Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

GARDEAKO AUZO BATZARRA Noiz: asteartea, 2012ko ekainaren 12a, 18:00ak izanik. Non: Zentro soziala Bertaratutakoak: Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea – BILDU), Amets Meaza (BILDU), Txaro Balado (BILDU), Mikel Lasa (EAJ), Nando Lacalle (EAJ), Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA) Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentzelanen Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuen arduraduna), Miren Larrinaga (Ingurumeneko goi teknikaria), Fernando Hevia (Udal arkitektoa) Moderazioa: Xabi Ramirez Aktak: Epi Zurimendi Auzokoak: 12 pertsona (7 gizon, 5 emakume) Auzo batzarraren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena, eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak hauexek izango direla. 1.- Gobernu taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua. 2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda. 3.- Gobernu taldeak erantzungo die 2011 urteko batzarrean proposatu ziren gaiei. 4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira gero lehentasunak. 6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako emango zaizkien orrietan.

1. puntua. Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea. Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak ikusi):  Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.  Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker, espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.  Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera. Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak barne, zein bere helburu zehatzerako.  Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.  Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren % 1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira: estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea, lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak. Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude. Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara. Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53) hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak –auzokoen eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori– praktikan lekukotza baino ez dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori konpentsatzeko, diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu gara, 956.522 euro, aurrerantzean ikusiko dugunez. Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria (% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak, ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak. Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira: emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola, eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta gazteentzako programak. Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza, Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan, gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €) auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak, alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino, proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio. Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen; izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako. Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa bilatzen.  Azken sei hileotan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi dizuegu. Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza, Estatuak diruz lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin dutena; Granja plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de Castroko estalkiak, Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala, Latiorron; Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako horma berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk finantzatuta).  Auzo batzarren Jarraipen batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.

2. puntua. Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak. 

Ez dago aurrekontuaren puntuari buruzko galderarik, ezta parte-hartzerik ere. En este bloque se formula una pregunta, no relacionada con el tema del presupuesto anteriormente tratado, sobre el estado del proyecto para realizar una rotonda en Garmaka. Entienden este proyecto como una oportunidad para dar una solución a los ruidos derivados del tránsito de vehículos en el acceso a la circunvalación desde la rotonda de Eroski. Para solucionar este problema se propone la colocación de mamparas antiruido. También se solicita que desde el ayuntamiento se inista ante la DFA, urgiendo la realización de esta obra. o Natxo dice que se trata de una actuación en la que la DFA tiene la competencia y que es ella quien marca las prioridadedes, aunque desde el ayuntamiento se está insistiendo en la importancia de esta obra. Una vez realizada la obra, la DFA haría un traslado de la competencia al ayuntamiento de Laudio.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

3. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzun.  Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea. Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu, eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin. Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.  Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak, planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.  Zentro sozialeko igogailua. Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu zaio (irisgarritasun egitarauak), proposamen honetarako. Orain gutxi eman da (oso egun gutxi). Aurrekontua 75.520 eurora heltzen da.  Gardea plaza. Lorazaintzako udal zerbitzuak plazako zuhaitz lehorra kendu du eta gainontzeko zuhaitzak inausi ditu.  Gometegiko zuhaitzak. Udalak zuhaitz apurtuak berriro jartzeko politika izan zuen, baina ez zen eraginkorra izan (ingurumeneko tailerrak); hori dela eta, marra berdearen zati horretan zuhaitz gutxiago utzi dira.  Gometegi-Txirrita bankuak. Gure ustez nahiko banku dago, diapositiban ikus dezakezuenez.  Komun autogarbigarria. Ari zaigu oso gai konplexua suertatzen, URArekin edota Errepideetakoekin adostu beharra dago eta. Esku artean izan ditugun proposamen biak, diapositibakoak, ukatu egin dituzte; lehena, parke linealeko zubi gorriaren parean dagoena, URAk; bigarrena, autobiako zubiaren azpian dagoena, Errepideetakoek. Une honetan URArekin harremanetan segitzen dugu, ea beste kokalekurik onartzen diguten.  Olarteko komun autogarbigarria. Ez da atseginez hartzen dugun aukera, udalerriko hiriguneetatik oso urrun dagoelako. Hala ere, ez dugu baztertzen hor komuna jartzeko aukera, ez badugu URAk edo Errepideetakoek jarritako iragazkiak igarotzen dituen beste aukera bat topatzen.  Goikoetxe tailerrak. Udal garbiketako zerbitzuei kontsulta egin diegu eta esan digute, zonalde horretan, tailerrak egon arren, ez dela asko zikintzen.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

 

Salbuespenezko gorabeheraren bat izan dela, zonaldeko tailerrekin zerikusirik izan gabe, pertsona ezezagunek edukiontzietako poltsak atera eta inguruan sakabanatu zituztelako. Ekintza horien jarraipen zorrotza egin zen, eta ez da berriro gertatu. Kalea astean hirutan garbitzen da eta autobiaren ondoko kalezuloa igandero. Ostegunetan urez garbitzen da. Gardeako espaloia. Lanak amaituta daude. Obra osoa guztira 64.349,54 euro izan dira. HAPO. HAPOren berrikusketa gelditu egin zen, plana idazteko ardura zuen enpresak kontratua eteteko eskatu baitzuen. Likidazio bidean dago gaur egun. Gure ideia da berrikusketari jarraipena ematea, plan estrategiko bat egitetik abiatuta, berrikusketarako gida izan dadin; eta hori herritarron parte-hartzea barne sartuta egingo da. Ibaiertzak. Gai hori ari dira aztertzen ingurumeneko udal zerbitzuan; izan ere, ibaiertzek ibai-ekosisteman duten garrantziari buruzko dibulgazio-zikloa planifikatzen ari da. Zurak. Orain gutxi bildu zarete Ingurumeneko udal arduraduna eta zeuek, areto honetan bertan, gai horretaz hitz egiteko. Horretaz gain, segitzen dugu arazoak ebazteko izapideak egiten, nahiz eta gaia izatez oso konplexua den. Horretaz gain, segitzen dugu enpresarekiko harremanetan, arazoak ebazteko beharrezko neurriak har ditzaten.

4. puntua. Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 

Auzokide batek galdetu du nola dagoen Garmakako errotondaren proiektua, eta esan du bere ustez hari loturik konponbide bat egon beharko litzatekeela, Goikoplazan zaratarako pantaila babesgarriak jartzea, alegia. Galdetu du zein instituzioren eskumena den. o Natxo: AFAren eskumena da, bera baita Eroskiko errotondarainoko errepidearen jabea. Orain gutxi jarri dira plastikozko piboteak, galtzadaren ardatza mugatzeko. AFAk badu interesa obra hori egiteko, titularitatea Udalari emateko, baina ez dakigu noiz egin ahal izango den. o Auzokoa: Nahi dut indarra jartzea jarduera horren garrantzian, bi alderdiri begira, errotondari eta pantailei begira. Auzokide batek dio, komuna jartzeko hainbeste arazo dagoenez, esan diezagutela non jarri behar den. o Natxo: saiatzen ari gara konponbide bat topatzen, eta konponbidea izatez


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

teknikoa da eta izan behar da. o Auzokoa: bidearen eta ibaiaren artean badago tokirik. o Jokin: Gure ustez, desmuntagarria eta, ondorioz, behin-behinekoa denez, baimena eman beharko ligukete, baina oraindik ez dugu URAren baimena lortu. Horretan segituko dugu. Auzokide batek dio Katuxan ferietakoek aparkatzen dutela eta lotura elektrikoa oso gune arriskutsuan egiten dutela. Zergatik ez diezue zerbait erosoagoa jartzen? o Felipe: iaz erreklamazio bat egin genuen, loturak zuzen egiten ez zituztelako. Ikusiko dugu ea jar daitekeen kaxa elektriko eskuragarriago bat.

Auzokide berak dio Santa Kurutzerako errepidea hondoratzen ari dela, Katuxa jauregiaren atzean, euste-hormarik ez dagoen aldean, eta jauregiko finka mugatzen duen hormaren aurkako presioa egiten duenez, horma hori barrualdera mugitu eta zartatu egin dela. Hortik tona askotako kamioiak pasatzen dira. o Jokin: hara joan eta ez dugu ezer ikusi. Auzokide berak dio auzoan kutxatilen tapak eta erretenak falta direla. Lapurreta horiek jasota gera daitezela nahi du. Adierazi du, adibide gisa, Santa Kurutzerako igoerako edukiontziaren ondokoa. o Felipe: kutxatila kendu badute, berriro jarri beharko dugu. Auzokide batek1 dio iaz azalarazitako kontuetako batzuk egin direla eta beste batzuk ezetz. Batzuei behin-behineko tratamendua eman zaie. Santa Kurutz zubian zuloak baino ez dira estali. Zubi horren zabalera handitu egin behar da. Informazioa lortu dugu eta zubi hori Udalarena da. Eskatu nahi dugu zuloak bakarrik ez estaltzeko, oso-osorik konpontzeko baizik. Zubiaren beste aldean etxetxo bat egin dute eta lursaila horma batez itxiko dute. Horma hori eginez gero, uste dugu zubia ez litzatekeela zabalduko. Puntu horretan ez dago ikuspen onik. Auzokide berak dio Hyundairen zonaldean danborrak kanpoan entseatzen direla eta zarata jasanezina dela. Egun batzuetan, 10:30ak izan arren, oraindik ari dira entseatzen. Oso gogaikarria da. Auzokide berak azalarazi du ibaiko landaretzaren gaia. Esaten duzue URAren kontua dela. Santa Kurutz erreka ez da URAren kontua, eta zuhaitz batzuek etxeak estaltzen dituzte.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

        

Santa Kurutzeko arekak belarrez estalita daude. Oso arriskutsu dago. Areka horiek tutuz eskatzeko eskatzen dugu. Maderas enpresako zarata. Gero eta zarata handiagoa dago eta ez da ezer egin. Arlasako irteerak ikuspen txarra du. Oso arriskutsua da. Santa Kurutzeko edukiontzia beti aldatzen dute toki batetik bestera. Ez dago bere tokian. Eskatzen dugu Gardeagotxiko fekaletarako konexioa egiteko, kolektore nagusiraino. Tubacexen emisioengatiko istripu bat izan da. Ingurumenekoek tximinia horiek konpontzea espero dugu, eta informazioa izatea. Osoko Bilkuraren baterako deia egiten denean, gustatuko litzaiguke aldez aurretik gaien zerrenda jendaurrean jartzea, landuko diren gaien berri jakiteko. Ibaiko baranda oso hondatuta dago. Geralekukoa neurri batean konpondu egin da, baina eskailerak ukitu gabe daude.

5. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira gero lehentasunak.  Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat jarrita.  Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten, eta ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu. Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako lehenespena egiteko.  Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide 1

Auzokide horrek, Gardeako auzo elkarteko presidenteak, puntu honetako gainontzeko gaiak ere komentatu ditu.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

 

ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako. Gardeagotxiko fekalak. Udal arkitektoaren ustez, bai lurzoru urbanizagarrian bai lurzoru urbanizaezinean –Gardeagotxi kasurako–, urbanizatze-lana den guztia, saneamendua barne, partikularrei dagokie. Hiri lurzoruan baino ez luke Udalak izango urbanizatze-azpiegitura horren gainetiko erantzukizuna. Azalpen hau amaituta, Fernandok azal dezake zehatzago Udalaren ikuspegia. Santa Kurutz zubia. Horma berreraiki da eta Burdin enpresari baranda eskatu zaio, zubiko segurtasuna handitzeko. Geralekuko irisgarritasuna. ADIFen erantzukizuna da, geralekuko irisgarritasuna ebaztea. Beraz, arazoa konpontzen zaila da, eta horretarako hainbat bilera izan ditugu; horietariko baten batean auzoetako bozeramaileak ere hor izan dira. Hala ere, geralekurako sarbidea bermatutako dago Industrialdetik. Antzera edo okerrago daude Urduña eta Bilbo arteko geralekuak eta geltokiak; kasurako, Laudio, Areta eta Arrankudiaga, baten bat aipatzearren. Horretaz gain, esan nahi dut, hala ere, segituko dugula lanean geralekuko sarbidea hobetzeko, baina horrek ez dezala itxaropen faltsurik sortu. LIDLeko putzua. Arazo hau konpontzeko, ibairainoko errepidea zeharkatu beharko litzateke, euri-urak husteko beste bide bat eginda. Lehentasunen taulan sartu dugu, bera markatzeko aukera izan dezazuen; izan ere, dakizuenez, udal baliabide ekonomikoak oso mugatuta daude eta jardueretan lehentasunak markatu behar ditugu, ados jarri beharko zarete premiazkoena zer den. Elizarako irisgarritasuna. Ez dago elizara iristeko arazoak daudela aitortu beharrik, baina eraikin pribatua da; beraz, hori konpontzea ez da jaso indarreko irisgarritasun-planean, berariaz bide publikoetako espazioetarako eta eraikin publikoetarako egin baita. Irisgarritasun-planean ibaiaren ondoko oinezkoentzako ibilbidea lehenetsi da; haren irisgarritasuna ebatzita dago. Beste alde batetik, baliabide ekonomikoen faltak, egungo egoeran bereziki, bideraezin egiten du baita indarreko irisgarritasun-planean zehaztutako helburuak betetzea ere.

6. puntua. Aurreko puntuari buruzko eztabaida. 

Auzokide batek, elkarteko bozeramaileak, dio Gardeagotxin planteatzen dutela konexioa landatik kolektorea egitea. Harritzen gaitu konexio hori egitea partikularren erantzukizuna izateak.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Fernando: bai. Kolektorera heltzea eta lotura egitea partikularrari dagokion zerbait da. Gardeagotxi lurzoru urbanizaezina da. Imajina ezazu Udalak konektatu beharko balitu lurzoru urbanizaezineko saneamendu guztiak kolektore nagusira. Imajina dezakezu zertaz ari garen? Dubirizen antzera, adibide bat jartzearren. Auzoko bera. ADIFekoekiko bilera batean esan zuten Santa Kurutz zubia Udalarena zela. Beraz, Udalari dagokio bera konpontzeko edota eraldatzeko eskumena. ADIFi geralekuko irisgarritasuna bermatzea dagokio. o Fernando: azter dezagun gai hori; izan ere, baliteke, zubiaren egitura ukitzen duen obrarik egitea aukeratuko balitz, ADIFen baimena behar izatea. Buruan daukat ADIFek aitortzen duela geralekuaren irisgarritasunaren arazoak ebatzi beharra. Beste eskaera bat ere badago, irisgarritasuna hornitzeko, Jez eta Maderas enpresetatik. Arazoa eta konponbideak aztertu nahi ditugu osotasunean. Auzokide batek dio bi gai azalarazi nahi dituela. Lehena, parte-hartzeko aukera eskertzea. Bigarrena, auzoan ditugun kirol instalazioak eta ikasgelak aprobetxatuta, gustatuko litzaidake kirol eskaintza berriro pentsatzea (gimnastika, yoga, etab.). Berriro diot proposamena da lehendik dauden azpiegiturak hobeto aprobetxatzeko. Uste dut auzoan eskaerak egongo liratekeela. Beste gai bat, nahiz eta ez dakidan horretarako foro egokia den, kexa bat da, auzoko jaietako gai bati buruz, haurrentzako jardueren diseinuari dagokionez. Urterik urtera gero eta gutxiago dira haurrentzako aukerak, eta aurten egin ere ez da egin, ezta egin ez izanarengatiko azalpenik eman ere. Oso gutxirekin egin daitezke haurrentzako gauzak. o Natxo. Badakit zinegotzia jakinaren gainean dagoela eta gai horrek kezkatzen duela. o Auzokoa: haurrentzako jarduerak antola litezke, auzoan badauzkagun espazioez baliatuta. Auzokide batek eskatu du azaltzeko zein den udal hiltegiaren egoera. o Natxo: iazko erdialdean, hiltegia Osasunak (EJ) eskatutako betekizunetara egokitzeko lanak egin ziren. Aurten inbertsio handia egin da. Pasatu den astean azken osasun-ikuskapena egin zen. Teknikariaren txostena aldekoa izan zen, beraz, badugu baimena, eskualdeko baimena, lehen geneukan udal baimenaren aldean. Konpromiso bat hartu dugu, lan trinkoa ez egitekoa, horrek kalitatean eragin txarra zuelako, eta horretarako egunean hilko den abere-kopurua murriztu egin da (kalitatea kantitatearen aurka). Funtzionamendurako baimen guztiak dauzkagu.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Auzokoa: Uste dut prezioak jaitsi beharko liratekeela, abereak hiltzera kanpora joan ez daitezen. o Natxo. Kalitatearen aldeko apustuak bere prezioa du. Egungo tasek ez dituzte kostuak ordaintzen. Aurten tasak aldatuko dira. Auzokide batek azalarazi du ibaiertzetako landaretzaren gaia. o Miren: URAri planteatu zaio gaia, bera baita gai horretako organo eskuduna. Aldiro eskatzen dira garbiketak, baina URA ibaiertzeko landaretzaren aurka ezer egitearen kontrakoa da, uholdeen kontrolean onura gehiago ekartzen duelako kalteak baino. Egia da kasu zehatzak aztertu beharko liratekeela. Horregatik pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela dibulgazio-kanpainaren bat egitea, URAko teknikarien laguntzaz, gaia azaldu eta horretaz hitz egiteko, herritarrek oso modu desberdinetan ikusten dute eta. o Auzokoa: sastrakak kentzeko diot nik, ibaia ikusi ahal izateko. Arratoiak ere arazoa dira. o Natxo: Horregatik da garrantzitsua jardunaldi horiek antolatzea, denok jakiteko zer ingurumen-irizpide darabiltzan URAk, eta zertan oinarritzen diren. Ikuspegiak alderatu behar dira, jakinda ibaien arloko organo eskuduna URA dela (Uren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren mendekoa). Auzokide batek galdetu du ea OHZ azal daitekeen, eta zer egin daitekeen hobaririk izateko. o Amets: 21.000 eurotik beherako errenta jasotzen duten famili unitateak HAZera joan daitezke eta bertan azalduko zaie zer-nolako agiriak bete behar dituzten. Agiri horiek Ogasunera bidaliko dira, hor egiaztatu eta hobariak ezarriko dira. Informazio-orrietan dago zehaztasunen taula. HAZera jo dezakezue.

7. puntua. Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte2, horretarako emango zaizkien orrietan (ikus I. eranskina). GAIA Gardeagotxiko 2 3

ESKUMEN ZENBAT € A Partikularra

LEHENTASU HAZTAPENA N-MAILA3

Lehentasunak zehazteko emandako 6 orrietatik 2 baino ez dira ondo bete. Haztapen-balioak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

fekalak Udala ADIF-Santa Kurutz zubia ADIF Geralekuaren egoera eta irisgarritasuna Udala LIDL zuloa Elizarako irisgarritasuna Auzoan dauden baliabideak aprobetxatzea, auzoko kirol eta kultur eskaintzarako

311

2.5

1

1

2 23

0.75 1.25

1

1

Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira: 

        

Auzoan dauden baliabideak kultur eta kirol jardueretarako, auzoaren onerako, aprobetxatzea proposatzen duen pertsonak ondorengoa nabarmendu nahi du: “Gimnastikako makinetan ez inbertitzea; bakarrik antolamenduan eta irakaslerian”. Ez ahaztea haurrentzako jarduerak eskaintzea, auzoko jaietan zehar, (Santa Kurutz-Gardea maiatzean) Argitzea zergatik ez den haurrentzako proposamenik egin 2012rako, nahiz eta onetsita egon. Zentro soziala aprobetxatzea, eguraldia edonolakoa izanda ere, instalazio egokiak dituelako. Santa Kurutzeko arekak. Santa Kurutz zubia eta geralekua Irukurutzetako aparkalekuak Kirol eskaintza Gardean Gasteizen bezala, ortuak langabetuei eskaintzea. Egoitza berriko oinezkoentzako pasabide goratua.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

     

Itxitura babesgarria jartzea, egun euritsuetarako, nagusientzako joko-eremuan (Goikoetxe parkean). Ibaia garbitzea. Santa Kurutzeko geralekua. San Roke hirugarren adineko egoitzan toki nahikorik ez dagoenez, Laudioko auzokoei lehentasuna ematea. Katuxako ferietakoen kokalekuan energia elektrikorako lotune egokia jartzea. Santa Kurutzerako errepideko euste-horma luzatzea, Katuxa atzetik. Katuxa jauregia mugatzen duen hormak konkorrak eta arrail ikusgarriak dauzka, galtzadak bultzatzen duelako.

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ERANSKINA:


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

II. ERANSKINA:.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

GARDEA_06012EU  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you