Page 1

UPV-EHU

M or enito eta ber e lagunak Zaldi Urdinak

2012

H e z i k e t a Be r e z i a


MORENI TO GALLETA

Morenito ez zen galleta arrunta, inork ez zekien zergatik baina beste galletekin konparatuz desberdina zen. Honek, txokolatea zuen, eta gainontzekoek ez. Desberdina zelako arazoak eta zailtasunak izaten zituen, edo hori sentiarazten zioten. Beste galletek iseka egiten zioten Morenitori euren aldean iluna zelako. Barre egiten zioten, burla, eta une oro baztertu. Arratsalde batean, ume bat parkean jolasten ari zela amatxok jarritako merienda jaten hasi zen. Poltsa ireki zuenean ezusteko handi bat hartu zuen. Izan ere, poltsan zituen galleta gehienak zuriak ziren bat izan ezik. Umeak txokolatezko galletak zituenez gustuko, triste jarri zen. Galleta zuriak umetxoaren aurpegi tristea ikusterakoan konturatu ziren ordura arte oker ibili zirela. Morenito oso galleta ona zen, eta bere desberdintasunak ez zuen zergatik negatiboa izan behar. Azken finean, besteak bezalaxe balio zuen, eta beraz, ordura arte oso bidegabekoak izan zirela ohartu ziren. Ez zuten Morenito baztertu behar eta ez zioten iseka egin behar. Pasarte honi esker Morenito galleta onartua eta errespetatua izan zen bere lagunen artean, eta ordutik aurrera galleta guztiak lagun handiak egin ziren, desberdina zen edozein galleta onartuz.

PERTSONAIAK: Txokolatezko galleta (Morenito) Txokolate gabeko galletak (Zuriak) Umetxoa HELBURUA: Adiskidetasunaren garrantzia, berdintasuna, errespetua eta inklusioa.

2


Morenito galleta  

"Morenito galleta" da gure ipuinaren izenburua.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you