Page 38

GURE ARTEAN 41. 2007ko abendua.

DBH DBH 4. Energia berriztagarriak 2007ko urriaren 19an Markinara eta Oiz mendira joan ginen, energia berriztagarriak ikertzera. Lehendabizi energi hidraulikoa aztertu genuen, Markinako zentral hidroelektriko batean. Bertan ibaiko ura aprobetxatuz energia sortzen zuten turbina, ardatz eta sorgailu bat ikusi genituen. Ondoren energi solarra aztertu genuen Markinako polikiroldegian, termikoa (ura berotzeko) eta fotoboltaikoa (zuzenean energia elektrikoa lortzeko). Plaka termikoek hodi batzuk dituzte barnean ura berotzeko eta beltzez daude margotuta beroa erakartzeko. Plaka fotoboltaikoak auto txiki baten bitartez aztertu genituen, beharrezkoa da eguzki izpiak jotzea eta berehala hasten dira energia sortzen. Azkenez, energia eolikoa ikusi genuen Oiz mendian, bertan 40 haize errota daude, bakoitzaren luzera 55m-koa da, hiru hego dituzte eta beso bakoitzak 25m-koak dira. 15km/h haizeekin jartzen dira martxan eta 100km/h haizeekin gelditu egiten dira, segurtasun neurri bezala. Goiko zatiak mugitu egiten da haizearen norabide berdinean kokatzeko eta horrela energi gehiago sortzen da. 40 haize errota hauek guztiak,

- 38 -

bere ahalegin guztian 90.000 pertsonentzat sortzen dute energia. Hauetan ere turbina, ardatz eta sorgailu baten bitartez sortzen da energia eta kableek lur azpitik garraiatzen dute. Garbi dago etorkizuna hemendik doala natura babestea nahi badugu.

Gure Artean 41  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Gure Artean 41  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Advertisement