Page 18

DBH

M ·i ·k ·r ·o ·i ·p ·u ·i ·n ·a ·k TXIKIA BAINA BENETAN HANDIA

Bazen behin liburu txiki bat. Liburu txiki hori libutegi handi baten azkeneko apalaren izkin batean zegoen. Liburu hau ez zuen inork irakurtzen. Beste liburukotek berataz farren egiten zuten,txikia zenez inork ez zuelako irakurtzen .Bera txikia izan arren noizbait norbaitek irakurriko zuela ziur zegoen. Egun batean ume txiki batek hartu egin zuen eta etxera eraman zuen. Irakurriz bukatu zuenean, inoiz irakurri zuen liburik politena zela esan zien lagunei. Egun hartatik aurrera haur guztien irakurri nahi zuten eta liburu txika handikoteei esaten zien: Txikia baina benetan handia sentitzen naiz! Iker Lusarreta

Amaia Sanchez bere sariarekin

POLTSIKOETAN

Atea ireki eta eskuak praketara. Begien begirada bizkorra dendako apal guztietatik. Biriken arnas eta bihotzaren taupada bizkorrak, kopetako izerdi hotzaren tantak aurpegitik irristatzen . Urduri, beldur. Baina hain polita da... Eskuak kanpora. Eskuak azkar praketara. Atea ireki. Atera. Atea itxi. Kanpoan, azkenean libre!! Birika lasaien arnasa, bihotzaren taupada mantsoak. Kulpabilitatea, erremordimendua. Eskuak kanpora eta pultsera bat eskuan. Begirada tristea, erruduna, nekatua. Baina hain polita... Eskuak praketan. Etxera.

ZUHAITZA ETA HOSTOA

Amaia Sanchez

VICKY

Maiatzako goiz eguzkitsu batean, zelai berde baten erdian, Edurne deituriko zuhaitz handi bat zegoen. Edurnek hosto txiki asko zituen eta denen artean bat asko maite zuen, Ander. Edurne eta Ander oso ongi pasatzen zuten elkar, gauza asko egiten zituzten, haizearekin dantzatu, jolastu.. Egunak pasa , Ander poliki poliki berde kolorea utzirik horitzen hasi zen. Edurne kezkatuta ia ongi zegoen galdetu zion eta Anderrek honi garrantzirik eman gabe, baietz esan zion. Denbora pasa eta udazkena etorri zen.Ander marrozka jarri zen . Beste hostoak zuhaitzetik erotzen hasi ziren. Urriaren 17an arratsalde ilun batean, Ander gaizki sentitu zen eta poliki adarretik askatu eta lurrera lumatxo bat bezala erori zen. Orain orbela zen. Irantzu Urroz

Betiko egun batean, han geunden belar motz eta berde horretan, han botata ezer egin gabe. Bakarrik gure gauzez hitz egiten. Guk pentsatu eta sinesten genuen edonork kontatutako istorietan errealak zirela. Azkenean iluntasuna nagusitu zen, poliki-poliki altxatu ginen alaitsu eta pentsatuz mundua perfektua zela, baina ez! Mundu bakarra dago eta ez da oso alaia. Horregatik beti belarrera joaten gara, hitz egitera. Han bakean eta zoriontsu gaudelakoz. Han, gure mundu propioan libre sentitzen garelakoz.

Vicky denda batean bizi zen. Zapatila bat zela esan behar da. Bere inguruan zapatila asko zeuden baina denak nahiko helduak ziren. Jende asko zetorren Vicky zapatila probatzera baina alferrik zen denei txikiegia gelditzen zitzaien. Bera aspertuta zegoen, berak norbait hartzea nahi zuen. Egun batean neska bat sartu zen dendan. Vickyk neska ikusi bezain laister esan zuen: -Hori da nere neska! Eta neskak pentsatu zuen zapatila horiek niretzat! Neskak probatu zituen eta primeran zituen. Urte bat pasatu zuten elkarrekin oso pozik baina neskari oinak hazitu zizkien eta hor, momentu horretan, akabo dena.

Asier Erro

Miriam Pascal

BI MUNDU

18

Leihotik 29. Alea  

Paz de Ziganda Ikastolako aldizkaria. 29. alea

Leihotik 29. Alea  

Paz de Ziganda Ikastolako aldizkaria. 29. alea

Advertisement