Page 39

gure ikastola grabazioa izan da eta bihar edo botako dute. Euskadi Irratitik gehiago deituko didate, baina, irratitik hitz egitearekin nekatua nago, benetan. Galdera batzuk oso zailak dira derrepente erantzuteko, eta gero eta gogorrago egiten zait. Horregatik ahal bada, utzi nahi diot irratitik hitz egiteari. ARGIA-rekin jarraituko dut, kazetaria oso jator eta atsegin portatzen baita, eta ahozkoa ez denez, ondo eta poliki pentsatuz hitz egin bai dezaket. Beno, nahi baduzue, ireki ezazu ARGIAren webgunea. Gaurkoz besterik gabe, ondo segi! Muxu bat.

2011-03-18 Kaixo, lagun maiteok, (Mezu hau, hogeita hamar bat lagunoi batera bidaltzen dizuet). Gaur ere ARGIA-ko kazetariarekin hitz egin dut, eta datorren astelehenetik aurrera ere jarraituko dut ARGIArekin. Aurreko mezuan kontatu nizuen bezala, irratitik hitz egitearekin nekatuta nago oso, eta beharbada utzi egingo diot irratitik hitz egiteari. Oso gogorra egiten zait. Eta lagun batzuk ados zaudete nire erabakiarekin eta eskertzen dizuet, zinez. Hemen, Tokion, erradiazioarekin oraindik ez dago arazo handirik. Espainian eta kristona esaten omen dute, eta ez dakigu zein den egia eta zein den zurrumurru hutsa, eta momentuz, adituek esaten dutenei jarraitu beharko genieke. Argindar murrizketarekin jarraitzen dute Tokion eta inguruko 8 probintzietan, baina ni bizi naizen barrioa eta zentroko barrio gehienetan, zorionez libratuta gaude argindar murrizketatik, baina, bakoitza ari gara ahal den argindar gutxiena gastatzen. Adibidez, hotza egiten duen arren, jertsei bat gehiago jantzita, kalefakzioa piztu gabe egoten gara (Gure txakurtxoa, eskerrak, hotza oso ondo aguantatzen duten arrazetako bat da), eta , etxean gauza batzuk egiteko, gizona eta nik, gela diferentetan egiten ditugu, baina, argi bat gutxiago pizteagatik, gela berean egoten gara ahalik eta gehienetan. Momentuz inportanteena, aterpeetan daudenei (etxerik gabe gelditu direnei) lehen bai lehen behar duten gauza guztia iristea da.

Hondamendiaren irudiak

Kontutan hartu behar da etxerik gabe geratu den jende asko, oraindik janari gutxirekin, hotzak akabatzen aterpeetan dagoela. Beno, nahi baduzue ARGIAren webgunea jarrai dezazuen. Muxu handi bat

2011-4-6 Kaixo, lagun maiteok, Hiromi naiz, zer moduz? Gu ondo gaude. Hemen, asko maite dugun gerezi-loreak loratuta daude, eta argazki batzuk (5 argazki) bidaltzen dizkizuet. Gerezi-loreei eta gereziondoari "sakura" deitzen diegu japonieraz, baina "s" hau euskarazko Z bezala ahoskatzen da. Momentu mingarri eta penagarrietan gaudenean ere, naturak ez du hutsik egiten, neguaren ondoren udaberria etortzen zaigu beti bezala, eta loreek badakite noiz loratu behar diren. Beno, gaurkoz besterik gabe, nahi duzuen arte ondo-ondo segi. Muxu handi bana. 39

Udaberria, dena den, heldu da

Leihotik 29. Alea  

Paz de Ziganda Ikastolako aldizkaria. 29. alea

Leihotik 29. Alea  

Paz de Ziganda Ikastolako aldizkaria. 29. alea

Advertisement