Aldizkari hau udal politiken eta zerbitzuen inguruko informazio guztia eskura izateko tresna da. Hiru hilabetean behin banatuko dugu ´Eskura´ Zumaiako etxe guztietara.
1. zenbakia: 2020ko otsaila
Lehen zenbaki honetan, legealdi berriaren oinarriak jarri dituen aurrekontuak landu ditugu. Azken asteotako albiste laburrak ere topatuko dituzu orriotan. Udal zerbitzuen inguruko azalpenak emango ditugu, eta atzera begiratzeko atal bat ere prestatu dugu. Azken orrietan argazki bilduma bat ere topatuko duzu.