Issuu on Google+

2

irutxuloko hitza LARUNBATA, 2005eko abenduaren 31

PLAZA BERRIA ESANA 

LORETOPETIK JUAN KRUZ MENDIZABAL ‘KAKUX’ (APAIZA)

Gabonak dira

abonek guri-guri jartzen didate nire animua eta bihotza. Batzuentzat gabonak gure hipokresiaren errainua besterik ez dira, gure ahuldadearen asmakizuna bizitzan aurrera egiteko eta gure kontraesanei irtenbidea emateko. Horretarako balio balu, behintzat, ez litzateke gutxi izango. Horretarako ere aproposak dira urteko egun guztietan egunez-egun ospatzen edota oroitarazten diguten egun bereziak: minbiziaren aurkako eguna, oinezkoen eguna, giltzurrun bila dabiltzanen eguna…guztiek jartzen dute edo jarri beharko lukete gure bizitza erosoa kilikan. Ez dago gaizki, ongi dago…

G

Baina, eguberriak, gabonak fededunontzat beste zerbait dira. Kristauontzat ezinezkoa posible egiten den garaia da. Jainkoa gizaki egina. Eta horixe da gure oinarria. Horren inguruan dauden guztiak horren oroimen eta ezaugarri besterik ez dira. Jainkorik gabeko gabonak bizitzeko eskubidea dugu guztiok. Baina, eguberriaren zuztarra non dagoen oroitzea ez da batere okerra. Kristauon zeregina da. Jainkoa gure artean bizi dela dakigu, baina gabonetan bereziki non eta nola jaio zen oroitzen dugu. Urrun zegoen Jainkoa, zeruetan zegoen Jaun Goikoa, guretar egin zaigu. Ikatza egiten duen Olentzero, Coca-Colak saltzen digun Olentzero gorria —nire ilobak hala deitzen dio— eta Errege Magoak beraiek norabait doaz, Belenera. Nahi duena behatzari begira gera daiteke. Eta nahi duena estalpearen gainean dagoen

izarrari begira jarri daiteke. Aukeran dago. Niretzat ikuspuntua baino gehiago den sinismen honek nire izatea eta izaera alderik alde margotzen du. Erabat aldatzen du Jainko esperientzia bizitzeko modua. Jainkoaren hordagoa erabatekoa da, erabat baikorra. Ezin dugu, beraz, egun hauetako gure kontraesan eta kontsumismoen aurpegi ezkorrean bakarrik geratu. Okerrak zuzendu eta gehiegikeriak eta injustiziak berbideratu behar ditugu. Baina egun hauetan Berri Ona datorkigu. Batzuentzat «zerbait gehiago» den hori kristauontzat guztia da. Eta kristau garenok hori ez genuke ahaztu beharko. Berezia, ezinbestekoa zena, Jainkoa gizaki egina, eguneroko bizitzan bat eginez. Hala ikusita, hala biziz gero, dena aldatzen da. Eguberriak bizitzeko modua bera ere.

HARKAITZ CANO IDAZLEA

«Idazle ofizioaren sentimendu politenetakoa da ikustea, urteekin, eskuak eta burua gertuago daudela» DATUA 

IRITZIA PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO (EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDEA)

Toki telebistan ere euskara aurrera oki telebista digitalaren garapenerako kontzesio administratiboaren prozesua abian du Kultura Sailak. Dekretu bidez lehenik, eta lehiaketa arautuko duen baldintza pleguaren eskutik hurrena, finkatuko du prozesu osoa Eusko Jaurlaritzak. Dekretuaren zirriborroa herritarren jakinera jarria izan da, hain zuzen ere behin-betiko dekretua onartu eta argitaratu aurretik hala nahi duen guztiak bere iritzia eman ahal izan dezan. Normala litzateke audientzia publikoan batzuk eta bestek aurkezturiko proposamenen argitan, behin-betiko dekretuak hobekuntzak izatea. Hiru dira tokiko telebista digitalaren garapenerako prozesua arautzerakoan Kultura Sailak kontuan izan dituen helburu nagusiak, helburu horiek direlarik aldi berean tokiko telebista digitalaren ezaugarri behinenak: informazio lokala, eduki propioak eta euskararen lekua. Esan bezala, Eusko Jaurlaritzak tokiko telebista digitalei ezarri dien helburu eta ezaugarri nagusietariko bat da euskararen presentziarena, eta horregatik euskarak lehentasunezko lekua izan dezan neurriak aurreikusten ditu dekretu zirriborroak. Hori horrela ez denik nekez argudia daiteke dekretu zirriborroaren argitan, dekretuak bermatu egiten baitu euskararen presentzia toki telebista digital guzti-guztietan, salbuespenik gabe. Une honetan Euskal Autonomia Erkidegoan ditugun behin behineko toki telebistei erreparatzea nahikoa da ikusteko gehienek gaztelania hutsean emititzen dutela, eta egungo telebista lokalen lautik bat eskas direla euskaraz jarduten dutenak. Hainbat daturen arabera, %10 da euskarak beretzat gordetzen duen batezbestekoa. Hemendik aurrera, nahitaez, toki telebista guztietan, pribatuetan zein publikoetan, izango du presentzia euskarak, presentzia

T

duina gainera. Titular pribatuen kasuan gutxienez telebistaren eremuko euskaldunen portzentajearen adinakoa, eta titular publikoen kasuan gutxienez %50ekoa, inoiz ez gutxiagokoa, izango da euskararen presentzia, eta hortik gorakoa euskaldunen portzentajea handiagoa denean. Eta hortik gora, gainera, nahi adinako lekua egin ahal izango zaio euskarari, euskara hutsezko telebista egiteraino, telebista guztiei eskatuko zaizkien bideragarritasun baldintzak betetzen diren heinean.

Ateak irekita euskarari Bada, beraz, argi eta garbi esan beharreko zerbait: Kultura Sailaren dekretu zirriborroak ez dizkio ateak itxi euskara hutsezko telebistari, irekita baitaude ate horiek; ateak itxi gaztelania hutsezko telebistari itxi zaizkio, ez baita euskararik gabeko gaztelania hutsezko toki telebista digitalik izango. Gainera, lehiaketako puntu-banaketa egiterakoan kontuan hartuko da gutxienekotik goragorako euskararen presentzia, bereziki eta modu erabakigarrian baloratzeraino osorik euskaraz jardungo luketen telebista-proiektuak. Exijentziei dagokienez, bestalde, agente pribatuei baino exijentzia altuagoa ezarriko litzaieke udalei. Izan ere, uste baitugu euskararen erabilera bultzatzeko jardunean gizarteko agente pribatuei baino konpromiso eta ahalegin handiagoa eskatu behar diogula herri-aginteok geure buruari, besteak beste ispilu eta eredu izan gaitezen. Euskarak egun ditugun behin behineko telebista lokalen munduan duen presentzia ikusita, bistan da lortu nahi diren hizkuntza helburuak pisuzkoak eta aurreratuak direla. Aukera oparoa irekitzen zaio euskarari tokiko telebisten esparruan.

Gure iritzian orain bi aldetako erronka da euskal gizarteak aurrez aurre duena: alde batetik, euskararen presentzia ahalik eta zabalena bermatzeko gai izango diren proiektu bideragarriak eratzea, eta, bestetik, euskarazko emisioetarako ikus-entzuleak irabaztea. Bide hori modu arrakastatsuan egin nahi badugu, gaude beharrezkoa dela urrats ausartak baina seguruak ematea, geure buruari helburu lorgarriak jartzea, beti ere aurrerantz jarraitzeko moduan. Horregatik da egoki eta beharrezko dekretu zirriborroak aurreikusten duen progresibotasuna, zaila baita –ezinezkoa ez badaeuskararen presentzia bermatzeko eta handitzeko finkaturiko helburuak gauetik goizera, dekretu baten bidez behartze hutsagatik, lortzea. Denbora beharko da, eta horregatik aurreikusten dira dekretuan betetze prozesurako gutxieneko abiapuntuak eta helburuak. Honetan ere guztiz aplikagarria baitzaigu Mitxelena maisuaren gomendio hura, «handikeriazko menturarik gabe» jarduteko gomendioa, alegia. Dekretuak gutxienekoak ezarri eta gehiagorako aukerak ematen ditu: aukera horiek baliatzea da orain kontua eta erronka. Kataluniari buruzko erreferentziak azaldu dira zenbait adierazpenetan, eta horiei buruzko aipamen batekin bukatu nahiko genuke. Irakurri ahal izan dugunez, katalanaren betebeharra euskararena baino altuagoa omen da tokiko telebistetan. Hori, ordea, ez da horrela. Emisioen %50a gutxienez katalanez izatea da Kataluniako betebeharra, nahiz eta elebidunen indizea hori baino dezente handiagoa izan. Hemen udal guztiei eskatzen zaie %50eko gutxienekoa, eta, Katalunian ez bezala, hortik gora eskatzen zaie udalei nahiz pribatuei elebidunen portzentajea handiagoa denean.

238.000 bidaiari gehiago, Tranbia Konpainian. Aurten iaz baino 238.000 bidaiari gehiago izan dituzte autobusek; guztira, 13.350.000 bidaiari.

 IRUTXULOKO HITZA.INFO Inkesta. Inkesta berria dugu webgunean. Hona hemen galdera: Traineru bateratuaren proiektua 2006an ez omen da gauzatuko. 2007an traineru bateratua izango dugula uste al duzu? Bai % 40. Ez % 60. «Ez, ezta beharrik ere. Donostian hiru klub daude, eta hirurak ongi antolatu ezkero, gaztetxo pila egongo lirateke arraunaren munduan. Bakar bat edukita baino gehiago. Traineru bakarra egin ezkero, jende guztiak emaitza onak eskatuko lituzke, eta azkenean kanpoko arraunlariak ekarriko lituzkete. Helburua kirola egitea baita, ez donostiarrak harro-harro eginda, puztuta, Donostian lehenengoetakoak geratu garela esatea. Eliteko kirol gutxiago eta harrobi gehiago! Gora Arraun, Ur Kirolak eta Fortuna!». Lemazain. zure iritziaren berri emateko, iritzia@irutxulokohitza.info eta Katalina Eleizegi 36 behekoa helbideak edo 943 44 65 32 faxa erabili, izena adierazita; HITZAk mozteko eskubidea du IRUTXULOKO HITZAk ez du bere gain hartzen egunkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik


Gabonak dira