Page 1

IKT-eek duten eragina EAEko eskoletan Eskola 2.0 Heldutasun eredua Ikasys

Maite Perez- Leire Insausti- Asel Lezeta


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

AURKIBIDEA

1.-

ESKOLA 2.0 ......................................................................................................... 3

2.-

IKASYZ PROGRAMA ............................................................................................ 9

3.-

HELDUTASUN EREDUA ..................................................................................... 14

4.-

BIBLIOGRAFIA ................................................................................................... 18

2


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

1.- ESKOLA 2.0 Ikasgelak digitalizatzean datza ESKOLA 2.0 egitasmoa, IKTak ikasgelan txertatuz, berauek heziketa prozesuan baliagarri eta laguntzaile bilakatuz. Helburua ez da teknologietan trebatzea bakarrik, berauek baliabide gisa erabiliz hezkuntza konpetentziak lortzea baizik. Beraz, ondorioz, helmuga baino bide dira. Jaurlaritzaren Kontseiluaren egitasmoa

2010 urteko ekitaldirako

Euskadin

programa hori sartzea, eta urte honetan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egitea izan da.

Portatila

Eskola 2.0 programak helburu batzu lortzeko asmoarekin ezarri dira. Lehen helburua orainarteko ikasgela klasikoak, zein teknologia arruntaz baliatu direnak (betiko arbela, telebista, bideoa ... ) ikasgela digitalak bilakatzea izango da. Horrela teknologia berri honek lehen bereizirik egiten ziren ainbat prozesu edo ekintza orain batera egiteko aukera emango duelarik. Bigarren helburua ikasgela hauetako irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea izango da, gero ikasleei beraiek dituzten ezagutza hauek irakasteko.

3


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK Behin irakasleak trebatu eta ikasgelak digitalizatu direnean, ikasgela hauetako metodologiaren aldaketa bat eman behar da. Hau izango litzateke eskola 2.0 programaren hirugarren helburua. Laugarrena eta ikuspegi global batetatik ikusita berau, mundu honetan ematen ari den eta beti bezala mundu aberatsa eta mundu pobrearen, Hirugarren munduaren artean gertatzen ari den eten digitala murriztea.

Tabla 1. IKT teknologien gastua munduko estatu ezberdinetan.

Bostgarren helburu batekin lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea du. Amaitzeko, azken helburuak HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA nahi du eta aurreko helburu guztiak bere baitan jasoko lituzke.

4


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Mundu mailako eten digitala murrizten

Eskola 2.0 web 2.0-n oinarritzen da; hau da erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren web-etan, talde ikaskuntza eta talde parte-hartzea bultzatuz.

Sare sozialaren eraikuntza

Laguntasuna eta

WEB 2.0

WEB

trukaketa bultzatzen

ESKOLA 2.0

duten zerbitzuak

Erabiltzaileen elkartean oinarritua

5

TEKNOLOGIA


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK Helburu hauek eduki eta poliki-poliki bideratzen doazen arren, oraingoz, hezkuntza munduaren aldetik, nahiz eta programa hauek instalatzearen ardura dutenen aldetik beharrezkoa den materiala jaso, duda eta galdera ugari azaltzen dira: -

Irakasleria Informazio eta komunikazio

teknologiak erabiltzeko

ahalbidetuta al dago? Garrantzitsuagoa dena, iraultza pedagogikorako prestaturik al dago? -

Zer eduki irakasten dira? Eta euskaraz?

-

Software libre ala ordainduzko baten aldeko apostua egingo da?

-

Ordenagailu portatilek irakasle-ikasle erlazioa aldatuko al dute?

-

Zer paper jokatzen dute familiek?

-

Presupuestoa hiru kurtso gehiagorako bakarrik baldin badago, inbertsio publikoa errentagarria izango al da?

-

Ordenagailuak hondatu eta galtzen badira, zer gertatuko da?

-

Eta garrantzitsuena; Eskola 2.0 programa panazea bat izango dela dio gobernuak, baina ziurtatuko al du nire alaba ongi hezita egotea eta betidaniko matematika, zientzia, hizkuntza eta literaturak dominatzea?

Ondorioz,

programa

hauek

instalatzeko

ardura

dutenek

eskoletan

hezitzaileek dituzten duda eta zalantza hauek argitzen joatea komeniko litzateke, teknologia berri hauek eta berauen erabilpen egoki bat eskoletan ezartzen doan heinean.

6


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Klaseetako metodologia berria

Alderdi honetatik beste herrialde edo komunitate autonomo batzuetan jadanik egin duten bidea eredu hartzea komenigarria izango litzatekeela uste dugu. Hor daude Extremadura bezalako komunitateko esperientziak: eskoletan arbel digitalak eta portatilak instalatzen ari dira, Linux bezalako software aske baten aplikazioaren bitartez. Ahalik eta justu eta egoki baten aldeko apustua egin behar dela uste dugu, baina mundu honetako gauza gehienetan gertatzen den bezala, oso tentuz ibiltzea komeni da, bakarren batzuk besterik egoera aprobetxatuz aberastu eta diruz forratu ez daitezen.

Ondo bideratuta, hezkuntza munduaren XXI. Mendeko metodo eta teknologiekin ikasi eta hezteko aukera emango du Eskola 2.0 eskoletan jartzeak. Teknologia hau eskoletan jartzeak ekar litzakeen abantaila guztiak aprobetxa eta egoki kudeatu daitezen.

7


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

IKTeekin dauzkagun zalantzak 1

8


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

2.- IKASYS PROGRAMA

IKT-ak ikasgelan txertatzeko asmoz ikastolen elkarteak sortutako programa dugu ikasys.

Eskola 2.0 moduan, helburua ez da teknologia

berrietan trebatzea baizik eta oinarrizko konpetentziak lortzeko sistema berritzailearen proposamena. Horrela,

norberak ordenagailu bidez ikasketa

autonomoa aurrera eramateko aukera eskaintzen du, izan ere, ikasle bakoitzak bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri erantzuten saiatzen den programa dugu. Hori dela eta, ikasys proiektua tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa dela esan genezake.

Hiru

atal hauek uztartzeko hardware aldetik ikasbook deituriko tresna informatiko merkea du oinarrian. Hala, ikasgela guztietan txertatzen da eta ikasle bakoitzak bere ordenagailuaz lan egiteko aukera du. Sofwarea kontutan izanik, hiru web aplikazio ditu; lehena jarduerak sortzeko eta antolatzeko (Designer), bigarrena tresna

informatiko

mugikorrean

jarduerak

exekutatzeko(Trainer),

eta

hirugarrena irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko (Inspector). Azkenik eduki kurrikularrei begira, arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). Beraz, argi dago IKTen konpetentzia garatzeaz gain, beste hainbat konpetentzia lantzea duela helburu. Alderdi honen isla programen zereginetan ere ikus daiteke. Izan ere, ikasys programak hiru zeregin hartzen ditu bere baitan: Trebatzea: Trebaketa errealitate bihur dadin, prozedurak hartzen ditu oinarrian. Hots,

kalkulua,

ortografia,

problemen

ebazpena,

fisikaren

algoritmoak, kimikaren formulazioa... bezalako prozeduren bitartez ekintzen bidezko ikasketa sustatzen du. Memorizazioa: Hainbat eduki memorizatzen laguntzeko jarduerak proposatzen ditu, batez ere,

datu

eta 9

gertaera

historikoak,

geografia-


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-

lexikoa, formulazioa... eta

gisa honetako edukiak. Autonomia: Bakoitzak bere ordenagailuarekin lana egiten duenez, ikasle bakoitzak bere

erritmoa ezartzen du ahalmen eta mailaren arabera.

Horrela ikaskuntza indibiduala eta

Arestian

aipa

bezala

autoaskea sustatzen du.

oinarrizko

hezkuntzan

markaturiko

konpetentziak lortzen lagundu nahi duen programa da. Hori dela eta, eguneroko gatazka eta arazoei erantzuna ematen laguntzeko ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea du helburu nagusitzat. Hala, Hezkuntza aprendizaia puntual batzuen sistematizazioaren bitartez konpetentzia hauen garapena bideratzen da. Ikasys proiektua ikasgelan txertatzeko orduan, ikaskide eta irakasleen artean zehaztasun maila handiko oinarriak kontutan hartu dira. Laburpen gisa ondorengo esparruak azpimarra genitzake: • Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik, kontratu didaktikoa egingo du. Bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…). • Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko

ditu

aurrez

hitzartutako

ariketak.

Bitartean,

irakasleak

lana

gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio. • Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak. • Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen eta, egiten duten 10


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu beharko dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

Ikasys proiektua 2007- 2008. ikasturtean jarri zen martxan

hiru

ikastetxetan froga pilotua eginez, Orioko Herri Ikastolan, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan eta Donostiako Santo Tomas Lizeoan hurrenez hurren.

Proiektua

beste hainbat ikastetxetara zabaltzeko arrakastaren edo porrotaren ebaluazioa egitea ezinbestekotzat jotzen zen,

eta horregatik, GIEk Euskal Herriko

Unibertsitateko “Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak� Saileko hainbat irakasleri programa hau ebaluatzeko enkargua eman zion. Ebaluazioa bi fasetan egitea adostu zuten, hau da, 2007-2008. urtean lehen fasea, eta 2008-2009. urtea bigarrena, 18 ikastetxe desberdin kontuan izanik.

Ebaluazioak bi helburu oso garbi zituen, alde batetik, aplikatutako programaren inpaktuari buruzko ziurtasun enpirikoa lortzea, eta bestetik programa bera eta berau aplikatzeko prozesua balioestea. Beraz, ebaluazioa aurrera eramateko aspektu desberdinetan eta anitzetan arreta jarri zen; esate baterako, motibazioa, gurasoen ikuspegia, formazio, inspektorea, softwarea, metodologia, hardwarrea,... honekin guztiarekin ikasysek eskola eremuan izandako inpaktua baloratu nahi zen. Gure iritziz motibazioaren arloan ateratako ondorioek aipamen berezia merezi dute. Orioko ikastolako IKT-en arduradunak dion bezala, ordenagailu bidezko ikasketak ikasleriaren motibazioa areagotu egin du. Egun ikaskuntzak aurre egin behar dion arazo larrietariko bat motibazio falta da eta ikasys programak aurre egiten lagundu die, ikasleak harrera egokia eman baitie. Datuek ondorioztatzen duten bezala Ikasleen kasuan, motibazioa izugarrizkoa izan da, baita

irakasleen iritziz eta

behaketetan ikusi dena ere. Gainera,

landutako arlo desberdin guztietan emaitza positiboa izan da.

11


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Irudia. Ikasgai ezberdinen atsegintasun maila Ordenagailuarekin.

Bestalde, gehiago ikasi duten galdetzerakoan, orokorrean, handiagoa da gehiago ikasi dutenak adierazten dutenen.

Beraz, ikasleen aldetik emaitza guztiz positiboa dela esan genezake. Hala ere, testuan zehar aipatu dugun lez, IKT- ak ez dira beste metodologien ordezkari. Hau da, ikasys-ren bitarteko ikaskuntza

prozesua

beste metodologien osagarri da. Izan ere, IKTen bidez ezin dira arlo bateko esparru guztiak landu. Esate baterako, euskara gaiari dagokionez, gramatika 12


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK eta gisa hauetako ariketak ahalbideratzen ditu baina sormena lantzeko biderik egokiena ez da IKT- ak ez baitute horretarako biderik ematen. Beraz, argi gelditu behar da, metodologia berri baten gehikuntza dela eta inondik ere ez besteen ordezkaria.

Esan bezala, arrakastarik nabarmenena motibazio

esparrukoa da.

Haurren motibazioa azpimarratu beharreko gairik garrantzitsuena izanik, motibazio horri erantzuteko irakasleen prestaketa egokia izatea beharrezkoa da. Hori dela eta,

froga pilotu honen ebaluazioak dioenez, egindako

aurkezpenak egokiak izan arren irakasleek aurretik zuten informatikako prestakuntzak baldintzatu egin zuen geroko programaren erabilpena. Irakasle batzuk gelan oso ondo moldatu ziren eta beste batzuk, berriz, arazoak izan dituzte. Gainera, aurkezpen edo formazio saio hauek alderdi teknikoetara mugatu ziren. Ondorioz, etorkizunari begira alderdi pedagogikoei arreta berezia jartzea

ezinbestekotzat

jotzen

dugu

irakasleak

prest

egon

daitezen.

Metodologiari erreparatuz, alderdi pedagogikoaren ezgaitasuna agerian gelditu zen, irakasleek ez baitzuten erabat garbi zeintzuk ziren IKASYS programaren oinarri pedagogikoak. Horren ondorioz, nahiz eta orokorrean programaren aplikazioa egokia izan, zenbaitetan ez zekiten nola lan egin bere ikasleekin eta zer erantzun eman zenbait egoeren aurrean.

Ondorio orokor gisara, lehen froga pilotuan hutsune pedagogikoak daudela esan genezake eta beraz, horiei aurre egitea izango litzateke etorkizunerako erronka.

13


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

3.- HELDUTASUN EREDUA

Ikastetxeen HELDUTASUN TEKNOLGIKOAREN EREDUA herritarren hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko balio duen egitasmo bat da, erreferentziazko esparru orokor, malgu, neurgarri, sendo, publiko eta kalitate ereduekin bateragarria den zerbait.

Proiektu honek dituen helburuak ESKOLA 2.0 programaren helburu berberak dira:

Ikastetxeen Heldutasun Teknologikoaren Eredua, IKT Dinamizatzailearen eskutik martxan jartzea.

Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea, kudeaketan

ikastetxeen

erabil

ditzatela

kudeaketa sustatzea,

pedagogikoan eta,

horrela,

eta

administrazio

ekintza

guztietan

koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatzea.

Ikastetxeei IKT Ziurtagiria lortzeko aukera ematea.

Hezkuntza-komunitateko zulo digitala txikiagotzea.

Hezkuntza-eduki digitalak sustatzea eta komunitatearen eskura jartzea.

Proiektu hau aurrera eramateko ondorengo iharduerak proposatuko dira:

Informazioa Hezkuntza Komunitateari eman. Ikastetxearen diagnosia IKT-an (azpiegitura+ Irakasleon gaitasunak + kurrikuluma) egin 14


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK Irakasleon formakuntza diseinatu IKT Batzordea sortu. Kurrikuluman IKT Integratzeko Plana diseinatu. Komunikatzeko Plataforma Birtuala sortu. Premia eta IKT Dinamizatzaileen betebeharrak ezberdindu.

Zertarako eta zergatik IKTak ? IKTak komunikazio eta informazioko teknologiak dira. Berauek erabiltzeak ez du soilik

teknologia erabiltzea ikastea suposatzen, baizik eta teknologia

erabiliz ikastea. Horrela eskolaren hormak apurtzen dira eta eskolaren ingurune fisikoa gainditzen da. IKTeekin informazio iturri ezberdinak maneiatzen dira eta komunikaziorako tresna potente bilakatzen. Hizkuntza aldatzen da, era ezberdinak erabiltzen dira ikasitakoa adierazteko. Guzti honek ikaskuntza proiektuak teknologiaren erabilera menperatu behar duela suposatzen du eta ez teknologiak ikaskuntza proiektua. Ikasteko era jadanik ez da kontzeptuak behin eta berriro errepikatzea, ikertu, elkar ikertu, erlazionatu, konpartitu, antolatzen adierazi ... eginez ikastea baizik. Elkarrekintza pertsona ordenagailutik haratago doa, pertsona-pertsonen eta pertsona-ordenagailuen artekoa izan behar du. Hau honela, ikaskuntza ikasle bakar baten ekintza izatetik (motibazio eta memoria exijitzen zuena), giza erlazio, giza elkarrekintza, zabaltze eta elkar ulertzea exijitzera pasa da.

Guzti honek irakasle batek gaitasun teknologikoa MENPERATU EGIN BEHARKO DUELA suposatuko du:

15


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK • OINARRIZKO OFIMATIKAKO SOFTWAREA ( WORD, ESCELL, KALKULU ORRIA …)

Power point manejatuz

• AURKEZPENAK EGITEKO SOFTWAREA ( POWER POINT) • INTERNET ( KOMUNIKAZIO, INFORMAZIO ETA ZABALTZEKO TRESNA BEZALA) • BIDEO ETA ARGAZKI DIGITALA( GRABAZIO ETA EDIZIOA) • E-LEARNINGKO PLATAFORMAK ( MOODLE, KAMPUS BIRTUALA) baita beraien HEZKUNTZA INTEGRAZIOA ere: OINARRIZKO OFIMATIKAKO SOFTWAREA MENPERATZEA • TESTU PROZESADOREA ( WORD,.. • KALKULU ORRIA( EXCELL, • DATU BASEA ( ACCESS..) • IMAGING, • PAINT • ….SOFTWARE ASKEA …OPEN OFFICE.

16


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

EHUko Moodle plataforma

INTERNETen aritzeko, erabiltzeko inongo arazorik ez du eduki behar: • INFORMAZIO: NAVEGATZAILEAK, BILATZAILEAK, WEB ORRIAK, HELBIDE INTERSGARRIAK, ATARIAK, DATU BASEAK … • KOMUNIKAZIOZKO TRESNAK :, KORREO ELEKTRONIKOA, TXAT, … • PUBLIKATZEKO ETA KOMUNIKATZEKO BALIABIDEAK : BLOGS( BLOGGER), WIKIAK( WIKISPACE), FOROAK, … • GESTORES DE CONTENIDO Y ENSEÑANZA ( LMS Y CMS) : ELEARNINGEKO PLATAFORMAK : MOODLE • PERSONAL LEARNING ENVIROMENT ( GOOGLE )

17


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK

4.- BIBLIOGRAFIA

www.eskola20.euskadi.net/ http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/eskola_bi_puntu_zero/es_eskola2 0/eskola20_c.html http://www.deia.com/2010/03/28/opinion/tribuna-abierta/eskola-20-y-lafoto-de-los-doce-millones-de-euros http://issuu.com/ikobaltzeta/docs/ikastetxeenheldutasunteknologikoarene redura http://www.google.es/search?hl=es&client=firefoxa&hs=Vp1&rls=org.mozilla%3AesES%3Aofficial&q=heldutasun+eredua&aq=f&aqi=&aql=&oq=&gs_ rfai= http://www.google.es/search?hl=es&client=firefoxa&hs=Vp1&rls=org.mozilla%3AesES%3Aofficial&q=heldutasun+eredua&aq=f&aqi=&aql=&oq=&gs_ rfai= http://moodle2.ehu.es/file.php/4113/heldutasun/0902221a.pdf

18

Problemaren ebazpena  

txostena aurkeztekoa