Issuu on Google+

Klase batean daude eta irakasleak ikasgaia ematen ari da eta ikasle batek galdera bat egiten dio: nola nahi duzu guk zure ikasgaia gustukoa izatea zuk gu ez bagaituzu gustuko??. Argazki honetan argi ikusten dugu maisuaren jarrera, ikasgaia ikasleak kontuan hartu gabe jorratzen duela eta ikasleak, horren ondorioz, konturatzen dira dituzten arazoak ez direla beraienak, irakaslearenak baizik.

Irakasleak makil batekin arbela seinalatzen du eta bertan teknologia berriak erabiltzearen onurari buruzko esaldia agertzen da. Irakasle asko ohartzen dira berrikuntzen garrantziez, baina praktikan ez dituzten erabiltzen edo beraiek barneratzeko saiakera egiten. Gaztelaniazko esaldi zaharrak oso ondo azaltzen du egoera hau: “Consejos vendo pero para mĂ­ no tengoâ€?.


Irakasle batek egoera bat azaltzen ari da erlijioari buruzko pertsonen ideologiaren inguruan eta azaltzen du klasean bakarrik arbel gaineko paretan gurutzea jarri dutela erlijiosoak direnentzat, eta beste hiru paretak hutsak gelditzen direla laizismoaren alde daudenentzat. Gurutzea pareta batean jartzearekin klasea osoan eragina dauka, gainera, pareta nagusian dagoenez, arbelaren gainean, garrantzi gehiago hartzen du. Bestalde, irakasleak egoera konpondu egin duela azaltzen du, baina argi dago, bere ideologia gainjarri duela.

Aitak bronka botatzen ari dio semeari bere arreba jo duelako, eta semeak argudiatzen du aita eta amatara jolasten ari zirela. Gainera, atea atzean, logela batean ama ohe gainean jipoitua dagoela ikusten da. Argi dago, semeak etxean daukan eredua jarraitu duela, eta imitatuta duela. Gainera, aitak errua botatzen dio semeari berak egiten duen gauza berbera egiteagatik.

Ume batzuk agertzen dira bi albumekin, eta bertan, aita eta amaren rol ezberdinak agertzen dira.


Argi ikus dezakegu, amak betetzen duen rola etxeko andre dotorearena dela, eta aitarena, aldiz, etxetik kanpo lan egiten duen gizon argiarena dela. Bertan, matxismoaren presentzia argia dago.

Arbelean historian zehar famatuak izan diren gizonen izenak agertzen dira, eta ikasle batek, galdetzen du ea zergatik ez dauden emakume famaturik. Irakaslea urduri jartzen da ez dakielako nola erantzun. Badaude emakumezko famatuak baina hezkuntza sistemak ez die gizonezko famatuek duten bezain besteko garrantzia ematen. Argazki honetan curriculum manifestuaren presentzia nabaria da. Egia esan, hezkuntzan gizonezkoen ekintzei garrantzi handiagoa ematen zaie(matxismoa), nahiz eta emakumezkoen ekintzek garrantzia ere izan.

Gizonezko bat agertzen da emakumezkoaren gainean, eta emakumea harrapaturik, ihesbiderik gabe dago gizonezkoaren menpe. Ondoko gizonak emakumeari begira ari dira. Argazki honek elarazten digun mezua zera da, gizonezkoak emakumeak baino gehiago direla eta emakumezkoak gizonezkoen menpe bizi direla.


Eskubiko argazkian, emakume bat ikusten dugu hankak gurutzaturik eta gizonezko bat opari bat eskeintzen. Bigarren argazkian aldiz, gizonezkoa oparia ireki eta eraztun bat dela ikusten da eta emakumezkoak hankak ireki egiten ditu. Argazki hauek ikustean ondorioztatu dugu emakumea gizonezkoaren aurrean itxi egiten dela gizonaren intentzioak ez badakizki. Baina emakumea gizonezkoaren intentzioa serioa dela ikustean(ezkontza) eta konpromezu bat izan nahi duela ikustean, berehala hankak irekitzen ditu.

Argazki honetan irakasleak ikasleei esaten die atsedenera joateko baina maskulinoan. Neskak diren ikasleak ez dira identifikatuak sentitzen eta irakasleari galdetzen diote ea beraiek ere joan al daitezken atsedenera. Argazki honek ikustarazten diguna zera da, irakasle askok orokorrean hitz egin nahi dutenean maskulinoa erabiltzen dutela. Neskak, nahita ez, identifikatuak sentiarazten dituzte nahiz eta beraiei erreferentzia egiteko orokortua dagoen maskulinoko hitz bat erabili.


Irakaslea ikasle bat zigortu du arbelean idatziz ez duela bortizkeria erabili behar, eta idazten ari den bitartean irakaslea pistola baten bitartez mehatxatzen ari zaio. Gure ustez irakasleak egiten ez duena ezin dio ikasleari exijitu, azken finean irakaslea ikasleek jarraitu eta imitatu beharreko modeloa da. Gainera, errespetuzko jarrera eduki behar dute.


Irudiak hausnarketa