Issuu on Google+

ADINA/BESTE ADINAKO/BESTEKO (konparazioak) Badakigu berdintasuna azpimarratu nahi dugunean eta kantitate bati erreferentzia egiten diogunean, hots, ZENBAT galdetzen dugunean, ADINA edo BESTE erabili behar dugula: •

Nik 50€ dauzkat. Zuk 50€ dauzkazu. > Nik zuk BESTE/ADINA diru daukat. (ZENBAT diru/€)

Baina zer hori GAUZA ABSTRAKTO BAT DENEAN (indarra, gosea, maitasuna, nekea…), ADINA edo BESTEri, -KO ipini behar zaie: Nik indar handia daukat. Zuk indar handia daukazu. > Nik zuk ADINAKO indarra daukat.

Izen abstraktuak identifikatzeko pista bat izan daiteke gogoratzea “mucho” esateko, euskaraz ezin dugula ASKO erabili, HANDIA/ITZELA/IZUGARRIA baizik. •

Bero asko*, maitasun asko*, gose asko*… > bero izugarria, maitasun handia, itzelezko gosea…

Trikimailu bat: ziur ez badakizue izena abstraktoa den ala ez, hots, ez badakizue noiz erabili behar dituzuen –KOdun formak, galdetu NOLAKO + azaltzen den izena; erantzutea posible bada, abstraktua da: •

Anttonek Patxik ADINA/BESTE-ADINAKO/BESTEKO alkohola edaten du.

(NOLAKO alkohola?*; beste pista: alkohol asko/alkohol handia*; beraz, ADINA/BESTE, alkohola ez delako izan abstraktu bat) > Anttonek Patxik ADINA/BESTE alkohol edaten du. •

Anttonek Patxik ADINA/BESTE-ADINAKO/BESTEKO pisua dauka.

(NOLAKO pisua dauka? Pisu asko dauka*/handia dauka; izen abstraktua da) > Anttonek Patxik ADINAKO/BESTEKO pisua dauka. Zuzenketa orria 1. Zenbait zaharrek umeek ADINAKO/BESTEKO irudimena daukate. 2. Gazte batzuekin egoteko umeekin egoteko ADINAKO/BESTEKO pazientzia behar da. 3. Gure kostaldeak Kosta Bravak ADINAKO/BESTEKO edertasuna dauka. 4. Azken urteotan Torreviejara Benidormera ADINA/BESTE jubilatu joan, dira. 5. Guk ez daukagu harrijasotzaileek ADINAKO/BESTEKO indarrik.

Gogoratu kualitateei erreferentzia egiten zaienean, hau da, NOLA/NOLAKOA galdetzen dugunean, BEZAIN erabili behar dugula: Ni oso alaia naiz. Zu oso alaia zara. > Ni zu BEZAIN alaia naiz. (NOLAKOA naiz) Ane azkar etorri da. Mikel ere abiadura berean etorri da. > Ane Mikel BEZAIN azkar etorri da. (NOLA etorri da) Gogoratu: Beraz, goiko esaldien esanahi berdina dute honako esaldiek: 1. Zenbait zahar umeak bezain irudimentsuak dira. 2. Gazte batzuekin egoteko umeekin egoteko bezain paziente izan behar da. 3. Gure kostaldea Kosta Brava bezain ederra da. 5. Gu ez gara harrijasotzaileak bezain indartsuak.

1


Konparazioak 1b adina adinako