Page 1

Mikroskopioa (grezieratik: µικρόν, mikron, "txikia" + σκοπεῖν, skopei, "begiratu") begi hutsez ikusi ezin daitezkeen gauza txiki-txikiak begiratu eta aztertzeko tresna optikoa da.

Historia Lehen erabiltzaileen artean Zacharias Janssen (1590) eta Galileo Galilei (1609) aipatzen dituzte. Anton van Leeuwenhoek-ek mikroskopio optiko sinplea asmatu zuen 1674an eta Ernst Ruskak mikroskopio elektronikoa 1931an.

Teoria zelularra Lehen mikroskopioen laguntzaz, XVII. mendean zelulak aurkitu ziren. Horrela, 1860an Matthias J. Schleiden, Theodor Schwan eta Rudolf Virchow zientzialariek teoria zelularra proposatu zuten. Teoriak honela dio: • • •

Izaki bizidun oro zelulaz osatua dago. Izaki bizidunen oinarrizko unitatea zelula da. Zelula guztiak beste zelula batetik eratorriak dira

[aldatu] Mikroskopio motak [aldatu] Mikroskopio optikoa

Begi biko mikroskopio optikoa Mikroskopio optikoak, argiaren uhin-luzera ikusgaiak erabiltzen dituelako, mikroskopio mota errazena eta hortaz erabiliena da. Azken ikerketen arabera, mikroskopio sinpleenek, baita leiar txikiak dituztenek ere, irudi izugarri gardenak eman zizkieten zientzialari aitzindariei. Gaurko mikroskopio elkartuek, hau da, leiar hurrenkerak dituztenak, zientzia arlo ugaritan dira erabilgarri, batez ere biologia eta geologian. Mikroskopioaren zatiak: • •

Zati optikoa: Zenbait leiar mota desberdinez osatua dago. Zati mekanikoa: Zati optikoak funtzionatzeko beharrezko gainontzeko tresnak dira. o Diafragma: behetik sartzen den argi kantitatea doitzeko. o Kondentsadorea: laginaren gainean argi izpiak kontzentratzeko.


o o o

Objektiboa: laginetik igarotako argiaren irudia handitzeko. Okularra: irudia islatu eta handitzeko. Lagina: begiratu nahi duguna. Porta batean jartzen da eta normalean hobeto ikusteko tindatu egiten da. Lagina ikusteko prestaketa bat egin behar da: Ehun batean dauden zelulak ikusi nahi baditugu lagina oso fina izan behar da argiak zeharkatu ahal izateko. Laginak mozteko mikrotomo izeneko makinak erabiltzen dira. Eta zelulak likido batean badaude, likidoa portan zabaldu behar da. Lagina ikusi aurretik zelularen finkapena egin behar da. Horretarako alkohola edo formaldehidoa erabiltzen da. Produktu hauek tindaketan ere lagunduko dute. Zelularen ikusi nahi dugun zatiak koloratzailearekin (adibidez metileno urdina) erreakzionatzen du. Amaitzeko, lagina estali behar da ezer gerta ez dakion.

Ikusten den irudia, lagina baino handiagoa da eta alderantziz dago.

Diafragma Kondentsadorea

Objektiboa Okularra

[aldatu] Mikroskopio elektronikoa

Mikroskopio elektronikoa


Mikroskopio elektronikoak argi izpiak erabili ordez elektroi izpiak erabiltzen ditu. Elektroiek, argi ikusgaiak baino uhin-luzera askoz txikiagoa dutena, bereizmen handiko irudiak ahalbidetzen ditu. Honetan, optikoan baino 200 aldiz handiagoa ikusten da irudia. Gailuaren tamaina ere askoz handiagoa ere bada. Elektroi izpiak hutsetik igaro behar du, aire molekulek izpia sakabanatu baitezakete. Azeleragailu batekin, elektroi-kanoitik ekoizten diren elektroien abiadura handitzen da. Elektroi hauek eremu elektromagnetikoei esker nahi den lekura bidaltzen dira. Hauek lagina zeharkatu eta atomoekin topo egitean ibilbidea aldatzen dute. Lagina, kobrezko sare baten gainean jartzen da. Mikroskopioaren zatiak: Elektroi kanoia, elektroi izpia eta lagina

Mikroskopioaren atalak Oina: Mikroskopioaren basea da, oreka mantentzeko bere pisua egokia da. Han argia dago. Besoa: Oinarekiko 90 gradutan dagoen zutabea. Bertikala edo arkeatuta izan daiteke. Tuboa eta oina batzen ditu.

Tuboa: Kamara iluna da, besoari kremailera batekin batzen da. Platina: Plataforma orizontala da, erdian zulo bat dauka han gauzal jartzen dira. Zulotik argi izpiak zartzen dira Revolver: Objetiboak hartzen duen sistema bat da. Bueltak ematen ditu objetibo bat edo bestea erabiltzeko. Torloju macro eta micrometriko: fokapen torlojuak dira, platina gora eta bera mugitzen du. Argi-iturria: Lanpara halogena bat bere intentsitatea graduatu daiteke. Mikroskopioaren basean dago. Kondetsadore eta diafragma: Kondentsadorea lente sistema da, platinaren beheko partean dago. Bere funtzioa argia preparaketara kontzentratzea da. Okular: Tuboaren goiko partean dago. Objetiboak: Tuboaren barruko partean dago, revolverran sartuta dago

MIKROSKOPIOAREN ERABILERA 1. Objetiboak, okulareak eta kondentsadorea garbiak daudela ziurtatu. Ez baleude kontu handiarekin garbitu. 2. Lagina 10X objektiboarekin fokatu. Fokatzeko hasieran torloju makrometrikoa erabiltzen da. Fokatze finagoa lortzeko torloju mikrometrikoa erabiliko dugu.


3. Ondoren, 40X objektiboa jarri eta fokatzeko torloju mikrometrikoa erabili (makrometrikoa ez litzateke beharrezko izan beharko). 4. Laginaren gainean olio tanta bat jarri eta 100X objektibora pasatu. Objektibo hau erabiltzeko olioa beharrezkoa da, era hortan difrakzio arazoak ekiditzen baitira. Fokatzeko torloju mikrometrikoa erabili 5. Beharrezkoa izanik, argi kopurua kontrolatzeko, diafragmaren bidez argiaren sarrera kontrolatu 6. Behaketa guztiak amaitu ondoren eta mikroskopioa gorde aurretik objektiboak garbitu egin beharko dira (batez ere 100X objektiboa olioa kentzeko). Bukatzerakoan estalkia jarri. 7. Mikroskopioa erabiltzen ez den bitartean argi-iturria itzalita mantendu

Mikroskopioa  

Mikroskopioaren istoria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you