Page 19

GURE ARTEAN 41. 2007ko abendua.

JOSE MARIA ZELAIA BADIOLA Urriaren 28an, igandean, Erromako Vatikanoan, 498 martiri dohatsu edo “beato” izendatu zituen ditu Eliza katolikoak. Espainiako gerran, eta urte batzuk lehenago ere bai, pertsona asko hil egin zituzten, erlijiosoak zirelako. Horien artan, salestar azkoitiar bat: Jose Maria Zelaia Badiola. Bera da lehenbiziko azkoitiar “dohatsua”. Jose Maria Zelaia anaia salestarra Azkoitian (Gipuzkoan) jaio zen 1887ko otsailaren 24an. 1903an Villaverde de Pontonesera (Kantabriara) joan zen, salestar izateko asmoz. Ordurako Urola aldeko beste salestar batzuk ezagutzen zituen: Ildefonso Aizpuru, Frantzisko Etxeberria... Hurrengo urtean, onartua izan zen nobizio gisa, abarketa langintzarekin, Carabanchel Alton; han egin zuen bere salestar profesioa 1906an. 1917an ontziratu zen Camagüey-rako (Kuba) eta bi urte geroago osasun kaskarragatik handik itzuli egin zen. Berriro ere Kubara joan zen, Carabanchel Alton urte batzuk eman ondoren. 1934an Mohernandora (Guadalajara) destinatu zuten. Han aurkitu zuen martiritzara eraman zuen erasoa. Jose Marik aspalditik sufritzen zuen perlesi aurrerakoia. Horregatik, miliziarrek salestar komunitatea Mohernandotik kanpora eraman zutenean, berari ikastetxean gelditzen utzi zioten hasieran, ikasle gaztetxoekin batera. Gaixorik egonik, botikak hartu premian zegoen. Miliziarrek etxea eta eliza hondatzen saiatu zirenean, Jose Marik aurre egin zien, bere bizitza arrisku larrian jarriz. Beldurrik gabe azaldu zien bere fedea... Etxe hartako ondasun guztiak eraman zituzten, abereak, hegaztiak,... bere azken urteotako lanaren

emaitza. Jose Mari Jaungoikoaren borondatea onartzen saiatu zen, oztopo haien erdian... Abuztuaren 3an, guztiak bota zituzten eta Jose Mari Madrilera eraman zuten. Bidaian nahigabe asko izan zuen. Hiriburura iristean, Ezker Errepublikanoaren egoitzan egon ziren lehenbizi eta gero Ziurtasunezko Batzar Nagusira eraman zituzten. Bere osasuna oso makalduta zegoen: ezin zituen eskailerak jaitsi beste norbaiten laguntzarik gabe. Jose Marirentzat aulki bat ipintzea iradoki zuen gazte batek, jaisten lagun ziezaion. Baina soldaduek ezetz erantzun zuten, haserre bizian, gerraren hasiera fraideen errua zela oihukatuz,... Jose Mari apaiz zahar bat zela uste zuten, eta herria pozoitzea leporatzen zioten... Ziurtasunezko Batzar Nagusian zutik igaro zuten atxilotuek lehen ordu erdia, hormara begira eta eskuak atzean. Jose Marik, gaixorik eta minez, eten gabe eskatzen zuen poltsan zeukan sendagaia. Ez zioten kasurik egin. Abuztuaren 4an, Ventas espetxean sartu zuten Jose Mari, beste salestar batzuekin batera. Kartzelan oinaze asko izan zituen. Hain zuzen, bere osasuna okertzen ari zela ikusiz, berehala eraman zuten gaixotegira; han xiringada berezi bat jarri zioten eta hil egin zen abuztuaren 9an. Bere gorpua denboraldi batean, ardura gabe egon zen gaixotegiko patioan, hobiratu gabe: soldaduek irain eta iseka traketsak egin zizkioten. Jose Maria martiria da, bere fedearengatik eta gazteen alde egin zuen heziketa lanarengatik hil zuten, beste hainbeste erlijioso, lekaime eta salestar bezala. Eredu handia dugu, besteen alde bere bizia eskaintzean.

IRAURGI IBAIONDO 28 20720 AZKOITIA 943 85 26 57

KIROLAK - 19 -

Gure Artean 41  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Gure Artean 41  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Advertisement