Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARRAÑOKO AUZO BATZARRA Astelehena, 2012ko ekainaren 11, 18:00 Tokia: Herriko Plazako udal bilera-gela Bertaratutakoak: Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea – BILDU), Koldo Zabala (BILDU), Amets Meaza (BILDU), Mikel Lasa (EAJ), Maider Basterra (EAJ), Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA) Udal teknikariak eta langileak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanen Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuen arduraduna), Miren Larrinaga (Ingurumeneko goi teknikaria) Moderatzailea: Jose Cerro Aktak: Epi Zurimendi Auzokoak: 8 pertsona (5 gizon, 3 emakume) Batzarrari hasiera emateko, Mahaia eta langile teknikoak aurkeztu dira eta dinamizatzaileak azaldu du zein izango den batzarraren ordena, honako hau, hain zuzen: 1.- Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea. 2.- Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak. 3.- Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzutea. 4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak. 6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida. 7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako emango zaizkien orrietan.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

1. puntua. Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea. Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak ikusi):  Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.  Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker, espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.  Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera. Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak barne, zein bere helburu zehatzerako.  Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.  Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren % 1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira: estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea, lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak. Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude. Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

 Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53) hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak – auzokideen eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori- praktikan lekukotza baino ez dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori konpentsatzeko, diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu gara, 956.522 euro, aurrerantzean ikusiko dugunez.  Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria (% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak, ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak. Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira: emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola, eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta gazteentzako programak.  Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza, Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan, gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €) auzo batzarretan landutako gaiei dagokie.  Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak, alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino, proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio. Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen; izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako. Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa bilatzen.  Azken sei hiletan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi dizuegu. Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza, Estatuak diruz lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin dutena; Granja plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de Castroko estalkiak, Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala, Latiorron; Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako horma berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk finantzatuta).  Auzo Batzarren Jarraipen Batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.

2. puntua. Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak. Ez da parte-hartzerik izan, aurreko puntuari dagokionez (aurrekontuak). 3. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzun.  Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea. Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu, eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin. Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.  Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak, planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

 Aldapeta kalea: oinezkoentzako arriskua. Udaltzaingoari honen berri eman zaio eta arduradunak proposatu du abiadurarako erreduktoreak jartzea, Jose Matia kalean jarritakoen antzekoak.  Jose Mardones 4-6: lorezaintza. Egia esan, lurzatia Jose Mardones kaleko 2. eta 4. zenbakien artean dago. 165. lurzatia da eta lurzoru pribatua da.  Garbiketa: Kezka azaldu da Mardoneserako eskaileren garbiketaz. Esan behar da puntu hori egunero garbitzen dela, nahiz eta taulen atzean garbitzeko zailtasunen bat izan. Berriro esan garbiketa egunerokoa dela, nahiz eta inoiz salbuespen gisa gainetik egin behar izan den. Baina egunero garbitzen da. Emandako mailaren arabera, auzoko gainontzekoa astean behin edo bitan garbitzen da. Garbiketa zerbitzuek Udalari jakinarazi diote Aceros etxeen eta probalekuan sartzeko arrapalaren arteko zarama-postua sistematikoki gaizki erabiltzen dela eta egunero uzten direla gauzak edukiontzietatik kanpo.  Arrañoko kirol kantxako hesia. Konpondu egin da.  Jose Mardoneseko eskudela. Eskudela egokia da, hasieran finkatu zen helbururako, euskarri gisa (izatez laguntza-eskudela da). Babesteko helburua ere izan behar badu, eraberritu beharko da.  Arraño-Luja bidea. Obretan zehar behin-behineko egin zen bidearen egoera nahiko ona dela, izan behar duen erabilerarako. Ibilgailuak ez igarotzeko, langaren zutoinen ondoan, pibote ateragarria jar liteke.  Jose Mardones: HAPO. LKS enpresarekiko kontratuaren deuseztapena ebazteko izapideak egiten ari gara; enpresa horrek izan du plana berrikusteko esleipena. Izapide hori amaitu ostean, berriro egongo ginateke plana berrikusten nola jarraitu aztertzeko moduan, lehen unetik bertatik herritarren parte-hartzea barne sartuta.  Igogailuaren funtzionamendua. Urtarrilaz geroztik ari gara igogailuaren funtzionamenduaren jarraipen trinkoa egiten, urte batzuk baditu eta. Batez beste egunean 400 bidaia egiten ditu. Martxoan zehar, hainbat arazo eragin ditu. Azken aldi honetan, eta berorik handiena egin duen egunekin batera, arazoak eragin ditu, ekipo hidraulikoaren hozte-sistemak gaizki funtzionatu duelako. Probak ari dira egiten, ea aldatu behar den. Mantentze-enpresari ekipoaren aurrekontua eskatu zaio.  Zumalakarregiko bus-geltokia. Autobusak aparkatzeko gunea handitu da.  Auzoko etxebizitzen seinaleztapena. Orain gutxi eskatu da.  Tabernetako terrazak. Udala modu orokor batean ari da lantzen terrazak baimentzeko gaia. Zerbitzu teknikoak ari dira aztertzen, establezimenduz establezimendu.  Adinez nagusientzako egoitza berriko oinezkoentzako bidea. Zonalde horretako oinezkoentzako ibien antolamendua ikertuko da. Beraz, oinezkoentzako pasabide goratuaren proposamena baldintzatuta dago, ea ikerketa horretan zer-nolako irtenbidea ematen zaion ibien banaketari.  Aceros etxeetako urbanizazioaren I. fasea 2012ko aurrekontuan (zenbatekoa: 43.627 €)


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

 Antena lekuz aldatzea. Bera izapidetzen segitzen dute. Obra- eta jardueralizentzia eman da.

4. puntua. Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak.  Auzoko batek dio Galindezen pareko saretak altxatuta daudela eta dagoeneko eragiten dutela abiadura moteltzeko efektua, Arrañoko aldapan gomazko erreduktoreak jartzeko udal proposamenari dagokionez. o Felipe: denak aldatu behar dira, txarto asentatuta daudelako. o Auzokoa: harritzen nau hori entzuteak; izan ere, obra egiten ari zela, esan egin genuen eta ez zitzaigun kasurik egin. Orain bospasei urte konponbidea errazagoa zatekeen. o Felipe: ereduak ez du emaitza onik izan. o Auzokoa: badakit diru gutxi dagoela, baina erronka handia litzateke dirua ondo erabiltzea. Gaizki erabiltzeagatik xahutu egin da. Arrañoko obran kontrol falta handia izan da. Erronka da inbertsio publikoetan dirua ondo erabiltzea.  Auzokide batek galdetu du ea zergatik eten den ura kirol kantxako iturrian eta jakinarazi du kantxan berean farola bat apurtu dutela.  Auzoko batek dio Okondoko jendeak baietz, Arraño-Lujako bidea erabiltzen duela, ordu gorietan. Bide hori halako egunean itxita egon zen eta behinbehineko zabaldu zen, Arraño urbanizatzeko obretan zehar. Konpromisoa izan zen bera kentzeko urbanizatzeko lanak amaitutakoan. o Jokin: zalantzak izan genituen kendu ala ez. Ertzaintzak larrialdietarako mantentzea planteatu zuen, eta horrela egin da. o Auzokidea: auzokideen arteko istiluak izan dira gai hori dela eta. Arrañoko batzar batean behin-behinekotasuna onartu zen. Arazoa da; izan ere, hainbat ordutan, autoa ekartzen duten gazteak bildu ohi dira eta hortik abiadura handian jaisten dira, eta zonaldean ez dago mugarritutako espaloirik. Egia ere bada, Lujako auzokideek bera ez ixteko eskatu dutela.  Auzokide batek dio ez duela ulertzen nola esan daitekeen, egoitza berriaren parean oinezkoentzako pasabide goratu bat jartzea proposatu eta 5 urteren ostean, aztertu egingo dela. o Jokin: teknikaria ez zen proposamen horren aldekoa.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Koldo: guk ez dugu ezetz esaten. Aukera guztiak aztertu nahi ditugu (inguruko ibi guztiak), ondo egiteko.  Hainbat auzokidek galdetu dute antenaren lekualdaketaz. o Mirenek, Ingurumeneko arduradunak, dio AFAren baimenaren zain dagoela, erabilera publikoko mendia da eta. Avertisen eta Udalaren arteko hitzarmen ekonomikoa lortzeko zain ere badagoela, lekuz aldatzeko lanei ekin ahal izateko. o Auzokide batek galdetu du zein den gutxi gorabeherako epea antena lekuz aldatzeko eta instalazio zaharrak behera botatzeko. o Miren: AFAk erantzuten ematen duen denboraren araberakoa da, baita enpresaren eta udalaren arteko tasa-hitzarmena lortu artekoa ere. [Ez da epe zehatzik eman o Auzokide batek galdetu du ea aurreikusita dagoen egungo kokalekuko guztia behera botatzea. Ba al da konpromiso irmorik dauden elementuak hortik kentzeko? o Miren: ez dago argi nork kendu behar dituen. o Koldo: kendu egingo dira, nahiz eta ez dakigun nork ordainduko duen eraispena. o Mikel: lehengo batzarrean dena kentzekotan geratu ginen. o Koldo: Negoziazioa konplexua da, hainbat interes daudelako, hala ere, serio ari gara lantzen egungo instalazioen lekualdaketa eta kenketa. o Nerea: enpresaren jarrera argia da; ahalik eta etekinik handiena lortu nahian dabil.  Auzokide batek berriro hartu du udal aurrekontuaren gaia eta galdetu du ea diseinatu den energia-baliabideak optimizatzeko programarik. o Natxo: eraginkortasunaren gaia lantzen ari gara, EEEk egindako ikerketa baten bitartez (Energiaren Euskal Erakundea). o Auzokoa: horretaz gain, jakin nahi dut ea Udalak baliatu behar izan duen Hornitzaileei Ordaintzeko Plana. o Natxo: herriaren ekonomia onbideratuta dago. o Auzokoa: egunean al dago Udala hornitzaileei ordaintzeko epeak betetzen? o Amets: egunean ordaintzen saiatzen gara. o Auzokoa: Ba al dago eperik ordainagiria egiten denetik? o Amets: 40 egun. o Auzokoa: aurrekontuei begira, ari dira kontuan hartzen ingurumeneko irizpideak, kontratazioari dagokionez?


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Amets: kontratazio-gaietan, orain arte, ez dira irizpide horiek bereziki kontuan hartu, ez bada pleguetan aldez aurretik adierazi dela. 5. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak.  Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat jarrita.  Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten, eta ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu. Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako lehenespena egiteko.  Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako.  Zentro soziala. Landaluzeko batzarrean proposatu zuten egoitza zaharra Zentro Sozialerako aukera gisa. Ondo baloratu dugu proposamena, Landaluzeko eta Arrañoko beharrak batera beteko dituen loka sozialaren eskaera erantzuteari begira. Hala ere, egia da oraindik ez dugula behin betiko erabakirik hartu, baina hori posible egiteko modua baloratzen ari gara.  Arrañoko sarbide mekanikoa. Proiektua idazteko 30.000 euroko partida dago aurrekontuan.  Aceros etxeak urbanizatzeko II. fasea. Aceros etxeak urbanizatzeko proiektua bi fasetan banatuta dago. Dagoeneko esan dugu lehen fasean aurtengo aurrekontuan sartu dela, gerakinen bidez. Bigarren fasearen proiektua diapositiba honen planoari dagokio eta haren aurrekontua 96.423,13 eurora heltzen da.  Aparkalekuak. Udalerri osoan aparkalekuen arazoa orokorra da, seguruenik automobilen kulturak eragindako presio altuarengatik (Laudion, erroldaren arabera, 10.792 ibilgailu daude; beraz, 18.500 biztanle izanik, biztanleko 0.6 ibilgailu dago. Datu horrek hausnarketa sakona eragin behar digu.)  Arrañoko 2 aldeak lotzea. Badakizue udal baliabideak mugatuak direla, eta,


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

nahiz eta lotura hori egiteko inolako proiekturik ez izan, proposamena batzarrera ekarri dugu, lehentasunen atalean sartuta, baloratzeko proposamen hori premiazkoa den ala ez, zeuen ustez, jakina.  Zumalakarregi-Arraño eskailerak hobetzea. Aurrekoaren antzera, ez dugu proiekturik zonalde horretan, batez ere, euria egiten duenean sortzen diren arazo guztiei aurre egiteko. Hori ere balora dezakezue lehentasunak zehazteko orduan.  Udalerrian atsedenleku itxi bat egokitzea: institutua. Proposamena ez zen horrela egin iazko batzarrean, hala ere, gune itxi bat izan beharra planteatu zen, egun euritsuetan udalerriaren erdigunean umeekin egon ahal izateko. Kokalekuaren proposamena Erdiguneko batzarrean egin zen. Udalaren borondatea da irakaskuntza-zentroarekin eta Hezkuntzarekin hitz egitea, eurak baitira titularrak. Hala ere, hor dago, garrantzia adierazteko.

6. puntua. Aurreko puntuari buruzko eztabaida.  Auzokide batek dio gai batzuk lehengo urteetatik datozela. Nola daude? Ari naiz Auzoko airetiko hari elektrikoak kentzeaz. Badakit dena ez dela posible, Udalaren konpromisoa beti ezin delako gauzatu, partikularrei dagokien zatia finantzatzea dakarrelako, eta batzuetan partikularrak ez daude hori egitearekin ados. Hala ere, berrikusi beharko litzateke nola dagoen; izan ere, etxebizitza batzuk berregokitu direnez, egon daiteke hari elektrikoaren beste zati batzuk lur azpian sartzeko aukera. Beste alde batetik, etxebizitza batzuek ez dituzte zerbitzu guztiak (telefonoa, etab.). Bazegoen Euskaltel eramateko konpromisoa; egia esan, lurpean lau hodi daude. Azkenik, andre nagusi batek eskaera bat egin zidan, ea jar daitekeen bolatokiaren zonaldean nagusientzako ariketaekipamendurik. o Natxo: nabarmendu nahi du zeinen garrantzitsua den auzokideek dagokiena betetzea, hariak lur azpian sartzen segitu ahal izateko. o Auzokoa: proposatu du baloratzea ea posible den airetiko hari-zati gehiago deuseztatzea, obrak egiten direlako eta horrek, agian, airetiko hari-zatiak lurperatzeko aukera eman dezakeelako. Izatez, zonalde batzuetan badago deuseztatuta, egoiliarrek etxebizitzatik kontagailurako hartunea egin dutelako.  Auzokide batek proposatu du hausnartzea, bere ustez, parte hartzeko tresna hau Tokiko 21 Agendaren planarekin lotzeko aukera galtzen ari delako.  Auzokide berak galdetu du ea Udalak pentsatu duen orotariko erabiltzaileen aparkalekua edo bizikletetarako zerbitzua jartzea.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Natxo: oraingoz, ez. Aparkalekuaren arazoari dagokionez, auzokide batek proposatu du ezpondaren metro erdi bat kentzea, auzoaren goiko aldean (azken kalea), goiko aldeko aparkaleku gehiago izateko, oso gutxi dago eta. o Natxo: aparkalekuaren arazoa etxe ondoan aparkatu nahi izatea da, nahiz eta hurbileko aparkalekuetan tokia egon. Ohitura kontua da. o Auzokoa: ez. Aparkalekua gero eta beteago dago. Mardoneseko jendeak ere erabiltzen du, erabili ere. Auzokide batek proposatu du aparkalekuaren arazoari beste ikuspegi batetik ekiteko. Neurririk onena sarbide mekanikoa litzateke. Ona litzateke lurzati partikularretan garajeak egiteko baimenak ematea, eta arauak egokitzea, lur azpian egin litezkeen aparkalekuek oso neurri murritzak ez izateko; bizpahiru auto gordetzeko aukera izen gero, auto horiek kaletik kenduko liratekeelako. Irizpide estetikoak homogeneizatu beharko lirateke, baina lur azpiko aldea ez dadila gera oso mugatuta, neurri murriztaile zorrotzak egoteagatik. Gainera, Udalak horrelako jardueretan ez luke inolako kosturik izango. Auzokide batek galdetu du zer egingo den institutuko jolastoki estalian. o Natxo: proposamen bat dago, erabilera publikoa izan dezan, eskola ordutegietatik kanpo. Gaia konplexua da, Hezkuntzak (Eusko Jaurlaritza), organo eskuduna den aldetik, gune horretarako planak dituela ematen du eta. Jarduera publikoetarako erabili denean, institutuaren baimenaz izan da. Auzokide batek galdetu du ea egingo den Arraño urbanizatzeko proiektua. o Natxo: 2012ko aurrekontua behin betiko onartu arte, ezin gara egiten hasi.

7. puntua. Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak1 adieraziko dituzte, horretarako emango zaizkien orrietan (ikus I. eranskina). GAIA Zentro soziala Arrañorako irisgarritasun 1 2

ESKUMEN A Udala Udala

ZENBAT €

LEHENTASU N-MAILA2

HAZTAPENA

11

2

Lehentasunak zehazteko emandako 6 orrietatik 2 baino ez dira ondo bete. Haztapen-balioak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

mekanikoa Aceros etxeetako urbanizazioaren II. fasea Aparkalekua Arrañoko bi alderdien arteko bidekomunikazioa ZumalakarregiArraño eskailerak hobetzea Instituturako sarbide zuzena Lamuza plazatik

Udala

23

1.25

32

1.25

Udala Udala

Udala

Hezkuntza (EJ)

Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira:  Auzoaren aldizkako garbiketa.  Kirol kantxako “botilatzarra” kontrolatzea.  Gustatuko litzaidake urteetako gaiek laster amaiera izatea: igogailua, eskailerak, irisgarritasuna…  Irisgarritasuna.  Igogailuaren funtzionamendu eta mantentze txarra. Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

I. ERANSKINA:


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

II. ERANSKINA


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARRAÑO_06012eu