ZINEBI 48 - Brochure / Catalogo

Page 85

ERAKUSARAZLEA Zinema artearen gaineko hausnarketaren historiako aipamenik sonatuenetakoa AndrĂŠ Bazinek planteatu zuena da; bere esanetan, zinema mundua errealitatean sinisten duten zinemagileen eta irudian sinisten dutenen aurkakotasunean egituratu beharko litzateke. Urte batzuk geroago Jean-Luc Godardek Bazinen lan-hipotesia birformulatu zuen eta hiru eratako pelikulak bereizi beharra zegoela aldarrikatu zuen: irudien pelikulak, ideienak eta ideia eta irudienak. Azken talde hau osatzen dutenen ezaugarri berezia litzateke, Godarden arabera beti ere, ideiak bideratzeko euren irudiak oinarrizkoak izatea, baina irudien funtsezko dimentsioa inoiz galdu gabe. Aurreko guztiarekin gogorarazi nahi dena da, Godardek ezarritako azken kategoria horretara ezer baino hobeto egokitzen den zinema lanik baldin badago egun, hori James Benningen lanik berrienak osatzen dutena dela. Zalantzarik gabe, pelikula minimalista edo estrukturalen ezaugarriak ezarri ahal zaizkie, kontuan hartzen badugu haren lanek gero eta era nabarmenagoan hartzen dutela elkarren ondoan jarritako espazio-denbora ikus-entzunezko blokeen lerrokatze huts itxura, progresiboki (edo berriro hartuz) hurbiltzen da hastapenetako filmen esperientzien lurralde hartara, kamerari ikusteko (eta beranduago entzuteko) gaitasuna ematen zionera. Baina dimentsio hau baino ez azpimarratzea, nahiz eta egia izan, oso murriztailea izango litzateke zalantzarik gabe, baldin eta ez bagenu aldi berean azpimarratuko pelikula hauetan egiten duen proposamen batez ere sentibera, azpimarratu mendeetan paisaien pinturaren helburu izan den gauzen azala euren sareetan jasotzeko harrapaketarako dispositiboa direla, mugimendua geldiaraztearen oximorona eraikiz. Gauza jakina da zinematografoak arazo honi ematen dion irtenbidea berak duen dimentsio teknologikoak dakarkiola, izan ere mugimendua mugimenduan, itxuraz ahalegin handirik gabe, harrapatzea errazten baitio. Baina geure burua engainatuko genuke (eta zinemagile asko izan dira ilusio honen biktima) mundua gure begien aurrean agerrarazteko kamera bat leku zehatz batean jartzea nahiko dela pentsatuko bagenu. 13 Lakes (2003) edo Ten Skies (2004) bezalako lanek argi eta garbi erakusten dute agerkundea (eta esera honi esanahi erabat materiala eman diot) pazientzia handiz lekuen esperientzia egiten, euren erretratua egiten utziko digun dispositibo baten emaitza baino ezin dela izan. Horren ondorio da enkoadrearen kudeaketa zaindua, zerua eta uraren pisua hain era zehatzean orekatzen dituena 13 Lakesen, edo desberdintasuna aukera formal errepikakor eta gutxi batzuk erabiliz filmatua izateko adierazitako nahia. Era honetan, Benningen lana (beti izango da gutxi azpimarratua pelikula hauen dimentsio sentsuala) gaur egungo zinemaren ikuspegian helburutzat ikusaraztea duen zinemaren aldean jarriko da, orainaldia ez ezik orainaldian filmatzen duen zinemaren aldean. Gure begiradari errealitatea ikustea eragozteko pantaila lana egin ordez, errealitatea ikustea posible egiten duen zinema espazio berriak irekiz, irudi errepikakor eta insolidarioen murrua urratuz eta huskeriaren erreinaldiaren aurkako benetako erresistentzia ekintza bihurtuz. Pelikula hauek gaur egungo ikuslearen begirada sendatzeko ikusmenerako kolirio funtzioa betetzen dute, irudi desberdinen ugaltze minbizi eragileak itsututako begirada. Paul Kleek bere arteak ez du ikusten dena irudikatzen; ikusgarri egiten du famatuarekin zehaztu zuen espazioa aztertzeko gai den zinema da, hain zuzen ere.

2006

85

Benningen lana Jean-Marie Straubek oraindik ikus-entzule estatistika huts izatera mugatzen ez den ikusleekiko duen betebeharrekin arduratsu den zinemarako mugatutako lurralde xumean kontzienteki aritzen da: zinemak ikusten eta entzuten eman baino ezin du egin. Baina pertsonak gor edo itsu badira, ez dago kontzientzia posiblerik. SANTOS ZUNZUNEGUI

ZINEBI 48


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.