Issuu on Google+

San Benito Ikastola

IKASTOLAKO BERRIAK

www.sanbenitoikastola.net

2012 IRAILA

IKASTURTE BERRIA ABIAN

I

1. orrialdea:

Agur uda!! 2-3. orrialdeak:

railaren 7an bueltatu ziren gelara San Benito Ikastolako ikasleak. Aspaldiko partez iratzargailua itzali eta motxila hartuta eskolako bidea hartu zuten ikasleek. Udazkenari ongietorria luzatu eta kurtsoa ilusioz eta gogoz hartzeko prest ditugu. 2012-2013 ikasturtea martxan dugu.

San Benito Ikastola

Ale honetan zer?

1

Udalekuak 4-5-6. orrialdeak:

Etapa berriak 7-8.. orrialdeak:

Oinezkoen metroa

Ikastolako Berriak


San Benito

ikastolako udalekuek urte bete gehiago ospatu dute.Uztailaren 11tik 20ra, Beiren eta Lizarran izaten dira gure ikasle asko. Aurtengo edizioaren berri ematen digute elkarrizketa honetan Xeber Maiza eta Miren Otamendi koordinatzaileek. rran berriz, proiektuei garrantzia handiagoa ematen ari gara urtetik urtera, bai taldekako proiektuei eta baita proiektu orokorrei ere. Bai Beiren eta bai Lizarran ingeleraren funtzionaltasuna aurkitzearen aldeko apustua egin da.

Zein da aurtengo udalekuen balorazio orokorra? 2012ko balorazioa oso positiboa izan da. Ikasle eta begirale taldea gogoz joan zen 10 egunak aprobetxatzera eta lehenengo momentutik nabaritu genuen. Denborarik ez da alferrik galdu, denetik egin dugu. 10 egunez 24 ordu elkarbizitzan egotea lan nekeza izan ohi da sarri, bakoitzak bere partetik jarri behar du derrigorrez, eta aurtengoan ere denok jarri dugu gure partetik gauzak ondo atera zitezen. Noski, beti egoten dira gorabeherak, baina gainerako momentuek egiten duten itzala handiagoa da. Urtero bezala izen emateak azkar bete dira eta hori seinale ona da guretzako, lanean jarraitzeko gogoa eta indarra ematen digu. Eta honezkero gogotsu itxaroten ditugu 2013ko udalekuak

Sarean emaitzak ikusi ditugu, blogak, bideoak...berritasun hauek hobetzea zaila denez, zerbait pentsatu duzue hurrengo urterako?

Sarean ikusgai daude emaitzetako batzuk, ez gara informatika eta teknologia berrietan adituak baina ahal duguna egiten saiatzen gara. Grabazio batzuk igo ditugu youtubera, eta bloga erabili dugu baita ere. Azken urteetan lip duba, flashmoba...gauza berriak egiten saiatu gara, baina ez da erraza urtero asmatzea eta ondo ateratzea.

Aldaketarik izan da? Aldaketak urtero egin behar izaten dira, gainerakoan ikasleak aspertzeko arriskua egon daiteke. Antolaketa orokorrari dagokionez berdin jarraitu dugu, baina ingelerako materialak aldatu ditugu, jolas berriak erantsi...horrelako aldaketak izan dira gehienbat. Bestalde, Beiren, begirale “atzerritar� baten presentzia izan dugu aurtengoan ahozkotasunari garrantzia handiagoa emateko. Bere fruituak eman ditu zalantzarik gabe, ikasleek ingelera erabiltzeko motibazio iturri paregabea izan baita. LizaSan Benito Ikastola

2

Ikastolako Berriak


Badabilkigu zerbait buruan dagoeneko, baina ideiak besterik ez dira oraindik. Garbi dagoen gauza bakarra da talde osoa inplikatuko duen zerbait izan behar duela eta dibertigarria izan behar duela derrigorrez. Proposamenak onartuko direla ere aipatu nahi genuke bide batez. Bestalde, garbi dago teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa dela aisialdian eta honi erabilgarritasuna ematen saiatu beharrean gaudela proiektuen bidez, hau izango litzateke datozen urteetarako erronketako bat. Interesgarria da gurasoak beraien seme-alabek udalekuetan egin dutenaren jakitun izatea edo elkarrekin ikusteko aukera izatea eta era berean, bertan igarotako uneen oroitzapen atseginak gogora ekarri ahal izatea. Ingelesa lantzeko ere aurtengoan berritasunak aplikatu dituzue ezta? Gaitegia eta txostenak eguneratzen saiatu gara alde batetik, denbora eta ikasle berrietara egokitzen. Bestalde, funtzionaltasuna bilatzea da gure helburu nagusia horretarako atzerritarrak edo beste bide batzuk erabiliz. Beireko kasuan, lehen aipatu bezala, atzerritar bat izan dugu gure artean talde guztietan parte hartu eta ingelesaren erabilera bultzatzeko; berrikuntza honek harrera oso positiboa izan zuen bertako ikasleen artean. Lizarran berriz, proiektuetan zentratu gara eta ingeleraren erabilera proiektu hauen gidoietan, elkarrizketetan, taldekideen arteko komunikazioan eta antzerako esparruetan bultzatzen saiatu gara. Bukatzeko, aipamen berezi bat egin nahi genioke begirale taldeari, lan bikaina egin dutela uste dugu eta udalekua aurrera ateratzeko ezinbesteko oinarria izan dira.

Hurrengo urtean ere zuen zain izango gara!

San Benito Ikastola

3

Ikastolako Berriak


K

urtso berriaren hasiera LH 1ko ikasleek emozioz beterik egiten dute. Aurten lau gela daude Lehen Hezkuntzako 1go mailan, guztira 80 ikasle dira. Goizeko 9tan sartzen dira gelan eta hilabete honetan goizez dituzte klaseorduak. Lehen Hezkuntzako lehengo urtea etapa berri baten atea da. Lau tutore berri dituzte Karmele Auzmendi, Maritxu Dorronsoro, Ainhoa Egiguren eta Jon Mikel Galparsoro. Ikasle gazte hauek aldaketetara errez ohitzen omen dira, txokoetatik mahai eta aulkietara igaro dira, idazketa irakurketa prozesuan sakonduko dute aurten. Txintxo txintxo topatu ditugu L.H 1ko gela batean ikastolako kazetariaren zain. Hitz egitea gogoko dute.

Zer moduz kurtso berria? XUBAN MUJIKA: “Ondo, gustura lagun artean. Nire andereño berria Ainhoa da. Ez zait gehiegi kostatzen jaikitzea goizetan. Eskola gogoko dut baina uda nahiago dugu, igerilekua, hondartza… Lehen txokoetan ibiltzen zineten gelan. Orain mahaiak eta aulkiak taldeka daude antolatuta. Nola egiten duzue lana orain? IHINTZA OLANO: “Niri eserita egotea eta lanak egitea gustatzen zait. Andereñoak esaten duenari kasu egiten diogu eta eserita egoten gara isilik.” San Benito Ikastola

Zer da gogokoen duzuen lana? NORA RUIZ: “Matematika gustatzen zait, zenbakiak eta letrak ere egiten ditugu. Lanak politak dira” Nolakoak dira liburu berriak? XABIER RUIZ: “Politak dira eta lanak ez dira zailak. Dena berria da gelan, jostailu berriak ditugu, irakurtzeko ditugun ipuinak ere berriak dira. Orain liburu gehiago ditugu, fitxak gutxiago”. Etxekolanak eramaten al dituzue etxera? MAREN ARRUE: “Etxekolanak baditugu, adibidez margoketa. Niri etxekolanak gustatzen zaizkit eta gehiago na4

hiko nituzke.” Zer eskatzen dute 4 irakasle berriek aurten? NEREA PEREIRA: “Oso txintxoak dira, baina errieta ere egiten dute bihurrikerietan bazabiltza. Isiltasuna eskatzen dute lana egiteko.” Zerbait botatzen duzue faltan gelan? XABAT ARZELUS: “Bai, egunero lanean gabiltza eta oraindik ez digute ipuinik kontatu. Kantatzea ere gogoko dugu, “abecedarioa” kantatzen dugu letrak ongi ikasteko.” Nola joango da urte berria, gela berrian, irakasle berriarekin? JON TELLERIA: “Ni gustura nator ikastola, pozik, gauza asko ikasten ditugu gelan.”

Ikastolako Berriak


San Benito

Ikastolako ikasleek irailaren 7an eman zioten hasiera kurtso berriari. Motxilak beteta bizkarrean iritsi ziren gelara. Etapa berriari hasiera ematen dioten kurtsoekin elkartu gara, etapa aldatzeak aldaketa suposatzen duelako. DBH 1ko ikasleekin izan gara, San Benito eraikuntzara iritsi diren ikasle berriekin. Guztira DBH 1eko hiru gela dira, 60 ikasle. Kurtsoaz, gelaz, gai desberdinez, irakasleez… hitz egin dugu beraiekin. IÑIGO ARANBURU “Lehenago jaikitzen gara gelara joateko eta goiz esnatzeak pereza ematen du, baina ohituko gara, hau kurtso hasiera besterik ez da. Arautegia zabalagoa dela ere nabaritzen da. Lau gai berri ditugu eta ez diet zailtasunik ikusten, lana egiten baduzu, noski! Irakasle guztiak berriak dira eta eraikuntza ere guretzat berria. Orain denbora libre gutxiago dudala iruditzen zait, lan gehiago dugu eta lehenago hasten naiz lanak egiten. Espero dut kurtsoa ongi hasi eta amaitzea, egunero lana eginez gero, ez da zaila izango.” NORA TOBAR “Gu Ataunen ikasle gutxiago ginen gelan eta giroa desberdina da, baina orain ere gustura nabil. Irakasle gehiago ditut, gaiak ere gehiago eta berriak. Ordutegia ondo antolatu beharra dago, beste zerbait egiten baduzu eskolaz kanpo: atletismoa, musika… justu ibiltzen naiz, baina neurria hartuko diodala espero dut. DBH 1ean ondo ibiliko naizela uste dut, dagoeneko lagun berriak egin ditu eta ondo moldatzen naiz beraiekin.” GARAZI GARMENDIA “LHtik DBHra aldaketa badago, inoiz izan ez ditugun gaiak baditugu eta irakasleak ez genituen ezagutzen, eraikuntza barrutik orain ari gara ezagutzen. Orain dugun ordutegia eta lan egiteko era bikaina da. Etxekolanak antolatzen ditut iaz bezala, lanak beti aurretik egin behar dira gelditzen zaizun denbora gero lasai antolatzeko. Ostiral arratsaldea libre edukitzea ere eskertzen da. Momentuz ondo ikusten dut neure burua DBH 1ean” JOANES BEGIRISTAIN “DBHn arau gehiago daudela iruditzen zait. Irakasle kopurua handitu egin da, ia irakasle bat gai desberdin bakoitzerako. Moldatzen ari naiz momentuz nahiko ordenaturik nabilelako, denbora ere beharko dugu eta gero erritmora ohituko gara. Lan egiteko era L.Hkoarekin konparatuz ez zait hain desberdina iruditzen, etxekolanak berdin antolatu behar dituzu eta ez dut hasiera honetan zamarik nabaritu.”

San Benito Ikastola

5

Ikastolako Berriak


E

tapa berri bati hasiera eman diote Batxilergo 1mailako ikasle berriek. Beraien etorkizunean urratsak ematen ari dira eta kurtso berriaren garrantziaz jakitun dira. DBH eta Batxilergoko etapen arteko desberdintasunez hitz egin dugu, kurtso honetan jarri dituzten helburuez, nota eta emaitzen pisuaz eta etorkizuneko norabideaz…

UNAI ALDASORO: “Etapa berri hau gogotsu hasi dut, indarrez. Zailtasunari dagokionez ez dut zailtasun berezirik ikusten batxilergoan, baina lan kopuruan nabaritu dut aldea, irakasleek lan gehiago bidaltzen dute etxerako. Nahiago dut helburu finkorik ez jartzea, presioa ere izan daitekeelako. Egunerokoa egitea garrantzitsua da. Notak ere garrantzitsuak direla esan digute askotan eta emaitzak zaindu beharko direla aurten badakigu. Bi kurtso hauetan saiatu eta listo. Lan egiteko era ere uste dut aurten aldatu dudala, serio hasi naiz. Etorkizunean zer egingo dudan aurreratzen ez naiz ausartzen oraindik, kirol munduari lotutako zerbait, injenieritzaren bat akaso.” IZARO SANTOS: “Goiz xamar da etapa aldaketa nabaritzeko, 2 aste egin ditugu bakarrik. Lazkaon egin behar ditudan azken bi urte hauek ondo bukatu nahi ditut. Ikasteko materia gehiago dagoela nabaritu dut. Lan eginez ondo bukatzea da nire asmoa etorkizunean nahi dudan ikasketa aukeratzeko. Notaren garrantzia nabaritzen da gelan bertan, arreta gehiago jartzen du jendeak, egunean egunerokoa eraman behar da. Etorkizunean nondik joko dudan ziur ez dakit baina media ona atera nahiko nuke.” ARITZ SALINAS: ”Ondo hasi naizela uste dut, batxilergoan lan gehiago egin beharra dago, bai gelan eta bai etxean. Lanak ez badituzu egiten atzean gelditzen zara. Eta nire helburua hori da, gehiago saiatzea, klasean atenditzea, gauzak gerorako ez uztea. Nire ibilbidean batxilergoa da egiten dudan hurrengo pausua, ondoren goi mailako moduluren bat egin nahiko nuke.” HAIZEA KEREJETA: ”Hasieran batxilergoa, DBHren jarraipena dela dirudi, baina dinamika aldatzen doa. Notak San Benito Ikastola

hobetze asmoz egunero lana egin beharra daukat, azkeneko momentuan dena ikastea ezinezkoa baita. Saiatu ezkero emaitzak lortzen direla badakit. Batxilergoa aurrera doan heinean, definituko ditut nire etorkizuneko ikasketak. Letretatik dagoeneko egin dut aukera.” JULEN MATEOS: ”Klaseen dinamika eta eguneroko lana aurten desberdina iruditzen zait. Lan erritmoan nabari da aldaketa, gehiago eskatzen da. Gai guztietan berdin sakondu behar da, media lortzeko, hala ere, nire kasuan garbi pasatzea da helburua, eta emaitza oso alturik ez dut beharko. Batxilergoa bukatu eta administrazio edo enpresen inguruko Goi- Mailako kurtso bat egitea gustatuko litzaidake.” LEIRE OIARBIDE: “Kurtsoa orain dela gutxi hasi dugula kontutan izanik, batxilergoan zailtasun berezirik ez dagoela esango nuke, baina bai nabaritu dugula erritmo aldaketa, eta erritmo horrek egunerokoan sakontzea eskatzen dizu. Selektibitateari begira ere jarri behar dugu aurten. Egin nahi dugun bide horretara begira, ahalik eta notarik hoberenak lortzea garrantzitsua iruditzen zait. Enpresen inguruko zerbait ikasi nahiko nuke.” 6

Ikastolako Berriak


IRAILETIK EKAINERA: ESKOLAKO METROA

O

rain dela urte batzuk Eskolako Agenda 21 programan lazkaotarren mugikortasun ohiturak aztertu zituzten. Ondorio honetara iritsi ziren, gure herrian distantziak laburrak izanda ere, ohitura txarrak genituela eta autoa maizegi erabiltzen genuela. Esate baterako, guraso asko eta asko ziren beren seme-alabak ikastolara autoan ekartzen zituztenak, lanera zihoazela aprobetxatuta, horrek zekarren kutsadura eta segurtasun arazo guz ekin. Hori zela eta, udalak eta ikastolak Lazkaoko Oinezkoen Metroa ekimena jarri zuen abian, haurrek ikastolara egiten zituzten joan-etorriak oinez egin zitzaten. Hiru ibilbide prestatu zituzten eta horieta k bi dira aurten martxan ditugunak bakoitza kolore batekin iden ďŹ katua: gorria (Hirigoien) eta morea (San Jose). Ibilbide bakoitzean, lauzpabost geltoki daude, haurrak metrora igotzeko. Guz ak ikastolara 8:55 aldera iristen dira. Era berean, ibilbide bakoitzean bi heldu (bi guraso) doaz peto berdeak soinean dituztela. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da gurasoen parte hartzea. Aurten ere 15 boluntario dabiltza lanean bere inguruan. Oinezkoen trenaren beharra ikusten al duzue 4 urte eta gero? Bai urte hauetan egoera asko hobetu da. Hasiera batean egoeraren azterketarik ez zegoen. Diagnos koa egiteak asko lagundu zigun eta aldaketa beharrezkoa ikusi genuen. Aparkalekua gertu dugu eta arrisku egoerak sor daitezke, kotxe ugari mugitzen dira eskola inguruan. Lazkao herri txikia da eta distantziak motzak dira, kotxearen erabilera mugatuz, zenbait ohitura ere aldatu dira. Nola antolatzen da boluntario taldea haurrak metroan ikastolara ekartzeko? Boluntarioek antolatzen dute ibilbidea, txandak eta ibilbide osoa lotuta dugu. Ea jendeak ere izena ematen duen eta txandatuz denon artean egiten dugu. Orain arte, gurasoak izan dira protagonista eta beraien lana eskertzekoa da. Urtek urtera jende berria behar dugu.

San Benito Ikastola

7

Ikastolako Berriak


Zenbat ume eramaten dituzte linea bakoitzean? Formal joaten al dira? Hirigoieneko ibilbidean asko gara, ez dakit 30 inguru. Astelehenetan eta asteazkenetan umeak 9:00tan sartzen dira , 5-6 urteko haurrak ere animatu dira eta txikiekin jaisten dira. Haurrek kasu egiten dute. Metro hau orain dela 4 urte jarri zen martxan eta ekaina arte bere ibilbidea luzatzen du. Gure ohiturak aldatu direla uste al duzue? Metroan ikasleen parte hartzea gutxitzen ari bada ere geroz eta ikasle gehiago dira oinez datozenak, gurasoak ekimen honen ondorioz lasaitu egin direla esan daiteke, lehen seme-alabak bakarrik bidaltzearen beldur baziren ere, orain lehen baino errazago uzten dituzte oinez eskolara etortzen. Nola hala martxan dabil eta pixkanaka mugikortasunean pausuak ematen ari direla uste dugu, kontzientzia hartzea garrantzitsua da. Zenbait gurasoek haurra metroan uzten dute dagoeneko ez dute kotxerik hartzen. Aldaketak ez dira egun bate k bestera ikusten eta bere fruituak eman dituela uste dugu. Hala ere deia urtero luzatu behar dela uste dugu eta oraingo honetan gehiago, guraso boluntario eta ikasleak behar ditu metroak. Nola animatuko zenukete jendea metroan parte hartzera? Umeak hasiera k gustura doaz, trenean egiten duten lehenengo “bidaia� emozioz beterik egiten dute, gero zerbait natural bezala ikusten dute elkarrekin joatea. Prest ere egon behar dute trena iristen den ordurako eta horrek ere etxean antolatzen laguntzen die. Lagunekin egoteko gogoa dute eta elkarrekin joateko, taldean. Adin desberdinekoak nahasten dira eta polita da. Beste k parte hartzea erreza da, goizago jaiki, besterik ez. Jendea animatu nahi dugu, parte hartuz gustura ibiliko bai ra. Hala ere egia da metroan ez dabilen jende asko ikusten dugula oinez, eta hori pozgarria da, kotxearen erabilera txikitzea da helburua. Boluntario berriak behar al dira? Noski, batzuk hasiera k daude oinezko metroan eta seme alabak koxkortu zaizkie. Jende berriaren beharra be dago, erreleboa hartzera animatuko diren gurasoak. IRADOKIZUNAK Nire iradokizuna/iritzia/galdera_____________________________________________________________________________ ______________________________________________________________________________________________________ ______________________________________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________________ Izen deiturak(ez da nahitaezkoa ) ____________________________________________________________________________________ Nire seme-alabaren ikasmaila_____________________________ Tlfnoa____________________________ Erantzutea nahi duzu?_____________________________________________________________________ San Benito Ikastola

8

Ikastolako Berriak


Iraila2012euskaraz