Issuu on Google+

AURREKONTU

PARTE

HARTZAILEAK

URTE ETA ERDIREN OSTEAN… AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK UDAL BATZORDERA EROATEA LORTU DOGU ! AURRERA GOAZ ! 2011ko ekainean udalera heldu ginenetik aurrekontuak era partehartzailean egiteko ahaleginean ibili gara bildukook. Horretarako proposamena eroan gendun igezko uztailean udalera, baina beste udal taldean partetik ez zan interesik eta borondaterik erakutsi. Aurten aurrekontu parte-hartzaileak garatuteko metodologia batzordean eztabaidatutea lortu dogu. Apurke apurke bagoaz aurrera!

Lanean segiduko dogu eta ez dogu etsiko bideari ekin arte !! ZERGAITIK AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK? • Udalaren DEMOKRATIZAZIORAKO urrats bat gehau direlako: udal mailako erabaki garrantsitsuetan herritarrak inplikatute. • KULTURA PARTE-HARTZAILEA zabaltzeko lehenengo pausue direlako • Udala herrira hurbiltzen dalako eta herritarrari berba egiteko eta IRITZIEK EMOTEKO AUKERA eskaintzen jakolako.


Bilduk PARTE HARTZEAREN BIDEA DEFENDIDUTEN DAU, EZ BAKARRIK AURREKONTUETAN… •

Udal batzorde irekiak , udaleko eztabaidak herrieri zabalduteko.

Arlo guztietan dinamika parte-hartzailea: hirigintzan, kulturan…

Jai batzorde irekia eta autonomoagoa: nahi dabenaren partaidetzagaz sortutako jai herrikoiak eta askeak iziteko.

Beraz, aurrekontuekaz planteatzen doguna aro barri baten, aldaketa sakon baten, hasiera pausoa baino ez da. Parte hartzeko prozesu desberdinak abiatuteko ahalegina egingo dogu, etorkizun hobe bateri ateak zabalduz.


berenberegi 4 atala