko aldez aurretiko epeaz, berariaz eskatuta, edo Informazio Batzordeko buruak beren beregi eta berariaz gonbidatuta, gai-zerrendan sartutako gairen batek ukitu edo eragindako asoziazio elkarteak, talde egonkorrak edo pertsona partikularrak, norbanakoak. LAUGARREN TITULUA. --PARTE-HARTZE ORGANOAK23. artikulua.- Parte-hartze Organoen izaera.

16


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Kontseiluek eta auzoetako komisio iraunkorrak (non ordezkatuta dauden talde politiko guziak, organo horietako bakoitzeko araudi honetan difinitzen den eran) planteatu ahal izango dituzte erabakiak euren jarduera-esparruari dagokion guztiaren gainean. Arau orokor legez, Herriko Tokiko Kontseiluan, Auzoetako Komisio Iraunkorrean eta Arlo edo Sektore Kontseiluen barruan hartutako akordioak aplikazio zuzenekoak izango dira. Salbuespen bakarra gertatuko da erabaki hartu ostean emendatuak edo zuzenduak izan direnean mozio baten bidez osoko bilkuraren gehiengoaren ebazpenez. Kontseiluen (Aholku Batzordeen) eta auzoetako komisioaren lanak behar ez bezala atzeratuta edo blokeatuta geratzea saihesteko, mozio hori aurkeztu beharko da aipatuko diren kontseiluen eta auzoetako komisio iraunkorraren bilerak egin ondorengo hurrengo osko bilkuran (betiere, gai-zerrendan sartzeko eta udal taldeek era egoki eta zuzenean aztertu ahal izateko araudiko edo erregelamenduko beharrezko prozedurei beti arreta ipinita eta kasu eginda). 24. artikulua.- Parte-hartze Kontseiluen Sarea. Badago parte-hartze organoen sare bat ondoko hauek osatzen dutena: Udal Kontseilua, Arlo eta Sektore Kontseiluak eta lurraldeko parte-hartzeko espazioak. Horien helburuak eta funtzioak bat datoz bakoitzak duen duen esku-hartzeako lurralde esparrua eta gai desberdinekin eta udal politikako arlo zehatz bateko gaiei dagokienez, hala balegokio, badira aholku, informazio, eztabaida, azterketa, proposamena edo erabakia hartzeko espazioak, hala balegokio, (gizarte-ongizatea, merkataritza, berdintasuna, kirolak, kultura, lankidetza, mugikortasuna, ingurumena, besteak beste) zein udalerriko lurralde jakin eta zehaztua(auzoa, udala). Erabakiak hartuko dira legalki Kontseilua osatzen duten pertsonen gehiengo sinplez, nahiz eta pertsonen eta entitate parte-hartzaileen arteko adostasuneko akordioa bultzatuko den. LURRALDE KONTSEILUAK UDAL KONTSEILUA 25. artikulua.- Udal Kontseilua. Hiriko Gizarte Kontseilua da parte-hartzearen organo gorena, hiriaren garapen estrategiko, ekonomiko, sozial, kultural eta iraunkorrean eragingo dute udal politikaren lerro nagusiak zehazteko informazio, azterketa, eztabaida eta ahokularitza lan eta funtzioak dituena. Gizarte Kontseilua bada, halaber, udalerrian dauden parte-hartzeko sektoreetako eta lurraldeetako kontseilu ezberdinen arteko koodinazio espazioa eta esparrua eta, azken finean, ikuspegi eta interes desberdin anitzak dituzten pertonen topagunea, Laudio bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkarrekin era batera inplikatzeko eta lan egiteko helburu komuna partekatzen dutena.

17


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

26. artikulua.- Funtzioak. Badira Udal Kontseiluaren funtzio espezifikoak, ondoko hauek: 1. 1. Ezagutzea eta aztertzea dagozkion Sektore Kontseiluek edo Lurralde Kontseiluek garatutako ekimenak, iradokizunak, proposamenak eta planak. 2. 2. Aurrekontu Orokorretako Aurreproiektua ezagutzea eta horri ekarpenak egitea eta aurreko urteko ekitaldiari dagokion aurrekontuaren betearazpeneko emaitzak. 3. Udalerri osoko termino barruan edo bere barruti edo auzoetakoren batean Audientzia Entzunaldi Publikoak egitea proposatzea. 4. Prozesu parte-hartzaile zehatzak egitea eta gauzatzea proposatzea. 5. Proposatzea kontsulta herritarrak edo herri-galdeketak egitea edo kontseilu herritarren deialdia egitea. 6. Proposatzea hirirako intereseko gaiei buruzko azterlanak egitea eta horien emaitzen baineko eztabaida bultzatzea. 7. Kontseiluaren barruan erabaki daitezkeen, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako beste batzuk. 27. artikulua.- Herriko (Tokiko) Udal kontseiluaren osaera 1. Burua: Hiriko Kontseiluaren burua Alkatea izango da edo ordezkotza lagatzen dion zinegotzia. 2. Kideak: - 50 edo pertsona enplegatu gehiago duten enpresetako 2 ordezkari - 50 pertsona enplegatu baino gutxiago duten enpresetako 1 ordezkari - Merkataritza eta ostalaritzako 2 ordezkari - Erakunde sindikalen 2 ordezkari - Eskola Kontseiluko 2 ordezkari - Gizarte Ongizateko Sektore Kontseiluko 2 ordezkari - Kiroletako Sektore Kontseiluko 2 ordezkari - Kultura Sektore Kontseiluko 2 ordezkari - Jaietako Sektore Kontseiluko 2 ordezkari - Euskara Sektore Kontseiluko 2 ordezkari - Enplegu Mahaiko 2 ordezkari - Auzoetako Komisio Iraunkorreko 2 ordezkari - Talde ekologista eta ingurumen aldekoen 2 ordezkari - Emakumeen taldeetako 2 ordezkari - Udalerriko 5 pertsona aditu, Kontseilua osatzen duten pertsonen gehiengo kualifikatuz izendatuko direnak. Hizpidez eta bozka barik, udalerriko nahi duten auzotar guztiak. 3. Idazkaria: Udal Kontseiluaren Idazkaritza herritarren parte-hartze gaietan eskumenak dituen Arloaren kargu egongo da, hizpidez eta proposamen gaitasunik gabe. 4. Udal talde politikoen ordezkariak: Talde politiko bakoitzeko 1.

18


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

5. Bertara daiteke, Alkatetzak edo kideek eskatuta, hizpidez eta bozka barik, udabatzarreko edozein zinegotzi edo langile tekniko. Halaber, bertara daiteke hizpidez eta bozka barik, hala nahi duen udalerriko edozein auzotar ere. 28. artikulua.- Udal Kontseiluaren funtzionamendua. 1.- Udal Kontseiluak bilera egingo du: a) Urtarrilako hilabetean, Auzo-Batzarren bigarren zikloaren ostean, eta, Kontseiluko Buruak deituta, jakinarazteko eta ezagutzera emateko aurreko ekitaldiko aurrekontuaren betearazpen emaitzak, udal Aurrekontuaren aurreproiektuko lerro orokorrak eta horri ekarpenak egiteko.. b) Urte bakoitzeko lehen sei-hilabetea amaitu aurretik, eta Kontseiluko Buruak deituta, definitzeko Kontseiluaren lan ildoak, parte-hartze ekimenak eta udalerriaren barrutian euren jarduera gauzatuko duten lan taldeak.l c) Edozein momentutan, Kontseilua osatzen duten pertsonen % 50ak eskatuta. 2.- Kontseiluko bileretarako gai-zerrenda bilera bakoitza egin aurretiko hamargarren egunean gertuko da itxita, ordezkari desberdinen proposamenak txertatu ahal izateko eta aipatu den gai-zerrenda hori jendaurrekoa eta publikoa egingo da une bakoitzean eskura dauden udal komunikazio bideen bitartez. 3.- Udal Kontseiluaren bileretako aktak bidali egingo zaizkie Kontseiluko kide ezberdinei, Alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Talde Politikoei eta osoosorik argitaratuko dira udalaren web orrian eta horren laburpen bat udal komunikazio bideetan (ZUIN-ean). 29. artikulua.- Aurrekontu parte-hartzaileak. 1.- Udal-organo konpetenteak, eskudunak, aldez aurretik definituta agintaldi bakoitzean Aurrekontuetan sartu beharreko helburu estrategiko handiak hautatzeko prosedura finkatuko duen oinarrizko arau metodologikoak eta eredu orokor bt, hala nola urte bakoitzerako programa jakin eta zehatzen jarduerak lehenestea, finkatu eta ebatziko da inbertsioen kapituluko portzentaje bat, horren gastu-lehentasuna Udal Kontseiluaren markoan erabakiko dena, aldez aurretik Sektoreetako eta Lurraldeetako Kontseiluek egindako ekarpenak entzunda. 2.- Joera izango da finkatuta kontsignatzeko esleipen izendapen ekonomiko bat udal aurrekontuko inbertsioen kapituluan, udalerriko interes orokorraren onerako erkidego-lan ekimenak (auzolanak) gauzatzera zuzendutakoa. AUZO-BATZARRAK. 30. artikulua.-Auzo-batzarrak. Kapitulu honen helburua bada erregulatzea eta arautzea Auzoetako Udal Asanbladak izenekoen osaketa eta funtzionamendua. Gai publikoetan udalerriko Auzoetako auzotarren, Elkarteen eta Talde Egonkorren parte-hartze eta lankidetzako aholku-organoaren izaera edukiko dute.

19


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

31. artikulua.- Auzo-Batzarren lurraldearen araberako egitura. 1.- Laudio udalerriaren termino barruan ondoko Batzar hauek erabaki dira: 1. Aretako Udal Auzo-Batzarra. (udal asanblada) 2. Ugarteko Udal Auzo-Batzarra. 3. Latiorroko Udal Auzo-Batzarra. 4. Erdialdeko Udal Auzo-Batzarra. 5. Larrazalaeko Udal Auzo-Batzarra. 6. Gardeako Udal Auzo-Batzarra. 1. Arra単oko Udal Auzo-Batzarra. 8.- Landa-garapenerako Udal Auzo-Batzarra (baserri, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako arazo espezifikoen gainean diharduena). 2.- Udalbatzarraren Osoko Bilkurari dagokio Auzo-Batzar ezberdinen zenbatekoa eta lurralde esparrua aldatzea, Arabako Lurralde Historikoaren ALDIZKARI OFIZIALean argitalpena egin ostean, hamar (10) eguneko epea izango duen entzunaldi eta informazio publikoko izapidea eskainita. 32. artikulua.- Funtzioak. 1.- Auzoetako Udal Asanbladek egikaritu ahal dituzte ondoko funtzio hauek: a) Egindako jardueren udal-informazio laburra, proposamen, eskaera, eskabide edo aurreko batzarrean aurkeztutako iradokizunen gainean. b) Auzorako eta udalerrirako intereseko gaien udal informazio laburra eta aurreko seihilekoan zertan aritu izan den lanean. c) Korporazioari zuzendutako ekimen, iradokizun, kexa eta proposamenen aurkezpena eta informea egitea arazoen konponketarako, eta azpiegitura, ingurunea, trafikoa, segurtasuna, ekipamendu baldintzen hobekuntzarako, eta oro har, auzo bakoitzean eta Laudio udalerrian bere multzo osoan zerbitzuak eskaintzako eta prestatzeko. d) Udalarekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea praktikan ipintzeko neurrak, jarduerak eta zerbitzuak. e) Batzarraren barruan sor daitezkeen, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako beste batzuk. 33. artikulua.- Auzo-Batzarren deialdia. 1.- Udaleko Auzo-Batzarrak bilduko dira sei hilabetez behin, horiek egin aurretik, gutxienez ere, zazpi (7) baliodun egun aurretik egingo du Alkateak deialdia, era egokian ezagutzera emango dena auzo desberdinetako atarietan ipinitako Bandoen bitartez. Bando horietan zehaztu beharko da dagokion Auzp horretako Udal-Batzarra egingo den eguna, lekua eta ordua, hala nola gaizerrenda ere.

20


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

2.- Batzarra egiteko lekuan, datan edo orduan edozein aldaketa gertatuz gero, hasierako lehen deialdi originala egiteko erabilitako baliabide eta bitarteko berdinak erabilita jakinarazi egin beharko da, berriro ere, betiere bilera egin aurretiko gutxieneko berrogeita zortzi (48) orduko aurrerapenaz. 3.- Batzarren sorrera eta helburua den herritarren parte-hartzea errazteko, horiek egingo dira dagokion barrutian dauden aretoetan, beti-eta hala egin ahal denean. 4.- Alkatetzak deitu ahal izango ditu, ez ohiko izaeraz, Udalerriko AuzoBatzarrak, bere ekimen propioz edo Korporazio Udalbatzarrarreko legezko kideen orotarako zenbatekotik laurdenak eskatuta gai-zerrenda batekin, formazko betebehar berdinak bete behar izanik, deialdiari dagokionez, arestiko idatz-zatietan jasotakoen gainean. 34. artikulua.- Bertaratzeaz. 1.- Batzarraren Mahaia honela egongo da osatuta: Alkatetza-lehendakaritza, edo lagatzen dion zinegotzia, 2 ordezkari udal-hauteskundeetan 3 ordezkari edo gehiago lortu duen talde politiko bakoitzeko eta ordezkari 1 udal hauteskundeetan 2 ordezkari edo gutxiago lortu duen talde bakoitzeko. 2.- Talde bakoitzeko ordezkariak eta dagozkion ordezkoak, dagokion Udal Talde Politikoak proposatuta, izendatuko dira Alkatetzaren Dekretu bidez. Izendapen horiek baliozkoak izango dira edozein deialdirako, salbu-eta Dekretuz, eta edozein taldek proposatuta, ordezkari horiek aldatzeari ekin egin behar bazaio. 3.- Udalaren aldetik balio osoz Batzarra egiteko beharrezkoa izango da, gutxienez, Alkatea eta Udal Talde Politikoetako bi ordezkari bertaratzea. 35. artikulua.- Nork parte-har dezake? 1.- Auzoetako Udal-Batzarretan parte-hartu ahal izango dute bai auzokideen elkarteek, erakundeek edo auzotarren talde egonkorrek, beraien ordezkarien bitartez, edo norbanako tituluz dagokion auzoko bizilagun legez. Edonola ere, bertan aukera emango da norbanako pertsona partikularrak parte-hartzeko, auzoko bizilagunak izan gabe, bertan edozein motako interesak badauzkate. 2.- Elkarteen, Organizazio edo Auzokoen Taldeen parte hartze kasua bada, hori Aktan adieraziko da parte-hartu duen Auzokoen Elkarte edo Taldea zein izan den. Auzokoen parte-hartze kasua bada, jasota geratuko den terminoa "auzokoa" izango da, norbanakoak bere izen-abizenak beren beregi jasota geratzeko eskaera adierazi ez badu. 3.- Nolanahi ere, dagokion Herritarren Elkarte, Organizazio edo Kolektiboaren bidez parte-hartzeak nahitaez eskatuko du talde horiek Elkarteen eta Herritarren Talde Egonkorren Udal Erregistroan inskribatuta egotea dagokion legez eta aurreikusita gainerako betebehar eta baldintzak betetzea. 4.- Auzokoen Elkarte, Organizazio edo Kolektiboen parte hartzea dagokion Batzarrean parte-hartzea bat etorriko da araudi honetako 32. artikuluan adierazita

21


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

datozen zeregin eta funtzioekin eta horietara doituko da. Ezin izango da inoiz argudiatu Batzarrean parte-hartzea Batzar horren bere esparru propiotik kanpo. 36. artikulua.- Eztabaidaren antolamendua. 1.- Udal langile bat izango da parte-hartzeak moderatuko dituena, hala Auzokoen Elkarte, Organizazio edo Kolektiboena nola Udal Talde Politikoetako ordezkariena, txandak ezarrita eta horien arteko bakoitzeko parte-hartze baliokideak izatea zainduta, Batzarren berezko funtzionaltasunetik aparteko behargabeko errepikapenak edo eztabaidak saihestuz eta alde batera utzita. 2.- Egokituko zaio hitz-egiteko txanden banaketa moderatzailearen figurari. Elkartuko dira hainbat partikularren edo batzarrera joan diren elkarteetako ordezkarien esku-hartzeak. Horiei, geroago erantzungo die Mahaiak; hala eztabaida txiki bat zabaldu ahal izango da, hala nola erreplika edo berriro erantzuteko txanda bat. Moderatzaileak esku-hartze denboraren banaketa berdina eta zuzena zaindu begiratu beharko du eta hori kontuan izan partehartzeko interesa duten pertsonen zenbatekoa edo kopuruaren arabera. 37. artikulua.- Aktak. 1.- Auzoetako Batzarren koordinazioaz arduratzen den udal langilea Auzo Batzar guztietara joando da eta bera izango da bertako Akta idatziko duena. 2.- Akta horretan islatuko da, era laburrean, batetik, batzarrari aurkeztutako udal informazioa, bestetik, auzoko banakoek edo Auzokoen Elkarte, Organizazio edo Kolektiboek batzarrean fomulatutako eskaerak, iradokizunak eta erreklamazaioak; horien kopia bidaliko zaio dagokion Batzarrean parte-hartu duten Udal Taldeetako ordezkari bakoitzari, hala nola Herriko Etxeko ordezkariei gai horiei buruz emaniko informazioa ere. 3.- Udalerriko Auzo-Batzarren Aktak artxibatuko dira Idazkaritzan eta jendaurrekoak eta agerikoak egingo dira udalaren web orrian argitaratzearen bitartez; horien kopiak lortu ahal izatea, edozein Udal Talde Politiko, Elkarte edo Auzokoen Talderen eskura egonik. AUZOETAKO KONTSEILUAK 38. artikulua.- Auzoetako Kontseiluak eta horiek eraketa 1.- AuzoetakoTaldeak eratuko dira, Auzoko Batzarrekin lotuta. Helburu izango dute Batzarrak egiten diren bitartean aurkeztutako proposamenen edo iradokizunen koordinazioa eta jarraipena egitea eta dagokion Auzo-Batzarraren markoan edo auzoko dinamika propioetatik sortu eta proposatutako gaiak garatzeko eta gauzatzeko lan ekimenak planifikatzea. - Koordinatuko dituzte eralazioa eta harremanak Auzo-Batzarraren, merkataritzaren, auzo-elkarteen edo auzoko talde egonkorren, auzoko erakundeen eta Udalaren artean.

22


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

- Proposatuko dituzte auzo bakoitzean garatzeko ekimen parte-hartzaileak, prozesuan aktiboki parte hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik. - Edukiko dute herritarren parte-hartze kontuetan udal-arduradunen laguntza teknikoa. - Beraien zeregin eta funtzioa beteko dute batzar baten eta hurrengo batzarraren artean eta organo hautatzaileak nahi beste aldiz hautatu egin ahal ditu berriro ere. - Sustatuko da batzarraren ordezkaritzan egikarituko duten pertsonen izendapen berdinkidea eta zuzena izatea, genero irizpideaz. 2.- Auzoko Kontseilua eratuko dute hauek: - Auzo-Batzarrean hautatutako 2 pertsona, Auzo-Batzarren Komisio Iraunkorrean bera errepresentatu eta ordezkatzeko. - 2 pertsona hautatu titular horien 2 ordezko pertsona, halaber, Auzo-Batzarrean hautatuta, Auzo-Batzarren Komisio Iraunkorrean ordezkartitza egikaritzeko. - 2 pertsona Auzo-Batzar bakoitzaren ordezkaritzan. - 2 pertsona Auzo-Talde egonkorren ordezkaritzan - 2 pertsona auzoko merkataritzaren ordezkaritzan - 2 pertsona auzoko erakunde soziokulturalen ordezkaritzan - Hizpidez eta bozka barik, auzoko nahi duten auzotar guztiak. 3.- Idazkaria: Auzoko Kontseiluaren Idazkaritza herritarren parte-hartze gaietan eskumenak dituen Arloko karguduna egongo da, hizpidez, boto barik eta proposamen gaitasunik gabe. 4.- Burutza: Kontseiluko kide den pertsonen arteko batek egikarituko du burutza Kontseiluko kideen gehiengo sinplearen eskaeraz. 5.- Auzoko Kontseiluko kidetza duten pertsonek euren ordezkaritzan arituko dira urte natural batean zehar, hautatu dituen organoak edozein unetan kargutik kendu ahal dituelarik. 39. artikulua.- Auzoko Kontseiluen funtzionamendua. 1.- Auzoko Kontseiluak bildu egingo dira: Dagozkion Auzo-Batzarretako ziklo bakoitzaren osteko hirugarren (3.) hilabetean, Kontseilu-buruak deidaldia eginda, Batzarraren emaitzak ezagutzera emateko. b) Dagozkion Auzo-Batzarretako ziklo bakoitzaren osteko bosgarren (5.) hilabetean, Kontseilu-buruak deidaldia eginda, aldez aurretik tratatutako gaien eta parte-hartze ekimenen bilakaera ezagutzera emateko. c) Edozein momentutan, Kontseilua osatzen duten pertsonen % 50ak eskatuta. 2.- Kontseiluko bileretarako gai-zerrenda bilera-egun bakoitzaren aurretiko hamargarren egunean itxiko da, ordezkari desberdinen proposamenak txertatu ahal izateko.

23


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

3.- Auzo bakoitzeko Kontseiluaren bileretako aktak bidali egingo zaizkie Kontseiluko kide ezberdinei, Alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Talde Politikoei eta oso-osorik argitaratuko dira udalaren web orrian. AUZO-BATZARREN KOMISIO IRAUNKORRA 40. artikulua.- Auzo-Batzarren Komisio Iraunkorra 1.- Auzo-Batzarretako Komisio Iraunkorra eratuko da. Bere helburua izango da batzarretan zehar eta horiek garatzen ari diren bitartean aurkeztutako proposamenen edo iradokizunen koordinazioa eta jarraipena egitea, batzarren diseinua egitea eta dagokion auzo-batzarraren markoan proposatutako gaiak garatzeko lan ekimenak planifikatzea. 2.- Auzo-Batzarretako Komisio Iraunkorra osatzen dutenak hauek dira: - Alkatea-lehendakaria, edo berak eskuordetza lagatzen dion pertsona - Ordezkari 1, korporazioan ordezkatutako alderdi politiko bakoitzeko. - Udal teknikari 1, tratatuko diren gaien arabera bilera bakoitzerako beren beregi izendatua. - 2 ordezkari eta, hala bada kasua, horien ordezkoren bat, Auzo-Batzarretako bakoitzak zuzenean hautatukoak, zeregin eta funtzio hori betetzeko beraien burua eskaintzen duten pertsonen artean. - Auzo-Kontseilu bakoitzeko ordezkari 1 edo 2. - Idazkaria hizpidez eta boto barik –auzo-batzarretako prozesuaren koordinazio zereginak egikarituko dituen udal langilea-. 3.- Urte ziklo bakoitzari dagozkion batzarrak amaitu ostean, ordezkaritza funtzio hori gauzatzen duten pertsonak eta beraien ordezkoak ere berritu egingo dira. 41. artikulua.- Presidentzia, deliberoak eta bozkatzeak. 1.- Komisio Iraunkorraren buru izango da Alkate-Udalburua edo ordezkaritza lagatzen dion zinegotzia 2.- Komisio Iraunkorreko Buruak bileraren aurkezpena eta dituen helburuen azalpena egingo du. Eztabaiden txandakatzea eta antolamendua, Komisioko Idazkariari dagokio bileren ordenu onerako eta aktak lantzeko. 4.- Erabakiak hartuko dira Kontseilua osatzen duten pertsonek emaniko botoen gehiengo sinpleaz. Badago gehiengo sinplea, aldeko botoak aurkakoak baino gehiago direnean. 42. artikulua.- Lekua eta aktak. Kontseiluen bilerak Herriko Etxeko -Udaletxeko- aretoetan egingo dira eta horietako bakoitzaren akta idatziko du Idazkariak eta 15 egun balioduneko epe barruan

24


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

bidaliko die dagozkien kontseilukideei eta aurkeztuko da Kontseiluak egingo duen hurrengo bileran onartua izateko ala ez. SEKTOREETAKO KONTSEILUAK 43. atikulua.- Sektoreetako Kontseiluak Udalak, bere interesak kudeatzeko eta bere konpetentzien esparruan, eratu ahal izango ditu Gobernuko eta Sekoreetako Kontseiluen parte-hartzeko Organo Osagarriak, gaur egun zein bihar-etzi batean, sortu nahi dituenak, udal-gaietan herritarren, Elkarteen eta Kolektiboen parte-hartzea kanalizatzeko asmoz. Azaldutako parte-hartze organo horiek, hau da, Kontseiluek edukiko duten objetua izango da legez beraien sektoreari dagokion gaiaren araberako kontsulta, txostena eta gaiari buruzko proposamena egitea. Zehazki, ondoko funtzioetan arituko dira: a.- Aurkeztea beraien gaien jarduera esparruko propioak diren ekimenak, iradokizunak eta proposamenak dagozkion Udalaren Arloetan, Organismoetan eta Udalaren Sozietateetan azter ditzaten. b.- Bere jarduera sektoreko gaiekin zerikusia duten azterketa, programak eta proiektuak lantzerakoan eskaintzea lankidetza eta aholkularitza. c.- Udal-informazioaren harrera, komunikazioa eta horren zabalkundea inplikatutako herritarren erakundeetara. Kontseilu horiek eratu dira funtziona dezaten Udalaren eta herritarren Elkarte eta kolektiboen artean, hala nola beste Herri Administrazio batzuekin, zein Erakunde Publiko eta Erakunde Pribatuekin, komunikazio eta informazioaren elkar-trukatze bide legez. Horretarako Kontseiluan jardungo dute ordezkatzen dituzten herritarren, kolektiboen eta elkarteen ekimen, proposamen eta eskarien kanalizazio foro legez. Kontseiluek, espezialitatearen printzipioa araubide dutenez, jardungo dute udalerriko ekimen publikoaren objektua osatzen eta eratzen duen sektorean sektoreko gaietara emandako herritarren mugimendu ezberdinen ordezkaritzan. 44. artikulua.- Sektore Kontseiluen eraketa. 1.- Laudio Udalak eratu ditu ondoko Kontseiluak, Gobernu- eta parte-hartzeko Organo Osagarriak legez: - Kulturako eta Kiroleko Kontseilua. - Jaietako Kontseilua (arau espezifikoak dauzka1) - Euskara Kontseilua - Kontsumo Kontseilua - Enplegu Mahaia (arau espezifikoak dauzka). - Eskola Kontseilua - Hirigintzako Aholku-Batzarodea edo -Kontseilua (arau espezifikoak dauzka) 1

Arau zehatzak dauzkaten Kontseiluek beraien erregelamenduek egokitu egin beharko dituzte Parte-hartze eta Gardentasun Araudi honetan erabakita datorrenea.

25


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

- Une bakoitzean iritzi daitezen Kontsilu edo Foro guztiak. Halaber, dagokion sektorearen arabera derrigor legez araututa dauden kontseiluak eratzeari ekingo zaio, arau horietan erabakitakoarekin bat doituta. 2.- Badago posibilitatea Araudi honen babesean eratutako Kontseilu edo Mahai Sektorial bakoitza arau espezifikoz honitzeko. 45. artikulua.- Osaketa. 1.- Izaera orokorraz, Kontseiluak osatuko dituzte, gutxienez, hurrengo ordekariek: - Alkate-lehendakaria, edo berak eskuordetza lagatzen dion pertsona - Ordezkari 1, korporazioan ordezkatutako alderdi politiko bakoitzeko. - Udal teknikari bat, Sektore Kontseiluak eragindako bilera bakoitzerako beren beregi izendatutakoa - 2-6 pertsona sektoreko elkarteen ordezkaritzan. - 2 pertsona sektoreko enpresen ordezkaritzan. - 2 pertsona Fundazio Publikoen ordezkaritzan, Administrazio Publikoak ez direnean. - 4 pertsona aditu sektorean, udalerrian bizi direnak, Kontseilua osatzen duten pertsonen gehiengoaren eskaeraz. - Idazkaria –udal teknikari bat-, hizpidez eta bozka eskubide barik. - Sektorearekin lotutako hala nahi duen udalerriko edozein petsona edo auzotar, hizpidez eta bozka eskubide barik. 2.- Sektore Kontseiluek ordezkarien zenbatekoa handi dezakete edo araudi honetan aurreikusi gabeko taldeen ordezkaritza txerta dezakete, Kontseilua legez osatzen duten pertsonen gehiengoaren erabakiz. 46. artikulua.- Bilerak. Kontseiluak bilduko dira ohiko bileran seihileko natural bakoitzean behin. Hala ere, premiazko edo komenientziako arrazoiengatik, ezohiko bilerak ere egin daitezke. Bilera horien deialdia Kontseilu Buruak egingo du bere kabuz edo Kontseilu bakoitzeko, gutxienez ere, kideen zenbatekoaren herenak eskatuta. Kontseiluak, ezohiko bileran, Udal Kontseiluaren bitartez, informatuak eta kontsultatuak izan behar dira Udaleko Aurrekontu proiektuari buruz. Hurrengo ekitaldirako bileren egutegiaren aurreikuspena, Kontseiluak egingo duen urteko azken bileran erabakiko da. Horren berri emango zaio Udalari, azken bilera hori egin aurretik. Kontseilu Buruek horietako bakoitzeko egunak eta orduak koordinatuko dituzte Zinegotzien benetako asistentzia eta bertaratzea posibilitatzeko. Halaber, aurreikuspen horiek kontuan izan beharko dituzte Udala bere obligazioko organoen bileretarako onartutako egunak eta orduak. 47. artikulua.- Bileretara etortze edo bertaratze quoruma.

26


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Bilerak balio osoz egin ahal izateko beharrezkoa izango dela Lehendakaria, Idazkaria eta, gutxienez ere, izendatutako kideen zenbatekoaren herena, eta quorum horri eutsi beharko zaio bilera guztian zehar. Quorum hori ez bada lortzen, deialdia hutsik eta eragin barik geratuko da. Hori guztia, kontseiluko akordioei baliozkotasuna emateko ezarritako betebeharren kalte barik. 48. artikulua- Deialdia. Bilera bakoitzeko deialdia egitea Kontseilu Buruari dagokio. Deialdiari erantsi beharko zaio gai-zerrenda, tratatu beharreko gaiak barne hartuko dituen, Kontseilu bakoitzeko kideek edo Buruak aurkez ditzaketen proposamenak kontuan hartuta prestatuta, gutxienez ere bilera egin aurretik bost eguneko epeaz. Ezohiko Deialdian, deialdia bidaliko da Kontseilua bildu aurretiko bi egunekin. 49. artikulua.- Burua, deliberoak eta bozkatzeak. 1.- Sektoreetako Kontseiluetako burua Alkate-Udalburua izango da, edo ordezkotza lagatzen dion zinegotzia. 2.- Sektoreetako Kontseiluetako buruek aurkeztuko dute bilera eta dituen helburuen azalpena egingo dute. 3.- Bileren ordenu ona bermatzeko, eztabaiden txandakatzea eta antolamendua, eta aktak egitea Kontseiluari laguntza eskaintzen dion Idazkariari dagokio 3.- Erabakiak hartuko dira Kontseilua osatzen duten pertsonek emaniko botoen gehiengo sinpleaz. Badago gehiengo sinplea, aldeko bozkak aurkakoak baino gehiago direnean. 50. artikulua.- Bertaratuak. Kontseiluetako bilera guztietara bertara daitezke Zinegotzi Ordezkariak, hala nola Kontseilu Buruak, edo Kontseiluko kide diren pertsonen herenak eskatutako udal enplegatuak, dagokion aholkularitza teknikoa eskaintzeko. 51. artikulua.-Txostenak, proposamenak eta kontsultak. Kontseiluen borondatearen adierazpena formalizatuko da ekimen proposamen, txosten edo informazio edo aholkularitzako kontsulten bitartez, Korporazio edo Udalbatzarreko dagozkion Gobernu Organoei zuzenduta. 52. artikulua.- Lekua eta aktak. Kontseiluen bilerak Herriko Etxeko aretoetan egingo dira eta horietako bakoitzaren akta idatziko du Idazkariak eta hanabost egun balioduneko epe barruan bidaliko die dagozkien kontseilukideei eta aurkeztuko da Kontseiluak egingo duen hurrengo bileran onartua izateko ala ez. 53. artikulua.- Kideen izendapena eta kargu uztea

27


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

1.- Izendatzea. Parte edo kide diren elkarte eta Erakundeetako Organoetako bakoitzak izendatuko ditu, hori idatziz jakinaraziz Herriko Etxeari lehen aldiz eratu behar denerako eta, kontseiluak eratuta badaude, dagokion Kontseilu Buruari. 2.- Kargu-uztea. Kontseilukideen kargu-uztea izan daiteke: - 2.1 Aipatutako Elkarte eta Erakundeetako organoetako kide izateari uzteagatik. - 2.2 Izendatu zuen erakundeko organoak izendatzea atzera botatzeagatik. - Agintaldiaren epea amaitzeagatik. Edozein kasutan ere, ez da Udal Zinegotzi Ordezkariena baino handiagoa izango. - 2.4 Gerta daitezkeen Kontseiluak ebaluatuko diten Zuzenbide publikoko edo pribatuko arauen araberako batera ezintasun, ezgaitasun edo inhabilitazioagatik, aldez aurretiko Udal Idazkari Nagusiaren txostenaz. - 2.5 Uko egiteagatik. - 2.6 45.1) artikuluan aurreikusitako pertsona fisikoentzako, goiko 2.4 eta 2.5 idatzi-zatietan aurreikusitakoaren arabera, hala nola Kontseiluak bere izendatzea atzera botatzeagatik. 3.- Osokoari egokituko zaio: - Kontseiluen zenbatekoa finkatzea, horiek gehitu edo murriztu ahal izanik. - Zehaztea Erakunde bakoitzari esleitutako ordezkarien zenbatekoa, horiek gehitu edo murriztu ahal izanik. - Kontseiluen funtzio espezifikoak ezartzea. 4.- Goiko 3. idatzi-zatian erabakitakoa betetzeko helburuaz, osoko bilkurak erabakia edo akordioa hartuko du hamar baliodun eguneko epean informazio publikoan ipinita, alegazioak edo iradokizunak aurkezteko. Horiek egon ezean, erabakia behin betikotzat hartuko da, edonola ere, Arabako Lurralde Historiko ALDIZKARI OFIZIAlean argitaratuta. 5.- Kontseiluetako kide legez aurreikusitako pertsona fisikoak (udalerriko adituak), Kontseiluek proposatu dituzte eta Osokoak berretsi izendapena. 54. artikulua.- Elkarteen edo taldeen erregistroaren betebeharra. Elkarte, Organizazio edo Talde egonkorretako ordezakarien parte-hartzea Sektore Kontseiluetan ejerzitagarria izan ahal izango da, baldin eta Elkarteen, Organizazioen edo Taldeen Udal Erregistroan inskribatuta badaude. Araudi honetan ezarritako Kontseiluetako edozeinetan ordezkaritzaren izateko ezinbesteko betebeharra da Udalerriaren barruan helbideratuta daudene eta jarduera esparrua duten Elkarteak, oganizazioak eta talde egonkorrak Laudio Udalaren Elkarteen, Organizazioen eta Talde

28


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Egonkorren Udal erregistroan inskribatuta egotea eta berariaz adieraztea Kontseilu horietan parte-hartu nahi dutela. BOSGARREN TITULUA. -SUSTATZEA ELKARTEGINTZA ETA PARTE-HARTZE METODOLOGIAK55. artikulua.- Elkartegintza sustatzea. 1.- Udalak sustatu, bultzatu eta lagunduko du elkartegintza eta borondatetza, herritarren bere Udalerriarekiko konpromisoaren adierazpen kolektiboaren formak legez, borondatetza izanik bere adierazpenen artean kompromiso gehien eskatzn duena eta transformatzaileena. 2.- Sustapen eta laguntza hori benetakoa izateko helburuaz, Udalak legez baimendutako hainbat baliabide juridiko eta ekonomiko erabiliko ditu egokien irizten zaion eran eta forman laguntzeko. 3.- Garrantzirik handieneko neurri ekonomikoen artean nabarmen daitezke laguntzak eta diru-laguntzak ematea. Hala, eta aurrekontuetako baliabideek ahalbideratzen duten neurrian, Udalak ekonomikoki diruz lagun ditzake auzotarren sektoreko interesak edo interes orokorrak defendatzeko Elkarteak edo taldeak, euren gastu orokorrei dagokienez eta egiten dituzten egintzei buruz. Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko eskatzen da araudi honetako dagozkion artikuluetan legez ezarritako eta exijitutako obligazio eta betebeharrak betetzea. Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aurkeztea: a) Lan-proiektua eta aurrekontua, b) gastuen justifikazioa. 56. artikulua.- Bilera egiteko edo biltzeko eskubidea. Pertsona orok du eskubidea erabiltzeko udal aretoak, ekipamenduak eta espazioak eta bilera esbubidea egikaritzeko, udal ordenantzetan eta espazioaren ezaugarrien ondoriozko baldintzapen gehiagoko barik, hala nola exijitutako betebeharrak betearaztea trantsitu publikoko lekuetan bilerak edo manifestazioak direnean. Azken kasu horretan, baimenaren eskumena Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari edo Herrizaingo Sailari dagokio. 57. artikulua.- Epeak luzatzea administrazio prozeduretan. Administrazio espedienteetara irisbidea errazteko eta informazio eta proposamen eskubidea era eraginkorrean egikaritu ahal izateko, Udalak luza ditzake administrazio prozedura erregulatzen duten arauetan aurreikusitako izapideak egiteko epeak, gaiak garrantzia berezia duen kasuan, aipatu den prozeduran eskumena duen organoaren erabaki bitartez. 58. artikulua.- Elkarte eta erakundeen udal fitxategia.

29


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

1. Erregistro horretan inskribatzen dira udalerria jarduera esparru nagusitzat duten elkarteak, talde egonkorrak eta fundazioak. Talde egonkortzat hartuko da hiru pertsona baino gehiagoko elkartea baliabide ekonomikoak edota pertsonalak elkarrekin batera ipintzeko konpromisoa hartzen dutenak, irabazi asmorik gabe, interes orokorreko helburu zehatzen bat lortzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan edo antzeko funtziodun edozeinetan inskribatuta izan eta egon barik. 2. Fitxategiak izaera publikoa du eta interesa duen edozein pertsonak kontsulta dezake. Badago antolatuta organo dinamiko legez, udalerriko elkarteen errealitatean ezagutzen saiatzen dena, elkarteen egintza hobetzeko eta sustapen politika eraginkorragoa ahalbideratu eta errazteko xedeaz. 3. Fitxategiak bide eman behar du ezagutzeko erakundearen misioa edo lehen helburua, benetako saikapen eta klasifikazio jarduera burutzeko. 4. Inskripzioa berehala egingo da Fitxategian, hori eskatzen duen idatzia udal Erregistroan aurkezten den unetik hasita. Eskaerari erantsi beharko zaio ondoko dokumentazioa: Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan altan emandako Elkarte edo Erakundeak: a. Indarreko Estatutu edo funtzionamendu arauen kopia. b. Erregistroan duen inskripzio zenbakia. c. Elkarteko zuzendaritza batzordea hautatze-akta edo –ziurtagiria, udal erregistroan inskripzio eskaeraren egunean ere indarrean dagoena, hala nola zuzendaritza batzordea osatzen duten pertsonen helbidea, -posta-helbidea edota helbide elektronikoa-, eta, hala bada kasua, telefeno zenbakia. d. Elkarteko gizarte egoitzaren helbidea e. Identifikazio Fiskaleko Kodea -IFKf. Udal erregistroan inskripzio eskaera egin duen egunera arteko bazkideen zenbatekoaren zirutagiria. g. Elkartearen urteko jardueren programazioa. h. Elkartearen urteko aurrekontua Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan altan emanda ez dauden talde egonkorrak. a. Osatzen duten pertsonek sinatutako taldearen helburuen adierazpena. b. Elkarteko zuzendaritza batzordea edo koordinazio taldea hautatze-akta edo – ziurtagiria, udal erregistroan inskripzio eskaeraren egunean ere indarrean dagoena, hala nola helbidea, -posta-helbidea edota helbide elektronikoa-, eta, hala bada kasua, telefeno zenbakia. c. Elkarteko gizarte egoitzaren helbidea d. Udal erregistroan inskripzio eskaera egin duen egunera arteko bazkideen zenbatekoaren zirutagiria. e. Elkartearen urteko jardueren programazioa.

30


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

f. Elkartearen urteko aurrekontua 5. Udalak sailkatu eta klasifikatu du elkartea edo taldea fitxategian dauden tipologoien arteko batean eta horren jakinarazpena emango dio interesdunari honek egoki deritzon alegazio egin dezan. Jakinarazpena eman zaionetik 15 eguneko epe barruan ez badu inolako alegaziorik aurkeztu, egindako klasifikazio onartutzat joko da. Aipatu den klasifikazio hori egiteko orduan inskripziorako funtsezko betebeharren bat falta dela topatzen bada, jakinarazi egingo zaio pertsona interesatuari akatsa zuzendu ahal izan dezan; hori hala ez badu egin, eskaera etsitzat edo atzera egindakotzat hartuko da. 6. Erregistroan inskribatutako erakundeek obligazioa dute jakinarazteko udalari inskripziokorako oinarri izan den dokumentazioan sartutako edozein aldaketa, hori gertatu eta hilabeteko epe barruan. Halaber, Udalak edukiko du beti eguneratuta informazioa elkateko edo taldeko zuzendaritza batzordeaz, bazkidetutako pertsonez, jarduerez eta duen ekonomia egoeraz. Halaber, ekitaldi bakoitzeko otsaileko azken eguna baino lehen, aurkeztu beharko dute Herriko Etxean urtean zehar egindako jardueren memoria eta elkartea edo talde eratzen duten pertsonen zenbatekoa. Betebehar hori ez balitz beteko, Udalak kontsideratuko luke elkarteak edo taldeak ez duela jarduerarik, dagokion legez jadungo duelarik. 7. Udalak baja emango die, ofizioz, geldi dirauten elkarteei, fundazioei edo taldeei, egoera horren berri emanik dagokion interesatuari, 15 egun arteko epe barruan alegazioak formalizatu ahal izango dituelarik; ez bada inolako alegaziorik aurkeztu, baja emango zaio berehala. 59. artikulua.- Parte-hartze prozesuaren definizioa. Araudi edo erregelamendu honen ondorioetarako, parte-hartze prozesua bada hurrengo faseak osorik eta erabat aurreikusten dituena: Informazio fasea. Horren bidez eragindako herritarren multzoari ezagutarazi nahi zaio eragindako materia edo proiektua, gero parte-hartzea eskatu nahi denari buruzkoa, baliabide egokiak erabilita. b. Herritarren eztabaida fasea. Horren bidez eta metodologia egokiak erabilita herritarren diagnostikoa, eztabaida eta proposamenak sustatu ohi dira. c. Atzera fasea. Horren bidez, prozesuaren emaitzen berri ematen zaie partehartzaileei eta herritarren multzoari. 60. artikulua.- Metodologia parte-hartzaileak erabiltzea. 1.- Udalak sustatuko du parte-hartze prozesuak egitea halako moduz ezen ahalbidera dezaten ahal denik eta pertsonen zenbatekorik handiena udal jardueraren prestatze fasean, exekuzio fasean eta ondoko ebaluazio fasean. Garrantzia bereziko proiektuetan parte-hartze teknikak eta metodologiak txertatuko dira eta, zehatzago, udal

31


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

aurrekontua prestatzeko prozesuan. Parte-hartzeko teknikek eta metodologiek argi eta garbi definitu beharko dituzte proiektuaren mugak eta posibilitateak. 2.- Parte-hartzeko metodologiak era zuzenean inplementatzeko, honako araudi hau indarrean sartzen denetik hasitako 2 hilabeteko epe barruan, Udalak aplikatuko du araudi honi erantsita dagoen protokoloa, udal proiektuak edo programen erredakziorako jarraitu behar diren faseak eta irizpideak espezifikatzen dituena. 3.- Alkatetza-Udalburutzaren ekimenez, Udalbatzarraren Osoko Bilkurarenaz, parte-harte organoenaz edo herritarren ekimenaz, hauteskunde-erroldan izenaemandako pertsonen aldez aurretik bildutako %5 edo gehiagoko sinadura kopuruaz, eta araudi honi erantsita dagoen Protokoloan erabakitako irizpideen kalte barik, deitu ahal izango dira hurrengo parte-hartze foro hauek: a) Tailer tekniko-herritarrak. Lan saioak dira, parte-hartze metodologietan oinarrituta; horietan gai zehatz eta jakin batzuk jorratzen dira eta aurrez finkatutako eta denbora epe laburrean gauzatzen dira. Formatua bada hitzaldiak eta lan-mahaiak elkartzea eta bateratzea. Badu profil deliberatzaile argia eta helburu legez analizatutako gaiei buruzko bat etortzeak eta desakordio orokorrak identifikatzea. b) Lan-mahaiak. Badira lan saioak luze jotzen dutenak denboran; helburua bada gai zehatzak sakonean analizatzea eta nabarmentzea analizatutako gaiei edo politika publikoei buruz dauden adostasunak eta desakordioak. SEIGARREN TITULUA -UDAL INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO SISTEMAK61. artikulua.- Udalaren informazio bideak eta baliabideak. Udalak indartuko ditu udal komunikazio bideak eta erraztuko du aniztasunarekiko errespetutik horietarako pertsonen irisbidea. Udal komunikazio bideen erabilera errazteko ezarriko dira bideak eta epeak, komunkabidearen ezaugarrien eta adierazitako interesaren arabera. 1.- Udalabatzarraren Osoko Bilkura deialdiak eta gai-zerrendak herriko gizarte komunikabideei igorriko zaizkie eta Herriko Etxeko Iragarkien Oholtzan jendaurrean publikoki erakusten ipiniko dira. 2.- Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.2 artikuluan erabakita dakarrenaren kalte barik, Udalak zabalkunde eta publizitate laburtua emango die Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hartu erabakiei, hala nola Alkatetza-Udalburutzak eta honen ordezkaritzan Zinegotzi Ordekariek hartuko dituzten Ebazpenenei ere. Xede horretarako, erabili ahal izango da, hurrengo edozein komunikazio bide: Hamabostekariaren aldirokotasunaz, argitaratzea udalaren informazio aldizkari bat, udal bizitzako informazio arrunta eskaintzera zuzenduta.

32


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

2.- Bi hileko aldirokotasunaz, argitaratzea udalaren informazio aldizkari bat udalaren intereseko gaietako informazio zehaztuan zentratutakoa. 3) Herriko Etxeko Iragarkien Oholtzan erakustea. 4) Bidaltzea udalerriaren esparruko gizarte komunikabideei. 5) Beste edozein bide eta bitarteko erabakiei eta ebazpenei zabalkundea emateko balio dezatenak, kontuan izanik, bereziki, teknologia berrien erabilera. 6) Udalak prestatuko du komunikazio plan bat eta bertan adieraziko dira informazioaren aniztasuna eta eztabaida publikoa errazteko bitartekoak. 62. artikulua.- Udalaren Web orria. Udalak sustatuko du informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera udalaren Web orriaren bitartez, errazteko eta bide emateko: 1. Hobetzea Administrazioaren gardentasuna sarean bertan txertatuz eta Udalerrian sortzen den izaera publikoko informazio guztia gehituz. 2. Eskaintzea Udal administrazioarekiko izapideak egiteko bidea. 3. Erraztea biztanleriari herriko elkarteen sarea ezagutzea. 4. Erraztea biztanleriari egun dauden parte-hartze organoak eta prozesuak zeintzuk diren ezagutzea. 5. Espazioak eskaintzea on line herritarrek, era zabalean, era publikoan, librean eta bitartekaritzarik gabe, Administrazioari zuzendu ahal izateko, bai ekimenak proposatu eta bere agenda publikoan txertatzeko, bai Administrazioak berak proposatuko dituenei buruz euren iritzia eman eta adierazteko. 6. Bultzatzea elkarrizketa joan-etorrikoa edo norabide bikoa, herritarren partehartzea bizkortu, bizitu eta piztuz eta hori kontuan hartua izango den konpromiso publikoa. 7. Udalaren Webaren dinamismo etengabea posibilitate berriak sortuz, hala nola Udalbatzarraren Osoko bilkuren erretransmisioa On Line, bizi-zizian, e.a. 8. Erraztea eta erakustea herritarrei elkarteen mugimenduak eta herritarrenak ere dituen iritziak udalaren kudeaketari buruz. Horretarako, web orriak leiho edo esteka bat gaituko du, bertan eskegi eta erakusten jarriko direlarik Erakunde ezberdinek, Herritarren Taldeek oro har adierazi nahi dituzten iritzi, iradokizun, kritika edo proposamena, beti-eta horiek udalaren kudeaketarekin edo udalaren eskumeneko gaiekin zerikusia dutenean. 63. artikulua.- Izapideen gida. Araudi hau onartua izan osteko se hileko epe barruan, Udalak prestatuko du udalean egin ohi diren izapideen gida eta hori eguneratu edukiko du, udalaren web orrian argitaratuko da eta herritar guztientzako eskura egongo da, herritarren informazioa hobetzeko eta edozein administrazio jarduera egiteko. -ERANSKINA-

33


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

UDAL PROIEKTU EDO PROGRAMEN ERREDAKZIORAKO PROTOKOLOA 1.- SARRERA. Udal bizitzan zati garrantzitsua okupatzen duen zereginetako bat da bada lurralde edo sektore jakin bateko espazio publikoetan jarduera proiektuen erredakzioa, eta batzuetan, onartuta dauden jadanik erredaktutako proiektu edota planak berrikusi eta eguneratzea. Proiektu edo plan horien aplikazioaren edo martxan jartzearen ondorioak hiriaren diseinuan zuzenean azaltzea eta udalerriko auzotarren bizi-kalitatean -hala nola herritarren parte-hartzea hiriaren diseinuan badela bizilagun guztion eskubidea eta betebeharra, hori, gainera, ezinbestekoa delako bertan bizi diren pertsona guztien eskariak eta ikuspegiak txertatzea lortu nahi badugu helburu legez, ezinbestekoa da hori egikaritzea- ezinbestekoa egiten du zehaztea jarduera jarraibide argiak udal proiektu eta programak esleitzeko edo eguneratzeko, hala nola ekimen pribatuak sustatutako urbanizaio proposamenak ere. 2. JARDUERA JARRABIDEAK. Kasu horietan, proiektua edo programaren erredakzioa lideratu eta koordinatzeko ardura leporatu zaien pertsonek eman beharreko urratsak eta kontuan izan beharreko irizpideak hurrengo hauek dira: 2.1.- DOSSIER HISTORIKO BAT PRESTATZEA. Abiapuntua izango da esparrua mugatzea eta testuingururak finkatzea. Informazio horretatik abiatuta, inplikatutako langile teknikoek prestatuko dute dossier historiko bat azalduko duena, labur baina argi eta garbi, proposamena hasi baino lehen eta gero jarduera esparru horretan eman izan diren urratsak (esparruaren bilakaera, egindako azken jarduna eta horren inguruabar, arazoaren definizioa, herritarren eskaera, erabaki politikoa,‌) Goian adierazitakoaz gainera, dossierrak aipatu beharko du espedientean eta eragindako jarduera esparruarekin zerikusia duten espedienteetan jasota dagoen informazio guztia, egin ezin izan diren proiektuak aipatuta, aurretiko ideien lehiaketetara aurkeztutako proposamenak, eskatutako diru-laguntzak eta emandakoak, galdutako laguntzak, ukatutako diru-laguntzak eta atzera egitearen arrazoiak, jarduera esparruarekin zerikusia duten banakoek aurkeztutako proiektuak eta proposamenak, eragindako udal ondarea, ergindako auzotarrak, talteak edo kolektiboak, e.a. Dossier historiko hori bada lehen ezinbesteko urratsa gaiei perspektibaz eta ikuspegiz heltzeko, izan ere, kasurik gehienetan, goian aipatu diren erabaki horiek arrazoiren batek edo besteak motibatuta egon diren, orain hori garrantzia suertatu edo ez, bai izan

34


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

zela bere egunean erabakiak hartzeko orduan eta, ondorioz, merezi du era publikoan ezagutua izatea. 2.2.- LEGE ETA ARAU TESTUINGURUAREN DEFINIZIOA Bigarrenik, langile teknikoek dossier bat egin beharko dute gai zehatzari eragiten dion edo eragin diezaiokeen lege eta arau testuinguruaz (planeamenduaz). Horrela, dauden mugapenak ezagutuko dira, edo, behintzat, udal lanbile teknikoek arazo horiek badaudela deritzotenak. 2.3.- ARAZO BERE TESTUINGURUAN IPINI EDO EBATZI BEHARRA Zehaztu beharko da ia beste erakunde batzuei eragiten dien (lehia), beste proiektuei edo kanpoko beste elementu batzuek baldintzen duten eta zein eratan. Halaber, komenigarria da definitzea dagoen eskariaren maila, hots, zein kolektiboek eskatzen duten hori eta zein neurritan eragiten dion geografiako alde bati, sektore zehatz bati edo populazio osoaren multzoari. 2.4.- KOKAPENA IKUSPEGI ESTRATEGIKOAN Toki garapenerako Oinarri Estrategikoekin bat, zehaztuko da horiek duten integrazio gradua proiektu bakoitzean. Harik eta Oinarri Estrategikoak onartzen ez diren bitartean, eskaini beharko da, gutxienez, proposamen edo proiektuaren potentzialitate estrategikoak identifikatzea erraztuko duen argumentazioa, eta horrela definitzea ia txertatzen denetz etorkizuneko garapen posible handinahiagotsuetan edo unean uneko beharrizan zehatza konpontzera mugatzen den. 2.5.- PROZESU PARTE-HARTZAILEA Edozein proiektuk edo proposamenek, nahiz eta txikia izan, bere prozesu partehartzailea eduki behar du. Inplikatuek beraiei eragiten dieten erabakietan parte-hartzeko eskubidea duten oinarri etikotik, eta gainera, parte-hartze hori badela ebatzi eta konpondu beharreko arazoei buruzko ikuspegi berri eta interesagarriak lortzeko modua izatearen konfiantzatik, ezinbestekoa da beharrizan bakoitzerako egokitutako prozesua, aldez aurretik identifikatuta prozesuan parte hartzea nahi ditugun agentean, herritarrei zabaldutako foroak kanporatuta utzi barik. Prosezu parte-hartzaileek eduki behar dute, beraz, legitimate osoaz hornitzeko gauza izango den diseinua. Horrez ez du esan nahi beti asebeteko direnik pertsona guztiak, baina bai, behintzat, pertsona guztiak jakitun izan daitezela prozesuak benetan kontatu duela inplikatutakoekin eta aukera guztiak eman dizikiela jarrera har dezaten eta berarien hobetze proposamenak egin ditzaten.

35


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Prozesu bakoitza egokitu beharko da ebatzi beharraren eskalara, horretarako teknika eta metodologia ezberdinak erabiliz, baina, betiere, inplikaziorik handiena bilatuz. Prozesu hauetan ezinbestekoa da beti kontatzea adituekin edo herriko enpresekin, zeren horrela amaitu ahal baita sortuz proposamenak gauzatzako herriko sare bat, oinarrizko ezagupen propio bat sortzeko gauza izango dena Laudioren garapen ekonomikoan isuria eta ekarria egin ahal duena, "egiteko modu" propioa eraikitzeaz gain, auzotarrak eta agente garatzaileak batera txertatuko dituena. Horrekin esan nahi dugu, ezen era sistematikoa gonbitea egin behar zaiela prozuetan parte hartzeko, hasieratik bertatik, tratatu eta heldu beharreko esparru ezerbinetako herriko adituei eta profesionalei. Prozesu horrek amaitu beharko luke ebazpen fase batekin, zeinetan inplikatutako agenteek ahal zezaten era zehatze batean, benetan, beraien iritzia erakustea proiektuari buruz, halako moduz ezen posible izan dadin ezagutzea horren onarpenaz kontatu ahal den ala ez. 2.6.- PROZESU BERRITZAILEA EDO IDEIEI BULTZA EMATEKOA Parte-hartzea bada betebehar bat, baina, berez, ez ditu berrikuntzaren garantiaren posibilitateak agortzen. Inplikatutako pertsonen parte-hartzea bilatzeaz gainera, baita ahalegingu behar dugu ere konponbide sortzaileak bilatzen, jakinekoak edo ohikoekiko ezberdinak izan ahal direnak. Horretarako era zehatz eta etengabean jarraitu behar ditugu bi bide hauek: Laneko esparruetan aditutako pertsonen inplikazioa, beraien ekarpen berritzaileak ezaugarri baitituzte, eta beste leku batzuetan burututako praktika onen kasuen azterlana eta analisia, izan ere eskarmentu hori suerta daitekeen oso balio handikoa gure herrirako. Hala, bada, baderitzogu funtsezkoa dela martxan ipini nahi den proposamen edo soluzio bakoitzerako ideien lehiaketa (dela diseinuaren esparrua, irisgarritasuna, hirigintza, komunikazioa, ekonomia, kirola, kultura, gizarte ongizatea,‌), hala nola giza baliabideak prestatzea eta atxikitzea "antena teknologikoa" edo "berrikuntzako antena" (berrikuntzaren plataforma) funtzioak gauzatzeko, Laudio Udalak bere lan dinamiketan tratatu eta heltzen dien gai ezberdinei buruzko informazio eguneratuagoa lortzeko gauza. 2.7.- BALORAZIO ETA HAUTATZE PROSEZUAK Protokolohonen azken emaitza izan behar da proposamen eta lan-talde zehatzen hautapena. Horrek eskatzen ditu mekanismoak dagozkion kontratazio organoei proposamen eta aukera ezberdinen balorazioaren txosten teknikoak eskaintzeko.

36


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

Kontuan hartuta udalaren konpromisoak parte-hartzearekin, berrikuntzarekin, sormenarekin eta gardentasunarekin kontratazio publikoko prozesuetan, beharrezkoa da indartzea balorazioko txosten teknikoak, profesionalen eta adituen ikuspuntuen aniztasun bat txertatuta, epai-mahaiaren formularen bitartez. Lehenik, iritzi zaio beharrezkoa ezen lehiaketa eta lizitazio ezberdinek eduki dezaten epe edo mekanismo bat aurkeztutako proposamenen jendaurreko erakusketa publikoa egiteko, txosten teknikoa egin aurretik. Mekanismo honek ahalbideratuko luke profesionalek beraien proposamenei buruzko azalpen zuzena ematea, halako moduz ezen bizilagun eta auzotarren multzoak aberastu ahal dezan erabaki eta ebatzi beharreko gaien bere pertzepzioa parte-hartzaile guztien ekarpen intelktualaren multzoarekin. Horretarako, pleguetan jasoko da espezifiko inguruabar ori, lizitatzaileak jakitun izan daitezen euren proposamena era publikoan zabalduko dela. Bigarrenik, iritzi zaio ezen profesionalen ehuna, sortzaile sendoa eta denboran egonkortua erakitzen aurrera egiteko, garrantzitsua dela sortzea balorazio espazioak eragindako diziplina ezberdinek errespetatzen dituztenak. Helburua bada finkatzea udalak martxan ipiniko dituen proiektuen inguruan, beraien inguruko izen oneko dinamika entzutsu bat, hala profesionalen esparrutik, nola auzotarrenetik. Horretara behar dira taldeak protokolo honetan definitzen diren balore berdinen alde apustu egingo dutenak (berrikuntza, parte-hartzea, beharrizanetara egokitzea, gizarte sinbologia eta proiekzioa, emozio-balioak, makaren identitatea,‌). Beraz, sistematikoki sortuko dira balorazio talde handiak (5 pertsona edo gehiagokoak) eta aitortutako prestigioa duten profesionalekin (unibertsitate irakasle, beraien jarduera esparruan sarituan izan diren profesionalak, e.a.) gogoeta alde-anitzak eta luzera begirakoak eskainiko dituztenak. Txetatuko dira ezinbestean auzotarren parte-hartzeko gogoeta eta mekanismo hauetara, eta kontuan hartu behar izango ditu balorazio taldeak (iritzi inkestak, herritarren tailerrak, bilera eta batzarretan bozkatzeak, edo kontsulta zuzenak). 3.- JARDUERA JARRAIBIDEEN LABURPENA Arestian azaldutakoarekin bat, parte-hartzeko prozesu horiek barne hartu hartu beharko dituzte hurrengo fase hauek: PROIEKTUA EDO PROGRAMAREN ERREDAKZIOAREN AURRETIKOA. • TESTUINGURUAN IPINTZEA. Udaletxe barruko lanean oinarritutakoa, definitzen du Arloetatiko arazoaren aurre-diagnostikoa, barne hartu beharko duena: Dossier historikoa, araubide testuingurua, alboko beste esparru edo sektoreei buruzko harrremanak eta eraginak eta harremanak ikuspegi estrategikoarekin.

37


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

• AGENTEEN IDENTIFIKAZIOA -elkarteetakoak, auzokoak, politikoak, teknikoak, adituak eta enpresak- arazoaren difiniziorako prozesuan eta esparruko beharrizanetara hoberen egokitzen diren soluzioak bilatzeko irizpideak finkatzean parte hartuko dutenak. Agenteen identifikazioa egin da, hasiera batean, inplikatutako arlotik, baina, eragindako eskalaren arabera, hori kontrastatu egin beharko da harremanetan dauden parte-hartzeko egitura hauekin: Sektore Kontseiluak, Auzo-Batzarrak edo Batzarren Jarraipeneko Batzordea… • 1. MAHAIA arazoaren definiziorako. Hor zehaztuko da jardungo den esparrua –lurraldekoa edo sektorekoa-, eskura dagoen udal informazioa jaulkiz edo aurkeztuz: Dossier historikoa, araubide testuingurua, alboko beste esparru edo sektoreei buruzko harrremanak eta eraginak eta harremanak ikuspegi estrategikoarekin. Mahai horretan parte hartuko dute lehenago identifikatutako agenteek. • 2.MAHAIA irizpide orokorren definiziorako. Behin abiapuntua erabakita, arazoa konpontzeko alternatibak zehaztera gidatuko duten irizpide orokorrak zehazten dira. Deitutako agenteak izango dira 1. Mahaian parte-hartu duten berberak. • 1.FOROA irizpide orokorrak aurkezteko. Deialdi irekiak izango dira, zuzenean edo zeharka arazoak eraginda dauden udalerriko sektoreetako edo zonaldeetako pertsonei dei egingo zaielarik. Berak baloratzeko aurkeztuko zaio hala arazoaren definizioa nola ideien lehiaketako orientabide izango diren irizpide orokorrak. Eztabaida-negoziazioa-akordioa (adostasuna edo gehiengoak). • IDEIEN LEHIAKETA. Ideien leihaketak deituko dira 2. Mahaian eta jendaurreko erakusketa publiko 1. Foroan berretsit eta adierazitako irizpideak garatzeko, aurre-proiektu batean zehaztuz. • 2. FOROA: lehiaketara aurkeztutako proposamenen aurkezpen publikoa. Partehartzen duten proposamen ezberdinak aurkeztu egingo zazikie eragindako auzotarrei erakusketa publiko bitartez. Ahaleginak egingo dira proposamen horiei ahal denik eta publizitaterik handiena emateko erabakiak eragindako esparruan. • INKESTA: Eragindako auzotarren aldetiko baliozko iritzia ematea. Bai bozketa bitartez bileran edo bertatutako batzarrean, iritzi-inkesta, kontsulta edo beste informazio jasotzeko mekanismoren baten bitartez, eragindako/inplikatutako pertsonek beraien iritzia adierazi ahal izango dute, eta balorazio-mahaiak hori kontuan hartu beharko du. • EPAI-MAHAIA Aurkeztutako proposamenak baloratzeko. Mahaia osatuko da, gutxienez, 5 pertsonaz, udaleko langile teknikarien artean eta esku-hartzarekin zerikusia duten esparru ezberdinetako prestifiodun profesionalen artean hautatuta. Mahai horrek kontatuko du informazio historikoarekin, erreferentzia estrategikozkoarekin, araubidezkoa eta aurrez ezarritako auzotarren iritziekin, txostena egiterakoan kontuan hartuak izan daitezen. • KONTRATAZIO ORGANOA Legez ezarritakoa. Kasu bakoitzean legez ezarritako kontratazio organoak hartuko beharko du dagokion erabakia aipatu diren txostenetan oinarrituta.

38


HERRITARREN PARTE-HARTZE ETA GARDENTASUN ARAUDIA

2013

• 4. FOROA: Aurkeztea lehiaketa irabazi duen ideia. Lehiaketako proiektu irabazlea eragindako sektoreei erakusten ipiniko zaie, elkarrizketa bat zabalduta erredakzio taldearen eta eragindako sektoreen artean. PROIEKTUA EDO PROGRAMAREN ERREDAKZIOAN ZEHAR • FOROA: Elkarrizketa lehiaketako erredakzio talde esleipendunaren eta auzotarren artean. Behin betiko proiektuak saihetsi ezineko eran txertatu beharko ditu proiektuen dimentsioari egokitutako parte-hartze prozesuak, auzokideen ekarpenak txertatuta geratuko direla bermatuko dutenak. Aurreko faseetan kontuan hartu izan diren arren auzokideen ekarpen orokorrak, proiektuaren erredakzio fase honetan kontuan hartu beharko dira zehaztasun gehiagoko kontuak. Mekanismo horiek ezarriko dira kasuan kasuko udal teknikariekin adostuta. Kontuan edukiko dira gainerako lehiakideek eskainitako soluzioak, irabazlearen irtenbidearekin bateragarriak diren eta hori hobetzen duten aspektuak txertatuta. Parte-hartzaileek onartu beharko dute prozedura hau, adierazizko eran, lizitaziora aurkezterakoan horien gaineko jabetza intelektualeko eskubideei uko egin behar diete. • 6. FOROA: Behin betiko proiektuaren aurkezpen publikoa. Behin betiko proiektua jendaurrean erakutsiko da eta azaldu egingo da, deboluzio egintza batean, azalpen publiko formalaz harandiago doazean ekimenen bitartez, zeintzuk era egokian zehaztu egin beharko diren.

39


Parte-hartze zirriborroa 2013. Laudioko Udala.