Issuu on Google+

Aterpe eskeak eta eskaintzak

8 1

Berdintasunerako udal kontseilua

2 urteko agintaldiaren argitzalak

Batasunaz 2010eko urtarrila

Zarauzko Ezker Abertzalearen aldizkaria

PSE-EE eta PPren mesederako itun berria udalean


2

Zarauzko Ezker Abertzalearen agerkaria

Udal honetan ez zaie inolako aurrerabiderik eskainiko udal hauteskundeetan botoa Ezker Abertzalearen hautagaiei eman zien herritarrei

Udal honek ez du ezer egingo Euskal Herriak bizi duen gatazkaren irtenbide politikoaren alde

Apartheida eta gobernu ituna PSE-EE eta PPren mesedetan Lau ezezko horiekin batera baiezko hau: alderdi bakoitzak bere botereguneak eta liberatuak izango ditu, bakoitzaren beharrak asetzeko bezainbeste. Bi urte hauek begien bistan jarri digute Zarauzko gobernu itunaren oinarriak PSE-EE eta PP alderdien estrategia politikoaren mesedekoak direla. Euskal Herria menderatua amesten dutenen iritzia atera da garaile, irtenbide politikoaren eta burujabetzaren kaltetan.

Gobernu itunaren iruzurra Aldez eta moldez beren arteko batasuna aldarrikatu arren, nagusiki ez da herriaren inguruko proiektu adostu batek ongarritutako ituna, interes alderdikoiek behartutakoa baizik. Diotenaren arabera, gobernu ituna ez da ez ezkerrekoa ez eskuinekoa, ez abertzalea ez espainola. Zer da bada, orduan? Itxurazko batasuna irudikatu beharrak higaturik, bere buruaren iraupena ziurtatzeaz gain beste egitasmorik ez duen ituna dugu. Gobernu kideen arteko kontraesanak eta kalapitak agertu daitezkeela eta,

ezin dute proposatu batasun hori arriskuan jarriko lukeen gairik, ezin dute aintzat hartu batasun horren ahulezia agerian jar dezakeen herri ekimenik. Zinegotzi arduradun bakoitza bere botere-gotorlekuan babestuta dagoenez, itunak ez du proiektu bateraturik, kontrakoa adierazi nahi izaten duten arren. Eta gutxiago etorkizuneko proiektu pizgarririk Zarauzko herriarentzat. Izan ere, ez ezkerreko ez eskuineko, ez abertzale ez espainol, ez omen den ituna eskuinekoa eta espainola da azken buruan, itunaren giltzak PSE-EE eta PP alderdien esku utzita daudenez.

Ezker Abertzaleko hautetsiak lanean Gobernu itunaren ezezkoaren aurrean, baiezkoaren politika aldarrikatu dugu: bai udal politikan parte-hartze ireki eta zabalari; bai herriko arazoak beren gordinean eztabaidatzeari; bai ezker ikuspuntuko proposamenez atondutako aldaketari; bai eskubide zibil eta politikoak guztientzat aldarrikapenari; bai Euskal Herriaren burujabetzari. Salbuespenak salbuespenen, apartheid gordinenaz erantzun zaigu


3

18. Alea - 2010eko urtarrila

Udal honek ez ditu Euskal Herriaren burujabetza politiko eta sozialaren aldeko ekimenak bultzatuko

Udal honek ez du sakoneko eztabaidarik piztuko Zarauzko herriaren oinarrizko arazoei buruz

eta testuinguru horretan egin behar izan dugu lana. Horregatik, gai guztiak ezin izan ditugu nahi bezainbeste jorratu ahal izan, baina garrantzitsuenetan nabarmendu da Ezker Abertzalearen ahotsa, udal dinamikan oposizioko ahots bakarra bihurtzeraino.

Eskubide zibil eta politikoak

Izan ere, udaletxeko ateak giltzarrapoz itxi nahi dizkiguten horien aurrean ez dugu etsiko, zorretan baikaude herritar guztiekin eta, bereziki, beren botoa Ezker Abertzaleari eman ziotenekin. Zorretan baikaude etorkizun laburrean beste testuinguru politiko bat amesten dutenekin.

Esan daiteke alkateak PSE-EEko bozeramaileari eman diola alkate makila. Maiz askotan nork egiten du, bada, udal batzarrera eramaten diren gaien aurkezpen formala? Inoiz udal batzarraren dinamika zangotrabatzen denean, nork adierazten du, bada, hartu beharreko bidea, alkatearen oniritziarekin? Zergatik

Horregatik, orain arte jorratu ditugun gaiak eta beste batzuk jorratuko ditugu aurrerantzean ere, herri borondateak eman digun erantzukizunari erantzuteko modu egokiena delakoan. Hauek dira gai horietako batzuk.

Hainbat mozio sartu ditugu, dela ilegalizazioei buruz, dela Igor Portuk eta Martin Sarasolak pairatutako torturei buruz, dela Txuri zarauztar presoaren egoerari buruz. Gobernu itunekoek ez dute bat bera ere aintzat hartu, ezta eztabaidatzeko ere. Haiek ere mozio andana sartu eta aho batez onartu dituzte, PPrekin batera, ETAren jarduna gaitzat hartuta. Denak hartu ditugu aintzakotzat eztabaidarako.

Alkate makila

Gobernu itunaren zama

Astuna herriarentzat (2009ko datuak): Politikarien soldatak (585.963 ), Idazkarien soldatak(219.235), Gizarte Segurantza(181.079), Alderdi politikoak(80.550), Funtzionamenduko gastu arruntak(68.700) --> Guztira: 1.135.527 euro Politikariek beren soldatak izoztu izanak ez du batere arintzen gobernu itunaren diru-karga bidegabea.

Nazio eraikuntza

Gobernu itunaren egiazko sustatzaileek eskatuta, Euskal Herriaren nazio eraikuntzak ez du inolako lekurik legealdi honetako aurrekontuetan. Atzerapauso galanta, Udalbiltzak erakutsi bezala euskal herrien arteko lankidetzan sinesten dugunontzat. Nazio ikuspegiko proiektuen aldeko diru partidak eskatzen jarraituko dugu aurrekontuetan.

Partaidetzaren ardura noren esku?

Herritarren erdia eta gehiago gorrotatzen dituenaren esku? Patxi Elolari Partaidetza Sailaren ardura kentzea eskatu genuen, ez dituenez lan hori betetzeko behar diren ezaugarriak. Hitzetik hortzera iraintzen duenak zer partaidetza bultzatuko du, bada? Hark esana da: txosnak lapurren, bortxatzaileen eta terroristen topaleku dira.


4

Zarauzko Ezker Abertzalearen Agerkaria

Kontseilua herriko emakumeok parekidetasunera heltzeko urrats berri bat dela deritzogu. Ez luke bakarra izan beharko, ez baita nahikoa.

Ezker Abertzaleak emakumeon beharrak eta egoerak aztertuko dituen bilgune bat izan dadin lan egingo du.

Berdintasunerako udal kontseilua eratu da Berdintasunerako Udal Kontseilua eratu da, udalerri mailako plana gauzatzeko tresna izango dena. Helburu nagusia honakoa: udaletxean, politikan, kulturan, aisialdian, lanean, ekonomian..... emakumeok gure tokia erreibindikatu eta irabaztea. Kontseilua helburu hori lortzeko urrats bat dela deritzogu. Ez bakarra, ez nahikoa, baina gure beharrak eta egoerak aztertuko dituen bilgune bat izatea nahi genuke, udaleko organo

guztietan eragingo duena: berdintasuneko plan orokorrak egin eta garatu dadin lan egingo duena, udalean aztertzeko mota guztietako proposamenak egingo dituena. Kontseilu horren erregelamendua ere onartu da. Bertan jasotzen dira kontseiluaren izaera, helburuak eta funtzioak; baita nork osatuko duen ere, partaide izateko zer egin behar den eta funtzionamendua ere. Ekarpen ugari aurkeztu dira talde ireki horretan, eta, guztiak ez bada

ere, horietako asko adostu dira eta erregelamendu honetan jasota daude. Udal Kontseiluaren erregelamendua onartzeko prozesua oasi bat izan da Zarauzko Udaleko parte hartzearen eremuan; hainbat emakume norbanakok eta taldeetako ordezkarik osatutako lan talde irekiak landutakoaren ondorio da, eta hori ez da ohikoa udal honetan. Guk begi onez ikusi dugu bide hori.

Genero ikuspegia aurrekontuetan Komeni zaigu jakitea herritarrek zer onura ateratzen dieten aurrekontuetan erabakitzen diren proiektuei, baita generoaren ikuspuntutik ere. Jakinik oso zaila dela urte batetik bestera egitea aurrekontu osoaren genero azterketa, zera proposatu genuen 2009ko aurrekontu proiektuan: “Genero Azterketa� izeneko diru poltsa bat sortzea, aztertzeko ea zer neurritan balitzen diren nola gizonezkoak hala emakumezkoak kirolera bideratutako aurrekontu baliabideez. Uste dugu interesgarria dela bide hori jorratzea.


5

18. Alea - 2010eko urtarrila

Gazteek beren ekimenak garatzeko herrian behar duten espazioaren inguruan betidanik egon da eztabaida.

Gazteek beren ekinbidez lortu dituzte hainbat espazio: Estazio zaharra, Manuela, Putzuzulo...baina beti mehatxupean egon dira.

Aterpe eskeak eta eskaintzak Gazteen espazio beharrak ikusirik udalak orain 10 urte “ Gaztelekua” jarri zuen martxan. Zauriak ongi ixteko aukera baliatu beharrean, Gaztelekuaren proiektuaren kudeaketak udala eta gazteen arteko arrakala handitzea baino ez zuen lortu. 10 urte beranduago Gaztelekuak hor dirau, makina bat ekintza egiten dira bertan, baina ez hasieran eskaini nahi zitzaion publikoari zuzenduta. Gaztelekuak hasierako helburuak ez bete izanak baditu bi adibide argi herrian. Alde batetik gazteen ekimenez datorren “Putzuzulo Gaztetxea” eta bestea udalaren ekimenez datorren “Abendañoko Gazte ekipamendua”. “Putzuzulo Gaztetxea” 4 urteko ibilbidea duen ekipamedua da, gazteek beren ekimenez lortutakoa. Ibilbide honetan makina bat ekintza eta jende bildu du bere inguruan.

“Abendañoko Gazte Ekipamendua”, berriz ere gazteen espazio beharrak asetzeko borondatearekin dator, baina “Gaztelekua”rekin egin ziren akats berdinak egiten ari da udala, proiektuaren erabaki sakonetan (lekua, funtzionamentua…) benetako interesatuak kanpo utziz.

ekipamendua” eraikina bera egitea ez ote den helburu, benetako helburua gazteen ekimenak garatzeko bitarteko izan beharrean. Berriz ere, gazteen espazioaren beharraren eztabaida behar bezala bukatu edo zauria irekita jarraitzeko arriskuan aurkitzen gara.

Gure kezka da, “abendañoko gazte

Etxebizitzak eta Kortazar

Etxebizitzen politikan, lehentasunez bi bide jorratzea eskatzen dugu: lehenik, etxebizitza hutsak betetzea etxe berriak egin baino lehen, justizia sozialarengatik eta Zarautzek lurrak soberan ez daukalako; eta bigarrenik, etxe berririk egitekotan, gehienbat babes publikokoak eta, bereziki, errentakoak egitea. Horregatik, duela urte batzuk Kortazar eremua kalifikazioz aldatu eta bertan etxebizitzak egitea proposatu zenean, errentakoak egitea aldarrikatu genuen, kalifikazio aldaketak zer arazo ekar zitzakeen behar bezala neurtu gabe, seguru aski. Orain, Elizelaiko eta Laurgaineko auzokideek errekurtsoa jarri diote proiektuari, ukatu ezineko zilegitasunez. Auziak bi irakaspen ematen dizkigu. Lehena, proiektu bat ez dela besterik gabe bideragarria udal ordezkari guztiak ados daudelako, proiektuak eragiten dietenak ez badira hasieratik bertatik kontuan hartzen. Eta bigarrena, ezin dela karta bakar batera jokatu, hark huts egiten badu partida galduta dagoelako. Kortazar eremuko bezalako egitasmoak promozio guztietan gauzatu behar dira. Esate baterako, Salbardinen.


6

Zarauzko Ezker Abertzalearen agerkaria

Txaparro Udalak eskatuta, Hedabideak eta euskara Zarautzen izeneko azterketa egin zen 2006an. Bertan, zera esaten da, besteak beste, Txaparrori buruz: etxean jasotzen dute bost zarauztarretatik bik baino gehiagok ( %43); Txaparro inoiz irakurri izan duten Zarauzko euskaldunek

herriko sektore jakin bati ahotsa kenduz prestatutakoa... dela esan genuen, Udalak handikiro aurkeztu zuenean Golf Klubean, 2008ko martxoan. Gobernu ituneko hainbat zinegotzi gure esku-hartzea galarazten saiatu ziren, ekitaldian egindako baieztapen batzuk

berarengatik. Eta bestetik, etxebizitza hutsik dutenei % 50 igotzea Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, etxebizitzak merkatura ateratzera akuilatzeko. Egin beharreko aldaketak direla uste dugu, udal zergen sistema zuzenagoa izan dadin.

2 urteko agintaldiaren laburpena (hamarretik) 7,2 puntuko balorazioa eman diote, batez beste. Eta ordutik hona, hain xuxen, Udalak 20.000 eurotik 4.000ra jaitsi du Txaparro aldizkariarentzako laguntza, argiratatzen dutena zinegotzi batzuek ez dutelako gogoko. Tokiko komunikabide euskaldunak sendotzea ez al da, bada, helburu estrategikoetako bat? Eta adierazpen askatasuna?

Polikulturala Guztira 26 milioi euroko aurrekontua. Eta, dagoenekoz, 2.352.925 euro xahutuak. Proiektu eztabaidatu eta erraldoi horrek herriko beste inbertsio eta kultur egitasmoak zer neurritan baldintzatuko zituen aztertu behar zela eskatu genuen. Dakigula, ez da inongo azterketarik egin, eta proiektuak aurrera darrai, herritarrei bizkar emanda. Zarauzko herriaren neurriko kultur proiektuak aldarrikatzen ditugu, bertako bizi indarrei egokituak. Hirigintza antolamenduaren plangintza orokorra Plangintza adostu gabea; kanpora begirakoa, ez herriko beharrizanen begirakoa; desorekatua; lur-jalea;

zalantzen jartzen genituelako edo. Aurkezten ari ziren plangintzaren helburuak hauek zirela adierazi baitzuten: Garapen eta hazkunde orekatua lortzea, gaurko eta etorkizuneko beharrei erantzutea, eta hori guztia ingurumena kaltetu gabe egiteaÂť. Horregatik jarri ote dute abian Talaimendiko proiektua?

TAO nonahi TAO ustiatzen duen Gertek enpresari 2010eko bukaera aldean bukatuko zaio kontratua eta testuinguru horretan zera proposatu genion Udal Batzarrari: erabakitzea enpresari ez zaiola berrituko kontratua eta, bien bitartean, aztertzea mugikortasuna antolatzeko beste sistema bat.

Zabor bilketaren beste eredu bat Hondakinen bilketan, beste sistema baterantz urratsak ematea eskatu dugu. Izan ere, Zarauzko hiri hondakinak biltzeko kontratua berritu da aurten, beste hamar urterako, eta, gure ustez, egokiera ona zen bilketa sistema buruz eztabaida sortzeko. Inguruan bagenuen non begiratu, Usurbilgo etxez etxeko bilketak sistemak bere bidea egina baitzuen ordurako. Ez dute enbidoa onartu. Beste batean!

Uste dugu TAOk ez dituela betetzen hasieran jarri zitzaizkion helburu nagusiak: mugikortasuneko arazoak konpontzea eta jendea merkataritza txikira hurbiltzeko erraztasunak ematea. Alabaina, arazoak sortzen ditu sistema ezarrita dagoen eremuen auzo mugakideetan eta, horregatik, aparra bezala zabal daiteke herrian barrena, auzoan aparkatzeko eskubidea ematen duen txartelarekin erdi salbu garela iritzita. Gaia sakon aztertu behar dela uste dugulako eskatu dugu eztabaida prozesu zabala eta parte hartzailea abiatzea.

Udal zergen eta tasen eredua aldatu nahian Salbuespenik gabe, udal zergak eta tasak 2010ean ez igotzea eskatu dugu, kontsumoko prezioen indizeak ez duenez igoerarik izan. Eta horrez gain, aldaketa batzuk egitea. Batetik, etxebizitza unitateko kide kopurua eta diru sarrerak kontuan hartuta, hobarien sistema orokor bat ezartzea derrigorrean ordaindu beharreko udal tasetan (zaborra; ura; estolderia: azpiegitura hidraulikoak), gehiago daukanak gehiago ordain dezan, eta gutxiago daukanak gutxiago, zerbitzu

Udaltzaingoa polizi bidean Ezker Abertzaleko hautetsiek (Amalda) zera ohartarazi zion Udal Batzarrari 2006an, ertzainak udaltzain buru ahal izateko hartu zen erabakiari jarritako


7

18. Alea - 2010eko urtarrila

erreklamazioan: Udaltzaingoko ateak ertzaintzari irekiz gero, luzatu egingo da Udaltzaingoa polizi politikoa izan dadin amesten dutenen eragin-itzala eta biziki arriskuan jarriko da herritarren arteko bizikidetza. Kontua da Zarauzko udaltzaingoaren buruzagitza ertzaintzaren esku utzi dutela, udaltzainek Arkauten egiten dituztela prestakuntza ikastaroak, eta udaltzaingoaren udaleko ordezkaritza politikoa polizi jokamoldearen mireslea dela. Gauza onik ez herritarrekin gertutasunez jokatu beharko lukeen udaltzaingoarentzat.

Udal zerbitzuak enpresen bidez ematea Zerbitzuak pribatizatzeko joera du Zarauzko Udalak, aurrekontuko datu hauek erakusten duten bezala: Azpi kontraten gastua 2008: 6.632.949 2009: 7.161.414 Aldea: +528.465 Udal langileen gastua 2008: 8.496.006 2009: 8.856.260 Aldea: +360.254 Ezker Abertzaleak, oinarrizko zerbitzuak administrazio publikoak ematea aldarrikatzen du, herritar guztien eskubideak bermatuak izan daitezen. Hori dela eta, bi ekimen hauek gauzatu ditugu: Batetik, Zarautz-Lur sozietatearen sorrera eta funtzionamendua errekurritu ditugu. Izan ere, zeregin publikorik baldin bada, Zarautz-Lur sozietateari eman zaiona da, laburbilduta hau baita: Zarauzko udalerriko hirigintza planeamendua egitea, kudeatzea eta haren jarraipena egitea. Zeregin hori betetzeko, alabaina, sozietate anonimoaren eredua aukeratu da, kapital pribatuari ateak zabal-zabalik utziz. Gainera, sozietateko langileak enpresa pribatukoak dira, enpresa pribatu batek aukeratuak. Zertarako daude, bada, udaletxeko bulego teknikoko langileak? Bestetik, ikusirik udal kiroldegiko harreran dauden langileetatik batzuk udal langileak direla eta beste batzuk azpi-kontratatuak, zerbitzu osoa

Udalak bere gain hartzea eskatu dugu. Dakigunez, zerbitzu bera baldintza desberdineko langileen bidez emateak arazoak sortzen ditu. Hiru galdeketa Zalantzan jarri genuen malekoian bizikletak bai/ez galdeketa, gehienbat prozesua eramateko moduarengatik. Izan ere, Udal Batzarrari adierazi genion bezala, udal arduradunek zera erabaki zuten, trakets: nik, Udalak, proposamen batzuk jarriko ditut mahai gainean; nik erabakitako taldeetako ordezkari eta norbanakoak eztabaidamahaira gonbidatuko ditut; mahai horretan eztabaidatu eta hautabide batzuk proposatu ondoren, herritarrei galdera egingo diet; eta, azken buruan, galdeketan ateratakoa zehatz-mehatz nola gauzatu nik erabakiko dut. Aurrekoaz gain, beste bi galdeketa egin dira, gorabehera bitxiekin. Salberdineko hirigintzaantolamenduari buruz egindakoan, herritarren botoak erabakiaren % 30 balio zuen. Berdin Gurmendiko plaza proiektuari buruz egindakoan, beste % 30. Gurmendiko kasuan, gainera, ingurukoei bakarrik galdetu zitzaien, plazaren azpiko aparkalekuei buruz zer iritzi zuten ezer askorik galdetu ez zitzaienei, alegia. Udalak zertaz galdetzen duen eta, batez ere, zertaz ez duen galdetzen ahaztu gabe, uste dugu galdetzeak prozesu zabalago eta aberatsago baten ondorioa izan behar duela. Eta, horretarako, udaletxeko ateak herritarrei zabaltzea da lehen erabakia, ardura sailen bileretara eramaten dutenetatik hasita. Berdintasun Sailak egin du bere esperientzia, emaitza onekin, gure ustez. Dirua bidean galtzen da Foru Aldundiak dio arazoak dauzkala dirua biltzeko, aurten % 23 bat gutxiago jasoko duela zergetan. Onartzen du langileek zintzo ordaintzen dituztela beren zergak, baina asko daukatenek iruzur egiten diotela eta, gainera, kendu egin behar izan dietela Ondarearen gaineko Zerga eta apaldu Elkarteen gainekoa, bestela ez dutela inbertituko mehatxu egin diotela-eta. Gaineratu du diru asko behar duela beste instituzioekin batera egundoko proiektuak gauzatzeko, kasu Pasaiako portu berria eta abiadura handiko trena, eta diru gutxi daukala proiektu interesgarriagotan

inbertitzeko, kasu tokian tokiko garraio publikoan, eta gutxiago udalei emateko. Ondorioa: Aldunditik datorrenarekin gero eta zailago osatzen da udal aurrekontua (2009ko aurrekontu osoaren % 48) eta gero eta gehiago jotzen da, berriro, herritarren poltsikora, zergen, tasen eta prezio publikoen bidez (2009ko aurrekontu osoaren % 39,7). Ez da bidezkoa. Mirariak aurrekontuan Ezin sinistuko proposamena ikusi genuen 2009ko aurrekontuan: 13.297 euro bakarrik aldi baterako langileei ordaintzeko, 778.118 euro gutxiago aurreko urtean baino. Erreklamazioa jarrita, zera galdetu genion Udalari: ez al da aldi baterako langilerik kontratatuko? Esate baterako, uda sasoian ez al da udaltzain gehiago jarriko, beste urteetan egin den bezala? Ez genuen erantzunik jaso, baina agerian geratu dena zera da: kontabilitateko trikimailu bat izan da aldi baterako langileen aurrekontua hainbeste gutxitzea, sarrera arrunten eta gastu arrunten artean halako oreka bat irudikatzeko egin den trikimailua, hain zuzen. Zeren kontratatu, kontratu dira aldi baterako langileak. Ez dakiguna da nondik atera den horiei ordaintzeko dirua.

Diru laguntzak txosnei Txosnen gunearentzat 12.000 euro birjartzea eskatu genuen 2009ko aurrekontuan, festa gunearen antolatzaile Gurekin Jai batzordeari zor zitzaiona ukatzea erabaki baitzuen udal gehiengoak, gobernu itunaren alde zitalenak eskatuta. Gurekin Jai batzordeko taldeek elkargune sendo bezain irekia osatzen dute. Beren arteko elkarlanak uzta oparoa eman du azken urteotan: egitarau koloretsua, festetan gozatu eta parte hartzeko aukera zabala. Ez dira bakarrak herrian, baina maitasunez hartu beharrekoak, beste festazaleekin batera. Nahiz eta gobernu ituneko hainbat indar baztertzailek kontrakoa zabaldu.


ZUEK GABE EZ DAGO

www.ezkerabertzalea.info

batasunaz@gmail.com


Batasunaz 18. alea