Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LANDALUZE AUZOKO UDAL ASANBLADA 2011 • Eguna: • Hasiera ordua:

2011ko azaroaren 29a 19:00etan. BERTARATUAK:

• Gobernu Taldeko Ordezkaritza: Jon Iñaki Urkixo (ALKATEA) Amets Meaza (BILDU), Iñigo Martinez Cerrillo (BILDU), Txari Balado (BILDU). • Korporazioko edo Udalbatzarreko gainerako beste taldeen ordezkaritza: Mikel Lasa (EAJ), Juanma Ibarretxe (EAJ), Aroa Cerrada (EAJ), Nerea Gonzalez Garcia (OMNIA). • Herriko Etxeko langile teknikarien ordezkaritzan: Fernando Hevia (Arkitektoa), Jokin Arruti (Obra eta Zerbitzu Arloko Burua), Felipe Markuartu Goikoetxe (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Javi Pagazaurtundua (Ondare Arloa). • Dinamizazioa: Jose Cerro • Bertaratuak: 38 pertsona: 6 emakume eta 32 gizon. Asanbladaren Aurkezpena: Asanblada hasi da dinamizatzaileak aurkezpen bat eginez Herriko Etxearen ordezkaritzan asanbladara etorri diren pertsonak zeintzuk diren aurkeztuta eta, ondoren, azaldu egin du asanbladak edukiko duen egitura. Lehenik, Gobernu Taldeak azalpena egingo du egungo udalerriaren egoeraz. Horren ostean, auzoko bizilagunek bilera honetan tratatu ohi diren auzoari buruz egoki iritzi dizkioten arazoak aurkeztuko dituzte eta horiei erantzuna emango diete Gobernu Taldekoek eta udal teknikariek. Azkenik, oro har udalerriarekin zerikusia duten gaiak eta arazoak aurkeztuko dira. Amets Meazak informatu du Herriko Etxearen egungo egoeraz, ondoko puntuotan oinarrituta: 1. Lamuza Parkea Berreskuratzeko Proiektu barruko Aldai errekako saneamenduak konpontzeko eta soluzioa gauzatzeko egin behar ziren obra-lanak, horietarako Arabako Foru Aldundiaren aldetiko aurrekontu kontsignazio nahikoa gordeta bazegoena, bada ezin izango dira egikaritu zeren diru-laguntza emailea den Erakundeak, egungo krisiagatik, hasi barik dagoen edozein obrarako diru-laguntza ukatu egiten duelako. Laster barru, Alkateak bilera berri bat edukiko du Aldundiko Herrilan Saileko arduradunekin gaiaz tratatzeko. 2. Altzarrate Erabilera Anitzeko Aretoa.- Proiektua geldituta geratu da egungo ekonomia egoeragatik. Obra horrek suposatzen duen kostua da 15.000.000 €. 3. Laudio Herriko Etxeko ekonomia-egoera.- Diruzaintzako Gerakina edo Soberakina azaldu da eta adierazi da Herriko Etxea ez dagoela zorretan sartuta, baina bai falta zaiola likidezia. 4. Halaber, informatu du herrian egiten ari diren obra-lanei buruz, nahiz eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutakoak izan, ez daudela guztian eta oso-osorik lagunduta, eta beste zati garrantzitsu bat Herriko etxeak berak ipini behar duela.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Landaluze eta Larrazabalekin zerikusia duten Galde-Eskeen Txanda Irekia. Ondoko gauza hauei buruz galdetu da: .- AUZOKO GIZARTE ETXEA EDO ZENTRO SOZIALA .- APARKALEKU FALTA .- HAMESA 17-21 BITARTEKO EURI URAK ISURTZEKO AREKAK ETA ERRETENAK. .- PARKEAN ZUHAITZAK FALTA DIRA .- FAROLA LEKUZ ALDATZEA .- 17. BLOKERAKO SARRERAKO SEINALEA .- 19. ZENBAKIAN ESLTOLDERIA BUXATUTA DAGO .- ERREKA BAZTERREKO PASEALEKUA .- EZINDUEN PLAZAK "NUMEROS 1" ONDOAN (LANDALUZE 2-10) .- BARBARA BIHURGUNEA EGOKITZEA .- LARRAZABALEKO AREKA ETA ERRETENAK KONPONTZEA .- ETXERRE ETA LEKANDAZAR ALDERAKO ERREPIDEAK EGOERA TXARREAN. .- KOLEKTOREAK ETA ISURTEGIAK EGOERA TXARREAN EDO EGIN BARIK. .- ELURTE KASUETAN JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLOA .- LANDALUZE 2-10EAN OINEZKOEN PASABIDEA, ALTXATZEKO AUKERA .- ASPALDIKO ADINEKOEN EGOITZAREN ERABILERA .- LANDALUZE 9 ONDOKO LURRAK TXUKUNTZEA (KUKULLU BIDEA ETA SARRERA). .- PARKEAN TXAKURREN GOROTZAK .- LANDALUZE 7 ONDOAN "APARKATZEA DEBEKATUTA" SEINALEA .- KUKULLU SARRERAKO GARBITASUNA .- GIZARTE LAGUNTZAK ETA ZERBITZUEN KONTRA-PRESTAZIOA .- EZINDUENTZAKO APARKALEKUAREN ERABILERA TXARRA .- ESPALOIA EGOERA TXARREAN .- ARRAÑO 47-55, BIRIBILGUNEA EGITEKO ETA ESTOLDA KONKONTZEKO AUKERA .- HIRIKO HONDAKIN SOLIDOAK UZTZEKO DATU PERTSONALEN ESKAERA .- ALDUNDIKO TERRENOEN GARBITASUNAZ .- SAN JOAN BAZELIZAN ZABOR BILKETA EGITEA. Planteatutako arazoei Gobernu Taldearen eta Udal Teknikarien erantzunak: - Auzoko Zentro Soziala: Alkateak informatu du aztertzen ari direla aukera ezberdinak hori funtzionamenduan ipintzeko. - Alkateak planteatu du ezen ikusirik behin behineko aparkalekuak ez dituenez auzokoak asebetetzen etxebizitzak urrun geratzen zaizkielako edo, aztertzen ari direla terreno pribatuak erabiltzea, baina horrek erakarriko lukeela jabetza kentzegatiko arazoak. Argitsu elektrizitate eta argi denda ondoan badagoela zelai bat, terreno horren jabea nor ote den oraingoz ez dakigun arren eta Javi Pagazaurtunduak dio aztertzeko asmoa duela eta, kasua bada, harremanetan ipintzera ere heltzeko. - Parketik erretiratu egin ziren zuhaitzei buruz, Felipe Markuartuk badio kendu egin zirela zaharrak zirela, baina bi berri landatuko leku berdinean.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

- Felipek azaldu du 17. Zenbakiaren aurrean dagoen farola ipintzeren arrazoia. Adierazi du badela leku horretan dagoen farolen alineazioarekin jarraitzeko soilik. - Atari berdinerako sarbideaz. Alkateak aztertuko du zein aukera dagoen zirkulazioa antolatzeko. - Jokin Arrutik komentatu du San Erreka bazterrean kokatuta dagoen pasealekua Aldundiaren jabetzapekoa dela, egoera txarrean dagoela oso proiektu antzinakoa izateagatik, baina saiatu egingo dela leku hori egokitzeko ahaleginen bat edo beste. - Ezinduentzako aparkalekuak falta direla planteatutako arazoaz, Felipe Markuartuk azaldu du horiek ipintzearen arrazoiak, ondo eta egoki azalduta horiek ez direla ipintzen ezinduen zenbatekoaren arabera eta horregatik, baizik eta guztirako aparkaleku zenbatekoaren arabera banatuta, hau da, 40 aparkalekuko ezinduentzako 1. - Barbara bihurguneaz eta duen arriskuaz, Alkateak komentatu du badagoela obrari ekiteko proiektu bat, baina gaur egun ez dagoela aurrekontuan kontsignaziorik hori gauzatzeko, beraz, berriro ere aurrekontuan sartu egin beharko litzateke hori. - Auzoko batek galdetu du ia aukerarik dagoen aipatu den bihurgunean ikusgarritasuna eragozten duen ezkai-hesiaren jabeari hori mozteko. - Larrazabal aldean, hala Alkateak nola Felipek komentatu dute arekak garbitzeko aukera eta Ramon de Urquijoren biltegiaren aurrean dagoen zuloan badela errepidearen azpitik alde batetik bestera ura isurtzeko pasabide bat. - Alkateak dio ezagutzen duela Atxerre eta Lekandazar alderako bideak duen egoera txarra. - Kolektorerik ez egoteri buruz, Fernando Hevia segurtatu du landa-lurreko arazketa sistemak, bai egoitza-erabilerarako zein nekazaritza edo abelazkuntzarakoan, ugazaba edo jabearen erantzukizun bakarrekoak direla, inola ere ez Herriko Etxearenak. - Elurretako Protokoloa.- Felipek informatu du hori martxan dagoela, hala nola herriko etxeak dituen baliabideak: horien artean daude hiru traktore, baserrien aldeko elurra kentzeari ekingo ziotenak. - Alkateak dio hori buzoneatuko dela, auzoko guztien informaziorako. - Landaluze 2-10 zenbakietarako oinezkoen pasabidea altxatzeko eskaeraren aurrean, Alkateak komentatu du begiratuko dela zein aukera dagoen hori gauzatu ahal izateko. - Adinekoen aspaldiko egoitzaz, Jokin Arrutik baieztatu du amaitu egin dituztela termiten aurkako aldiroko tratamenduak; beraz, baderitzo egoera onean dagoela. Alkateak baieztatu du oraindik ez dagoela aurrekontu kontsignaziorik inolako ekintzarik egiteko. Proposamen batzuk aztertzen ari dira eta horietako bat izan liteke eskatzen ari den Auzoko Gizarte Etxea edo Zentro Soziala.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

- Auzoko batek komentatu du baita Arraño auzoan ere Zentro Sozialaren beharra dagoela; beraz, leku horretan kokatuko balitz alde bietakoek era batera erabili ahal izango luketela, - Landaluze 9an, parke ondoan dadoen orubeaz, Alkateak baieztatu du jabeari ohartarazi egingo zaiola hori garbi dezan. - Alkateak dio txakurren gorotzen gaia badela Auzo Asanblada guztietan planteatu den arazoa, baina, benetan, ezer gutxi egin daitekeena horri aurre egiteko, txakur-jabeen erantzukizuna delako hori eta zibismo edo gizalege gabeziaren erakusgarri. Pentsatu zen terreno espezifiko bat eskaintzea zeregin horietarako txakurrak eramateko, baina ez dira bideragarriak ikusten horren mantentze- eta garbitze-lana. - Pertsona batzuek eskatu dute gauza guztiei erantzun zehatzak emateko. Kexu dira Gobernu Taldeak ez duelako proposamen zehatzik eraman bilerara, betiere aldez aurretik analizatuak izan diren gaiekiko: Zentro Sozialaren erreferentzia eginez. - Alkateak dio borondatea duela Batzorde bat eratzeko, bertan asanbladetan tratatu diren gaien jarraipena egiteko. - Txari Baladok informatu du herritarrek jasotzen dutenean Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta , eskatu ohi zaizkien kontra-prestazioak partikularrak direla, kasuan kasuko, izan ere, kasu bakoitza dagokion subjektu edo familiarekiko partikularra den. Halaber, azaldu du Laudioko Caritasek hainbat ikastaro ematen dituela ezaugarri jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzako eta horiei aukerarik egokienei buruzko informazioa eskaini ohi zaiela Gizarte Ongizate Arlotik. - Mikel Lasak dio ezen, edozein modutan ere, nahiz eta garrantzia izan kontra-prestazioak egitea, eta laguntza sozialak ematea, baita garrantzitsua ere badela gertatu ahal den iruzurrari aurre egitea eta horren aurka borrokatzea. - Auzoko batek eskatu Toki On paretik Arrañora igotzen den errepidea, Arrañoko beste errepidearekin bat egiteko eta lotzeko. Halaber, komentatu du badagoela estolda bat ura gainezkatzen duena errepidera. - Auzoko batek kexua aurkeztu du NAN aurkeztu behar izateagatik GARBIGUNEra doan bakoitzean. Horri buruz, Jokin Arrutik informatu du beharrezkoa dela hori aurkeztea ezinbestekoa eta nahitaezkoa delako Laudiokoa izatea GARBIGUNEAN gauzak utzi ahal izateko. - Eskatu da garbi dadin Kukullurako igoeran dagoen Aldundiaren terreno bat. - Juanma Ibarretxe komentatu du ezen, Sindikatuen eraikin zaharraren ondoko zonaren antzera, Landaluzen ere eska litzaiokeela jabeari zonaldea garbitzeko. - Alkateak komentatu du tratatzen ari den zona hori ez dela parke bat, baizik eta zona bat non saiatzen ari den landaredia eta fauna berreskuratzea. - Kexa bat aurkeztu da San Joan baselizako zabor-ontzietan dagoen zaborra ez delako batzen; eskatu da batze edo biltze hori egin dadin era sarriagoan.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

Herriari buruz, oro har, aurkeztutako kexu eta iradokizunen txandan, ondoko hauek zerrendatu dira: - Auzokide batek aipatu du Altzarrateko Erabilera Anitzeko Aretoaren proiektua bere horretan geldituta geratu denez, herria zinema, antzoki eta hainbat ekintza egiteko aukerarik gabe geratzen dela eta galdetu du ia alternatiba ekonomikoki merkeagoa dagoen ala ez. - Iradokizuna egin da Lamuza Parkeko Kasinoaren aldea garbitzeko,izan ere, itxita dagoenez, gero eta zikinago dagoen. - Udal zergen inguruan auzokide batek proposatu ea auzolanak eginda ezin litekeen posible izango zergen urteko diru kopurua murriztea. - Kexatzen dira Kultura Etxeko ikastaroak ordaintzeko erarekin. Xabi Ramirez, Kultura, Kirolak eta Jaietako Teknikariak, bertan izanik, informatu du nola egiten den eta zein arrazoigatik egiten den ordainketa era horretan. Arrazoiak badira herritarrei ordaintzeko era erraztea, alabaina ikastaroak urtekoak izan ohi direla. - Laudioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikustearen egoeraz galdetu dute (HAPO). - Auzoko batek proposatu du tunel bat egitea Landaluzetik Ertzain-etxe aurreko biribilguneraino. - Komentatzen dute trenbidea lurperatzea. - Proposatu da Odeibar plazatxoa xederatzea aparkaleku bat egiteko, beheko solairua xehe horretarako izanik eta lehen solairua komertzioetarako edo ostegunetako merkaturako gaitu dadila. Alkateak dio aztertzen ari direla erabilera anitzeko aretorako aukera ezberdinak; are baloratzen ari da aukera Castillo Zinemarena aretoak erabili ahal izateko. Mikel Lasa komentatu du bi proposamen garrantzitsu daudela, Lamuza Parkea eta Altzarrate, baina gaur egun, bi proiektuak geldituta daudela, aurrekontu faltagatik. HAPOri buruz Alkateak informatu du geldituta dagoela, izan ere zeregin hori gauzatzeko ardura zuen enpresak kontratua iraungitzat eta amaitutzat jotzeko eskatu baitzuen azken udal hauteskundeak izan aurretik. Esleipendun enpresarekin negoziazioetan ari dira arazoa konpontzeko eta akordio bat lortzeko Planarekin jarraitzeko. Trenbidea lurperatzeaz. Komentatu du badela oso epe luzerako proiektua, izan ere, gaur egun ez baitzaio lehentasunezkoa irizten. Alkateak, bertaratu guztiei eskerrak emanda etortzeagatik, amaitutzat jo du bilera 21:10etan.

AKTA LANDALUZE  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you