Page 1

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ‘A 2013an ITXI / GAROĂ‘A CIERRE 2013

ERDIGUNEKO BATZARREKO AKTA

BERTARATUAK: Auzokoak: 27 pertsona: horietatik izan dira 14 andrazko eta 13 gizonezko. Udal teknikariak: Jokin Arruti, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Arloko burua, Felipe Markuartu, Obra-lan eta Zerbitzuetako arduradun-kapataza. Zinegotziak: Natxo Urkixo, alkatea eta BILDUKO hautetsia, Koldo Zabala, BILDUKO zinegotzia, Mikel Lasa, EAJko zinegotzia, Maider Basterra, EAJko zinegotzia. Batzarra egin da 2012ko abenduaren 5 eguneko, 18:00etan, Lamuza parkeko Etxe Nagusian.

0.- AURKEZPENA ETA HITZAURREA. Koldo Zabala, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanetako zinegotziak, 2012 urteko batzarren bigarren zikloko dagokion batzarrari aurkeztu egin dizkio bertaratuta dauden udal ordezkariak -kargu politikoak eta teknikariak- eta gai-zerrenda aurkeztu egin du. Batzarrean tratatuko diren gaiak ondoko hauek dira: Lehenik, inkestaren emaitzak aurkeztuko egingo dira; Bigarrenik, azalduko egingo dira laburki abendua hilabetean zehar egindako herritarren parte hartzeko ekimenak; Hirugarrenik, tarte bat eskainiko da nahi hainbat kritika eta ekarpen aurkez daitezen, lehenago tratatutako gaiekin harremanetan egon ala ez. Halaber, adierazi du aulkietan batzarrera etorritako pertsonen eskueran hiru dokumentu daudela: Inkestaren emaitzen laburpen bat, auzoko emaitzetan nabardura berezia eginez, Seihilekoan izandako parte hartzeko ekimenen laburpena eta Txartel bat, hala nahi dutenek, adieraz dezaten zein dokumentu jaso nahi duten beraien posta helbidean edo emailean.

1.- INKESTEN EMAITZAK. Koldo Zabalak azaldu ditu inkestaren emaitzak parte hartzea eta lehentasunen eduki propioak aipatuta. Parte hartzeaz nabarmendu du urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean gauzatu den inkestan 1.066 pertsonek parte hartu dutela, ondoko banaketaz: AUZOA

PARTE HARTZAILEAK

% POPULAZIO OSOA

% >18

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

1


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARETA ARRAÑO ERDIGUNEA GARDEA LANDA-EREMUA LANDALUZE LATIORRO UGARTE GUZTIRA

150 42 328 42 38 106 225 135 1066

7.37 7.86 4.02 5.30 15.63 11.39 6.56 5.44 5.73

6.60

Bestalde, inkestan parte hartu duten pertsonek emandako adina eta generoaren datuei begiratuta, parte hartze portzentajeak zehaztu ditu, ondoko hauek direla:

< 30 URTE (18-29) 2.130 pertsona

PERTSONA PARTE HARTZAILEEN ADINA ETA GENEROA. 108 GIZONAK (5.07%) 1.099 EMAKUMEAK 1.031

47 (4.27%) 61 (5.91%)

30-50 URTE 5.990 pertsona

454 (7.57%)

GIZONAK 3.076 EMAKUMEAK 2.914

213 (6.92%) 241 (8.27%)

>51 URTE 8.024 pertsona

425 (5.29%)

GIZONAK 3.715 EMAKUMEAK 4.309

229 (6.16%) 196 (4.54%)

GUZTIRA

987 (datua eskaini dutenak)

Azkenik, lehenestearen emaitzak aurkeztu ditu hiru adierazle nagusi hauekiko: Auzoko lehenengo lau proposamenak1,, auzo bakoitzeko lehen proposamena eta herriko lehenengo zortzi proposamenak. Auzoa (lehenengo lau proposamenak):

PROPOSAMENA

PUNTUAZIOA

BIZTANLEAK

KOEFIZIENTEA

1

Baita ere, auzoko lehentasun guztien gaineko errepaso laburra egin du, hala nola auzo bakoitzak lehenetsitako lehen lau proposamenena, inkestaren emaitzen ikuspegi panoramikoa eta globala eskaintzeko helburuaz eta xedeaz.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

2


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

K ERDIGUNEA ALTZARRATE ZUBIA

2.110

8.150

25.88

LAMUZA PARKEA

1.948

8.150

23.90

AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.622

8.150

19.90

ESTALPEAK

1.465

8.150

17.97

Auzo bakoitzeko lehen proposamena: AUZOA

PROPOSAMENA

LANDA-EREMUA

LANDA-ERREPIDEAK

287

118.10

LANDALUZE

APARKALEKUAK

774

83.22

ARRAÑO

IRISGARRITASUN MEKANIKOA

310

58.05

LATIORRO

AUTOBIARAKO SARBIDEAK ITURRALDE

1.358

39.63

738

36.26

886

35.75

231

29.20

2.110

25.88

ARETA UGARTE GARDEA ERDIGUNEA

PUNTUAZIOA

UGARTEKO BIRIBILGUNEA SANTA KURUTZ ZUBIA ALTZARRATE ZUBIA

KOEFIZIENTEA

Azkenik, herria (lehenengo zortzi proposamenak): ZINEMA-ANTZOKIA, EPE ERTAINERA

3.628

APARKALEKUAK

2.627

LAMUZA PARKEA

2.597

OINEZKOEN GORAGUNEAK ERABERRITZEA

1.960

ERABILERA ANITZEKOEN PROIEKTUA

1.815

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

3


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

ASFALTATZEA ARETA-GARDEA ERREPIDEA

1.761

TXAKURREN GOROTZAK

1.671

ERABERRITZEA AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.663

Inkestaren emaitzen azalpenaren ostean2, hitz egiteko txanda bat zabaldu zen, ondoko berba hartzeak izan zirela:

2.- HERRITARREN PARTE-HARTZE EKIMENEN LABURPENA Koldo Zabala zinegotziak errepasoa egin du ekaineko hilabetetik hona egindako parte-hartze ekimen nagusiena, izan ere, hilabete horretan egin ziren 2012 urteko aurreko auzo-batzarrak. Era oso laburtuan aurkeztu ditu herritarren parte-hartzeari buruzko jardunaldiak, pasa den ekaineko hilabetean zehar egindakoak; inkestarako informazio euskarri legez editatutako Zuin berezia; herritarren parte-hartzerako udalaren WEB atari berria (www.zurelaudio.net), izaera iraunkor eta dinamikoa duen informazio euskarri legez; eta Ermualdeko (Santa Luzia) Plan Bereziaren erredakziorako euskarrizko jardunaldiak. Gai-zerrendako puntu honetaz hitz egiteko txanda zabalduta, ez du hitza hartu batzarrera etorritako pertsona batek ere ez. 3.- KRITIKAK ETA EKARPENAK. Hauxe da txanda batzarrera etorri diren pertsonek aurkez ditzaketena nahi beste zalantza edo proposamen. Galdera, proposamen edo iradokizun horietako batzuk lehenago tratatutako puntuekin harremanetan daude; beste batzuk, ostera, ez daude. Auzokoa: Ohartarazi du, bere iritziz, Aldai Plazak duen arriskuaz: Lorategien aldeekin mugak egiten duen hormatxoko bazterrak eta saskibaloiko saskiak futbito zelaiko alboko marrarekiko

2

Inkestaren emaitzen informazio osora iritsi nahi duenak, amaierako txostenaren bitartez egin dezake, txosten hori parte hartzeko www.zurelaudio.net udalaren web atarian ostatu hartuta dago.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

4


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

hurbilegi egoteak, bere iritziz, erorikoak eta istripuak eragin ditzake. Halaber, eskatu du pixatoki publikoen instalazioa eskatu du Aldai Plazan. Koldo: Badio gainbegiratu egingo duela azaldu duen hori eta zuzendu egingo dela behar den guztia. Pixatokiari buruz, badio badagoela komuna publiko bat aparkalekuan, nahiz eta dirudienez jende ugarik ez dakiela ezer hori hor egoteaz. Iradokitzen du hobetu beharko dela komuna publiko horren seinalizazioa. Auzokoa: Kritikatu du, Aldai eta Solozelai lotzeko espaloiaren proiektua egikaritu ostean, LHUIko aparkalekuan obra-lanek izen duten ondorioa. Uste du anbulatorioko aparkalekuan izaniko hutsegite berdinak errepikatu egin direla. Bere ustez ez da beharrezkoa espaloia eta aparkalekua bitartean gaitutako zatia; uste du aparkalekuarekin mugatzeko ipinitako lorategiak hondatu egingo direla, autoek horien kontra kolpatuko dutelako; eta beste diseinu batekin diagonala- aparkaleku plaza gehiago atera zitezkeela. Bestalde, adierazi du zabor bilketa pneumatikoko zentralaren gunean, badaudela hiru areka edo erreten ura zuzenean isurtzen dutenak espaloiaren gainean. Azkenik, iradoki du ezez, Aldai errekako ur-presetan ebaketa egingo balitz, ura ez litzatekeela geldiarazita geratuko eta kiratsak saihestuko liratekeela. Koldo: Oinezkoen alde berriko gune marroia diseinatu da modu horretan momentu puntualetan gune horretan instalazio bereziak ipini ahal izateko (zezen plaza jaietan, e.a.); horregatik, ez da zintarririk ipini mugan. Lorategiak ipini egin dira gunea mugatzeko elementu legez. Ipini ahal genituzkeen zutoineuskarriak, baina hautatu dugu elementu ikusgarriagoa eta estetikoagoa. Horiekin lortu nahi duguna da oinezkoen aldean ez sartzea. Aparkaleku plazek duten beste trazatu baten aukeraz, aparkatzeko lekuen zenbatekoa handitzeko, proposatu dio Herriko Etxetik pasatzeko eta zehaztasunez azaltzeko bere proposamena, halako moduz ezen bideragarria balitz, aplikatu eta aparkalekuko edukiera handitu ahal izateko. Gogorarazi du, halaber, ezen bere garaian auzoko batek jada proposatu zuela aldatze bat eta, ondorio legez, lortu egin zirela bi aparkaleku plaza gehiago. Hobetu ahal bada, egingo da. Natxo: Aldai errekaren arazoa bada saneamendu sarearen hondatze egoera larria, horrek eragiten duela hondakin urak edo ur-arreak errekako urekin nahastea, kiratsak sortzen direla horrela.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

5


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

Udala lan egiten ari da konpontzeko arazo larri hori: Saneamendu sare zaharkitua errekaren ubideko ohatzetik doana, urak isurtzen dituen Nerbioiraino. Zona horretako saneamendu sarearen konponketa aurkeztu egin da oraintsu Aldundiak onartu duen Obra-lan eta Zerbitzuetako Foru Planera. Konponbidea bada askozaz ere konplexuagoa proposatutako ur-presak zabaltzearena baino. Saneamendu sarea aldatzeak barne hartzen du Lamuza parke osoa, Ardantzazar kalean zehar eramanik kolektore nagusiraino helduta. Auzokoa: Hainbat aldiz azaldu da Solozelai Plazan eta plazako atarietan LHUIko ikasleen aldetiko porruen kontsumoaren arazoa. Plaza horretan badago haurrentzako parkea bat eta ez dirudi horretarako leku egokia denik. Udaltzaingoa bertaratu egin zen plazan eskola atsedenaldietan eta egoerak onera egin zuen. Egun, ostera, arazoa larriagotu da; horregatik, eskatu du, berriz ere, Udaltzaingoa bertaratzea plazan. Natxo: Porruen edo drogen arazoa ez da espezifikoki LHUIkoa; orokorra da zentro guztietan. Gazteria ez da konturatzen substantzia horien kontsumoak dakartzan arriskuez. Heziketa-arazo bat da. Udaltzaingoak badu jarraipena egiteko agindua. Auzokoa: Tematzen du ezen Udaltzaingoa jadanik ez dela bertaratzen Solozelai plazan eta ezen, porruen kontsumoaz gain, atarietan ere sartzen direla eta bidegabeki handitzen dutela zikinkeria. Koldo: Herriko Etxeko Droga Mendekotasunen Zerbitzua lantzen ari da arazo hori hezkuntza zentroekin. Hitz egingo dugu beraiekin sentsibilizazio kanpainak indartzeko. Auzokoa: Galdetu du Lamuza kaleko 21-35 plazan obra-lanaren egoeraz. Badio adreiluzko lorategi bat kendu egin dutela larrialdi egoeretan gurpildunen irispidea errazteko, baina orain obra-lanak denbora luzea daramala geldirik. Felipe: Obra-lana oraindik ez dela amaitu. Kendu egin da lorategi bat eta farolaren bat; falta da iturria lekuz aldatzea eta zintarria beheragotzea. Erdi aldeko zuhaitzak ez ditugu kenduko, ez dutelako irispidea eragozten era larrialdi kasuan, beharrezkoa balitz, berehala kenduko lirateke. Hitz egin dugu suhiltzaileen zerbitzuburuarekin eta esan digu ezen, eginiko aldaketekin, irisgarritasuna badela nahikoa. Auzokoa: Galdetu du ia LHUIko aparkalekuak bi sarrera dituen, zeren ikusi duen aparkalekura autoa sartzen bere hego aldetik. Baldin-eta puntu hori ez badago aurreikusita sarrera leku legez, ipini daitezen zutoinak hori eragozteko.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

6


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

Koldo: Hori begiratuko dugu. Auzokoa: Nerbioi kaleko pasealekuan, euria ari duenean ur putzua egin ohi da, San Joan errekak urak isurtzen dituen lekuaren parean. Halaber, eskatu du ordezteko pasealekuko eserlekuak, oso zaharrak direlako. Felipe: Nik uste dut eserlekuak ondo daudela. Zaharberritu egin zitzaizkien oholak eta ondo geratu egin dira. 30 urte edukitzea ez du eragozten baldintza onetan egotea. Auzokoa: Badio ezen 2011ko azaroko batzarra jadanik adierazi zuela Lamuza parkeko bigarren erakinean, Granja plaza aurrean, badagoela itogin bat eraikineko teilatu-hodian, hantxe ipinitako eserleku baten gainean zuzenean isurtzen duena. Eskatu du itogina konpondua izan dadin. Jokin: Jakinarazi genuen jadanik konpon zedila. Begiratuko dugu ia zergatik ez den konpondu. Auzokoa: Galdetu du ia norena den elizako arkupeen titulartasuna eta ia konponduko diren horko itoginak. Natxo: Jabetza argi egon ez arren, joan den astean sinatu genuen hitzarmen bat elizarekin arkupea arreglatzeko eta itoginak konpontzeko. Auzokoa: Kritikatu ditu Aldai plaza izaten diren ikuskizunen ordutegiak. Bada zerbait hainbat aldiz eta bitarteko ezberdinen bidez azaldu dena. Aldai errekan bitsa agertzen da Aldai plazaren aurrean. Kiratsak nabarmenak dira. Futbito zelaiko heziak kalbarioa dira. Proposatu du aldatzea itxitura mota hesien aurka baloiek kolpatzean eragiten dituzten zaratak saihesteko. Ez du eragozten jolasak, arazoa bada hesietako zarata. Eskatu du kartel bat ipintzea adieraziz gaueko 10:30etatik aurrera ezin dela zaratarik egin. Konponbide bat litzateke plaza argiztatzeko zutabeetako argiak itzaltzea, lehen egiten zen legez. Koldo: Argiztatzearen irizpidea bada argi nahikoa egon behar dela leku segurua izateko. Hiri Debekatuko Mapak halaxe adierazita dakar. Ez goaz arrisku zona berriak sortzera. Auzokoa: Ari naiz bakarrik dorreetako argiztatzeaz. Geratzen da gainerako argiztatze guztia. Koldo: Hitz egingo dugu berriro teknikariekin eta baloratuko dugu konponbidea segurtasun irizpideekin.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

7


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

Natxo: Aldai errekako ur lohien gaia jadanik tratatu dugu. Gogorarazten dizuet ekimen hori onartuta geratu dela Obra-lan eta Zerbitzuetako Foru Planean eta hor jardungo dela, saneamenduarekin dauden arazoak zuzenduta, Ugartetik hasi eta kolektore nagusiraino. Auzokoa: Inkestara bueltatuta, badakusat asmoa badela iraultzea emaitzak aurrekontuan. Zein aurreikuspen duzue? Uste al duzue lehenetsitakoen artean badaudela baten batzuk bideragarriak ez direnak? Ala batzuk beste batzuk baino bideragarriagoak direla? Ari naiz hala erdiguneaz nola herria oro har hartuta. Koldo: Ez da egon oraindik denborarik analizatzeko sakon inkestaren emaitzak, baina jadanik esan dugu zein den gakoa. Geure gain hartzen ditugu inkestaren emaitzak. Geure zorra auzokoekin argia da eta bilatu behar dugu emaitzak islatzeko modua hurrengo aurrekontuetan. Badakigu lehenetsitako proposamen guztiak ez direla udalaren eskumenekoak. Esaterako, Lamuza parkean, jardutera goaz Foru Planaren esparruan, nahiz eta parkearen eta bere eraikinen titulartasuna Arabako Foru Aldundiarena den. Saneamendu lan hori Aldundiak finantzatuko du % 80 batean. Parkeko gaia konplexua da eskumenagatik; izatez, bazegoen aurreko foru gobernuak kontsignatutako gordetako konpromisozko kreditu bat ez dena betetzera ailegatu, gobernu berriak ezabatu zuelako. Mikel: Lamuza parkea birgaitzeko proiektuko finantziazioaren arazoak badatoz foru gobernuaren aldaketaren eskutik, lehenago onartuta zegoen konpromisozko kredituaren aplikazioari errenuntziatu egin zutelako. Koldo: Parkeko lana berebizikoa eta ezinbestekoa da. Saneamenduari dagokiona dagoneko esana dugu epe laburrera egikaritu dela. Gainerakoak behar ditu Aldundiaren konpromiso sendoak, bera baita esparru horren titularra. Gainerako proposamenei buruz garrantzitsua da taldeen konpromisoa. Hori bada talde guztion artean adostu behar dugun zerbait. Natxo: Lanean ari gara jada aurrekontuekin, nahiz eta oraindik falta zaigun aurrera egiteko oso beharrezko informazioa aurrekontuaren proposamen finko baterako. Aldundiak ez digu esan oraindik foru diru-kutxetatik jasoko dirua zenbat izango den. Badakiguna badira zeintzuk diren auzokoen lehentasunak, euren proposamen jada zerrendaratuta. Auzokoa: Badio PIO XII kaleko 6. zenbakiaren parean argi gutxi dago eta are nabarmenagoa egiten dela argiztatze falta hori Gorka tabernak ixten duenean. Eskatu du argiztapen handiagoa ipintzea. Halaber eskatu du baimentzea sartzea PIO XII kalea larrialdi kasuetan.

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

8


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

Koldo: Adierazi du ezen, larrialdi kasuetan, Udaltzaingora jo behar dela kalera sartzeko. Natxo: Badio Alkatetzatik agindeia eman zaiola Udaltzaingoari zama-lanen zeregin propioak egiteko baimentze malgutasuna izateko eta bera da kalerako sartzeak baimendu behar dituena. Auzokoa: Badio Udaltzaingoak ez duela jarduten baimentzeko malgutasunaz. Auzokoa: Badio Gastronomia Museoko sukaldeko harlauzak zikin daudela sukaldatzerakoan erabili ohi diren olioengatik. Eskatu du gabi dadila eta harria babes dadila. Auzokoa: Aldundiaren eskumenekoa den parkean egin beharreko saneamendu lanetarako dirulaguntzaz aparte, harritu egin nau alderdiok ezer ez duzuela esan OZFP Obra-lan eta Zerbitzuetarako Foru Planera aurkeztutako beste proposamenari emaniko diru-laguntza "errakitikoaz". Herri legez, Aldundiak baztertuta sentitu beharko ginateke. Natxo: Itxaron behar da ikusteko zer dioen ebazpenak zehaztasunez eta, horrekin, eztabaidatzea alegazioen aldian diru-laguntza igotzeko helburuaz. Gai hau ez dago oraindik itxita. Gaur bertan eduki dugu lehen hartu-emana Aldundiarekin -Obra-lan eta Zerbitzuetako Diputatuarekin eta Diputatu Nagusiarekin-, eta horrez ahalbideratu digu egiaztatzea negoziazioaren ateak oraindik zabalik daudela. Auzokoa: Eskatu du konpon dadila Altzarrate zubiaren egoera. Natxo: Zubiaren gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzari dagokio, URA, Uraren Euskal Agentziaren bitartez. Udalak bete egin ditu Urarekin zeuzkan konpromisoak: Proiektuaren erredakzioa. Orain Urari dagokio finantziazioa bilatzea proiektua egikaritzeko. Guri dagokigu tematzea eta exijitzea URAri proiektua egikaritzea. Auzokoa: Eskatu du ibaia garbi dadila duen landarediaz. Natxo: Ibaiaren erriberaren gaineko ekiteak eta jarduteak URAri dagozkio. Udalak sistematikoki eskatu ohi dio URAri ibai bazterretako landaredia eta sastrakak garbitzeko. Azken aldia izan da orain dela hilabete bat gutxi gorabehera. Felipe eta Jokin: Orain dela aste batzuetatik, URA inausketak eta ebaketak egiten dabil Nerbioi ibaiaren bazterretan. Gardean hasi da eta, jakinarazi digutenez, badute asmoa Altzarrate

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

9


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

zubiraino heltzeko. Egiten ari den jarduera zehazten da zuhaitz batzuk kentzera, alabaina ez dituzte kenduko sastrakak ezta landaredi baxua, ibai-ekosistemarako ezinbestekoa deritzotelako. Auzokoa: Galdetu du ia zertarako balio duten bilera hauek, baldin eta beti azaltzen diren arazo berberak: Saneamendua Zubikon, zubia Altzarraten, e.a. Bere iritziz, ez da ezer egin azken 15 edo 20 urteetan zehar. Natxo: Laudion egin dira eta egiten ari dira gauzak. Laudio ez da lehen zenarekiko berdina eta badaude proiektu ugari egikaritzeko zain. Egia da bilera hauetan gogoratzen garela falta denaz, baina egia ere bada ahaztu egiten dugula egiten dena. Bestalde, Laudiok neurri bakar batekin ez neurtzearen bidegabekeriak sufritu ditu herrialdeko gainerako herriekiko. Ez da izango eskatu eskatzen ez delako. Bilera hauek balio dute gauza askotarako: Ikusteko arazoak, azaltzeko zergatik egiten den eta zergatik ez den egiten, kudeatzearen balantzea egiteko, iritziak elkartrukatzeko, dituzten erabilgarritasunetako batzuk aipatzeagatik. Mikel: Gu laguntzera goaz, bagaude elkarlan eta lankidetzarako, baina kudeatzea dagokiona bada gobernu taldeari. Auzokoa: Laudion gauza asko onartu egin dira, onartu egin behar ez zirenak. Natxo: Gaurko Laudio bada emaitza momentu bakoitzean hartu izan diren erabakiena. Badugu guztiok ardura eta erantzukizuna horretan. Baina ez dezagun ahantz ezen gure herria oso baldintzatuta dagoela 60 eta 70 hamarkadetan izan zuen hazkunde desordenatuagatik. Geroago, hartutako erabaki bakoitzak, batzuk beste batzuk baino azierto gehiagoz, egin du orain dugun herria. Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat jo da.

ERANSKINA

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

10


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROĂ&#x2018;A 2013an ITXI / GAROĂ&#x2018;A CIERRE 2013

Iradokizun hauek aurkeztu egin ditu, erdiguneko auzo batzarra egin ostean eta posta elektroniko bidez, batzarrera etortzerik izan ez duen auzokide batek. 1) Javier Zaballa Plazako 3. zk. eta Arbol Malato 4. zk.ko auzokideek komentatu didate jaietan, erreka ostean, aparkalekuaren barrutian instalatzen den karpak sorrarazitako zaratak ezinezko egiten dietela lo egiten uztea. Komentatu dute ezin dutela ezer ere ez lo egin eta haurrek ere ez, eta are batzuek lanean jarraitu behar dutela ezertxo ere lo egin barik edo ia ezer ere ez. Galdetzen dute ia neurririk hartuko den edo horretaz zerbait egingo den. 2) Javier Zaballa Plazako 3, zk.aren ondoan badago alde bat galtzada zuloz beteta, urteak eta urteak daramatzana konpondu barik. Galdetu du ia konponduko den. 3) Goikoplaza kaleko 6. zk.tik hasi eta Zumalakarregi etorbideraino, bazeuden paperontzi asko argiztatzeko hainbat farolari lotuta. Bada denbora euren lekutik kendu egin dituztela eta ez direla ordezkoak ipini. Ordeztuko al dira? 4) Goikoplazako zelaian biribilguneko zubiaren ondoan eta hortik aurrerantz, garbiketa zerbitzuek espaloia garbitzen ari direnean desbideratzen dute zikinkeria zelai bazterretara baina uzten dute zikinkeria metatzea espaloia eta zelaiaren arteko ezpondan. Garbitu egingo al da alde hori?

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a

11

AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2