Page 1

2007

EGILEAK:

Bakea eta Elkartasuna Fudazioa - CCOO, Setem Hegoa haizea, Mugarik Gabe Diseinua: Gaztesarea Barruko argazkiak: Jose Emilio Gómez Argitalpenaren inprimatzailea: Imprenta SACAL DVDaren Inprimatzailea: Ebcards Euskaratzea: AEK Dirulaguntza: Vitoria-Gasteizko Udaletxea, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza Lege gordailua: copyleft Gure eskeronak ekimen hau eta bere argitalpena lagundu duten pertsonei zein erakunde guztie: giza elkarteak, hizlariak,Tatiana Suárez eta Zuriñe Fernández animatzaileak, bolondresak, kolaborazioak, kontratatutako zerbitzuak, Gasteizko Udaletxea eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza.


AURKIBIDEA AURKEZPENA INAUGURAZIOA

6

Sabin Zugadi. Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Saileko Zuzendaritza

8 8 10

1. GLOBALIZAZIOAREN BARNEAN, EKOIZPENAK, MERKATURATZEAK ETA KONTSUMOAK DITUEN DESBERDINTASUN SOZIALAK ETA INGURUMEN INPAKTUAK

13

Begoña Etayo. Gasteizko Udaletxeko Garapenerako Laguntzaren Zerbitzua

Kontsumotik kontsumismora. Gehiegizko kontsumoaren motibazioak eta

ondorioak ingurugiroarekiko eta jendartearekiko. Alfonso del Val (ngurumen aholkularia) Ekonomia globalaren eragina amazonaseko ekologian eta herri indigenen bizitzan.

14

Roger Alejandro Rumrrill (CHIRAPAC, CLACPI)

19

2. KONTSUMO ARDURATSUA: ETIKA, ELKARTASUNA ETA EKOLOGIA

29

Esnearen bidaia supermerkatu globalaren zehar. Alvaro porro (CRIC)

30

Bidezko merkataritza estrategia alterglobalista moduan. Lutgart Vansant (Setem)

37

Kontsumoa jasangarritasunaren kulturaren ardatza gisa. Diego Chueca (ECODES)

44

3. KONTSUMOA ETA HERRITARRAK. SOZIALKI ETA INGURUMENAREKIKO ARDURA IZATEN DUTEN PRODUKTUAK AUKERATZEKO GURE ESKUBIDEA

51

Irizpide etiko eta ekologikoen txertatzea erosketa eta kontratazio publikoan. David Comet (IDEAS)

Latinoamerikarekiko elkartasun internazionalaren esperientzia zerbitzuen sarbi-

derako kalitate estandar homogeneoen bilaketan. Francisco Sanchez Legrán (FACUA) Espainiako enpresen gizarte ardurari buruzko kontsumitzaileen iritzia eta balorazioa.

52 55

Ana Etchenique (CECU)

59

Inmigrazioa, autoestimua eta kontsumoa. Mireya Perea (BACHUÉ)

63


4. EKOIZPENAREN KOKAMENDUA ETA BERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA

67

Eskatzaileak eskatzen duena: superrei aurre egin. Alvaro porro (CRIC)

68

Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman berriak, bidezko merkataritza gure inguruan ere bai. Mikel Kormenzana (EHNE)

Merkataritza tradizionalaren papera lekuko ekoizpenean.

72

Angel alava (Arabako Denda eta Zerbitzu Federazioa)

76

KONTSUMOAREN INGURUKO TAILERRAK

80

A. Hobeto kontsumitu hobeto bizitzeko. Toni Lodeiro (SUMENDI)

80

B. Komertzioak ingurumenean duen eragina murrizteko tresnak eta irizpideak. Alfonso del Val (Ingurumen aholkularia)

C. Erraza al da kontsumitzaile zentzuduna izatea?

81

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Bost adibide praktiko. Diego Chueca (ECODES)

82

D. Migrazioa eta autoestimua. Mireya Perea (BACHUÉ)

83

E. Zer da “osasuntsu” jatea? Infomazio uholdearen aurrean ondo gidatzeko irizpideak. Toni Lodeiro (SUMENDI)

F. Enpresen bidezko erosketa: konprometitutako kontsumo sozial eta

84

ingurunerako irizpideak. David (IDEAS)

85

G. Gutxiago gastatzen dut kontsumo kontzientea eginez. Carlos Javier Lopez (CRIC)

85

H. Denbora bankua, trukearen aukera. Feli Angulo (Denbora Bankua)

86

PARTE-HARTZAILEEN BALORAZIO ETA IRADOKIZUN BATZUK

87


AURKEZPENA Lagun agurgarriok, Gasteizen, 2007ko martxoaren 13an eta 14an egindako Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegiko testu argitalpena eta DVDa dituzue esku artean. Mintegia “Zentzuz kontsumitu� Lankidetzarako Hezkuntza proiektuaren barnean antolatu zen eta Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Euskadiko Paz y Solidaridad Fundazioa garapenerako lankidetza GKEek antolatu zuten elkarlanean, Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren diru-laguntzarekin. Proiektu honek politika ekonomiko neoliberalen eragin eta inpaktuen gainean hausnarketa, trebakuntza eta kontzientziazioa sortarazi nahi ditu, gure inguruan zein pobretutako herrialdeetan. Horretarako, merkataritza txikiko, zerbitzuetako eta kontsumoko entitateekin hainbat jarduera egiten ari gara, eta hiritar ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenak sustatzen ari gara.

6

Kontsumo arduratsua, kritikoa, etikoa, kontzientea, eraldatzailea kontzeptuek ekoizpen, merkataritza eta kontsumo eredu globalizatuaren gizarte eta ingurumen eraginak auzitan jartzen dituzte. Kontziente hitza nabarmendu nahi izan dugu bizi garen sistema konplexua ulertzeak duen garrantziagatik eta gure inguruko dinamiketan hain errotuta dauden kontsumo ohituretan aldaketak egiteko motibazioak izateagatik. Kontsumo kontzienteak beharrizanak eta produktuen eta zerbitzuen bizi ziklo guztia auzitan jartzera bultzatzen gaitu: lehengaiak, ekoizpen prozesuak, lan eskubideak, enpresa eta merkataritza ereduak, markak, publizitatea, garraioa, enbalatzeak, erabilera eta hondakinak. Argitalpen honen helburua Mintegian azaldutako edukiak eta ekarpenak islatzea da, formatu egituratu batean aurkeztuta, eta horren bitartez kontsumo kontziente eta arduratsuaren gaineko hausnarketa dokumentatzeko ekarpena egitea. Mintegia lau ataletan banatuta egon zen; atalok, azterketa globaletik tokikoraino, honako gaiak bildu zituzten: Ekoizpen, merkaturatze eta kontsumoaren inpaktuak globalizazio ekonomiko liberalean; Kontsumo kontziente eta arduratsua: etika, elkartasuna eta ekologia; Kontsumoa eta hiritarrak, gizarte eta ingurumen aldetik bidezkoak diren zerbitzuak eskatzeko dugun eskubidea; eta Ekoizpenaren kokapena eta hurbiltze-merkataritza. Argitalpenean aurkeztutako txostenak eta tailerretako laburpen txikia biltzen dira; horiek kontsumo arduratsuagoa, kontzienteagoa eta eraldatzaileagoa errazten saiatu ziren. DVDan parte hartu zuten pertsonen elkarrizketak eta balorazioak daude, mota honetako gertaeretako antolakuntza eta edukiak hobetze aldera.


Mintegian parte hartu zenuten guztiei zuzenduta dago atzeraelikadura sortzen jarraitu nahi baitugu. Baina, gainera, kontsumo kontzienteari buruzko gizarte zabalpena egiteko tresna ere bada, parte hartu ezin izan zuten pertsona eta erakundeengana ere iritsi nahi duena, horietako zenbaitek kontsumo kritiko eta arduratsuarekin lan egiten dutelako edo horretan interesa dutelako. Parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu han egon zirelako; gure erakundeetako boluntarioei; hizlariei eta tailerretako dinamizatzaileei; CEAri, lorezko apaingarriak uzteagatik; Zabaltegiri, bidezko merkataritzako kafea eta gozogintza ekologikoa zerbitzatzeagatik; Biltzar Jauregiko langileei, antolakuntzarekin bat egin zuelako; eta Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzari ekitaldia sustengatu eta diruz laguntzeagatik. Atsegin handiz partekatzen dugu zuekin argitalpen hau; irakurtzean, espero dugu kontsumo kontzientearen aldeko praktikak sortu eta indartuko dituela, norbanakoaren, gizartearen eta ekonomiaren eraldaketarako aukera eta tresna gisa. 7


INAUGURAZIOA

Begoña Etayo Ereña Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzako teknikaria Egun on guztioi. Mintegi hau antolatu duten entitateek inaugurazio ekitaldian parte hartzeko eskatu digute Udaleko Lankidetza Zerbitzukoei eta gustu handiz onartu dugu egin diguten eskaera. Kontsumo Kontzienteari buruzko I. Mintegi hau Gasteizko Udalak diruz laguntzen duen garapenerako hezkuntza programa baten barnean kokatzen da, Zentzuz Kontsumitu izenburua duena. Programa honek hainbat ezaugarri berezi ditu: urte anitzekoa da (hiru ikasturte iraungo du eta bigarrenetik goaz jada) eta berau aurrera eramatea hiru GKEk (Paz y Solidaridad, Mugarik Gabe eta Setem Hego Haizea) osatzen duten partzuergo baten ardura da.

8

Programa horren barnean kokatzen da mintegi hau, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere baduena. Ekimen honen helburua txosten eta tailerren bitartez esperientziak, hausnarketak eta proposamenak elkartrukatzea da, kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa lortzeko. Zentzu honetan, hainbat hausnarketa egin nahiko nituzke. Ekoizpenak eta kontsumoak ondasun eta zerbitzu asko izateko aukera ematen digute, eta bizi baldintzen hobekuntza dakarte, printzipioz. Baina kontsumo hori puztea gure garaiotako ezaugarria da. “Kontsumismo” deitzen diogu horri, kontsumo gehiegizkoa, konpultsiboa… Garrantzi gehiegi ematen diogu ondasun materialak eskuratzeari, areago, gauzekiko harremanak azalekoak eta bizkorrak izateko estiloa hartzen dugu maiz. “Musika kontsumitu” esaten dugu, musika entzutearen ekintza kontziente, arretatsu eta zuhurrari kontrajarrita. Hala, jarrera kontziente, arretatsu eta zuhur hori edozein produktu kontsumitzeko unean izatea da kontua, eta horretan lagundu nahi du mintegi honek. Zeren, gehiegikeria saihestea helburua izanik, nola neur dezakegu gehiegikeria hori? Lehenik eta behin: gero eta ugariagoak diren beharrizan berrien sortze/inposatzea eta berauek asebetetzeko presio tekniko-produktiboari dagokionez. Beharrizanaren kontzeptua birplanteatzera behartzen gaitu horrek, zeren ezin baitzaio aplikatu oinarrizko beharrizanei, garai batean bezala.


Bigarren: beste zenbait pertsonak pairatzen dituzten gabeziei dagokienez, banaketa ekitatearen ikuspuntutik. Gizateriaren kopuru minimo batek dugu egoera horretaz probetxua ateratzeko aukera, gainerakoak oinarrizko beharrizanak doi-doi betetzera iristen diren bitartean eta gure kontsumo ereduari inpotentziaz begira ari diren bitartean. Hirugarren: ingurumenari sortutako kalteari dagokionez, planetaren krisi ekologikoa areagotuta. Honek ere badu bidezko banaketa lotura, belaunaldi artekoa kasu honetan, etorkizuneko belaunaldiei kalte larria eragiten baitie. Ondorioz, kontsumitzaile gisa jarrera kontziente eta arduratsua hartzea funtsezkoa da, produktu eta zerbitzuak eskuratzean beren ezaugarriak kontuan hartuta. Kontsumo mota horrek honako ezaugarriak izango lituzke: - Gure kontsumoarekiko eta gure bizimoduarekiko kritikoak izatea, balore etikoak aplikatuta. - Produktu edo zerbitzu bat zein baldintza sozial eta ingurumenekotan sortu den jakiteko informazioa eskatu eta geure burua informatu, nola iritsi den guganaino eta zein ondorio sortzen dituen. - Ondasun materialak edukitze hutsean ez oinarritutako ongizate eta zoriontasun ereduaren hautua eginda, gure kontsumoa murriztea. Horrek ingurumenean eta jendartean izango du eragina. - Naturarekiko errespetuzko kontsumoa praktikatzea, hondakinak murriztuta, berrerabilita eta birziklatuta eta produktu ekologiko eta artisautzazkoak kontsumituta. - Kontsumo solidarioa eta bidezkoa praktikatzea, ikuspuntu sozialetik, pertsonekiko eta kulturekiko errespetuzkoa, diskriminaziorik eta esplotaziorik gabekoa. Baina esandako guztiari gehitu nahiko nioke, gizabanako mailako erabaki horien garrantziari baliorik ukatu gabe, horiek ez direla nahikoak kontsumismoari aurre egiteko, kontsumismoa kontsumo gehiegizko, ez funtsezko, ez beharrezko eta ez bidezko gisa ulertuta. Horretarako ekimen kolektibo, sozial eta politikoen multzoa abiatu beharko litzateke. Zeren, kontsumitzaile kontziente eta arduratsu gisa jokatu nahi izanda ere, zailtasun handiekin egiten baitugu topo. Horietako zenbait ekoizpen sistemak eta merkatuak aurrez ezarritakoak dira. Ezingo dugu beirazko itzultzeko botilaren aldeko hautua egin, adibidez, baldin eta merkatuak ez badu aukera hori eskaintzen. Baina produktu bat edo zerbitzu bat egiteko baldintza sozial zein ingurumenezkoen berri izateko ere zailtasunak topatzen ditugu. Kasu honetan, Administrazioko ordezkari gisa, garrantzi handiko alderdia iruditzen zait hori, zeren uste baitut informazio hori lortzeko aukera bakarra administrazio publikoen esku-hartzea dela. Ekoetiketen bitartez, kasu.

9


Ekoetiketak administrazioak edo beste elkarteren batek emandako etiketak dira eta horien bitartez produktuak hainbat ingurumen irizpide betetzen dituela bermatzen da. Horrela, kontsumitzaileak etiketak ematen dituen erakundeak exijitzen dituen hainbat ingurumen baldintza zorrotz betetzen direla ikus dezake. Bestalde, kontrol eta prebentzio neurriak ezartzeko aukera ere badute administrazioek. Eta, horrez gain, hiritarrak sentsibilizatzeko kanpainak diruz lagundu ditzakete, beren instalazioetan Bidezko Merkataritzako produktuak erosi, erabili eta sustatu ditzakete, edo Erosketa Berdearen bultza dezakete. Aipatutako ideien bidez, gai honetan Administrazioak duen ardura nabarmendu nahi nuke. Edozein modutan, alderdi hauez eta beste hainbatez hitz egingo dugu bi egun hauetan. Beraz, antolatzaileei zorionak ematea baino ez zait geratzen halako ekimena abiatzeagatik, eta den arrakastarik handiena opa diot Mintegi honi. Ziur naiz hala izango dela. Sabin Zugadi Barrón Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasun Zuzendaritza 10

Egun on. Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskerrak helarazi nahi dizkiet antolatzaileei jardunaldi hauetako aurkezpenera gonbidatzeagatik. Halaber, Sailaren eta Gobernuaren sostengua adierazi nahi diot halako ekitaldiak egiteari, alor horietan biltzen diren esperientziak, iritziak eta ekintzak eztabaidatu eta kontrastatzeko aukera ematen dutelako. Bereziki, GKEei, paper garrantzitsua jokatzen baitute halako jardueretan gizartearen kontzientziazioaren alde, dinamizazioaren alde eta botere publikoekiko kritiko edo zirikatzaile samar izan daitezkeen jarduerak egitearen alde. Positibotzat jotzen dugu halako foro edo alorrak indartzea, hedabide mailan iritziak kontrastatu eta elkartrukatzeko foro hauek, proposatzen diren jarduerak norbanakoaren erantzukizunean errotu daitezen pixkanaka-pixkanaka. Gobernu gisa –gure aukeren arabera, kontsumo alorrean zein merkataritzakoan–, merkataritza jardueraren eta hurbiltze-merkataritzaren aldeko ekimenak sustengatzen ari gara, hiri merkataritza sendotzeko estrategiak indartuta, azken hori hiri-bizitzaren faktore egituratzailetzat eta lurralde iraunarazpen faktoretzat jotzen dugulako. Halaber, kontsumitzaileen elkarteak eta Kontsumitzailearen Informazio Udal Bulegoak (KIUB) ere sustengatzen ditugu, kontzientziatze lan garrantzitsua egiten baitute. Iritzi ezkorrarekin alderatzeko, Jose Vidal Beneito idazlearen artikulu sorta ekarri dut, “Kapitalismoa planetaren aurka” (“El capitalismo contra el planeta”) izenekoa. Sei artikulu dira eta horietako azkena ezkor samarra zen. Berehala irakurriko dizuet. Multinazionalen


paperari buruz, “gure bizitzetako jaunak, bere oinarrizko osagaiek hazkundearen mitologia osatzen duten kapitalismo finantzario baten inperialismoaren jaunak, produktibismoaren gurtza egiten dutenak, merkataritzan fede dramaturgikoa dutenak, publizitatearen diktaduraren jaunak, kontsumoarekiko menpekotasun kontrolaezinaren jaunak”. Esaten duenez, “elementu horiek guztiek kutsadura kostua, baliabideak agortzea eta ingurunearen suntsipena dakarte, 7.000 milioi pertsona dituen gure planetak nekez jasango duena. 2030. urtean biziko garen 8.000 milioi pertsonak bere buruaz beste egitea, alegia”. Ikuspegi ezkorra, egiturazko elementuak ukitzen dituena, eta foro mota honekin lotura zuzena ez badute ere, eztabaidatu daitekeen eta eztabaidatu behar den gaia dela deritzot. Iritzi ezkor samar hauen aldean –ez dut ukatzen errealistak ere izan daitezkeela eta hona bildu gaituen gaiarekin harreman handirik ez dutela–, banakako kontsumoaren eta banakako kontsumitzailearen militantzia aktiboa aldarrikatuko nuke gainean ditugun gai hauen kontra, gai desorekatu eta korapilatsuak. Eusko Jaurlaritzak, jakina, badu bere erantzukizuna bere politiken barruan, baina arlo honetan –nire iritziz– eskas samarrak. Foro hauek interesgarriak dira, arrakastatsuak izan daitezela, egingo dituzuen jardunaldiak iritzi publikoarengana hel daitezela, kezka besterik ez bada ere, eta zuen alorretan, halako jokabideen ondorioen berri jakin dadila. Botere publikoak ere harkor izan gaitezela, gure aukeren eta ahalmenen neurrian. Militantzia aktiboa kontsumo arduratsura eta kontsumo kontsekuentera bideratu. Multinazionalen eta egituren mundu honetan hondar ale txikia garela ulertuta, pentsatzen jarraitu nahi dut norbanakoen ekintzak edo mosaiko honetako hondar ale txikiok baikor samar izan behar dugula produktibismoaren kultuaren, baliabideen agortzearen eta abarren aurrean. Nire aldetik, jardunaldi hauek arrakasta izan dezaten opa dizuet. Mila esker eta aurrera.

11


1

EKOIZPEN, MERKATUTZE ETA KONTSUMO EREDUAREN INPAKTUAK GLOBALIZAZIO EKONOMIKO NEOLIBERALEAN


KONTSUMOTIK KONTSUMISMORA. GEHIEGIZKO KONTSUMOAREN ARRAZOI ETA ONDORIO INGURUMENARI ETA GIZARTEARI DAGOKIENEZ Alfonso del Val, Ingurumen aholkularia

Planeta bat, sistema bat Sistema liberal-kapitalista gero eta herrialde gehiagotan garatzen ari da eta gero eta pertsona gehiagorengan du eragina. Bere oinarria gero eta produktu gehiago saltzea da, gero eta jende gehiagori, beharrizan objektiboak kontuan hartu gabe. Garapen industrial horren ondorioak aspaldidanik salatzen dira mundu mailan eta horren salaketa, kausen azterketa eta garapen iraunkorra lortzeko neurrien proposamenaren erakusgarri nagusia Lurraren Gailurra izan zen, 1992an Rio de Janeiron egindakoa. Gailur hartan Lurreko herrialde ia guztiek onartu eta sinatu zituzten “garapen iraunkorra� herri mailan lortzeko irizpideak, Agenda 21 izenez ezagututakoen bitartez.

14

Hainbat tresna tekniko, ekonomiko, legal eta fiskal sortu dira garapen iraunkorra bermatzeko, batez ere Europako Batasunean. Araudi eta egokitze planak sustatu dira ekoizpen garbiagoa lortzeko eta ekoizleari, kontsumitzaileari eta ingurumenari kalte gutxiago eragingo dieten produktuak lortzeko. Antzeko estrategia ezarri da energia aurrezpenaren alorrean ere. Ordea, ez dugu bitartekorik pertsonen eta beronen medioaren osasunaren bilakaera integrala ebaluatzeko, hala tokiko mailan, nola nazional zein planeta mailan. Zenbait kasu zehatzetan ?aberastasun naturalaren galera, berokuntza globala, lurraren, airearen eta uraren kutsadura, gosea eta gerrak? bilakaera oso negatiboa da. Ezberdintasun handiagoetarantz goaz, eta nahi dugun berdintasuna nolakoa den zehaztu behar dugu. Ekoizpenaren, elkartrukearen, kontsumoaren eta finantzaketaren zenbait arlotan, kuantitatiboki neurri txikikoak diren baina kualitatiboki oso garrantzitsuak diren bide praktikoak zabaldu dira. Horiek emaitza egiaztagarri eta positiboak eskaintzen dituzte jarduera ekonomiko orekatuago eta agian iraunkorrago bat izateko aukerari dagokionez. Aitzitik, esperientzia berri horietako askotan, ohiko jarduerak hobetzeko nahia baino ez da sumatzen, egungo kontsumo ereduaren jatorria bera auzitan jarri gabe. Kontsumismoaren eraginen deskripzio eta eztabaidatik has gaitezen, eta ondoren ekingo diogu bere jatorri eta motibazioak aztertzeko lan zailari. Kontsumismoaren oinarri ekonomikoa Gure beharrizan materialak objektu eta zerbitzu nahikorekin asebete ondoren, ekoizpen sistemak, kapitalaren kontzentrazio eta pilatze mailakatuak lagunduta, kontsumo gorakorra behar du aldi berean, nahiz eta asebetetze maila gero eta murritzagoa izan beharrizan logi-


koei dagokienez. Beharrizan horiek onargarriak izan daitezke beren jatorriagatik eta unibertsalizazio gaitasunagatik edo gizaki guztiei zabaltzeko gaitasunagatik. Hala, kontsumoa ekoizpenaren motore bihurtzen da. Ia planeta osoko baliabide intelektual (hausnarketa, irakaskuntza, lanbideak, publizitatea), finantzario (kapital pilatua, bankuak, NMF) eta materialak (baliabide naturalak eta energia) sistema baten zerbitzura ipintzen dira, eta sistema horretako produktuak gutxiengo batek baino ezin ditu lortu. Objektuak eta zerbitzuak gero eta askotarikoagoak dira formetan zein funtzioetan baina populazioaren zati baten esku baino ez daude. Zati hori, objektu eta zerbitzuen saturazioa dela-eta, horiek antzeko edo aldaketa txikiak dituzten beste batzuekin trukatzeko dinamikan sartzen da, gero eta denbora tarte txikiagoan. “Zahartasun programatua� deritzona da hori. Lehiakortasun izugarriari esker, produktua gero eta merkeagoa da. Objektuen saturazioa gero eta handiagoaren aurrean, kapitalak zerbitzuak merkatilizatzen ditu, izaera pertsonalekoak zein kolektibokoak. Gauzarik bitxiena ere saldu egiten da. Izaera ekonomikoko, fiskaleko eta ekologikoko (kutsadura) arrazoiengatik, kapitalismo industrial berriaren aspekturik itsusienak kontsumitzaile-onuradunengandik urrundu egiten dira. Ekoizpena eta hondakinak herrialde pobreetara lekualdatzen dira. Ondorio sozialak: ezberdintasun handiagoak Iraultza zientifiko-teknikoak, XX. mendearen bigarren erdiraino egin zuen moduan onuradunen kopurua zabaldu eta kontsumitzaile berriak eskatu beharrean, esklusioa eta bazterketa sortzen dituen mekanismo bihurtzen ari da. XXI. mendeko kapitalismoak kontsumoa errenta handieneko gizarte sektoreetan metatzeko joera du, iraultza zientifiko-teknikoko lorpenak (medikuntza, elikadura, hezkuntza, komunikazioa, objektu berriak...) bi munduak bereizten dituen hesi bihurtuta: Aberatsak, geroz eta aberatsago, adin luzeagokoak, hobeto informatuta eta elikatuta, eta Txiroak, azpielikatuta, baliabiderik gabe eta bortxa egoera etengabean murgilduta. Migrazioak gero eta handiagoak dira eta baldintza okerragoetan egiten dira eta modu ezin hobean erakusten digute aberatsen eta txiroen arteko banaketa mailakatuaren ondorio pertsonal eta sozialak, bereizte hori kontinente eta herrialdeen artekoa soilik ez izan arren, eskualde eta auzoen artean ere gertatzen baita geure hirietan bertan. Afrikaren egoera da, ziur aski, bere baliabideen harrapaketa, gosea eta, horren ondorioz, bortxa eta heriotza pairatzera kondenatutako kontinente baten adibiderik garbiena. Gure kostaldera iristen saiatzen den inmigrante behartu bakoitza sarraski eta pairamen horren ikurra da, txiroen ordezkaria da. Batere ahaleginik gabe iristen den turista bakoitza, ordea, aberatsen ikurra da. Kontsumismoaren sabai ekologikoa Gehiago kontsumitzeak, areago modu hazkorrean eta metatuan, baliabide natural gehiago, energia barne, ateratzea eskatzen du, eta hondakin gehiago sortzea ere bai. Sistema

15


industrial-kapitalistak ez ditu baloratzen propiotzat, eta praktikan mugagabeak, jotzen dituen baliabide naturalak, garapen iraunkorraren gaineko adierazpenak gora behera. Baliabideek eurek ateratzeak balio duena baino ez dute balio, eta ez zaio arretarik jartzen berritze kostuari. Premisa horren ondorioz, baliabide naturalak indartsuenaren eskuetan daude eta ez da arretarik jartzen baliabide horien kontrolean, ateratzean eta hornidura bermatzean. Estatu Kolpeak, gerrak, inbasioak izan dira, dira eta izango dira premisa horren ondorioak, aurretik ez badugu galarazten.

16

Baliabide naturalak ez baloratzea horien prezio baxuan islatzen da eta ekoizpen sistemaren ahaleginak azken produktuan zentratzea ahalbidetzen du, abiaburuko baliabideen aprobetxamendua kontuan hartu gabe. Eraginkortasun eraldatzailea oso urria da. Kalkulatzen denez, erabiltzen den baliabide naturalen %93 hondakin bihurtzen da eta %7 baino ez da bihurtzen kontsumo objektu. Europako Batasuneko hiritar bakoitzak, batasuna 15 herrialdek osatuta zegoenean, 50.000 kg/pertsona/urte baliabide natural kontsumitzen zituen. Biosferako ekoizpen moduak, birziklapen jarraian oinarritutakoak, ezin du ezin ditu berreskuratu sistema industrial-kapitalistaren hondakinak bere jatorriarengatik (sintetikoak eta toxikoak, birziklatzeko aukerarik gabe) zein bere kopuruarengatik (20.000 Mt Europako Batasunean). Hondakinak zibilizazio kontsumistaren benetako sabai ekologiko bihurtu dira, beren arrisku eta kopuruarengatik: planetaren berotzea (negutegi efektuko gasak), arrisku handiko konposatu erradioaktiboak eta organokloratuak (dioxinak, furanoak, PCBak‌) eta hurrengo belaunaldietara zabalduko diren beste zenbait eragin. Beharrizanak sortzea, publizitatea Jada ez da nahikoa objektu eta zerbitzu gehiago eta askotarikoagoak erostea. Ahalik eta azkarren berritu behar dira eta, era berean, beharrezko ez direnak eta bezeroak eskatzen ez dituenak saldu ahal izateko esparru berriak ere aurkitu behar dira. Desioen, ilusioen eta gogoen ikerketaren bitartez, teknika psikosozialak edo merkadoteknia gara daitezke beharrizan faltsu berriak sortu ahal izateko. Publizitatearen I+G+b prozesua da. Ausarkeria osasunaren esparruraino iritsi da, gaixotasun faltsuak eta tratamendu errealak sortuta. Objektuen superprodukzioaren aurrean, gero eta antzekoagoak direnak eta gero eta merkeago saltzen direnak, oparitzen ez dituztenean (pertsonen eta baliabide naturalen superesplotazioaren ondorioz), publizitate berriak garrantzi gutxikotzat jotzen ditu produktuaren ezaugarriak: erabilgarritasuna, kalitatea, konposaketa eta diseinua. Gure jokabidea moldatzeko beste pauso bat emanda, baloreak ordezkatuko dituzten eta emozioak uztartuko dituzten ikurrak sortu nahi dituzte. Ikur horiek markak dira. Publizitateak finantzatzen ditu, osoki edo hein handi batean, hedabide ia guztiak. Markek baldintzatzen dituzte gizarteko ekitaldi gehienak (Olinpiar Jokoak eta beste kirol ekitaldi ba-


tzuk, erakusketak eta arte museoak, antzerki emanaldiak, musika ekoizpenak, zinema‌), gero eta modu argiagoan. Hiritarra ikusle eta erosle dimentsio mugatu eta artifizialera murrizten da modu mailakatuan. Kontsumismoaren zergatiak eta motibazioak Kausa eta motibazioen analisiari dagokionez, gure nortasunaren zenbait alderdi sentibera ukitu behar ditugu. Bestalde, alderdi horiek batere irizpide etiko eta moralik gabe esplotatzen ditu publizitateak. Adibide gisa, kontsumismora bultzatzen gaituzten hainbat zergati aipatuko ditugu, kontuan hartuta alderdi hau oso pertsonala dela, bakoitzari eragiten diona eta hala, modu ia intimoan, aztertu beharko litzatekeela: 1. Segurtasunik eza eskasia egoeren aurrean: eskasiaz eta pobreziaz jositako memoria historikoa izanda, agertoki kontsumistak segurtasun bermea eskaintzen du. Metatzea etorkizuna bermatzea litzateke. Beldurrek eta segurtasunik ezak sortzen dituzte mendetasunak. Interesgarria litzateke ez-metatze kulturak aztertzea, Amazonan eta Pazifikoan garatu direnak. 2. Frustrazioen irtenbidea: kontsumitzaile konpultsiboak berehalako jabetza erabiltzen du bere antsietatea neutralizatzeko mekanismo gisa. Baina kontsumismoak berak beste atsekabe batzuk sortzen ditu. 3. Idealizatutako desioak objektu eta zerbitzuen erosketarekin trukatzea: maitasuna ordezten duen diamantea eros daiteke. Paradisu urrunetako oporrak eros daitezke eguneroko asperraldi izugarria ordezteko. 4. Errealitatearen hautemate partzial eta akritikoa: gero eta zailagoa da modu global eta kritikoan ikustea errealitate korapilatsua, eta ikuspegi kritikoa lortzen denean ia ezinezkoa gertatzen da hedabide handietan horiek zabaltzea. Hala, kontzeptuen manipulazioaren lekuko gara, hasieran beharrezko ekintza gisa sortu zirenak, intentzio oneko pertsonak lasaitzeko propaganda eslogan bihurtzera arte: ekologiko eta naturala, gaikako zabor bilketa eta hondakinen birziklapena, prebentzioa, energia garbi edo berriztagarriak, garapen iraunkorra, erantzukizun sozial korporatiboa, elkartasuna‌ 5. Kontsumismoaren ondorioen urruntzea: esplotazio bihozgabea eta kutsadura gogorra duten lantegiak urruneko herrialdetan daude. Gaur egungo gerrak baliabide natural eta energetikoen kontrolak motibatutakoak dira kasurik gehienetan. Autoa edo sakelakoa erabiltzen duenak gutxitan galdetuko dio bere buruari zein den bere ez-iraunkortasun kuota baliabideen agortzeari dagokionez, horien kontrolerako biolentziari dagokionez eta pertsonei edo ekosistemei sor dakiekeen kalteari dagokionez. 6. Geure buruaren ezezagutza. Etika: inoiz ez da izan gaur egungoa bezalako gizarterik,

17


hain prestatua, hain informatua eta hain elkarrekiko harremanean, eta balore eta ikur kontsumistak zeharkatuta dago erabat. Gutxienez azken bi milurtekoetan baloreak gidatu dituen jokabidearen etika alboratzen ari gara era mailakatuan. Egungo hutsune espiritualaren erakusgarri da milaka urteko Ekialde konplexutik datozen teknika, praktika, eskola eta baita doktrinak ere ugaltzea. Horiek sektek zabaltzen dituzte eta gero eta indar handiagoz sartzen ari dira gure artera, askatzaile baino mendekotasun sortzaileago den modu batean. 7. Kontsumo gizartearen osasun mentala: osasun mentala izan daiteke gure asebetetze mailaren adierazgarririk fidagarriena, gure zorionaren aurrekoa, alegia. Lasaigarrien, euforizanteen eta estimulatzaile legezko zein legez kanpokoen kontsumoa, baita tratamendu psikologikoa edo psikiatrikoa jasotzen duten pertsona kopuru jasoa eta suizidio, hilketa, asasinatze eta beste biolentzia adierazle batzuek ere garrantzi handiko sintoma multzoa osatzen dute. Lasaigarrien kontsumoa urteko 300 milioi eurotik gorakoa da eta Prozac soilik kontuan hartuz gero, 42 milioi eurotik gora koka dezakegu. Gehiegizko kontsumoak sortutako familia gatazkak (maileguak, hipotekak, ordezkaritza gastuak, ezkontzak edo bidaiak), era berean krisiak eta etxeko biolentzia sortzen dutenak, kontsumismoak nortasunean eta giza harremanetan duen eraginaren gaineko beste informazio iturri bat da. 18


EKONOMIA GLOBALAREN ERAGINAK AMAZONIAKO EKOLOGIAN ETA HERRI INDIGENENGAN R贸ger Rumrrill CHIRAPAQ-Peruko Kultura Indigenen Zentroa eta CLACPI-Herri Indigenen Zinemaren Latinoamerikako Koordinadora

R贸ger Rumrrill

2007ko otsaileko lehen astean, hedabideek zabaldu zutenez, munduko petrolio enpresa handienak, Estatu Batuetako EXXON MOBILek, Wall Streeten izandako baliagarritasun altuenekin itxi zituen 2006an bere operazioak: 39.500 milioi dolar, 2005ean baino %9,6 gehiago. Dirua sortzeko makineria erraldoia, minutuko 76.000 dolarreko abiaduran. EXXON MOBIL irabazien Midas errege modukoa bihurtu da, 2006ko bigarren seihilekoan petrolioaren eta gasaren prezioen murrizte eta erortze handia gertatu zen arren.

Petrolioaren beste erraldoiak ere ez dira atzean geratzen. SHELL anglo-holandarra, Europako petrolio enpresarik handiena, 25.440 milioi dolarretik gorako baliagarritasunak lortu zituen 2006an. Orotara, Dow Jones indizean sartuta dauden enpresek 252.594 milioi dolarreko baliagarritasun garbiak lortu zituzten 2006. urtean (193.925 milioi euro). Enpresak aberastasun naturalaren harrapaketari esker aberasten diren lekuetan, Andeetan, Kostaldeko eskualdean edo Amazonan izan, pobrezia eta bere ondorioz sortutako gaixotasunak dira nagusi biztanleen artean, batez ere nekazari eta landako jendearen artean, uretan, basoetan eta nekazaritza eta abeltzaintza bezalako nekazaritza-ekoizpen jardun osoan eragindako kalte ekologiko eta ingurugirokoen ondorioz (...)1 Oroya Peruko Andeetako meatzaritza hiria da. Mendikateko hotz izugarriak gaztigatuta, baina, batez ere, DOE RUN Estatu Batuetako multinazionalaren esku den meatze ateratzeak sortzen duen kutsadurak eta pobreziak itotako biztanleak biz idira hiri hartan. Orain ez asko, Estatu Batuetako Missouriko Unibertsitateak minbizia sor dezaketen beruna, kadmioa, antimonioa eta artsenikoa aurkitu ditu 360 pertsonaren odoletan eta Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gomendatzen dituen gehienezko maila baimengarrien kopurua baino 4 bider gehiagoko kopuruetan. Estatu Batuetako Unibertsitate hark egindako ikerketa ezkutatzen saiatu ziren. Peruko Osasun Ministerioko Ingurumen Osasuneko Zuzendaritza

19


Nagusiaren (DIGESA) txosten berri batek dioenez, herrialdeak 100.000 tona metrikotik gora hondakin industrial sortzen ditu urtean eta, beraz, zabor pila hori benetako kutsadura bonba bat da. Gizakiaren pobreziaren eta naturaren txikitzearen drama Perun, meatze eta hidrokarburoen industriarekin estuki lotuta dago. Klimaren beroketa Petrolioaren eta meatzaritzaren multinazionalek lortzen dituzten irabazi ikaragarriek irabazi horiek lortzeko ordaindu behar izan diren ingurumen kostu kalkulaezinen gainean hausnarketa egitera bultzatu du informazio gehien duen eta kontzientzia maila altua duen iritzi publikoa, alarmatuta, kezkatuta eta gaitzepenarekin. Kostu horiek ibai eta itsasoak kutsatzearekin, Lurretik egunero desagertzen diren espezie biologikoen galtzearekin, planetan zehar gertatzen ari den baso tropikalen deforestazio masiboarekin eta atmosferaren beroketarekin estuki lotuta daude. Beroketa atmosferiko hori da ezegonkortasun ekologiko global horren prozesuaren azken gailurra.

20

Aurtengo urtarrileko bukaera aldera, Klimaren Bilakaeran Aditu direnen Gobernuarteko Taldea (KBAGT), Nazio Batuetarako lan egiten duen 2.500 adituren taldea, bere laugarren txostena aurkeztu zuen Aldaketa Klimatikoari buruzko Parisko Konferentzian. Laburbilduta, azken dokumentuak esaten du Lurraren batez besteko tenperatura 2 eta 4.5 graduren artean igoko dela 2100. urtera bitartean. Tenperatura globalaren igoera horren eraginez, itsaso eta ozeanoen mailak 19 eta 58 zentimetro bitartean egingo du gora denbora tarte horretan. Handik egun gutxira, 2007ko otsailaren 2an eta 3an, Europako Batasuneko, Latinoamerikako eta Afrikako 46 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Frantziako hiriburuan bertan Jaques Chirac Frantziako presidentearen ekimenez eta bere lidergopean. Lehen aldiz argi eta garbi onartu zuten “konponezintasunaren atarira iritsiak” ginela Lurreko ingurugiroaren suntsiketari eta klimaren beroketari dagokionez. Eta benetako larrialdi egoera horren aurrean, “Parisko deia” izeneko dokumentuan, Ingurugiroari dagozkion Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatzea planteatzen dute, Ingurugiroaren Nazioen Erakundea sortzearekin batera. Ezagutzen dugunaren arabera, nazio industrialek inoiz ez zuten egin halako tonuko adierazpenik ezta “mea culpa” itxurako adierazpenik ere orgia kontsumistan oinarritutako eredu ekonomikoa ingurumenean eragiten ari den hondamenari dagokionez. (...) Gauden garaietan, jadanik inork ezin du eguzkia eskuez estali. Ezta George W. Bush Estatu Batuetako presidenteak ere, Estatu Batuetako petrolio interes boteretsuenekin lotuta dagoenak. Bushek, 2007ko urtarrilaren 21ean Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian, bere administrazioan lehen aldiz aitortu behar izan du aldaketa klimatikoaren errealitatea eta hamar urtean petroliotik eratorritako erregaien kontsumoa %20 murriztuko dela iragarri die


290 milioi estatubatuarrei. Dena den, Estatu Batuak, munduko biztanleriaren %4 diren arren eta CO2 isurketen %25en erantzulea den arren, Kiotoko Protokoloa sinatzeari uko egiten dio. CO2 aldaketa klimatikoaren jatorria eta zergatia da. Kiotoko Protokoloa 2005. urteko otsailean jarri zen indarrean eta gaur arte 166 herrialdek berretsi dute.Testuak karbono dioxido, metano eta oxido nitroso isurketak %5 jaistera behartzen ditu herrialde sinatzaileak, 2008tik 2012rako denbora tartean, 1990eko isurketen aldean. Baita hidrofluorokarbono, perfluorokarbono eta hexafluoruro gas industrialen isurketak ere. Jatorrizko testuaren arabera, Kanadak %6 murriztu beharko lituzke isurketak, eta Estatu Batuek %7. Honakoak dira atmosferara CO2 gehien isurtzen duten herrialdeak: Estatua Batuek 6.849.000 tona karbono dioxido isurtzen dituzte (%25); Europako Batasunak 4.180.000 tona isurtzen ditu (%8); Japoniak 1.339.000 tona karbono dioxido (%6); eta Kanadak isurtzen dituen 740 milioi tona. Txina eta India ere isurketa handienak dituzten herrialdeen artean daude. Munduko Ekonomia Foroak (MEF), 36 urteren ondoren, klima aldaketa planetan giza espeziearen biziraupenerako mehatxua dela onartu behar izan zuen gogo txarrez, 2007ko urtarrilaren 24an Davosen egindako bileran. FEMeko partaide diren herrialde industrializatuentzako eta aberatsenentzako CO2 isurketak murrizteko plana diseinatu du. Mundializazioa: sistema zaharkitu bat “Maila globalean, irabaziaren logikak planetako biziaren ugalketaren oinarri naturalak era mailakatuan suntsitzea dakar, edo horixe esan nahi du. Errealitate horren aurrean, kapitalismoa, eta bere adierazpen garaikidea den mundializazioa, sistema zaharkitutzat jo beharko genituzkeâ€?. Samir Amin jatorri egiptoarreko ekonomista ospetsuaren hitzak dira horiek. Halaxe da, zein ekonomia modernori buruz ari gara hizketan, sistema eraginkorraren zentzuan, optimoa naturarekiko funtzionamenduari dagokionez, eta naturaren eta giza bizitzaren arteko harmonia errespetatzearen zentzuan, eredu edo sistema honen kostua naturaren suntsipena izanda, eta, horren ondorioz, baita planetako bizitzaren suntsipena ere? Eredu ekonomiko kapitalista bere adierazpen modernoenean, hots, neoliberalismoa edo mundializazio ekonomikoa, edozein ikuspuntutik begiratuta sistema ez iraunkorra da ingurumenari dagokionez, sozialki ez bidezkoa eta etikoki bidegabea, bere alderik samurrenetik begiratuta ere. Estatu Batuak, munduko lehen potentzia, da mundializazio eredu honen adierazpenik erradikalena. Bertako korporazio handiek baliagarritasun ekonomiko mordoa fabrikatzen dute planetako sistema ekologikoetako hondakinen kontura (‌) Kontsumoan, kontsumo diru-xahutzailean oinarritutako ekonomia eredu bat, kultur eredu bat, bizi eredu bat da bertako milioika biztanleen izatea mugitzen duen motorea (...)

21


Globalizazioa eta horrek Amazoniako ekologian duen eragina Naturaren Munduko Funtsak (FMN) 2006ko azaroan Pekinen aurkeztutako txostenean dioenez, 2050. urterako gizateriak Lurraren adinako bi planeta beharko ditu jaki, energia, lurrazal eta beste aberastasun naturalen eskaera ase ahal izateko. Baina oso litekeena da, gaur egungo kontsumo erritmoan, ordurako baliabide horiek betiko agortu izana. Agian horixe gertatzen ari da Amazonaseko ibarrean urarekin, bioaniztasunarekin, basoekin, fauna basatiarekin eta arrantza biomasarekin. Gaur egungo ateratze tasan, Amazoniako natura bere birsortze eta berritze gaitasuna galtzen ari da. Peruko Amazonian modu iraunkorrean hazten ari diren lau faktore bakarrak biztanleria, pobrezia, desnutrizioa eta ekosistemen hondatzea dira, eta horixe da kolapsotik gertuko egoera horren isla. Ez dago alde handirik Amazonaseko ibarrak Latinoamerikako gainerako herrialdetan bizi duen egoerarekiko, Brasil, Kolonbia, Bolivia, Ecuador eta Venezuelako ateratze tasa altuekiko eta atzera bueltarik gabe hondatutako edo suntsitutako ekosistemen ordezkatze eskasarekiko.

22

Legez kanpoko egur mozteak Amazonasko eta planetako beste baso tropikalak eraisten ditu. Munduko Bankuak kalkulatu du herrialdeek urteko 10 eta 15 milioi dolar artean galtzen dutela legez kanpoko merkataritza aberasgarri honengatik, batez ere, nazio industrializatuen eskaeraren ondorioz. Legez kanpoko egurrak %20 eta 90 arteko gorabeherak ditu munduko merkataritzan. (...) Ikuspegi erredukzionista da nagusi Amazoniako basoaren inguruan. Bere aprobetxamenduaren irizpidea “egurtu� egun da; mundu guztiaren ustetan, basoak egurra baino ezin du eman, sendabelarren eta belar industrialen potentziala ahaztuta, lore eta fruituena, liana eta erretxinena eta etnoekoturismo proiektuak garatzeko basoak ematen dituen aukerak alboratuta. Horrez gain, basoa karbonoaren estolda hodi lana ere egin dezake, Kiotoko protokoloko hitzarmenekin bat eginda. Munduko basoak eta baso tropikalak, bereziki, planetako ezinbesteko “giltzurrunak� dira, atmosfera purifikatzen eta garbitzen laguntzen baitute, CO2 korrosiboa eta beste gas batzuk eliminatuta. Peruk 74 milioi hektarea baso ditu, gutxi gorabehera, horietatik %95 baino gehiago Amazoniako lurraldean. Aberastasun naturalari dagokionez, Latinoamerikako bigarren postuan dago, Brasilen atzetik, eta zazpigarrena munduan. Dena den, lehen postuan dago bere basoak gehien suntsitzen dituzten herrialdeen artean, eta atzetik Brasil, Errusia, Malaysia eta Indonesia ditu. Peruk ateratzen, kontsumitzen eta esportatzen duen egurraren %90 legez kanpokoa baita. Potentzial hori gorabehera, egurra inportatzen Txiletik eta Boliviatik. Espezie biologikoen kontrabandoa, biotrafikoa, alegia, ekonomiako atalik errentagarrienetakoa da, eta narkotrafikoaren bolumenetatik oso gertu dago. Peruko Amazoniako biotrafikoaren balorea urteko 500 milioi dolarretik gorakoa dela kalkulatu da.


Munduko baso tropikalen azalera 924 milioi hektareatan kalkulatzen da oraindik, eta horietatik %5 baino ez dago babespean oso herrialde gutxitan. Azalerarik handiena, 536 milioi hektarea orotara, Latinoamerikan daude, gutxitze eta suntsitze prozesuan. Basoen deforestazioa Hegoaldeko Ameriketan, FAOren datuen arabera, urteko 4.3 milioi hektareakoa izan zen 2000. eta 2005. urteen artean. Brasilek bakarrik, urteko 3.1 milioi hektarea soiltzen ditu, batez beste. Basoen deforestazioak eragin jarraitua dauka. Bizitza kate osoari eragiten dio. 2005eko uda amazonikoan, uztaila, abuztua, iraila eta urrian, lehorte kiskalgarri batek, klima aldaketen eta horren ondorengo naturako bizi zikloen aldaketen ondorioz sortutako lehorteak, Amazonasen ibaiadarrak mehartu zituen eta nabigazio eta garraio sistemetan krisia sortu zuen, 5 egunetan 40.000 sutetik gora eraginda Brasilgo Acre, Mato Groso, Rondonia eta Maranhao estatuetan (...) Halako egoera ez da ezerezetik sortu. Getulio Vargas presidenteak XX. Mendeko 30eko hamarkadan Brasilgo Amazonian hasitako kolonizazio prozesu baten emaitza da. Kolonizazio hura “gizonik gabeko lurra, lurrik gabeko gizonentzat” okupatzeko kontsigna lotsagabearekin eta Emilio Medicik gidatutako errepide transamazonikoarekin batera egin zuten eta bere unerik gorena izan zuen “Brasilgo miraria” (1968-1973) izenekoarekin; mirari hark Brasilgo Amazonia gune produktibo bihurtu zuen Lehen Munduko bankuekin konplitzeko, hango ekonomiaren hartzekodun nagusiak. Ekonomia %11 hazi zen baina lurralde hura, basoz, ibai planetarioz, megaaniztasunez eta antzinako herri indigenez (horietako asko desagertuak, Tupinambak bezala) beteta dagoen lurralde hura gune mehatxatua da geroztik. Barrutik zein kanpotik. Barrutik menpeko oligarkiek mehatxatuta eta kanpotik bizitzaren kontura beren irabazi eredu eta sistema aseezinak ezartzen dituzten ekonomia zentralek mehatxatuta. Arrantza biomasa desagertzen ari da (...) Amazoniako arrantza tokiek krisi larria dute arrantza biomasaren murrizketa azkarra sortzen ari den harrapaketa neurriz kanpoko eta irrazionalaren ondorioz. Zergatiak? Anitzak. Arau zaharkituengatik, lege arautzaile faltarengatik eta artean indarrean diren legeak betearazten ez dituen estatu ez eraginkor batengatik, arrantzaren beraren praktika ez iraunkorrez gain. Amazoniako ibai eta lakuetan zehar dabiltzan txalupa eta batelek toxikoak erabiltzen dituzte. (…) Beste batzuek produktu begetalak erabiltzen dituzte, barbaskoa edo katahua, kasu, sabalos espezie preziatua harrapatzeko tahuampatan, negu amazonikoan. Arrantzarako ontziek ere laku eta ibaien hondoak zuritzen dituzten bonbak eta hondoko sareak erabiltzen dituzte, hala arrainkumeak suntsituta eta espezieen ugalketa oztopatuta (...) Jardunbide horien ondorioak bistan dira Amazonasko ibar guztian zehar. Hainbat herri indigena hilzori biologikoan daude euren elikagai nagusia, arrantza, euren laku eta putzueta-

23


tik praktikan desagertzen ari delako. Amazoniako herri eta hiri handietako azoketan arraina zen herriaren elikagaia eta, orain, luxuzko elikagaia da, eskasiak pobreek ezin ordaindu duten prezioan jarri baitu (...) Amazoniako arrantza tokiekiko inpaktu honek estatistiketan du bere isla. Inguru naturaletako arrainaren lehorreratzea urtean 80.000 tona metrikokoa dela kalkulatzen da, Peruko Amazonia osoan. Dena den, eskaintza eta eskaeraren arteko aldea gero eta nabarmenagoa da. Orain gutxi arte, 2000. urtera arte, 22.000 tona arrain deskargatzen ziren Iquiton, milioi erdi biztanle dituen hiria, Peruko hiri amazonikorik handiena. 2002. urtean eskaintza horrek 12.000 tonaraino egin zuen behera eta 2003an 8.000 tonaraino (‌) Eskaintza eta eskaeraren arteko alde hori ez da sortzen, inork uste dezakeen bezala, beste elikagai batzuk arraina ordezten ari direlako (beraz, eskaera murrizten doa), baizik eta arrantza biomasa agortze azkarra pairatzen ari delako. Amazoniako biztanle baten proteina kontsumoaren %45 arrainetik datorrela kalkulatzen da, eta oso atzetik, behikia, txerrikia, mendiko haragia, hegaztia keta arrautzak ditu. Amazoniako lana eremuko biztanle bate narrain kontsumoa 100 kilo per capitatik gorakoa da eta hirikoarena, 30 kilokoa. 24

Giro naturaletako arrantza biomasaren agortzearen ondorioz sortutako arrantza eskaintzaren murrizketa gero eta azkarragorako joerari ez bazaio buelta ematen eta arrantza toki industrialen eskaintzak ez badu eskaintza eta eskaeraren arteko alde gero eta nabarmenagoa konpontzen, elikadura katastrofe baterantz joan gintezke arrisku handiz, Amazonaseko ibar osoan. Amazonas ibaia, bihurritzen ari den anakonda planetarioa (...) Ur ezberdinak pasa dira ibaiaren bizitzatik milurteko erdian zehar. Aldaketa gogorrak, bat batekoak, ordena naturalak sortutakoak baino gehiago, gizakiak berak sortutakoak jasan behar izan ditu eta eragin latza izan dute ibai handiaren eta sistema hidrologikoan, baita bere milatik gora adarretan ere. Adar horiek ibaiaren 6.780 metrotan zehar banatzen dira eta horregatik da munduko ibairik luzeena, baita emaritsuena ere. Amazonasko uren bolumena munduko ibai guztietako uraren %47 da. Ibaiaren ibilbideak (...) zauri hilgarria duen anakonda kosmikoa dirudi, bihurritzen ari da sarraski gupidagabeagatik eta bere basoetako milioika hektarea txikitzeagatik; eta horren ondorioz, fauna galtzea, lurra higatzea, ertzeetako herrien eta hirien desagerpena, atzera bueltarik gabe itzaltzen ari diren ehunka herri indigenen azken hatsa. Hala ere, hidrologo eta klimatologoen iritziz, ez dago klima beroketa baino mehatxu handiagorik Amazonas ibaiarentzat, planetan dagoen ur gozo ez kutsatuaren %15 eta 20 artean ematen duen ibaiarentzat.


Hala da, gas toxikoek edo negutegi efektua sortzen duten gasek sortutako klima nahasmenduak Atlantiko eta Pazifiko tropikaletako klimaro gora eragin diote, eta horrek bere eraginak ditu Amazonasko ibarraren egonkortasun ekologikoan: lehorteak, euri jasak, landarediaren eta faunaren ziklo biologikoen aldaketak eta horiek giza bizitzan duten inpaktua. Frantzia eta Brasileko zientzialari taldeek berriki egindako ikerketek diotenez, Amazonasko uren emaria jaisten ari da. (...) Ibaiaren emariaren beherakadak, “ibai guztien aita eta erregea”, poetak k antatzen zuen bezala, Lur guztian aldaketak ekarriko ditu. Baina, batez ere, orain milaka urtetatik ibai kosmos horrekin elkar ekintzan jardun diren herri indigenen bizitzan. Areago, garaien hasieratik, indigenen kosmobisioak esaten duen bezala. Herri indigenak ekonomia globalean (...) Gaur egun, Amazonas Ibarreko Antolakunde Indigenen Koordinadorak (AIAIK) dioenez, indigenen biztanleria Amazonian milioi eta erdikoa da, 400 herri edo familia etnolinguistikoetan banatuta eta Amazonas ibarreko 9 herrialdetan barreiatuta. Kolonaurreko Amazonia,AIAIKen hitzetan, 7 milioi biztanle indigenen etxea izan zen, 2.000 herri edo naziotan banatuta (...) Natura amzonikoaren suntsiketa eta herri indigenen tragedia beti egon dira lotuta hainbat garairekin, gertakarirekin eta munduko ekonomiaren zikloekin. Inposaketa kolonialak indigenen existentzian izan zuen eragin suntsitzailearen ondoren, XVI. mendetik XVIII. mendera bitartean, XIX. mendean iritsitako estatu independente eta errepublikanoek ez zuten aldatu herri horien egoera. Guztiz kontrakoa, okerragoa izan zen. XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran, lehen iraultza indutrialaren loraldian, Amazonas ibarra munduko ekonomiak partekatu zuen lehengaiaz hornitzeko, kautxua edo shiringa (hevea brasilensis) autoen industria berrirako, alegia.“Negar egiten duen arbolaren” latexa, milaka indigenen odolarekin nahastu zen, horiek kautxuaren ustiaketaren sistema prekapitalistako esklabu katean krudelki eta gupidagabeki lotu zituztenean Brasilen, Kolonbian, Perun, Bolivian eta Ekuadorren. Perun soilik, 300.000 biztanleko indigena amazonikoko populaziotik, 50.000 indigena hil zituzten gutxienez, garaiko agiri eta lekukotasunen arabera. Kokainaren “urre zuriaren” aroa, petrolioaren “urre beltzaren” aroa, gasa eta Txina eta Indiaren, hazte bidean diren bi potentzien, mea eskaera beste kolpe latz bat jotzen ari dira herri indigenen eta ekosistema amazonikoen bizitzan. Brasilgo Para estatu amazonikoan, munduko meategirik handiena, “Serra do Carajás”, milioika soja hektarearen landaketa, urre ustiaketa, milioika baso hektarearen mozketa eta multinazionalekin eta ekonomia eredu moderno eta globalarekin lotutako beste zenbait proiektu erraldoi heriotz zauriak eragiten ari dira ekosistemetan eta herri indigenen biziraupena mehatxatzen ari dira.

25


Ekuadorren, beste hainbaten artean kasu bakarra aipatzeagatik, 20 urtetan TEXACO petrolio enpresa multinazionalak 430 petrolio-hobi egin ditu 430.000 hektareatan, 1.500 petrolio upel ateratzeko. Horrek atzera bueltarik gabeko inpaktua eragin du ibaietan, basoetan, lurretan eta herri indigenen existentzian. Boliviako lurraldean %60 amazonikoa da. Kautxuaren zikloaren ondoren, XX. mendean abeltzaintza latifundio handiak ezarri dira ingurune horretan. Baita soja eremuak eta agro business-eko beste produktu batzuk ere, commodities deritzanak, eta koka landaketarako lursail edo barrutiak, kontsumo tradizionalera edo narkotrafikora zuzenduak. Boliviako Santa Cruz de Sierrako lautada heze zabal eta emankorretan 200.000 soja hektarea landatu dira eta horregatik herrialdea labore horren zortzigarren esportatzaile nagusia da, MacDonaldseko hanburgesak egiteko haragi ekoizpenera bideratuta. Horren guztiaren prezioa ordainduta, nire Boliviarako bidaietan ikusi ahal izan dudan bezala, milaka baso tropikal heze hektarea ke bihurtu dira, ibaiak bide lehor bihurtu, Pirai, kasu, eta hainbat herri indigena euren antzinako lurretatik kanporatuta.

26

Kolonbiako Amazoniaren okupazio prozesua, bertako lurraldearen %40, indarkeriazko historia da. Lehen, kautxuaren zikoarekin, sarraski indigena odoltsuak eragin zituena, eta orain, narkotrafikoaren zikloarekin eta horretan ere lehen lerroko biktimak indigenak dira baina oraingoan nekazari kolonizatzaileekin batera. 2 milioi errefuxiatu kolonbiarretatik, nazio hori odolustutzen ari den indarkeria basatiak eragindako errefuxiatuak, milaka batzuk dira nekazariak eta indigena andino-amazonikoak. Kolonbiako Herriaren Defendatzailearen txosten baten arabera, indigena kolonbiarrak genozidio baten biktima dira zeren antzinatik bizi izan dira eta oraindik ere bizi dira lur zehatz batzuetan, beraz, horien jabe dira, Lehen Munduko multinazionalek euren handinahiak okatu duten lur horietan bertan, alegia: baso meganitzak, gas erreserbak dituzten lurrak, petrolioa eta beste mea batzuk. (…) Peruko bihotz geografikoan, Amazonian bete-betean, Urubamba eta Tambo ibaiek bat egin eta Ucayali ibaia sortzen den lekuan bertan (…) Ingurune biofisikoaren aldaketa atzeraezinagatik, bere sistema kultural eta sozialaren aldaketa bat batekoengatik eta 4. munduko merkatu ekonomian sartuta egoteagatik, araudirik eta arrazionaltasunik gabe, baina ekonomia moderno eta globalaren menpeko, Machiguenga herria, Arawak familia etnolinguistikokoa, Camisea partzuergoaren eraginpeko lur eremuan bizi da eta irteerarik gabeko tunelean daude. Indigenen panteismoa eta animismoa: ekologiaren eta gizakien gizarte baten paradigma berria Julian Mariasek bere “Historia de la Filosofía” liburuan (Alianza Editorial, Madril, 1966) dioen bezala, greziarren pentsamenduaren arabera mundua betidanik existitzen da eta natura gisa eta, aurrekoaren ondorioz, printzipio gisa interpretatzen da. Mundu ulergarria da, hots,


uler daiteke, beha eta ikus daiteke, teoria, logos eta izatea, eta, beraz, mundu hau ordenatuta eta legek gidatuta agertzen zaigu. Kosmosaren ideia da hori. “Baliabide” hitzak (ingelesez resource), bere jatorrian, bizitza esan nahi zuela gogorarazten digu Vandana Shiva naturako ekintzaile indiarrak, testu honetan behin eta berriro aipatu dugunak, bere “Baliabideak” saiakeran, Garapenaren Hiztegian argitaratutakoa eta Wolfgang Sachs-ek editatutakoa (PRATEC Proyecto Andino de Tecnologia Campesina, Lima, 1996). Hitz horren erroa latineko “surgere” aditza da eta beti birsortzen ari den energia eta bizi iraunkorreko iturri baten kontzeptua eta ideia ekartzen dizkigu gogora. Baina baliabide eta natura kontzeptu horrek aldaketa eta eraldatze zakarra pairatu zituen kolonialismoa eta industralismoaren ailegatzearekin batera, natura bizia eta bere dohainak intsumo material, agortezin eta bizigabe bihurtuta. Ekonomia moderno eta globalak amaitu du natura bizi iturri gisako kontzeptuaren erailketa. Antzinako kulturek eta indigena andino-amzonikoen kosmobisioak sakratutzat jotzen zuten natura, ama natura, azkenean, arrazionalismo kartesiarrak eta Francis Baconen (15621626) zientifismoak deskralizatu zuten. Azken hori zientzia modernoaren aitatzat hartzen da eta berarentzat ezagutza zientifikoak eta bere tresnek “ez dute soilik eragite apal bat egiten naturaren ibilbidean; berau konkistatzeko eta mendean hartzeko ahalmena dute, erroetaraino astintzeko ahalmena”. Pentsamendu horrekin, zientziarekiko fede modernoarekin eta merkatuaren teologiarekiko sinesmen itsuarekin, natura lehengai bilakatu zen eta gizakiak “giza baliabide kualifikatu”. Horrek eraman zuen Robert Solow, agian makroekonomia neokeynestarraren ordezkaririk nabarmenena, honakoa esatera: “Baliabide naturalen agortzearen inguruko kezka zahar horrek ez du inolako oinarri teoriko irmorik”. Idolatria zientifista horren tonu berean, George W. Bushek, lehen aipatutako Batasunaren Egoerari buruzko txostenean klima beroketa eta bere ondorioak teknologiaren tresnekin eta zientziaren mirariekin konponduko direla esan du. Arrazonamendu bitxia erlijio armagedonistaren eta petrolio multinazionalen ekonomia ultraliberalaren arteko kontraesanak dituen fundamentalista batengan. Sintesi gisa, mendebaldeko pentsamendu zientifikoarentzat natura eta errealitate kontzeptua, funtsean materiala da, hots, materiala dena erreala denaren oinarria da. Errealitate horretan mundu bakarra, batua, bere alor guztietarako baliagarri diren lege fisiko eta kimikoek gidatua baino ez da existitzen. Aristoteleren logika klasikoaren legeak. Naturaren mailako munduak, kultura eta gizartearekin kontrajarrita. Aitzitik, kiosmobisio indigena amazonikoaren pentsamendu magikoarentzat errealitateak alderdi material eta ez materialak ditu, ikusgarriak eta ikustezinak, arruntak eta ezohikoak. Pentsamendu honentzat kosmos bakarra existitzen da. Baina kosmos hori unitatea da, uga-

27


ritasunean. Askotarikoaren batasuna da. Zientzialari sozial nabarmenenek adierazi duten bezala, kosmos hori espazio eta espazio plan ezberdinetan kokatutako hainbat munduk osatzen dute: basoaren mundua, ibaiena eta putzuena. Mundu honetan natura eta kultura atal gisa bereizten dira. Mundu ikusezin horietan daude gauzen jatorrizko esentziak: naturaren amak, landareen, mineralen eta animalien jeinuak. Aspaldiko garaietan, denak ziren jendea. Baina kosmos jatorrizko hori, banaezina, bereizi eta zatitu egin da historiako uneren batean. Historian zehar izan diren mugimendu milenarista eta mesianiko indigenak, XVIII. mendeko Juan Santos Atahualparena bezalakoak, mundu hori berreraiki eta batzeko saiakera egiten ari dira. Panteismo eta animismo indigenak, gizakia osotasun baten atal gisa naturan txertatuta dagoen izakia dela sinesten duena, gaur egun, XXI. mende hasiera honetan, zientzialari askok itzulezin eta apokaliptikotzat jotzen duten planeta mailako ingurumen krisiaren erdian, ingurumen eta kontserbazionismo paradigmarik onenetakoa eta handienetakoa da, baita gizarte eredu berri bat eta naturarekin harremantzeko beste modu bat ere. Zeren gizarte kapitalista neoliberalean gizakia kontsumitzeko baino ez bada bizi, gizarte eredu indigenan gizonek eta emakumeek bizitzeko baino ez dute kontsumitzen. 28

Postmodernitateko filosofoek, Leonardo Borrek, Humberto Maturanak eta Felix Guattaryk badakite hori, eta horregatik baieztatu dute gizakia Lur planetan biziraun dezan bide bakarra naturarekiko bere harremana berrantolatzea eta berreskuratzea dela, naturaren parte izatera itzulita, bizi baldintza animista eta panteista onartuta. Modernitatearen ailegatzea Erdi Aroko aldaketa eta eraldaketei esker gertatu bazen, fedea eta arrazoia dogmatikoki onartzeagatik hamar mendez paralizatuta egon zen Erdi Aro hura, kosmobisio indigenaren ikuspuntutik postmodernitate amazonikoak ekonomiaren globalizazioak dakarren balizko modernitateak ekonomian, kulturan, politikan egindako okerbide eta gehiegikeriak, eta, batez ere, Ama Lurra suntsitzeko duen gaitasun harro eta aseezina auzitan jartzea dakar. OHARRAK

1. Ponentziaren luzeera dela medio eta leku arazoengatik, ponentzia moztu dugu eta hala denean, parentesi arte-

ko puntuekin adierazi dugu. Barkamena eskatzen diogu autoreari. Interesa duen irakurleek ponentzia osoa eska dizaiekete GGKE antolatzaileei.


2

KONTSUMO KONTZIENTE ETA ARDURATSUA: ETIKA, ELKARTASUNA ETA EKOLOGIA


ESNEAREN BIDAIA SUPERMERKATU GLOBALEAN ZEHAR Alvaro Porro CRIC – Kontsumoari buruzko Ikerketa eta Informazio Zentroa

Laburpena: (Opcions Aldizkariaren 16. eta 19. aleetan argitaratutako artikuluak) Bidaia bat Kantabrian zehar, Argentinatik pasatuta; bidaia horretako bost argazkik hainbat auzi interesgarri zabaltzen dituzte. Loturarik al dute kostako txaletek janariaren kalitatearekin? Kopuru txikiagoa ekoizten baduzu, diru gutxiago irabazten duzu kasu guztietan? Hegotik Iparrera esportatzea, positiboa al da beti Hegoaldeko herrialdeetako jendearentzat? Hartzen dudan esneari buruz pixka bat gehiago jakiteak lagunduko al dit inmigrazioari buruz pixka bat gehiago jakiten? Nekazaritzako elikagaien eredu globalak arrastoa uzten du. Sojaren arrastoari jarraituz gero, adibidez, pobreziaren lantegiarekin topo egiten dugu, Paraguayen. Baina arrastoa ez du Hegoaldean soilik uzten, hemen ere nekazaritza eta abeltzaintza hiltzear daude pentsu kontzentratuetan itota eta hirietan gure dieta ikusgarriak kolesteroletan murgiltzen dira. Hala ere, bada beste arrasto bat uzten ari den jendea...

30

Txaleta eta esne ona nahi ditut Eva eta Ismael Bilbon bizi dira baina gustuz hartuko lukete asteburuetan hiritik ateratzeko txalet bat, hobe kostaldetik gertu, udan hondartzara joan ahal izateko. Antza denez, Kantabrian, Suancestik gertu, elkarri atxikitako etxeak egin behar dituzte, ordain dezaketen prezio batean (34 milioi pezetan). Gaur egun, Kantauri itsasoko autobideari esker, ordubetean ailega daitezke bertara, buxadurarik ezean. Gaurko gosarian, Ismael esnearen zapore faltaz kexu zen. Abeltzainen herri batean hazi zen eta badaki zer den esnea. Kantabriako kostaldea paregabea da hedadurazko abeltzaintzarako, euriaren eta klima leuntasunaren arteko konbinaketak sei belar mozte aldi egiteko aukera ematen baitu. Halaber, erakargarritasun urbanistiko handiko gunea ere bada. 15 urtetan abeltzainen %80k bere lana uzteak eta azken 10 urteotan Kantabriak Espainian etxebizitza eraikuntza hazkuntza tasa altuena izateak badute loturarik (Diario MontaĂąes 2005/7/05). Baita gaur egun 60.000 hektarea eukalipto sailak izatea ere, interes industrial handiko espeziea dena eta lurra hondatzen duena.

Alvaro Porro


Negozio berri hau hondamen sozial eta ekologikoa da Maggie neska argentinar bat da eta Bilbon bizi da umezain lanak eginez. Bere familia Argentinan bizi da eta doi-doi iristen da hilabete amaierara gobernuak ematen dizkien 150 pesoekin eta Maggiek bidaltzen dienarekin. Gurasoak Chaco eskualdean bizi dira. Lur sail bat zuten errentan; fruta-arbolak landu ohi zituzten eta, kotoia biltzeko garaian, jornalak egin ohi zituzten. Federicok, lur horren jabeak, soja ekoizle bati saldu dio lur saila; ekoizleak 15.000 hektarea erosi ditu eskualdean jadanik, horietako batzuk baso-lurrak2. Urte batzuetatik hona, eskualde guztia soja ekoizpenari lotu zaio, kotoi sailak barne3. Monsantoko soja transgenikoa da hori. Makina handi batzuen bitartez landatzen da eta abioia pasatzea besterik ez du behar, glifosato indartsuaz isurtzeko; soja horrek izan ezik, landare batek ere ezin du produktu kimiko horren erasoa jasan. Soja horren lanketak eskulanik behar ez duenez, nekazari eta nekazaritzako langile askok beren lana utzi behar izan dute edo ustiategiak itxi behar izan dituzte (Argentinan 12 ustiategi ixten dira egun bakoitzeko). Maggieren herrian, 10 heldutatik 6 dira langabetuak. Egoera horren aurrean, bere lehengusuek hirira alde egin zuten lan bila, baina ez zuten ezer lortu. Orain Buenos Aires kanpoaldeko villa miseria batean bizi dira, Maggie bezala egunen batean Espainiara etortzeko aukeraren zain. Boluntarioek gidatutako komunitatearen jantokia badute, behintzat; bertan Soja Solidaria programako soja jaten dute egunero, ekoizleek pentsuetarako lehengai gisa esportatzen duten soja tona bakoitzeko kilo bat oparitzen baitute4. Esportatutako tonatakoren bat Santanderko portura joango da. Antoniok aitaren ganadutegiarekin jarraitzen du Suances-en, kostatik gertu. Bertako ardura hartu zuenean, modernizatzeko inbertsioa egitea erabaki zuen, hala aholkatu baitzioten. Dirulaguntza bati eta 75 milioi pezetako mailegu bati esker pentsua nahasteko gurdia erosi zuen, 85 behi buru izateraino iritsi zen eta ustiategiak uzten zituzten auzokoen 300.000 kilo kuota erosi zituen. Hasieran Antoniok behiak larreetara ateratzen zituen Suances-en belar asko ematen baitute horiek, baina jada ez da ohikoa. Neketsua da larre bat errentan lortzea, eraikuntza enpresei saltzen baitzaizkie, dirua eskutan hartuta. Orain, behiak ukuiluan egoten dira ia beti eta pentsua ematen die batik bat. Ahalik eta esne gehien lortze aldera, soja eta bitamina konplexu proportzio handia duen pentsua erabiltzen du. Modu horretan, litroa 56 pezetan ordaintzen diote, ekoizpen txikiagoa duten kooperatibako beste batzuei baino gehiago, eta sarrerek gora egiten dute. Era berean, gastuek ere gora egiten dute: hainbeste pentsu erabiltzea garesti ateratzen da, behiek gero eta maiztasun handiagoz hartzen dute errape-mina eta esnea bota behar izaten du behiei antibiotikoak eman dizkielako‌ Litro bakoitzeko kostua 40 pezetan jartzen zaio (maileguaren itzulketa kontuan hartu gabe), beraz, marjina 16 pezetakoa da. Oso estua, bankuko epeak ordaindu ahal izateko. Marjina oso estua denez, 10 buru gehiago erostea erabaki du, Ameriketakoak, baita behijezteko makina ere, lanean laguntzeko (ez du beste etorkinik kontratatu nahi; gutxi kobratzen dute, baina dena ikasten duten bitartean‌). Hori guztia ordaintzeko artoa lantzen zuen saila eraikuntza enpresa bati saldu dio (antza denez, elkarri atxikitako etxeak egin behar

31


dituzte). Minda izango da arazorik handiena: 10 buru gehiago izanda, amesgaizto bihurtuko da, badaki egunen batean salatuko dutela harrobira botatzeagatik.

32

Iraunkorrak gara, baina ez gara bideragarriak Donato eta Concha beren etxea husten ari dira, etxez aldatuko dira. Bakarrik utziko dute Luisa, herrian,Vega del Pas-etik gora, geratzen den abeltzain bakarra. Esne litroa merke irteten zitzaien, behien janariaren gehiena Vegako bazka-larretan baitzen, udan, eta Donatok udaberrian segatutako belar lehorra, neguan. Gutxi gorabehera, beren gurasoak egiten zuten modura, baina modu erosoago eta produktiboagoan. Haatik, esnearen truke gutxiegi ordaintzen zieten: koipe gutxi eta proteina gutxi dituela, han goian zaudela eta gutxiegi ematen didazula‌ Litroko 35 pezeta ordaintzen zizkieten eta, kostuek 25 pezeta kentzen zizkietenez, 10 pezetako marjina baino ez zuten lortzen. Nekazaritza Garapeneko Sailekoek esan zietenez, beren ustiategia ez zen bideragarria. Denbora gutxi zen hitz hori lehenengoz entzun zutenetik, eta handik aurrera etengabe entzuten hasi ziren. Orain hilabete batzuk, sindikatuko neskak ekologikora pasatzeko esan zien, beren esneak kalitate handia zuela eta. Ironia ederra, batzuek gutxi ordaintzen dute ez dutelako zure esnearen kalitatea atsegin eta besteek, ordea, kalitate hori bera estimatzen dute. Luisek, pentsu biltegikoak, ekologikoak etorkizunik ez zuela esaten zuen. Benetan gustatzen zaiena behiak izan arren, ustiategia uztea erabaki zuten ekonomikoki kolokan ez egoteagatik. Orain, Donato eta Marta Celayara, eskualde burura, jaitsiko dira bizitzera. Donatok zerrategian egingo du lan, eskualde guztiko eukaliptoak iristen diren zerrategian (beren ustiategiak utzi ondoren,Vegako abeltzain askok eukaliptoak landatu zituzten). Martak oraindik ez daki zertan emango duen denbora. Iraunkorra + bideragarria, posible da Alonso familiak esne behien etxalde bat gidatzen du Ason bailarako bere herrian. Egunero 38 litro esne ematen zituzten 70 buru izatera iritsi ziren, 40 milioiko mailegu bat eta ordaindu beharreko gastu asko: pentsuen faktura dela, pentsua nahasteko makinaren letra dela, albaitariaren kontua dela, txahal gehiago erosi behar direla, botikak direla‌ Dirua sartu bezala ateratzen zen. Mari Paz ama bere seme-alabek etxeko esnea hartzerik ez zuela nahi ohartu zenean eta behi guztien izenak ezin zituela ikasi konturatzean, momentuan bertan gelditzea erabaki zuen. Mahai inguruan eseri zituen denak eta erritmoa jaistea erabaki zuten. Orain 45 buru dituzte, lehen ematen zieten pentsuaren herena ematen diete, bazka larreetara eramaten dituzte eta beren bazka eta belar-zuloak egiten dituzte (eskerrak orain bi urte ez zituzten larreak saldu, Serafin eraikuntza enpresako nagusiak mahai gainean bi milioi pezeta ipini zizkienean). Hala, litro bakoitzaren kostua 39 pezetatik 31ra jaitsi da. Beren kooperatiban aspaldi erabaki zuten bazkide guztiei prezio bera ordaintzea (Mari Paz da bertako presidentea eta oso harro dago erabaki horretaz), horregatik, 54 pezetan ordaintzen diete litroa.Taldean


eginez gero, ekoizpena errentagarriagoa suertatzen da; horregatik lortu dute bizirik jarraitzea haran honetako familia-ustiategi txiki eta ertainek. Alonsotarrek ekoizpen ekologikora pasatzea pentsatu dute inoiz, baina Serrana etxaldekoek, orain bi urte etxaldea ekologiko bihurtu eta gero, esaten dutenez, ez dago merkaturik eta nahiko ongi bizitzeko adina irabazten duten arren, esnearen erdia konbentzional gisa saldu behar izaten dute. Soja tour: ni banoa hemendik, ba al zatoz? Gauez etorri ziren, bilobak, senarra eta ni kamioi batean sartu gintuzten. Nire oiloak eta txantxitoa5 korrika zebiltzan alde batetik bestera… Semea urduri zegoen eta oihu egiten zuen, fusil ipurtondoarekin jo zuten bularrean. Kamioian ume asko zegoen… Nik negar egiten nuen. Handik Tercera Linea Tecojojara eraman gintuzten, eta han kolpe asko jaso genituen. Kea ikusi nuen urrutian eta gure etxetxoa ote zen galdetu nion senarrari, hark ezetz esan zidan, kea urrutiago zegoela. Gero fiskaltzara eraman gintuzten, Vaquerian, eta han jakin genuen Angel eta Leoncio tiroka hil zituztela, oraindik gogoratzen dut beren ama negarrez, zahartxoa zen bera… Rafaelak berak kontatzen dizkit bere nekazaritza komunitateko 50 familia hirugarren kanporatu zituzteneko oroitzapenak, Paraguayko erdialdean, 2005eko ekainaren 24an. Kanporatze horretan, 150 pertsona atxilotu, 56 etxebizitza kiskali eta hainbat labore hektarea suntsitu zituzten, eta Opperman soja ekoizleak armarik gabe zeuden bi nekazari hil zituen tiroka. Rafaelak 60 bat urte ditu eta lurrik gabeko nekazaria da, edo jabetza paperik gabekoa, behintzat, beste 400.000 nekazari inguru bezala, iragan kolonialaren eta orain gutxi arteko Strossner jeneralaren diktaduraren eraginez, biztanleen %2 lurren %75en jabe den herri batean. Rafela eta bere familia Herri Mugimenduarekin (Movimiento Agrario Popular, MAP) batera okupatutako lursail batean bizi dira bost urtetik hona; nekazaritza erreformak lurrik ez zuten nekazari familientzako gorde zituen lur horiek, baina enpresariei legez kanpo saldu zizkieten, soja eskala handian ekoizteko. Saltzaileak herri erakundeak dira, baita nekazaritza erreformarekin batera lur horiek lortu zituzten nekazariak ere. Enpresari brasildarrak iristen dira, besapean milioi guarani gutxi batzuk dituztela. Nekazaria administrazioak alboratuta sentitzen da, inoiz ez du halako diru mordoa ikusi ere egin, beraz, bere lursaila saldu eta hirira alde egiten du. Baina hirian ez dago lanik eta salmentako dirua urtebeteko epean amaitzen da, eta han ez da Tecojojan bezala: han dirurik gabe ez dago jatekorik, ez egurrik, ez etxerik, ez urik… Orduan etorri ohi dira kalez kaleko salmenta, prostituzioa… eta gero eta nekazari gehiago ikus ditzakegu Asuncion inguruko txaboletan pilatzen, eskean ibiltzea edo lapurretan aritzea ez beste etorkizunik gabe. Bitartean, Tecojojan utzitako lurretan soja landatu dute, eta pozoiarekin fumigatzen dute. Eta beste batek saldu zuen lursailean gauza bera, eta erdian den beste familia bati dirua eskaintzen diote, eta behia hiltzen zaio pozoituta, eta etxea fumigatzen diote… eta azkenean berak ere alde egiten du. Kontakizun hori Jorge Galeanorena da, Tecojojakoa bera ere eta MAPeko buruzagietakoa. Pobreziaren fabrikari buruz mintzatzen zaigu: sojaren zabalpenaren eta hiri inguruko marginalitate guneen hazkundearen arteko lotura.

33


34

Ereduen talka Arroyon Soja elefantea plater denda batean bezala sartu zen Paraguain eta Hegoamerikako beste zenbait herritan, baina platerak hautsi beharrean, pertsonak, familiak, erkidegoak, bizimoduak eta ekosistemak hautsi zituen. Abeltzaintza intentsiboa munduko soja eskaeraren hazkunde azeleratuaren motore nagusia da. Sei urtean sojaren lanketa %83’7 hazi da Paraguain eta gaur egun nekazaritza azaleraren erdia hartzen du. Gobernuak eta tokiko administrazioek sustatzen dute zabalpen hori, sojan Paraguaiko BPG geldia salbatuko duen produktu izarra ikusten baitute, hala Latinoamerikako herri ahaztu hori soja ekoizle nagusi bilakatuz. Herrialdeko biztanleen %50 nekazaria da eta zabalpen horretan nekazari komunitateak “aurrerabidearen oztopo” gisa ikusten dira, alegia, “aurrerabidea eragozten duten alfer eta nagi” gisa. Dena den,Tecojojaren moduko zenbait errealitatek eta datuk sarritan eredu agroesportatzaileari lotuta datorren garapen mota hori auzitan jartzen dute: soja zabalpenik handiena gertatu den bost departamenduak dira pobrezia tasarik handiena dutenak, baita herritarren kanporatze tasarik handiena eta diru-sarreren kontzentraziorik altuena dutenak ere. MAP Tecojojan gertatzen ari zenaz ohartu zen eta nekazaritza erreformako herri lurrak soja ekoizle handi eta ertainei (brasildarrei, batik bat) ilegalki saltzen zaizkiela salatzen dihardu. Bestalde, Paraguayko justiziaren martxa motel eta tranpatia dela eta, Rafaelarenaren moduko erakundeko familiek okupatzen dituzte gaizki kudeatutako lur horietako zenbait. Orain arte justiziak arrazoia eman die baina sojaren ereduaren aparatu judizial eta mediatiko boteretsuak epai irmoa atzeratzea lortu du helegiteen bitartez. Bien bitartean, okupatutako lursailetan, Rafaelak kontatzen zigun kanporatze ez legezkoaren moduko hiru egin dituzte indar parapolizialek, soja ekoizleek eta beren gizon armatuek eta prozesu horri legaltasun itxura eman nahi dioten fiskal ustelek. Tecojojak hiru bide paralelo ditu eta horietan zehar, 150 metroka, familiakako lursailak daude: etxea aurrean eta norbere kontsumorako eremua atzean. Bideetako ertz batean den erreka txikia zeharkatuz gero, paisaia guztiz ezberdina da: soja lanketa eremu erraldoia da, basamortu berdea deitzen diotena. Soja lerrotik soja lerrora ez dago ezer, ezta belar txar bakarra ere; glifosatoak du horren ardura, Monsantoko sojaren6 lagunik onena, eta bakarra. Basamortu horrek bi ale biltegi hornitzen ditu (Arcadio tokiko kazikearena eta Cargill multinazionalarena) eta hemen hasten da milaka soja tonaren bidaia globala. Errekaren bi aldeetako hogei metro horietan islatzen da nabarmen ereduen talka: alde batean agroesportazioaren eta merkatu globalaren eredua eta, bestean, herri nekazaritza eta elikadura subiranotasuna. Lehen ereduak bigarrenaren lurra eta ura nahi ditu. Epe luzean eraso horri eusteko, MAPek honakoak proposatzen ditu: lurraren kudeaketa eta jabetza modu komunalean egitea, trebakuntza eta kontzientziazioa sakon lantzea eta autokontsumoa lehenetsiko duten eta haziak, kimikoak, makinera eta abarren inportazio beharrik gabeko dieta orekatua bermatuko duten ekoizpen egroekologiko ereduak bultzatzea. Autokontsumorako ez den gainerakoarekin, tokiko merkatuetan saltzeko saiakera egingo da, modu bateratuan. Nekazariak tokiko merkatuetarako sarbidea izatea funtsezkoa da, baina nekazaritza indus-


triala eta banaketa enpresak ailegatzearekin batera asko zailtzen ari da. Nire bidaia segituko dut Ciudad del Esteraino, Paraguaiko ekialdeko muturrean, Tecojojatik ehunka kilometrora. Han geundela, eredu agroesportatzailearen aurrerapenaren kontrajarrita, tokiko merkaturatzearen garrantziaz kontzientziatutako hainbat erakundek berreskuratutako nekazaritza azoka batean izan gara. Paraguain ezarritako supermerkatuaren kulturarekiko eszeptiko diren kontsumitzaile hiritarrei departamenduko nekazari komunitateetako produktu osasungarri, merke eta askotarikoak eskaintzen dizkie azoka honek. Josek eta Parana Garaiko Ekoizleen Zentraleko bere kideek euren produktuei (azenarioak, poroto7 mota ezberdinak, gazta…) irteera aurkitzen dietela kontatzen digute, eta horrela olioa, gatza, eskola materiala, xaboia, bonbillaren bat… erosteko aukera izango dutela. Josep, Ali eta Jorge: hiru istorio eta muin bera Neu Paraguain egon ondoren, Jorge Galeano, MAPeko burkidea etorriko da Kataluniara Soja Monokultiboaren Herri Epaimahaian8 parte hartzera. Kontua da Espainia Munduko laugarren soja esportatzailerik handiena dela: 5’5 milioi tona 2004an9, eta horietatik %92 abereen elikagaiak egiteko erabiltzen dira, zerriena bereziki. Bartzelonako Plana de Vic herrira goaz; abeltzaintzako tradiziotik abiatuta, merkatu globalera bideratutako zerrien hazte gune garrantzitsu bilakatu da. Herri hartan, Josep-en ustiategia bisitatu dugu. Berak eta semeak dirutza inbertitu dute ustiategia modernizatzen (400 zerri hazteko de engorde eta 80 esne behi buru) bizi ahal izateko. Halako “txikiak” diren familia ustiategi gutxi geratzen dira. Josep-ek dioenez, auzo asko ustiategiak ixten joan dira pixkanaka: lehen berrogeita hamar ginen eta orain hiruk baino ez ditugu behiak, eta badakite modernizatu eta hazi ezean ez dutela zer eginik. Josep-ek, tonu ezkorrarekin, ez daki poztekoa den bere semeak etxaldearen ardura hartu nahi izatea. Jorge eta biok harrituta gaude, biltegietatik ateratzen den pentsu industriala (hots, soja kopuru handia duena) hodi batean zehar askataraino comederos nola iristen den ikusita. Botoi bat sakatuta nahi duzun zerri guztiei jaten eman diezaiekegu, esan du Josep-ek. Generalitateak (?) mindak biltzeko baltsa (?) izatera behartzen du eta beste mailegu bat eskatu du hori ordaindu ahal izateko. Plana de Vic-eko etxalde industrialetan hainbeste abere izateak lurraren eta uraren kutsadura maila oso altua izatea ekarri du. Hurrengo egunean La Gleva bisitatu dugu, kontsumo agroekologiko kooperatiba bat, Bartzelonako Gracia auzunean. Bertan hitzaldi batean parte hartu dugu. Jorgek sojaren ereduak Paraguain sortu duen egoera azaldu ondoren, Alik hartu du hitza, Cacarica komunitate afrokolonbiarrekoa. Alik kontatu duenez, paramilitarrek bere herria zokoratu eta zanpatu dute hiru urtetan, esportaziora bideratutako palma afrikarra iritsi eta gero10. Izugarriak dira Aliren eta Jorgeren istorioen arteko antzekotasuna. Gure dieta kolesterolean aberatsarekin eta horren ondoriozko bihotzekoekin estuki lotutako agroesportazioari eta merkatu globalari buruzko bi istorio: alde batetik, kolesterol txarra duen eta opil eta frijituki industrialen

35


lehengaia den palma olioa eta, bestetik, koipe saturatuetan aberats diren haragi eta urdaikiak. Hazitik kontsumora bitarteko kate osoa: ezin esan bizia sustatzen duenik. Kaltetuez eta errudunez harago: eraldaketaren protagonista Jorgeren eta Aliren txanda da: beraiek ere kontsumo kooperatibaren berri izan nahi dute. Alexek hartzen du hitza: adostu ditugun irizpide sozial eta ekologikoen arabera, geure burua antolatu dugu elikagai osasungarri eta zaporetsuak lortu ahal izateko.Tokiko produktuak, ekoizpen agroekologikotik datozenak, familia ustiategiak eta abar bilatzen ditugu, nekazariekin harreman zuzena izaten saiatuta. Kooperatibaren egunerokotasuna sojaren katetik edo palmondo oliotik oso urrun geratzen da. Beren kontsumo motak tokiko ekoizpeneko produktu begetal freskoei egiten die mesede, baita haragi, esneki eta frijitura industrialen kontsumo murriztuari ere. Esneki hornitzaileak (Mas Claperol) bere bazka propioa egiten du eta ez du erabiltzen sija duen pentsu industrialik, eta haragi hornitzailearen (Assumpta Codinachs) behiak Pallars Pirinioetako eskualdeko bazka larreetan egon ohi dira eta trashumantzia egiten dute. Gainera, kooperatibaren lokala elikagaien biltegia baino gehiago da.

36

Kooperatibak dinamizatutako ateneoa da, gaurkoa bezalako hitzaldiak antolatzen ditu, baita bideo emanaldiak, jaiak, kontzertuak eta abar ere. Arrakasta handi xamarra duen hiruhileroko kale azoka bat antolatzen dute, aldarrikapen ekitaldietan parte hartzen dute... Jorgek erreflexio bat bota du: gainera, zuen ekimen hau erakargarri gertatzen zait kontsumotik harago doalako. Beste gizarte bat eraikitzean datza. OHARRAK 2 Soja monokultibo undustrialaren zabalpena da jatorrizko basoen deforestazioaren arrazoi nagusia Argentinan. Greenpeace-en arabera, Amazoniako deforestazioaren %38 eragiten du.

3 Argentinan, soja transgenikoa 16 aldiz biderkatu da 7 urtetan (Andaluzia eta Aragonen adinako azalera okupatzen du). 4 Hainbat erakundek anemiarekin eta malnutrizioarekin lotzen dute soja kontsumo masiboa (www.iguazu.grr.org.ar) 5 Txerria. 7 Lekak.

8 www.debtwatch.org/es/inicio/enprofunditat/plantilla_1.php?identif=347.

9 “No te comas el mundoâ€? kanpaina: Cuando la ganaderĂ­a espaĂąola se come el mundo. La soja mata. 2005. Honako helbidean eskuragarri: www.debtwatch.org/documents/enprofunditat/Deute_ecologic/minidossier_soja_2pg_cast.pdf. 10 Ikus Trampas atala, Opcions aldizkariko 13. alean.


BIDEZKO MERKATARITZA: KONTSUMO ARDURATSUA ESTRATEGIA ALTERGLOBALISTA GISA Lutgart Vansant Setem Hego Haizea

Sarrera Kontsumo kontzienteari buruzko eztabaidaren dinamikan sartuta, bidezko merkataritzaren gaia landuko dut. Saio honetako izenburuak etika, elkartasuna eta ekologia aipatzen ditu kontsumo kontzienterako faktore erabakigarri gisa. Aspektu horiekin bat egiten dugu, noski, baina ez soilik zentzu altruistan, baizik eta beharraren ikuspegi batetik, geure interesaren ikuspegitik. Geroago argituko dugu gehienbat gaizki ulertutako elkartasun kontzeptu bati aurre egiten saiatzen den tesi hori, beharbada pixka bat sinplista gerta daitekeena. Argi utzi nahiko nuke beste kontzeptu bat: kontsumo kontzienteak, bidezko merkataritzaren marko zabalean, ez du soilik norbanako pertsona kontsumitzailearen arduran eragiten; aitzitik, giza harremanen arloan, oro har, aplikatu eta landu beharreko gai bat da, modu kolektiboan. Bidezko merkataritza fenomeno sozial gisa, gizarte mugimendu berriak deituen artean kokatzen da. Bere antolakuntza markoa apalgoa da baina ia hiritar bakoitzari eragiten dio. Horregatik uste dugu potentzial estrategikoa ere baduela, oraindik ere ez duela eman beharreko guztia eman.

Lutgart Vansantek eman zuen mintzaldia.

Bidezko merkataritzaren bilakaera: laguntzatik garapen globalera Bidezko merkataritza urruneko herrialdeetako txiroei laguntza emateaz harago doa, sarritan horren aurkakoa ere bada, eta hori erakusteko, beha dezagun une batez BM mugimenduaren azken 40 urteetako bilakaera.

37


Jatorrian BM garapenerako lankidetza politiken testuinguruan kokatzen zen. Fenomeno guztiz berritzailea zen 60ko eta 70eko hamarkada haietan. Joera progresistenek Galtungen interdependentziaren teoria ere eransten zioten, herrialde handiek herrialde txikienganako neokolonialismo ekonomiko-politikoaren kontzeptua zabaldu zuena. Garai hartan gaur baino zentzu askoz handiagoa zuen herrialde aberats eta pobreei buruz hitz egiteak, Estatuek botere arauemaile eta ekonomiko nahiko handia baitzuten. Euforia politikoa sortu zen Hegoaldeko herrialdeen botere eta garapen aukerei zegokienez, iraultza sozialekin esperimentatu zuten, (Hegoaldeko) 77 herrialdeen taldea eratu zen, Bandung-eko konferentziak herrialde guztien autonomia eskubidea aldarrikatu zuen, Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko aurkaritza politikoaz gain, Iparraldearen eta Hegoaldekoaren artekoa ere bazen. 70eko hamarkadan eta testuinguru hartan BM sortu eta nahiko azkar hedatu zen Europa Erdialdeko herrialdeetan, beren burua Hegoaldearekiko solidariotzat jotzen duten Iparraldeko kontsumitzaileen jarrera politiko gisa. Aldi berean, ingurumenarekiko interesa pizten hasi zen, baita petrolioaren krisiarekiko, nekazaritza biologikoarekiko eta Indiako arropa edo arropa hippyarekiko ere, gazte konprometituen nortasun ikur gisa. 38

Bidezko merkataritza gorpuzten zihoan heinean, enpresa multinazionalen boterearen eta “merkatu libreaâ€? deitutakoaren barruan oligopolioak osatzearen gaineko kontzientzia ere handitzen ari zen. Egoera hartan, jada ez zen baliagarria merkatu alternatiboa osatzearen hasierako estrategia, beste bide batzuk bilatu behar ziren ohiko merkataritza presionatzeko. Baina ekonomia kapitalista oso bizkorra da eta joera alternatiboak asimilatzen ditu eskaera bolumen handi xamarra lortzen duten momentuan bertan. Gaur egun, supermerkatu guztiek dituzte elikagai ekologikoak, osasuna produktu berrien erreklamo arrakastatsuenetako da, banatzaile handi guztiak etiketa solidarioak asmatzen ari dira... Produktu alternatiboen merkatuak zabaldu egin dira. Eta gure ekonomia hazten doan neurrian, antzina kontsumismoaren aurkakoak ziren produktuekin egiten dugu kontsumismoa... Inertziari jarraituta, ikus dezakegu bilakaera honek beste erantzun bat sortu zuela 90ekohamarkadan: kontsumo arduratsua sortu zen, globalizazioaren aurkako matxinada, gure bizitzeko erritmoari kritika, denboraren beste erabilera baten aldeko mugimendua, alarma ekologikoa‌ Joera berri horiek gutxiengoen mugimendu gisa sortu ziren, gorpuztuz joan ziren eta globalizazioaren gaitzespenean metatzen ari dira. Historiari egindako gainbegiratu azkar honek erakusten du sistema ekonomikoari zuzenketa edo alternatiba bilaketa gizartearen garapen global baten fruitu dela beti, mugimendu bakoitzak bere garaiarekin bat egiten duela. Baina era berean, mugimendu alternatiboaren


heldutasun eta hazkuntza lerro bat ere erakusten du, azterketa sakonagoa egin duela eta arazoaren konplexutasuna bere gain hartzen duela. Hala, gaur egun mugimendua neurri oso handia hartzen ari dela ikus dezakegu, modu apalegian integratutako hainbat adierazpidek osatzen dute, eta bi mailatan jolasten gara: batetik, makro-mailako antisistema; bertan ez dugu alternatiba bat zehazten asmatzen. Eta, bestetik, pertsona bakoitzaren alorreko mikro-maila, pertsona bakoitza zerbait alda dezakeela ohartzen denean. Estrategia alterglobalista: think globally, act locally Honekin batera, gaur eguneko garaira iritsi gara; gaur egun, globalizazioa fenomeno gisa ikusten dugu, ez fenomeno berri gisa, jada urte batzuk eman baititu gure artean, eta batez ere, bere mekanismoa eta eraginak ikusten ari gara. Gehien harritzen gaituen eraginetako bat merkatuen liberalizazioarena eta bere ondorioz gertatzen diren botere pilaketak dira: horiek ez dute garapenean laguntzen, aitzitik, ezberdintasun eta diskriminazio handiagoetara garamatzate. Gure egungo bizitza sistemaren mekanismoak emantzipazioaren aurkakoak dira: ez dugu ongizate maila handiagoa lortzen. Norbanako gisa autonomia galtzen dugu (eta norbanakoaren kontzeptua oso sentibera da gure kultura liberalean), eta herriek eta estatuek erabakitzeko gaitasun maila galtzen dute beren etorkizuna erabakitzeko. Antiglobalizazio erantzuna logikoa da, beraz. Baina urte batzuk igaro ondoren eta hainbat munduko gizarte foro egin ondoren, izena aldatu zen: ez diogu geure buruari antiglobalista deitu nahi, globalizazioa ezin baita desegin eta, berez, abantailak ere badituelako. Aitzitik, alterglobalista gara: beste globalizazio bat nahi dugu. Munduko Gizarte Foroa –eta kontinente eta herrialde mailako bere beste egiturekin batera– adierazpide eraikitzailea da egun, oraindik ere kritika handiak egin ahal zaizkion arren. Foroak gaien eta aldarrikapenen bilduma izan ohi dira, kontsumoaren alorrean, nekazaritzan, politikan, ingurumenean, eta abar. Gai horiek guztiak elkarren aurrean jartzen dira, elkar ezagutzen dute, elkar kutsatzen dute eta bat egiten hasten dira. Ez dago alternatiba global bakarra eta, gainera, sortzeari ere uko egiten zaio. Badira, hala ere, mota guztietako ekimenak eta esperimentuak, “globalki pentsatu, lokalki eragin� lelopeko estrategian biltzen direnak. Lelo horrek lelo huts izatearen desabantaila dauka, baina aurrera eramaten ari diren ekimen eta politiken inguruan hausnartzen dugun heinean, gero eta balore handiagoa hartzen ari da eta egiazkoagoa da. Ez dago irtenbide bakarra, egia absolutu gutxi dago, baina norberak bere inguruan zenbait gauza egin ditzake. Eta sortzen diren ekimenak ikuspegi honetatik begiratuta, ia egunero harritzen nau zenbait arrasto zehatz eta eraikitzaileri egiten zaien harrerak.

39


Hainbat estrategia eta alor bidezko merkataritzan Dakizuen moduan, bidezko merkataritza merkataritza, bidezkoa eta partekatzailea izan dadin, ustez gidatu beharko luketen printzipioetan oinarritzen da, aberastasuna banatzearen zentzuan. Hori ezartzeko bi bide estrategiko posible daude: alde batetik, merkatu alternatiboa sortzea eta bertan kontsumitzaileek erosteko eta ohiko sistemarekiko ukoa adierazteko aukera izatea –hala, ohiko merkatuaren kuota murriztuta–. Bide horrek antolatze ahalegin handiak eskatzen ditu, maila txikian ezin lor daitezkeen espezializazioa eta kudeaketa (horixe da estatu espainoleko bidezko merkataritzaren ahulezietako bat). Bestalde, bigarren aukera ohiko merkataritzari presio zuzena egitea da, baina kasu honetan ere kontsumitzaileen sostengu indartsua behar da, eurek baino ez baitute enpresei min ematen dien lekuan ukitzeko ahalmena.

40

Jarduera alorrei dagokienez, bidezko merkataritza nazioarteko merkataritzari heldu izan dio bere jatorria kontuan hartuta, zehazkiago gutxi landutako nekazaritza produktuetako Hegoalde-Iparralde fluxuan, eta halakoak lantzen dituzten kapitalik gabeko ekoizle txikiei zuzenduta. Estrategia komertzialen gaineko eztabaida handi xamarra izan da, menpekotasun maila auzitan jar baitaiteke (jabekuntza, adibidez), baita elikadura-subiranotasuna ere, jatorri lekuan zein helburu lekuan. Azken urteotan, bidezko merkataritzako nazioarteko erakundeen mailan, azken alderdi hori zuzendu nahian gabiltza, Hegoalde-Hegoalde merkataritzaren sustapenaren alde eginda. Eta honez gero badaude tokiko eta auzoko merkatuak esploratzen ari diren hegoaldeko hainbat herrialdetako ekoizle elkarteak, Latinoamerikan batez ere (erosteko ahalmen handixeagoa duten lekuetan). Baina Hegoaldeko herrialdeei merkataritza fluxu lokalagoak sustatzeko eskatzen dieten gure Iparraldeko herrialdeetako adituek eurek... ez dute ezertxo ere aipatzen IparraldeIparralde merkataritzari buruz. Nire ustez, ez aipatzearen arrazoia gaiaren beraren zailtasuna da –Hegoaldeko erakundeentzako errazagoa delakoan–. Uste dut lanerako oso arlo zabala dagoela hortxe, kontsumo erakundeentzat, ekoizle erakundeentzat eta beste zenbaitentzat ere bai. Halako lan berritzaile bati ekiteko, ez dut uste hausnarketa handiegirik behar denik, ezta kontzientziazio prozesu zailik ere. Kontuan hartzeko elementu bakarra masa mugimenduarena da. Merkataritza alternatiboko kooperatibekin, erosketa komunarekin, ekoizleen aldetiko salmenta zuzenarekin eta abarrekin esperimentatu duten antolakundeekiko errespetu osoz (horiek ere beharrezkoak direla uste dut eta zenbat eta erradikalago, orduan eta hobeto, bidea irekitzeko eta irizpideek bizirik iraun dezaten), nire iritziz merkataritza harremanekiko


mugimendu alternatibo batek, hemen, biztanleriaren segmentu zabala hartu beharko luke eta kontsumitzaile asko erakarri beharko lituzke. Kontsumitzailearen boterea sustatu nahi dugun guztiok aurrean dugun erronka dela uste dut, gure bizi kalitatea modu eutsigarrian hobetze bidean. Ikuspegi alterglobalista batetik, aipatutako estrategia ezberdinak bilduko lituzkeen bidezko merkataritza batek hainbat arazo jarriko lituzke konpontze bidean: elikadura subiranotasuna areagotuko litzateke tokiko produktuen kontsumoa sustatuta –”herria egitearekiko” hemen dugun sentsibilitate hori aldeko faktore garrantzitsua izango litzateke–. Merkaturatutako produktuaren zeharkako kostua merketuko litzateke, garraioa eta kontserbazioa murriztearen eraginez, eta, ondorioz, ingurumenarekiko eragina ere txikiagoa litzateke. Eta tokiko eskaintza produktu exotikoekin osatu daiteke, jadanik eskaera erreala dutenak, eta horiek Hegoaldeko BM zirkuituaren bitartez merkaturatzeko aukera legoke. Baina, modu horretan, Hegoaldean esportaziora zuzendutako produktu exogenoen ekoizpena sustatzea saihesten dugu. Horrekin batera, merkatu kuota askoz handiagoa lortuko genuke, eta horrek ohiko merkataritzako enpresei presioa egingo lieke eta presio hori areagotzeko aukera izango genuke salaketa zuzeneko kanpainen eta EGAren bitartez. Bidezko merkataritzaren kontsumismo arriskua Lehen azaldu nahi izan dudan moduan, ongi ulertutako bidezko merkataritzak alternatiba alterglobalistei laguntzeko potentzial izugarria dauka, ohiko merkataritza eraldatzeko alternatibei laguntzeko. Baina bere produktuak sustatzearen eta kontsumo arduratsuaren arteko oreka puntua ere bilatu behar du, kontsumismoan erortzeko arriskua saihesteko. Bidezko merkataritzaren eskaintza zabaltzen den neurrian, ahalik eta gehien saltsaren oinarria duten erakundeak ikus ditzakegu, zeren “zenbat eta gehiago saldu, orduan eta bidezko merkatari gehiagori lagunduko baitiogu”. Kontsumitzaile bakoitzak bere beharrekiko duen erabakiaren ardura oso garrantzitsua bada ere, ez dut uste zama guztia euren bizkar utzi behar dugunik. Eskaintzatik igortzen den mezua ezin da kontsumo arduratsuarekiko kontrajarria izan. Maiz ez da erraza izaten erantzun zuzena aurkitzea alor honetan, praktikan, aurkitzen ditugun arazoentzako. Artisautza exotikoa inportatzen badugu, beharrak sortzen ari al gara beharrik ez dagoen unean? Eta, horrez gain, munduaz bestaldeko ekoizleei janaria, artisautza edota arropa gure gustukoa egin dezaten laguntza teknikoa ematen badiegu, ez al gara beharrezkoa ez den merkataritza bat sustatzen ari?

41


“Kausa on baterako” izanda ere, justifikagarria al da artisautza Iparraldeko prezioetan saltzea, Hegoaldeko prezioan erosi eta gero? Eta, zer egin Ekuadorko garbantzu ekologikoekin? –Eroskin saltzen dituztenak Mexikokoak direla egia izanda ere... Logikoa al da artisautza eskariak kopuru txikietan ekartzea, aire bidezko paketeetan?... Kontsumismo arrisku hori txikiagoa da enpresen ardura sozialaren gaineko presio zuzeneko jardueretan. Besteen jardun txarraren salaketa errazagoa da, eta irizpiderik gabeko kontsumoa geldiaraztera bultzatzen du.

42

Bestalde, horrek informazio bilketan eta ikerketan nahikotxo inbertitzeko prestutasuna izatera behartzen gaitu erakundeok, gure sinesgarritasunari eusteko. Jarduera mota honen abantailetako bat da inplikatutako guztiekin lan egitera behartzea da –eta hori, praktikan, ez da erraza, zatikatze tradizioagatik eta protagonismo nahiengatik–. Baina alor horretan ere aldaketa mailakatua sumatzen da, mezu eta praktika alterglobalista finkatzen den heinean. Partzuergo gehiago daude, besteen aldarrikapen gehiago sustengatzen dira, agenda sozialeko gai ezberdinen arteko lotura handiagoa ikusten da, oro har. Jarduera mota horren adibide da Arropa Garbia kanpaina. Oihalgintza eta jantzigintzaren merkatua hain zatikatua eta ahula da, merkatu alternatibo batekin lehiatzea oso zaila da. Horrexegatik, merkatua menderatzen duten enpresei presioa egitea erabaki da, euren merkataritza eta ekoizpen jardunak findu ditzaten, bertako langileen duintasuna eta bezeroen autonomia errespetatuta. Horixe ere bada estrategia alterglobalista: nik, bezero gisa, kontsumitzaile eskubidea exijitzen dut, nire arropa egin duen pertsonak zein baldintzatan lan egiten duen jakiteko eskubidea exijitzen dut. Ez badut atsegin, enpresa horri jakinarazten diot, argi eta garbi, kasu egin arte. Kanpainaren sareak hamaika erakunde biltzen ditu arropa ekoizle diren herrialdeetan, eta presazko ekintza zehatzetarako estrategiak Hegoaldeko erakundeek erabakitzen dituzte. Gure jokabide guztiarekiko elkarreragina aktore ekonomiko gisa Hemengo pertsona kontsumitzaileek informazio zabalagoa izan behar dugu gure erosketen eraginaz, eta alternatiben berri ere izan behar dugu –arropa garbia erosi beharrean, garbi dezatela eskatzea, adibidez–. Beraz, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren zabalpenak bere mezua sakondu behar du, biztanleria segmentu zabalagoei zuzendu behar zaio eta ez du eztabaida saihestu behar argudio errazak emanda. Baina halaber, eskaintza zabaldu egin behar du, modu errealistan eta publiko zabalarentzako irisgarri izateko moduan: bezeroak erakarri eta finkatu beharko dira. Prezio politika askoz gardenagoarekin, produktu sail zabalagoarekin, eta ekoizle eta kontsumitzailearen arte-


ko harreman zuzenagoarekin –Iparraldekoa zein Hegoaldekoa izan–. Gaitasun komertziala bilatu beharko genuke, gure elkarteen barruan zein kanpoan, zuhurtasunarekin berrikuntzak egiteko, urte batzuetatik honako autokritika berberarekin denbora galdu beharrean. Bestalde, oso kontuan izan beharko dugu norbanako bakoitza hainbat arlotako aktore ekonomikoak garela, eta, beraz, sistemaren konplize ere bai. Planteatzen zaizkigun kontraesanei aurre egiten hasi beharko dugu, baita argudioetan eta trebakuntzan sakontzen ere. Kontsumitzaileen euren interes kolektiboetan oinarritzen diren argudio paradoxal asko daude. Paradoxal diogu, zeren itxuraz kontraesankorrak baitira. Hala, sarritan aipatzen dira interes kolektibo “nazionalak”: Mondragon enpresa taldea herria egiten ari da Euskadin, eta Repsolek Espainiako ekonomia eusten du. Bolivian dituen galera guztiak gora-behera, Repsolek joan den astean esan du jendaurrean bere etekinak handitu dituela iazkoekin alderatuz gero. Telefonicak ez du herria egiten, ezta desegiten ere, gauza bera “hemengo” bankuekin (euren etekin eta iturriez hobe da ez hitz egitea). Kontsumitzaile ia guztiek lan egiten dutela da pisuzko beste argumentuetako bat. Sarritan topatzen gara lanaren argudioarekin –errealagoa izan daiteke epe motzera, testuinguru zehatz batean–. Egia da, beste zenbaiten artean, General Motorsek amortizatuta zuela Zaragozako lantegia, eta soldata murrizketa onartu dutelako gelditu dela bertan. Eta egia da Delphi botere publikoei xantaia egin nahian dabilela, diru-laguntza lortze aldera. Baina, ikuspegi zabal batetik begiratuz gero, zein lan baldintza eskaintzen ditu gure merkatuak? Zein aberastasun banaketa egiten dute deslokalizatzen duten eta bere etekinak harro argitaratzen dituzten enpresa handiek? Eta, azkenik, kontraesanak borobiltzeko, zein da gure jarrera inbertsore gisa? Kontsumitzaile askok uste dute negozio ona egin dutela bere bankuari inbertsio fondo batean etekina aterata... Hipoteka gainbaloratuta kobratzen duen banku horri berari, pisua bere balioa baino %40 garestiago saldu dion eraikuntza enpresako akzioak dituen fondo horretan bertan... Ezin dugu makurtu argudio horien aurrean, sortzaile izan behar dugu, eta gure ideietan inkonformistagoak. Baina ez ditzagun begiak itxi horien aurrean, eta onar dezagun gu ere sistemaren barruan gaudela, dena kolpetik aldatu nahi beharrean. Aitzitik, amaitzeko, “think globally, act locally” estrategiaren baliagarritasunean konfiantza izan behar dugula berretsi nahi dut. Ez dugu ezer galtzekorik probatzeagatik, eta ekimen itxaropentsu asko daude eta, arrasto zehatzak emanda, pertsona asko biltzen dira estrategia horretara. Eta paradoxa oso gogorra iruditu arren, gure egungo sistema ekonomikoa oso injustua eta kaltegarria iruditu arren, beti jakin izan du egokitzen –gure gaitasunean sinets dezagun, akatsak zuzentzeko zentzudun izan gaitezen–.

43


KONTSUMOA IRAUNKORTASUNAREN KULTURAREN ARDATZ GISA Diego Chueca Gimeno ECODES - Ekologia eta Garapena Fundazioa

Laburpena: Hiritarrok aldaketa sozialerako oinarrizko tresna bat dugu eskura: kontsumoa. Boto-emaile gisa gure ordezkariak hautatzeko hautestontzietara jotzen dugun bezalaxe, hala kontsumitzaile eta aurrezle gisa ere gure erabakitzeko irizpidea gure ideien arabera erabiltzeko aukera dugu, baita gure erosketa eta inbertsio irizpideen bitartez garapen jasangarri baten eraikuntza sustatzeko aukera ere.

44

Johannesburgon 2002. urtean egindako Garapen Jasangarriaren Munduko Gailurrean, kontsumo eta ekoizpen modu ez jasangarriak jo ziren Planetaren ingurugiroaren hondamenaren arrazoi nagusitzat, herri industrializatuetan batez ere. Gailurrean hitzartutako akordioen artean, kontsumo jasangarriaren inguruko sentsibilizazio eta trebakuntza jarduerak egiteko konpromisoa hartu zuten parte-hartzaileek. Zentzu horretan, Ekologia eta Garapena Fundazioak jasangarritasunaren merkatuaren mobilizazioa hartu zuen helburutzat 20042007 plan estrategikoan eta hezkuntzaren arloko ekimenak abiatzeari ekin zion, beste zenbait jardueraren artean. Homo Sapiensetik Homo Consumensera Gizakiaren jarduera nagusietako bat erosketak egitea da. Kontsumitzea. Motibazio eta helburu ezberdinekin, baina gehienetan modek, estereotipo sozialek, bizitza hobearen nahiak edo publizitateak zehaztutako zorion nahiak zuzenduta. Beraz, pertsona izatearen eguneroko jardunean, lehentasun zehatzen egikaritzea, neurri handi batean, kanpoko faktoreek zehaztutakoa da, neurri erreflexiboetan oinarritu beharrean. Kontsumoa faktore horiek zuzentzen duten heinean eta, beraz, askatasun pertsonalen adierazpenei erantzuten ez dien heinean, gure ekintzen emaitzek frustraziora eta kontsumitzen jarraitzeko beharrera eramaten gaituzte halabeharrez, zenbait produkturen kontsumoaren atzean den zoriona lortu ahal izateko11. Baina horrek, noski, “nekearen� sinonimo den kontsumoa egitera eramaten gaitu. Zeren kontsumitzaile gisa zail egiten bazaigu ez kontsumitzearen edo gure ekonomiari kalterik eragingo ez dion zorduntze mailari eustearen erabakia hartzea, ezinezkoa izango baita berdintasun sozialarekin, ondasunen banaketa berdinarekin edo gure Planetaren ingurugiro hondatzearekin zerikusia duten beste irizpide batzuk kontuan hartzea. Kontsumo terminoa ezin da mugatu, gainera, merkatuan eskuragai dauden produktu eta zerbitzuak erosteak sortzen dituen gastuetara. Kontsumoa era zabalagoan ulertu behar da,


edozein produktu edota zerbitzuren hautaketa, erosketa, erabilera, mantenua, konponketa eta deuseztea bezalako beste zenbait neurri barne hartuko dituen definizioarekin. Modu horretan, goizero iratzargailuak jotzen duenetik gure gizaki gisako jarduerek baliabide naturalen kontsumoa sortzen ari dira eta horiek, era beran, ondorio sozial eta ingurugirozkoak eragiten dituzte gure Planetan. Bizimodu iraunkorragoaren alde “Pobreziaren erauztea, ekoizpen eta kontsumo ez jasangarrizko irizpideen aldaketa eta garapen sozial eta ekonomikorako baliabide naturalen oinarriaren babes eta antolamendua garapen jasangarriaren lehentasunezko helburu eta oinarrizko baldintza direla onartzen dugu�12. Kontuan hartu behar dugu kontsumitzea ez dela soilik gizabanakoaren behar edo desioa asetzea, sarritan ikuspegi hori dugun arren. Kontsumitzen dugunean ondasun edo zerbitzu hori kontsumitu ahal izatea egiten duten prozesu guztietan parte harzten ari gara, horretaz kontziente izan ala ez. Eta prozesu horiek beren eragin ekonomiko, sozial eta ingurugirokoa dute. Gaur egungo kalkuluek diotenez, gainesplotazioaren eta deforestazioaren ondorioz, gure planetak gutxi gorabehera Irlandaren neurriko lur emankorreko azalera galtzen du. Bizitza Basatiaren Munduko Funtsaren datuek azaltzen dute hiritar arrunt batek 2,5 hektarea behar dituela urtean kontsumitzen duena ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak uzteko. Alegia, jasangarria dena baino %40 gehiago. Denok neurri berean al gara arduradunak? Argi eta garbi, ez. Espainiarra izanez gero, aipatutako azaleraren bikoitza baino gehiago nbeharko zenuke (4,65 hektarea); estatubatuarra bazara, 8,7 hektarea. Eta perutarra izatekotan, 1,2 hektarea baino ez. Horrek adierazten du kontsumoaren banaketa oso desorekatuta dagoela. Munduko aberatsenen %20k kontsumitzen ditu planetako baliabide naturalen ia %75. Hausnarketarako zenbait datu: Ameriketako Estatu Batuek planetako populazioaren %6 dute, baina harritzekoa bada ere, bertako baliabideen %30 kontsumitzen dute. Munduko 225 aberatsenen dirutza munduko biztanleria pobrearen %47ren urteko diru sarreren adinakoa da, 2.500 milioi pertsonaren, alegia. Eta banaketaz hitz egiten dugunean, munduak bere biztanleria elikatzeko adina ez duela ekoizten pentsatu ohi da. Akats larria da hori. Elikagaien banaketa desberdina da gaur egun munduan 800 milioi pertsona elikatu gabe egotearen arrazoi nagusia. Horri kontrajarrita, 2000. urtean argitaratutako Erresuma Batuko txosten batek esan zuenez, urtero 400 milioi libera esterlinako balioa (571 bat milioi dolar) duen elikagai kopu-

45


ruak amaitzen du zabortegietan edo erraustegietan. Era berean, Estatu Batuetako gobernuaren txosten batek ere esan zuen herrialdean ekoizten diren elikagaien laurdenetik gora ez dela kontsumitzen. Laburbilduta, gertaerek adierazten dute kontsumo jasangarria ez dela ingurugiro arazo soila, baizik eta gizaki guztiontzat bizi maila duina sustatzen duen kontua. Johanesburgon 2002an egindako Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurreko Erabakien Ezartze Planean, hainbat neurri planteatzen dira kontsumo eta ekoizpen iraunkorrerako aldaketa azkartzeko, garapen ekonomiko eta soziala lortzeko helburuarekin eta kontsumo paradigma berri hori iraunkortasunaren giltzarrietako bat bihurtuta. Zer da kontsumo iraunkorra? Kontsumo iraunkorraren ideiak zera esan nahi du: guztion aldetiko jarrera arduratsuagoaren bitartez, giza eta ingurugiro desorekei irtenbide bideragarriak aurkitzea. Zehazki, ekoizpenarekin eta banaketarekin lotzen da, produktu eta zerbitzuen erabilera eta ezabapenarekin, eta horien bizitza zikloen inguruan hausnarketa egiteko bitartekoak ematen ditu. Helburua komunitate globalaren oinarrizko beharrizanak betetzen direla ziurtatzea da, baita gehiegikeriak murriztea eta ingurumenari kaltea eragoztea ere. 46

Bestalde, askotan kontsumo iraunkorra gutxiago kontsumitzearekin lotu izan dela nabarmendu behar da. Modu horretan, hiritarrak bere erosteko gaitasuna presio tresna bihur dezake produktu bat ez kontzumitzea libreki erabakitzen duenean, zenbait ondasun ez izatea erabakitzen duenean edota kontsumitzailearen zenbait jokabide konpulktsibo baztertzean, beste hiritarrengan eta ondasun eta zerbitzu ekoizle diren enpresetan eraginda izango duten beste jokabide irizpide batzuk ezarrita13. Dena den, kontsumo iraunkorraren definizio gehienek modu eraginkorrean kontsumitzearen beharra dute oinarri, eta eredu horrek helburutzat izan beharko lukeenaren ezaugarri komunak biltzen ditu: giza beharrizanak asetzea, bizi eredu duinen bitartez bizi kalitate ona ahalbidetzea, baliabideak aberats eta txiroen artean partekatzea, etorkizuneko belaunaldiak kontuan hartuta jokatzea, produktuen eragina kontuan hartzea kontsumitzerakoan euren bizi zikloa aztertuta, eta baliabideen erabilera, hondakinak eta kutsadura minimizatzea. Kontsumitzaile iraunkorraren boterea Esan dugun bezala, egungo ekoizpen eta kontsumo eredua da, neurri handi batean, biosferaren hondamen azeleratuaren erruduna. Eredu ez iraunkor honetan, funtsezko papera jokatzen du ondasun eta zerbitzuen eskaintzak eta eskaerak: merkatuak, alegia. Erosleentzat, gauzak ez dira aldatzen saltzaileek ez dutelako produktu iraunkorrik eskaintzen. Saltzaileentzat, aldiz, gauzak ez dira aldatzen erosleek ez dituztelako produktu iraunkorrak eskatzen. Aurrekoen arteko elkartruke ekonomikoak bideratzen dituzten enpresek eta merkatuak, beraz, konpondu beharreko arazoaren parte dira.


Egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren beharrezko aldaketa Estatuaren eta administrazio publikoen eskuetan utzi izan da tradizionalki, euren eginbehar arautzaileen bitartez, polizia edo hertsadura bitartekoen bidez, edo sustapeneko eginbeharren bidez aldaketa hori egin dezaten. Dena den, azken urteotan ekiteko eredu horretan funtsezko aldaketak ikusi dira kontsumitzaileek (ingurugiro, giza edo kontsumitzaile erakunderen baten laguntzaz) merkatuan duten eragina erabiltzen hasi direnean, egungo ekoizpen eta kontsumo eredua aldatzen saiatuta. Aldaketa lerro klasikoa beharrezkoa dela ulertuta (botere publikoen jardunak giza eta ingurugiro eraldaketarako duten potentziala izugarri handia baita), azken urteotako esperientziak esan digu horrekin ez dela nahikoa, eta merkatuaren, eskaintzaren, eskaeraren palankaren garapenarekin uztartu behar dela benetako garapen iraunkorra eraikitzeko. Iraunkortasunaren merkatuaren garapen zabalak ingurugiroarekiko eta lan egiten duten gizartearekiko errespetu handiena adierazten duten produktu, zerbitzu eta enpresek biosferarentzako eta giza eskubideetarako kaltegarri diren produktu, zerbitzu eta enpresak baztertzea ahalbidetu beharko luke. Hala, kontsumitzaile zein inbertsoreek iraunkortasuna zuzen-zuzenean sustatu dezakete, euren erosketa eta inbertsio ahalmena erabilita. Kontsumitzailearen heziketa aldaketaren funtsezko faktore gisa Iraunkortasunaren merkatua eskaintzaren gainean eraginda sustatu daiteke, hots, garapen iraunkor baten eraikuntzan enpresek duten eta izan dezaketen papera aitortuta, ekoizpenean eraginda eta merkatuan iraunkortasun irizpideen arabera ekoitzitako ondasun eta zerbitzuak jarrita. Horretarako, enpresaren ikuskera aldatu behar da epe motzean akziodunaren etekin hutsaren ikuspegitik harago. Enpresek gizarte osoarentzako balioa sortu behar dute, enpresa kokatzen den lekuaren arabera, gizarte horrentzako balioa sortu behar du, eta dagozkien gizarte sektoreek euren jardunean duten itxaropena behar bezala artatu eta egoki kudeatu behar dute14. Bestalde, eta une honetan gehien interesatzen zaiguna, eskaera ere zirikatu daiteke kontsumitzaileak hornitzaile, fabrikatzaile, banatzaile eta merkatarien kate osoa herrestan eramateko botere aizan dezan. Eta horretarako, kontsumitzaileak trebakuntza eta informazioa behar ditu bereziki. Modu honetan, ingurumen hezkuntza15 eskaeraren mobilizazio tresna bilakatzen da, kontsumitzaileak honakoak lortzeko aukera izan dezan: - Kontsumo jasangarria zergatik eta zertarako den beharrezkoa jakitea, eta berau lortzeko egin ditzaketen jarduerak. - Ingurugiroan eta beste pertsonen bizi itxaropenean inpaktua saihestera biderautak jarduerak egin nahi izatea.. - Jarduera horiek ahalik eta modu erraz eta hurbilerrazenean garatzea, ingurugiro aldaketa gehiengoen praktika izateko.

47


Azken finean, ekintzak eta jarduerak hiritarrek (eskaera) euren kontsumoa enpresa onenetara bideratzera zuzendu behar dira eta, ondorioz, okerrenak zigortzera. Kontua ez da bi zerrenda egitea, enpresa onak eta enpresa txarrak bilduta. Kontsumitzailea heztea da kontua, enpresa onenak sari ditzan. Helburu horiek lortzeko, jakintzari eta nahiari helduko dioten ekintzak baztertu gabe, ingurugiro heziketak erosketa eta inbertsio aukerak egitea ahalbidetzen duten jarduerak konbinatu behar ditu, hartutako ingurugiro eta gizarte konpromisoak praktikan jartzea erraztuta. Modu horretan, eskaeraren kontsumoa edo inbertsioa bideratu behar da, aurretik emanda zein enpresa edo/eta produktu diren komenigarriagoak16.

48

Ahaleginak kontsumo iraunkorra egiteko aukeren sistematizaziora bideratu behar dira, kontsumitzaile eta inbertsoreek hura egiteko baliabide guztiak eskura izatea erraztearen bitartez. Egin behar ez dutenaz gain, egin behar dutenaz ere informazioa izan behar dute. Eta, zentzu horretan, konpromiso handiagoko ekimenak sortu behar dira, kontsumitzaileari enpresen, merkataritza establezimenduen, produktuen, marken eta horien ezaugarrien berri emango diotenak (ingurugiro eta gizarte ezaugarriak, produktuaren bizi zikloa aztertuta eta bere kategoria edo familia berekoekin alderatuta), horrek kontsumo iraunkorra egiteko aukera eman diezaion. Beraz, kontsumo iraunkorra praktikara eramaten zaila den eredua ez dela baiezta daiteke, beti ere kontsumitzaileak trebakuntza eta informazio egokia baldin badu17. Gainera, lehen esan dugun bezala, kontsumoa modu zabalean ulertu behar dugu, hots, ez soilik dirua eta produktu edo zerbitzuak trukatzen diren transakzio ekonomikoen multzo gisa. Etxeko alor pribatuan (energia kontsumoa, ur kontsumoa, garraio mota, beste hainbaten artean), eguneroko jardunean eta, azken finean, bizimoduan egiten diren gastuei ere erreparatu behar zaie. Motibo hau dela eta, kasu gehienetan, kontsumo iraunkorra egiteak jokabidean aldaketa handirik ez dakartzan kontsumo ohiturak abiatzea baino ez dakar, ez dute oztopo handirik jartzen eta ez dute ahalegin berezi gehigarririk eskatzen. Horren arabera, kontsumo iraunkorrak bakoitzak norbanako gisa bere ardura hartzea ahalbidetzen du, iraunkortasunaren erronkaren aurrean. Kontuan hartu behar dugu stand by uzten ditugun etxetresna elektrikoak itzaltzearekin soilik elektrizitate kontsumoa %3 jaits dezakegula. Urrats txikiak, irtenbide handiak. Hala, kontsumo eredua, berez, iraunkortasun hezkuntzarako tresna bihurtzen da. Eskaera zirikatzeko hezkuntza ekintzak, ingurugiro eta gizarte inpaktu txikiagoa duten bizimoduekin lotutako kontzeptu zabalago bat gizartean txertatzeko tresna bihur daitezke modu horretan. Ekologia posibilista eredu baten ikur dira, hiritarren gehiengoari ekologia praktikagarrirako sarbidea ahalbidetuta.


OHARRAK 11 Gure hirietako kaleetatik ibiltzea baino ez da egin behar, edozein produktu erosi edo kontsumituta zoriona lor daitekeela esaten diguten publizitate erakargarri guztiak ikusi ahal izateko.

12 Johannesburgoko adierazpena Garapen Jasangarriari buruz, Johannesburgon 2002ko abuztuaren 26tik irailaren 4a bitartean egindako Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurra. Gailurreko dokumentu ofizialak honako helbidean har daitezke: http://www.un.org/spanish/conferences/wssd/doconf.htm.

13 Kontuan hartu behar da globalki behar dena kontsumitzeko aukera birbanatzea dela. Horrexegatik, munduan 2.000 milioi pertsonak gehiago kontsumitzeko beharra du bizi ahal izateko. Baina horrek beste zenbait kontsumitzaile arduratsuago izatea eskatzen du ezinbestean. Azkenean, ekuazioaren emaitza baliabide natural gutxiago erabiltzea, isurketak murriztea eta munduko populazioaren beharrizanak asetzea izan behar da.

14 Ez da ahaztu behar Administrazio Publikoek eskaintzan eragiteko duten gaitasuna, hainbat ekimen legegileren bitartez piztuta edota ondasun eta zerbitzu jasangarriak sustatuko dituzten kontratazio publikoko politikak ezarrita, hala, eskatzen diren ondasunen ekoizpena zirikatzen da (eta hedaduraz, produktuen eskaintza orokorrari gehituko zaizkio.

15 Jasanagarritasunerako hezkuntza modu zabalean ulertuta, ingurumenaren babesa, garapen ekonomikoa eta justizia soziala kontuan hartuta.

16 Ahalik eta sinesgarritasun, gardentasun eta zehaztasuna bermatzea beharrezkoa da, kontsumitzaile eta inbertsoreengan konfiantza sortarazteko. iko handiagoa duen kontsumoarekin. Modu horretan, jasangarritasuna gaitasun ekonomikoaren lotzen da.

17 Ohikoa da kontsumo jasangarria ingurumenarekin konprometitutako hiritarrei zuzendutako eredu batekin lotzea, hots, abiapun-

tuko informazioa duten hiritarrekin. Halaber, ohikoa da kontsumo jasangarria eta kaltateko konsumoa lotzea eta, beraz, kostu ekonomiko handiagoa duen kontsumoarekin. Modu horretan, jasangarritasuna gaitasun ekonomikoarekin lotzen da.

49


50


3

KONTSUMOA ETA HIRITARRAK, SOZIALKI ETA INGURUMENARI DAGOKIONEZ BIDEZKOAK DIREN ZERBITZUAK EXIJITZEKO ESKUBIDEA


IRIZPIDE ETIKO ETA EKOLOGIKOAK KONTUAN HARTZEA EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKOAN David Comet IDEAS - Iniciativas de Economía Alternativa y Solidaria

Azken hamarkadan, Adminstrazio Publikoek nazioartean hartutako konpromisoen eta euren barne jokabideen arteko koherentzia handiago lortzeko saiakera areagotu egin da. Koherentzia adierazle erabilienetakoa administrazio kontratazioan erabilitako irizpideak dira –erosketa publiko izenez ere ezagutzen dena–. Horien bitartez, Administrazioek ingurumen, gizarte edo etika irizpideak sartzeko aukera dute, kontratazioa ingurumen inpaktuak eta ezberdintasun sozialak murrizteko tresna eraginkor bihurtuta. Kontratazio publikoak irizpide horiek kontuan hartzen dituenean, erosketa publiko arduratsuaz hitz egin dezakegu, eta hainbat dimentsio zian ditzake, hala nola: erosketa berdea (ingurumen irizpideak sartzea), erosketa soziala (baztertze arriskuan diren taldeak babesteko irizpideak sartzea) edo erosketa etikoa (ekoizpen baldintzei buruzko edo/eta Bidezko Merkataritzako irizpideak sartze). Horiek guztiek izendatzaile komuna dute; Administrazioaren jarduerak eragindako inpaktuarekiko kezka eta ehun enpresarial eta sozialaren erreferente gisa duen erantzukizuna. 52

Gizarteko antolakundeen eta erosketa publiko arduratsuaren aukera legal eta praktikoak aztertu dituzten agintari publikoen ahaleginari esker, gaur egun ingurumen eta gizarte iraunkortasun irizpideen txertatze adibide asko ditugu adminstrazioko kontratazioetan. Esperientziak elkartrukatzeko foroak eta gai honen inguruko lanaldiak ere biderkatze efektua indartzen ari dira, herri edo eskualde mailako administrazioetan zein zentraletan. Erosketa horren garrantzia merkatuan edota inguruan duen eraginean datza. Jarduera arautzailearen bitartez ez ezik, ondasun eta zerbitzuen kontsumitzaile diren aldetik ere bai. Erosketa publikoa EBko barne produktu gordinaren %18 da, gutxi gorabehera, eta neurri handiagoan kontzentratzen da tokiko zein eskualdeko administrazioetan. Erosketa publikoaren garrantzia kuantitatiboarengatik, eta industrian eta gizartean erreferentzia gisa duen balioarengatik, gero eta Administrazio gehiago ari da erosketa arduratsurako irizpideak sartzen euren kontratazio publikoko prozeduratan. Mundu mailako arloan, Johannesburgoko Garapen Iraunkorreko Gailurrekoa (2002) bezalako adeirazpen instituzionalek agerian uzten dute garapen iraunkorreko hiru osagaiak –garapen ekonomikoa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa– bat egiteko borondatea, elkarri eragiten dioten eta herri, eskualde, estatu edo mundu mailan indartzen diren pilare gisa. Johannesburgoko Gailurreko erabakien Ezarpen Planak «Kontsumo eta ekoizpen eredu ez iraunkorren eraldaketa» izenburua duen III. Kapituluan, maila guztietako administrazioak animatzen ditu erabakiak hartzeko unean garapen iraunkorrarekin lotutako irizpideak kontuan hartzera, baita estatu eta herri mailako garapenaren planifikazioari buruz, enpresa garapenari buruz eta kontratazio publikoari buruz ere.


Europako alorrean, ingurumenari buruzko gizarte ekintzako seigarren programan (2002), lehentasun lau jardun esparru biltzen ditu: klima aldaketa, natura eta bioaniztasuna; ingurumena, osasuna eta bizi kalitatea; baliabide naturalen eta honadakinen kudeaketa. Ikuspegi estrategikoa beharrezkoa da, ingurumenaren egoeran eta joeretan eragina duten ekoizpen eta kontsumo ereduetan aldaketa nabarmenak bultzatzeko, merkatuarekin esku hartzeko bide berriak erantsita, hiritarrei boterea emanda eta lurralde plangintzaren eta kudeaketa erabakien hobekuntza sustatuta egin behar dela esaten da programa horretan. Herri mailan, 2004an Aalborg-en Hiri eta Herri Iraunkorren Europako Laugarren Konferentziako (Aalborg+10) azken adierazpen gisa sinatutako konpromisoek, Europako udalerriek iraunkortasunerantz pausoak emateko konpondu beharko dituzten erronkak zehazten dituzte, 10 alorretan banatuta. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak ere konpromiso horien artean daude. Azken bi hamarkadetan egiten ari den ahalegin guztiak ingurumen (erosketa berde edo ekologikoa), gizarte, etika eta bidezkotasun irizpideei dagozkien eta orain arte bakoitza bere aldetik landu izan diren hainbat kontzeptu ekarri ditu. Elementu horiek guztiak sustatu dituzten antolakundeen espezializazio mailari paraleloki landu dira modu naturalean, euren berezkotasunengatik edota Administrazio aktiboenengatik, eta erosketa publiko arduratsua izenez ezagutzen dugun terminoan bat egiten ari dira gaur egun. Erosketa publiko arduratsuaren ezaugarriak Erosketa publiko arduratsuak ingurumenari begirunea dioten eta gizarte berdintasuna sustatzen duten produktu edo zerbitzuen kontratazioan du oinarria. Horretarako, produktu edo zerbitzuak ingurumen edo gizarte izaera hori emango dieten ezaugarriak kontuan hartuta erosi edo kontratatu behar dira. Ingurumen irizpideak: horietako batzuek hondakinak sortzeari uko egitea proposatzen dute, bizitza erabilgarri luzeagoa duten produktuak erosita, ontziratu gabeko produktuak edo kargagarriak erosita, baliabideen (energia, ura, ondasun kontsumigarriak) kontsumoa murriztuta, baita erabilera fasean isuritako hondakin eta isurketak ere, produktuak hautatzean energia kontsumoari erreparatuta (kontsumo baxuko bonbillak, energia aurrezpena modua duten informatika ekipoak‌), material bakarreko produktuak erosita birziklapena errazteko, ingurumenerako edo giza osasunerako arriskutsuak diren sustantziak saihesten dituzten produktuak kontsumituta, produktuen lehengaiak birziklatutako produktu batetik eratorritakoa izatea, hala baliabideen (papera, tonerra‌) agortzea murrizteko, edo ekoizpen ekologikoko produktuak kontsumitzea. Irizpide sozialak: hauek baztertze egoeran edo arriskuan dauden pertsonak lanean eta gizartean txertaketa sustatzea dute helburu, gizarte segurantzari, lan istripuen prebentzioa-

53


ri, kontratuen iraupenari eta lanbide heziketari dagozkion lan baldintzei eustea, ekonomia soziala sustengatzea eta diskriminazio eza, aukera berdintasuna eta irisgarritasunaren gaineko legeria betetzea. Irizpide etikoak: honakoak ekoizpen eta banaketa kateetan gutxieneko lan baldintzak bermatzeari dagozkie. Irizpide hauek exijentzia handiagoko estandarrak erabiltzen dituztenean eta horiek, lan baldintzez gain, prezioari dagozkion kontuak, ordainketa moduak, hornitzaile eta inportatzailearen arteko harremanak, parte hartze mekanismoak eta ingurumenari errespetua ere bere gain hartzen dituztenean, Bidezko Merkataritzari buruz hitz egingo genuke. Beraz, Bidezko Merkataritza “maximoen� alternatiba da irizpide etikoen artean eta gaur egun elikagai, jantzigintza eta artisautzako hainbat produktuetarako baino ez dago. Ondorioz, irizpide etikoek produktuek/hornitzaileek lan baldintza duinak bermatzea produktuaren banaketa kate osoan eta zerbitzua eman bitartean, Lanaren Nazioarteko Erakundearen Hitzarmenei errespetua, haurren lana ez erabiltzea, gardentasuna, trazabilitatea eta ingurumenarekiko errespetua eskatzen dituzte.

54

Irizpide hauek txertatzeak, erosketa eta kontratu publikoen norabide arduratsu batekin batera, eragin handia izan dezake ingurumenean, gizartean eta merkatuan. Gizarte berdintasunaren bidean, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen lan merkaturako sarbidea erraz dezake, autoestimua, erantzukizuna eta autonomia hobetzen lagun dezake, talde ekoizleentzat diru sarrera gehiago sortzen duen Bidezko Merkataritzako eskaera handitzea, ekonomia sozialeko enpresak eta irabazi asmorik gabeko ekimenak ugaritzea, bazterketa eta pobreziaren prebentzioa, bizi kalitate hobea, eta berme etiko, sozial eta ingurumenekoa duten produktuen merkaturako sarbide errazagoa. Administrazioari, bere politikaren koherentzia eskatzen dio, gizartearentzako eta enpresentzako erreferente positiboa da, nazioarteko konpromisoak betearazten ditu, baliabide publikoen kudeaketari eraginkortasuna ematen dio, ingurumen eta gizarte politiken iraunkortasuna sustatzen du eta legegintzari aurrea hartzen dio, marko arautzaile zorrotzagoen aldeko guneak sortuta. Ingurumenari dagokionez, hondakin arriskutsuen joan-etorriak zailtzen ditu, energia berriztagarrien erabilera sustatzen du, baliabide naturalen kontsumoa murrizten du, birziklapena eta berrerabilpena sustatzen ditu, maila globalean murrizten ditu negutegi efektuko gasen isurketak, produktuetan sustantzia toxiko eta kaltegarriak deuseztatzea bultzatzen du, produktu, ondasun eta zerbitzuetan bizitza zikloen azterketa integratuta. Enpresa sektorearen kasuan, gardentasuna eta ingurumen eta gizarte eskaerekiko errespetua hobetzen ditu, konparaziozko abantaila ezarrita gainerako merkatuarekiko, Administrazio bezero gisa izateak errentagarritasuna eta produktu arduratsuagoen eskaeraren jarraitutasuna bermatzen ditu, ikerketa, berrikuntza eta garapena sustatzen ditu, eta enpresaren jarduera nagusian gizarte ardura korporatiboa txertatzea ahalbidetzen du.


LATINOAMERIKAREKIKO ETA KARIBEAREKIKO ELKARTASUNEZKO ESPERIENTZIA, ZERBITZUETARAKO SARBIDEAN KALITATE ESTANDAR HOMOGENEOAK LORTUTA Francisco Sanchez Legrán FACUA - Consumidores en Acción

FACUAren konpromisoa Latinoamerikan eta Karibean 1996-2007 hamar urte nazioarteko lankidetzan. FACUAk nazioarteko lankidetza programa garatzen ari da Latinoamerika eta Karibeko zenbait herritan 1996tik eta horrek ingurune hartako kontsumitzaile antolakunde ugarirekin harremanak pizteko balio izan dio. Era berean, haietako antolakunde batzuek aurrera emandako hainbat proiektu diruz lagundu ditu. Lankidetza hitzarmenak FACUAk Latinoamerika eta Karibeko hamahiru herrialdetako kontsumitzaileen eskubideen defentsarako hainbat erakunderekin sinatutako lankidetza hitzarmenen bitartez bideratu du bere elkarlana. Horiekin guztiekin elkartasunezko loturak sendotu ditu ingurune hartako kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsan, eta horiengandik ikasi dugu eta gure herrialdean garatzeko esperientzia berriak atera ditugu. FACUAk honako herrialdeetan sinatu ditu lankidetza hitzarmenak Argentina: Centro de Estudios del Consumidor (CEC) Bolivia: Comité de Defensa del Consumidor (AIS-CODEDCO) Txile: Organización de Consumidores y Usuarios (ODECU) Kolonbia: Consumidores de Colombia (COCO) Costa Rica: Asociación Red de Consumidores Alerta - Fundación Ambio Kuba: Fundación Antonio Núñez Jiménez de la Naturaleza y el Hombre (FANJ) El Salvador: Centro para la Defensa del Consumidor (CDC) Guatemala: Instituto de Estudios y Defensa del Consumidor (INDECOM) Nikaragua: Liga de Defensa del Consumidor de Nicaragua (LIDECONIC) Panama: Unión de Consumidores y Usuarios de Panamá (UNCUREPA) Peru: Asociación Peruana de Consumidores (ASPEC) Dominikar Errepublika: Fundación por los Derechos del Consumidor (FUNDECOM) Uruguai: Consumidores y Usuarios de Uruguay (CUA) Hitzarmenen helburua Lankidetza hitzarmen hauek FACUAren eta antolakunde horien arteko aldebiko harremana sustatzeko tresna baliagarria da, baita honako norabideetan jarduerak koordinatzeko ere:

55


1. Antolakundeetako bakoitzak egindako jarduera eta esperientziei buruzko argitarapen eta informazio elkartrukea. 2. Antolakundeek dagozkien herrialdeetan proiektuak finantzatzeko baliabide ekonomikoak bilatzeko FACUAren sostengua. 3. Herrialde horietan lanean ari diren Espainiako eta Europako enpresen gehiegikeriak salatzea. 4. Elkarrekiko sostengua adieraztea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsan egindako jarduerekiko. Gizarte zibila bultzatzea FACUAren jarduerak Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeetan gizarte zibila egituratzera bideratuta daude, kontsumitzaile elkarteak indartzearen bitartez.

56

FACUAk parte hartu duen zenbait proiektu - Kontsumitzaile elkarteetako Zuzendaritza taldeentzako eta teknikarientzako trebakuntza ikastaroak. - Kontsumo gaiei buruzko aldizkako argitarapenak. - Kontsumoari buruzko eskuorri monografikoen argitalpena. - Kontsumitzaile elkarteentzako nazioarteko topaketen antolakuntza. - Liburuen argitalpena. - Kontsumitzaileek MERCOSUR markoan dituzten arazoak lantzeko Nazioarteko Mintegiaren antolakuntza. - Kontsumoa eta ura aurreztearekin lotutako arazoen inguruko proiektu berezitu baten garapena. Egindako beste lankidetza jarduera batzuk - Ur, gas kanalizatu, telefono eta argindar horniduraren inguruan, Espainia, Latinoamerika eta Karibeko arautze markoei buruzko ikerketa baten diseinuan parte hartzea. - Kontsumoarekin edo kontsumitzaileen eskubideen babesarekin lotutako lege berrien inguruko lege aholkularitza ematea. - Publizitatearen behatoki bat sortzea Peruko elkarte batekin batera. Ur kontsumo eta aurrezpenari buruzko programa - 2004an Kuban hasitako esperientziatik abiatuta, 2006ko ekitaldian, FACUAk ur kontsumo eta aurrezpenari buruzko lankidetza programak garatzea sustatu ditu. - FACUAk biztanleei ur hornidura bermatzeko proiektuak sustengatzea aukeratu du, beti ere argi izanik tokian tokiko botere publikoei dagokiela hornidura hori bermatzearen erantzukizuna.


-Kuba: Uraren kontsumo jasangarria sustatzeko eta etxeko instalazioetan ihesak saihesteko praktika eta hezkuntzako komunitate programa Habana Viejan - Dominikar Errepublika: Uraren erabilera arrazionalean, gobernatze egokian eta ez kaltegarritasunean hezitzaileak trebatzeko ikerketa. - Uruguai: Konstituzioarekin dena, konstituziorik gabe ezer ez: ura denona da. - Nikaragua: Uraren defentsarako eta kontsumo jasangarria sustatzeko hiritar kanpaina. - Costa Rica: Etxean erabiltzeko ur horniduraren inguruko gatazkak konpontzeko ekintza positiboen promozioa Costa Rican. - FACUAk 2007an garatu beharreko proiektu berriak aurkeztu ditu erakundeen aurrean, Argentinan, Costa Rican,Txilen eta Panaman. - Argentina: Ur Hornidura Zerbitzua ematearen inguruko gizarte ekintza Buenos Aires hirian. - Costa Rica: Produktu likidoen kalitatea monitorizatzera bideratutako estrategia garatzeko proposamena. - Txile: Ur horniduraren inguruko komunitate proiektua. - Panama: Herrialdean saltzen den ur botilaratuaren azterketarako proiektua. Estandar bikoitzak saihesteko jarduera Latinoamerika eta Karibeko kontsumitzaile elkarteek etxeko hornidurak (ura, gasa, telefonoa eta argindarra) ematen dituzten enpresen interlokutore gisa euren eskubideak aitortzeko lan egiten dute, enpresa nazionalak edo atzerritarrak izan. Horrez gain, zerbitzu horiek kalitatezkoak eta prezio eskuragarrikoak izan daitezen ere lan egiten dute, Europako Batasunean indarrean diren estandarren antzekoekin. Egituratutako gizarte zibilaren parte-hartzea FACUAk garatzen dituen lankidetza programak, horiek egin diren herrialdeetako kontsumitzaile elkarteak indartzen eta gizartearen parte hartze handiagoa lortzen laguntzen ari dira. Oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurkako jarduera Kontsumitzaileen defentsarako elkarteak oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurka borrokan ari dira: ura, argia, gasa, telefonoa. Zerbitzuetarako sarbidea lortzea Oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren aurkako borrokak hiritar guztiek zerbitzu horietarako sarbidea izan dezaten ere defendatzen du. Europako enpresen erantzukizuna Latinoamerikan eta Kariben lan egiten ari diren Europako eta Espainiako enpresek Gizarte Ardura Korporatiboko (GAK) irizpideak txertatu eta herrialde haietako erabiltzaileen aurka bertako ahulezia legalen babespean egiten diren eta askotan enpresek eurek sustatzen dituzten gehiegikeriazko jarrerak saihestu behar dituzte.

57


58


ESPAINIAKO ENPRESEN GIZARTE ARDURARI BURUZKO KONTSUMITZAILEEN IRITZIA ETA BALORAZIOA Ana Etchenique CECU – Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Konfederazioa

CECUtik, halaxe definitu dugu Enpresaren Gizarte Ardura (EGA): Enpresaren betebehar legal (nazional zein nazioartekoak) eta etikoen multzoa, bere interes taldeekiko harremanetik eta bere jardunetik eratortzen dena; era berean, jardun horrek gizartean, ingurumenean, lanean eta giza eskubideetan eragina du testuinguru globalean. Definizio hau Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak bultzatutako Adituen Foroko kide diren zenbait erakunderen artean adostu zuten EGAko Adituen Foroko lehen lan gidoiaren prestaketa lanetan, hainbat eztabaidaren ondoren. Intermon Oxfam, Amnistía Internacional, Ayuda en Acción, Cáritas, EGAren Behatokia, CECU, Asgeco, CEPES (Ekonomia Sozialaren Enpresa Konfederazio Espainarra), CERMI (Ezintasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea), Fundosa (ONCE Taldea), EROSKI Fundazioa eta AEF (Espainiako Fundazioen Elkartea). Aipatutako erakundeek EGAren honako ezaugarri eta baloreen definizioa osatzen ari da: Integratzailea: Momentu jakin batean, enpresaren jardueraren eraginak nozitzen dituzten gizarteko atal guztiak sartzen diren prozesua irekia da. Parte-hartzea sustatzen duena: Interes taldeen interesak ezagutzea beharrezkoa da, beraz, horiekin elkarrizketa prozedura eta mekanismoak abiatu behar dira. Helburua beraiekin informazio elkartrukatze etengabea izatea da. Jasangarria: Enpresak balio sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa sortu behar ditu. EGA gizarte ekintza edo marketing soziala egitea baino harago doa. Jasangarritasuna EGA aplikatzearen emaitza da. Globala: Enpresarengan eta berak parte hartutakoen guztiengan du eragina, eta jarduera garatzen den toki geografiko guztietan. Gardena: Informazioa eta elkarrizketa interes taldeekin. Adierazle kualitatibo eta kuantitatiboetan islatzen den informazioa da eta horiek enpresaren eta bere aurrerakuntzen segimendua egitea ahalbidetzen dute. Neurgarria eta komunikagarria: Edukien garapena eta sistema eta prozeduren abiatzea ebaluatzea ahalbidetuko duten adierazleak erabili behar dira. Aurrerapenak interes talde

59


guztiei zuzendutako argitalpen batean islatu behar dira, eta horrek EGAk hartzen dituen hiru ataletako informazio estandarizatua bildu behar du. Transbertsala eta estrategikoa: EGAren kudeaketa enpresaren arlo/erabaki guztietan integratu behar da. Erabakiak hartzetik eratorritako balizko ingurumen eta gizarte arriskuak hauteman, aurreikusi eta prebenitzeko aukera ematen du, alderdi negatiboak gutxituta, alderdi positiboak indartuta eta sortzen diren gastuak aurrez sartuta. Berritzailea: Enpresen Gizarte Ardura enpresa kudeaketako faktore garrantzitsua izateaz gain, eraldatze sozial positiborako akuilua era bada. Negozioak egiteko/ilertzeko modu berri bat da eta enpresaren ikuspegian sartu behar da, kudeaketa estrategian integratzearekin batera. Hedagarria: EGAren baloreak erakunde guztian zabaldu behar dira. Egiaztagarria: Esandakoa eta benetan egindakoa alderatuko duten kanpoko aditu independenteak. 60

Koherentea: EGAk ekintza plan batean sartutako konpromisoak hartzea dakar. Behin konpromiso horiek sendoak direnean, betebehar bihurtzen dira eta lortzeko prozedura egokiak ezartzea eskatzen dute. Kontsumitzaile kontzeptua uztailaren 19ko 26/1984 Kontsumitzaileen Defentsarako Lege Orokorrean azaltzen da: Kontsumitzaile edo erabiltzaileak dira ondasun higigarri zein higiezinak, produktuak, zerbitzuak, jarduerak edo funtzioak azken hartzaile gisa hartu, erabili edota gozatzen dituztenak, haiek ekoitzi, esleitu, hornitu edo ematen dituztenen jatorria, publikoa edo pribatua, norbanakoarena edota kolektiboa, zein den kontuan hartu gabe. Kontsumo arduratsu gisa, zera ulertzen dugu: Produktuak kalitate/prezioaren arabera ez ezik, produktuen beren kalitate sozialaren arabera hautatzea, baita horiek eskaintzen dizkiguten enpresen jokabidearen arabera ere. Baieztapen hori honako bi argumentuetan du oinarria: - Kontsumorako produktuen atzean planeta mailako arazoak ezkutatzen direla, jatorria soziala, politikoa edota ingurumenekoa izan. - Euren erosketako aukeraren bitartez, kontsumitzaileek enpresen jarreran aldaketak eragin ditzaketela, modu honetan, kontsumoa gizarte berdintasuna eta ingurumen oreka egiteko tresna bihurtuta.


Kontsumitzaile gisa, sistema ekonomikoaren azken katabegi gisa, alegia, ARDURA daukagu, baina BOTEREA ere badaukagu. Gure kontsumitzeko moduarekin ekonomiaren eta munduaren norabidean eragin dezakegu modu zuzen batean, kontsumo kontziente eta arduratsuaren bitartez, naturarentzako eta pertsonentzako jarduera asebetegarrietara zuzenduta; merkatuaren aurrean presioa egiteko laguntza handia da, baita tresna erabakigarria ere. KONTSUMO ARDURATSUA kontzeptua hiru bloketan laburbil daiteke: - Kontsumo etikoa kontsumitzeko garaian baloreak sartzea, aldaki garrantzitsu gisa. - Kontsumo ekologikoa ordena honetan, honako kontzeptuak sartuko dituena: Murriztu, Berrerabili, Birziklatu. Eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ere kontuan hartuko dituena. - Kontsumo sozial eta solidarioa bertan lehentasunezko lekua dute Bidezko Merkataritzako produktuek. KONTSUMO ARDURATSUAK neurri handiko etekinak ematen dizkio gizarteari: - Produktu eta enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzen du, bere jardueraren ondorio sozial eta ingurumenekoen aurrean ezikusiarena egiten dutenak zigortzearekin batera. - Kontsumitzaileei erosten duten produktuei buruzko edo enpresek euren negozioak gidatzeko moduari buruzko iritzia emateko gaitasuna ematen die. - Praktika zehatzak auzitan jartzearen bitartez, kontsumitzaileak produktu ekologikoak edota Bidezko Merkataritzako produktuak erostera bultzatzen ditu. Enpresen Gizarte Ardurari buruzko kontsumitzaile eta erabiltzaileen iritzia eta balorazioa CECUk Enpresen Gizarte Ardurari buruz kontsumitzailek duten iritzia eta balorazioa ezagutzeko bi ikerketa egin ditu, 2004an eta 2006an. Metodologia berari eutsi diogu alderaketa posible izan dadin, datu bilketa aldatu den arren, beste ikerketa batzuk ere egin baitira. Honakoak dira ikerketon emaitzak: 2004 Hiritarra informazioaren gardentasun handiago nahi du, enpresaren alderdi sozial eta ingurumenekoei dagokienez; emandako informazio kopurua handiagoa izan dadila, eta fidagarriagoa. Inkestatuek oso positibotzat jotzen dute GKEen lana, informazio iturri nagusi gisa eta

61


konfiantza handiena transmititzen duten entitate gisa. 2000. urtearekin alderatuta, bidezko merkataritzari buruzko eta nekazaritza ekologikoari buruzko ezagutza handia dago; urte hartako inkestaren arabera, %2k baino ez zituen horiek ezagutzen (Madrileko Erkidegoan SETEM, IDEAS eta ACSUR-Las SAegovias-ekin batera egindako inkesta). Hiritarrek negatiboki baloratzen dute Espainiako enpresen jokabidea EGAko parte diren alderdi ezberdinei dagokienez, Bezeroekiko, Langileekiko eta Giza Eskubideekiko harremanean izan ezik. 2006

62

Hiritarrak negatiboki baloratzen du enpresaren gizarte ardura Espainian. Balorazio orokorra ez da gainditura ailegatzen, baina 2004an baino gorago dago (4,32 2006an, 2004ko 4arekin alderatuta). Funtzio sozial eta ingurumenekoei dagokienez, bezeroen kudeaketa eta giza eskubideak atalek baino ez dute gainditzen. Okerren baloratutako atalak, aldiz, ingurumenekoa eta gizarte ekintzakoak dira. Pertsona gehienek ez dute behar adina informazio euren erosketak modu arduratsuan egiteko. Ez da harritzekoa, beraz, EGAri buruz jasotako informazio kopurua modu negatiboan baloratzea. Pixka bat igotzen da enpresengandik jasotako informazio kopuruaren balorazioa, iritzi publikoari funtzio sozial eta ingurumenekoaren kudeaketaren berri emateko ahaleginari esker. GKEak dira oraindik informazio iturri fidagarriena, hedabideekin batera. Oraindik ere mugatua da kontsumitzaileen inplikazioa erosketa arduratsuko prozesuetan, informazioa aktiboki bilatzen dutela onartzen dutenak gutxi baitira. Hala ere, euren emaitza sozialak modu eraginkorrean komunikatzen duten markek potentzial handia dute. Kontsumitzaileak informazio hori kontuan hartzeko prest agertzen dira, baina ez informazioa bilatzen denbora eta ahalegina emateko prest. Produktu etikoen (bidezko merkataritza eta nekazaritza ekologikoa) ospea handitzen ari da, baita horien salmenta ere: handituz doa horietakoak behin edo behin erosi duten hiritarren portzentaia. Gobernuak Enpresen Gizarte Ardura neurri handiagoan sustatzearen alde dago hiritarren gehiengoa. Proposatu diren hiru politikak (gardentasun legea eta klausula sozialen erabilera erosketa publikoetan) oso ondo baloratzen dute inkesta egin dutenek. Garatze bidean diren herrialdeetan lan egiten duten Espainiako enpresei dagokienez, portzentaia altu batek nazioarteko legeriaren alde egiten du.


INMIGRAZIOA, AUTOESTIMUA ETA KONTSUMOA Mireya Perea Perea Giza eskubideen defendatzailea eta kolonbiar errefuxiatua

SARRERA Hain zeharkakoa den gaia jorratzeko beharrezkoa da autoestimu hitza norberaren esperientziaren bidez aztertzea, bai bizitzarako izan duena, bai haren beharretarakoa. Autoestimua pentsatzeko eta bizitzako erronkei aurre egiteko gaitasuna da; zoriontsu izateko eskubidearekiko dugun konfiantza da, duin izateko sentimendua, merezi izateko, gure beharrak indartzeko eskubidea izatea eta gure ahaleginen fruituak gozatu ahal izatea: autoestimua norberarena edo taldearena izan daiteke. Norberaren autoestimua norbere ezaugarrien ebaluazio baikorrarekin edo ezkorrarekin lotuta dago (bai pribatuak bai pertsonen artekoak). Balio pertsonalaren eta nork bere buruarekiko errespetu sentimenduak ere gogoan hartu behar dira. Norberaren autoestimuaren ezaugarrietako bat helburuekin, emozioekin, baloreekin... harremana duten ezaugarriak autoebaluatzeko dugun izaera indibidualista da. Horrelakoak ebaluatzeko esaldi ezberdinak erabiltzen ditugu: “pertsona moduan beste edozein bezain ona naiz”, “uste dut ezin dudala ezer ondo egin” edo”ezin dut bizimodu hau luzaroan jasan, banoa”. Talde autoestimuak gizarteko taldeetan edo mailetan parte hartzea eragiten du. pertsonen bizitza haien gizarteratzeari laguntzen dien taldeetako parte izatearekin lotuta dago (familia, berdinen arteko taldea, ikastetxea, lana, bizilagunak...) Talde autoestimua ebaluatzeko ondoko alderdiak kontuan izatea beharrezkoa da: pribatua (pertsonek haien gizarte taldeak ebaluatzeko era), nortasuna (taldeetako partaidetzan jokatzen den papera ebaluatzen du), partaide izatea ( haien gizarte taldearekiko partaidetza egokia ote duten sentimendua). Ikerketa ezberdinek erakutsi dute talde autoestimua edo alozentrismoa gizarte babesarekin eta alienazio eta anomia maila baxuekin ondo jartzen dela korrelazioan, autoestimu pertsonala edo idiozentrismoa jasotako lorpen eta bakardadearen indarrarekin korrelazio baikorra duen bitartean. Gaur egungo kulturak neoindibidualistak dira, bai independentziak bai taldearekiko tarte emozionalak gidatzen dituztelako. Ondorioz, taldeko partaide baten arazoak ez du ondorio handiegirik pertsona horrentzat berarentzat. Horrek gizarte desintegrazioa eta talde sentimenduaren degradazioa ditu ondorio, bai eta beste zenbait efektu psikologiko ere, gehiegizko indibidualismoa, gizarte deserrotzea eta bizitzarako babesik eza, anonimatua, bakardadea eta anomia, alienazioa eta elkarreraginerako sentimendu eza edota mutualitatea eta parte

63


hartze eza besteak beste. Elementu hauek guztiak familiarik, lagunik eta gizarte sarerik gabe iristen diren etorkinengan eragin berezia dute. Etorkin batzuentzat kontsumoa “eskasia� hitzarekin lotzen da, askotan, emakume etorkinek diote haiek bertakoek erabili eta botatakoa berziklatzea kontsumoa dela esaten dute. Inmigranteen kontsumoa saltoki txiki eta handiekin (etnikoak ala ez), maileguekin (modalitate ezberdinen menpe erabakiak), bidaiekin, astialdi guneekin eta/edo elkarbizitzarekin (kanpoan egiten diren azokekin, tabernetara edo diskoteketara egindako bisitekin, etxebizitza elkarbanatuekin, elizekin, eta abarrekin lotuta dago Inmigranteek haien irudi baikorra mantentzeko, babesteko eta indartzeko saiakera egiten dute, Horrela bada, autoestimu pertsonal altua duten pertsonek bere burua auto-goresteko joera izaten dute (etorkizunari buruzko pentsamendu ez errealistak eta agindutako lurraren aberastasuna). Haien antzeko etorkinekin alderatzen dute euren burua aberastasunari eta berdin sentitzeko kontsumo handiagoari dagokienez, bertakoen antzeko izateko helburuarekin. 64

Inmigranteek eguneroko arrakasten eta porroten arabera ebaluatu ohi duten euren burua. Besteekin gizarte alderaketak egin ohi dituzte eta baita barne parametroekin eurekin. Izaera indibidualista duen autoestimua neurtzeko ohiko tresnetako bat auto-ebaluazioetan oinarritzen da, pertsona bakoitzaren ezaugarrien autoebaluazioa (ekintza gogoangarriak, gizarte eremu berriko lorpenak eta lagunak egiteko gaitasuna) bai eta nork bere alor pribatuan lortutakoa (erakargarritasunaren aldea, ospea eta fama) ere, azken autoestimu horrek, pertsonaletik gizarterako edo talderako jauzia egiten du. Inguruaren pertzepzioak: Inmigranteen helburuen, beharren eta sinismenen nagusitasuna da. Jatorritik ekartzen duten esperientziaren eta praktikaren arabera, norbere edo gizarte garapenerako borroka ulertzeko modua aldatzen da, haien jatorriaren arabera ulertu nahi izaten baitute hori ere. ongizate, segurtasun eta oparotasun helburuak nagusitzen dira beti, bai haienak berarenak bai eta haien inguru hurbilenekoenak (familia-lagunak) ere. Inmigrantearentzat oinarrizko beharrak asetzea funtsezkoa da eta hori da bere helburu nagusia. Hori guztia gizarteak zehaztu dizkion sinismenak eta arauak jarraituta noski, baina bere borroka pertsonalaren menpe, duen autoestimu idiozentrikoak egunez egun elikatzen laguntzen dio lanegun luzeei aurre egin ahal izateko. Zulo handia ireki da eta bertan batzuetan ez da amaiera ikusten. Mas-mediek hainbesteko antsietatea eragin dute non beti agertzen diren ase behar izaten diren beharrak eta une hori iristean, ez dago inoiz diru nahikorik, eta ongizate horren bila jarraitzen dugu, eta


horregatik, bizia bera, denbora, norberaren energiak ere kontsumitu ohi dugu. Azken batean, guztia kontsumitzen dugu eta azkenean harrapari hutsak garela konturatu ohi gara. Indibidualista, azal ezinezko abiaduran eta konpetentzia handienarekin lehiatzen aritzen da euretako bakoitza. Pertzepzioak, ingurua eta gizarte kapitalista kontsumista: Gaur egungo kontsumo eredua produkzio sistema kapitalista historikoaren garapenaren emaitza da. Kontsumo gizartea produkzio masek eta politika Kenyesiarrek indar hartzearekin batera etorri zen, bigarren mundu gerraren ostean. Horrek, langileen eta herri sektoreen bizi maila hobetu zuen, bai eta, ondorioz, kontsumo gizartera iristea ere. Sistema kapitalistaren logikak berak kontsumo beharren sortze artifiziala eragiten du produkzio maila egonkorra mantentzeko helburuarekin, hobe bizitzeko gehiago behar dugun pertzepzioa sortzen zaigu eta ezinbesteko produktu berriak agertzen dira eta betiko gastu ohitura puzten dute. Produkzio eredua da eta produktuen zaharkitze planifikatua eta berrikuntza iraunkorra ditu helburu: produktuen biziraupena gero eta laburragoa da eta zerbitzu berriak eskaintzen dituztenak beti agertzen ari dira. Egun indarrean dagoen kontsumo ereduak pertsonak merkantzia bihurtu ditu, eta bitartean, paradoxa badirudi ere, pertsonen arteko harremanak merkantzia eta tresna bihurtu dira. Kapitalismoak, pertsonen arteko harremana gauzen arteko harremanen antzeko bihurtzen ditu batetik eta bestetik, merkantziak pertsonifikatzen dira. Era horretan produktuek bizia hartzen dute balore material hutsa baino areago. Kapitalismo neoliberalaren dinamika bizitzako alor guztiak merkantilizatzea oinarri du eta horiek merkatuaren irizpide bihurtzen dira, herritarrak bezero bihurtuz. Pertsonak kontsumitzaile eta merkatuaren arauak onartzen dituzten bezero otzan bilakatzen dira eta kontsumotik abiatuta gustura sentitzen dira. Herritar kritikoen izaera ezabatu nahi da, kontzientzia politikoa eta soziala duena ezabatu, eta kontsumoa, ihesbide eta alienazio modu bihurtu nahi da. Kontsumo mota horren tresna gakoetako bat publizitatea da, salmentak handitzeko gure zentzumenak behin eta berriz pizten baititu. Askotan, telebista bidez jaso izaten dugun publizitateak berak erabakitzen du mahaian jateko jarriko duguna, erosiko duguna, jantziko duguna... geure burua identifikatuta sentitzeko kontsumo ereduak sortzen ditu eta kontsumitzen bukatzen dugu, “erosten duguna izateko� helburuarekin bizimodua erosten dugu. Baina kontsumo eredu horretan zein da etorkinek betetzen duten lekua?

65


Jaiotze-tasari, eta hazkuntza ekonomikoari (sakelakoen telefonoa, etxebizitza alokairua, bidaiak eta horrelakoak adibidez) laguntzeaz gain, etengabe kontsumituz, beharrezkoa ez izan arren, baina erakusteagatik modernitatearen mundua zapaldu duzula, eta gainera ongizateko gizarteak errefusatua ez izateko eta modan eta egunean egoteko, bestela ergel hutsa zara, soberan zaude, ez zara bideragarria, ezta gizarte ingurunean onartua ere, eta zorretan ito behar bazara ere, parekideen aurrean itxurak egin behar dituzu, puntako azken autoa eduki behar duzu; hori egin ezean erakutsiko duzu ez zarela gauza izan migrazio hegaldia hasi zenueneko ametsak lortzeko, eta hortxe sortzen da frustrazioa errefusatzeko sentimendu hori edota zeure auto-estima ikusten ez uztea.

66

Ondorioa Kontsumo eredua aldatzeko beharra proposatzean, ezinbestekoa da talde ekintza estrategia batetik abiatzea. Askotan, kontsumitzailearen ahalmenari buruz hitz egiten dugunean norbanakoari buruz hitz egiten dugu, hainbat produkturekiko dagoen boikot estrategia jakinei buruz, baina kontuan izan behar dugu kontsumo eredua aldatzeak egitura aldaketa eskatzen duela eta hori taldean antolatuz baino ez dela posible izango. Eztabaida guneak sortuz, eztabaidatuz, norbanakoen proposamenetik haratago eginez, kontsumo arduratsurako proposamenak egiten ditugun bitartean, baina hori guztia gizarte aldaketarako marko zabalagoan ulertu behar dugu. Kontsumo eredua kontuan hartu behar dugu, kontsumitzailea indibidualizatu ohi du eta horretarako landu behar ditugu kontsumitzaileentzako kanpainak. Oinarrizkoa da elkartze ekimen zabalak lantzea beste gizarte mugimendu batzuekin, etorkinak, ikasleak, etxekoandreak... haiek beste kontsumo eredu bat zehazten lagunduko digute, eguneroko ohiturei ihes egin ahal izateko. Kanpaina hauek bistaratze publiko handia eta taldeen benetako inplikazioa izan behar dute, indarrean dagoen kontsumo ereduaren aurka eginez eta bestelako aukerak proposatuz. Bertan, emakume etorkinaren pisua, bai eta bere kontsumo ereduaren baldintzak dituen ondorioak ere, ereduaren aldaketan paper nagusia eskaintzen diote. Baina emakume eroslearen paperetik aldaketarako emakumerako emandako metamorfosi hori gauza dadin, egungo sistema kontsumistak emakumeongan duen aldaketen inguruko hausnarketa sakona egin behar dugu. Emakumeak gara gizarte kontsumoan bertan gehien erabiltzen dituztenak eta ondorioz, emakumeok gara paradigma aldatzera deituak sistema kapitalistari eta patriarkalari amaiera emateko.


4

EKOIZPENAREN KOKAMENDUA ETA BERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA


ESKARIAK ESKATZEN DUENA: EGIEZU AURRE SUPERREI Alvaro Porro CRIC – Kontsumoaren inguruko Ikerketaren eta Informazioaren Zentroa

Supermerkatura joan naiz eta ontziratuta dauden 4 oilasko bularki erosi ditut. Ordaindu eta etxera joan naiz. Hori produkzio kate baten azken ekintza da, haragiarena kasu honetan baina gure garaiko bereizgarri bereziak dituena: planeta mailan funtzionatzen du (globalizazioa), eta kontrola oso esku gutxitan dago (enpresen kontzentrazioa). Eroslea naizenez “saski orokorra” izateko aukera daukat: jatorri oso ezberdineko jakiak mundu osoko saltokietan barrena daude, baina leku guztietan berdinak edo oso antzekoak izaten dira. Merkatuan aditu direnen arabera nire kontsumitzeko ohiturak katearen gidaritza darama, baina nire ohiturak eta lehentasunak supermerkatu kate handiek interpretatzen eta moldatzen dituzte: banatzaile handiek. Banatzaileek idatzi ohi dituzte partiturak gehienetan nekazariekin eta abeltzainekin batera, bientzat eta industria eraldatzaileentzat inputen hornitzaile baitira. Kate-maila batean zenbat eta operadore gutxiago egon, handiagoa izango da haien boterea, bezeroek eta hornitzaileek haien inbututik pasa beharko baitute.

68

Kontzentrazioa zabaleran... Kontzentrazio edo integrazio horizontala produkzio kateko kate-maila berean aktore gutxi izateari esaten zaio, bai batzuk asko hazi direlako bai modu batean edo bestean elkartu direlako. Kontzentrazioa historikoki enpresek bete izan duten kate-mailan pilatzen da bereziki (eraldaketa, banaketa), baina autonomoetan beti izena emanda egon direnen kopurua handituz joan da (nekazaritza, abeltzaintza). Esate baterako, nekazaritzari dagokionez, 2001ean Nekazaritza Ministerioak horrela esan zuen: Oro har azienda eskaintza kontzentratzen ari da […] ondokoen bitartez […] kooperatibak eta gero eta handiagoak diren taldeak. [Txerrientzat…] ez dago haztegi independenterik, ustiaketa txikiak desagertu dira. […] Bizpahiru txerri-industriatan bilduta dauden enpresari handiak dozena erdia kooperatibatan eta dozena erdia enpresa handitan banatuta daude. Haiek nazioko txerri ekoizpenaren %80 inguru biltzen dute. [… behi-haziendan] ekoizpenaren %40-45 sei/zazpi enpresak kontrolatzen dutela esan genezake. Haragiaren industrian, lau enpresen artean merkatuaren laurdena kontrolatzen da. Espainiako oilaskoen ia erdia Sada edo Coen enpresetakoa da.18 Gauza berdina gertatzen da kateko keta-maila guztietan. Bi aldeetan dauden inbutuak bereziki estuak dira: nekazarien eta abeltzainen inputa eta banaketa. Kontzentrazioaz gain, koordinazioa ere ematen ari da. Esate baterako, Dupont (enpresa kimiko nagusietakoa) eta Mosanto (hazien munduko enpresarik handiena) teknologiak elkar-


trukatzeko eta patenteengatik zituzten auziak alde batera uzteko ituna sinatu zuten, eta Mosantok gauza bera egin zuen Bayer-ekin eta Dow Chemical-ekin. Danonek eta CocaColak botilako ura saltzeko negozioa batera bultzatu zuten AEBetan.19 ... eta luzeran Gero eta ohikoagoa da enpresa bat katearen maila batean baino gehiagotan jardutea, bai zabaldu delako bai beste batekin bat egin duelako; horri goitik beherako integrazioa esaten zaio. Espainiako hegaztien sektoreko hiru enpresa nagusiek (Coren, Guissona eta Sada taldea) adibidez, mota ezberdinetako enpresak dituzte, ale lantegiak, abeletxeak, albaitaritzak, hiltegiak, zatitzeko aretoak, kamara frigorifikoak, haragia prozesatzeko lantegiak, kreditutarako finantza atalak eta batzuetan, dendak, janari azkarra saltzen duten saltokiak eta produkzioaren zati handia saltzen duten supermerkatuak (%54 Guissonaren kasuan) ere. Abeltzainen eta haien bezeroen edo hornitzaileen kasuan, integrazioak kontratu itxura hartzen du. Enpresa integratzaileetan abeltzainek zerbitzu ezberdinekin hornitzen dira: animaliak gizentzeko janariak, sendagaiak, albaitaritza zerbitzua, erregaia, makinak, eta abar., eta abereak, pisu ideala hartzean jasoko dituzte.Abeltegia erabilera intentsibora moldatzeko kreditua ere eman diezaiokete. Bere aldetik, abeltzainak abeltegia ondo joateko ardura dauka. Enpresak jartzen die gizendutako abereei salneurria. Harreman horrek abeltzainari ziurtasuna ematen dio salmentak ziurtatuak dituelako eta azpiegitura arazo asko konpontzen dituelako. Baina, bestalde, salneurria oso estua da, mendetasuna erabatekoa da eta kontratua oso desorekatua izaten da bi aldeetatik; esate baterako, eskarian beherakada handia badago abeltzaina da kalte gehienak jasan behar dituena. Hala ere, merkatu handian egon nahi baduzu, ekoizpena handitu behar duzu, eta hori egiten baduzu aurrera egiteko aukera gutxi duzu integratzen ez bazara, txerri eta hegazti arloetan batez ere. Espainian ondoko kopuruak integratuta daudela esaten da: txerri abeltzainen %8085, hegazti abeltzainen %95-98 eta behi abeltzainen %40-45. Goitik-beherako koordinazioa ere ematen da. Mosantok eta Cargillek (ikus taula) adibidez joint venturea (taldeko enpresa proiektua) osatu dute. Enpresa berri honen bitartez soia eta artoa lantzen duten nekazariei eta abeltzainei enpresa integratzaile aurkezten zaie.20 Edo oilasko haztegi bat adibidez, aurrez prestatutako platerak prestatzen dituen enpresak eta azalera handiko batek elkarrekin lan egin dezakete azalera handikoen bezeroen desioei erantzuteko moduan. Bertan dago katearen norabidearen mahaia. Eskariak eskatzen duena Azken hamarkadetan, nekazaritzako elikagaien katea Ekonomian eskaera eredua esaten zaiona bihurtu da: bere funtzionamendua eskaeraren ezaugarrien eta aldaketen araberakoa da. Eskaria, ordea, ez dira kontsumitzaileak zuzenean, aurreko kate-maila baizik: banaketa.

69


Hark gure lehentasunak interpretatzen ditu eta kate-mailan atzerantz bidaltzen ditu eraginkortasun handiz. Kate-maila horretako kontzentrazioa oso handia da, eta handituz doa: 7 enpresetako erosketa sailetik elikadura eskariaren %75,5 kudeatzen da Espainian. Enpresa gutxi horiek banaketa handia osatzen dute, eta haien supermerkatuetan eta hipermerkatuetan haragi freskoaren %60 eta prestatutako produktuen %75 erosten dugu erosleek. Merkatu kuota handi horrek, hau da, hainbeste jenderi saldu behar izateak, botere handia ematen die: kontsumitzaileengana heltzeko sarrera handia ikusten dute ekoizleek bertan. Hori bai, haien hornitzaile izateko baldintza batzuk onartu behar dira: kopuru handia ekoitzi behar da eta oso maiz egin behar da ekoizpen hori (geltokirik ez dago), produktu bakoitzeko loteek oso homogeneoak izan behar dute eta denboran zehar, logistika baldintza batzuetara moldatu beharra dago, hilabete batzuen buruan dirua jaso‌ Bai baldintzak bai prezioak erosleek ematen dituzte eta edozein unetan, alde bakarretik gainera. Zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta botere handiagoa du banatzaile handiak baldintzak ezartzeko: gehienetan, gutxiago ordaintzen die hornitzaile txikiei. 70

Horrelako harreman komertzial asimetrikoak banaketa handiari erantzuten diotenak tamaina handiko hornitzaileak izatea eragiten du, produkzio oso industrializatua daukaten hornitzaileak. Haragiaren kasuan, adibidez, tamaina ertaineko-altuko handizkariak eta enpresa integratzaileak izango dira, horiek, aurretik ikusi dugun bezala, abeltzainei antzeko baldintzak ezarriko dizkiete eta ondorioz, haiek ere handiak eta ekoizpen maila altukoak izan beharko dute. Iragazkitik pasa edo ez, hori da kontua Abeltzaintza trinkoaren zabalpena, hortaz, ez da gertakari aldendua, enpresa kontzentrazioak sortutako botilaren inbutuetatik eratutako nekazaritzako elikagaien ereduaren beste alderdi bat baizik. Irudian, inbutu horietatik agertzen den botere mailaren erakusgarri batzuk ikus ditzakegu. Gure gizarteen bilakaera (honi dagokionez nola jaten dugu, nola garatzen da landa mundua, zein balore dago ekonomia harremanen azpian‌) eredu horren paletak margotzen du batez ere, beste hainbat ekoizpen, komertzializazio eta kontsumo forma askoz txikiagoa den eragina duten bitartean, eta haren biziraupena neketsua eta zaila den bitartean. Galdera garrantzitsuena, agian, geure buruari gure lehentasunak “interpretatuko dituenâ€? hori distribuzioa eta distribuzioak egindako moldaketak noiz arte onartuko ditugun galdetzea da. Badira paper parte hartzaileagoa eta kontzienteagoa ahalbidetzen duten aukerak bai jakiaren aurrean bai amesten dugun munduaren aurrean. Inbututik ez pasatzea aukera dezakegu. http://www.supermercatsnogracies.org/es/


OHARRAK 18 El PaĂ­s egunkaria, 2005eko urtarrilaren 30a. 19 Ikus loturak atala Opcions-en 12. zenbakian.

20 www.ressen.com

21 Ikus elikadura saltokiei buruz Opcions-eko 12. alean egindako ikerketa zabala.

71


KONTSUMITZAILE ETA PRODUKTORE ARTEKO HARREMAN BERRIAK, BIDEZKO MERKATARITZA GURE INGURUNEAN Mikel Kormenzana EHNE.- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea

Zer da elikadura burujabetza? Elikadura burujabetza kontzeptua Via Campesinak sortu zuen (Mundu osoko milioika nekazari ordezkatzen dituen koordinakundea) 1992an. Munduko biztanleen %50 landa-ingurukoa dela eta munduko biztanleen 1/3ak (2.000.000.000 pertsona) elikadura gabeziak dituela kontuan hartzen badugu, erraz uler daiteke herrialdeek haien azoketan beste herrialde batzuetako soberakinak sartzea eragotzi nahi izatea, “dumpingaren� (ekoizpen kostuaren azpiko salmenta) bitartez beste herrialde batzuek nazioarteko merkatura igortzen dituzten horiek, bertako nekazaritza suntsituz.

72

Mikel Kormenzana

Elikadura segurtasunaren kontzeptuari kontrako puntua jartzeko nazio hitza daukagu, Nazio Batuek landua eta mendebaldeko munduak babestua. Baina elikaduraren segurtasunak ez zioen herritarrek haien kulturarekin bat datozen elikagaiak jan behar dituztenik, eta elikaduraren segurtasuna bermatu behar zuten elikagaien jatorriari buruzkorik ere ez zuen esaten. Horrela bada, haien salneurri merkeekin bertako azokak lehertzen dituzten soberakin guztiak laguntza humanitario modura erabil daitezke, elikaduraren segurtasunaren eta mendebaldekoen kontzientzia garbiketaren mesedetan.

Azken batean, elikadura burujabetza herriek nekazaritzako elikagaien politika erabakitzeko eskubidea da, zein puntura arte izan nahi duten burujabe, haien nekazaritza kultura gorde, sukaldaritzako kultura edota milurtetan zehar erabili dituzten hazi berak erabili nahi izateagatik nekazaritza negozioari ordaindu beharrik izan gabe. Nazioarteko merkatutara jauzi egitea ez da nekazarientzako irtenbidea. Nekazarien arazo nagusia haien merkatura iristeko duten arazoa da beren produktuen prezioa merke-


egia delako eta inportatzeagatik jasan behar duten dumping-ari aurre egin behar diotelako.Nazioarteko merkaturako sarbideak munduko ekoizpenaren %10ari baino ez dio eragiten; nazioarteko enpresek eta nekazaritza enpresa handiek kontrolatzen dute. Produktu tropikalen (kafea, platanoak…) adibideak argi azaltzen du: Iparraldeko herrialdeei sarbide ia askea ematen diete eta halere, Hegoaldeko nekazariek ezin dute haien egoera hobetu. Zer da eta zer ondorio dakar elikaduraren globalizazioak? Elikaduraren globalizazioaren helburua herritarren elikadura ohiturak homogenizatzea da, kulturak bereizten dituzten elementu guztiak aintzakotzat ez hartu, alimentazio gaietatik hasita. Ekonomiaren globalizazioa, korporazio multinazional handiek sustatu eta kontrolatzen dute, ekonomia merkatura bizitzako elementu guztiak sartzera zuzendua dago, guztia eros eta sal daiteke, baita elikadura ere. Onura altuenaren bila aritzeak barietate produktiboenak bakarrik kontuan hartzea eragiten du, tokiko gainerako barietateak baztertuz. Ikus ondoko adibidea: Indian 10 arroz barietatek arroz azalera osoaren hiru laurden beteko ditu laster, lehen 30.000 barietate ezberdin baino gehiago landatzen baziren ere. Barietate berriak, “produktiboagoak” eta nekazari negozioaren korporazioen jabetza direnak, sustantzia kimikoen menpe daude (pestizidak, plagen aurkakoak, ongarriak) eta horiek, nekazaritza negozio beraren jabetzakoak izan ohi dira. Azken batean, horrelako berrikuntzekin, nekazaritzarako gero eta gehiago iragartzen diren horiekin, nekazarien mendetasuna handitu eta korporazioen boterea murriztu egiten da. Orain, gobernuek eta erakundeek Genetikoki Eraldatutako Organismoen alde egiten ari diren kanpainekin, menpekotasun hori handiago bihurtu nahi dute. Nazioarteko “solidaritatea” Aurretik emandako datuek larrurik gogorrena dutenak ere lotsarazten dituzte. Horregatik, mendebaldeko gobernuek itunak sinatu ohi dituzte (edukirik gabeak), nazioarteko solidaritatearen izenean, munduko gosea gutxitzeko; aldiberean, merkataritzaren arauak aldatzen dituzte, enpresa multinazionalek onurak jaso ditzaten. Egia dena ondokoa da: inongo itunek ez du munduan zehar dagoen gosea gutxitzea lortu. Are gehiago, urtetik urtera, 4.000.000 lagun gehiagok txirotasun zerrendak puztu ohi dituzte. Agerikoa da orain artean adostutako neurriak kalterako egindakoak direla eta aurre egiteko aukera,Via campesinak dioen moduan, elikaduraren burujabetza dela: “gosea ezabatu eta txirotasuna gutxitzeko modu bakarra tokiko nekazaritzaren ekonomia sustatzea da. Landa-eremutan garapen hori lortzeko moduetako bat ekoizpenerako eta kontsumorako zirkui-

73


tuak sortzea da, bertan nekazari familiek haien produktuak saltzeko eta ezinbesteko dutena erosteko. Dirua bertan dabil bueltaka, herrietan lana sortuz eta nekazariari bizimodua emanez. Nekazari familiek ekoizten duten guztia kanpora eramaten bada, eta prezioa nazioarteko merkatukoa bada (baxua), eta erosten duten gehiena kanpotik ekarria bada (prezio altutan), sistemaren irabazi guztiak tokiko ekonomiatik aterako dira eta nekazaritzarako elikagaien merkatua menpean duten 10 enpresen garapenari baino ez dio lagunduko�. Elikadura burujabetza Euskal Herrian. Elikadura burujabetza lortzeko, gure herrialdeak arazo ezberdinei egiten die aurre, ondokoak besteaz beste: Nekazaritza inguruneko biztanleetako askok ez daukate nekazaritza-lurra lortzeko bide askerik bere ustiaketan inportatutako inputak gutxitu ahal izateko, input horiek mendetasuna eta nekazaritza ekoizpen intentsiboak sortzen dituzte. Inportatutako abeltzaintza jakietan menpekotasun handia dago, soia menekotasuna batez ere. Horrek, era berean, transgenikorik ez duten pentsuak lortzeko zailtasunak eragiten ditu. 74

Euskal nekazaritzak sektore askotan nekazariek eurek kontrolatzen ez duten produktu kimikoak eta teknologiak erabiltzeko eredurantz jauzi egin du. Nekazaritza lurrak baso-sail, azpiegitura, urbanizazio, eta abar, bihurtzeko hartu duten bideak ingurumenari begira jasangarriak eta ekonomiari begira menpekotasun gutxiagokoak izango diren ustiapenak izateko aukera murrizten du. Nekazaritzako elikagaien lehengaiak prestatzearen eta prozesatzearen inguruan interes ekonomikoekiko dagoen interesa gero eta kontzentratuagoa da. Badago, era berean, azalera handiko azaleretan elikaduren salmenta kontzentratuagoa, abeltzainen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko edozein harreman baliogabetuz. Norbere produkziorako eta jakiak kontsumitzeko ezagupenak galtzen ari dira pixkanaka. Askotan abeltzaintza laguntzak izan dira eta dira zer ekoitzi behar den erabakitzen dutenak eta ez lurraren ezaugarri agronomikoek ezta bertako elikadura beharrek ematen dutena. Euskal nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen sektoreetako nekazari asko nekazaritza politika ezberdinak mugatzen dituzte, jabetza intelektualak eta NPBk eta MMAk ezarritako komertzialak.


Zein da honetan guztian daukagun papera? Nekazariak mundu osoan daude, ez herrialde txiroetan soilik. Nekazariak naturarekiko begirunez egiten du lan, gizakion jarduera guztiak eusten dituen ingurumenarekiko. Horregatik badaki neguan udaberrirako lurra prestatu behar dela, badaki hobea dela lur-sail berean beti espezie bera ez landatzea, animaliek sobran dutena lurrarentzat oso egoki dela eta negu amaieran simaurra ematen bada udan landareak hobe haziko direla. Eta gauza asko gehiago ere badakizki, horrek guztiak eman dio gizakiari mugimendu gutxiko izateko aukera, leku batean gelditu eta gizarte bat eratzeko aukera. Hori guztia bere arbasoek irakatsi ziotelako daki, haiek haien arbasoengatik ikasi zutena era berean. MMAk, Munduko Bankuak eta Nazioarteko Moneta Fondoak ezagutza horiek merkaturatzeko eta nekazaritza alorreko korporazioen esku uzteko asmoa dute. Horregatik dugu beharrezko elikadura burujabetza bidezko gizartea edukiko duen mundua sortu nahi badugu batez ere. Eta elikadura burujabetzak duen gauzarik onena hau da, honakoa esateak ez du balio:“baina nik ez daukat botererik, ezin dut ezer egin�. Argi eta garbi kontsumoari begira bizi den gizarte batean, kontsumitzaileak (gizartea osatzen duten guztiak, definizioz) giltza eskutan dauka, kontsumoa ekintza kontzientea dela (izan behar dela) oinarritzat hartuz, guk aukeratzen dugula zer erosi eta zer ez. Gure gizartea, aberatsa da eta erosteko ahalmena du, ez da burujabea elikadurari dagokionez, baina halere gosea ez da egunerokoaren parte, pobretuta bizi diren beste gizarte batzuk ere burujabeak ez direla esan nahi du, gure elikagaia ekoizten ari baitira. Larria den zerbait bada ordea, pobretutako gizarte horietako herritarrak gaixo ipintzen dira eta hil egiten dira elikatu ezin direlako. Elikadura burujabea lortzeko bidea bertako kontsumoa bultzatzea da, gertukoa. Hori da orain ez hain gutxi zegoen elikadura eredua, azoka guztiak astero betetzen ziren garaia, egunero betetzen zirena, herritar gehienek merkatal zentroan inoiz izan ez ziren garaia. Gure artean, bidezko merkataritzaren ideia ere ezarri behar da. Nekazarien eta kontsumitzaileen arteko elkartasuna dira gakoa: bertako produktuak, denboraldian denboraldikoak, kontsumituko dituzten taldeak osatu behar dira gure komunitateetan, kulturalki egokituak eta elikadurari begira onuragarriak direnak. Horrela, osasuna hartuko dugula ziurtatuko dugu eta era berean, bertako nekazaritza bultzatzen ari gara. Elikadura burujabetzara gerturatzen garen bitartean, herri txiroei ere bertarako bidaia egiteko aukera ematen diegu.

75


OHIKO MERKATARITZAREN PAPERA EKOIZPEN LOKALEAN Angel Alava Albizu Arabako Komertzioen eta Zerbitzuen Federazioko presidentea

Hitzaldia ez dut gizarte, ingurumen, lan, ekonomia (aberastasunaren banaketa)‌ aldaeretan oinarrituko. Aukera hitzean oinarrituko dut, etorkizun-senean. Hitzaldia hiru zatitan banatuko dut: 1. Kontsumitzailea 2. Kometzioa 3. Etorkizunerako proposamenak Kontsumitzailea Hitzaldirako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (M.A.P.A) urtero kaleratutako txostenaren datuak erabiliko ditut, ideia egokitzeko edo azken ondorioak zehazteko. Adibide moduan ondorengo datuak azpimarratu daitezke:

76

Elikaduraren kontsumoaren %73 etxebizitzetan egiten da, %2,5 erakundeetan eta %23,80 ostalaritzan. Erosketa saskian izaten diren produktu nagusiak honakoak dira: haragia %21,40, frutak eta barazkiak %13,40, arrainak %13,30, esnekiak %10,70, ogia %6,20 eta neurri txikiagoan berriz, ondokoak aipa ditzakegu: ardoa, opilak, olioa, eta abar... Etxebizitzetakoa kontsumitzeko jakiak erosten diren lekua honela banatzen da: %44,60 supermerkatuetan, %29,60 betiko dendetan, %16,10 hiperretan eta %9,60 gainerakoetan. Kontsumitzaileek jaki freskoak non erosten dituzten jakin nahi badugu, datuak nabarmen aldatzen dira; %39,30ek betiko dendetan erosten du, %38k superretan, %12,40k hiperretan eta %10,30ek gainerakoetan. Elikadura freskoaren barnean gehiago bereizi nahi badugu eta behi-haragiari bereziki begiratzen badiogu hori delako Araban ekoizle eta Komerzializatzaile harremana sortzeko lantzen ari garena, datuak oso dira ezberdinak; %49,80k betiko dendetan erosten du, %29,50ek superretan erosten du, %12,80k hiperretan eta %9,80k gainerakoetan. Zenbait erosketarako kontsumitzaileak betiko formatua nahigo du, berme handiagoak bilatzen dituen produktuetan batez ere. Kontsumitzaileen erosketa arrazoia aztertzen badugu, ondoko alderdiak azpimarratu ditzakegu:


Osasungarria %34,80 Prestatzeko azkarra %33,40 Ohitura %26,90 Atsegina %18,50 Prestatzeko arazoa %16,80 Ondoko grafikoan azken berrogei urteetan kontsumoak izan duen garapena ikus dezakegu:

77

Agerikoa da Maslowen piramidean aurrera egiten ari garela, mailan aurrera eginez eta dauzkagun baliabideen zati handia Aisialdiarekin harremana dutenetara bideratuz, Gizarte statusera, bai eta morrontzaren bertsio modernora ere, hau da, etxebizitza bat erostera. Komertzioa Azkenaldian, azken bost urtetan zehatz esateko, Araban inflexio puntua izan dugu komertzioari dagokionez. Azken bost urteotan globalizazioak zuzenago eragin digu, ondoren “Gorbeia� eta “Boulevard� merkataritza-guneak jartzearekin. Araba, jende kopuruagatik ziurrenik, horrelako formatuak beranduen ezarri dituen lurraldeetako bat da, eta betiko saltokiei erantzuna emateko denbora eman digu. Hiri askori begira diezaiekegu ereduak hartu eta estrategiak eta erremintak garatzeko guk ere, gure jarduerarekin aurrera egin dezagun. Ziur gaude betiko formatuak eredu berri honetan baduela bere tokia, formatu arteko orekaren alde ere egiten dugu eta formatuen arteko osagarritasuna ere bilatu nahi dugu, gai


horretan espezializatu beharko luke komertzioak, taldetik irten eta desberdina izan beharko litzateke kontsumitzailearentzat erakargarritasuna izateko. Azken urteetan ageriko garapena izan duen kontsumitzailearentzat, eskaintzaren aldaketa handiak aldaketa handia eragin dio kontsumitzaileari berari ere. Kontsumitzailea inolako arazorik gabe egokitu du eskaintza berriari, bereiziz eta zer eta non erosiko duen aukeratuz, horrela erosle mistoak sortu dira, erosketak betiko saltokietan zein azalera handikotan egiten dituztenak. Hor egin beharko genuke lan betiko merkataritzan ari garenik. Gure saltokiak espezializatu behar ditugu, kontsumitzaileari ezberdina den zerbait emateko. Hor ikusten dugu guk espezializazioa, bertako produktuan. Azalera handiko saltokiek ere bertako produktuak erabiltzen dituzte, baina irudi bezala baino erabiltzen ez dutela uste dugu guk.

78

Etorkizunerako proposamenak Gure saltokiak bertako produktuekin espezializatu behar ditugula esaten dugunean, ez diot orain arte ezaguna izan den ekoizlearen eta saltzailearen harremanari erreferentzia egin nahi. Pauso bat areago egitea garrantzitsua dela uste dut, bi taldeek beharrak elkartu behar dituztela uste dut, hausnartu, estrategiak sortu, horrela, gure ustez azalera handiko merkataritza-guneek bete behar izango ez luketen gunea betetzeko modua aurkituko dugu. Betiko merkataritzari eta ekoizleei dagokien gunea da hori. Kolaborazio moduak saltoki guztietarako balio ez duela azpimarratu behar da eta ziurrenik, ekoizle guztientzat ere ez da erabilgarria izango. Batzuentzat erabilgarria den eredua da. Alderdi konprometituarentzat, eredu hori benetan bere sentitzen duenarentzat eta bere alde egiten duenarentzat, hori da elkarlanak aurrera egiteko eta jarraipena izateko modu bakarra. Araban sektore guztian elkarlanean ari gara “Haragi Arteanâ€? izeneko proiektuaren inguruan. Proiektua, 2005ean Gasteizko Udal Hiltegiaren itxieraren ondorio izan da. Iaz ondokoen elkartea osatu zuten: UAGA (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna), ASELCAR (Arabako harategi Berezituen Elkartea) eta aurreko hiltegian lan egiten zuten komerzializatzaileak. Bi dira elkarte honek dituen helburu nagusiak: ¡ Araban hiltegi berria eraikitzea sustatu, egungo eskariak dimentsionatua.


· Araban ekoitzitako produktuetarako ekoizpen eta komertzializazio eredu berriak bultzatu. Lehen helburuaren lorpena nahiko aurreratua dago, proiektua eta bideragarritasun plana sortu dira, egia bihurtzeko nahiko aukerarekin. Bigarren helburuari dagokionez, “Zentzuz Kontsumitu” izeneko proiektua lantzen ari gara. Elkarte ezberdinek antolatu dute proiektua; “Fundación Paz y Solidaridad”, “Setem Hego Haizea”, eta “Mugarik Gabe”, eta Haragi Artean osatzen dugunez gain, baita beste zenbait interesdun ere; “Arabako Kontsumitzaileen Batasuna”, “Slow Food”, “Arabako Merkataritzaren Federazioa”. Proiektuaren helburua ekoizleen eta komertzializatzaileen arteko harremana bultzatzea da, produktu ezberdinak sortzeko eta hauek gure saltokietan bereiztu ahal izateko. Lan hori guztia arrakastatsua izatea eta horrelako esperientzia gehiago garatzeko aukera ematea espero dut. 79

Angel Alava eta Alvaro Porro


TAILERRAK A. HOBETO BIZITZEA GUTXIAGOREKIN. KONTSUMO ARDURATSUAGO BATERAKO

IDEIA PRAKTIKOAK.

Toni Lodeiro SUMENDI Osasunaren autogestioaren aldeko elkartea

Talde honetan era atsegin eta osasuntsuagoan bizitzen zein geure ingurumena hobetzen lagunduko diguten ideia praktiko handi eta txikiak partekatu genituen. Ideia hauek eguneroko bizimoduan gauzatzen saiatzen garenean sortzen zaizkigun zailtasunak aztertu genituen, baita alaitasunez horiek gainditzen laguntzen digutenak gakoak ere, eta kontsumoaren eredu ofizialaren zein proposamen alternatiboen berrikuspen kritikoa egin genuen.

80

- Funtsezkoa ideia da gutxiago kontsumitzen saiatzea, geure burua beharretatik askatzen saiatzea, eta lan egitea bizitzeko, ez bizitzea lan egiteko. - Saiatu behar gara gure lana gustuko zerbait, sinesten dugun zerbait izan dadin. - Garraioa: hobeto oinez, bizikletaz, autobusez, trenez,… Autoa erabili behar badugu, partekatzen saiatu behar gara. Kutsakorrena hegazkina (zelako beldurra, hegaldi merkeak direla-eta!). - Behar ez diren ontziak eta material kutsakorrak (kortxo zuria, tetrabrikak, plastikoak, latak,...) ekidin. Hobe ontziratu gabeak erostea eta erosketarako orga, ehunezko poltsak edota ontzi itzulgarriak erabiltzea. - Saiatu behar gara garaiko produktuak eta gure ingurune hurbilenean ekoitziak kontsumitzen. - Komertzio txikiari zein auzoetako dendei laguntza: giza harremanak sustatu eta tokian tokiko ekonomia zein aberastasunaren banaketa erraztu egiten dute. - Ekidin multinazionalak, hiperm€rkatuak, kate handiak,…: boterea eta aberastasuna metatu eta kutsatu egiten dute, gehiegizko kontsumoa bultzatu eta publizitatean dirutza xahutzen dutelako. - Aurreztu energia: erabiltzen ez ditugunean argiak itzali eta txorrotak itxi behar ditugu, kontsumo gutxiko bonbillak eta pila kargagarriak erabili, berokuntza gehiegi erabili baino lehen, arropa gehiago jantzi edo-eta etxea ondo isolatu,... - Kontsumitu ekologikoki ekoiztutako produktuak, bigarren eskukoak edota bidezko merkataritzakoak. - Aukeratu gure kultura eta kultur aniztasuna errespetatzen dituzten produktu edo zerbitzuak, eta ekidin balio sexistak, bortitzak,… sustatzen dituztenak. - Baratzea, jogurta, xaboia, gozokiak, kontserbak, biodiesela, likoreak, ardoa, garagardoa,... Badaude gauza asko etxean egin daitezkeenak. - Osasunari dagokionez, hobe nork bere burua zaintzea (osasunagatik obsesionatu gabe) sendagileen (izan gaitezen kritiko ofizialekin zein alternatiboekin) edota botiken menpekoa (hobeto generikoak) izatea baino. Harreman eta emozioen arloa zaintzea, behar besteko atsedenaldia hartzea, ariketa fisikoa neurrian egitea eta elikadura osasuntsua gako onak dira.


Ezagutu alternatibak: bioeraikuntza, energia berriztagarriak, banku/inbertsio etikoak, software librea, eko-herriak eta komunitate bizitza,... Eta kritiko izan publizitatearekin eta informazioarekin (baita “alternatiboarekin” ere). Kontsumo arduratsuak balio digu gure beharrak, eta ez publizitateak eragiten dizkigunak, estaltzeko. Askatzailea da, eta poza sortzen du. Errudun sentitzen bagara, perfekzionistak bagara,… zerbait ez dago ondo. Era arduratsuan kontsumitu ahal izateko kultur, lege, politika, hezkuntza,… mailako aldaketak eragingo dituzten talde esfortzu antolatuak behar ditugu.

B. MERKATARITZAREN INGURUMEN-INPAKTUA GUTXITZEKO IRIZPIDEAK ETA TRESNAK. Alfonso del Val Ingurumen Aholkularia

Enpresen helburua gero eta etekin handiagoak sortzea da. Ospeak eramaten ditu enpresak kalitatezko agiriak lortzera, holako agiriek merkataritza arloan etekin handiagoak ematen dituztelakoan. Kalitatezko agiriak egiaztapen bertikal baten emaitza dira, kontsumitzailea harekin fidatzen da, baina ez daki zein den produktuaren bizitza zikloa. Ekoizleek eta saltzaileek merkatuan arrakasta daukatena imitatuz funtzionatzen dute. Dendek bat egin dezaten kontsumo jasangarri eta arduratsuaren aldeko kanpainekin garrantzitsua da zera ikusaraztea: - Murrizpena eta birziklatzea ekoizle, saltzaile eta kontsumitzaileek aurrezteko tresna bat da. - Estrategikoki garrantzitsua da holako ekimenetan aitzindari izatea eta jokabide oneko erreferente bilakatzea. - Ikusi behar dute apustu berriarekin gehiago irabaziko dutela. Denden papera zera izan beharko litzateke: - Jakitea zer ari diren saltzen. - Beharrezkoa ez den kontsumoa gutxitzen laguntzea. - Erabili eta botatzeko ontziak errefusatzen laguntzea. - Ontzi itzulgarriak erabiltzea sustatzea. - Gizarte beharrei egokitutako eredu parte-hartzaileak sortzea. - Produktuak baliatu eta erabiltzeko zerbitzu eskuragarriak eskaintzea, produktuak bereganatzeko balioa ordezten lagunduko dutenak. Bibliografia: “Guía para un consumo más responsable” Alfonso del Val

81


C. ERRAZA AL DA MODU ARDURATSUAN KONTSUMITZEA? ADIBIDE PRAKTIKOAK TEORIATIK PRAKTIKARA IGAROTZEKO. Diego Chueca ECODES Ekologia eta Garapena Fundazioa

Taldeka, bakoitzak produktu bat erosteko erabakiari aurre egin behar izan zion: kafea, arroza, pasta eta garbiketa-gaiak. Produktu desberdinetarako aukerak honakook ziren: nazioarteko marka handi batena, marka zuri bat, zigilu ekologikoduna eta bidezko merkataritzako zigiluduna. Taldeetan joera zegoen bidezko merkataritzako produktuetarako, ekologikoetarako eta tokian tokiko ekoizpenekoetarako. Kafearen kasuan bidezko merkataritzako kafe ekologiko bat aukeratu zen. Merkataritza-gune handietan bidezko merkataritzako produktuak saltzeari buruzko eztabaida sortu zen, pertsona batzuk jokabide horren kontra baitzeuden, bertako langileen lan baldintzengatik, kate handien botere gero eta handiagoagatik, publizitateagatik,‌ Beste batzuek azpimarratu zuten jende askok ezin duela supermerkatuetatik kanpo erosi, salneurriak direla-eta, eta horregatik merkataritza-gune handietan bidezko merkataritzako produktuak saltzea ez dela konponbide txarrena, eta onartu daitekeela holako produktuen salmenta sustatzeko eta zabaltzeko. 82

Arrozaren kasuan, taldeak tokian tokiko ekoizpen ekologikoko bat aukeratu zuen. Halere, honen landaketak Ebro ibaiaren arroko ekosisteman eragin txarra dauka, hango ekologistek aspalditik salatu dutenez. Ondorio nagusia izan zen era arduratsuan kontsumitzea benetan kontu korapilatsua dela, askotan gizartearen eta ingurumenaren aldetik aukera onena hautatzeko beharrezko informazioa ez daukagulako.

Diego Chuecaren tailerran produktuak aztertzen


D. MIGRAZIOA ETA AUTOESTIMUA.

Mireya Perea BACHUÉ Errefuxiatu Kolonbiarren Batzordea Taldean hainbat kasu aztertu ziren hausnartzeko nola bizi diren kontakizuneko pertsonak eta zer nolako beharrak dauzkaten. Kasuetariko bat izan zen bi turista gazterena, Petengo Oihana eta Tikaleko piramide maia famatuak bisitatu zituztenak. Hegazkinez joan dira, hotel garesti batean ostatu hartu dute, kreditu txartela daukate, markako arropa eta oinetakoak janzten dituzte eta argazki- eta bideo-kamerak daramatzate. Zuhaitzetan dauden tximinoen oihuak entzutean esaten dute triste daudela erosketak egiteko merkataritza-gune bat ez daukatelako.

83

Mireya Pereak bere tailerrera hurbildu diren batzuekin solasean

Beste kasu batean familia bat bost seme-alabarekin. Aitak zeukan udal enplegua galtzen du ustelkeriagatik eta alkoholismoagatik. Amak lanpostu hori lortzen du, eta soldata banatzen du etxeko premiazko beharrei (elikadura, hezkuntza publikoa, arropa) aurre egiteko. Hasieran dena ondo doa, baina gero zorretan sartzen da seme-alabei hezkuntza pribatua, markako arropa, garraio pribatua, ospakizunak,‌ emateko. Lanean konturatzen dira iruzurra egin duela, eta lana galtzen du. Zorretan itota, familiak, seme-alabak jada helduak direla, erabakitzen du berauek Espainiara joan daitezela euren ametsak lortzearren. Seme-alabak iristen direnean ez daukate legezko egoerarik lana lortzeko. Amak telefonoz eskatzen die dirua bidaltzeko zorrak kitatzeko. Bost urteren buruan, euren egoera legeztatzea lortu dute, ezkondu dira, seme-alabak dauzkate, ez dute ikasi, lana daukate, baita alokairuzko etxe bat eta mailegu baten bidez erositako auto berri-berria ere. Taldean landu zen komunikabideek edota bestelako informazio bideek haien erabakietan jokatzen duten papera, zer ematen dieten pertsona hauek gizarteari, naturari, ekosistemari, ea beharrezkoa den migratzea zoriontasuna lortzeko, zer lortu duten migrazio proze-


suarekin, zergatik sartu diren kontsumoaren gurpilean, ea ezagutzen dugun horrela jokatzen duen jendea, zeintzuk balio, munduaren ikuspegi, autoestima, etika dauzkaten pertsonaiek, zeintzuk arlo eta sektorerekin daukan zerikusia kontsumoak. Etorkinen artean hainbat rol osatzerakoan erosteko ahalmena arrakastari eta kontsumoari lotzeaz hausnartu zen.

E. ZER

DA “OSASUNTSU” JATEA? INFORMAZIO UHOLDEAREN BARRUAN EZ GALTZEKO IRIZPIDEAK.

Toni Lodeiro SUMENDI Osasunaren autogestioaren aldeko elkartea Taldean elikagaien piramidea goitik behera, hots, garrantziaren arabera eraiki zen, eta gure elikadurako ohiko produktuen ezaugarriei buruzko hainbat mitoren inguruan eztabaidatu zen.

84

- Astero talde osasuntsuen kopuru eta barietate nahikoa, osagarririk zein elikagai bitxirik gabe. - Gantz monoinsaturatuak egunero: oliba-olioa, fruitu lehorrak, olibak, aguakatea, arraina. Polinsaturatuak (ekilore-, arto-, palmondo- eta koko-olioak, gaztak, gurina, margarinak (transgenikoak), hestebeteak) neurrian. - Ona da egunero anoa bat fruta eta barazki gordin entsaladan jatea, beroak hondatzen dituen bitaminei eusteagatik. Organismoa babesten duten hainbat substantzia (betakarenoa, likopenoa,...) hobeto bereganatzen dira elikagaiak sukaldatzen badira. - Laboreak eta berauen eratorriak (ogia, pastak, muesliak,...) integralak eta ekologikoki ekoiztuak izan daitezela, elikagai guztiei eustearren. - Esnea, ahal bada, hartzituta egon dadila, jogurta eta kefirra bezalakoa, egunero. Bestelako esnekiak (bio, l-cassey...) ez dira hobeak, baina bai garestiagoak. - Arrautza da arrazoirik gabe kritikatutako elikagai bat. Elikagarria, merkea eta osasungarria da. Ez du kolesterol txarra areagotzen. - Osasuna eta plazerra ez dira elkarren etsai. Edari alkoholdun (ardoa, garagardoa,…) eta bizigarri batzuk (kafea, tea, kakaoa,…) neurrian hartzen badira, antioxidatzaileak eta bestelako onurak ematen dituzte.


- Azukreak, gatza eta alkohola abusatu gabe. - Ekidin arrain handiak, merkurio kopuru handiak metatzen dituztelako aldez aurretik berau irentsi duten arrain txikiagoak jateagatik. - Sukaldatu lurrunetan, presio-eltzean, labean eta plantxan, horrela elikagaiei hobeto eusten zaielako. Ekidin frijituak, ketuak eta txigortuak. - Proteinak eta elikagaiak hobeto bereganatzen dira karbohidratoekin nahastuz gero, hauen indize gluzemikoa gutxitzen baita. Gure elikadura ez dugu kontuan hartzen erosketak egiterakoan, gehiago kezkatu beharko bagintu ere. Bestaldetik, ez obsesionatu osasuntsu jatearekin, kontua da jakitea zer jaten dugun eta berori zaintzea, eta, batez ere, jaten ondo pasatzea. Bibliografia: “La despensa de Hipócrates. Los poderes curativos de los alimentos” 2004 Antonio Palomar. “Nutrición para educadores” 1995 José Mataix eta Emilia Carazo.

F. ENPRESEN

GIZARTE ETA INGURUMEN ERANTZUKIZUNA: KONTSUMO ARDURATSU BATERAKO IRIZPIDEAK.

David Comet IDEAS Ekonomia Alternatibo eta Solidariorako Ekimenak

Galdera hau egin zen: Zer da erosketa arduratsua?, parte-hartzaileek ideia orokorrak eman zitzaten. Behin definizioa azalduta, gure eguneroko kontsumoak eragiten dituen gizarte, ingurumen eta lan inpaktuez hausnartu zen, erreferentzia gisa merkataritza txikia eta ertaina hartuta. Hiru lan talde osatu ziren, eta bertan gure kontsumoan oinarrituta proposamen bideragarriak zehaztu ziren. Azkenik, bidezko merkataritzaren esperientzia azaldu zen, gure kontsumoari koherentzia ematen dion merkataritza sistema alternatibo, arduratsu eta solidario gisa ulertuta.

G. GUTXIAGO GASTATZEN DUT KONTSUMO ARDURATSU BATEKIN. Carlos Javier Lopez CRIC Kontsumoaren gaineko Informazio eta Ikerketa Zentroa

Parte-hartzaileak kezkatzen zituzten kontsumo sektoreetatik (garraioa, etxebizitza, lana, kontsumo hazkorra) abiatuta, arrazoietan sakondu zen: egiturazkoak, politikoak eta ekonomikoak zein baliabideak eskuratzeko desberdintasuna. Pertsona bakoitzak egunez egun egiten duenetik abiatuta jarrera eta ohituren aldaketaz hausnartzea eta lan egitea proposatu zen. Egungo bizimoduak mendekotasun eta kontsumo hazkorrera bultzatzen gaitu, pozgarri iritzi bazitzaion ere jakitun eta norberaren balioekiko koherente izateari. CRICk biztanleriaren asebetetzea soldataren arabera jasotzen zuen grafiko bat aurkeztu zuen. Ikerketa horren arabera jende zoriontsuena da soilik premiazko beharrak, besterik gabe, beteta dauzkana. Diru-sarrera horien maila gainditu bezain laster, asegabetasuna han-

85


diagoa da, esan genezake zenbat eta gehiago eduki, hainbat eta gehiago nahi dugula. Horregatik kontsumo arduratsuak kontsumo gizartea askatu eta norberaren bizipenak arazo kolektiboekin lotu egiten ditu. Galdetu zen ea produktu ekologikoak arruntak baino garestiagoak diren. Hasiera batean mundu guztiak baietz esan zuen. Ekoizpen arruntaren kosteen gaian sakondu zen (fitosanitarioak, makineria handia eta energia fosila, kutsaduraren ondorioz langileen osasun arazoak, lurren gehiegizko ustiaketa eta antzutasuna,…). Produktu merkeak garesti suertatzen dira. Ondorio gisa ikusi zen kontsumo arduratsua berziklatze eta berrerabilpen jokabide batzuk baino zerbait gehiago dela, eta ez dakarrela gehiago gastatzea marka eta produktu alternatiboak erosteagatik. Gure balioen eta bizimoduaren aldaketa bat da, norberaren prozesuek aldaketa kolektiboak indartu ditzaten. Gure behar asko kontsumitu gabe eta gizarte alternatibak sortuz ase ditzakegu.

H. DENBORAREN

BANKUA, TRUKEAREN AUKERA.

Feli Angulo Denbora Bankua “Izarretako ibilbidean” 86

Beste hiri batzuen esperientziari jarraituz, Gasteizen Denboraren Bankua 2004an sortu zen. Pixkanaka jendea metatuz joan zen, egun 130 bazkide direlarik. Hazkunde hau batez ere komunikabideek (irratia, prentsa, telebista) emandako oihartzunaren eskutik etorri zen, baita eskaintzen diren zerbitzuei buruz (Tailerrak, adibidez) ahoz aho egindako publizitateari esker ere. Zer egin dezaket nik zugatik? Zer egin dezakezu zuk nigatik? galderen bidez tailerrean parte hartu zuten pertsonen truke ariketa praktiko bat egin zen. Honen ondorioz holako ekintzak trukatu ziren: erreflexologia, makillajea, ilea moztea, beira-alezko lanak, euskarazko mintza praktika, etxean egindako galletak eta teak,…, hau guztia parte-hartzaileen esperientziak partekatuz.

Aintzane Pomposok Denboraren Bankua zer den azaltzen du / explica qué es el Banco del tiempo


PARTE-HARTZAILEEN BALORAZIO ETA IRADOKIZUN BATZUK Nik ez nuen esperientzia handirik kontsumo arloan, eta hobeto kontsumitzeko aukerei buruz, nire gizarte girotik edota ingurunetik irteteke, gauza batzuk ikasi egin ditut, baliabideak optimizatzearren. Oso interesgarria izan da, oso era atseginean egin dutelako eta oso gauza praktikoekin irakatsi digutelako, esate baterako gugandik hurbil dagoen edozein ekoizlerengandik jaso ditzakegun produktuekin. Uste dut ekimena interesgarria dela, batez ere ikusteko badagoela gaiarekiko eta kontsumo arduratsuko alternatibak sortzearekiko interesa daukan jendea. Gustatu zait ekoizpen sektoreak, merkataritza sektoreak, gizarte erakundeen sektoreak eta kontsumitzaileen sektoreak batera jardun izana. Mintegia oso interesgarria eta oso ondo antolatua iruditu zait. Jorratu diren gaiek gaurkotasuna daukate. Denetarik egon da, batzuetan gertatzen da hitzaldi berean osagai oso kritiko, ausart eta baliodunak daudela, baina baita beste batzuk xinpleak eta demagogikoak direla ere.

87


Kontsumo arduratsuaren konplexutasuna eta garrantzia. Nire sektoreaz gain (kontsumitzaileak) honetan ari diren beste sektore batzuk ezagutu ditut. Goizeko atsedenaldietan animazioa eta arratsaldetan bukaeran bateratze-lana egotea gustatuko zitzaidan. Gustatu zait goizez txostenak eta arratsaldez tailerrak egotea. Oso ondo antolatuta egon da, une oro jendea egon da zalantzak argitzeko. Ordutegiak bete egin dira. Antolakuntza eta tailerrak edo hitzaldiak ematera etorri ginenontzako arreta eta adeitasuna eredugarriak, benetan. Lan ordutegitik kanpo, hots, ordutegi zabalago batean, ekitaldiren bat egingo nuen, zabalpena baliatzeko eta ordutegiak zirela-eta mintegian parte hartu ez zuen jendearentzat. Uste dut informazio asko jaso dugula, eta etsipen sentsazio baten ostean, hainbat alternatiba plazaratu direla. 88

Ekoizle, dendari eta kontsumitzaileen arteko akordioa posiblea da. Tailer bat bertan behera utzi izanak pixka bat atsekabetu banau ere, aukeratu dudan tailerra asko gustatu zait. Bide batez, tailerra aukeratzea ez da erraza. Egitaraua trinkoegia zen, goizez neuk bakarrik panelak eta Gasteizko ekimenak aurkezteko ekitaldiren bat egingo nituen. Mintegiko eremu zentral bat erabiltzea talde handiaren aurrean kontatzeko nor naizen, nondik natorren, zerk kezkatzen nauen, zer lantzen ari naizen gai honen inguruan, zeintzuk zalantza dauzkadan,‌, elkar hobeto ezagutu dezagun. Bazkarietarako guztiok elkarrekin prezio merkean bazkaltzeko era bilatuko nuke. Buru-trinkotasuna pixka bat apurtzea eta goiz erdialdean atsedenaldiaren erdia jolas bat edota barre, oihu edo mugitzea eragingo digun zerbait egiteko. Gustatuko litzaidake hurrengo bat egongo balitz eta berriro gonbidatuko baninduzue. Ponentziaren luzera dela medio eta leku arazoengatik, ponentzia moztu dugu eta, hala denean, parentesi arteko puntuekin adierazi dugu. Barkamena eskatzen diogu autoreari. Interesa duten irakurleek ponentzia osoa eska diezaiekete GGKE antolatzaileei.


90

Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegia  

Hona hemen, Gasteizen, 2007ko martxoaren 13an eta 14an egindako Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegiko testu argitalpena. Mintegia “Zent...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you