Issuu on Google+


Kaixo lagunok! Bi hilabete pasatxo dira azken zenbakia argitaratu genuenetik eta gure herrian ohikoa den bezala, hainbat dira komentatu beharreko gertaerak. Gerra zikina iraganeko kontua zela uste genuenean, Jon Anza euskal militantearen desagerpenaren berriak alarma gorriak piztu ditu. ETAk aditzera eman duenez, erakundearen militantea zen eta polizia jakinaren gainean zegoen. Apirilaren 18an tren bat hartu zuen ETAko beste militante batzuekin elkartzeko, baina ez zen agertu, ezta hurrengo egunetan jarritako badaezpadako hitzorduetara. Egun hartan tren geltokira lagundu zion bere bikotea izan zen Jon ikusi zuen azkenengo pertsona. Hasierako dudak, kezka eta ezinegona bilakatu dira eta PNV, EA eta Aralar alderdien eta komunikabideen ixiltasun eta konplizitateak kezka, amorrua eta nazka bilakatu ditu. Hala ere oraingoz erantzuna ez duen galdera argitu arte Euskal Herriak ez du atsedenik hartuko: Zapatero, Sarkozy non dago Jon? Estatuen apustua argia da, betidanik garatu duten errepresio estrategian hurrats berriak ematea, eta Jonen kasua larriena bada ere ez da inondik inora bakarra. Hortxe errepresaliatu politikoen sostengu eta elkartasunaren kontrako abiarazitako dinamika: preso politikoen argazkiak Euskal Herriko kaleetatik desagerraraztea. Arrasateko “lotsaren murrua�rekin hasi zena segida izan du (Ibilaldia, hainbat Herriko Tabernetan...) eta zipaioen buru berri den Aresek esan bezala ez da hor bukatuko. Badirudi oraindik ez dutela ikasi Herri honek bere presoekiko duen konpromisoa hautsi ezina dela (nahiz eta urte bateko kartzelarekin eta zazpi urteko ezgaikuntzarekin zigortu, M. Beitialarrangoitiari, Hernaniko alkatesari gertatu bezala) eta bortizkeria

3


eta harropuzkeriaren aurrean, behin eta berriz egin duen bezala, duintasunez eta elkartasunez erantzungo duela. “Preso politikoen aurpegiak Euskal Herriko errealitatearen eta eguneroko paisaiaren parte bihur daitezela” eskatu digute senideek, eta behintzat gatazka politikoak dirauen bitartean, kartzeletan burutzen diren eskubideen zapalketa ezkutatu nahi duen kriminalizazio kanpaina honi presoen argazkiak eta sufritzen duten egoeraren salaketa lau haizetara zabalduz erantzungo diogu. Eta ezin salatu gabe utzi hainbat euskal herritarrek jasan duten jazarpen poliziala eta kolaboratzeko mehatsuak. Iparralden ordu luzez bahitutako Juan Mari Mujika errefuxiatua eta jada birritan Durangoko bi gaztek salatutako jarraipen itogarriei, Lander Fernandez Santutxuko preso-ohiaren kasua gehitu behar diogu. Ertzainak bezala identifikatu ziren pertsonek jipoitu zuten beraiekin kolaboratzerari ezetz esan eta gero. Erasoaren egun batzuetara, atxilotu eta kartzeleratua izan da. Eraso guzti hauen aurrean ezin gara besoak gurutzaturik geratu eta Landerrek berak adierazi zuen bezala “Hay que hacerles frente. No es fácil pero se puede”. Baina ez dira denak berri txarrak gure herrian. Maiatzak 21eko greba arrakaztatsuari Iniziatiba Internazionalistak hauteskundeetan lortutako emaitza onak gehitu behar dizkiogu. Hurrengo orrialdeetan aztertutako putxerazotik eta europarlamentari bat lortzeko lehiatik haratago, Ezker Abertzaleak kurtso politiko berrirako indar metaketa bezala planteatu zituen hauteskundeak. Bistan geratu da ezabatu edo ordeztu (Aralarri hainbeste bonbo ematen dioten hedabideek hauteskundeen datuen aurrean kontuak eskatzen hasi zaizkio) nahi izan duten Ezker Abertzalea indarberriturik agertu dela (EAEn eta Nafarroan hirugarren indarra)eta abertzale eta ezkertiarren erreferente nagusia dela. Eta orain, lortutako atxikimendu guzti hori eta grebarekin bat egin zuen langileria, gatazka konpondu eta beste eredu ekonomiko bat lortuko duen norabidean jartzen asmatu behar du. Beste alde batetik, krisialdi ekonomikoak mundua duela urtebete baino arriskutsuagoa izatea eragin du, Bakearen Indize Globalak aditzera eman

4


duenez. Eta datu hau hilabete honetan ezagutu dugun beste datu esanguratsu batekin lotuta dago: 2008an mundu mailako gastu militarrak gora egin zuen (bilioi bat euro, mundu osoko aberastasunaren %2,4 eta 2007ko datuekin alderatuta %4ko igoera). Badirudi armak ekoizten duten enpresentzat ez dela krisirik existitzen, edo are larriagoa, krisi ekonomikoak mesede egiten diela. Bien bitartean, krisi ekonomikoko garai hauetan Hego Euskal Herriak Europako azken postuan jarraitzen du babes sozialari begiratuz gero. Europan, bataz beste Barne Produktu Gordinaren (BPG) %27a babes sozialerako bideratzen bada, Hego Euskal Herrian %18a. Estatu espainolean, gobernuak babes sozialerako bideratzen duenaren (BPGaren %20,9) hainbeste diru eman dio bankuei. Kaleratzeak, Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (etekinak izaten jarraitzeko enpresari askok, administrazio publikoaren oneritziarekin, erabiltzen duten formula), prekarizazioa... etengabe hazten ari diren bitartean, EAEko lehendakari berriak langileen eskubideen urraketa edo murrizketarik ez dela izan defendatu du (azala behar da gero!). Adierazpenok elkarrizketa soziala abiarazteko eragileekin alde-biko lehenengo batzarra baino lehen egin zituen eta baietz asmatu nor izan zen lehenengo eragilea? Patronala noski. Esanguratsua oso. Lopezekin batzartu eta gero, fartsa honetan ez zutela parte hartuko esan zuten ELA eta LABek, eta egun gutxira, gehiengo sindikalarik gabe aurrera egingo zuela aditzera eman zuen Lopezek. Ezer berririk ez atal honetan gobernu aldaketarekin. Sistema kapitalistaren ikur eta bizi dugun krisia larriagotuko (dirua xahutu eta lurra suntsitu) duen proiektua, AHTa alegia, gerarazi du gobernu frantsesak Ipar Euskal Herrian errentagarritasun sozio-ekonomiko falta (bidaiarien jeitsiera, merkantziak garraiatzeko gabeziak, eraikuntza kostuen igoera...) bat sumatu baitu. Berri pozgarri honek euskal Y bera auzitan jartzen du, izan ere, mugan bukatuko litzateke Europarekin konektatuko gintuen “ezinbesteko� azpiegitura. Proiektuaren aurkako indarrak biderkatzeko garaia da.

5


Lehenago ere hitz egin dugu errausketaz, errausketaren kostu ekonomikoki manten ezinei buruz, errausketak amalurrean egiten dituen sarraskiei buruz‌ eta batez ere, zelan saltzen diguten konponbide bezala, engainu bat besterik ez denean: errautsitakoa berriro ekoitzi behar da, ekoitzitako material tonako, beste 25 tona hondakin sortuz; erretako 3 tonako izugarrizko toxikotasuna duen tona bat errauts sortzen da eta hondakin arriskutsuentzako zabortegien beharra dute; ez dira energia iturri baliagarri bat, sortzen duten energia Euskal Herriko hiri zein herrientzat eskasa da eta; hondakinentzako irtenbide guztien artean, garestiena da. Baina zenbaki honetan ez gara erraustegien kalteetan zentratuko, horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, 18. zenbakia irakurtzeko aholkatzen dizuegu! Baina aurreko artikulu horretan Gipuzkoan eraiki nahi dituzten erraustegiak aipatu genituen eta zenbaki honetan eman zaien erantzunari eta sortu diren alternatibei buruz hitz egingo dugu. Gipuzkoako herri kaltetuetako bat Usurbil izango da eta bertako San Markoseko mankomunitatean zaborra etxez etxe jasotzen hasi ziren martxoan 16tik aurrera. Hilabete pare bat pasatu dira dagoeneko eta Udaleko zein Mankomunitateko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. Izan ere, birziklatu ezin daitekeen zaborraren edo errausaren portzentaia %23,92ra jaitsi da, iazkoa %71,58koa zen artean, eta behera egiten jarraituko duela aurreikusten dute.

6


Lau astetan selektiboki jasotako hondakinen batez bestekoa %76,08koa izan da eta iazkoa, berriz, %28,42koa izan zen. Jasotako zaborraren kalitateari dagokionez, gorakada bat nabaritu dute, organikoen %98a garbi zegoelako eta horrek konpost ona egitea ahalbidetzen du. Katalunian egondako esperientziekin alderatuta, etxeko konpostagailuen kopuru altua da nabarmenena, ia 400 familiek bere aldeko hautua egin dute eta. Ziurrenik horren zergatia informazio kanpainak eta lehen egunetik zabor tasan %40o murrizketa egitea izango dira. Emaitzak espero zirenak baino hobeak izaten

ari

dira

eta

arazoak

eskasak.

Horregatik, agian, zaborra beste herri batzuetara eramaten ari direla dioten zurrumurruak zabaldu dira. Erraustegietan interesak dituztenek zabaldutakoak agian? Baina datuek frogatzen dute bildutako zabor kantitatea iazkoaren parekoa dela. Gauzak horrela, atez atekoa baino sistema hoberik ez dagoela aldarrikatu dute, eta erraustegien aldeko apustuak zentzurik ez daukala berretsita, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari errauste plantaren proiektua bertan behera uzteko eskatu diote. Usurbilgo datuak kontuan hartu, eta gisa bereko sistema gehiago abian jarriz gero, errauste plantetan baino, konpostatze plantetan inbertitzea beharrezkoago dela nabarmendu zuen Jordi Colomer San Markos Mankomunitateko aholkulariak. Bestalde, Usurbilgo herritar batzuk atez ateko sistema honen kontra azaldu dira eta horregatik, Udalak, herriko talde eta eragileekin elkarlanean, herri galdeketa lotesle bat prestatuko du sistemaren inguruan. Data zehaztu gabe dagoen arren, Usurbilgo alkateak adierazi du galdeketa hau atez ateko sistemaren berrespena izango dela, baina horrela ez bada eta edozelako aldaketaren bat nahi bada, hori ere herri galdeketa bidez gauzatu-

7


ko dela, jarduteko era ireki eta egokia delako, nahiz eta beste gauza garrantzitsu batzuetan ukatua izan den, AHTri buruzko herri galdeketetan kasu. Usurbil ez da errauste planten aurka agertu den herri bakarra, eta egoera horren aurrean ikaratuta, Gipuzkoako Hondakin Partzuergoak ekainaren 2an erabaki du utzi nahi duen edozein Mankomunitatek Partzuergoak aurreikusitako hondakinen kudeaketarako (erraustegiak barne) azpiegituren aurrekontuetan dagokien kuota ordaindu beharko dutela lehenik. Izan ere, inposatutako proiektu hauen kostuak 400 milioi ingurukoak dira. Partzuergoaren ustez, Mankomunitate batzuek ez diete beste batzuen kostuei aurre egin behar proiektua erdizka utzi dutelako. San Marcos Mankomunitateak Partzuergoan duen ordezkariaren ustez, berriz, neurri hau hondakinen beste kudeaketa sistema batzuen alde egiten duten Mankomunitateak ekonomikoki itotzea besterik ez du helburu. Ikara horren arrazoietako bat Usurbilen atez ateko sistemak hain ondo funtzionatzea da eta lotsagarria iruditzen zaio Foru Diputazioa Usurbiletik zelan funtzionatzen duen ikuskatzera pasa ez izana. Neurri hau onartzerakoan egondako gorabeherak ere salatu ditu, berez Partzuergoan erabakiak hartzeko Mankomunitate guztien adostasuna behar denean, hau gehiengo arruntez hartu dela, horrela komeni zitzaielako. San Marcoseko Mankomunitateak neurriak hartuko ditu abusu hauekiko, eta hondakinen kudeaketa sostengarri baten alde egiten jarraituko du. Informazio gehiago: www.usurbil.net/ateate

8


Hainbeste buruhausteren ostean, pasatu dira ekainaren 7ko hauteskundeak, eta are buruhauste gehiago utzi dituzte. Tribunal Konstituzionalak Iniziatiba Internazionalista – Herrien Elkartasuna-ren hautagaitza aurkeztea ahalbidetu zuen, Gobernuaren aginduz Tribunal Gorenak debekatu ostean. Ilegalizazio politika

estatuan

barrena

edatzeko

beldurra?

Europan

espainiar

“demokrazia�ren irudia kaltetzeko beldurra?... Dena den, aipatu beharreko lehenengo kontua Ezker Abertzalea bere markarekin aurkezteko ezintasuna izan da. Beste kandidatura batentzako eskatu du bozka, eta bozka legala emateko aukerak ezin digu ahaztarazi bizi dugun egoera ez-demokratikoa. Eta iruzur gehiago egiterik ez zegoenean pentsatzen genuenean, estatu espainolak bere benetako aurpegi faxista erakutsi digu berriz ere: bozka ematea galarazi beharrean, bozkaren balioa lapurtzetik bozka bera lapurtzera iritsiz. Mezua argia da: Ezker Abertzalearen eta bere eskubideak defendatzen duen ororen aurka edozerk balio du. Hauteskundeen emaitzetan sartu aurretik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Iniziatiba Internazionalista posible egin duten lagun guztiei. Elkartasuna hitzaren esan-nahia diskurtsoetatik haratago praktikan jarri duzuelako; gure etxean eskeini ez diguten sostengua emateagatik; euren burua abertzaletzat duten PNV, EA eta Aralar bezalako alderdien zurikeria agerian utzi duzuelako; eta bai Hego Euskal Herrian eta baita estatuko beste txoko askotan ere ilusioa piztu duzuelako. Gora zuek! Hauteskundeetan sartuta, esan beharra dago Iniziatibaren kandidaturaren emaitza arrakastatsua izan dela oso. Hego Euskal Herrian emaitzak oso onak izan dira: 140.000 bozkatik gora lortu ditu, eta Ezker Abertzalea izan da bozka kopuruan gora egin duen bakarra, hirugarren indarra bilakatuz. Bitartean, PNVk etengabeko jaitsierarekin jarraitzen du, 43.000 bozka galduz, eta EAAralarrek kriston zaplastekoa hartu dute, ia 30.000 bozkako galerarekin. PSOE mantendu da eta PP nabarmen jaitsi da, UPyDri bozka batzuk transfer10


ituz. Orokorrean Hego Euskal Herriko emaitzak onak izan badira, nabarmentzekoa da Nafarroan lortutako emaitzak. Ilegalizazio, ordezkapen saiakera, errepresio itzeleko urteak pasa eta gero hirugarren indarra izatera itzuli gara. NaBai eta Aralarrek behera egin dute Ezker Abertzaleak apustu legal bat egin ahal izan duen une berean, argi utziz zein den herri honetako ezker abertzalea, eta ez dagoela ordezkatuko duen proiekturik gabeko “Ezker abertzale berri” baten beharrik. Ipar Euskal Herrian ere emaitza oso onak lortu dira Euskal Herriaren Alde kandidaturarekin. Orain dela bost urteko 4.328 bozketatik 5.602 bozka lortzera pasatu da. Beste alderdi abertzaleek aurreko hauteskundeen emaitzak mantendu edo hobetu dituztela kontuan izanda, benetan pozteko emaitzak direla esan dezakegu. Estatu espainolak burutu duen putxerazoari dagokionez, hainbat dira argitu beharreko kontuak. Alde batetik akatsak egon dira. Hori da Hego Euskal Herriaren kasua, zeinaren 1.468 bozka berreskuratu dira. Beste batetik, bozka zuri eta baliogabeen kontua dago. Hainbat tokitan II-SPren bozkak nuluekin “nahastu” behar izan dira, ez baita posible bozka nuluak lau urtetan 57.000tik 125.000ra igotzea, partehartzea jeitsi denean (bozka zuriekin berdina gertatu da). Adibidez, ulergaitza da Valladoliden Iniziatibak Izquierda Castellana-k lortzen dituen bozken herena bakarrik jasotzea. Galizan antzeko egoera ematen da, Iniziatibak formazio independentistek baino bozka gutxiago lortu dituelako, hauek berarekiko atxikimendua azaldu ostean. Eta adibide batzuk baino ez dira. Baina ez da hor bukatzen putxerazoa:

kontaketetan

jada

argitu

ezin

daitezkeen

irregulartasunak

(Hauteskunde-batzak zenbaki bat eman zion II-SPri eta Barne Ministerioak beste bat), bozken deuseztea, berrikusketetan etengabeko arazoak (Burgosen mahai batzuetako errekuentoa ikuskatzen bakarrik utzi, mahaiak kontu handiz hautatu ostean; Katalunian, bozka nuluak “desagertu” eta batzuk bakarrik berreskuratu dira, ordezkariak mahaietatik kanporatuak izan dira; Asturiasen 230-260 bozka artean Iniziatiba hitzarekin antzekotasunak dituzten alderdiei eman zaizkie…). Herri eta hiri guztietan ahaldunak ez iza-

11


tea asko zailtzen ari du salaketak aurkeztea, hala ere oringoz, II-SPk baliogabetzea eskatu du hainbat hauteskunde-batzetan (Valladolid, Madril, Kadiz eta Bartzelona). Hain da handia putxerazoa, hauteskundeak errepikatu beste aukerarik ez litzatekeela egongo, demokrazia batean bizi bagina. Lastima. Gorabehera guzti hauen aurrean, alderdi guztien isiltasuna nagusitu da. Jada harritzen ez agituen arren, ezin ezkutatu sentitzen dugun nazka eta amorrua. Barne ministerioak antolatzen dituen hauteskundeetan, PSOEko Rubalcabak, Euskal Herriaren aurkako gudaren logikaren barnean, ezer esateko ez duela lotsagarria da, baina are lotsagarriagoa gure Herriaren interesak ezker ikuspuntu batetik “defendatu� behar dutenen jarrera. Izan ere, Aralar eta EAren koalizioak ezarpenik ez duen estatuko hainbat herritan emaitza ikusgarriak lortu dituzte II-SPkoekin alderatuta, Iniziatiba osatzen duten alderdiek urteetako ezarpena duten bitartean, Izquierda Castellana kasua esaterako. Argi dago beraiek ez dutela putxerazoa burutu, baina argi dago ere, eta beraiek badakite, emaitza horiek putxerazoak sortu dituela. Europa mailan berriz, oro har, eskuinak irabazi du. Talde faxista eta euroeszeptikoek gora egin dute (Ingalaterran, PNB alderdi faxistak 2 diputatu). Europa urrun ikusten

dute

hautesleek

eta

krisiaren aurrean betiko alderdiei (zentro-eskuinak irabazi arren parlamentarioak galdu ditu) bozka eman ordez, mota honetako alderdiei ematea erabaki dute. Alderdi sozialdemokratek, berriz, behera egin dute nabarmen: ez Frantzian, ez Ingalaterran, ezta Alemanian ere ez dira %20ra heldu. Alderdi sozialdemokratek eta zentro-eskuinak krisiaren aurrean planteatzen dutena berdina da. Sozialdemokratek ez daukate jendea erakartzeko proiektu politikorik, sistema kapitalistaren logikari jarraitzen diote, zentro eskuinak bezala, orduan zertarako kopia bat sostengatu originala

12


Nepal Himalaiako mendilerroaren hegoaldeko isurialdean eta Txina eta Indiaren artean kokatuta dagoen herrialdea da. Ia 25 milioi pertsona bizi dira bertan eta munduko estaturik txiroenetakoa da, populazioaren %70 pobreziaren mugatik behera bizi da eta %51 alfabetatugabea da. Beraz, ez da harritzekoa bere herrialdetik kanpo bizi diren nepalien kopurua hain altua izatea, soilik Indian 7 milioi baino gehiago. Nepalek monarkia hinduista (hindu konfesioko estatu bakarra) bat sufritu izan du azkenengo 240 urteetan, baina hurrengo lerroetan ikusiko dugun bezala asko aldatu dira gauzak munduko zabaian. Pasa den mendeko 90. hamarkadan Nepalek klanetan oinarritutako feudalismoaren antzeko egoera bat bizi zuen. Erregeak agintzen zuen ejertzitoaren babesa eta bortizkeriarekin eta parlamentua itxurak egiteko instituzio bat besterik ez zen. Ekonomian nekazaritza (lurrak gutxi batzuen esku) zen sektorerik garrantzitsuena (nahiz eta altuera eta klimagatik ez den lurralderik aproposena) eta turismoa eta atzerrian lan egiten zuten nepaliek bidalitako dirua ziren diru-sarrera garrantzitsuenak. Gaur egun, hein handi batean egoera ekonomikoak bere horretan dirau. Egoera tamalgarri honen aurrean Nepaleko Alderdi Komunista Maoistak (NAKM) 1996ko otsailaren 12an Nepalgo Herriaren Armada (NHA) sortu eta “Herriaren guda� hasi zuen. NAKMren helburua alderdi bakarreko Errepublika Popularra ezartzea zen, Mao Tse-Tung Txinan sortutakoaren bidea jarraituz. Lehenengo asteetan bertan hamarnaka eraso eta ekintza burutu zituen NHAk eta hortik aurrera geldiezinezko mugimendua bilakatu zen. 14


Hainbat estatuk urduritasunez ikusten zuten maoisten gorakada: AEB eta Ingalaterrak Nepalen aldaketarik gerta ez zedin, batez ere beraiek kontrolatuko ez bazuten, interes handia zeukaten (Txina etsai ekonomikoaren mugan aliatu baitzen) eta horretarako material militarra eta aholkularitza eman zion ejertzitoari; Indiak ere asko zeukan, eta dauka, galtzeko. Nepalek historikoki Indiatik inportatu ditu berebizikoak zaizkion jangaiak eta erregaiak, baina azkenengo urteetan Nepalek Txinarekin egindako akordio komertzialek argi gorriak piztu ditu New Delhi-n, eta gainera 1950eko Mahakaliko tratadua ere arriskuan ikusten du (trataduaren arabera, Indiak Himalaiako uren, munduko ibai garrantzitsuenetakoak, etekin ia erabatekoa ziurtatuta dauka). Baina arazoak ez dira soilik komertzialak, izan ere, Indiako estatuen erdian maoista indiarrak ejertzito boteretsu bat bilakatu dira, eta nepaleko maoistak

adibide

izateaz

gain

laguntza

ere

eman

diezaiekete.

Hauteskundeak (Kongresu Nazioanalak irabazi ditu) burutu berri dituen Indiarentzat ez dira garai onak: gatazkaz ingurututa dago, intentsitate baxuko guda egoera bizi du (maoistak, enfrentamendu erlijiosoak, Kashmir...) eta populazioaren 3/4k miserian bizi da, baina hurrengo artikulu baterako utziko dugu Indiaren egoera. Txinak ere interes handia du Nepalen, eta beste potentziekin alderatuta ez zuen begi txarrez ikusi maoisten gorakada, are gehiago, armak eman zizkion gerrillari. Nepalek Asiako hegoaldera burutzen ari den hedapenerako garrantzi geoestrategiko handia dauka eta herrialdean eragina izanez gero, zonaldean eragina handitzeaz gain, Nepalek Tibet laguntzeko izan duen joera aldatzea lor dezake. 2001ean, maoisten indarra indargabetu nahian, erregeak NAKM ilegalizatu, bere alde egiten zuten argitalpenak debekatu eta larrialdi egoera eta gerahotsa ezarri zituen. Bitartean, gerrillak gero eta lurralde zabalagoa kontrolatzen zuen eta estatu paralelo bat eraikitzen hasia zen.

15


Maoisten influentzia eta eraginkortasuna etengabe hasten zihoan, eta ez soilik alor militarrean, 2004ean Katmandu hiriburuaren hainbat eguneko blokeoa edo deitutako greba orokorren arrakastak kasu. 2005ean gerrillak lurraldearen %40a kontrolatzen zuen eta egoerari buelta ematekotan erregeak, Gyanendrak, gobernua disolbatu, manifestazioak debekatu, atxiloketa masiboak burutu eta botere absolutua bere gain hartu zuen. Maoistek aurrera egiteko aukera paregabea ikusi eta oposizioko alderdiekin akordio bat lortu zuten herria protesta egitera kalera ateratzeko. Mobilizazio jendetsuak (batez ere maoistek eta mugimendu herritarrek bultzatua, alderdi politikoen sinezgarritasuna oso urria baitzen) izan ziren, eta hainbat eguneko liskarren ondoren Gyanendrak atzera egin behar izan zuen. Ageri-agerian geratu zen maoistekin kontatu gabe ez zegoela herrialdearen egoera egonkortzerik eta hurrengo urtean, 2006an, gerrilla maoistak bake akordioak sinatu zituen alderdi politikoekin, 10 urte iraun eta 13.000 hildako eragindako gudari bukaera emanez. Hala ere, bake prozesuaren hasierahasieratik monarkiarekin identifikatutako sektoreen, bi alderdi politiko nagusien (Kongresuaren Alderdia, zentristak eta Alderdi Marxista-Leninista Batuko, AMLB, sozialdemokratak) babesarekin, trabak jasan behar izan zituzten maoistek, eta blokeoak gainditzeko, kontzesioak egin eta batez ere kalean manifestazioen bidez presioa mantenduz, gainditzen joan ziren. Bake akordioek 2008ko apirilean Asanblada Eratzailea (konstituzio berria idatzi behar duena) osatzeko hauteskundeei bide eman zioten eta bozken %40arekin maoistak irabazi zituzten (abuztuan gobernua AMLB eta beste alderdi txiki batzuekin osatu zuten). Nepaliek klase politiko tradizional eta korruptoaren aurka bozkatu zuten, hainbat urtetan erregeak uzten zituen botere-kota nimi単oak gestionatzen ibilitakoak eta sistema bera mantentzen

16


lagundu zutenak zigortzeko. Bake prozesuan gertatu bezala, oztopo ugari izan ditu gobernuak bake akordioetan sinatutakoa betearazteko eta gerrillariak armadan sartzeko auziak hautsak arrotu ditu. Bake akordioen arabera 19.000 gerrillarik armak utzi eta NBEren kontrolpean dauden kanpamentuetan ezarri ziren armadara sartu bitartean. Kanpamentuetan bizi baldintzak degradatzen joan diren bitartean, historikoki monarkiaren aldeko armadaren buruzagiek ez dute gerrillariak integratzeko aurrerapausurik eman (gerrillariak ejertzitoa “politizatzearen� beldur dira), are gehiago, gerrillariak alde batera utzita, Epaitegi Gorenak gelditu zituen 3.000 soldadu berri erreklutatzeko urratsak eman zituzten. Eta egoera honen aurrean pasa den maiatzaren hasieran Prachanda lehen ministroak (gerrillari ohien buruzagia) Katawal armadako burua kargutik kentzea erabaki eta gero, egun berean AMLBk gobernua utzi zuen. Hurrengo egunean berriz, Nepaleko presidenteak (zentrokoa) erabakia bertan behera utzi zuen. Prachandak presidentearen erabakia inkonstituzionala zela eta, dimisioa aurkeztu eta bere jarraitzaileak kalera ateratzera deitu zituen. Konstituzio

berria

idazteke

dago

Nepalen. Bitartean maoismoak, oztopoen gainetik bake akordioetan adostutakoa aurrera eramateaz gain, kontzezio gehiegi egin (gobernu lokalak, justizia epaitegiak, osasun eta hezkuntza instituzioak, kooperatibak, nekazaritza kolektiboa eta estruktura militarra bertan behera geratu dira) eta ezer ere lortu ez dela (ez da nekazal erreformarik egin eta gerrillariak ez dira ejertzitoan sartu) dioen maoismoaren sektore gero eta garrantzitsuagoarekin lehiatu behar da.

17


Mugimendu feministak bide luzea egin du emakumeok autonomia eta gure gorputzaren gaineko kontrola izateko borrokan. Euskal Herrian ere, aspaldi, emakumeok gure gorputzaren jabe izateko dugun eskubidea aldarrikatu dugu, eta horrez gain, plazer sexuala ugalketari lotzearen ideiaren aurka agertu gara. Abortatzeko eskubidea Euskal Herriko mugimendu feministaren sorreratik aldarrikatu den eskubidea izan da. Emakumeok, oztopo legal eta ekonomikoak aurkitzen

ditugu batetik, eta bestetik, oztopo moralei eta

hauek sortzen duten presio sozialari ere aurre egin behar diogu. Mundu mailan, urtero 46 milioi abortu inguru egiten dira. Hego Euskal Herrira bakarrik begiratuz, 3655 abortu. Abortuak, beraz, zeresan handia eman du gure artean. Etenaldien gehiengoak sare pribatuan egiten dira (E.A.E-n %95,02a eta Nafarroan portzentaia

altuagoa

da, %99,8a) eta kontutan hartu behar dugu, emakume asko gazte, etorkin eta baliabide ekonomiko eskasekoak izaten direla. Ondorioz, egoera honetan dauden emakumeek, era legalean abortatzeko aukerak urruntzen ikusten dituzte. Euskal Herrian, lehenengo talde feministak sortzearekin batera, abortuaren aldeko aldarrikapena egin zen Bilbon. 11 pertsonei abortua praktikatu izana egotzi zitzaien eta sei eta hamar urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituzten eurentzat. Herri eta auzo guztietako paretetan aldarrikapen ugari irakur zitezkeen: emakumeentzako amnistia batetik, sexualitatea amatasuna ez 18


dela aldarrikapen zuena bestetik eta abortu aske eta doakoaren eskaera azkenik. Gaur egun, abortuak kode penalaren baitan jarraitzen du. 80. hamarkadan PSOEk ezarritako abortuaren gaineko legean, Hego Euskal Herrian hiru balizko egoera zehatzetan izan ezik (bortxaketa kasuetan, umearentzat arriskua dagoen kasutan eta emakumeak arrisku fisiko eta psikologikoak dituen kasuetan) gainontzekoetan delitu kontsideratzen da haurdunaldiaren etendura. Ipar Euskal Herrian haurdunaldiaren lehenengo 12 asteen barruan abortua legala da. 12. astetik aurrera eta haurdunaldiaren 22. astera arte, amaren osasun fisiko nahiz psikikoa arriskuan dagoenean edota fetuaren malformazio kasuetan bakarrik abortatu daiteke. Estatu Espainolak berriztatutako legearen arabera, Hego Euskal Herriko egoera Ipar Euskal Herriko kasuarekin parekatuko da. Baina, nahikoa al da estatuak planteatzen duen “konponbidea”? Emakumeon eskubideak bermatzen al ditu legen honek? Edo estatuaren aurpegi garbiketa soil bat besterik ez da? Erantzuna argia da! Emakumeon eskubideak ez dira bermatzen, nork erabaki ahal du gure gorputzaren gain? Mugimendu feministak, orain 20 urte egiten zituen aldarrikapenak berreskuratu ditugu. Hezkuntza sexualarekin lotuta, hezkuntza zentroetan lantzen den hezkuntza sexuala oso urria da. Askotan, erreprodukziora eta koitora bideratuta dago, gaia, ikuspuntu heterosexista eta moralista batetik aztertua. Sexualitatea koitoarekin bakarrik erlazionatzen da, antisorgailuen informaziora mugatuz. Hezkuntza “sexual” honetan non geratzen da plazerra? eta non askatasun sexuala?

19


Azken urteetan eskubide honen aurkako erasoaldia jasaten ari gara sektore eskuindar eta kontserbadoreen aldetik, eliza katolikotik eta “provida� deitutako taldeetatik. Gai hau era sentsazionalistan landu dute, “bizitzaren aldeko� mugimendu bezala salduz eta emakume eta pertsona ororen eskubideen kontra eginez. Era alarmista batean, orain dela gutxi, elizak abortu eskubidearen kontra ateratako kanpainaren izaera kriminalizatzailea salatu behar da. Kanpaina honek, abortua hilketa batekin konparatzen zuen, abortuak suposatzen duena desitxuratuz, jarrera kontserbakorrena gizartean errotzen saiatuz, kondoien erabilpena alde batera utziz, emakumeon eskubideak beste behin ere zapalduz... Badirudi XXI. mendean elizak gure gorputzen jabe izan nahi duela.

Aski

Hainbeste gizarte

da!! urtetan

patriarkal

honen kontra borrokatu ostean, elizak oraindik ez du ulertu, emakumeok

gure

gorputzaren jabe eta erabakitzeko

gai

garela eta ez dugula onartuko ez eliza ezta estatua ere gure eskubideen kontra joatea. Kalera aterako gara behin eta berriro (ekainaren 6an Bilbon egin genuen bezala), gure eskubideak lortu arte.

Gure gorputzen jabe izan gaitezen:

abortua libre!

20


HERRIA abian! aldaketa sozialerako plataforma otsailaren 14ean eman zen ezagutzera (manifestua hurrengo lerroetan). Hainbat eragilek, Zirikatzen! barne, osatutako plataforma martxan dago jada: batzar nazionala burutu zuen, mobilizazioak deitu eta diagnosi orokor bat burutzen ari da, udazkenean sistema honi alternatiba bat eskeintzeko. Norbanakoek zein taldeek dute lekua eta bertan parte hartzera deitu nahi zaituztegu. Informazio gehiago: www.herria-abian.org

Ekonomia ez da pertsonen eskubideak eta herrien beharrak asetzeko antolatzen. Aitzitik, pertsonak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatu egiten dira globalizatutako kapitalismoaren aldarean. Bakan batzuk herrialde osoen adinako ondasunak dituzten bitartean, munduan 950 milioi lagun gosez bizi dira eta urtero 6 milioi hil egiten dira elikadura txarraren ondorioz bost urte bete aurretik. Egun nagusi den sistema ekonomikoaren injustizia basatia agerian uzten duen datu ugarietako bat da hau.

Gure herrian ere sistema honek eragindako desberdintasunak antzeman daitezke. Azken hamarkadan ekoizpena nabarmen hazi da, baina sortutako aberastasuna ez da herritarren bizi-baldintzen hobekuntzan gauzatu, kontrakoa baizik. Enpresa eta banketxeek alimaleko etekinak aldarrikatzen zituzten bitartean‌ - Soldatek pisua galdu dute, prekarietatea hedatu da eta lan-istripuak kroniko bilakatu dira. - Emakumeek pairatzen duten zanpaketa sexual, ekonomiko eta sozialean sakondu da. - Ez zaio jendartearen sektorerik prekarizatuenek (gazteek, pentsiodunek, hainbat migratzaile kolektibok) sufritzen duten diskriminazio ekonomiko eta sozialari aurre egin. - Etxebizitza duina izateko eskubidea urratu da. - Milaka baserri, arrantzuntzi, saltoki txiki eta garraiolari autonomo desagertu dira. - Zerbitzu publikoak pribatizatu eta irakaskuntza merkantilizatu da. - Gure lurraldeko milaka hektarea porlanez bete dira, Euskal Herriaren biziraupen fisiko bera arriskuan jarriz.

22


Orain, kapitalistak nahiko luketen bezainbeste irabazten ari ez direnean, komunikabide eta instituzio guztiak mintzo zaizkigu krisiaz. Iraingarria da, zinez, herri honek pairatzen duen krisi iraunkorra estaltzen ibili ondoren, enpresarien etekinei eustea Lehenengo Lehentasuntzat inposatu izana. Horrela, Estatu Batuek eta Europako Batasunak ezarritako, Parisek eta Madrilek inposatutako eta Gasteiz nahiz Iruñeak bultzatutako “krisiaren aurkako neurri” horien helburua kapitalisten irabazitasa berreskuratzea da, alegia, herri sektoreok ordain dezagun euren etekinen berreskurapena, besteak beste honako neurri hauen bidez: - Kaleratzeak eta enplegua erregulatzeko espedienteak (EEE), soldata-murrizketak, lanaren esplotazioaren areagotzea. - Diru publikoaren desbideratzea banketxe eta enpresarien mesedetan, izaera sozialeko gastu publikoa murrizten den bitartean. - Porlanaren politikari bultzada berria, eraikuntza-enpresak kontent izateko. Azken batean, lanaren banaketa sexual eta sozialean oinarritzen den egungo eredu ekonomikoa eta bere finantza-sistema berrindartu nahi dute.

Guk: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok… Uko egiten diogu espekulatzaileek euren diru-goseaz sortu duten krisia ordaintzeari. Iragartzen ari diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik, kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraiki nahi dugu. Eta Planetak nahiz Euskal Herriak behar duten aldaketa sozialaren alde mobilizatu egingo gara.

Zera aldarrikatzen dugu: - Lan produktibo nahiz berproduktiboaren banaketa. Aberastasunaren banaketa - Ekonomiaren demokratizazioa. - Ekosistemaren garapen eredu demokratikoa.

Horiexek dira benetako krisitik (sistema kapitalistak eragiten duenatik) ateratzeko beharrezkoak diren egiturazko neurrietako batzuk. Eta neurriok eztabaidatu eta gauzatu ahal izateko, erabakitzeko ahalmena behar dugu. Ildo honetan, subiranotasuna aldarrikatzen dugu bestelako Euskal Herria eraiki eta bestelako Munduaren eraikuntzan gure ekarpena egin ahal izateko. Beharrezkoa ez ezik, posiblea ere badelako.

23


1

- 2008ko azaroan Groenlandiako herritarrek, erreferendum bidez, independentziari ateak irekitzen dizkion 1979ko estatutuaren erreforma (ekainaren 21etik aurrera indarrean) onartu zuten. Munduko irla han-

dieneko Landsting-erako (parlamentua) hauteskundeak izan berri dira eta ezkerreko independentistek (Inuit Ataqatigiit, IA) Siumut sozialdemokraten 30 urtetako agintearekin bukatu dute (IAk %21,3ko igoerarekin, bozken %43,7 lortu dituzte eta Simiut lau punturen jeitsierarekin %26,5ean geratu dira). Gobernu berriak irlaren independentzia ekonomikoa ahalbidetzeko (Kopenhage-ren subsidioekiko menpekotasuna apurtu E-21etik aurrera kudeatuko duten lurpeko baliabideekin: mineralak, diamanteak, petroleoa eta gasa) aurrerapausuak emateaz gain, beste arazo larri batzuk konpondu beharko 24


ditu: indarkeri matxista, ospitalen saturazioa, hezkuntzaren egoera tamalgarria, gero eta handiagoa den aberats eta txiroen arteko aldea... Nolanahi ere, argi dagoena inuit-ek independentziarantz pausu berri bat eman dutela da.

2

- Ipar Yemen eta Hego Yemen 1990ean batu ziren. 1967tik 1990era, hegoaldeak Yemengo

Herri

Errepublika

Demokratikoa izena hartu zuen, lehen estatu sozialista arabiarra izanik. Iparraldearekin hainbat tirabira izan zituen, tartean bi gerra, 1972an eta 1979an. 1981ean estatu bakar bat osatzeko konstituzio proiektua adostu eta 1990ean batu ziren, Iparraldeko presidentea geroztik agintzen duelarik. Hegoaldeak 4 milioi biztanle ditu eta iparraldeak 20, eta krisi ekonomikoak azalean zegoen sentimendu bat berpiztu du azken hilabeteetan: hegoaldeko biztanleriaren zati batek, iparraldeak kolonizatu dituela uste du. 1994ean iparraldeko armadak hegoaldearen independentzia lortzeko saiakera bat gogor erreprimitu zuen eta badirudi batasunaren 19. urteurrena betetzen denean hegoaldean protesta giroa zabaltzen doala (8 argitalpen debekatu, poliziak 8 manifestari erail eta beste 30 zauritu...).

3

- Pakistan AEBen administrazio berriaren buruko-min garrantzitsuenetakoa bilakatu da. Pakistaneko ipar-mendebaldeko mugako FATA (administrazio federalpeko

area tribalak) probintzietan talibanak nagusi dira eta etengabe indartzen doan mugimendua da, batez ere azken hilabeteetan, Obamarekin maizagoak diren zibilen aurkako (ehunka hildako) AEBk burutzen dituen bonbardeaketak direla eta. Beraien anaia afgano-

25


engandik banatzen duen inperio britainiarrak XIX. mendean ezarritako mugaren zonaldean, populazio pashtun-aren haserrea handiagoa bihurtu den heinean Islamabad-eko gobernuaren kontrola gero eta txikiagoa egin da (kontrola inoiz izan ez duen arren), apirilean talibanekin bakea sinatu behar izateraino. Baina talibanak, berrindartuta, Islamabad-etik 100 kmtara hedatu ziren apirilean eta gobernuak lurraldearen zati handi bat bere kontroletik kanpo geratzeko arriskua ikusita (egun, gobernuak ez du lurralde guztia kontrolatzen, Afganistanen bizi den egoerara doala dirudi), maiatzean talibanen aurkako ofentsiba (estatua eratu zenetik barne-errefuxiatu gehien, 2 milioi, sortu duen gatazka) martxan jarri zuen. Ikusteko dago eraginkortasuna...

4

kada

-

Europako

hauteskundeek

erakutzi berri digute diskurtso xenofobo eta arrazisten gorabeldurgarria

kontinentean.

Maiatzean Italiako diputatuek baietza eman zioten inmigrazioa delitu bihurtzen duen segurtasun legeari: 5.000 eta 10.000 euroko izunak, 200 euro herritartasuna lortzeko, 2 hilabetetik 6ra igo inmigranteen atxikitzea, biztanleek ordena publikoaren asaldurak salatzeko biztanle multzoen errondak, etxegabekoen errolda... Estatu espainolean berriz, jakin berri da Garzonek zuzendutako “islamiar terrorismoa finantziatzeko sare� baten aurkako operazioan atxilotutako Abdelbarie Dahane, kanporatua izateko arriskuan dagoela. 2 urte kartzelan egon eta gero errugabe deklaratu dute, baina orain kanporatu nahi dute kartzelan egon zenez ezin izan zuelako bere paperak erregularizatu.

5

- Azkenengo zenbakian Tamil herriari buruzko eta pairatzen ari zen ofentsibaren inguruko artikulu bat idatzi genuen. Kolonboren ofentsibak, zingalesen babesa eta komunitate internazionalaren pasibitatea-

rekin batera, LTTEaren gaineko behin-behineko garaipena ekarri du (Prabhakaran buruzagia ere erail dute). Tigreek armak isilaraztea erabaki

26


dute bere herriaren aurkako sarraskia gelditzeko. Izan ere, armada zingalesak urtarrilean hasitako ofentsibak 250.000 barne-errefuxiatu (Kolonbok “harrera guneak� deitzen dituen kontzentrazio eremuetan sartu ditu: alanbradaz inguratuta eta soldaduak zelatutako eremu hauetatik ezin da inor atera eta gainezka egoteaz gain elikadura eta osasun baldintzak oso kaskarrak dira eta galdeketak eta tortura eguneroko errealitatea da), 10.000 eraildako eta 14.000 zauritu sortu ditu, eta familiei xantaia egiteko eta LTTEren inguruan galdeketa egiteko bost haur tamiletatik bat bahituak edo desagerraraziak izan dira. Herri oso baten aurkako sarraski honen ondorioz Sri Lankako gobernua garaile agertu da, baina argi izan beharko luke lau hilabeteko sarraski batek ezin duela hamarkadetako gatazka politiko batekin amaitu eta tamilek jaso duten eta jasotzen ari diren tratu krudelak LTTEa goizago edo beranduago berrindartua agertzeko hazia besterik ez dela.

6

- Tailandia monarkia konstituzional baten menpean bizi da 1932 geroztik. 18 estatu kolpe bizi izan ditu herrialdea 1932tik ona

eta armadaren eta erregearen itzala bizitza politikoan berebiziko garrantzia dauka. Nahiz eta krisi garaietan erregeak ez duen adierazpenik egiten (1992ko gobernu militarraren aurkako manifestazioen ondoren armadak egindako sarraskia salbu) eta beti bigarren planu batean kokatzen den arren, berak sortutako sareak (ejertzitoko buruak, epaile kontserbadoreak, burokratak eta enpresariak eta hirietako klase ertainaren zati garrantzitsu bat) kontrolatzen eta gidatzen du herrialdea, aldaketa edo demokratizazio saiakera guztiak zapuztuz. 2001ean Thaksin-ek, telekomunikazioen magnateak, irabazi zituen hauteskundeak eta lau urte geroago berriz hautatua izan zen. Herrialdeko klase behartsuenek boterera aupatu

27


zuten Thaksin-en aurka aliantza bat sortu zen 2005ean (PAD). “Kamiseta horiak” bezala ezagutzen den mugimenduak, armada eta erregearen babesarekin, protestaldiak abiarazi zituen. 2006an gobernu militarra ezarri eta 15 hilabetera Thaksin-en (erbesteratuta dago Tailandian korrupzioagatik kondenatua baitago) jarraitzaileek hauteskundeak berriro irabazi eta geroko protestaldiek eta parlamentuan emandako esku-kolpe ilun bat eta gero, 2008ko abenduaz geroztik boterean dago PAD. 2008an “Kamiseta gorrien” mugimendua sortu zen eta apirilean burututako protestaldi antigubernamentalen dinamizazioaz arduratu da. “Kamiseta horien” protestaldietan ejertzitoak ez bazuen parte hartu, oraingoan ez da berdina gertatu eta enfrentamendu gogorrak izan dira manifestari eta soldaduen artean. Hiru urte bete ditu jada krisi politikoak Tailandian, baina hamarkadak dira herriari bizkarra ematen dion monarkia pairatzen dutela.

7

- Libanon 1990ean gerra zibilari emaiera eman zioten hitzarmenetan adostutako erlijioetan oinarritutako sistema

baten arabera osatzen da parlamentua. Akordio honen arabera parlamentuko 128 eserlekuak erdibana banatzen dira kristau (maronitak, greko ortodoxoak, greko katolikoak, armenio ortodoxoak, armenio katolikoak, evangelista eta kristauak) eta musulmanen (chíi-ak, suniak, drusoak eta alauiak) artean. Pasa den urteko komunitateen arteko enfrentamenduekin bukatzeko batasun nazionaleko gobernua eratu zuten bloke pro-okzidentalak (martxoaren 14ko koalizioa) eta Hizbulak eta kristau maronitek osatzen dutena (martxoaren 8ko koalizioa, herrialdea korrupziotik libratzeko eta Israeli erresistentzia egiteko koalizio politikoa). Mendebaldeko gobernuen esku-sartze (bloke pro-okzidentalaren aldekoak), AEBtako lehendakari-ordearen bisita eta adierazpenak ondo laburbiltzen dituenak, itzalpean burutu berri dira hauteskundeak Libanon. Eta aurreikusita zegoen bezala kristau zirkunskripzioek erabaki dute lehia: 128 eserlekuetatik 71 lortu ditu martxoaren 14ko koalizioak.

28


Euskal Herriak Bere Eskola “Eskolak Euskaldunduâ€? herri ekimenak landatutako hazietatik sortu zen, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko borrokan jarraitzeko. Herri eragilea da EHBE ikasle, irakasle, guraso edo hezkuntzarekiko edonolako interesa duen orori zabaldua. Hainbat dira gure aldarrikapenak, hezkuntza sistema arrotz inposatu honek Euskal Herriari suposatutako urraketak bezainbeste: euskalduntzea bermatuko duen eskola euskaldun bat nahi dugu; publikoa eta hezitzailea izango den hezkuntza sistema bat nahi dugu; mutilak zein neskak parekidetasunean heziko dituen sistema hezkidetzaile bat nahi dugu; lanpostuetan euskaraz bizitzea ahalbidetuko digun formakuntza eta lanbide heziketa euskalduna nahi dugu; ikasleok pertsona bezala eta ez merkatu tresna bezala formatuko gaituen unibertsitate eredua nahi dugu; gure herriaren edukiak eta ezagutzak benetan transmitituko dizkigun hezkuntza sistema bat nahi dugu; gure beharrak eta ez enpresenak asetuko dituen unibertsitate publikoa nahi dugu‌ Luzez jarrai dezakegu gure helburuei buruz hitz egiten, baina horretarako hainbat bitarteko daude dagoeneko, eta ez dakizuenontzat, aurten Deustun zertan aritu garen azaldu nahi dizuegu. Otsaila aldean proiektuaren aurkezpena egin genuen Bidarten. Ohiko aurkezpenak baino zeozer dinamikoaren aldeko apustua egin genuen, bideoak, antzerkia eta musika sortzearen zergatiarekin batera uztartuz. Adin desberdinetako 50 lagun bildu ginen bertan, eta giro polita sortu zen bai aurkezpenean geundenon artean, bai ondoko gelan prestatuta geneukan haurtzaindegian. Jaietan Sortzen Ikasbatuaz-en jaialdia izan genuen Deustuko txosna-gunean eta horretan aritu ginen, Curriculum-aren aldeko sinadura bilketa egiten 30


genuen aldi berean. Deustun 200 inguru lortu ditugu, zorionak eta eskerrik asko guztioi!! Kurtsoa borobil bukatu nahi dugu orain! Horretarako ikastolan testu liburu arrotzei buruzko unitate didaktiko bat planteatu dugu ikasle, irakasle eta gurasoentzat. Hezkuntza sistema herriz herri eraiki behar dugu! Horrez gain, kurtso bukaerarekin hurrengo ikasturterako matrikula epeak datoz, eta horrekin lanean hasiko gara orain. Jakingo duzuenez, Bilboko haurreskolen eskaintza tamalgarria da. Eskaintza posiblearen %6,22a besterik ezin dute ase, gainerako haurrak haurtzaindegi pribatuetara bideratuz ezinbestean. Erroldaren arabera 7.000 izan daitezke 0-2 urte artean plaza eska dezaketen gurasoak, eta 436 bakarrik plaza jasoko dutenak. Gainera oso txarto banaturik daude, Bilbo osoan 10 bakarrik egonda, Deustun 3 dauden artean, Zorrotza bezalako auzoetan ez dago bat ere ez. Egoera hau salatzen, Deustuko eta Santutxuko EHBEk kanpaina bat hasiko dugu. Haurreskolei begira ekimen bat planteatu dugu Udaletxe aurrean ekainaren 18rako, beraz, harremanetan egongo gara! Egon adi eta animatu!! Uztailean, berriz, lanbide heziketako graduen matrikula hasten da eta horrekin ere kanpainatxoren bat egiteko asmoa dakagu‌ Lanbide heziketa euskaraz! Jakingo duzuenez, lanbide heziketa graduen euskarazko eskaintza oso urria da, nahiz eta Deustun nahiko zorte ona dugun, bertako institutuetan gradu gutxi eskaini arren, euskaraz egiteko aukera egon badagoelako.

Hezkuntza Sistema Nazionala... aldarrikatu, borrokatu, eraiki 31


Urtero bezala, aurten ere Ikasle Abertzaleak-ek baterajotze egun nazionala ospatu du, ikastetxe eta unibertsitate desberdinen borrokak batu eta ezagutzera emateko urteroko zita. Baina aurten desberdintasun batzuekin eman da, izan ere, herrialde mailan antolatu beharrean, eskualde mailan antolatu dira ekimen eta maniak, Bilbokoa Deustun bertan izan dugularik. Beste behin, eskualdeko ekimenetarantz, Deusturantz, zutabeak abiatu aurretik, zentro bakoitzak urte osoan zehar jarraitu duen borrokari lotutako ekimen bat burutu du. Deustun IA-ko bi talde dauzkagu, bata Ikastolan eta bestea ICEn. Lehenengoek eskubide demokratioen aldeko borroka daramate, aspaldidanik zentro horretan

egin

den

bezalaxe.

Zuzendaritzarekin tirabirak izan dituzte kurtso hasieratik, kartelak jartzen uzten ez zietelako, ikasleek gai politikorik ezin omen dute landu eta. Hainbat ekimen egin dituzte horren inguruan (Zuzendaritza beraren kartel guztiak kendu, ikastolako hormak kartelez josi‌), baina Zuzendaritzak ez du asko egin atzera: orain kartelak jarri ahal omen dituzte, hori bai Zuzendaritzak esandako lekuan eta baimena eskatuta. Izan ere, ez dute gurasoek kartelik ikusterik nahi, edukitako gatazkak askoz ere gogorragoak izan dira kartelok patioan edo horrelako lekuetan ipintzean, eta batez ere, Zuzendaritza taldearen kontrako mezuak botatzean (min egiten duen tokian‌)! Greba eskubidea benetan gauzatu ahal izatearen alde ere jarraitzen dute, baina urteroko arrakasta berdinarekin. Izatez, DBH 3.tik aurrera, ikasleek 32


greba eskubidea daukate, baina Ikastolan gurasoen sinadura eskatzera behartuta daude, horrela euren eskubideak gurasoen nahiaren menpe utziz. ICE-ri dagokionez euskal egutegi propioaren alde dihardute oraindik, azken bi urteetan ikasleen lanari esker eskola kontseiluan onartu baita, baina Delegaritzak bietan atzera bota eta Zuzendaritzak ez du ezer egin Kontseiluak erabakitakoa mantentzeko. Oso demokratikoa institutu hau ere! Beraz, maiatza bukaeran, Bilbo eta Bilboko unibertsitateetako ikasleak San Pedron plazan elkartu ziren, bakoitza bere ikastetxeko pankartarekin, eta denak batera Deustuko kaleetan zehar

abiatu

ziren

Hezkuntza

Sistema Nazionalaren alde. Mania Ikastola aurretik pasatzean, bertako ikasleek parodia bat zuten prestatuta, urte osoko lana azalduz, baita ikasle zein irakasleen aldetik aurkitu duten jarrera ere. San Pedron bukatu zen ekimena eta bertan izan zen ekitaldi nagusia, zeinetan ikastetxe bakoitzak bere borroka azaldu eta, hezkuntza sistema inposatu arrotza apurtu ostean, adreilu bana jarri zuten Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde. Horrela bukatu zen urte oso bateko borrokak bateratzeko ekimena, baina borrokek piztuta diraute oraindik, ekaineko eskola kontseiluak hortxe dauzkagu eta! Baita hurrengo kurtsoak ere!

Hezkuntza sistema nazionalaren bidean, ikasleria eraikitzera! 33


Helder Costa Portugaleko egungo antzerkigile garrantzitsuenetako bat da. 1974ko iraultzaren testuinguruan sorturiko Apirileko dramaturgoen belaunaldikoa dugu. Antzerki lan honetan kritika garratza eta zinikoa egiten dio gaur egungo munduari. Gizartean dauden sinesmen batzuei buelta ematen dizkio hauetaz barre egiteko. Zer da arrakasta izatea. Zer motatako jendea goraipatzen dugu. Zer egin behar da horrelako norbait izatera heltzeko. Nola jokatu behar dugu. Nolakoa izan behar da gure itxura, gure familia, gure ohiturak, gure janzkera‌. Gure iraganak kaltetu ditzake goi mailako talde horren partaidea izateko ahaleginak. Helder Costak bakarrizketa honetan aurkezten duen pertsonaiak amets bat dauka. Bere ametsa ez da lortuezina diren amets horietako bat. Alderantziz, oso amets eskuragarria du. Bere ingurura begiratzen du eta jende askok berak duen ametsa bete duela ikustean erreza izan behar dela pentsatzen du. Ezta hurrik eman ere. Ez du bere ametsa betetzeko biderik topatzen. Pertsonaia honek ustela izan nahi du. Baina inork ez dio aukerarik eskaintzen eta bere buruari galdetzen dio ea zergaitik izan daiteken. Denetarik egingo du bere ametsa lortzeko eta bere ustetan ametsa lortu ez izanaren alegizko arrazoia topatzen eta konpontzen saiatuko da. Familia mota, itxura fisiko eta intelektuala, janzkera, jateko eta bizitzeko ohiturak‌ Saiakera hauek ez dute ondorio onik izango. Aitzitik, ondorio okerrak izango ditu, ordurarte izandako bere bizimodua eta ingurua kaltetu dituztenak, batik bat. Helder Costak gizartean naturaltasunez desiragarritzat onartzen diren bizimodu eta jarrerak bere horretan irudikatzen ditu. Itxurakeriaz hitz egiten digu. Itxurakerietan ibiltzeak dakarren nekeaz idazten du. Zinismoz baina itxurakeriarik gabe. Gizartean onartutako ustelkeria hankaz gora jartzen du bere zentzugabekeriaz barre egiteko.

34


- Apirilaren 26an Pare! talde feministak, Bilgune

Feministarekin

elkarlanean,

autodefentsa tailer bat antolatu zuen Kukutza gaztetxean. Bertan, defentsa teknika desberdinak ikasteaz gain, autodefentsari buruz aritu ginen: zer den autodefentsa, zer diren erasoak eta noiz bihurtzen den ekintza bat eraso, zelan gelditu‌ Emakume guztiei aholkatzeko moduko tailerra! Horrez gain, hainbat eraso eman dira inguruotan azken aldian, eta Pare!-k kontzentrak deitu ditu erantzuteko, eta hilabetero

azkeneko

asteartean

19.30etan

San

Pedron

izaten

den

Kontzentraziorako deia luzatzen dizuegu. - Badirudi hezkuntza bor-borrean dagoela Deustun! Deustuko Unibertsitateko Bolognaren aurkako taldeak bi egunetako gose greba burutu zuen maiatzean, gaua Deustuko Gaztetxean pasatu eta ekimenak burutzeaz gain, sinadura bilketa bat egin zuten unibertsitatean bertan, zeinetan 1000 sinadura inguru bildu zituzten. - Maiatzaren 1ari begira, Deustuko Segik bankuen aurkako ekimena egin zuen, gazteok pairatzen dugu prekarietatea salatuz, langileen egoera gogorra izanik, gazteok, inmigranteok eta emakumeok bizi dugulako zatirik gogorrena. Pintura gorria bota eta margoketetan gazteei borrokarako deia egiten zien. - Maiatzaren 7an, Zirikatzen!ek antolatuta MST-ari buruzko hitzaldia egin zen 36


Deustuko Gazte Lokalean. Bertara gerturatutako 20 bat lagunek MST-aren funtzionamendua eta proiektua hobeto ulertzeaz gain, argazkiak, argitalpenak, etab, ikusteko parada izan genuen. - Maiatzaren 21ean Hego Euskal Herrian greba orokorra izan zen. Deustun ere mobilizazioak egon ziren goiz goizetik. Goizeko 7.30etan hasi ziren piketeak eta auzoko kaleetan zehar ibili ziren 11.00ak arte. Ordu horretan, sindikatuek deitutako kontzentrazioa burutu zen Sanitik zutabea iritsi arte eta denok batera Zirkularrera abiatu ginen. Goizeko mobilizazioak oso jendetsuak izan ziren. - Maiatzaren 24ean, berriz, Ikurrinaren aldeko ekimena aurkeztu zen, hainbat talde eta eragileren babesaz (Mikeldi dantza taldea, Zirikatzen!, Deustuko

neskak

futbol

taldea,

Matxingorri, Pare, Segi, Peña Deusto, Goiko Alde…). Bertan Ikurrinaren aldeko hautua berretsi zuten inposatutako espainiar banderaren aurrean eta ekainaren 23a, udako solstizioan, ikurrina Deustun jarriko zela jakinarazi eta egun horretan gerturatzeko deialdia egin zuten. - Maiatzaren 31n, ordea, Pare!- sexualitate tailerra antolatu zuen aditu baten eskutik. 15 bat pertsona bildu ginen eta sexualitatearen inguruan hausnartzeko parada izan genuen. - Ekaineko bigarren astean Deustuko Gazte asanbladaren 20. urteurrena ospatu da. Aste osoko egitaraua prestatu dute gazteek: ipuin-kontalaria astelehenean, Itsasoaren alaba dokumenatalaren emanaldia Zirikatzen!en eskutik asteartean, kafe-tertulia asteazkenean… eta egun osoko egitaraua larunbatean! Larunbatean bertan bertso-bazkaria, tailerrak, poteoa… Zorionak Gazte Asanblada!

37


Espainiako telebista kateek 'Lost' telesailarekin egin dutena ez da inon ere ikusi eta, ulertzen ere, zaila da. La 2ek aspaldi erosi zituen aurreneko hiru kapitulo sortak, baita emititu ere, baina inolako fundamenturik gabe. Ikusleek Internetera jotzea erabaki zuten telesaila arrakasta bihurtuz (mundu mailan, Interneten bidez ikusitako telesailik jarraituena). Datuak ikusita, Prisa taldeko Cuatrok irla bitxi honen istorioa berrerostea erabaki zuen. Eta, orain bai, audientziak baiezkoa eman dio emisioei. Cuatrok 'Lost'-en bigarren denboraldia hasi berri du baina, mundu mailan, milaka zaleek azken sorta (seigarrena) gogotsu itxaroten ari dira. 2010.eko urtarrilean mundu osoak, bakoitzak bere hizkuntzan, aldi berean ikusteko aukera izango da. Argudioa nahiko sinplea da: hegazkin istripu baten ondorioz, 50 bat lagunek irla batetan elkarrekin bizitzen ikasi beharko dute, aurkitzen dituzten arte behintzat. Irla, hala ere, ez da espero bezain lasaia, eta, irlak berak, gonbidatu berriei ezuzteko ugari emango dizkie. Bitartean, zuzendariak protagonisten sekretuak, ezaugarriak eta pentsamenduak kontatuko dizkigu, flash-back famatuak erabiliz. Horien bitartez, bidaiarien arteko loturak ikusiko ditugu eta irlan gertatzen direnak ere ulertzen joango gara, baina pixkanaka-pixkanaka, ez uste astebeteko plana denik!Hor dago telesail honen koxka. Kapitulo bakoitzaren bukaeran, hurrengora begira, jakinmina pizten jakitea. Mundu mailan lortu dituen jarraitzaile kopurua ikusita, ematen du ekoizleek helburua lortu dutela. Orain, betiko galdera: jakingo ote dute argudio konplexuari amaiaera erakargarria jartzen? egia al da hasieratik bukaera idatzita zeukatela? Interneteko hainbat foroetan enkanteak ere egin dituzte: amaiera asmatzen duena, irabazle. 38



Zirikatzen Deustu Herriko Fanzinea 27. Zenbakia