Page 1

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 2009ko uztailaren 27a

BERGARA

13

KULTURA > ABUZTUKO AGENDA

Abuztua herrian igaroko dutenendako kultura eskaintza zabala prestatu dute Antzerkia eta musika saioak egongo dira, azkeneko urteetan ez bezala Eskaintza berriarekin batera, ohiko San Martin plazako film emanaldiak egingo dira

MONIKA BELASTEGI > BERGARA

Abuztua heltzear da eta dagoeneko eman du ezagutzera Kultura zerbitzuak abuztuko agenda. Aire librean egingo diren ekitaldiak nabarmenduko dira: musika eta antzerki saioak eta film emanaldiak, batik bat. MUSIKA SAIOAK Musika emanaldiak Espoloian izango dira, 22:00etan. Abuztuaren 5ean Miguel Salvador Project jazz taldeak egingo du emanaldia. Salvador Portugaleten bizi den gitarra jotzaile bilbotarra da. Bakarka jardun ostean 2007an taldea eratzea erabaki zuen. Salvadorrekin jardungo dute Jonahan Hurtado

(pianoa), Hasier Oleaga (bateria) eta Jon Piris (kontrabaxua). Abuztuaren 19an, Casual Blues seikoteak egingo du emanaldia eta 26an, Organiks taldearen soul eta blues doinuak entzuteko aukera egongo da. JAIAK AUZOETAN Hainbat jai ere izango dira abuztuan barrena, gehienak auzoetakoak. Hala, jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 15ean, Elexamendin; abuztuaren 24an, San Bartolome jaiak Angiozarko Zabaletamendin; abuztuaren 28tik 30era, Kofraixak Osintxu auzoan eta abuztuaren 29an, San Lorentzo auzoan. Horrez guztiaz

gain, hilaren 16an, San Roke izango da, Bergarako patroia. Zinemari dagokionez, lau film ikusteko aukera egongo da, ohi bezala, abuztuko eguenetan, 22:00etan, San Martin plazan egokituko duten pantaila erraldoian. Antzerkia ere izango da. hain justu, Hortzmuga taldeak Olympikas 2012 kale antzerkia egingo du abuztuaren 26an, 20:00etan. Aurreko urteetan baino egitarau zabalagoa antolatu du Udalak aurtengo. Arrazoia da batetik, oporretako ohiturak aldatu direla eta abuztuan ere herrian geratzen dela jendea; bestetik, krisiaren eraginez uste dutela jende gutxiago aterako dela.

Aire libreko zinema Abuztuak 6 Slumdog millionaire (euskaraz.) Abuztuak 13 Crepusculo (gazteleraz). Abuztuak 20 Sukalde kontuak (euskaraz). Abuztuak 27 Gran Torino (gazteleraz). OHARRA: Emanaldi guztiak izango dira 22:00etan, San Martin plazan.

Abuztuko egitaraua egunez egun Uztailak 24-abuztuak 9 Mikel Garateren margo erakusketa, Aroztegi aretoan.

Abuztuak 26 22:00 Organiks taldearen soul eta blues kontzertua, Espoloian.

Abuztuak 5 22:00 Miguel Salvador Project taldearen jazz kontzertua, Espoloian.

Abuztuak 28-30 Kofraixak Osintxu auzoan.

Abuztuak 15 Elexamendi auzoko jaiak. Abuztuak 16 San Roke, Bergarako patroia. Abuztuak 19 22:00 Casual Blues taldearen kontzertua, Espoloian. Abuztuak 24 20:00 Hortzmuga taldearen Olympikas 2012 kale antzerkia, San Martin plazan. San Bartolome jaiak Angiozarko Zabaletamendi auzoan.

Miguel Salvador Project taldeak abuztuaren 5ean egingo du emanaldia.

oharrak KINTADA > 1944an jaiotakoek urtemuga ospatzeko irteera egingo dute Irailaren 12an egingo dute, 65. urtemuga ospatzeko. Enkarterrietara eta Bizkaiko kostaldera joango dira. Izenematea da irailaren 5a baino lehen Hernandez Bodegoian (943 76 20 43) eta Sanchez ileapaindegian (943 76 23 70). Autobusa abiatuko da 09:00etan, autobus geltokitik.

KINTADA > 1976an jaioetakoek kinto afaria egingo dute Irailaren 25ean egingo dute. Izena emateko deitu: 606 64 22 84 (Itxaso) eta 676 87 64 08 (Mertxe).

Abuztuak 29 San Lorentzo auzoko jaiak. Abuztuak 28-Irailak 13 Xabier Diaz de Zerio eskultorearen erakusketa. Abuztuak 30 San Matei jaiak, Uberan. Abuztu osoan 15:00-18:00 Astelehenetik egubakoitzera Bibliopiszina zerbitzua, Agorrosinen, irailaren 15era arte. Abuztu osoan 16:30-18:30 Martitzen eta eguenetan, dinamizazio zerbitzua 8 eta 14 urte arteko gazteendako, Agorrosinen.

GOIENKARIA

Bergara eta Antzuolako 18 gazte Muzkin, udalekuetan 11 eta 12 urteko gazteak egon dira Nafarroako herri horretan eta aste osoa eman dute, sei begirale eta Juan Kruz Mendizabal parrokoarekin batera. Donostiako Xirimiri gazte taldearekin egin dute egonaldia eta Mendizabalek aurreratu du, oso ondo pasa dutela. Bestetik, gehitu du lehenengoz antolatu dutela halako udalekua, eta datorren urtean ere antolatzeko asmoa dutela. Izan ere, Aske, gazteendako aisialdi taldea, abiaraztekoak dira berriz, hainbat urteko etenaldia eta gero.

GOIENKARIA

Bergara eta Antzuolako 18 gazte Muzkin, udalekuetan  

2009ko udan Xirimiri Gazte Taldeak eta Aske Gazte Taldeak Muzkin egindako udalekuaren inguruan Goienkarian argitaratutako artikulua. Artícul...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you