Page 1

una nueva propuesta lĂşdica para la multiactividad

LORIKIZTRA ARTZIKIROL

ARTZIKIROL ARTZIKIROL proposamen ludiko berri bat jarduera anintzerako


ARTZIKIROL proposamen ludiko berri bat jarduera anintzerako


Koordinatzailea:

Francisco Javier Blanco Arbe Egileak:

Francisco Javier Blanco Arbe Martín Amarica Lago Aholkularitza teknikoa: José Ramón Rey Argazkiak: José Emilio Gómez Marrazkiak: Carlos Varela. KAIA produkzioak Esker onak:

José Emilio Gómez Aitor Etxebarría Rafa Blanco Arbe Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia Lege Gordailua: VI-565/12 ISBN: 978-84-7821-789-2


Aurkibidea

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5 1. Artzikirolaren sorrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7 2. Artzikirola: jokoa ala kirola? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9 3. Artzikirolaren arautegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 4. Artzikirolaren alderdi tekniko-taktikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19 5. Artzikirola gorputz hezkuntzako arloan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 23 6. Artzikirola eskola kirolaren arloan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29 7. Artzikirolean eskuhartze didaktikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33 8. Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41


Sarrera

Artzikirol izeneko jokuaren agerpenak oso albiste ona ekarri du azken urteotan.Duela lau urte Ramón Rey-k sorturiko joku hau hazten joan da etengabe eta bere sorlekutik –Artzeniega (Araba)– atera zenetik partehartzaile eta jokalari berriak irabazi besterik ez du egin. Eskuetan duzun lan honek, liburua zein argitalpen digitala, joku honen ezaugarriak eta arauak zabaltzea du helburu, honen ezagutza eta partaidetza sustatuz. Argitalpen honek joku honi bultzada ederra eman badioere, Bizkaiko zein Arabako hainbat eta hainbat ikastetxetan oso ezaguna da iadanik; hainbat ikastetxetako eskolar kanpoko ekintzetan zein Gorputz Hezkuntzako arloan ikasle eta lagun asko dira, beraz, Artzikirolaz gozatzen hasiak direnak azken bolada honetan. Hortaz, zure aurrean duzun argitalpen erraz hau, oinarri teorikopraktikoak zabaltzeko eta plazaratzeko asmoz idatzi dugu.

5


Besterik gabe, irakurle hori, jaio berri den joku berri hau bazter guztietatik etorkizunean hedatzen lagundu diguzulakoan geratzen gara. Aldez aurretik mila esker eta goza ezazu taldean jokatzen den joku honetaz. Francisco Javier Blanco Arbe

6


1

Artzikirolaren sorrera

Artzikirol sortzailea, Joxe Ramón Rey (Artzeniega 1963) aiaratarra dugu, joko hau beraz Aiarako lurraldeetan jaio zen 2007. urtean, Artzeniega –hortik dator izena– herrian hain zuzen ere. Jose Ramón Rey, ogibidez harakina bada ere, kirolarekin oso harreman estua izan du betidanik. Karatean, frontenisean, futbol aretoan eta atletismoan ibilitakoa da, besteak beste; entrenatzaile lanetan jardun du artzeniegatar honek, ahalik eta gazte gehienen parte hartzea sustatuz. Eskolaz kanpoko kirol ekintzez arduratzen hasi zen eta egun, bere horretan darrai. Baina Jose Ramónen asmoak neska-mutil guztien kirol parte hartzea obsesio bilakatu zen eta ildo honetatik jarraituz joko berri bat asmatzeari ekin zion, esku baloian, areto futbolean eta errugbian oinarrituta, hain justu. Hiru kirol ezagun hauen alderdi nagusiak uztartuz jaio zen Artzikirola, nesken eta mutilen partaidetza bultzatuz taldekideen artean; taldeak, beraz, mistoak

7


izan daitezke; kasu honetan ez da gizonezkoen eta emakumezkoen jokoa bereizten. Baloia eskuekin eramatea eta jaurtitzea posiblea da, baita hankaz ere. Aurkaritza joko honetan, taldekideen arteko elkar ulertzea, bizkortasuna eta joko estrategiak nagusitzen dira, zalantzarik gabe. Azken urteotan, joko honen oihartzuna nabaria izan da Bizkaia zein Arabako herri eta hiri askotan, hainbat ikastetxetako eta udaletxetako kirol jardueretan sartuz. Artzikirolaren egitasmoa oso egoki datorkio gorputz hezkuntzako irakasleari bere helburuak lortzeko; eskolaz kanpoko monitoreei ere oso baliagarria izan dakieke.

8


2

Artzikirola: jokoa ala kirola?

Jakina denez, “kirol” hitza polisemikoa da (Parlebas 2001:132), esanahi askokoa, era guztietako jarduera fisikoak definitzeko balio duena; Artzikirola “kirol” hitza bere baitan badarama ere, araututako joko bat besterik ez da, beharbada, etorkinzunean kirola izan nahi duen joko bat. Parlebas-en esanetan (2001:132) “kirol” statusa lortzeko lau irizpide behar ditu joko batek: izaera motorrekoa izan behar du, araututakoa, lehiaketak sortzen dituena eta azkenik kirol erakundeen onarpena behar du (nazioko zen nazioarteko federakuntzak). Lehenengo bi eskakizunak betetzen baditu ere, azkeneko biak bete beharko ditu aurrerago. Gauzak horrela, artzikirol araututako joko bat da, etorkizunean “joko instituzionala” (kirola) bihurtu daitekeena, lehen adierazitako ezaugarri guztiak gaindituz gero.

9


10


3

Artzikirolaren arautegia

Jokalekua Futbol areto edo eskubaloi aretoko zelai batean jolasten da. 40x20 edo 36x18 metroko zelai batean hain zuzen ere. Beste osagai hauek ere baditu jokalekuak:

• Erdiko marrak, zelaia erdibitzen duena • Ate bi, 3x2 metrokoak • Penalti puntua: 7 metrora • 6 metroko area Futbol areto edo eskubaloi zelaian jolasten da

11


“Kipsta� izeneko baloi biguna da gehien erabiltzen den baloia artzikirolaren jokoan

Baloia Goma aparreko baloi berezi batekin edo infantil mailako boleibol baloi batekin jolastu daiteke.

Jokalariaren partehartzea 6 jokalariz osatutako bi talderen arteko lehia da, hoietariko bat atezaina delarik. Aldaketak etengabe eta jarraian egin daitezke, epailearen baimenik gabe. Gehienez 15 jokalari. Taldeak mistoak, gizonezkoak zein emakumezkoak izan daitezke.

12


Baloiaren jabetza beti dago lehian artzikirolean, eskuz zein hankaz

Partiduaren iraupena 15 minutuko 4 zatik osatzen dute. Lehenengo, bigarren eta hirugarren, laugarren zatien arteko atsedena 2 minutukoa da. Bigarren eta hirugarren zatien arteko atsedena berriz, 5 minutukoa da.

Baloiaren aritzeko erak: baloiaren erabilpena ✔ Baloia esku zein oinarekin jolastu daiteke. Baloia eskuan daramazunean arerioak harrapa zaitzake eta falta adieraziko du epaileak; horregatik arerioak ukitu baino lehen baloia oinetara eraman behar da, jaurti golera edo lagun bati pasatu. Jaurtiketak eskuarekin zein oinarekin egin daitezke.

13


Baloia ikutzea, hartu gabe, atezaina ezustean harrapatzeko oso ekintza interesgarria da teknikoki

✔ Baloia airean dagoenean, eskuekin zein oinarekin hartu daiteke, baina eskuekin hartzen baldin bada, gero lurrera erortzen edo botatzen bada norberak ezin izango du berriro eskuekin hartu. ✔ Kornerrak, alboko sakeak eta falta ateratzeko 6 segundu ditugu eta eskuarekin zein oinarekin egin daitezke. ✔ Arerioa ateratzen duenaren aurre-aurrean egon daiteke, alboko marra ikutu barik. ✔ Gola lortzeko baloia jaurti (eskuz edo hankaz) edo palmeatu daiteke. ✔ Atezainak ez du jokatzeko leku jakinik, beraz jolaslekuko edozein tokira joan daiteke eta jokalari arrunta bihurtzen da. Atezainak baloia

14


Baloia jaurtitzea aurkaria ondoan izanda, oso ekintza zaila izaten da

eskuetan daramalarik, aurkariak ukitu egiten badu falta adierazi beharrean, penalti adieraziko du epaileak. Penaltia oinarekin zein eskuarekin jaurti daiteke. ✔ Hala ere, area barruan atezainari erori dakioke baloia lurzorura, baloia berriro berreskuratuz eskuekin, taldekideekin jokatu ahal izateko. Areatik kanpo,ordea, gainerako jokalariak bezala, ezin izango du hori egin. ✔ Gola lortzen denean baloia atezainak ateratzen du, ateko marraren atzekaldetik, porteria barne. Atezaina jokalekuan sartzen denean jokalari arrunta bihurtzen da. Gola lortu ezean, ateratzeko modua berdina da, baina sakea ezin da egin porteria barrutik. Kasu honetan sake ateratzeko 6 segundu ditu.

15


Baloia eskuetan eramatea oso ekintza arrunta da artzikirolean

✔ Penaltia jaurtitzeko defendatzaileak ateko marran jarri behar dira, jaurtitzaileak berriz, zazpi metroko marraren atzekaldean. ✔ Jokuaren hasiera lehenengo eta bigarren zatian talde berak egiten du zelai erditik, hirugarren eta laugarren zatian berriz beste taldeak aterako du. ✔ Gola lortu daiteke alboko marratik bertatik –sake batean– edota falta zuzenetik.

Puntuazioa Artzikirol partida baten puntuazioa oso erraza, gol batek puntu bat balio du, eskuarekin, oinarekin, jaurtiketa baten bidez edo penaltiz.

16


Aurkariari iskin egitea hankekin, ekintza ikusgarria da artzikirolean

Arau-hausteak Falta batekin adierazitako arau-hausteak: ✔ Indarra erabiltzea,aurkariari helduz eta bultza eginez, edota bera joz eta zangotrabatuz. Era berean, ezin da indarra erabili baloiari eusteko. ✔ Jokalari berak baloia esku batetik bestera pasatzea. ✔ Jo izanak falta dakar.

17


4

Artzikirolaren alderdi tekniko-taktikoak

Joko hau menderatu ahal izateko hainbat alderdi garatu behar dira, alegia, baloirik gabeko jokalariarena zein baloidunarena, kirol honetan garatu daitezkeen bi rol nagusiak aipatuko ditugu jarraian:

4.1 Baloidun jokalaria ✔ Jaurtitzailea: helburua baloia sartzea da, beraz, jaurtiketak egin behar ditu, eskuekin zein hankekin.

19


✔ Baloiarekin aurrera jotzea, eskuekin zein hankekin, abiaduraz edo lasaitasunez. ✔ Pase emailea: elkarlanean aritzeko ezinbesteko jokabidea dugu hau. Eskuekin egindako paseak zehatzagoak dira hankekin egin daitezkeenak baino (esku batekin edo biekin). ✔ Eskuetatik oinetara baloia eraman: oso ohiko jokaldia da hau joko honetan. Aurkaria baloidun jokalaria ikutzera doanean, azken honek baloia jaisten du oinetara, hankez jokatzeko. ✔ Iskin egin: jokalariak baloia eskuetan duelarik, alde batera edo bestera doala, aurkaria engainatzeko balio duen keinua da hau, errugbian egiten den legez. – Pasearen iskintxoa: jokalaria pasea egitera doalarik keinua aldatu eta jarraitu behar du korrika egiten baloiarekin.

20


– Jaurtiketaren iskintxoa: Oinarekin zein eskuekin egin daitezkeen keinu adierazgarriak, hasierako asmoak aldatuz.

4.2 Baloirik gabeko jokalaria: defendatzailea ✔

Ikutua: Baloirik gabe-

ko jokalariak, defentsa lanetan diharduenean, aurkaria ikutu beharko du nola edo hala, baloiaren jabetza lortu ahal izateko. “Ikutua” esku batekin zein biekin egin dezake, arerioaren progresioa saihestuz.

21


✔ Aurkariak hankekin gidatzen badu baloia, defendatzailea baloia erasotzaileari kentzen ahaleginduko da.

4.3 Baloirik gabeko erasotzailea ✔ Baloia eramaten duen taldekideari lagundu beharko dio, hurbilean kokatuz –atzean edo aurrean, ezkerrean edo eskuin aldean– baloia jasotzeko prest. ✔ Gertuan kokatzen ez diren taldekideek hutsune libreak bete beharko dituzte, taldearen kokapena hobetzeko.

22


5

Artzikirola gorputz hezkuntzako arloan

Gorputz hezkuntzako irakasgaiak Hezkuntza orokorreko oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzen du, laguntza zuzena eta argia ematen baitio ondoko bi gaitasunak lortzeari: zientzia, teknologia eta osasun kulturaren gaitasuna eta herritartasunerako gaitasuna, bereziki. Artzikirolak, aurkaritza-joko edo kirol gisa, gorputz hezkuntzako helburuak betetzen laguntzen du, zalantzarik gabe. Elkargintzako zein aurkaritza jokabideak tartekatzea ezinbestekoak dira joko honetan, jokalarien abileziak eta ahalmenak hobetuz eta proposatutako araudia betez. Lehen hezkuntzan zein bigarren hezkuntzan aurkaritza jokoak eta kirolak, artzikirola barne, bi eduki multzotan sartzen dira:

23


Artzikirola taldeko kirola denon partehartzea ezinbestekoa da

5.1 Jarduera fisikoa eta osasuna Osasun fisikoarekin, jarduera fisikoarekin, ohiturekin eta kirola egitearekin lotutako edukiak Hau da, eduki horien bidez, pertsonaren lamen fisikoak garatu nahi dira (pertsona horren bizi-kalitatea hobetzeko) eta era berean, denbora eraikigarrian baliatu nahi da�.

5.2 Mugimen kultura Aisialdia eta denbora librerako hezkuntza Jolasak eta kirolak irakasteak zentzua du gorputz hezkuntzan, hezigarria

24


izateaz gaitera, irakasgai honetan Portu nahi diren ahalmenak hobetzeko egokia delako, eta elkarlana, partehartzea eta zenbait jarrera (elkartasuna, lankidetza eta bazterketarik eza helburu dutenak) sustatzen dituzten jarduerak direlako. Lehen hezkuntzan zein Bigarren hezkuntzan, edukiak eta helburuak bat datoz artxikirolak eskaini ahal duenarekin, hau da, “kirol arautuak eskeintzea,jolasetan parte hartzea, lankidetzako eta oposizioko egoerak lantzea, kiroletan araudi oinarriak lantzea eta joko arauak ulertzea etabar...”. Alde honetatik, beraz, oso lagungarria suerta daiteke Artzikirolean aritzea, gorputz hezkuntzak proposatzen dituen edukiak eta helburuak betearaziz. Esan beharrik ez dago, Gorputz Hezkuntzak helburu hezitzaileak bilatzen dituela, beste era batera esanda, eragin pedagogikoak.Hezkuntzaren izaera, eskuhartze praktikarena izanik, jarduera hezitzaileak lortzea bilatzen dela esan daiteke, eragin pedagogikoak hain zuzen ere (2001:185). Horrela, ebaluazioak “lortutako” eragin horien eta “ bilatutako” eraginen arteko aldeak definituko ditu (Parlebas 2001:180). Oso era orokorrean eta egile honen ustez eragin pedagogikoak, afektiboak,

25


biologikoak, kognitiboak, erabakizkoak eta erlaziozkoak izan daitezke, eta “bilaturiko” eragin pedagogikoak hiru mailatan banatzen dira:

• Lehenengo mailakoa

Kirol edo jarduera bereko teknika lantzeari dagokio atal hau, alegia, artxikirolaren entrenamenduak eta praktikak, joko honen hobekuntzan transferentzia zuzena daukate. Transferentziak jarduera edo kirol berean bilatzen dira. Transferentzia mota honi intraespezifikoa deritzogu.

• Bigarren mailakoa

Joko edo jarduera batean ikasitako ezagutzak beste jarduera batzuetara hedatzea planteatzen da. Artzikirolean ikasitakoak eragina edo lagungarria izan daiteke familia bereko jokoetan edo kiroletan (eskubaloia, errugbia, areto futbola...) edo beste batzuetan (badminton, tenisa…). Transferentzia honi interespezifikoa deitzen diogu, zeharkako ikaskuntzak bilatzen dituelako.

• Hirugarren mailakoa

Joko edo kirol batean ikasitako jokabideek eguneroko bizitzako hainbat arlotara zabaltzeko bide ematen ote digute? Artzikirolaren edo beste joko

26


Eskuekin egindako paseak korrika egin bitartean, jokoari berebiziko bizitasuna ematen diote

edo kirol baten praktikak, bortizkeria edo agresibitatea kontrolatzeko aukera ematen digu? Gizarteko arauak errespetatzeko aukera gehiago ematen digu artzikirolaren praktikak? Hona hemen artzikirolaren balizko eragin pedagogikoak gorputz hezkuntzaren arloan, lehen hezkuntzan zein bigarren hezkuntzan:

27


Artzikirolaren espero izandako eragin pedagogikoak. (1. taula) Espero izandako eragin pedagogikoak

1.maila intraespezifikoa

Afektiboak

Kontaktu fisikoaren onartzea: ukitzea

Kognitiboak

Arerioen asmoen aurreikustea

Biologikoak

Gainontzeko taldekako kiroletan zein jokoetan suertatzen den ahalegin fisikoari eustea

Erlaziozkoak

Aurkaritza arautzea

Erabakizkoak

Esparru libreen erabilpena

2.maila. interespezifikoa

3.maila

Edozein jardueraren garapenarekiko errespetua Markajea eta desmarkajea. Aurreikuspena

Arauak onartzea. Epailearen rolaren baloratzea

Iskintxoaren erabilpena

28

Problemei aurre egiteko gaitasuna, ziurgabetasuneko egoeretan


6

Artzikirola eskola kirolaren arloan

Eskola Kirolak gure gizartean joko eta kirol desberdinak praktikatzeko esparru berezi bat osatzen du. Eusko Jaularitzak proposaturiko kirolaren Euskal Plana jarduera fisiko aniztasunaren printzipioa azpimarratzen du; “...ahal dela, kirol anitz praktikatuko da eta lehiaketa-kirola ez da izango helburu bakarra� (Kiroleko Euskal Plana 2003:53). Eskola Kirolak kirol aniztasun edo jarduera fisikoen aniztasunaren alde jo du azken urteotan Eusko Jaularitzak ikuspegi hezigarria aldarrikatuz; hala dio Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Eskola Kirolaren azken dekretuak, kirolaren heziketa ardatz nagusitzat hartuz: “Eskola Kirola nagusiki kirol anitzekoa izango da eta ez da soilik lehiakortasunera bideratuta egongo. Horrenbestez, eskola ume orok hainbat kirol modalitate ezagutu eta praktikatuko dituela bermatuko da, bakoitzaren gogo, gaitasun fisiko, jarrera eta adinaren arabera� (125/2008:18672).

29


“Aniztasun” aipatutako kontzeptua, alde batetik kopuruarekin (jarduera fisikoaren ugaritasuna ) lotzen da eta bestetik jardueraren izaerarekin edo nolakotasunarekin (askotariko, pluralitatea). Eskola kirolaren arloan Artzikirolak, kirol edo jarduera eskaintza aniztasunarekin bat egiten du, joko eta jolasen eskaintza aberastuz. Artzikirola, “inguru fisiko egonkorreko laguntasun eta aurkakotasunezko jardueren artean” kokatzen da. Kooperazio eta oposiziozko jokoa edo kirola izanik gainerako antzerako joko eta kirolekin ikusten dugu (aurkaritza joko edo jolasak, areto futbola, saskibaloia, eskubaloia, errugbia eta gainerako laguntasun eta aurkakotasunezko jokoak). Eskola kiroleko hezitzaileek edo begiraleek Artxikiroletik “espero izandako” eragin pedagogikoak ezagutu eta aztertu behar dituzte sakonki, euren xede hezigarriak gauzatu ahal izateko: afektiboak, kognitiboak, biologikoak, erabakizkoak eta erlaziozkoak (1.taula), hau da, gorputz hezkuntzako arlorako espero daitekeenak. Zer lortu dugu Artzikirolaren praktikarekin, azkenekoz? Hasieran bilaturiko helburuak edo espero ez genituen ustagabeko helburuak? Gorago aipatutako

30


Artzikirolak, kirol edo jarduera eskaintza aniztasunarekin bat egiten du, joko eta jolasen eskaintza aberastuz

hauek izan behar dira Eskola Kirol arloko hezitzaileek planteatutako galderak helburu hezitzaileak lortu nahi izanez gero.

31


7

Artzikirolean eskuhartze didaktikoa

Jokoan aritzeko orientabide praktikoak Edozein jarduera fisikoa, jokoa edo kirola ikasteko, hezitzaileak planteatzen dituen egoera motorrak, esanguratsuak eta eraginkorrak izan behar dira. Honela, Artzikirola, aurkaritza jokoa izanik –aurkakotasunezko zein erlkarlaneko ekintzak tartekatzen dituena–, ikaskuntza-irakaskuntza prozesutik proposatzen diren egoera motorrak joko honengandik ahalik eta antzerakoenen izan beharko lirateke. Artzikirol ikaskuntza-irakaskuntza ibilbide didaktikoa bi ardatz nagusietan oinarrituko dira: Joko didaktikoak alde batetik eta Artzikirolean oinarritutako joko-jarduerak (erraztutako edo zaildutako jokoak, eraldutako jokoak, joko egokituak...).

33


Nolanahi ere, joko honetan oinarritutako egoera soziomotorrak (aurkaritza eta lankidetzako egoerak) eskaini behar dira,motibagarriak, esanguratsuak eta lehen aipatu den lez eraginkorrak ahal den heinean.

7.1 Joku didaktikoak BALOI DORREA

• Joko

eremua: zabala

eta haundia, eskubaloi edo areto futboleko zelai baten neurrikoa.

• Antolaketa: 6-8 ikas-

lez osatutako bi talde aurrez aurre.

• Materiala: Bi aulki edo bi uztaila, eta artzikirolean erabiltzen den baloia. • Deskribapena: talde bakoitzeko ikasleek baloia elkarren artean pasatu eta aulkiaren gainean (uztaila barruan) dagoenari pasatzea izango da helburua. Helburua lortzen den bakoitzean, puntu bat irabazten du talde horrek.

• Arautegia: baloia duen jokalariak pausu bat besterik eman ahal du. 34


Bai baloia duen jokalariari zein aulki gainean dagoen jokalariari ezin zaio ikutu. Aldaerak: - Baloi duen jokalariak pausu bi edo hiru eman ahal ditu. - Aulkiak erabili ordez, jokalari bat sar dadila uztailean. HAMAR PASE.

• Joko eremua: zabala eta haundia, eskubaloi edo areto futboleko zelai baten neurrikoa.

• Antolaketa: 6-8 ikaslez osatutako bi talde.

• Materiala: Artzikiroleko baloia.

• Deskribapena: talde ba-

koitzeko jokalariak baloia elkarren artean pasatu, 10 pase lortu arte.10 pase lortzen dituen taldeak puntu bat irabazten du.Beste taldekoak baloia lapurtzen saiatu behar dira, hamar pase lortu ahal izateko.

• Arautegia: baloia duen jokalariak pausu bat besteri eman ahal du. 35


Baloia duen jokalariari ezin zaio ikutu. Baloia ezin da 3 segundu baino gehiago eskuetan eduki. ATEZAIN MUGIKORRA

• Joko eremua: zabala eta haundia, eskubaloi edo areto futboleko zelai baten neurrikoa.

• Antolaketa: 6-8 ikaslez osatutako bi talde. • Materiala: Artzikiroleko baloi bat. • Deskribapena: talde bakoitzak zelaiaren erdi batean kokatzen da. Talde

bakoitzeko jokalari bat beste taldeko marraren atzekaldean jartzen da, atezaina, eta alde batetik bestera mugitu ahal da. Bere taldekideek euren artean paseak eginez atzainari baloia pasatzea izango dute helburu nagusia.

• Arautegia: Baloia duen

jokalariak pausu bat besterik eman ahal du. Baloia duen jokalariari ezin zaio ikutu. Baloia ezin da 3 segundu baino gehiago eskuetan eduki.

36


Aldaerak: - Baloia duen duen jokalariak pausu bi edo hiru eman ahal ditu. - Joku eremua txikitzea. PATATA BEROA

• Joku eremua: zabala eta haundia, eskubaloi edo areto futboleko zelai baten neurrikoa.

• Antolaketa: 6-8 ikaslez osatutako bi talde. • Materiala: Artzikiroleko baloi bat. • Deskribapena: talde bakoitzeko jokalariak baloia elkarren artean pasatu eta baloia beste taldeko ateko marran utzi behar du.

• Arautegia: baloia duen

jokalariak pausu bat besterik eman ahal du. Baloia duen jokalariari ezin zaio ikutu. Baloia ezin da 3 segundu baino gehiago eskuetan eduki.

37


7.2 Artzikirolean joko-jarduerak A. Jokalarien arteko harremanen aldaketa

• A.1. Berdintasuneko egoera murriztuak: 2x2, 3x3 eta 4x4ko egoerak zelai osoan lantzea.

• A.2. Nagusitasuneko egoerak: 2x1 (zelai osoan edo zelai erdian), 3x2, 4x3 eta 5x4 zelai osoan bereziki.

B. Espazioa murriztea Honela, erasotazaileen jarduera zailduko dugu (zelai erdia edo laurdena, konoak erabilita). Zelai handitzen badugu, ordea, erasotzaileen jarduera erraztuko dugu (zelai osoa edo hiru laurdena esaterako). C. Denbora murriztea edo handitzea Planteatutako eginkizun motorretan denbora murrizteak baldintzatzen du helburuaren lorpena erabat, horra hor saskibaloiaren adibidea. Denbora murriztuz gero, ziztubiziko erabakiak hartzen derrigortzen ditugu jokalariak, akzio motorra arinduz, onerako edo txarrerako. 10, 15, 20 segunduko denborak ematea eginkizun motorrak erabaki ahal izateko, baldintzatuko du zalantzarik gabe jokalarien jokabide motorra.

38


D. Puntuazio sistemak aldatzea 10 minutuko 6x6ko partida batean, puntuazio sistema aldatzea beste erronka suertatu daiteke, zangoetako zein eskuetako jaurtiketak sustatzeko: ✔ Bi eskuekin lortzen diren golak bi puntu balioko dute, zangoekin lortzen direnak ordez, puntu bat. ✔ Zangoekin lortzen diren golak bi punturekin saritzea eta eskuekin lorzen direnak puntu bat, ordez. E. Jokalarien rolak eta azpirolak aldatzea ✔ Talde batekoek eskuekin soilik jokatzen duten bitartean, aurkariek zangoekin jokatu ahal izango dute. Hurrengo partidan rolak aldatuko dira. ✔ Talde batekoek euren zelai erdian eskuekin(edo zangoekin) soilik jokatu ahal izatea, eta aurkarien zelaian zangoekin (edo eskuekin) jokatu ahal izatea.

39


8

Bibliografia

Askoren ArteAn (1988): “Las cuatro esquinas de los juegos” Agonos. Lleida. Blázquez D. (1986): “Iniciación a los deportes de equipo” Martínez Roca. Barcelona. BAyer C. (1986): “La enseñanza de los juegos deportivos colectivos” Hispano-Europea. Barcelona. lAsierrA G. / lAveGA P.: “1015 juegos y formas jugadas de iniciación a los deportes de equipo”. Vol.1 y 2. Editorial Paidotribo. Barcelona. MArtínez De sAntos GorostiAGA r. / BlAnCo ArBe F. J. (2003): “Praxeología motriz y educación física: Una unidad didáctica de juegos tradicionales en secundaria obligatoria”. Congreso de la FIEP. Moreno J.H. (1984): “Análisis de las estructuras del juego deportivo” Inde publicaciones. Barcelona.

41


PArleBAs P. (2001): “Juegos, deporte y sociedad: léxico de praxeología motriz” Editorial Paidotribo. sánCHez BAñuelos F. (1984): “Didáctica de la educación Física y el Deporte” Gymnos. 1984. serviCio eDitoriAl De lA uPv-eHu (2003): “Gorputz Hezkuntzaren oinarriak lehen hezkuntzarako” urDAnGArin lieBAert C. / etxeBeste oteGi J.(2005): “Euskal Jokoa eta jolasa: transmitiendo una herencia vasca a partir del juego”

42


Jokalari erasotzailea aterantz abiatzen da

Paseak egundoko garrantzia dauka Artzikirolean


Oharrak

44

Artzikirol (euskaraz)  

Amurrioko Zaraobe Institutuko irakasleak diren Francisco Javier Blanco Arberen Martín Amarica Lagoren lana.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you