Issuu on Google+

Igandea • 2011ko maiatzaren 8a

08 Urre meategiak Iñaki Guridi Mpohor (Ghana) asterka ageri dira emakume gazteak lokatz artean. Oinutsik daude denak. Buru gainean jartzen dute lokatzez beteriko erretilua, eta korrika eramaten dute, zulotik makina dagoen tokiraino. Euretako batzuek ez dituzte 12 urte baino gehiago izango. Hasieran kosta egiten da ulertzea zergatik duten hainbesteko presa, zergatik dabiltzan zalapartaka. Makinaren alboan koaderno batekin eta boligrafo batekin dagoen emakumeak argitu digu zalantza: «Emakume bakoitzaren joan-etorriak apuntatzen ditut, eta egiten dituzten itzulien arabera kobratzen dute». Korrika dabiltza, beraz, garraiatu beharreko lokatz piloa amaitu aurretik bakoitzak ahalik eta itzuli gehien egiteko. Batez beste, 4 cedi ateratzen dituzte egunean, 2 euro inguru. Goizaldean hasi dira gizonezkoak pikatxoiarekin lurra zulatzen. Euren giharrek ageriko dute ez dutela lehenengo lan eguna. Amstrong Watson da euretako bat. «Lau urte daramatzat lan honetan. Goizaldeko bostetan hasten gara lanean, eta hamaikak aldera amaitzen dugu. Egunean 7 cedi ateratzen ditut [3,5 euro]. Ez da soldata ona, baina beste lanik ez dago, eta dagoenari heldu behar», dio etsipen aurpegia jarrita. Hainbeste lokatz ikusita, gezurra ere badirudi zabalgune horretatik urrea ateratzen dutenik. Legez kanpoko urre meategi bat da Ghanako Mpohor herrian dagoen hau. Bertakoek galamsey deitzen diote jarduera honi. Gather and sell, batu eta saldu hitzen elkarketatik dator izena. Mike Anane, Ghanako Ingurumen Kazetarien Ligako zuzendariaren esanetan, «ingurune honetako nekazariek soroko lana eta urre bilaketa batera egin izan dituzte. Soroan amaitutakoan, edo euriteen sasoian, lurra zulatu eta urre bila jardun izan dira. Uzta txarrak utzitako zuloa hala bete izan dute historikoki». Urrez dohaindutako herrialdea da Ghana. Gold Coast zen herrialdearen izena, urrearen kosta, britainiarren kolonia zenean. Guinea Shield deitzen zaion formazio geologikoaren gainean dago kokatuta herrialdea, eta haren gainean, urre dentsitate handia duten harri plakak daude. Urre meategi asko dago Ghana guztian, baina batez ere herrialdearen erdi-mendebalde honetan. Eremurik handiena enpresa multinazionalek ustiatzen dute, Ashanti Gold, Adamus, Golden Star eta gisako enpresa erraldoiek. Horien alboan, eskala txikian aritzen diren meategiak ugari dira. Ia esku hutsez dihardute urre bila, baliabide gutxiagorekin. Batzuek badute jarduteko lizentzia,

L

Lokatz artean urre bila Baliabide gutxirekin eta ia esku hutsez, milaka pertsonak lan egiten dute Ghanan legez kanpoko urre meategietan. ‘Galamsey’deitzen diote jarduera horri. Gero eta kezka handiagoa dago meategi horietako lan baldintzen eta ingurumenari egiten dioten kaltearen inguruan.

Zenbakitan pAfrikako urre ekoizle nagusienetako bat da Ghana. Hego Afrika da urre gehien esportatzen duen herrialdea, eta Ghana da bigarrena. pBPGaren %50: 2009an Ghanako Barne Produktu Gordinaren %50 urre meategien jarduerak sortu zuen. p2.560.000 ontza urre: 2009koak dira Mineralen Batzordeak dituen daturik berrienak. Urte hartan, meategi handiek 2.560.000 ontza urre atera zituzten. Eskala txikiko lizentziadun meategien produkzioa 560.000 ontzakoa izan zen, guztiaren %17,9. p145.000 ontza urre: 2.000. urtean eskala txikiko meategiek 145.000 ontza urre lortu zituzten. Beraz, hamarkada batean ia laukoiztu egin da eskala txikiko meategien produkzioa. p2.500 milioi dolar: 2009an meategi handien lanagatik 2.500 milioi dolar jaso zituen gobernuak. p487 milioi dolar: Eskala txikiko lizentziadun meategien jarduerak 487 milioi dolarreko diru sarrera utzi zion gobernuari 2009an. p500 milioi dolar: Gobernuak uste du lizentziadun adina lizentzia gabeko eskala txikiko meategi ari direla lanean, zergarik ordaindu gabe. Dagozkien tasak ordainduko balituzte, ia beste 500 milioi dolar poltsikoratuko lituzketela uste du.

baina beste asko baimenik gabe ari dira. Gobernuaren Mineral Batzordekoa da Kofi Tetteh, hain zuzen, eskala txikiko meategien ataleko arduraduna. Berak dioenez, «oso zaila da jakitea zenbat meategik diharduten lizentziarik gabe. Eskala txikiko 500 meategi ditugu baimenarekin eta beste hainbeste izango dira, gutxienez, lizentziarik gabekoak». Mpohor herriko galamsey meategian bezala, Nkroful herrikoan ere dozenaka lagun aurkitu ditugu lanean. 2.000 pertsona inguruk lan egiten dute galamsey honetan, herriko kontseiluaren arabera. Umeak ere atzera eta aurrera dabiltza meategian. Ahal dutenean laguntzen diete helduei, ura eramaten, tresneria garbitzen… Eskola eguna da, asteguna, baina meategi honetan ageri diren haurrak ez dira eskolara joaten. «Berez legeak debekatu egiten du haurrak meategietan aritzea. Lizentzia lortzeko baldintzetako bat da adinez nagusi izatea. Baina toki denak ezin ditugu kontrolatu!», dio mineralen komisioko ar-


Lokatz artean urre bila