Page 5

Gizartea Sociedad Koordinatzeko sistema berria Zallako, Balmasedako eta Gueñesko udaltzainen artean Zalla info

Zallako Udaltzaingoak, Balmasedako eta Gueñesko udalekoekin batera, Euskadin aitzindaria den koordinazio sistema berria aurkeztu du Zallako udaletxean. Sistema horri esker, aipatutako hiru polizia zerbitzuen arteko komunikazioa hobetuko da, herritarrei zerbitzu hobea eskaintze aldera. Teknologia aurrerapenei esker, Enkarterri ezin hobeto koordinatutako eskualdea bilakatu da, orografia zaila badu ere. Hemendik aurrera, Tetra izeneko komunikazio kanal berria izango dute, eta horren bidez, euren artean komunikatu ez ezik, Ertzaintzaren, suhiltzaileen edo anbulantzia-

ren zerbitzu ere komunikatu ahal izango dira. Gainera, kokapen zehatza ezagutzeko tresna ere badute, beharrezkoa izatekotan, hurbilen dagoen udaltzaingoa, kasuan eskumenik ez badu ere, mobilizatzea ahalbidetuko duena. Era berean, erantzuteko denbora ere gutxiagotu egingo da. Horrez gain, hiru udalerriek horien guztien funtzionamendua homogeneizatzeko eta eguneroko jarduketei hobeto erantzuteko jarraitu beharreko urratsen gida bat ere badute. Zallako, Balmasedako eta Gueñesko udaltzaingo zerbitzuek, horrez gain, antzeko uniformea estreinatuko dute elkarrekin. Uniforme horiek dagokien udalaren armarria izango dute bularraldean eta eskuineko besoan, historikoki euskaldunak babestu dituen eguzki-lorearen ikurrarekin batera.

Azaroak 25: Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna Berdintasun Saila

Egun berezia dela eta, urtero lez, zenbait jarduera antolatu dira. Horien artean kontzentrazio bat eta puntu lilen banaketa Euskadi Plazan, 12:00etan; emakumeei zuzendutako defentsa ikastaro bat, indarkeriaegoerak saihesten eta egoera horiei aurre egiten ikasteko. Klaseak azaroaren 9an hasi ziren eta 30 neska inguru ostiralero 18:00etatik 20:00etara formakuntza jasoko dute udal pilotalekuan abenduaren 21era arte. A.Matabuena (Balmaseda), J. Sánchez (Eusko Jaurlaritzako Udaltzaingoak Koordinatzeko eta Segurtasun Pribatuko Zuzendaria), J.C. Ortiz (Zalla) eta Mikel Martínez (Güeñes) Zallako Udalean egindako bileran

Zallako bizilagunei informazioa emateko pantaila berriak eta totem interaktiboa Zalla Info

Udalerriari buruzko informazioa tokiko bizilagunei eta bisitariei hurbiltze aldera, orain dela gutxi hiru informazio-pantaila instalatu dira Hizkuntz Eskola Ofizialean, kiroldegian eta udaletxeko beheko solairuan, hurrenez hurren. Pantaila horietan udalerrian aurreikusitako ekintzei buruzko informazioa eguneratuko da, eta beste horrenbeste egingo da interes orokorreko informazioarekin eta tokiko merkatarientzako informazio interesgarriarekin. Beste alde batetik, Marista anaiak kaleak, Tepeyak urbanizazioak eta Kosme Bibankok bat egiten duten gunean totem interaktiboa jarri da. Ukipendispositiboa da, interes orokorreko informazioa ematen duten hainbat pantailetan barrena nabigatzea ahalbidetzen duena: herriko planoa, telefono-zenbakiak, zerbitzuak, garraioa, saltokiak, turismo, baliabideak, etab. Informazio-gune horiek jartzeko diru-laguntzen % 90 Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eman du. noviembre-diciembre 2012 azaroa-abendua

Zallainfo

"Yo que tú me compraba una harley" Cristina Castillorena Azaroaren 25ean, 19.00etan, Zalla zine-antzokian. (Prezioa: 3,00€) Ohi bezala, Zallako Aukera Berdintasuneko Sailak azaroaren 25erako antzezlan bat programatu du Nazioarteko Egun hau dela eta. "Yo que tú me compraba una Harley" izenburupean, gogaitutako emakume bati buruzko obra antzeztuko da, gogaituta egoteaz gogaituta dagoen emakume bati buruzkoa, alegia. Bada, emakume horri, espero ez zuen egoera bat dela eta, eszenatokiak probatzeko eta aske sentiaraziko duen munduan sartzeko aukera suertatuko zaio. Horrela, iragan beltz batetik etorkizun ezin hoberantz abiatuko da, interesik gabekotik berezirantz, "zure esanetara" batetik "hor konpon, ni banoa" batera.

5

Zalla Info 006 azaroa-abendua / noviembre-diciembre 2012  

Zallako udal aldizkari parte-hartzailea / Revista municipal participativa de Zalla

Zalla Info 006 azaroa-abendua / noviembre-diciembre 2012  

Zallako udal aldizkari parte-hartzailea / Revista municipal participativa de Zalla

Advertisement