Page 1

COMENIUS  TOPAKETA ZEANURIN URRIAK 22­26                       

Aurten  Zeanuriko ikasleak eta irakasleak Comenius proiektuan murgilduta daude bertako topaketa prestatzen. Comenius programa  Europako proiektua da eta bi urteko iraupena ditu . Beste herrialde batzuetako ikastetxeekaz amankomuneko proiektu bat lantzen dute.  Zeanuriren kasuan, lau ikastetxeekin  dagoz lanean : Frantzia­Louvres­eko “College Paul Ricoeur”, Portugal- Guiramaes-eko “Escola Santos Simoes” , Italia­Spoltore­ko “Instituto Comprensivo Spoltore”  ta Polonia Cieszyn­eko,  “Gimnazjum nr 3 z Oddzialami Integracyjnym” . Haien proiektua izendatzen da : Diversity: Our most precious treasure  ( Aniztasuna : Gure Altxorrik Preziatuena) eta Kulturarekin erlazionatuta dago. Aurreko ikasturtean hasi ziren proiektu honekin  eta 2013.ko ekainean amaituko dute Cieszyn­en.  Zeaniko  ikasleek hartu­emonak izan dute e­postaren bidez haien penfriends­ekin  eta ikasle batzuk  aurreko topaketan Guimaraesen elkar ezagutu ziren.  Orain eskola guzti hauek  datoz  Zeanurire urriaren 22an eta urriaren 26raino egongo dira bertan. Zeanuriko  ikasleek haien pen­friends hartuko dute beraien etxeetan eta irakasleak bertako hotel baten egongo dira . Beraz, aste horretan ekintza bereziak ospatuko dira, Zeanuriko udala ta herriko erakundeen laguntzarekin. Hasteko, astelehenean 22an arratsaldez, bisitariei  harrera ofiziala egingo zaie, herriko ordezkariekin. Martitzenean 23an , eguztenean 24an  eta barikuan 26ean  haien  konbidatuak Gorbeiara, Bilbo ta Gazteiz ezagutzeko aukera izango  dute. Baina egunik aipagarriena eguena  izango da. Bertan “Euskal Jaia “ ospatuko da, euskal  ohiturak eta tradizioak  haiei erakusteko . Hemen duzue egun horretako egitaraua:


EUSKAL JAIA

Eguena, Urriaren 25ean

EGURALDI ONAGAZ: PLAZAN      /    EGURALDI TXARRAGAZ: FRONTOI BARRUAN

■           11:00etan: Sarrera Zeanuri eskolako ikasle bertsolariakaz. Ondoren, Iratí Astondoaren bertso­saioa. 11:30etan: Euskal dantzak, Zeanuriko Arrikibar umeen dantza taldearen eskutik eta nagusien dantza taldea. ■ 12:00etan: Zeanuriko koruaren eta herriko txistularien  emanaldia. Ostean, umeen korua. ■ 12:30etan: Esku pelota partiduak frontoian (pelotari gazteak eta nagusiak) ■ 13:30etan: Triki­poteoa, herrian tabernaz­taberna. ■ 14:30etan: Herri bazkaria    (Eguraldi txarragaz eskolan) Menua: entsalada, babarrunak (sakramentu eta guzti) eta bizkotxoa. ■ 17:30etan: Plazan herri kirolak  (Eguraldi txarragaz eskolan). Hasteko erakustaldia eta ondoren, ikasleen partehartzea.

Herri bazkarireko txartelak 5€tan salduko dira, herriko tabernetan eta eskolan, urriaren 1etik 15era bitartean.


ARGAZKIAK   AUKERATZEKO zeanuriko ikasleak euskal dantza bat egiten

Zeaniko eskola


Artikulua  

this is an article about our comenius meeting celebrated in october 2012

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you