Issuu on Google+

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

2011 ERDIGUNEKO AUZO ASANBLADA Eguna: Hasiera Ordua:

2011ko azaroaren 28a 19:00 orenetan.

Bertaratu dira: • Gobernu taldearen ordezkaritza: Jon Iñaki Urkixo (ALKATEA), Amets Meaza (BILDU), Iñigo Martinez Cerrillo (BILDU), Txari Balado (BILDU). •

Udalbatzarreko gainerako kideen ordezkaritzan: Mikel Lasa (EAJ), Juanma Ibarretxe (EAJ), Aroa Cerrada (EAJ), Nando Lacalle (EAJ), Txaro Sarasua (PSE), eta Nerea Gonzalez Garcia (OMNIA).

Herriko etxeko teknikarien ordezkaritza: Fernando Hevia (Arkitektoa), Jokin Arruti (Obra eta Zerbitzu Arloko Burua), Felipe Markuartu Goikoetxe (Obra eta Zerbitzu arduraduna),

Dinamizazioa: Jose Prieto

Akta egiteko Idazkaria: Alberto Etxebarri

Bertaratuak: 80 pertsona: 22 emakume eta 58 gizon.

ASANBLADAREN AURKEZPENA Asanblada hasi da dinamizatzaileak aurkeztuta asanbladara etorri diren udal ordezkaritzako pertsonak nortzuk diren azalduta. Jarraian, asanbladak edukiko duen egitura azaldu du: 1) Gobernu Taldearen azalpena udalerriaren egungo egoeraz, 2) auzoko bizilagunek bilera hauetan tratatu ohi diren auzoari buruz egoki iritzi dizkioten arazoak aurkeztuko dituzte eta horiei erantzuna emango diete Gobernu Taldekoek eta udal teknikariek eta 3) azkenik, oro har udalerriarekin zerikusia duten gaiak eta arazoak aurkeztuko dira. Amets Meazak informatu du Herriko Etxearen egungo egoeraz, ondoko puntuotan oinarrituta: 1. Lamuza Parkea Berreskuratzeko Proiektu barruko Aldai errekako saneamenduak konpontzeko eta soluzioa gauzatzeko egin behar ziren obra-lanak, horietarako Arabako Foru Aldundiaren aldetiko aurrekontu kontsignazio nahikoa gordeta bazegoena, bada ezin izango dira egikaritu zeren diru-laguntza emailea den Erakundeak, egungo krisiagatik, hasi barik dagoen edozein obrarako diru-laguntza ukatu egiten duelako. Laster barru, Alkateak bilera berri bat edukiko du Aldundiko Herrilan Saileko arduradunekin gaiaz tratatzeko. 2. Altzarrate Erabilera Anitzeko Aretoa.- Proiektua geldituta geratu da egungo ekonomia egoeragatik. Obra horrek suposatzen duen kostua da 15.000.000 €.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

3. Laudio Herriko Etxeko ekonomia-egoera.- Diruzaintzako Gerakina edo Soberakina azaldu da eta adierazi da Herriko Etxea ez dagoela zorretan sartuta, baina bai falta zaiola likidezia. 4. Halaber, informatu du herrian egiten ari diren obra-lanak, nahiz eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutakoak izan, ez daudela guztian eta oso-osorik laguntzaz, eta beste zati garrantzitsu bat Herriko etxeak berak ipini behar duela. 1. ZONAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GALDE-ESKEEN TXANDA IREKIA: • ALDAI PLAZA ETA HERRIKO PLAZA: Herriko Etxeak edo erakundeek antolatutako ekitaldi edo jaiek sorrarazitako eragozpenak. Ordutegiei buruzko informazioa eman dadila. Gauetan futbito eta saskibaloi zelaietan zaratengatiko arazoak eta zonaldeko argitasunagatik. • ALBERTO ACERO PLAZA: Noizko dago aurreikusita eraikitzea? Zikinkeria handia eta arratoiak. • JAVIER ZABALLA PLAZA: Hutsik dagoen baserriaren eta aspaldiko Eskoop-en inguruetan isurtegia dago. Auzoa oso abandonatuta dago eta aspalditik errekaren bideratzea edo kanalizazioa egin barik. Planteatutako arazoei Gobernu Taldearen eta Udal Teknikarien erantzunak: • ALDAI PLAZA ETA HERRIKO PLAZA: Koldo Zabala alkate-ordeak informatu du erabaki dutela ez kentzea Aldai Plazako argiak, Administrazio Orokorreko Teknikariak, • Gauezko jokoengatik kexuei buruz, eskatu du eragozpenak badaude Udaltzaingoari informazioa eman diezaion. • Jai-egun, barraka, e.a.ei buruz, ulertzen du estalita dagoen lekurik hoberena dela, baina antolatutako ekitaldiei ordutegiak ere ipiniko zaizkiela. • ALBERTO ACERO PLAZA: Koldo Zabala alkate-ordeak informatu du etxebizitza bati falta zaiola jabetza kentzea lurrera botatzeko eta negoziazioa badaramatela enpresa eraikitzailea eta etxe-jabeak. Akordio bat dagoenean, Herriko etxeak ipiniko ditu egunak eta baldintzak. Fernando Hevia, udal arkitektoak, hitza hartu du informatzeko ez dela lortu akordioko ekonomikorik eta Herriko Etxeak agindu lezakeela aurreikusitako urbanizazioa gauzarazteko. Sotoko solairuak egikari litezke Herriko Etxearekin akordioa lortuta, baina lehenik dauden eraikinak hustu egin behar dira. • JAVIER ZABALLA PLAZA: Natxo Urkijo Alkateak informatu du URAk, Uraren Euskal Agentziak, proiektua paralizatzen ari dela orain dela urte batzuetatik hona. Asanbladaren biharamunean bilera bat dago URA eta Herriko Etxearen artean. Espero ditu berri onak horretaz. Arazoa dago San Joan errekaren Kanalizazioan. Udal Arkitektoak informatu du ikuskapen bisita egin diola, Herriko Etxeak aginduta, auzokideak isurtegi legez deskribatutako aldeari eta hori erretiratzeko txostena egiten ari dela. 2. ZONAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GALDE-ESKEEN TXANDA IREKIA: • ZUMALAKARREGI 44: Jaietan badituzte kontzertuak alde bietatik eta ulergarria da. Baina ez urteko gainerako guztian, batez ere larunbatetan zehar. Larrañora igotzeko eskailera eta igogailu ondoko hondatzeak, botiloiak, txizak, e.a. Ez da ikusten Udaltzaingoaren presentziarik,


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

trafikorako baino ez bada. Pixatokiak ipintzen direnean jendeak ez ditu erabiltzen eta tabernetakoak ere ez. • GRANJA PLAZA, BUTROE ALDEAN: Garbiketa egiten dute kaleko goiko aldetik eta zikinkeria beheko aldean pilatzen da; gainera, haize-kanoia darabilte garbitzeko, baina guztia geratzen da metatu eta pilatuta. Plazan falta da adineko pertsonentzako euskarri izateko baranda. • LAMUZAN FERRA ERAKO PLAZA (liburutegia): Plazako urbanizazioak suhiltzaileak iristea bidera ezin bihurtzen du behar kasu batean. Babes-hesia egiten duen lorontzi bat erretiratuta irisbidea eman dakieke. • RUPERTO URQUIJOKO OINEZKOEN PASABIDEA: Ur putzuak alde horretan. • MOTXOTEKALE: Baldosa ugari apurtuta dago. 10. zenbakia eta oinezkoen pasabidearen artean, oinezkoen aldea izanik, behar ez den bezala aparkatutako autoak daude etxebizitzetatik hurbil haurren aulkiei eta gurpildun aulkiei pasabidea eragozten dietenak. • AIARA HERRI: Auzoko bizilagunek badute udal txosten juridiko bat zeinetan aitortzen den Herriko Etxeak zona pribatu batean legez kanpoko ibia edo pasabidea egin duela. Planteatutako arazoei Gobernu Taldearen eta Udal Teknikarien erantzunak: • AIARA HERRI: Hitza hartu du Alkateak adieraziz udal zerbitzu teknikoek informatu dutela ibia legezkoa dela. Auzokoak hitza hartu du eta dio txostena badela udaletxeko bertako zerbitzu juridikoena eta kopia bat eman dio Alkateari eta eskatu dio txosten hori ozen irakurtzeko. Alkateak irakurri ditu auzokoak eskainitako dokumentuko lehen bi paragrafo garrantzitsuenak. Aipatu den txosten horretan, udal teknikariak informatu du irizpide teknikoen ezberdintasuna dagoela espaloi gainetiko pasabidea legezkoa den ala ez, baina ez dago inolako zalantzarik jabetzaz, hori baita auzokoek eskatzen dutena. Alkateak adierazi du ez diela arrazoirik kenduko teknikariei eta auzokoek euren erreklamatzeko eskubidea dutela, baina ez ditu onartzen, inola ezta ere, auzokoak bere azalpenean erdi-esanean azaldutako mehatxuak, ez eta berak erabilitako tonua ere. Alde horretako beste auzoko batek hartu du hitza eskatzeko erantzun irmo bat, izan ere, ez baitute ez Herriko Etxeko dekreturik ez eta erantzunik ere, horrekin gero egokiena deritzotena egiteko. • GRANJA PLAZA, BUTROE ALDEAN: Alkate-ordeak informatu du proiektua aurreikusi gabe zegoen baranda bat falta dela, baina dirua dagoenean ipiniko dela. Garbitasunaren gaiaz, garbiketako zerbitzuek informatuko dute. • ZUMALAKARREGI 44: Alkate-ordeak kexuak jaso ditu eta helarazi egingo dizkio Udaltzaingoari. Auzokide batek eskatu du etsenplua emateko eran zigortzeko ixteko ordutegia betetzen ez duten tabernei. • LAMUZAN FERRA ERAKO PLAZA (liburutegia): Alkate-ordeak adierazi du aztertuko dutela auzokoak proposatu duen irtenbidea.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

3. ZONAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GALDE-ESKEEN TXANDA IREKIA: • VIRGEN DEL CARMEN 35 PASABIDEA: Pasabidea argi barik dago eta herriko etxeak ez kasurik egiten. Zona horretan zikinkeria pilatzen da. Berdin pasatzen da Zumalakarregi 10eko pasabideetan. • VIRGEN DEL CARMEN KALEA: Laudio tabernaren parean ipinitako altxatutako pasabideko erresalte-badenak altuera lar du. • SOLOZELAI / IZORIA: Badago zama-lanak egiteko zona bat 7:00etatik 12:00etara baina ibilgailuek atari ondoetan aparkatu eta zirkulatzen dute ez dagoelako bereizketarik trafiko errodatuko zonaren eta oinezkoen zonaren artean, oinezkoentzako arriskuarekin. Hamaikagarren aldiz adierazi du kexua: badagoela bide-zati adokinatu bat eta supermerkatuetara euren gurdiekin goizaldean zamalanetan ari direla auzokoei eragozpen zaratak sortzen dizkietela. Eskatu du udaltzainen presentzia zonan auzokoei laguntza emateko ezer gertatu beharrik gabe. • ALDAI ETA SOLOZELAI PLAZAK: Parkingaren gainetik plaza biak lotzeko proiektuari buruzko informazioa; uste du ez zaiola eskolari espaziorik kendu behar. Eskolako ikasleak bildu ohi dira Solozelai parkean eta eskola inguruetan porroak erretzeko. Eskatu du ez daitezen irten eskola barrutitik. • JOSE MATIA KALEA: Espaloiko farolentzako soluzioa eta Altzarrate zubirako soluzioa. • LAMUZA PLAZA: Aspaldi eskatu zen zabaltzeko Lamuza Plazan Institutuko frontoiko atea eta ez zaio irtenbiderik eman. • VIRGEN DEL CARMEN KALEA: Tipular Etxea zen Botika Zaharraren zertarako xederatuko den informazioa eskatu du, bere iritziz alde hori urbanizatu ahal zela herriaren erabilerarako. • MAESTRO ELORZA: Zonako urbanizazioari buruzko informazioa (tunela). • ZUMALAKARREGI 15: Kexuak baldosen egoeragatik, txarto ipinita daudelako eta euria ari duenean putzuz betetzen baita. • ZUBIKO KIURAJO: Tutuek ez dute isurtzen ibaira; ez dira nahikoa Latiorro guztikoa jasotzeko eta, beraz, noizean behin, behe solairuetan urak gainezka egin ohi du. Ibaira doazen tutuak aldatu egin ziren eta orain lehen gain txarrago daude. Aldatu egin da Altzarrate zubiaren ondoko zonan, baina ez Zubikon, arazoarekin 30 urte eroanik. Planteatutako arazoei Gobernu Taldearen eta Udal Teknikarien erantzunak: • VIRGEN DEL CARMEN 35 PASABIDEA: Alkateak adierazi du Herriko Etxea aztertzen ari dela alde horretako arazo multzoari erantzuna emateko. Auzoko batek eskatu du luminariak ipintzeko. Alkateak erantzun dio begiratuko dutela ia leku hori pribatua den edo erabilera publikokoa eta erabakiko denaren berri emango zaiela auzokoei.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

• VIRGEN DEL CARMEN KALEA: Alkateak adierazi du zalantza serioak daudela galtzadan ipinitako altxatu batzuek araudia betetzen duten ala ez eta horietako batzuk gaur eguneko araudiaren aurretikoak direla. • SOLOZELAI / IZORIA: Alkate-ordeak informatu dio Udaltzaingoari Trafikorako arriskuaz eta, era horretan, zoritxarrak saihestea. Supermerkatuen zarataz. Informatu du Herriko Etxetik hitz egiten ari dela dena horietako arduradunekin erremedioa ipintzeko eta zaratak saihesteko, halako moduz ezen kamioirik sar ez dadin zona horretan markatuta ordua baino lehen. Auzokoak azaldu du kamioiek badarabiltela Jose Arrue kaleko zama-lanen zona, baina gero salgaiak garraiatu egiten dituztela gurdietan supermerkatuen biltegietaraino. Obretako arduradunak hitza hartu du eta azaldu du terrenoa udalaren jabetzapekoa bada lurzoruko adokinatua alda daitekeela eta beste lisoago bat ipini eta, horrela, zama-gurdien zaratak saihestu. • ALDAI ETA SOLOZELAI PLAZAK: Udal arkitektoak informatu du badagoela arazo geometrikoa plazen arteko lotura gunean, aparkalekuagatik; azaldu du pasealekuaren alineazioa eta eskolako patioko saretarena ezberdina dela; horregatik sareta mugiarazi egin beharko litzateke eta lerroan ipini, horrekin azalera apurtxo bat galduz. Nolanahi ere, aztertuko dute alineatzeko aukera hori eta eskola esparruaren gutxitzea ahal denik eta txikiena izan dadin. Auzoko batek hitza hartu du azaltzeko txakurren gorotzengatiko kexua badela gizalege eta zibismoa arazoa, hala nola tabernek sortutakoaren neurri berdinean (esaterako). Beste auzoko batek eskatu du Udaltzaingoa zona horretatik pasa dadin txitean pitean, saihesteko txizak eta parkeetan porroak erre daitezela. • JOSE MATIA / MAESTRO ELORZA / ZUBIKO KURAJO KALEAK: Alkateak informatu du Altzarrate zubia soluzionatzeko arazoa badagoela URArekin (Uraren Euskal Agentziarekin), izan ere, beraiek proposatu baitzioten Herriko Etxeari proiektu bat presta zezan, gero beraiek egikaritu eta gauza zezaten. Arazo honetaz eta bere soluzioaz hitz egingo dute biharko URArekin duten bileran. Udal Arkitektoak informatu du Nerbioiko eskuin aldeko urbanizazio osoa hiru fasetan antolatuta dagoela. Lehen fasean Jose Matia, bigarrenean Geltokia eta Maestro Elorza eta hirugarrenean, Zubiko Kurajo. Arazorik handiena badago Zubiko Kuraxon, baina kalea altuago egoterakoan, hori izan behar da azkena gauzatzeko edo egikaritzeko orduan. Zona guztiak tratatu dira trafikoa eta oinezkoak batera dabiltzala. Espaloian dauden farolen arazoaz, informatu du dirudienez ez dela asmatu proiektatutako soluzioarekin eta aztertuko dela horren irtenbidea. Udal Arkitektoak informatu du Geltoki Plazako proiektua birmoldatu egin beharko dela tunela zabalagotzeko proiektu eta lanetara.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Auzoko batek azalpenak eskatu ditu Zubiko Kuraxoko saneamenduen atzerapenei buruz, izan ere hogei urte baitaramate soluzioa itxaroten. Udal Arkitektoak adierazi du Latiorro auzoko guztiaren saneamendua biltzeko obra-lanen plana dagoela Zubikon, baina lehen azaldutako arazoa badela lehenik gauzatu behar dena kaleak beheragoxe daudelako, nahiz eta horien soluzioa horren premiazkoa ez izan, eta azkenik, kalerik altuenak. Berretsi du gauzatu eta egikaritu egingo dela. • LAMUZA PLAZA: Alkateak jaso du proposamena Institutuko frontoira Lamuza Plazatik atea zabaltzeko eta Hezkuntzari aurkezteko. Auzoko batek eskatu du Institutuko frontoia aprobetxatu ahal izan dadin, leku bikaina baita eta desprobetxatua eta itxia herriaren erabilerarako, kontuan izanik Herriko Etxea dela esparru horretako garbiketa ordaintzen duena. Alkate-ordeak hitza hartu du informatzeko Herriko Etxeak ordaintzen dituela udalerriko ikastetxe guztietako garbitze-lanak eta argia, eta eskatuko diotela Hezkuntzari. • VIRGEN DEL CARMEN KALEA: Alkateak informatu du Tipular Etxean, Botika Zaharraren urbanizazioa martxan dagoela, baina oraindik falta dela jaberen bat edo beste zenbait ekarpen egiteko, eta Etxe hori iraunarazi egingo dela eraikin partikular legez. Udal Arkitektoak adierazi duda batzuk bazeudela, baina etxea partikularra izango dela behin betiko. Auzoko batek eskatu du eraikina publikoa izan dadila, izan ere, uste baitu ez bada etxean bertan jarduten eraberritzeko edo, etxea hondatu eta galdu daitekeen, herrian berariaz su eman zitzaien beste eraikuntzetan legez. Uste du etxeak berak ez duela inolako etorkizunik. Udal Arkitektoak hartu du hitza eta aitortu du badela gai bat kezkatzeko, baina horren jabeekin tratatu egin dela hori eta erabaki egin dela partikularra izatea. Zalantzaren bat zegoen alineazioagatik, baina jabeek erabaki dute gaur egungo lerroan mantentzea, baina erabilera partikular batekin. Zalantzak ditu titulartasun publikokoa izanik bere iraunkortasuna hobe segurtatuko den. Auzokoak tematzen du eskatzen eraikina herriarentzako izan dadin. Arkitektoak erantzun dio baldin eta eraikinak ez badu etorkizunik, jabeak ez du akordio onik egin, eta ez du zentzurik pentsatzea inguruetan eraikiko dela eta Tipular Etxeak ez duela egingo. • SOLOZELAI: Alkate-ordeak informatu du egoera txarrean dauden baldosak ordeztu egingo direla. HERRIARI BURUZ, ORO HAR, AURKEZTUTAKO KEXU ETA IRADOKIZUNEN TXANDAN, ONDOKO HAUEK ZERRENDATU DIRA: • ARDANTZAZAR: Motxotekaleko bidagurutzean arriskua dago trafikoarekin, haurrak sartu eta irteten direnean Ikastolatik eta Lamuza Eskolatik. • BAIA: Badaude farolak matxuratuta.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

• NERBIOI / ZUBIAUR: Soilik dago oinezkoen pasabide bakarra eta arriskutsua da; eskatu du beste pasabide bat egitea. • ALDAI PLAZA ETA HERRIKO PLAZA: Kexatzeko Udaltzaingoari dei egiten diotenean, esaten diete ez dakitela, ez dutela informaziorik baimendutako ordutegiei buruz, e.a. Aldai Plazan eskatu da erregulatzeko gaueko ordutegiak eta informazio eman dakion Udaltzaingoari. Gainera garbiketa oso arin hasten da eta eragozpen handia da. Futbito zelaia txarto diseinatuta dago eta hesiak zarata gehiegi ateratzen du pilotak bere aurka jotzerakoan. • ZUMALAKARREGI 44: Eskatu du jarraitzeko kontzientziatzeko kanpainekin (txizak, botiloia, e.a.).

gazteak

sentsibilizatzeko

eta

• ETXEBARRI BASERRIA: Informazioa berreraikuntzaz. • SANTA KURUTZE ZUBIA: Eskatu du zubia konpon dadin, oso hondatuta dago eta. • NERBIOI KALEA: Pasealekuko eserlekuak edo bankuak oso hondatuta eta zahartuta daude. Eskatu dute hiri - altzaritegia berritu dadin. • HERRIKO ETXEAREN EKONOMIA EGOERA: Argitaratutako datuek erakustera ematen dute bi hilabete barru soberakin guztia gastatu dela. Zabor bilketa pneumatikoaren fakturan hiru kontzeptu ezberdin daude, bataz beste, miloi bat euroko zenbatekoa dutenak. Bere ustez, bilketa pneumatikoaz, ez da ondorengo inolako interbentziorik egin. • LAMUZA: Herriko Etxean, altzaritegiagatik protestatzera doanean esaten diote idatzi bat bete egin behar dutela eta ez dago konforme, izan ere, horretarako kobratzen baitute udal funtzionarioek. Planteatutako arazoei Gobernu Taldearen eta Udal Teknikarien erantzunak: • ARDANTZAZAR / BAIA / ZUBIAUR: Alkate-ordeak adierazi du komenigarria dela kexuak idatziz islatzea hala jasota gera daitezen eta idatziz egin nahi ez badira aholkatzen du azaltzea arazo hori zuzenean teknikariei. • ALDAI PLAZA ETA HERRIKO PLAZA Alkate-ordeaz informatu du pentsatzen ari dela Ordenantza bat egitea erregulatzeko ordutegiak, zaratak, e.a. Alkateka hitza hartu du eta azaldu du dekretu guztietan ez informatzen jarduerak gauzatuko diren ordutegiez eta hori zuzentzen ari direla berriro ere errepika ez dadin. Auzoko batek adierazi du ezen, jaietan, programa ofizialean islatuta dauden berbenen eta aktuazioen ordutegi barruan zela, eta hori horrela izan arren ere, Udaltzaingotik beti erantzuten dutela berdin: "ez dakizkitela ordutegiak". Alkate-ordeak informatu du jarraituko dutela gazteak kontzientziatzeko kanpainekin zaraten, zikinkeria, botiloia, e.a.en arazoak saihesteko. • ETXEBARRI BASERRIA: Alkate-ordeak informatu du proiektu bat lantzen ari dela berreraikitzeko eta Herriko Etxeak jada egin duela ekimenen bat edo beste zona horretan.


ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

• NERBIOI KALEA: Alkate-ordeak informatu du egoera txarrean dauden eserlekuen arazoa orokorra dela eta oso garestia dela ordeztea. Beraz, ordeztea apur apurka egiten ari da. • HERRIKO ETXEAREN EKONOMIA EGOERA: Alkate-ordeak adierazi du hurrengo auzo asanbladan azalduko duela Diruzaintzako Gerakinaren edo Soberakinaren kontu hori eta gastuarena. Alkateak, bertaratu guztiei eskerrak emanda etortzeagatik, amaitutzat jo du bilera 21:20 orenetan.


AKTA ERDIALDEA