Page 1

Laskorain Ikastolako IKT-en azterketa

EGILEAK:

Aintzane Artano Izaskun Fernandez Leire Garaiburu Libe Lafuente 1


AURKIBIDEA 1. Azterketa identifikatu eta definitu

3-5

2. Informazioaren bilketa

5-8

3. Jasotako informazioa landu eta idatzi 3.1

Laskorain Ikastolako IKT-ak

3.2

Irakasleen jarrerak

3.3

Ikastolako azpiegitura eta baliabideak

4. Hobekuntzarako proposamena 5. Bibliografia

8 8-9 9 9-10

10-12 13

2


1. AZTERKETA IDENTIFIKATU ETA DEFINITU: Aztergai dugun ikastola, Tolosako Laskorain ikastola dugu. Arestian esan bezala, ikastola hau, Tolosa herrian dago kokatuta. Tolosa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerri nagusia da. Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik hogeita bost kilometrora. Udalerriak azalera handia dauka Gipuzkoako udalerrien batez bestekoarekin alderatuz, 37 kilometro koadro.

Eremua 37,39 km2 Distantzia 25 km Donostiara Posta kodea 20400 Biztanleria 18.232 bizt (2011) Dentsitatea 487,62 bizt/km² Sorrera 1256

Azpimarratu behar da, hezkuntza eskari handia duenez eta ume askok bertan ikasten dutenez, bi eraikinetan banatuta dagoela. Batetik, Sakramentinoak deritzon eraikuntza dago, bertan, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora arte ematen delarik. Bestetik, Usabal eraikina dugu, bertan, Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik Batxilergora arteko hezkuntza eskaintza duelarik. Laskorain Ikastola, beraz, 18 urte bitarteko ikasleen hezkuntza beharrei erantzun egokia ematearren herri ekimenaren bidez sortutako erakundea da. Langile talde konprometitua gurasoekin, eta erakunde lagunekin, ari da elkarlanean hauen seme-alaben heziketa laguntzeko eta osatzeko; horrela, ikasleak, pertsona buruaskiak, orekatuak, sortzaileak eta zoriontsuak izatera hel daitezen. Aldi berean euskaldun oso eta herriaren eraikuntzan partaide zuzenak izan daitezen saiatuko eta horretarako gizarte eragileekin batera arituko da. Ikastola honen nortasuna adierazten duten berezitasunak honako hauek dira •

Euskalduna eta eleanitza: Euskara da ikasketa eta harremanetarako hizkuntza. Hizkuntza, kultura eta nortasuna landu eta sustatzeko konpromisoa hartu dute, eskola barruan nahiz inguruan. Honekin batera, ordea, eleaniztasunaren aldeko apustua ere egiten dute, ikasleek mundu zabaleko ateak irekita izan ditzaten.

Anitza eta demokratikoa: Ikastola denona izatea nahi dute, inolako diskriminaziorik gabea (ez sexuagatik, ez arrazagatik, …) aukera soziopolitiko 3


edota sineste erlijioso desberdinak errespetatzen dituena. Aniztasunak aberasten gaituela sinesten dutelako, gizarte demokratikoari eusten dioten oinarrizko baloreetan hezten dituzte ikasleak: elkartasuna, erantzukizuna, besteekiko begirunea, justizia, tolerantzia, e.a. •

Parte-hartzailea : Herri ekimenetik sortuak izanik, komunitateko kide guztien parte hartzea ezinbestekoa da ikastola honentzat. Guraso, ikasle eta irakasleen arteko elkarlan etengabea da eguneroko jardunaren oinarria.

Kudeaketa eredua: E.F.Q.M. ereduan oinarriturik Etengabeko Hobekuntzaren aldeko apustua egin dute, zentroaren funtzionamendu eta gestio parte hartzaile baten alde. Duten antolaketa ereduak partaideen inplikazioa eta parte hartzea bultzatzen du.

Ikasleak helburu ditugulako: Ekinbidea ikaslearen heziketa integrala lortzera bideratua dago. Giza nortasunaren alderdi guztien garapena dute helburu, bilakaera intelektualarekin batera, pertsonalitatearen alderdi afektiboa, etikoa edota soziala ere. Ahaleginak ikasle bakoitzaren behar espezifikoei erantzun egokia ematera zuzentzen dituzte, ekintza indibidualizatu baten bidez eta aniztasunari erantzunez. Orientazioaren alorrean, ikasleak, beren gaitasun nahiz trebetasunei hobekien egokitzen zaizkien aukerak egin ditzaten bideratzen dituzte. Horrela, ikasleak pertsona buruaskiak, orekatuak, sortzaileak eta zoriontsuak izatera hel daitezen.

Gizartean eraginez: Ikastolaren nahia da, orobat, bere orientabideak eta izaerak inguruko gizartean islatzea. Hortaz, ikasleei beren nortasuna eratzeko oinarri sendoak emango dizkie, biharko egunean, euskaldun osoak eta herriaren eraikuntzan kide eraginkorrak izan daitezen. Lan horretan, eskola inguruko erakunde nahiz gizarte eragileekin elkarlanean arituko da.

Gure irakasleria: Profesional talde konprometitua dute, ikastetxearen proiektuarekin inplikazioa duena. Heziketa arloari dagokionean, bere formazioa etengabe osatzen diharduen taldea da. Bestalde, talde lanean badakiena eta gurasoekiko elkarlanerako prest dagoena.

4


Azkenik, langile-taldea osatzen duten partaideak honako organigrama honetan ikus daitezke:

2. INFORMAZIOAREN BILKETA Jarraian, aztergai dugun ikastolaren Lehen Hezkuntzako proiektuak izango dira aipagarri. Proiektuak honako hauek dira: Hizkuntza Proiektua • • •

Hizkuntzen trataerak garrantzia berezia du Laskorain Ikastolan Irakasle guztiak hizkuntza irakasle dira Helburu nagusia: euskara eta gazteleraren curriculum integratua sortzea, ahozkotasunaren berariaz landuz

Euskaraz Bizi •

Euskararen erabilera sustatzeko, hogei urtez, baliaturiko metodologia, bere balioa frogatua duena.

5


Eleaniztasuna • • •

Ingelesaren lanketa bultzatuz garatzen ari diren proiektua Txiki-txikitatik hasi (4 urte) eta egoera komunikatiboetan oinarritzen da Gerora, hizkuntza formalera gerturatzen doa, poliki-poliki, azkenean (DBHBTX) lanerako tresna bihurtu arte

Bertsolaritza

Bertsozale Elkarteak proposatuta eta Udalaren laguntzaz, ahozkotasuna lantzeko asmotan jarri da martxan.

Heziketa balioetan Baloreek duten garrantziaz jakitun garelako, etapa eta mailaka prestatutako plangintzetan isla zuzena dute Nahi honen adibide dira, besteak beste, Merkatu Txikia eta Agenda 21. Aipatzekoa da gurasoentzako egiten den Adimen Emozional Tailerra

• •

Curriculum proiektuaren etengabeko errebisioa eta hobekuntza Ikaslearen beharretara egokituko den eskaintza akademikoa eta harreman giroa, eskola inklusiboaren ildotik Pedagogia arloko etengabeko hobekuntza da guretzat erronka nagusietako bat. Gure eguneroko heziketa-jarduna berrikusi eta hausnartzen dugu, uneoro azal daitezkeen beharrei egokiro erantzun ahal izateko Asmo honen lekuko dira: irakurketa-idazketa proiektua, Txanela, Ulises eta Sormen CREA programak e.a. •

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia 6


Ikastola honetan proiektu asko aurki daitezke, esaterako: Eleaniztasuna, Hizkuntza Proiektua, Heziketa Baloreetan eta Euskaraz Bizi. Baina, hauen artean, eta gai honekin lotuta, azpimarratu nahi da, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKASYS proiektua). Baliabide teknologikoak eskuratu eta berritzen ahalegintzen dira ikastola honetan, bide batez, behar bezalako etekina atera ahal izateko formazioa jasoz.

IKASYS proiektua honetan datza: Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu: •

Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…

Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da. Zein da proiektu honen helburua? •

Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. IKASYS Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

Zein dira IKASYS sistemaren osagaiak? •

Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta 7


erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da. •

Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). 3. JASOTAKO INFORMAZIOA LANDU ETA IDATZI

Informazio eta komunikazio teknologien hazkuntza etengabekoa izan da azkenengo hamarkadetan. Ordenagailuen presentzia eta Interneteko erabilera egunerokoak dira, eta XXI mendearen hasieran ezinbestekoak dira gizartearen arlo guztietan. Aurrerakuntza informatikoak, ekipoen hornikuntzaz aparte, aplikazio berri ezberdinen garapena behar du, eta hurrengo urteetan gizarteak, eta ikastetxeek eta ikastolek batez ere konplexurik gabe, bide horri ekin behar diote. Etorkizun hurbilean ikastetxeetan egongo den egoera teknologikoa irudikatzea erraza da. Munduak IKTen garapenaren bidetik eramaten gaitu, edo IKT-ek bide konkretu batetik daramate mundua. Arrakasta lortzeko esfortzuan Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezinbesteko tresnak dira, ekintza guztietan kalitate eta eraginkortasuna gehitzen dutelarik. Beraz, hemendik urte batzuetara, ikastetxeak, erabateko ikastetxe digitalak izango dira. Hala ere, hori ez da berez lortuko den etorkizuna. Egoera hori lanarekin, interesarekin, ikuspegi baikorrarekin eta inbertsioarekin lortuko da.

3.1.LASKORAIN IKASTOLAKO IKTak Arestian aipatutako Ikasys proiektuaz gain, Laskorain ikastolak web orria, Blog ezberdinak, aldizkari birtualak eta moodle ikasgela birtuala ditu. Ikastolako web orrian Ikastolari buruzko informazioa, darabilten hezkuntzari buruzko informazioa (proiektuak, etapak, etab.), eskaintzen dituzten zerbitzuen buruzko informazioa (jangela, garraioa, udalekuak...), argazkiak, bideoak, kontakturako informazioa, etab. Agertzen dira. Baita, blog ezberdin horietan, proiektu ezberdinetan... sartzeko estekak ere. Honako hauek dira Laskorainek dituen proiektuak: – Laskenglish – Zer berri? Laskorain ikastolako aldizkari digitala 8


– – – – – – –

Plastika ganbaran Gizarte arloko bloga Adimen emozionala Laskorain abesbatza Adi zientzialari! DBH Laskorain Kirol Elkartea Denborapasak 3.2.IRAKASLEEN JARRERAK

Irakasleriaren artean bi jarrera mota desberdinak beha daitezke teknologiarekiko. Jarrera hau edukitzearen arrazoi nagusia adina da, batetik, 50 urte inguruko irakasleria eta bestetik, irakasle gazteagoak eta lanean hasi berriak direnak. Aurreneko multzoari dagokionez, azpimarratu beharra dago urte askotan metodologia tradizionalarekin lana egin dutela, alegia, euskarri teknologiko gutxirekin. Hau dela eta, teknologia berriekiko errespetua agertzen dute eta hauen ezagutza ez da oso zabala. Egunean jartzeko kurtsoak eta formazioak egin behar izan dute. Besteak beste, internet, excel eta worden erabilerari buruzko ikastaroak. Zailtasunak zailtasun, nahiko jarrera baikorra azaltzen dute ikasteko gogoa erakutsiz eta teknologia berrien beharra onartuz. Aldiz, bigarren multzoari dagokionez, egoera desberdina da. Hauek, betidanik eduki dute teknologia berriarekin harremana eta hauen erabilerarekin ere ohituak daude. Ezaugarri hau ohikoa da ikusiz irakasle gehienak beraien ordenagailu eramangarria eramaten dutelako ikastolara. Adibide honekin, ikus daiteke irakasle gazteak euren eguneroko bizitzan teknologia berriekiko atxikimendua dutela. Jarrera aldetik ere, trebeagoak dira hauen erabileran eta ez dute inongo beldurrik agertzen. Azkenik, ikastola guztian teknologiaz arduratzen den pertsona bakarra dago, zeinak ardura hau izateaz gain, irakaslea ere baden. 3.3.IKASTOLAKO AZPIEGITURAK ETA BALIABIDEAK Eraikin guztietan ordenagailuak, DVDak, musika aparatuak, etab. daude. Beraz, baliabide teknologikoari dagokionez, ikastola aberatsa da. Usabalgo eraikinean, ikasgelak, irakasle gelak, eta idazkaritza egoteaz gain, bestelako azpiegiturak ere badaude, honelakoak direlarik: – Ordenagailu gela – Liburutegia, era berean bideo gela ere badena – Fotokopiagailu gela – Areto nagusia – Argazkigintzako gela Hauei buruz esan daiteke ondo hornituta daudela. Ordenagailuak bataz beste, 40 inguru daude eta XP formatua erabiltzen dute. 9


Ordenagailu kopurua Lehen hezkuntzako geletan

12

DBH-ko geletan

0

Ordenagailu gelan

25

Irakasle gelan

8

Idazkaritzan

5

Esan bezala, mahaiko ordenagailuaz gain eramangarriak ere badaude. Hauen artean, Ikasys proiektukoak, Ikasbook ordenagailu eramangarriak. Hauek LHko 3. zikloan erabiltzen dira, eta guztira 30 bat inguru daude, zazpi gelen artean txandaka erabiltzen direlarik. Bestalde, inprimagailu eta fotokopiagailuei dagokienez, eraikinean gela bat dago lan hauek egiteko, guztira lau fotokopiagailu daudelarik. Inprimagailuak, berriz, denera bost daude eta kanoiak lau. Musika aparatuak, VHS/DVD, kamara digitalak eta bideo kamarei erreparatuz gero honako kopuru hauek daude: Kopuruak Musika aparatuak

10

VHS/DVD

1

Kamara digitalak

4

Bideo kamarak

3

Laskorain ikastolak teknologia berrien inguruan egindako azken berrikuntzak, arbel digitalak ikasgeletan jartzea izan da. 4. HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENA IKTak direla eta, hobekuntzarako gure proposamen bezala, lehenengo jarduera moduan, Blog bat egitean zentratuko dira ikasleak. Jarduera honi, astean ordubete eskainiko zaio ikasturte osoan zehar. Bloga egiteko, 4-5 pertsonako taldeak osatuko dira eta bakoitzak bere ekarpenak egingo dituzte irakaslearen gidaritzapean. Blog honetan, ikasleek astean zehar eginiko gai interesgarrienak bilduko dira, eta batik bat, hizkuntzen irakasgaiekin lotzea erabaki dugu.

10


Bloga beraz, atalka banatzea erabaki dugu. Alde batetik, irakurketari garrantzia emango zaio: Honela, ikasleek beraientzat interesgarriak diren liburuak besteekin partekatuko dituzte, liburuaren azalaren argazkia, laburpena, eta iritzi labur bat azaldu. Honela, irakurketa eta kritikotasuna landuko dira IKTen bidez. Ikasleak, argazkiak ateratzen eta ordenagailuan idazten trebatuko dira, baita interneten bilaketak egiten ere. Bestetik, beraiek sortutako lan interesgarriak ere igo beharko dituzte, hala nola, errezetak, gutunak, bertsoak, asmakizunak, elkarrizketak, etab. Azken hauetarako, beharrezkoa izango da hizkuntzen irakasgaietan bertan, grabagailua eta bideokamera bezalako aparailuak erabiltzea. Hau egiteko aukera, hiru irakasgaietara zabalduko dugu. Hala nola, euskara, gaztelania eta ingelesa. Batez ere itxura honetako lanak izango dira blogean nagusituko direnak. Hala ere, eta lehen esan bezala, aukera zabala eskaintzen du blogak. Beste aukera batzuk lirateke honako hauek: plastikako eskulanen argazkiak, antzerkiak, eskolako jaialdi ezberdinen momentuak... unean-unekoak. Bigarren jarduera bezala, ikasleek gustuko gai bat aukeratu beharko dute, motibazioa edo interesa piztuko dieten gai bat. Gaia zehaztu ondoren, MovieMaker programak nola funtzionatzen duen azalduko zaie eta beraiek hau erabiliz, eta gaia kontuan izanik, bideo bat sortu beharko dute informazio zein irudiak txertatuz. Gainera, sortutako bideo hau aurreko jarduerarekin lotu ahal izango dugu. Izan ere, ikasleei beraien blogetara igotzea eskatuko zaie. Era honetan, guztien artean partekatuta izan ahalko dute. Era berean, aipatu beharra dago jarduera honek beste alor batzuetan trebatzeko aukera eskaintzen duela. Hala nola, irudi, soinu, efektu, argazki, etab.-etan. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, Blogger Š orrialdea erabiliko dugu batez ere, duen erraztasunagatik. Beraz, www.blogger.com orrialdean ibiliko gara. Bigarren jarduerari dagokionez, esan bezala, Movie Maker programaz baliatuko gara, izan ere, nahiko baliabide erabilerraza denez, egokia iruditu zaigu ikasleekin konpartitzeko. Guztia, modu egoki batez aurrera eraman ahal izateko, komenigarria izango da irakasleak baliabide hauen erabilera kontrolpean izatea.

HELBURUAK: 11


Oinarrizko gaitasunak: •

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

HELBURU ZEHATZAK: •

Teknologia berriekin erlazionatzea: •

Ordenagailuari dagokionez, interneteko bilaketak egiten ikastea

Teklatuan idazten praktikatzea

Blog-aren eta Movie Maker-en funtzionamendua ulertzea

Argazki kamera zein bideo kameren erabileran trebatzea

Lana autonomiaz egitea: •

Irakaslearen laguntzarik behar izan gabe lan egiten ikastea

Teknologia berrien erabileran ahalik eta autonomia gehien lortzea

5. BIBLIOGRAFIA 12


http://www.laskorainikastola.net/web/default.php (2012-3-12)

http://www.google.es/imgres? um=1&hl=es&sa=N&biw=1152&bih=683&tbm=isch&tbnid=OmBWlOTj9EN9VM:&imgref url=http://rolandopalermo.blogspot.com/2010/09/videos-en-hd-con-movie-maker-ywindows.html&docid=NFcD6PB_t65xbM&imgurl=http://1.bp.blogspot.com/_XsiwsHwYX Ao/TH_vL6vQHcI/AAAAAAAAAT8/3mdovGHU21A/s1600/mmmenu.jpg&w=365&h=281& ei=wjJwT6DtPIa0QWu1_TCBw&zoom=1&iact=hc&vpx=850&vpy=187&dur=62&hovh=197&hovw=256&tx =194&ty=80&sig=117407977899538705679&page=1&tbnh=144&tbnw=187&start=0&n dsp=15&ved=1t:429,r:4,s:0 (2012-3-26)

http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu (2012-3-13)

13

Laskorain Ikastolako IKT-en azterketa  

Laskorain Ikastolako IKT-en azterketa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you