Page 1

PASAI ANTXOKO ZIZT! ALDIZKARIA [1.ALEA, OTSAILA]

ea Gaztetx o k o x t n Pasai A

IRITZI ARTIKULUA: Pasai Antxoko gaztetxeak margoturiko izar gorrien dis!ra!k...

ERREPORTAIA: Poliki-poliki ametsak eraikitzen

KRONIKA: Euskal preso eta iheslariak etxera! KRONIKA: 7? 1? Super bat!


INAUTERIAK 2012 EGITARAUA

URTARRILAK 18 Pasai Antxo URPEAN murgilduko da konpartsa poteoa, AFARIA...

txartelak KAMIO, LEUNDA, MIMOS IZADI eta KURLINKAN 12eurotan (Otsailaren 13an kenduko dira)

2,


Iritzi artikulua

Pasai Antxoko gaztetxeak margoturiko izar gorrien distiratik …

H

Hitza, herriaren bozgorailua itza. “Dena da egia, gezur erdia. Dena da gezurra, erdi egia”, abesten du Berri Txarrak taldeak. Gaurko kazetaritzak edabeak egiteko besterik ez du erabiltzen hitza: bi bokal hemendik, bi kontsonante handik eta osagai nagusia: pozoia. Sinestarazi nahi denaren arabera pozoi pixka bat gehiago, edo eta fragantzia apur bat botatzen diote, usain ona emateko. alcom X politikari afroamerikarrak ederki deskribatzen du kazetaritzaren erabilera okerra: “Prentsak hainbeste ezagutzen du ospeak sortzeko

M

lanbidea, bertan biktima hiltzaile eta hiltzailea biktima bihurtzeko gaitasuna izaten duela. Hori da prentsaren funtzioa: hiltzailea biktimatzat eta biktima hiltzailetzat hartzea. Hau aurreikusten ez baduzue, egunkariek zapaldutakoak gorrotatzera eta zapaltzaileak maitatzera eramango zaituztete”. usartuko naiz esatera, eta ausartu esaten dut lotsa ematen didalako, behin edo behin perfumeak utzitako bideari jarraitu diodala usain onak hipnotizatuta. Ziur eta gustura gainera. Bide horretako harriak altxa eta goroldioz be-

A

teak daudela konturatzen naizen arte. Makillajea besterik ez dela konturatzen naizen arte. z naiz ongia eta gaizkiaren inguruan hitz egiten hasiko. Baina nik ez ditut zapaltzaileak maitatu nahi, ezta zapaldutakoak gorrotatu ere. Argi daukat zein den bakoitzaren papera, beraz, nirekin jai duzue. Pozoitutako prentsaren hitzik usaintzen ez dudalako jada. skerrak, garaiz konturatu eta herriaren hitza sorgindutako laku hartatik salbatu ahal izan genuen, eskerrak. Orain, gurea da. Eta gure eginkizuna hitza

E E

3


H

IRITZI ARTIKULUA bata bestearen atzetik jartzea izango da, ilaran. Horrela zuengana osasuntsu eta jatorki irits dadin eta maitatu dezazuen. Guk jatorki kontatuko dizugulako egia. a, ahaztu zait! Zuk ere zurea konpartitu dezakezula esatea. Gogoratu, hitza herriaren bozgorailua dela. Eta aldizkari hau hitz guzti haien bilduma. Gaztetxea, lau pareta

I

A

baino sakonagoa probetxatuko dugu, adibidez, gaztetxean gauzatzen eta gauzatuko diren ekintzen berri emateko. Gaztetxea zer den diozu? Gaztetxea, lau pareta baino askoz sakonagoa da.

4,

itzak hala esaten badu ere, ez da soilik gazteak egoteko tokia, soilik. Ez da lokala. Borroka ideologiko bat da lau pareta horien euskarrian dagoena, herri bat mugitzeko helburua duena; oihuka, kantuz, borrokan edo jolasean. Gure ideiak zabaldu eta zurekin konpartitu nahi duena. Hamaika amets, hamaika zirrara, hamaika

D

ilusio aurrera ateratzen dituzten hamaika gazte. Hori da gaztetxea. antza bat da, dantza herrikoia. Non guk musika jartzen dugun eta zuk gorputza mugitzen duzun. Beti ere nahi duzun abestia au-

keratuta. Eta instrumentuak ere, guk ekoiztuko ditugu: sei soka eta egurra hartuta gitarra, kutxa handi batekin tanborra eta lau plater eta bi kutxarekin bateria. Gogoratu nahi duzun abestia eskatzera etor zaitezkeela, baita musika taldean jotzera ere, edo eta instrumentuak egitera. erria mugitu nahi dugulako eta entzutea nahi dugulako. Batez ere, hitz egin nahi dugulako eta ekoizleak garelako. Guk ere badaukagulako zer esanik, edo eta zer eginik. Badakizu, soinua entzuten duzunean gure musika taldearen kontzertua izango dela. Eta ziur egon entzungo duzula.

H

Pasai Antxoko Gatzetxea


erreportaia

Poliki-poliki ametsak eraikitzen

Badira 26 urte Pasai Antxoko gaztetxea sortu zela, bidea ez da beti erraza izan, baina egun sortu zenean bezain bizirik jarraitzen du

P

oliki-poliki ametsak eraikitzen, hori da Pasai Antxoko gaztetxeak duela hainbat urte ateratako kamisetetan erabili zuen leloa. Gaztetxeak duela 26 urte ekin zion bideari eta ordutik ez dio ametsak eraikitzeari utzi, batzuk egi bihurtu dira, beste batzuk bidean geratu dira. Baina egun

gaztetxea bizirik dago, bide luzea du aurretik eta Antxoko gazteak ametsak eraikitzen jarraitzeko prest daude. asai Antxoko gaztetxearen sorrera 80ko hamarkadan kokatu behar dugu. Franco hil ondorengo garai hauek oso nahasiak izan ziren Euskal Herrian, era guztietako errebindika-

P

zioak egiten ziren, mugimendu sozial eta politikoak sortu ziren‌ Gainera, droga mota guztien mehatxua oso nabarmena zen hamarkada honetan, izan ere, Euskal Herrian, heroinak asko markatu zuen garai hura. Euskal Herriko herriak heroinaz bete ziren eta Pasai Antxo ez zen salbuespena izan. Drogen me-

5


ERREPORTAIA hatxuak eta garai hartako mugimendu sozio politikoak Antxoko gazteei elkartzeko lekuen beharra sortu zieten. Aldi berean, kultur errebindikazio eta aisiarako ekintzak antolatzera bultzatu zituen garai hartako egoerak. entsibilitate sozial eta politikoko hainbat gazte elkartu eta asanbladak sortu zituzten eztabaidarako. Kexaldi elkartean biltzen ziren gazteak eta eztabaidak gaztetxearen helburuaz izaten ziren. Ez zen batere erraza izan adostasun minimo batzuetara ailegatzea, izan ere pentsamendu sozial eta politiko ezberdineko gazte asko biltzen ziren. Garai hartako gazteek gogor egin zuten udaletxearen kontra, lehenengo errekonozimendua lortu eta

S

6,

ondoren lokala eskatzeko. Gaztetxea helburu batzuk asetzeko sortu nahi zen, gazteen beharrak zehaztu, aisia eta dibertitzeko “euren” erak defendatu, euskararen presentzia gaz-

E

teen artean bultzatu eta droga trafikoa salatu, besteak beste. gindako lanak bere fruituak eman zituen eta eztabaidak hasi eta urte batzuen buruan gazte asanbladak antolaturiko afari baterako udaletxeak orduko jubilatuetako (egungo gaztetxeko) giltzak eman zizkien eta handik au-

rrera han geratu ziren. Behin gaztetxea eskuratuta txukuntze lanekin hasi ziren eta ordutik aurrera gazteek ekintzaz bete zituzten gaztetxea eta Pasai Antxoko kaleak. Musika kontzertu “itzelak”, hitzaldiak drogari buruz, dantzaldiak, ingurumena eta mugimendu ekologista bultzatzeko ekintzak, Udaberri jaia, disko forumak, mus txapelketak…denetik antolatu zuten garai hartako Antxoko gazteek. eroztik gaztetxea gazte asanbladaren etxea izateaz gain, beste hainbat talderen etxea ere izan da, PATA antimilitarista taldearen, Jarrai-ren eta Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen etxea, besteak beste. Horrela, gaztetxeak bere bidea egiten jarraitu zuen. 26 urte-

G


Erreportaia tako bidea arrosaz beteriko bidea izan da, pixkanaka egiten joan dena, polita, baina baita arantzaz beterikoa ere. Ez da beti erraza izan aurrera ateratzea eta asanbladak egoera zailei aurre egin behar izan die. Urteetan zehar helburuak finkatuz joan dira, euskararen inguruan, etxebizitzaren inguruan‌ baina ezin ahaztu autogestioa dela helburu nagusia. Horrez gain, gaztetxearen beste helburu nagusietako bat gazteen arteko

G

harremana sendotzea da. araiak aldatu badira ere, ekintza batzuk egitea ohitura bilakatu

da gaztetxean. San Ferminetako txosna eta gazte eguna, gaztain eguna, inauterietako afaria eta beste hainbat gauza. Gogor lanean ari gara gazte asanblada gaztetxeak bere helburu eta erronka guztiak lortzeko. Gaztetxea ostiral eta larunbatetan “taberna moduan� irekitzen hasi zen duela urtebete inguru. Modu honetan herriarengana iritsi nahi dugu gaztetxeko kideek. Pixkanaka beren helburuak lortzen ari gara Antxoko gaz-

teak. Memoria egitea ondo badago ere, etorkizuneko gaztetxea indartsua izateko gurdiari tiraka jarraituko dugu, lanean jarraituko dugu gaztetxe baten ametsak aurrera jarrai dezan. izirik da gaztetxea, 26 urteetan zehar etenaldirik izan badu ere, garai ilunak ezagutu baditu ere, ametsez josirik dago gaztetxea, eta amets horiek errealitate bilakatzeko prest dagoen jende mordoz beterik gainera. Pasai Antxoko gazteek poliki-poliki ametsak eraikitzen jarraituko dugu.

B

7


Kronika

Euskal preso eta iheslariak etxera!

U

Gurekin nahi ditugulako rtarrilaren zazpia eta eguerdiko ordu biak. Gaur, frantsesen ordutegian bazkaldu dut ia. Beno, bazkaldu edo. Zerbait arraroa sumatzen nuen sabelean, ez dakit, kilimak bezala. Ispilura begiratu eta begiak dir-dir nituen, gainera. Hankek bakarrik ibili nahi zuten goizetik, norabide bakarrean. Orduan pentsatu nuen: gaurko eguna ez da ohikoa. ertsea, berokia eta bufanda jantzi eta autobuserantz abiatu nintzen. Nora joateko diozu? Bilbora. Nora bestela? Nire tokian eserita gauza bakar batean pentsatzen jardun nintzen: matematikak. Hemendik 3 badira, handik beste 3, leku honetatik 10 eta hartatik 30‌ Bakoitzean 50 gehi beste

J

8,

1500 bat ‌ Ai ama! Matematikek ere kalkula ezin duten zifra, zortzi etzan batekin irudikatuko nukeena. Kolosala! Zenbat jende, zenbat taupada. Segundo bakarrean inbaditu zuten inurriek nire gorputza; hanketatik garuneraino amaika tonako maitasun zakua bizkar gainean iritsi ginen Bizkaiko hiriburura, zuei guztioi banatzeko. Lehen apurrak, aurrean zihoazen zapi zuridun hamaika pertsonei banatu zitzaien. Orduan izan zen, jertsea, berokia eta bufanda kendu nitueneko momentua. Termometroak hiru gradu markatzen bazituen ere, bihotza 30 gradura neukalako. majina dezakezu zenbat buru zeuden han? Zenbat maitasun banatzeko? Zenbat indar? Zenbat pertsona

H I

gauza bakar batean pentsatzen! Zuengan! Atzera eta aurrera begiratzen nuen eta ez nuen kate luze hartako hasiera eta bukaerarik topatzen. Guztiak tipi tapa, tipi tapa. Eta tipi tapa, tipi tapa. Orduan etorri zitzaizkidan autobuseko kalkuluak burura. Gaizki egin nituen. Garrantzitsuena gehitzea falta zelako: zuek guztion aurpegia eta bihotza. Beraz, aurreko zifra bider mila egin beharko litzateke. Eta orduan bai, orduan izango da kolosala. abier Solanoren doinuaz eta Fermin Muguruzaren hitzez amaitu

X


P

KRONIKA

genuen eguna. GORA HERRIA esaten zuten, GORA HERRIA. Eta termometroaren graduak oraindik mugitu ez baziren ere, galtzerdiak ere kentzeko gai nintzen momentu hartan. ta berriro matematikak! Milaka eta milaka pertsona: hainbat buru, hainbat oihu, bider bi esku, bider bi txalo eta beste hainbeste pausu aurrera‌ Eta aurrera eta aurrera. Baina oraingoan badago problemaren soluziorik: 110.000 pertsona Bilbotik abiatzen badira abiadura azkarrean, eta beste 900 bat beste hainbat bidetatik badatoz‌ Non elkartuko dira? Etxe-an!

E

Presoa = pertsona reso hitzak bere esanahia izango du, eztabaidagarria izango dena ziurrenik, baina pertsona bat deskribatzen du. Presoak pertsonak direlako. Hauek dituzten eskubide guztiekin, pertsona izateko eskubidearekin. Horregatik nahi eta behar da euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. Kondena bete dutenak eta 3/4ak beteta dituztenak askatzea. Gaixorik dauden presoak, pertsonak, kaleratzea. Eta isolamenduarekin amaitzea. Eskubide guzti hauen jabe izateko hasi dugu bidea, zoritxarrez, badakigulako ez dela egun batean aldatuko den gauza. Baina kasua matematiketara eraman dugu aurretik eta soluzioa bat atera da. Matematika zientzia ziurra eta argia. Ezta hala?

9


7? 1? Super bat! Kronika

A

spaldiko partez kamiseten kajoiaren atzekaldeko nahas pilatik atera ninduen, azkenean! Garbigailura bidean nindoala ohartu nintzenerako, banekien… laster eskurtsioa, “yupi”! oizeko haize frexkoarekin dantzan ari nintzela, pintzak kendu eta martxa, “bederatziak laurden gutxi!!!”, goiz xamar urtean zehar eraman dudan bizitzarekin alderatuz, baina tira. Urte oso bat daramat kiroleko beste hainbat kamisetekin kajoia

G

10,

U

elkarbanatzen eta ni naiz denetatik gutxien ateratzen dena! rtebete pasa da antxoko kaleetatik ez nenbilela eta aizu, goizeko bederatziak izateko jende nahikotxo ikusi nuen. DIA supermerkatura hurbildu eta, ai ama… nahiz eta banekien ez zuela Eroski bezainbesteko salmentarik lortzen, bazirudien aurtengo gabonetarako eskaintza izugarriak zituela, hura jendetza! Baina ez, ez, ez… berehala konturatu nintzen bertan zeuden guzti

E

haiek ere nirekin zetozela egun pasa! “Toooma!” z zara kalkuluetan aditua izan behar pelotoi guzti hura autobus bakar batean sartzen ez zela jakiteko. Abiadura pixka bat bizkortu nuen lekurik gabe geratuko nintzenaren beldur, baina bi autobus zetozela jakindakoan lasaitu nintzen. ilbora iritsi eta orduantxe hasi zen jaia! Musika, dantza, algarak,… Gorria, berdea eta txuria. Frexko xamar zegoen

B


KRONIKA

giroa, baina zapi berde bat ipini zidaten bizkarraldean eta bero apur bat ematen zidan. ire bizkarraren gaia atera dela a p r o b e t x a t u z, beti errepikatzen dudan moduan gogorarazi nahi dut atzekaldean dudan zenbakia ez dela 7a, 1a baizik, ados? Beti galdera berdina egiten didate eta azkenerako nazkatu naiz!!! Ni super 1 naiz, eta ez 7! au aldera, ia bi orduz hotza ahaztu nuen.

N

G

Baita urte guztian zehar arnastutako hautsak erangindako asma arazoak ere. Aspaldi elkarrekin ikusi gabeko beste milaka lagunekin elkartu nintzen. Nire lagun kamisetek esan zidatenez hauek ere nahiko urte aspergarria pasa dute, bakoitza bere jabearen etxeko kajoiean sartuta. erdin zion hamaika, milaka edo zazpi ginen. BATera egiten genuen oihu, txalo eta kanta. Euskalkiak, inposatutako mugak eta euriak

B

ez zuten axola. Milaka begi, esku eta ahots ilusio eta aldarrikapen bera defendatzen! maiera aldera entzundako abestiak tristetu egin ninduen. Oroitzen dut egun hartan gabonak zirela, baina uste dut haratago doala zati hau‌ “Agur eskerrik asko, agur etxekoak, hurrengo urterarte hemendik bagoaz!â€? este urtebete oso bat kiroleko kamiseten kajoi barruan zimurtuta? Jooe!

A B

11


LEHIAKETA etik x t e t z a g o k o Antx dator notizia u g u d i r r e b a ater ri a a k z i d l a ! T Z I Z a r r a d n i n e t a h e rri b a i s t u k a r e k u g _ _ _ _ _ _ _ _ __ __ __ ia _ _ _ _ _ _ _ __

DOINUA: Pasaiako herritik

irabaz itzazu

3 pote, Gaztetxean hartzeko.

Bukaera asma zan/k eta

*Zuen bukaerak Gaztetxera hurbi

ldu, izen abizenekin batera.

ZIZT! (1.alea)  

Pasai Antxoko Gaztetxeak atera berri duen aldizkaria. Gehienbat zuregena hurbiltzeko helburuarekin atera dena.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you