Page 1


Lekittoko Gaztetxia | SHAZIA Ponentzia – proposamena -

Landuko diren puntuak: 1. Ponentzi hau zelan landu/onartuko den zehaztu 2. Definizioak 3. Antolatzeko eredua 4. Eskaini eta eskatuko dena 5. Espazio banaketaren irizpideak 6. Ondo hasteko gutxienezkoak direnak 7. Eragile posibleak aurkeztu 8. Epe laburreko lanak zerrendatu/banatu

1


Lekittoko Gaztetxia | SHAZIA Ponentzia – proposamena -

1. Ponentzi hau zelan landu/onartuko den zehaztu Irailaren 21ean asanblada deituko da. Ponentzia honen kopiak asanbladan banatu eta ZerEsana-n jarriko dira. Irailaren 28an, bigarren asanblada deituko da. Horretan puntuz puntu eztabaidatuko dira, ASANBLADA HASI ORDUKO IDATZIZ aurkeztutako proposamenak, ekarpenak, emendakinak, etab. Behar izanez gero, asanblada gehiago egingo dira ponentzia adostu arte. Behin betiko ponentzia adosten denean kopia bat GAZTETXEAN gordeko da.

2. Definizioak - Herritarron gaztetxea: Gazteon arazo eta beharrizanak asetzera bideratutako produkzioa batzeko, elikatzeko eta sustatzeko helburua duen proiektua; proiektu hau eraikin jakin batean gauzatu denean. Proiektu honetan parte hartzea libre izango da edozein herritarrentzat, eta izaera eta mota guztietako proposamenak sartuko dira, beti ere lehentasuna gazteon errealitatea hobetzeko eta aberasteko gai diren proiektuak izango dute; hori beraien helburu printzipala izan, edo ez izan. - Segurtasuna eta segurtasun neurriak: Segurtasuna, gaztetxea eta bertara hurbildutako ororen segurtasuna bermatzeko neurriak dira. Ez dira kategoria honetan sartzen ustezko arazo bilakatu ahal direnak gelditzera bidean egindako proposamenak; jadanik hartutako neurriak “hobetzeko” proposamenak; ez eta proiektua bere osotasunean gelditu edo modu kritiko batean mugatu ahal duten proposamenak, gaztetxea ez baita “arazo” bat. - Ondarea: Santa Rita eraikinaren balioa errespetatuko dugu, bai eta bertan gordetako materialarena. Gure jarrera hauek ondo identifikatu eta gordetzekoa da, udala eta beste edozein elkarteren laguntzarekin (elkarlanean). Hala ere, ez gara hauen axolagabekeriaren arduradun, ez eta katalogatu barik aurkitzen direnen aldaketen erantzuleak. Ahalik eta arinen lanean jartzeko gonbitea egiten diegu, gure jakituri eza dela eta. 2


Lekittoko Gaztetxia | SHAZIA Ponentzia – proposamena -

3. Antolatzeko eredua Gaztetxean antolatzen eta ibiltzen diren norbanako eta elkarteak libre izango dira nahi dutena egiteko eta modu eta maiztasun librean antolatzeko, beti ere gaztetxeak jarritako arauak errespetatzen badituzte (garbitasuna, parte-hartzea, ondarearen errespetua, … ). Gelen apainketa librea izango da, aurretik jakinarazitako baldintzak bete ezkero. Gaztetxeari komite batek egingo dio asteroko jarraipena. Komite honetan sartuko dira: -

Atal bakoitzeko arduradunak: garbitasuna, barra, diruzaintza, … Gela bat ematen denean, gela horretako arduraduna. Proposamen urgente bat dakarren edonork: ekimenak, arazo larriak, jarrera desegokien berri eman, …

Hilean behin ASANBLADA zabala deituko da hile horretan egindakoaren berri eman, datozen deialdiak egin eta epe luzerako proposamenak jasotzeko.

4. Eskaini eta eskatuko dena ESKAINI · Gaztetxeak leku fisiko baten erabilera eskainiko du eta bi motatakoak izango dira: gela “komunak” (guztientzako zabalik egongo direnak) eta gela “pribatuak” (eragile edo talde bakar batzuei eskainitako gelak). · Proiektu baten parte izatea. · Harremanak eta elkarlana burutzeko azpiegitura eta sarea. ESKATU · Leku fisikoaren erabileraren arauak errespetatzea (ordutegia, jarduerak, zarata, garbitasuna, ondarea errespetatu, … ) eta ahal den neurrian konponketa lanetan laguntzea. Bigarren eskaera hau betetzera begira, gaztetxean edo honen izenean burutzen diren ekintzetan bildutako dirua erabiliko da. * Gaztetxean dabilen eragile batek kanpoan egindako ekimenak ez dira gaztetxearen kontu izango (esaterako, udalarentzat jaietan plazan ekimen bat egitea). Baina gaztetxean edo honen izenean egindako ekimenen kasuan, dirua 3


Lekittoko Gaztetxia | SHAZIA Ponentzia – proposamena lortu ezkero, gaztetxeko azpiegitura hobetzera bideratuko da eta ez da kasu bakar batean ere, eragile edo talde konkretu baten estantziari baldintzatuko. · Proiektuaren parte izanda bertako ekimenetan parte hartzea eskatuko da, eta gelaren baten kudeaketa izanez gero, talde edo eragileek asteroko asanbladan parte hartu beharko dute (ordezkari baten bitartez). · Gaztetxeko sarea indartzera begira, ahalik eta jarrera kooperatiboena erakustea bertako iniziatibetan. · Gaztetxearen mantenua eragile edo taldearen lehentasunen artean sartzea. · Gaztetxearen koordinazio guneetako erabakiak errespetatu. · Ekimen edo parte-hartze minimo bat bermatu (maiztasuna, … )

5. Espazio banaketaren irizpideak - Gaztetxe herritarraren definizioa sortzea. - Inplikazioa eta gogoa erakutsi izana aurretiaz. - Dauden espazio librearen arabera konpartitzeko edo lekuz aldatzeko prestutasuna. - Arauak eta baldintzak errespetatzeko konpromisoa. - Produkzio eta aktibitate esanguratsua izatea.

6. Ondo hasteko gutxienezkoak direnak - Barra/taberna - Egongela (ezer egin barik egoteko gela) - Aretoa(k) - Serigrafia - Wifi sarea - Argia eta ura - Entxufeak - Gela pare bat martxan (tailerrak) -> Proiektu zabalak

4


Lekittoko Gaztetxia | SHAZIA Ponentzia – proposamena -

7. Eragile posibleak aurkeztu · Lekittoko Gazte Asanbladia · Musika taldeak (gazteak lehentasuna): - McOnak - Didar - Nessun Dorma - Zero - Inguma -… · Skate-eruak · Lekittoko Deabruak · Karkabia · Ernai · Aittitta txiki

8. Epe laburreko lanak zerrendatu/banatu · Gelen inbentarioa · Eragileen kontaktua eta (benetako) elkarlana · Bitarteko komunikatibo propioa sortu · Diruzaintza (autogestioa) · Gelen antolaketa plangintza (urte bete)  Kontutan eduki (bereizketa): – Gela “pribatuak” – Gela “komunak” · Artxibo eta difusio lana  Bideo muntaiak, laburpenak, urteroko laburpenak, …

5

Shazia oinarrien zirriborroa