Page 1

BERROBIKO SAN ANDRES ESKOLA IKTen AZTERKETA

TALDEA: Haur Hezkuntza diplomatura 3.maila (31) PARTAIDEAK: –

Maider Otaegi Alkorta

Leire Garmendia Berasategi

Lorea Berasategi Lopetegi

Eneritz Bengoetxea Iturrioz

Naroa Uzkudun Uranga

DATA: 2012/03/20


AURKIBIDEA Orrialdea 1. Ikastetxearen deskribapena

.................................................................................. 1

2. Baliabide eta azpiegitura teknologikoak ikastetxean

.............................................. 2

3. Irakaslearen jarrera ......................................................................................................... 4 4. Hobetzeko proposamenak ............................................................................................. 5 ◦ Helburuak

......................................................................................................... 5

◦ Jarduerak

......................................................................................................... 6

▪ Berrobi ezagutzen

....................................................................................... 6

▪ Pelutxearen ipuina ......................................................................................... 7 5. Bibliografia .................................................................................................................... 9


1. IKASTETXEAREN DESKRIBAPENA IKTen inguruko azterketa bat egin behar dugula eta, Berrobi herriko San Andres eskola txikia hautatu dugu horretarako. Gipuzkoa lurralde historikoan dago Berrobi, Tolosaldea eskualdean. Berastegi ibaiaren haranean ageri da, Uzturre mendiaren hegalean. Berrobira iritsi bezain laster, herriak duen nekazaritza-izaera ikusi daiteke, hau da, baserri asko eta enklabe menditsua; mendi eta zelai berdez betea. Herri txikia izangatik ere, altxor franko dagoela ohartuko gara Iriarte etxea, San Andres eliza ala XVII. mendeko etxaurrea mantentzen duen eraikina. Berrobiko eskolako eraikina, aldiz, berria da, 6 urte ditu eta bertan 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat D ereduan soilik eskaintzen dira ikasketak. Aurten zehazki 54 ikasle (bost taldetan banatuta) eta 10 irakasle daude. Eraikinaren egiturari dagokionez, 2 solairu ditu. Behekoan, zuzendaritza, idazkaritza, irakasle gela, Haur Eskolako gela, Haur Hezkuntzako 2 gelak eta jangela daude eta lehenengo solairuan, aldiz, tailerrerako erabiltzen den gela, Lehen Hezkuntzako 3 gelak, psikomotrizitate eta musika gela eta informatika gela eta liburutegia (biak batera).

1


2. BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK IKASTETXEAN Ondoren ikastetxe osoko baliabide teknologikoen datu batzuk aurkeztuko ditugu, aurretik aipatu bezala Berrobiko eskolan, Haur Hezkuntzako bi gela eta Lehen Hezkuntzako hiru gela daudela kontuan harturik. Ikastetxean informatika eta liburutegia den gela bat dago, eta bertako instalazioez baliatzeko ordutegi bat zehaztuta dute. Horrela esaterako 2 eta 3 urtekoak asteazkenetan 11:30etatik 12:30etara joaten dira. Gela honetan gutxi gora behera 6 ordenagailu ditugu; guztiak mahaiko ordenagailuak dira, eta horietako bat proiektoreari loturik dago. Horrez gain, bertan inprimatu eta eskaneatu ahal izateko makina ere badago, baina, soilik gela horretan bidaltzen direnak inprimatzeko balio du. Gainerako inprimazioentzat eskolako fotokopiagailua erabiltzen da.

Eskolako ikasgela guztietan mahaiko bina ordenagailu eta sarerako sarbidea dute; 4 eta 6. mailako geletan izan ezik. Izan ere, San Andres eskola 2.0 proiektuaren baitan sartuta dagoenez, adin honetako haur bakoitzak bere ordenagailu eramangarria du eta gelan pantaila interaktibo bat ere badute.

Gure esparrura itzuliz, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean mahaiko bi ordenagailu daudela esan dugu. Hauek haurren eskura daude, horrela gelako denbora librean hauek piztu eta jolastu ahal izateko aukera dute. Horretarako Ikastolen Elkarteko CD-Rom-ak eta antzeko beste batzuk 2


erabiltzen dituzte.

Honez gain lan tresna gisa ere erabiltzen dute; horren adibide dira pelutxe proiektua eta eskolako blog-a., 2007-2008 ikasturteaz geroztik martxan dena. Proiektuan, pelutxe bat trukatuz bi ikastetxeen arteko harremana bideratzen da, betiere korreo elektronikoa erabiliz. Hala ere, Berrobiko eskolaren kasuan bloga ere erabiltzen dute harreman horiek izateko. Blog honetan, unean uneko albiste, bitxikeria edo eta egiten ari diren ekintzen azalpena ematen dute. Haurrek beraiek egiten dute hau guztia, ahal duten moduan betiere. Irakasle gelan hiru ordenagailu daude, eta irakasleek behar dutenero erabiltzen dituzte. Hauen formakuntzari dagokionez, irakasle bat arduratzen da IKTz; honek prestakuntza jasotzen du astean behin Lasarteko Berritzegunean egiten dituen ikastaroetan eta ondoren gainerako irakasleei erakusten dizkie ikasitakoak. Gainerako irakasleek oinarrizko formakuntza dute eta egia esan nahiko ongi moldatzen dira teknologia berriekin. Bestetik, esan beharra dago kamera digitalen erabilera ere oso ohikoa dela beraien artean izan ere, blog-ean bertan argazkiak zintzilikatzen dituzte nahi duenak eskuragarri izateko.

3


3. IRAKASLEEN JARRERA Zenbait irakasleekin eta arduradunarekin hitz egin ondoren, jarrera positiboa dutela ikusi ahal izan dugu. Irakasleen bataz besteko adina (40-50urte) kontuan harturik, aurrera eramaten ari diren aipatutako proiektuekin, etengabe dabiltza jardunean eta honek erakusten du IKTen inguruko interesa behintzat badutela. Hori bai, iruditu zaigu, eskolan duten inplikazio hori, beraien egunerokoan gutxiagotu egiten dela, balorazioetan sartu gabe. Azkenik, puri-purian dauden “lip-dup� horietako bat ere egin behar dutela esan digute, bertan ikastetxe guztiak parte hartuko duelarik. Gu ere gonbidatu gaituzte parte hartzera, ea aukera dugun xolomolekum blog-ean zintzilikatzeko.

4


4. HOBETZEKO PROPOSAMENAK HELBURUAK Ondorengo helburu hauek jarrian proposatuko ditugun jardueren bitartez lortu nahi ditugunak dira, haurrengan teknologia berrien erabilera sustatzeko. Helburu orokorrak Hizkuntza-komunikazioarako gaitasuna: Ahozko eta idatzizko hizkuntzaren erabilera, errealitatearen adierazpena interpretatzea eta ulertzea. Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu; izan ere, informazioa lortzetik hasi eta, behin landu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera iristen da. Honen baitan dago informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Gaitasun honek, batetik, elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeari eta horiek aplikatzeari heltzen dio; adibidez: erantzukizuna, pertseberantzia, sormena, emozioak kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna eta akatsetatik ikastea. Helburu zehatzak Teknologia berriekin erlazionatzea: 路 Ordenagailuari dagokionez, tekladuan idazten praktikatzea, power point programara hurbiltzea, bloga erabiltzea, eta open office erabiltzea. 路

Kamara digitalari dagokionez, honen funtzionamendua eta ordenagailuarekin lotura egiten

argazkiak pasatzerako garaian. 路 Gauza bera grabagailuarekin. Lana autonomiaz egitea: Sarri irakaslearen laguntza beharko badute ere, pixkanaka euren artean erabakiak hartu eta ekintzak aurrera eramatea.

5


JARDUERAK Berrobiko ikastetxean teknologia berriekiko duten hartu-emana hobetzeko asmoz bi jarduera desberdin proposatuko ditugu. Hauetan, ordenagailua (open office programa, power point programa, internet-bloga‌), argazki kamera, grabagailua eta proiektorea dira erabiliko ditugun baliabideak. Jarraian proposatuko ditugun jarduera hauek, 4 eta 5 urteko gelan lantzekoak dira, hau da, haur hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailan. Eskola txikia dela kontuan hartuz, gela bakoitzean ikasturte desberdineko haurrak daude, gure kasuan 4 eta 5 urteko 12 haur. BERROBI EZAGUTZEN Lehenik eta behin, denen artean Berrobiko gune esanguratsuenak aukeratuko dituzte. Behin aukeraketa horiek eginda, kalera irtengo gara eta gela bakoitzeko bi argazki kamera harturik, aukeraturiko guneei argazkiak aterako dizkiete. Ondorengo urratsa argazkiak ordenagailura sartzea izango litzateke eta guztien artean aukeraketa bat egitea, gaizki ateratakoak baztertuz. Segidan, Openoffice programaren bidez, argazkiak bertan txertatu eta bakoitzari dagokion deskribapen laburra idatziko diote. Honela, Berrobi herriaren gida bat sortuko dute eta blog-era igoko dute. Lan guztian zehar, emandako pausoak blog-ean eguneroko baten gisara azalduko dituzte. Irakaslearen interbentzioa: Irakasleak jardueraren berri emango die eta haurrek aukeratutako leku esanguratsuak arbelean idatziko ditu, aukeratutako lekuak jarduera burutzeko aproposak direla ziurtatuz. Ondoren, kalera irten aurretik, haur bakoitzari argazki bat ateratzeko eskatuko dio, kameraren erabilera ezagutzen dutela ziurtatzeko. Behin kalera irtenda, ibilbidea gidatzeaz gain, zailtasunak dituzten ikasleei laguntza eskainiko die. Gelara itzulitakoan, ateratako argazkiak gelako ordenagailura sartuko ditu eta haurren iritziak kontuan hartuz argazkien aukeraketa egingo du, behar izanez gero argazkiak moldatuz. Argazkiak hautatu ondoren bakoitzaren deskribapen laburra egiten lagunduko die. Amaitzeko, eginiko gida berrikusi eta zuzen dagoela ziurtatu ondoren, ikasle taldearekin batera blog-era igoko du. Lan guztian zehar, haurrek idazten duten egunerokoaren gainean egongo da etengabe. Ikasleak egin beharrekoa: jardueran zehar egin behar dutena arretaz entzun ondoren, euren proposamenak luzatuko dituzte egokienak iruditzen zaizkienak aukeratuz. Argazki kamerarekin trebatu ostean, herriko gune ezberdinei argazkiak aterako dizkiete. Ondoren, irakasleak argazkiak ordenagailura nola sartzen dituen arretaz begiratu eta denen artean politenak hautatuko dituzte. Irakaslearen laguntzaz, argazkiak dokumentu batean txertatu eta hauen deskribapen laburra idatziko dute, denen artean Berrobiko gida osatuz. Bestetik, jardueraren berri blog-ean emango dute idatziz 6


eta irudien bitartez. Materiala eta baliabideak: - Arbela eta klariona - Argazki kamerak eta kablea - Ordenagailua Iraupena: egun bat eta erdiko jarduera izango da. Irteera egunaren bezperan, jardueraren berri emango zaie eta honela, berrobiko interesguneak zeintzuk diren zehaztuak izango dituzte irteera egunerako. Irteera goiz batean burutuko genuke, eta arratsaldea, berriz, ordenagailuko gainontzeko ekintzak burutzeko erabiliko genuke. Taldekatzea: Irteera eta irteera aurreko prestaketak talde handian egingo genituzke, baita argazkien aukeraketak eta moldaketak ere. Deskribapenak, ordea, 2-3 haurreko taldeetan egingo dituzte. PELUTXEAREN IPUINA Honetarako, lehenik eta behin, gelan duten pelutxearen ipuina asmatuko du irakasleak, eta ipuina gelan izango dute. Honela, ipuina barneraturik dutenean, ipuin hori liburu moduan izatetik, ordenagailuan entzun eta ikusteko moduan izatera pasako dira. Honetarako, haurrek argazki kamerarekin, ipuinarekin bat doazen irudiak izatera beharturik, pelutxeari argazkiak atera beharko dizkiote eta ondoren ordenagailura pasako dituzte. Bestetik, haurrek ipuina ongi barneraturik izango dutenez, ikasle bakoitzak ipuinaren atal txiki bat irakurriko du eta irakasleak grabatu egingo die; eta, grabazio hauek ere ordenagailura pasako dituzte. Behin urrats hauek emanda, power point batean, ipuina sortzeari ekingo diote, power pointean pelutxeari ateratako argazkiak eta grabazioak txertatuz. Irakaslearen interbentzioa: irakasleak jarduera hau egin ahal izateko, beren gelako pelutxearekin ipuin bat asmatu beharko du, eta haurrei ipuin hau maiz kontatuz barneratzeko denbora utzi beharko die. Ondoren, haurrei pelutxeari argazkiak ateratzen eta ordenagailura pasatzen lagunduko die. Bestetik, grabagailu batekin, haurren ahotsak grabatuko ditu eta hauek ere ordenagailura pasako ditu haurrek ikusteko moduan. Azkenik, power point-a nola egin gidatuko du, haur bakoitzari power point bakoitzean zer idatzi behar duen azalduz eta idatzitako testua zuzenduz. Power point honetan, beraz, irudiak, testua eta grabazioak txertatu beharko ditu. 7


Ikasleak egin beharrekoa: Jarduera hau behar bezala burutzeko, haurrek ipuina ongi barneratuta izatea beharrezkoa da. Beraz, ipuina ongi ezagutu ondoren, argazki kamarak hartu eta euren pelutxeari argazkiak atera beharko dizkiote. Ondoren, argazki hauek kamaratik ordenagailura pasako dituzte, irakaslearen laguntzaz. Bestalde, ipuinaren atal bat irakurri edo kontatu beharko dute, irakasleak grabatu dezan. Azkenik, irakasleak ordenagailuan ematen dituen pauso guztiak arretaz aztertu ondoren, power point-ean haur bakoitzak kontaturiko ipuinaren atala idatzi beharko du. Materialak eta baliabideak: · Ipuina · Argazki kamera eta kablea · Ordenagailua · Grabagailua eta kablea Iraupena: Ipuina ongi barneratzeko, aste guztian zehar kontatuko die irakasleak. Baina, eurek era aktiboan parte hartzeko ariketak goiz bat iraungo du. Argazkiak ateratzen: 30’ Grabatzen: 45’ Ordenagailuan power point-a egiten: 60’ Taldekatzea: ipuina talde handian kontatuko da, eta argazkiak ere talde handian aterako dituzte. Grabaketa, aldiz, banan bana egingo dute, irakaslearekin, gainerako ikaskideak, beste eginkizunen batean ari diren bitartean. Amaitzeko, tal

dea

txikia

dela

kontuan

harturik

(9

haur)

,ordenagailuari dagokion jardueraren atala ere, denen artean egingo dute.

8


5. BIBLIOGRAFIA URL:http://www.berrobi.net/eu/html/47/1586.shtml (2012/03/14) URL:http://www.eskolatxikiak.org/eskolak/berrobi/eskola.html(2012/03/14) URL:http://www.eskolatxikiak.org/eskolak/berrobi/Index.html (2012-03-13) Mila Arrondo irakaslearekin elkarrizketa. (2012-03-15)

9

IKT AZTERKETA  

Dokumentu honetan, Berrobiko San Adrian Ikastetxean eginiko IKTen azterketa daukazue ikusgai.