Issuu on Google+

ZALDIBIKO UDALA (Gipuzkoa)

ZALDIBIAKO UDALAren URTEBETEKO BALORAZIOA 2011ko ekaina – 2012ko uztaila

Zaldibiako Udala berrosatu zenetik urtebete igaro den honetan, garrantzitsua iruditu zaigu egindako bideari begirada bat bota eta hausnarketarako tartea hartzea. Denbora tartea txikia izanagatik, ziur gaude zer hobetu badugula. Horregatik egindakoaren eta egin ez dugunaren inguruan sakontzeko hausnarketa egin dugu Udal taldean. Hitz egindako guztiaren inguruko azalpenak ematea luzeegia eta nekagarria suertatu litekeenez, laburpen xume bat egin dugu. Hasteko, lehen urte honetan ondoan izan zaituztegun herritarroi gure esker ona agertu nahi dizuegu, batzordetan parte hartuz, egitasmoak antolatzen, nahiz hauek gauzatzen aritu zaretenoi gure eskerrak eta begirunea helarazi nahi dizuegu. Jakin badakigulako Zaldibia guztion artean hobetu behar dugula.

LEHEN PAUSOAK 2011ko ekainaren 10ean, Zaldibiako Udalbatza osatu bezain pronto, Udal osaketarako ezinbestekoak iruditzen zaizkigun lan batzordeak osatu genituen. Gainera ohiko batzordeez gain parte hartzea sustatzeko batzordea ere osatu genuen. Ondorengo batzordeak osatu ziren 2011ko irailean: • • • • •

Hirigintza batzordea: 4 zinegotzi eta 7 herritarrek osatzen dute. Zerbitzuak, Gizarte ongizatea eta Berdintasunerako batzordea: 3 zinegotzi eta 5 herritarrek osatzen dute. Ingurumena, Mendi eta lehen sektorearen batzordea: 2 zinegotzi eta 9 herritarrek osatzen dute. Kultura, Gazteria, Kirola eta Euskararen batzordea: Zinegotzi bat eta 8 herritarrek osatzen dute. Parte hartzea sustatzeko batzordea: 9 zinegotzi eta 8 herritarrek osatzen dute.

Aspalditxo abiatu zen Artxanberri kalearen errematea eta irekiera burutzea tokatu zitzaigun. Aurreko kudeaketa batzordeak abian jarririko hainbat egitasmo gauzatzea edo amaitzeko lanak burutzea tokatu zaigu: Aiestaran errekako ur azpiegitura amaitzea, Plazako haur jolaslekua, Futbito zelaiko hobekuntzak, Parke botanikoaren inguruan kokaturiko azpiegitura berriak, Haur eskolako estalpea, … Hala ere ez gara horretara mugatu. Aspaldian Udalean sortutako korapiloak ere askatzea edo askatzen saiatzea ere tokatu zaigu: Hilerria lekuz aldatzeko zeuden asmoak behin betiko baztertu ditugu, Elbarrena auzoan industriguneko zaratarekin azken bederatzi urtetan dagoen arazoa konpontzeko, zezenari adarretatik heldu diogu, betidanik herriko txabolekin dagoen arazoa sakon aztertzen ari gara, Presalde eraikina nola egin zenak suposatu dituen ondorioak konpontzeko lanean ari gara buru belarri, Parrokiarekin 2009an Udalak sinaturiko hitzarmena aztertu dugu eta desegokia denaren usteak ber-negoziaketa sustatzeko erabakia mahai gainean dugu eta besteak beste azken urtean Beti Gazte tabernaren baitan zegoen korapiloa askatu dugu.

Santa Fe kalea, 18. 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa) Tlf.: 943880357 Fax:943885043 e-mail: bulegoa@zaldibia.net


ZALDIBIKO UDALA (Gipuzkoa)

UDAL KUDEAKETA GARDENA Lehen unetik, Udal kudeaketa gardena helburu baino, lan egiteko modu gisa hartu dugu. Horregatik, azken urtean asko izan dira Zaldibiako Udalak antolatu dituen Udal Herri batzarrak. • • • • • •

Irailean, helburu eta funtzionamenduaren ingurukoa. Azaroan, aurrekontuan ingurukoa. Martxoan, Zaldibiako Herri Ataria aurkezteko. Apirilean, Euskararen erabilpen plana aurkezteko. Ekainean, berdintasun diagnostikoa aurkezteko. Ekainean, arau subsidiarioen ingurukoa eta argi sareko hobekuntzei buruzkoa.

Batzar eta bilerez gain, hainbat izan dira sustatu nahi izan diren hausnarketak, horien artean nabarmenenak: Hirigintza alorrarekin loturik antolatu diren hitzaldiak eta hondakinen kudeaketaren inguruan antolatu direnak.

LAN EREDU BERRIA, HAIZE BERRIA: Parte hartzean oinarrituriko egitasmoak 2011ko irailaren amaieran lehen Udal Herri Batzarra antolatu genuen gure asmoen berri emateko, bai eta esku arteko erronkak azaltzeko eta herritarren ekarpenak jasotzeko. 2011ko urte amaiera bitartean, herriko talde guztiekin bildu ginen eta herriari buruz eta udal jarduerari buruz zituzten ideiak eta eskaerak jaso genituen. Bilera hauetatik hainbat ondorio atera genituen: 1. Herriko talde eta elkarteekin gutxienez urtean behin bilera formalak izatea garrantzitsua dela. Bai eta elkarlana sustatuko duen egitasmoak antolatzea. 2. Herriko talde ezberdinek, elkar komunikatzeko eta gainerakoak zer egin eta zer antolatzen duten jakiteko, tresnak behar dituztela. 3. Hirugarren adina deiturikoa, antolatu beharra zegoela ondorioztatu genuen. Aspaldiko urteetan justu justuko dinamika eta osaketa mantentzen zuela. Ondorioak ezinbestean, pausoak ematea eskatzen dutelako, Zaldibiako Herri Ataria sortu dugu prozesu parte hartzaile baten bidez. Taldetako eskaerei erantzunez, hilabetetako prozesu bat gauzatu dugu www.zaldibia.org helbidean ikus litekeen proiektua gauzatzeko. Auzolanean garatutako proiektu honi esker, herriko agenda, albisteak, argazkiak, bideoak eta herriko talde ezberdinei lekutxo bat eskaintzen diegu, Zaldibiari interneten dagokion lekua eskainiaz. Proiektu hau garatu ahal izateko ateak zabalik dituen tresna bat da, beraz auzolanari esker tresna bera garatuz joatea espero dugu. Kultur sorkuntza sustatu asmoz, otsailean lehenengo aldiz zaldibitarrek egindako pintura eta egurrezko lanen erakusketa antolatu zuen Udalak. Hainbat urtetan antolaturiko ikastaroen ereindako hazia, loratuta ikusi ahal izan genuen herritarrek egindako lanen erakusketan. Hirugarren adinari dagokionean, 60 urtetik gorako herritar guztiei eskutitza igorri genien bilera batetara deituz. Beti Gazte elkartearekin batera eginiko hausnarketa konpartitu eta elkartearen ber osatze prozesua eta Beti Gazte elkartearen egoitzak bete beharreko funtzioen inguruko azterketa abiatu genuen elkarlanean.

Santa Fe kalea, 18. 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa) Tlf.: 943880357 Fax:943885043 e-mail: bulegoa@zaldibia.net


ZALDIBIKO UDALA (Gipuzkoa)

Emaitza begi bistakoa izan da, herritarren erantzun bikainari esker, Beti Gazte elkartea indartu dugu, bai osaketan bai eta dinamika sozialean ere. Horrekin batera Beti Gazte tabernan egokitzapen lanak ere burutu genituen eta gaur egun duela urtebeteko egoeratik urrun gaudela uste dugu. Auzolana oinarri hartuta, Zaldibiako txondorra iraganera bidaia izeneko egitasmoa garatu dugu maiatzetik ekain amaierara. Herritar batek Parte hartzea sustatzeko udal batzordean proposaturiko ideia batetik hasi eta guztiok ezagutu eta parte hartu ahal izan dugun ekimena gauzatu da. Parte hartzea sustatzeko batzordea berria izanik, zer hobetu badugula uste dugu. Hasiera batean, Bilore eta plaza inguruko etorkizunari buruzko lanketa egiteko helburua jarri genion gure buruari. Huste dugu batzorde honi behar adinako zukua ez diogula atera, beraz berriro heldu beharko diogu herritarren parte hartzea sustatzea helburua duen lan talde honi taxuz. Zaldibiako emakume eta gizonen arteko harremanaren inguruan diagnostiko bat osatu da. Diagnosia osatzeko hainbat bilera burutu dira herriko talde ezberdinekin eta egungo errealitatearen inguruko argazki bat izan nahi duen emaitza lortu dugu. Berdintasuna lortzeko bide luzea dugu oraindik egiteko, baina lehen pausoa eman dugu. Datorren urtean ekintza plan baten bidez sakondu beharko dugu gaiean.

UDAL BARRUKO HARREMANAK Zaldibia Herrigintzan taldearekin gutxi gora behera, hilero biltzen gara eta Zaldibiako Udalaren martxa eta aurrera begirako asmoen berri izaten dute. Horrez gain, udal batzorde guztietan parte hartzen dute eta hartzen diren erabakietan partaide dira. Zaldibiako Udalbatza osatzen dugun bi taldetako partaideen arteko harremana ona eta normalizatua dela esan genezake. Horren erakusle da, Aberri egunari begira elkarrekin sustaturiko egitasmoa; Etxe bakoitzari Ikurri単a bat eskuratzeko aukera ematea hain zuzen. Egitasmoa hau berriz bultzatu beharko dugu herriko jaien testu inguruan.

ZALDIBIAKO UDALA AURRERA BEGIRA Arduraz jokatzeko konpromisoa hartu genuen duela urtebete. Bide horretan hainbat azterketa egin ditugu gure herriaren errealitatea ezagutzeko eta behar izan denean neurriak hartu ditugu indarrean diren joera desegokiak aldatzeko. Zentzu horretan kokatzen dugu, herriko taldeekin batera egindako berdintasun diagnostikoa eta datorren urtean egin asmo dugun plana. Bai eta hondakinen kudeaketaren harira egindako jorraketa eta Zaldibiako Udalak harturiko konpromiso garbia: Zaldibia zero zabor lurraldea izatea nahi dugulako, hausnartu, aztertu eta pausoak ematen hasteko erabakia hartu dugu. Ahalik eta zabor gutxien sortzeko lan egingo dugu eta ahalik eta gehien birziklatzea helburua duen bilketa sistema sustatuko dugu. Horregatik ez dugu ulertzen, Zaldibia Herrigintzan-ek zergatik sortu nahi izan duen nahaspila bilketa sistemaren inguruan. Hondakinen kudeaketaz gain, hainbat erronka ditu Zaldibiako Udalak, horien artean Aniztasuna eta migrazioaren inguruko diagnostikoa egin eta dagokion esku hartzea abian jartzea adibidez.

Santa Fe kalea, 18. 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa) Tlf.: 943880357 Fax:943885043 e-mail: bulegoa@zaldibia.net


ZALDIBIKO UDALA (Gipuzkoa)

Zer esanik ez, Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoen inguruan. Gero eta nekezagoa zaigun zerbitzu publikoei eustea. Aurten ere Foru Aldunditik jasotzen dugun ekarpena %10 inguru jaitsiko dela aurre ikusten dugu eta datorren urterako ez dago aurre ikuspen hobea. Krisia heldu da Udalera, ziur gaude zaldibitar askoren etxetan aspaldidanik sufritzen zen gaitza dela. Ahal dugun neurrian, Zaldibiako Udaletik eskaintzen diren zerbitzu guztiei eusteko asmo irmoa dugu, nahiz eta horrek, gauzak egiteko beste modu bat berreskuratzea eskatuko duen. Auzolana hain zuzen, baina ez dugu beldurrik, gure herrian ahaztu ez den tresna delako eta ez duelako hautsik hartu orain artean.

EGUNEROKO LAN ISILA Udal lanetan hasi berriak izan arren, ohartu gara gehienetan lan handiena eguneroko lan isilak ematen duela. Lan txikiak, baina lan garrantzitsuak dira egunerokoan burutzen direnak eta gehienetan herritarren laguntza eta eskaerei esker bideratzea lortzen diren lanak dira. Aipaturikoez gain, Kanpaindegi atzeko bidea konpondu behar izan da, hainbat herri bidetan ere konponketak egin behar izan dira (gehienetan auzolanaren indarra ezinbestekoa izan delarik), Zaldibitik Tejerira doan herri bidea berreskuratzeko lanei ekin zaie, Herri-mendiko garbitasun lanak gauzatu dira, herriaren basoen eta herri bideen azterketak egiten ari dira eta zer esanik ez kultur eremuan burututako lanari buruz, adibidez, aurten bigarrengoz antolatuko da herri krosa. Baina ziurrenik azken lan hauek dira, herritarrek zuzenen bizitzen dituztenak. Egia esan, egiten den lana agertzea zaila dela ohartu gara, baina urte beteko ibilbidea oparoa izan delakoan gaude. Asko dugu hobetzeko, asko egiteko eta lan horretan ezinbestekoa izango dugu herritarron zuzeneko parte hartzea, bileretatik, auzolanetik, erabakiak hartzetik, gauzatzeraino. Urtebeteren ondoren inoiz baino garbiago dugu, Udala herriaren zerbitzura egon beharreko tresna besterik ez dela.

Zaldibian, 2012ko uztailaren 23an.

Santa Fe kalea, 18. 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa) Tlf.: 943880357 Fax:943885043 e-mail: bulegoa@zaldibia.net


Zaldibiako Udala lehen urteko balorazioa