Issuu on Google+

1. TEKNOLOGIA BERRIAK “Tecnologias de la informacion y comunicacion” (TIC) delakoen trataera kurrikulumean: TIC ak informazioa erabili, prozesatu eta jasotzen diren teknologi sistemak dira eta 2 edo pertsona gehiagoren arteko komunikazioa errezten dute. Gaur egungo Informatika teknologia, informatzio teknologia eta komunikazio teknologiaren fusioak, lehen banandurik zeuden 3 bide ezberdinen elkargunea sortzen du sistema bakar bateruntz bultzatuz. Modu sinplifikatu batean sistema honi TIC deitzen zaio. Izakiaren portaera informazioaren trukaketan eta komunikazioan oinarrituta dago. Komunikazioa bide ezberdinetatik eman daiteke: testuak, elkarrizketa,... Gaur egun, teknologi berrien erabilpena handituz doa eta honek garrantzi handia du komunikazioan. Horregatik, teknologi berri hauek, gure egunerokotasunean integratuz doazenez, eskolak ere eguneroko martxan bere erabilpena bultzatu behar du modu normalizatu batean. Gai honi helduta proposatzen diren helburuak haurrak informazioa bilatu, aztertu, trukatu, etb. dezan bideratuta daude. Helburu hauek 3 esparru orokorretan banandua izango direlarik: Informatika teknologia (T), Informazio teknologia (I) eta Komunikazio teknologia (C). Aipatu behar da ere , helburu hauek maila bakoitzaren helburu espezifikoetan zehazten direla eta edukin ezberdinetan banatuak egongo direla. Informatika teknologia helburu orokorrak:

• T1- Teknologi ezberdinak erabili ideiak garatzeko. •

T2- Makina, periferiko eta programetara ohitu.


T3- Informazioa era egokian kudeatu.

T4- Aplikazio ezberdinak integratu.

T5- Testuak berrikusi, osatu eta editatu.

T6- Datuak jaso, antolatu eta tratatu.

T7- Hiperbinkuloak sortu eta nabigatu.

T8- Irudi eta soinuekin lan egin.

Informazio teknologia helburu orokorrak: •

I1- Ideia ezberdinak sortu ekintza konkretu bat burutzeko.

I2- Bilatzaile elektroniko teknikak eta informazio iturri ezberdinak erabili ezagutza eraikitzeko.

I3- Datuak sailkatu, bildu, ordenatu, kontsultatu, seriatu eta interpretatu.

I4- Informazioaren irakurketa aukerak, tratamendua, eguneratze, aurkezpena eta interpretazioa ezagutu.

I5- Helburu baterako programa edo tresna egokia aukeratzeko kriterioa osatu.

Komunikazio teknologia helburu orokorrrak:

• C1- Komunikazio elektroniko estilo eta forma ezberdinetaz kontziente izatea.

• C2- Komunikazio teknologiak erabili pertsona edo taldeekin informazioa trukatzeko.


TEKNOLOGIA BERRIAK