Page 1

FRUTAK DENDARA BAINO LEHEN Zer dakigu kontsumitzen ditugun produktuez?


SARRERA Gure eguneroko ekintzek hutsalak ematen dute, baina badute eragina ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean. Egunero egiten ditugun ekintza horietako bat da kontsumitzea. Egunero elikagaiak, ura, energia, jantziak, eta abar kontsumitzen ditugu. Askotariko produktuak ditugu aukeran. Baina badakigu benetan zein lehengairekin eta zein baldintzetan egin diren produktu horiek? Nork eta non fabrikatzen dituzten? Nork irabazten duen produktu horien truke ordaintzen dugunarekin? Gure ekintzek eragin positiboak sortzeko eta mundu bidezkoagoa lortzen lagungarriak izateko, ezinbestekoa da guk guztiok gogoeta egin dezagun kontsumitzen dugun moduaz eta informa gaitezen nahi eta/edo behar ditugun produktuez.

HELBURUAK Kontsumitu ohi ditugun frutak nondik datozen jakitea. Kontsumo arduratsuko alternatiba bat ezagutzea: hurbileko eta sasoiko produktuak kontsumitzea.

GOMENDATUTAKO ADINA 12 urtetik gora

IRAUPENA 1 h 30 min

MATERIALA Frutak dauzkaten fitxak; kopurua alda daiteke, zenbat parte-hartzaile dagoen 4 saski edo kutxa 4 etiketa, sasoiak idatzita Peters-en mapa Kartoi meheak edo berrerabiltzeko kartelak Zinta Errotuladoreak edo klarionak

ALDEZ AURREKO GOMENDIOAK DINAMIZATZAILEARENTZAT Interesgarria izan daiteke saski pedagogiko honetako “Orientazio teorikoak… Sar zaitez testuinguruan!” atalean eskuragarri dagoen materiala kontsultatzea. “Oinarrizko aurkezpenak… Gaiari heldu!” atalean aurkezpen lagungarriak aurkituzko dituzu.


DINAMIKA NOLA GAUZATU 1. Talde txikiak osatuko ditugu. Talde guztiek kide-kopuru bera izango dute. 2. Talde bakoitzari zenbait fruta-fitxa emango zaizkio. Talde guztiek fitxa-kopuru bera izan behar du. Fitxan, frutaren izena eta haren marrazkia baino ez dira ageri. 3. Lurrean edo mahai baten gainean, lau saski jarriko ditugu. Bakoitzak uzta-sasoi baten idazkuna darama: udazken-sasoia, negu-sasoia, udaberri-sasoia eta uda-sasoia. 4. Talde bakoitzari bere fitxak dagozkien saskietan jartzeko eskatuko zaio. Horretarako, 5 minutu emango dira. Aurretik, aditzera emango zaie “sasoia” aipatzen denean, halakoak gure inguruan aurkitzen ditugun sasoiari buruz ari garela. Era berean, azalduko zaie produktu batzuk sasoi jakin batekoak izan arren, urte osoan zehar kontsumi daitezkeela tratamendu berezirik eman gabe. 5. Emaitza eta “eginiko hutsak” aztertuko dira (15 minutu). 6. Talde bakoitzak “bere fruten” fitxak berreskuratu, eta mapamundi bat jarriko da lurrean. Talde bakoitzari bere fitxak zein dagokion kontinentean jartzeko eskatuko zaio, fruta bakoitzaren jatorria kontuan hartuta. Horretarako, 10 minutu izango dute. 7. Produktu bakoitzaren etiketak banatuko dira taldeen artean. Etiketa bakoitzak informazio hau dauka: frutaren izena; fruta hori ekoitzi den tokia; gure etxera iristeko egin dituen kilometroak; eta dendan kiloak duen prezioa. Ausazko banaketa egingo da etiketekin. 8. Talde handian, fruta bakoitza kokatzeko tokia aztertuko da. Talde bakoitzak bere erabakiaren argudioak emango ditu, eta, gero, etiketa daukan taldeak erantzuna zuzena den ala ez jakinarazi behar du, etiketan azaltzen den informazioa irakurriz (30 minutu inguru). 9. Zenbait kartoi mehetan zutabe batzuk markatuko dira, eta pertsona batek bete egingo ditu, talde handiak informazioa eman ahala.

Uda-sasoia

Udazkensasoia

Negusasoia

Udaberri -sasoia

Hurbileko produktua

800km Inportatubitartekopr tako oduktua produktua

10. Kartel berrerabili batean, talde bakoitzak egokitu zaizkion frutek gure mahaira iritsi arte egin behar izandako kilometro-kopurua idatziko du, eta Peters-en mapan ibilbidea markatuko du. 11. Emaitzak aztertu, eta egiaztatuko da kontsumitzen ditugun hurbileko eta sasoiko produktuak egiaz gutxiengoa direla. Dinamizatzaileak, orduan, eztabaida txiki bat bultzatuko du, kontsumitu ohi ditugun produktuez zer gutxi dakigun oinarri hartuta. 12. Parte-hartzaile bakoitzak “bere” kontsumo-eredua, une horretan daukana, laburbilduko du, hau da, ea frutak erosteko azalera handietara jotzen duen, denda txikiak aukeratzen dituen, eta abar. Elkarrizketa bat ezarriko da orduan produktu baten ziklo osoari buruz, zikloaren atal bakoitzak pertsonengan –emakumeengan bereziki–, ingurumenean, eta abarretan dituen inpaktuei buruz.

ONDORENGO HAUSNARKETARAKO ARGIBIDEAK Hausnarketa egiterakoan, galdera hauetakoren bat har dezakegu abiapuntutzat: zer dakigu


erosten dugunaz?; erosterakoan, kontuan izaten dugu nondik datorren erosten duguna, eta sasoiko produktu bat den ala ez?; produktuen etiketak begiratzen ditugu?; behar besteko informazioa al dute?; normala al da batez beste 8.000 kilometro egiten dituzten produktu batzuk merkeak izatea?; zer esan nahi du horrek?; zergatik saltzen dira supermerkatuetan Frantziako patata gehiago, Arabakoak baino?; supermerkatu batean erosten ditugun produktuak gure hiritik hurbil dagoen nekazaritza-ekoizpenen batean aurki ditzakegu?; ba ote dakigu gure inguruan zer ekoizten den?; erosterakoan, kontuan izaten al dugu nondik datorren erosten duguna?; badakigu nola ekoitzi diren janariak?; ba al da alternatiba bat kontsumo kontziente eta arduratsua? KONTSUMO KONTZIENTE ETA ARDURATSUAk proposatzen du, kalitatea eta prezioa ez ezik, gizartearen zein ingurumenaren gaineko inpaktua ere kontuan izan dezagula erosterakoan. Horrek, kontsumitzaile gisa, botere handia ematen digu, enpresen jokabidean eragina izan baitezakegu. Kontzeptu hori parte-hartzaileek ideia-jasaren hasierako fasean adierazitakoarekin bat datorren aztertuko dugu. Kontsumo kontziente eta arduratsuak HURBILEKO, SASOIKO ETA INGURUMENA ERRESPETATZEN DUTEN PRODUKTUEN alternatiba planteatzen du. Saski pedagogiko honetako “Alternatiba praktikoak... Mugi ezazu fitxa!” atala begiratzeko gomendatzen da. EGIN DAITEZKEEN ALDAERAK Dinamika egin aurretik, euri-jasa eragin dezakegu, parte-hartzaile bakoitzak “kontsumo arduratsua” kontzeptuak zer iradokitzen dion azal dezan. Ideia guztiak kartel berrerabili batean edo arbel batean jasoko dira. Saioa bukatzean, ideia horiek kontzeptuaren benetako esanahiarekin bat datozen aztertuko dugu. Zenbat denbora gelditzen den, saski pedagogiko honetako “Ikus-entzunezkoak… Ikus, entzun!” atalean eskuragarri dauden bideoetakoren bat ikus daiteke. Produktuak sasoiaren arabera bereiztea zaila izan daiteke. Hori errazago izan dadin, bi sasoi bakarrik jar daitezke: “X-sasoiko produktua, hots, orain gaudenekoa” eta “Sasoiz kanpoko produktua”. Halaber, aldez aurretik parte-hartzaileei etxeko hozkailuetan zer fruta dauzkaten begiratzeko esan ahal zaie, eta azalera handietara joateko, salgai zer produktu dauden aztertzeko. Nahi izanez gero, dinamika honen lagungarritzat saski pedagogiko honetako sasoiko produktuen inguruko mahai-zapiak eta postalak eman daitezke. Fitxen ordez, benetako frutak erabil daitezke.


Hona fruten fitxak. Hauek erabil ditzakezu, edo beste batzuk bilatu zure kabuz.

JANARI IBILTARIAK Anana 2,50€/kg JATORRIA Costa Rica Zenbat kilometro ibili ditut? 8.500km

JANARI IBILTARIAK Gerezia 4,25€/kg JATORRIA Txile Zenbat kilometro ibili ditut? 10.800km


JANARI IBILTARIAK Golden sagarra 1,67€/kg JATORRIA Frantzia Zenbat kilometro ibili ditut? 800km

JANARI IBILTARIAK Sagar gorria 1,59€/kg JATORRIA Frantzia Zenbat kilometro ibili ditut? 800km


JANARI IBILTARIAK Erretiluko marrubia 1,99€/500g JATORRIA Maroko Zenbat kilometro ibili ditut? 1.380km

JANARI IBILTARIAK Leka zapala 1,45€/500g JATORRIA Maroko Zenbat kilometro ibili ditut? 1.380km


JANARI IBILTARIAK Zainzuri berdea 2,25€/kg JATORRIA Peru Zenbat kilometro ibili ditut? 9.500km

JANARI IBILTARIAK Mangoa 4,19€/kg JATORRIA Peru Zenbat kilometro ibili ditut? 9.500km


JANARI IBILTARIAK Porrua 1,75€/kg JATORRIA Portugal Zenbat kilometro ibili ditut? 700km

JANARI IBILTARIAK Aran gorria 2,99€/kg JATORRIA Hegoafrika Zenbat kilometro ibili ditut? 16.400km


JANARI IBILTARIAK Pomeloa 0,99€/kg JATORRIA Hegoafrika Zenbat kilometro ibili ditut? 16.400km

JANARI IBILTARIAK Golden sagarra 1,30€/kg JATORRIA Espainia Zenbat kilometro ibili ditut? 80-800km


JANARI IBILTARIAK Apioa 0,99€/kg JATORRIA Espainia Zenbat kilometro ibili ditut? 80-800km

JANARI IBILTARIAK Aukerako patata naturala 0,86€/kg JATORRIA Frantzia Zenbat kilometro ibili ditut? 120-3000km.


JANARI IBILTARIAK Mingrana 2,4€/kg JATORRIA Espainia Zenbat kilometro ibili ditut? 80-800km.

JANARI IBILTARIAK Kiwia 2,35€/575g JATORRIA Euskadi Zenbat kilometro ibili ditut? 0-200km

Frutak dendara baino lehen  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you