Ezagutzen al dituzu gure kontsumoaren ondorioak?

Page 1


KONTSUMO

Zer da Kontsumo Kontziente Arduratsua?

Gure eguneroko kontsumoa behatzea. Modu ez-ohikoan jokatzeak, esate baterako, erosketak egitera ehunezko poltsa bat edo bizkar-zorroa hartuta joateak eta saltokietako plastikozko poltsak ez erabiltzeak ez gaitu beldurtu edota lotsarazi behar. Hainbeste aukera daude!

KONTZiENTE ETA ARDURATSU

BAT EGITEAK

Informazioa bilatzeko denbora hartzea. Informazio horrek kontsumoaren alderdi ezkutuak, ikusten ez direnak, erakuts diezazkiguke.

Egungo sistema ez da gertakari natural bat, ez da berez sortua; pertsonek sortu zuten...beraz, alda liteke... GOAZEN, BADA, BERRIA SORTZERA!

SISTEMA HAU KRISIAN DAGO

Soroetan bildu, erauzi, landu eta garraiatzen ditugun gauzen %99a zabor bihurtzen da 6 hilabete baino lehen.

Ba al dakizu nondik datozen erosten ditugun gauzak eta bota ondoren nora doazen?

Gure kontsumoa arrazionalizatzea. Azken batean, honako galdera hauek geure buruari egin eta hausnartzea: benetan zer behar dugun, produktu hauek gure bizitzan duten erabilgarritasuna zenbaterainokoa den, eta produktu horiek zer prezio duten, ingurumenean eta gizartean duten eragina kontuan izanez gero.

ZERA ESAN NAHI DU Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Gainera, produktu aukera zabala daukagu, nahi duguna hautatzeko. Baina egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan eta non ekoizten diren? Nork egiten dituen? Ba al dakigu gure dirua nori ematen diogun? Gure ekintzek ondorio onuragarriak izan ditzaten eta bidezkoagoa den mundu bat sortzen lagun dezaten, garrantzizkoa da gure kontsumo ohiturez gogoeta egitea eta produktuari buruzko informazioa biltzea. KONTSUMO KONTZIENTE ETA ARDURATSU BAT EGITEAK ZERA ESAN NAHI DU, erosketak egitean, kalitatea eta prezioa ez ezik, produktu edo zerbitzu horrek gizartean eta ingurumenean izan ditzakeen ondorioak ere aintzat hartu behar ditugula. Horrela jokatuz, zein ekoizpen-metodo onesten ditugun eta zein gaitzesten adierazten dugu, eta honek, kontsumitzaile gisa, indar handia ematen digu, enpresen jokabidea baldintza dezakegu eta. Gogoan izan jasangarria edo iraunkorra ez den aukera baten ondoan izaten dela bestelako hautabideren bat ere, ekologikoa dena, ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen dituena. Gainera, kontuan izan behar dugu, produkturen bat geureganatzerakoan, EROSI aditzaz gain, badirela beste batzuk ere, esate baterako, trukatu, utzi, partekatu eta berrerabili, gizabanakoaren nahiz talde osoaren probetxu eta gozamenerako. Askotan, informaziorik ez dugulako egiten dugu aukera bat edo beste; horregatik, Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido proiektuaren bidez, modu Kontziente eta Arduratsuan aukeratu eta Kontsumitzeko bitartekoak eskaini nahi ditugu.


1

5

2

Erosten ditugun gauzak sistema ekonomiko baten barruan mugitzen dira. Sistema hau kapitalismo globala da. Ikus dezagun nola funtzionatzen duen

4

4.puntua zara*?

1

ERAUZKETA: ekintza honen bidez, baliabide naturalak ustiatzen dira. Prozesu honetan, zuhaitzak mozten dira, mendiak leherrarazten dira mineralak lortzeko, ura kutsatzen da, zenbait animaliaespezie desagerrarazten dira...Eta gainera, kontuan izan behar dugu baliabideak agortu egiten direla! Aberastutako herrialdeek BESTE HERRIETAKO baliabideak ustiatzen dituzte.

3

kaltegarriak eragiten ditu, bai gure osasunean, bai ingurumenean. Gaixotasun batzuen ugaritzeak badu zerikusirik kutsadura handitzearekin. BANAKETA: Produktu hauek guztiak ahalik eta azkarren saltzea da kontua. Helburua: prezio baxuei eustea, jendeak eros ditzan eta inbentarioa mugi dadin. Eta nola lortzen da prezio baxuei eustea? Egiazko prezioa beste batzuei ordainaraziz (beraien baliabide naturalak galduz, euren airea zikinduz, gaixotasunak ugarituz...). KONTSUMOA: Hauxe da sistema honen bihotza eta, horregatik, nazioarteko finantza4*krisia jasaten ari garen garai honetan,

3

Ikus dezagun nola funtzionatzen duen:

2

EKOIZPENA: Fase honetan energia erabiltzen dugu eta, batzuetan, nahasketak egin eta produktuak sortzeko gai kimiko toxikoak. Honela, kutsadura toxikoa sortzen da, eta honek ondorio

Zer lor

5

Zabor hau guztia zelai batean lurperatu edo erraustegiren batean erretzen da; honela, airea, lurra eta ura kutsatzen dira eta klimaaldaketa eragiten da. Errausketa oso kaltegarria da, zaborra erraustuz oso kutsagarriak diren gai toxikoak sortzen baitira, dioxinak, esaterako. Enpresa batzuek euren hondakinak beste toki batzuetara esportatzen dituzte, toki horietan sortuak izan ez arren.

HONDAKINAK: Kontsumo erritmo hau delaeta, ezin ditugu etxean eduki erosten ditugun gauza guztiak; beraz, ZABORRETARA botatzen ditugu. Gure herrialdean pertsona bakoitzeko 500 kg zabor sortzen dugu.

dezakegu?

kontsumitzen jarraitzeko esaten ari zaizkigu. Sistema honetan, gu ez gara amak, ez aitak, ez irakasleak, ez nekazariak, pertsona kontsumitzaileak baizik. Eta zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta gehiago balio dugu. Publizitateak behin eta berriz produktuak erostera eta berritzera bultzatzen gaitu. Gaur egun, inoiz baino gauza gehiago dauzkagu, baina inkesten arabera, ez gara lehen baino zoriontsuagoak. Agian, gauza gehiago eduki arren, benetan zoriontsu egiten gaituenaz familia, lagunak, aisialdia gozatzeko denbora gutxiago dugulako. Inoiz baino lan gehiago egiten dugu, dirua izateko eta, horrela, zoriona emango digun zerbait erosteko.


ZEIN DA NIRE EGINKIZUNA? erosi baino lehen ¥ Pentsatu zeintzuk diren zure benetako premiak. Hausnartu ea erosten duzunak benetan gogobetetzen zaituen ala ez. Saihestu behar faltsuak. ¥ Kontsumoa murriztu eta beharrezkoa bakarrik kontsumitu. Gutxiago behar izan, eros eta gasta dezakezu, seguru. Besteekin partekatu, trukatu, hautsitakoa konpondu eta irudimenez jokatu. ¥ Ekidin publizitate engainagarria. Jarri zalantzan markak eta iragarkietan behin eta berriz hitzematen dutena. ¥ Informa zaitez produktuen errealitateaz eta egin galderak zeure buruari: marka hau aukeratuta zein enpresari ari natzaio ematen nire dirua? Zer ondorio ditu ingurumenean? Zer lan-baldintza ote dituzte produktu hau egin duten gizonemakumeek? Ikas ezazu etiketak irakurtzen. ¥ Ziurtatu zerbait erostea erabakitzen duzunean, erabaki hori hartzeko kontuan izan dituzula planetarako eta gizakientzat onuragarriak diren irizpideak. Aukeratu ingurumena eta giza eskubideak gehien errespetatzen dituzten enpresak. ¥ Pentsatu nola administratu nahi duzun zure dirua. Zorpetzea negozio ona izaten da bankuentzat; zuri, ordea, ez zaizu komeni. Beharrezkoa ez bada, ez zaitez zorpetu. Informa zaitez banku etikoei buruz. ¥ Eta gogoratu, GUTXIAGO KONTSUMITZEA HOBETO BIZITZEA DELA.

erostean Erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktu guztietan egin daiteke kontsumo kontziente eta arduratsua. Kontzientzia zaitez eta egizu zerbait!

nori erosi?

Denda txikietan edo azoketan erosi; honela, tokian tokiko ekonomia indartuko duzu eta auzoak biziagotuko dituzu.

Saihestu saltoki-guneak, saltoki-kateak eta kotxez bertaratu beharra dagoen edozein saltegi.

Bilatu bestelako aukera batzuk, esate baterako, zuzeneko salmenta, kontsumo taldeak edo kontsumo kooperatibak.

Ez erosi giza eskubideak edota ingurumena errespetatzen ez dituztenei. Kontsumo-boikota egiteak enpresa horien politika edo jokabidea aldaraz dezake. Ez erosi euren iragarkietan emakumeen nahiz neskatilen gorpuak esplotatzen dituzten markak.

zer erosi?

¥ Bertako eta garaian garaiko elikagaiak kontsumitu; honela, alde batetik, mesede egingo diezu bertako nekazaritza eta abeltzantzari; bestetik, jangaiak urrunera garraiatzeak ingurumenean eragiten duen kaltea ekidingo duzu. ¥ Kalitatezko produktuak erosi, gehiago iraun eta gutxiago kutsatzen dutenak, nahiz eta batzuetan garestiagoak izan. ¥ Produktu ekologikoak kontsumitu. Osasungarriagoak dira zuretzat, eta hobeak ingurumenerako. ¥ Uko egin transgenikoei. Ez zaitzatela engaina. Nekazaritza-produkzioa eta elikagaien merkatua kontrolatu nahian dabiltzan enpresa handien onerako baino ez dira. Gosea ez da eskasiak eragiten duen arazoa, banaketa ezak eragiten duena baizik. ¥ Bidezko merkataritzako produktuak erosi. Honela, herrialde pobretuetan produktu horiek ekoizten dituzten milaka lagunen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezakezu. Bidezko merkataritzak soldata egokiak, benetan merezitakoak, aldarrikatzen ditu; haurren esplotazioa gaitzesten du; gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen du; ingurumena eta laneko eskubideak errespetatzen ditu, eta antolaketa sustatzen du.


nola pentsatu ingurumenan? Bilgarri gehiegi duten produktuak erosi beharrean, erosi ontziratu gabeak edo soltean datozenak. Ez hartu supermerkatu eta dendetan eskaintzen dizkizuten plastikozko poltsak; ahal baduzu, eraman zeure poltsak, ehunezkoak, eta berrerabil itzazu ahalik eta gehien. Plastikozko poltsa bat egiteko segundo bat besterik ez omen da behar, 20 minutuz erabiltzen omen dugu eta 400 urtetik gora behar omen dira poltsa hori deskonposatzeko. Ba al zenekien hau? Erosi beharrean, birziklatu. Ez kontsumitu erabili eta botatzekoa den gauzarik. Elikagaiak gordetzeko, kristalezko ontziak plastikozkoak edota aluminiozkoak baino ekologikoagoak dira. Zure herri edo hiriko ura kalitate onekoa baldin bada, ez edan botilako urik. Ez erabili oso kutsagarriak diren edota birziklatu ezin diren materialak, poliespanezko (kortxo zuria) erretiluak edo aerosolak, adibidez. Pilak, margoak, bernizak, kolak, disolbatzaileak... Horrelako produktu toxiko gutxiago erabili; horien ordez, jo produktu ekologikoetara. Pentsatu nola aurrez dezakezun energia (dutxa zaitez, bainatu beharrean; iturrien ur-jarioak lehenbailehen konpon itzazu; jarri ur-difusore edo hedatzaileak...). Gogoan izan, benetan guztiz garbia den energia bakarra kontsumitzen ez dena dela. Utzi kotxea aparkatuta eta erabili garraio publikoa edo, bestela, joan oinez. Honela, auto-ilarek galarazten dizuten osasuna berreskura dezakezu. Zure gauzak egoera onean eduki, ahalik eta gehien irauteko. Honela, gutxiago gastatuko duzu eta ingurumenak eskertuko dizu. Informatika-ekipoek, telefono mugikorrek... oso kutsagarriak diren osagaiak dituzte; dauzkazunak luzaroan erabil itzazu, modagatik berriak erosi beharrean.

Zer egin dezakezu sortzen dituzun hondakinek ahalik eta kalte gutxien eragin dezaten? 짜 Berriz erabili. Botatzeko asmoa dugun makina bat gauza beste era edo modu batzuetan berrerabil daitezke. Erabili irudimena. Bilatu beste aukera batzuk, baliabide naturalen ustiapena murriztu dezaketenak. Egin al duzu inoiz zuk zeuk zure xaboia erabilitako olioarekin?

짜 Har ezazu parte gaikako hondakin-bilketan. Bota ezazu kartoia edukiontzi urdinera; plastikozko ontziak, horira, eta beira, edukiontzi berdera. Halaber, gogoan izan badirela gune berdeak edo garbiguneak ere, eta hauetara eraman daitezkeela edukiontzietara bota ezin diren hondakinak, esate baterako, arropa, pilak, olioa, bonbillak, ordenagailuak... 짜 Birziklatzea ez da zaborra bereiztea bakarrik. Berreskura itzazu hondakin organikoak eta egizu zure landareentzako edo baratzerako konposta. Honela, ingurumena zaindu eta dirua aurreztuko duzu. 짜 Ez onartu hondakinen errausketarik. Izan ere, errauste-sistema arriskutsua da eta ondorio larriak ditu, bai gizakion osasunean, bai ingurumenean. Badira beste hautabide batzuk ere!

Gutxiago kontsumitzea hobeto bizitzea da

Ekonomia-sistema kapitalistak etengabe gastatzera bultzatzen gaitu, eta gu ez gara konturatzen gure kontsumitzeko ohiturekin pobrezia sortzen eta planeta suntsitzen ari garela. Kontsumi daiteke beste modu batera, eta gainera, beharrezkoa da hala egitea. Ondasun eta zerbitzu gehiago izateak ez du esan nahi bizitza-kalitatea hobea denik. Egiozu aurka kontsumismoari! Alda ezazu zure pentsaera, eta orain arteko hiru ezaugarri hauen ordez Ona, Polita eta Merkea (gaztelaniaz hiru B ezagunen bidez adierazten direnak: Bueno, Bonito, Barato) lehenets itzazu honako hiru ekintza hauek: Murriztu, Berrerabili, Birziklatu (gaztelaniaz, hiru R ak izango liratekeenak: Reducir, Reutilizar, Reciclar). Garrantzizkoa da mobilizatzea, jokabideak eta politikak alda daitezen eta pertsona kontsumitzaile arduratsuak izateko ohitura hedatuz joan gaitezen. Has zaitez zure familiarekin, hitz egin zure lagun-taldearekin eta ezagunekin; hauek, berriz, beste batzuekin hitz egingo dute eta honela, sare bat osatuz joango gara, kontsumitzen duenagatik kezkatuta dagoen eta beste hautabide batzuen bila dabilen jendearekin. Honela, bakoitzak kontsumitzaile gisa duen boterea edo indarra besteenari gehituz, gure ahotsa ozenago entzun ahal izango da. Norbaitek pentsa lezake, ordea, hau guztia idealista dela, amets bat besterik ez dela, ezin litekeela gerta, alegia. Hori uste duenari hau bakarrik erantzun dakioke: ingurumena eta gizakiak esplotatzen dituen sistema honekin jarraitu nahi dutenak direla idealistak edo ameslariak. .

Pentsa ezazu beste pertsona batzuekin bat egin dezakezula

Kontsumitzaileen elkarteekin. Auzo elkarteekin. Gizarteko plataformekin. Erakunde ekologistekin. Kooperatibekin. Kontsumo taldeekin. Denbora-bankuekin. Bidezko Merkataritzako erakundeekin. Eskoletan eta unibertsitateetan. Sindikatuekin. Info: GKEekin. zentzuzkontsumitu@setem.org Tel Zk.. 945120746 Zure lantokian