Page 1


AurkezpenA

E

sku artean duzuen gida honek gure lurraldeko sei parajetan modu errazean ibiltzea ahalbidetzen digu. Eta helburu bikoitza du. Batetik naturaz gozatzea eta bestetik, gure historiaren eta ondare kulturalaren ezagutzan gehiago sakontzea. Gure lurraldea hain erakargarri egiten duen puntu sendoetako bat kulturaren eta naturaren arteko ezkontza hori da. Gipuzkoako Foru Aldundiak bi osagai horiek uztartzen dituzten ibilbide horiei balioa emateko borondatea du. Eta gipuzkoarrok gure lurraldea hobeto ezagutzea ahalbidetu nahi du, daukaguna gehiago baloratuz, mantenduz eta gozatuz. Gida hau, Mendiz Mendi Mendez Mende programako beste ekintza batzuk bezala, Gipuzkoa hobeto ezagutuz are eta gehiago maitatzeko helburu horretan, tresna erabilgarria da.

Jon uriguen

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapena, Berrikuntza eta Turismo Ahalduna

Argitaratzen du: kutxa ekogunea, Gipuzkoako Foru Aldundia Testuak, argazkiak, irudiak, maketazioa: Arazi, S.L. -

2


T

radizioak dioenez, baliteke gizaki guztiok elkarri lotuta egotea, pertsona gutxi batzuen bitartez; hala ere, zenbaitetan, bereiztegradu txiki horien arteko geografia-, denbora- eta emoziodistantziak izugarriak izaten dira. Gauza bera gertatzen da ustez ondoena ezagutzen ditugun lekuekin ere. Gida honetan erakusten denez, gurea bezalako geografia-eremu txiki batean, bide desberdinetatik egindako dozena-erdi bat ibilbidetan, aldaketa harrigarriak egon daitezke paisaiei, tradizioei, historiei, eta, batik bat, lurraldea bera ikusteko moduei dagokienez. Liburu honetan —bai bertsio inprimatuan, bai bertsio digitaletan—, zabal lantzen dira kostako, barrualdeko edo mendiko bideak erakusten dituzten Gipuzkoako sei ibilbide. Bide horiek Gipuzkoari begiratzeko eta gipuzkoarrak ulertzeko sei modu erakusten dizkigute, batik bat. Zumaiako antzina-antzinako flyscha, Talaia bideko pirata eta kortsarioen istorioak, Aiako Harria, Pagoeta, Aizkorri-Aratz edo Aralarko sekretuak‌, gida honetan daukagu ingurune natural pribilegiatu horiek guztiek eskaintzen dizkiguten xehetasunen, aukeren eta esperientzien berri jakiteko behar dugun informazioa. Izan ere, batzuetan, bertatik bertara egon arren, ez ditugu ezagutzen. Lan hau lagungarri izatea nahi genuke ezjakintasun horri aurre egiteko, eta, batez ere, Gipuzkoaren muinean sartzeko eta gipuzkoarron sekretu txikietako batzuk argitara ateratzeko.

Carlos ruiz

Kutxa Ekoguneko Presidentea

3


GIpuzkOAkO nATurGuneAk ezAGuTzekO SeI pLAn

M

unduko hiritar guztiak sei pertsonaren bidez omen gaude konektatuta. Gipuzkoak ere mundu oso bat eratzen du eta gida honetan proposatutako sei ibilbideen bitartez, konektatutako probintzia. Maparen azaleran txikia da, baina bertan plegatutako mendiek gordetzen dituzte probintziako altxor eder asko. Proposatutako plan guztiak natura gune ikusgarrietan kokatuta daude eta Gipuzkoako eremu geografiko guztiak hartzen dituzte: kosta, barrualdea eta mendialdea. Hau da, itsasoaren indarra, barrualdeko paisaiaren berdetasuna eta mendien sotiltasun elegantea. Goizean mendiko haizearen garbitasunarekin paseo lasaigarri bat emanda, eguerdian barrualdeko jatetxe bateko eltzekoak dasta ditzakezu eta kostako herriren batean suma dezakezu kresal usaina, ilunabarrean. Hori guztia, sei urrats soiletan.

GIpuzkOA MendIz MendI Mendez Mende

G

ipuzkoak baditu industria, kultura, gizarte... ondare zabala eta aberatsa. Baina ez gara jabetzen maiz horren guztiaren agertokiaz. Natura, ingurumena eta bioaniztasuna dira Gipuzkoako balio handietako batzuk. Pixka bat erreparatzea besterik ez dugu, horretaz jabetzeko. Ildo horretan sortu zen Gipuzkoa Mendiz Mendi Mendez Mende proiektua. Probintziako parke natural, biotopo, ingurune babestu, parketxe eta oinezko bideak xehetasun handiarekin jasotzen dituena www.gipuzkoamendizmendi.net web gunean. Noski, bisitari eta bidaide guztiekin konexio zuzena izatea maite dugunez, gure Facebookeko orrian idatz ditzakezue zuen bizipenak, argazkiak, etab. www.facebook.com/gipuzkoamendizmendimendezmende

4


pLAnAk

U

rrezkoa da zure denbora eta, betiko moduan, nahi baino laburragoa aisiarako daukazuna. Horregatik prestatu ditugu gure probintziaren onena goitik behera ezagutzeko plan hauek. Kokalekuaren arabera, hiru eremutan banatu ditugu planok: kostan, barrualdean eta mendialdean. Bakoitzean bi. Batetik, natura bertatik bertara ezagutzeko eta bizitzeko ibilbideak deskribatzen ditu, mapa, ikono eta azalpenen bidez. Ibilbideak zirkularrak dira, irteera eta helmuga puntua bera dira, eta autoa aparkatzeko nahiko leku duten aparkalekuak daude. Ibilbideak samurrak dira, ia edozeinek egiteko modukoak. Plan bakoitzeko informazioaren atalean adierazi ditugu bide bakoitzaren ezaugarriak, eta, horien arabera, sailkatu ditugu bi motakoak: batzuk zapatilekin egitekoak, eta besteak botak eskatzen dituztenak. Ibilbidearen inguruan dagoen eskaintza esku-eskura daukazu: iristeko bideak, jatetxeak, ikusi gabe utzi ezin dituzun tokiak, egin ditzakezun jarduerak... izango da eskuetan duzun gida. Biziko dituzun esperientzien beharrezko osagarria izateko. Gisa guztietako tokiak aukeratu ditugu, aukera ahalik eta zabalena izateko. Jatetxeei dagokionez, menuak eta prezioak kontuan hartuta, askotariko tokiak agertzen dira gidan. Esan beharrik ez dago, askoz gehiago daudela eta haiei buruzko informazio xehea aurkituko duzu gidan bertan aipatutako web guneetan. Gipuzkoako distantzia laburrek eta azpiegiturek (errepideak, garraio publikoa, etab.) ahalbidetzen dute toki batetik bestera erraz eta azkar mugitzea, hartara hainbat planen arteko konbinazioa egin zenezake, nahieran. Gida honekin Gipuzkoaren muineraino joan zaitezke. Eta era berean, probintzia osora. Osagaiak guk jarriko ditugu eta zuk zure gustuen eta nahien arabera osatuko duzu azken errezeta. Ondo pasa!

5


GIdAren AzALpenA

hasierako ikonoak (MIde metodologian oinarrituak) Luzera: ibilbidearen luzera osoa, kilometrotan.

3,2 km

luzera

1h

+105 m -105 m

bota k

denbora desnibel metatua

zailtasuna

Denbora: ibilbidea oinez egiteko batez besteko ustezko denbora, ordutan.

Zailtasuna: ibilbideak eskatzen dituen zailtasunen araberako oinetakoak.

Desnibel metatua: ibilbide osoan gainditu beharko den desnibela, metrotan.

mapetako ikonoak ibilbidea

iturria

basoa

aparkalekua

paisaiaren ikuspegia

irteera

langa (garrantzitsua ireki ondoren, ixtea)

helmuga

tunela zubia

hotela jatetxea

gidaren antolaketa Ibilbidearen hitzezko deskribapena, beharrezko argibideekin.

Ibilbideko toki nabarmena

Puntu batetik bestera dagoen distantzia.

Informazio praktiko eta osagarria

Ibilbidea egin ondoren, bisitatu daiteken herria edo tokia.

Plana antolatzeko, bestelako aukerak.

6


AurkIBIdeA kostako planak Flysch - Itsasoak eta harriek kontatutako historia Talaia - piraten eta kortsarioen lurraldea

8 12

Barrualdeko planak Aiako Harria - naturaren eta gizakiaren arteko topalekua pagoeta - ura mailuei eta hauspoei eragiten

16 20

Mendiko planak Aizkorri-Aratz - Ibilbide irisgarria euskal Herriko bihotzean 24 28 Aralar - Mendi arteko sekretu txikia

SAreAn, parte hartu Internet bidez

ibilbide gehiago deskargatzeko aukera www.gipuzkoamendizmendi.net webgunean bila gaitzazu facebooken: www.facebook.com/gipuzkoamendizmendi 7


FLYSCH

Talaimendi - Algorri

Itsasoak eta harriek kontatutako historia 3,6 km

1h 10min

luzera

denbora

+87 m zapatilak

-87 m

desnibel zailtasuna metatua

Z

Ibilbidearen

planoa

umaia-Deba inguruko labarren edertasunak sekretu handiak gordetzen ditu. Han dago idatzita Lur planetaren historiaren kapitulu bat. Milioika urtetan, sedimentu-xaflek zizelkatu zuten egun ezagutzen dugun talaia naturala. Eta Zumaiak berak txoko eder asko ditu, bai Alde zaharrean, baita hondartza inguruan ere. Ibibide honetan inon baino hobeto ikusiko dituzu artea eta natura eskutik, gizakiaren eta naturaren arteko elkarbizitza armonikoan.

San Telmo ermita

2 Algorri

Ardantza Txiki

1,9 km

Alde Zaharra 3

2 km San Juan iturria 4

Biz

Itsas Gain San Telmo Itzu r un hon da

kai

ko g olkoa

1 km

r tz a

1 Amaia plaza HASIERA AMAIERA

ZU

2,08 km

Algorri zentroa

5 San Pedro eliza

Ur

M

ola

2,88 km

8

AI

A

iba

Kai-muturra 6

ia


FLYSCHTalaimendi-Algorri 1

Flyscha itsasotik ikusteko aukera Amaia plaza

0 km

Zumaiar gehienen moduan, Amaia plazan egingo dugu hitzordua. Herriko gune sozial nagusia da, eta jolasean, lagun artean, hizketan edo kafetegiren batean freskagarri bat hartzen ari diren adin guztietako zumaiarren artean, bertako sentitzen da bat lehen urratsetik.

Asko hitz egin eta idatzi dute Flyschari buruz: punta-puntako geologoek aztertzen dute eta daukan berezko edertasunak jende asko erakartzen du. Baina ikuspegia ez da erabatekoa itsasontzi batetik ikusi arte. Ontzi baten brankatik bakarrik, itsasoaren erditik jabetuko gara Flyscharen benetako dimentsioaz.

2

1 km

Algorrira bidean

Urola ibaia bizkarrean, Amaia plaza zeharkatuko dugu, ezkerraldean dagoen Ardantzabide kalea hartzeko. San Pedro parrokia izango dugu ezkerraldean. Aurrera jarraitu eta 200 metroren ondoren, herriko etxeak atzean uzten hasi eta aparkaleku bat igarota, zelai berdea ikusten hasiko gara. Bideak aukera bakarra ematen du, eta 300 metroren ondoren, Ardantza Txiki baserrira iritsiko gara. “Algorri� jartzen duen gezi bat dago, eta hari jarraituko diogu. Flyscha osatzen duten xaflen muturren gainean goaz oinez, Algorriko senaiara. Mareak ahalbidetzen duenean, kontuz beti ere, ezinbestekoa da behera jaistea.

Gipuzkoako kultura eta natura ondarea ezagutzeko, Geoparkea duzu aukera onena. Bere eskaintzan itsaso-irteerak edukitzeaz gain, gida eta informazio osatuena baitaude. www.geoparkea.com

3

1,9 km Alde zaharra Bide beretik itzuliko gara herrira, baina Amaia plazara iritsi aurretik, etxe artean sartu eta berehala, eskuinaldera eskailera batzuk ikusiko ditugu, balkoi handi baten azpian. Eskaileretatik gora sartuko gara alde zaharrean, artxibora hain zuzen ere. Esan liteke, Zumaiako altxor ezezaguna dela. Xarma handia dute alde zaharreko kale estuek. Kolorez margotutako fatxadek eta leihoetatik zintzilik dauden arropek bizitasun handia ematen diete egurrezko eta harrizko eraikin zaharrei. Eskaileren amaieran arkupe bat pasata, ezkerrera hartuko dugu kale estu batetik. Berehala iritsiko gara San Juan iturria dagoen plazara.

9


Itsasoak eta harriek kontatutako historia 4

2 km

nola iritsi n

San Juan Iturria

Aldapan dagoen plazatxoa da San Juan iturrikoa, herriko gune sozial garrantzitsua. Han aritzen dira zumaiarrak, herriko gorabeherei buruzko hitz-aspertu animatuak egiten, ur bila zihoazen antzinako herritarren antzera. Zenbait kale elkartzen dira iturriko plazan, eta iturritik ezkerraldera doan Harategiko kalea hartuko dugu. Berehala iritsiko gara San Pedro elizara.

5

Zumaian, Itzurun hondartzara joateko seinaleak jarraitu behar dira. Gasolindegi txikia pasa eta 400 metro ondoren, Amaia plaza ikusten da ibaiaren ezkerraldean.

Informazio gehigarria Zumaiako Turismo bulegoa: www.zumaia.net turismoa@zumaia.net Algorri Interpretazio Zentroa: www.algorri.eu algorri@zumaia.net www.geoparkea.com

Tabernak eta jatetxeak Tabernak: ITZURUN Itzurun zuhaitz bidea. Tlf. 943 862 124

2,08 km San pedro eliza Zumaiako erreferentziazko eraikina da San Pedro eliza, herrira iristean nabarmen ikusten dena. 30 metrotik gorako dorreak presentzia indartsua ematen dio, labarreko muinoei gailentzen baitzaie, zerumugaraino. Harrizko horma sendoek aditzera ematen dute, babeserako balio izan zuela, errezorako bezainbeste. Merezi du eliza inguratzea, arkupeak eta ingurua ikusteko, eta baita ere, bertara sartzea, Euskal Herriko arkitektura sakroaren sotiltasunaren mistika sentitzeko. Elizako atari aurreko eskailerak jaitsita, Amaia plazan gaude berriz.

6

2,88 km kai-muturra Urolaren itsasoratzean, kai-muturreko bidean hamaika gauza eder ikusiko ditugu. Etxe dotoreak, Urolako itsasadarra eta Santioko hondartza, esaterako. Paseoko azken etxea da Julio Beobide eskulturgile handiarena; ibaiaren beste aldean dago Zuloaga margolariarena. Nahi izanez gero, kaimuturreko azken puntarainoko 600 metroak egin ditzakegu, beti ere itsasoak baimenduz gero. Esperientzia zirraragarria da: eguraldi onarekin, Gipuzkoako mendialdea ere ikus daiteke. Itsasoak haitzak astintzen dituenean, uhinen zipriztinen artean ibil gaitezke. Bide beretik iritsiko gara Amaia plazara azken 650 metroak ibili ondoren. Aukera aproposa izan daiteke Algorri interpretazio zentroa bisitatzeko.

10

KRESALA Julio Beobide,3 Tlf. 943 019 869 Jatetxeak: TALAIPE Julio Beobide. Tlf. 943 864 392 TRAPAIA Erribera,7 Tlf. 943 861 973

n non lo egin ZELAI HOTELA Larretxo, 16 - Itzurun hondartza 20750 Zumaia Tlf. 943 865 100 www.talasozelai.com ZUMAIA HOTELA Alai, 13 20750 Zumaia Tlf. 943 143 441 www.zumaiahotela.com SANTA KLARA nekazalturismoa Diseminatuak, 4 20750 Zumaia Tlf. 943 860 531 - 639 879 611 www.agroturismosantaklara.com

Irisgarritasuna Azkenengo zatia ezik, ez da ibilbide aproposa bizikletaz, haurren karroekin edo gurpildun aulkian egiteko. Amaia plazatik kai-muturrera pasealeku zabala eta bidegorria daude.


FLYSCHTalaimendi-Algorri

eGunA BOrOBILTzekO...

Get aria Mende luzeetan itsasgizonen herria izan da Getaria. Juan Sebastian Elkano herritarrak eman zion munduari lehen bira itsasontzian, eta oraindik ere egunero aritzen dira arrantzaleak lanean. Herriko sarreran hari eskainitako monumentutik behera, poteorako tabernaz betetako kale nagusitik sartuko gara herrian, porturaino. Kaia San Anton edo Getariako arratoiaren babesean dago. Handik gora, berehala daude itsasargia eta talaia. Otordu garaian usain erakargarri bat nagusitzen da. Parrillan egindako arraina da kaian dauden jatetxeen berezitasuna. Halako tentazioari uko egiteko gai denik ba ote? Arrainarekin batera edateko, itsasoko haizeak ere ontzen du bertako ardo txuri berezia: txakolina, kostako muinoetako eta baserrietako mahastietako mamarekin egindakoa. Nortasun handiko edaria da, zapore propioa eta indartsua dituena. Txakolindegi gehienek bisitak antolatzen dituzte, bazkaria barne, noski. Herriko beste pertsonaia ospetsua Cristobal Balenciaga izan zen. 2011n ireki berri dute haren lanari eskainitako museoa. Cristobal Balenciaga museoa 2011n inauguratu zuten Getariak, Juan Sebastian Elkano itsasgizonarekin batera, eman duen herritar unibertsalenari eskainitako museoa. Cristobal Balenciagaren lanek zeresan eta eragin handia piztu zuten, baina bere lanak bertatik bertara ikustea da onena. Getariako Turismo Bulegoa Aldamar Parkea, 2 20808 Getaria Tlf. 943 140 957 www.getaria.net

Aldamar Parkea,6 20808 Getaria Tlf. 943 008 840 cristobalbalenciagamuseoa.com

Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren Bulegoa Aldamar parkea, 4 20808 Getaria Tlf. 943 140 383 www.getariakotxakolina.com

...AukerA GeHIAGO ALGOrrI I n ter pr etazi o

zumaia

zen tr oa

Ikus-entzunezkoen bidez, erraz eta arin ikasten eta ulertzen da Flyscharen sorrera. Gainera, itsasontzian irteerak egiteko aukera ere badago. Zumaiako Alde zaharra bisitatu liteke ondoren, pintxo gozoak dastatzeko.

ekAInBerrI

zestoa

Zestoa inguruko kobetan historiaurreko gipuzkoarren arrastoak daude Ekaingo kobaren erreplika da EKAINBERRI. Jarduera didaktiko eta dibulgatibo asko eskaintzen ditu urte osoan zehar.

Jaiak zumaian

Juan Belmonte, 21 20750 Zumaia Tlf. 943 143 100 www.algorri.eu

Pazko asteko asteburuan, San Telmo jaiak. Iraileko hirugarren asteburuan, Olagarro Eguna.

Portale kalea, 9 20740 Zestoa Tlf. 943 868 811 www.ekainberri.com

Jaiak Getarian

Txakolin denboraldiaren hasiera. Getaria, San Anton eguna, urtarrilaren 17an.

11


TALAIA

Hondarribi-Artzu

piraten eta kortsarioen lurraldea 8,5 km

2h 55 min

+380 m -380 m zapatilak

luzera

denbora

desnibel zailtasuna metatua

Sisurko

G

ipuzkoako kosta osoa zeharkatzen duen bide ikusgarri baten hasierako puntuan gaude. Talaia ibilbideak itsasoaren eta mendiaren arteko elkargunea gurutzatzen du eta lehen zati honetan dagoeneko, altxorrak aurkituko ditugu, bai gizakiak, baita naturak ere landutakoak. Udaran ez ahaztu bainujantzia, Artzuko portuko uretan freskatzeko.

Ibilbidearen

planoa

Artzuko portua

6 Artzuko portua

4,28 km

5 Guadalupeko bidegurutzea

Ja i

zkibe

Biz

l

kai

ko g olkoa

3,285 km

H O

N

dar

Ho n

D

AR

RIB

IA

Kanping ondoko bidegurutzea 4

tza

HASIERA AMAIERA

Hondarribiko portua 1

3 Higer itsasargia

0,2 km

12

0,83 km

2 Bidegurutzea

0,47 km


TALAIAHondarribi-Artzu 1

0 km

Artzuko portua Hondarribiko portua

Hondarribiko herri guztia zeharkatuta iritsiko gara arrantzaleen portuko aparkalekura. Aparkalekuaren ezkerrean asfaltuzko aldapa batek jarraitzen du. Honen hasieran Talaia ibilbideko panela eta geziak ikusiko ditugu, ibilbidearen hasiera adierazten digutenak. Han jarraitzen du, Lapurditik datorren oinezko bideak. Autoek eta errepideek ahazturan utzi dute, baina ordainetan, asfaltokume bihurtutakook deskubritzeke dagoen altxor bat antzeman dezakegu.

Jaizkibel mendiaren oinean dagoen perla txiki bat da kala hau. Historian zehar hainbat jarduera egin izan dira han. Esaterako, erromatarrek kai moduan erabili izan zuten. Denboran guregandik gertuago, kalara doan errekaren indarrarekin ehotzen zituzten gari eta arto aleak Artzuko errotan, eta horregatik, inguruetan galdetuz gero, errota eta kaia, bi toponimoak erabili ohi dituzte.

2

0,2 km

Bidegurutzea

Pasaiarako norabidea markatzen duten geziei jarraitu behar diegu, errepidea ezkerretara utzita. Bideko zoruak antzeko tankera dauka bide osoan, kolore horimarroia eta metro erdiko zabalera du, eta beraz, bidegurutzeetan aurrera egiteko ez dugu inolako arazorik izango.

Itsasoak gogor jotzen duen tokian dago Artzu, baina daukan formagatik, olatuetatik ondo babestuta dago. Itsasontziez gain, hainbat arrain eta hegazti espezie biltzen dira bertan, atseden hartzeko. Gisa horretan, bertako flora eta fauna ugariak duen bioaniztasunarekin, kultura eta geologia ondareaz gain, naturaren elementu guztiak elkar eraginean ikusteko toki bikaina da.

3

0,47 km

Higer itsasargia

Pixkanaka, bidea estutzen doa, eta arrokari sendo lotutako kate bat dugu lagungarri. Euskal Kostako puntu garrantzitsuenetako batean gaude: Higer lurmuturrean. Bizkaiko Golkoko izkina da, lurrak itsasoa iparralderantz bultzatzen duen puntua, eta beraz itsasoak gogor jotzen du, ikuskizun handi bat emanda.

13


piraten eta kortsarioen lurraldea 4

0,83 km kanping ondoko bidegurutzea Errepidea gurutzatu behar dugu segidan, eta orduan ikusiko ditugu Talaia ibilbideko panelak. Hortik aurrera ibilbidea ondo nabarmenduta dago, eta mota askotako landaretzak argi-itzalak sortzen ditu bidean. Pinuak, haritz kandudunak, txilarrak, ote zuriak... denetik dago, eta haien artean doidoi, ikuspegia paregabea da.

5

nola iritsi n Hondarribira N-1etik iristen da, posible izanik A-8tik Irun arte hurbiltzea. Hondarribirako norabidea hartzean, aireportua ikusiko dugu eskuinaldean. Portura zuzentzen gaituzten seinaleei egin behar diegu kasu hortik aurrera. Kirolportua eta hondartza atzean utzita, arrantzaleen portuko eraikinak ikusiko ditugu eskuinaldean, eta zuzen jarraituta aparkalekua.

Informazio gehigarria Hondarribiko Turismo bulegoa www.hondarribiaturismo.com www.gipuzkoamendizmendi.net

Tabernak eta jatetxeak Tabernak: FAROKO KANPING-TABERNA Tlf. 943 641 008 JAIZKIBEL KANPING-TABERNA Tlf. 943 641 679 Jatetxeak: ENBATA Zuloaga, 5 Tlf. 943 641 400

3,285 km Guadalupeko bidegurutzea 2,5 km-ren ondoren iritsiko gara puntu honetara. Hiru bide markatuko dituzte geziek, eta Pasaiako portura doana hartu behar da ibilbidea jarraitzeko. Kilometro baten ondoren, Artzuko portura iritsiko gara.

6

ARRANTZALEEN KOFRADIA Zuloaga Kalea, 12 Tlf. 943 642 738 (All Nip贸n Airways airelinearen arabera, munduko arrain zopa onena egiten dute)

MAMUTZAR Eguzki Kalea, 8. Alde Zaharra Tlf. 943 643 349 PIKOTEO Ram贸n Iribarren pasealekua, 12 Tlf. 943 641 741

n non lo egin JAUREGI HOTELA *** Zuloaga,5 20280 Hondarribia Tlf. 943 641 400 www.hoteljauregui.com

4,28 km Artzuko portua Hondarribian eta inguruetan Errota izenarekin ere ezagutzen duten kala da. Eguraldiak laguntzen badu, bainu bat hartzeko egokia da, eta baita natura ondare izugarria ere, bereziki hango bioaniztasunagatik. Artzu ere ibilbidearen muturra da: Hondarribira itzultzeko, etorritako bidetik bueltatzea besterik ez dugu egin behar, guztira ordu eta erdi iraungo duen ibilbidean.

14

Irisgarritasuna Ibilbide hau ez da aproposa haurren karroekin edo gurpildun aulkian egiteko. Hala ere, aukera dago osotasunean ez egiteko, eta haurrekin egin nahi izanez gero, zati bat bakarrik egin daiteke. Bizikletan ere zati bat egin daiteke, baina kontuan izan behar da oinezkoak ibiltzen direla, eta bidea beti ez dela hain zabala.


TALAIAHondarribi-Artzu

eGunA BOrOBILTzekO...

DaveKav

Ho ndarrib ia

Hamarkada askotan udatiar andanaren herri kuttuna izan da Hondarribia. Bidasoa ibaiaren bokalean sortutako Txingudi badiaren buruan, ikuspegi ederra dago Butron pasealeku ezagunetik. Herrian barneratuta, Alde Zaharra ikusgarria da, harrizko eta egurrezko antzinako etxeak zutik daudelako. Herritarrek maitasun osoarekin txukuntzen, berritzen eta konpontzen dituzte. Horrez gain, Erdi Aroko harresiaren zati batzuk zutik diraute eta merezi du benetan haietako batetik sartu-irtena egitea, edo oinez inguratzea, Carlos 5.aren gotorlekuraino (Paradorea), Hondarribiak antzinean izandako handitasunaz jabetzeko. Eta noski, itsaso ondoko eta muga-mugako herria izanda, marinelen eta arrantzaleen herria da Hondarribia. Marinan, haien auzoan, ardoa eta pintxo batzuk hartzea ezinbestekoa da, herritarren arteko giroan murgiltzeko. Aldapan gora dago, hondarribiarren zaindariaren eliza, Guadalupeko Ama. Han ospatzen dute Alardea, eta Hondarribiko arraunlarien eskifaiak hari eskaintzen dizkio lortutako garaipenak.

...AukerA GeHIAGO pLAIAundI Irunen Hegazti-espezie askoren migrazioetan atseden-tokia da. Gizakiak Txingudin esku-hartze handiak egin dituen arren, Plaiaundiko Parke Ekologikoko biologoak arduratzen dira ekosistema zaintzeaz.

pasaia Txalupaz bi punten arteko ibilbidea Urak banatzen ditu bi herriguneak, eta etengabe joan-etorrian dabilen baporetxo batek batzen ditu. Gerta liteke txiki sentitzea, milaka tonako karga dakarren itsasontzi bat parean suertatuz gero.

MATer ITSASOnTzI MuSeOA/ OndArTXO itsas kulturaren zentroa pasaia

Itsas Gela elkarteak itsasoarekin zerikusia duten hainbat jarduera eskaintzen ditu Mater izeneko itsasontzian, begirunea, babesa, ikasketak eta batez ere, gozamena bultzatuz.

Itsas Kulturaren Zentroko bisitariek euskaldunek itsasoarekin izandako harremana gertutik ezagutzeko aukera izango dute eta, bereziki, itsasontziak eta beraien eraikuntza.

Ondartxo pasealekua, 1 20110 Pasaia Tlf. 943 392 426 www.albaola.org

Jaiak Hondarribian

Irailaren 7tik 11ra, Guadalupeko Ama.

15


AIAkO HArrIA

kausoro-Oieleku-kausoro

naturaren eta gizakiaren arteko topalekua 3,6 km

1h 15 min

luzera

denbora

+158 m -158 m

botak

desnibel zailtasuna metatua

N

atura santutegi bihurtuta. Hori da Oieleku (Oianleku). Mistika bereziko gunea da, naturaren babesean, zuhaitzez, mendiz, eta itsasoz inguratutakoa, egungo bizimodu azkarrean geldialdia egin eta hari arnasa emateko eremu ezin hobea. Autoa alde batera utzi eta, pagoen artean, Oieleku Iparreko, Oieleku Hegoko eta Basateko mairubaratzetara goaz, PR ibilbideko pintura-markei jarraituta. Joan etorria bide beretik egingo dugu.

Pagadia

Ibilbidearen

planoa

Basateko mairubaratza

Oielekuko mairubaratza

4

2,08 km

Oieleku atsedenlekua / Txabola

1,6 km

3

Bidegurutzea

Gainbeltz 2 0,9 km Gi-3631

1 Kausoroko aparkalekua

Gi-3631

HASIERA

16

Kausoro II mairubaratza Kausoro I mairubaratza AMAIERA


AIAkO HArrIA kausoro-Oieleku-kauso 1

Oielekuko (Oianleku) harrespilak edo mairubaratzak Ez da harritzekoa duela 4.000 urteko euskaldunek Oieleku toki sakratutzat hartzea.

kausoroko aparkalekua

0 km Kausoroko

aparkalekura

iritsiko

gara,

Oiartzun atzean utzi eta, aldapan gora, baso barnetik doan errepide batetik. Benetako plazerra da autotik jaitsita, haize freskoa arnastea,

eta

bertatik

bertara

dauden

Zerua eta lurra batzen dituen tokia

heltzeko,

dela esan liteke. Soilune hartatik

aparkalekutik errepidea gurutzatu, eta pinu

Donostia eta Oarsoaldea batera

batean daude lehenengo pintura-marka zuri-

ikus daitezke; eta Aiako Harriaren

horiak, ibilbide osoan jarraitu beharrekoak.

presentzia indartsuarekin ere,

600 metro aurrerago metalezko ate berde

Oielekuko cromlechean jarrita,

batera iritsiko gara. Hura pasa eta aurrera

zeruari begira une luzez gera

ikustea.

Bideari

jarraituko dugu.

2

gaitezke, denboraren nozioa galduta.

rutasporgipuzkoa.com

cromlechak

0,9 km Gainbeltz Aurrera jarraituta Gainbeltzera iritsiko gara, eta bertatik Pasaia eta Oarsoaldea ditugu oinpean. Portuko itsasontzien joan-etorriak irudika ditzakegu, zelaiko lasaitasunetik.

Historiaurreko adituek hainbat

Gainbeltzen bidegurutze zabal bat dago

esanahi ematen dizkiote

eta pintura-markei jarraitu behar diegu;

mairubaratzari, baina denak ados

ezker eta eskuinean dauden gurutzeek bertatik ez jarraitzeko adierazten digute, eta aurrez aurre topatuko ditugun pintura marka

jartzen dituena da lekuaren beraren magia.

zuzenei kasu eginez, aurrera jarraituko dugu.

17


naturaren aturaren eta gizakiaren arteko topalekua nola iritsi n

3

GI-3631 errepidea hartu behar da Oiartzunen, Artikutzara bidean. 12. km pasa eta hurrengo kilometrora iritsi baino lehen basoa irekitzen da. Zabalgune batean, eskuinaldean, Kausoroko aparkalekua ikusiko dugu. Adi, ez baitago inolako seinalerik.

Informazio gehigarria Arditurri parketxea: Arditurriko meategiak/ Arditurri bidea, 3 Aiako Harriko Parke Naturala 20180 Oiartzun www.gipuzkoamendizmendi.net arditurri@gipuzkoamendizmendi.net Tlf. 943 494 521

1,6 km

Oielekuko aisialekua/ Txabola (Oieleku hegoa)

Pagadian barrena murgilduko gara, pintura markei jarraituta. Gainbeltzetik 730 metrora, Oielekuko atsedenlekura iritsiko gara. Erabilera publikoko txabola bat dago han, bidegurutze batean; inguruetako herriarkitekturaren adibide on bat. Txabola eskuineko aldean utzi eta maldan gora jarraituko dugu. Basoa irekitzen hasten da eta zabalgune horretan, 170 metro ibili ondoren ikusiko dugu Oieleku iparreko mairubaratza. Hara zuzen joatea besterik ez zaigu geratzen.

4

Oarsoaldeako Turismo bulegoa: Aialde, 2 20180 Oiartzun Tlf. 943 494 521 www.oarsoaldea-turismo.net turismo@oarsoaldea.net

Tabernak eta jatetxeak Tabernak: KASTRO BERRI Doneztebe plaza, 14. Elizalde auzoa Tlf.943 494 071 MIREN San Juan kalea, 1. Elizalde auzoa Tlf. 943 491 227 Jatetxeak: BIDE-ALDE Ergoiengo bidea, 11 Tlf. 943 492 112 TOLARE Tornola kalea, 21 Tlf. 943 490 071

n non lo egin

ARRITXULO ATERPETXEA, Aritxulegi bidea, 20180 OIARTZUN Tlf. 943 580 010

Oielekuko mairubaratza 2,08 km (Oieleku iparra) Bistan dugun zabalgunetik, mairubaratzera iritsiko gara. 50 metro aurrerago dago Basateko mairubaratza. Halako egitura bereziak ikustera joatea eta bueltarik ez ematea, ez joatearen parekoa da. Burdinarotik daude han, baina orduan zuen magia apurrik ere ez dute galdu. Biek merezi dute itzul-inguru bat ematea. Gainera, leku aproposean gaude atsedenaldi bat egin eta hamaiketakoa egiteko, inguruan mahaiak eta iturria daudelako. Hona iristeko hartu dugun bidea jarraituko dugu aparkalekura itzultzeko.

18

ERRETEGI HAUNDI nekazalturismoa Erretegi bidea, 2. Iturriotz auzoa 20180 Oiartzun Tlf. 943 494 629 IRAGORRI landetxea Sorondo bidea, 2. Karrika auzoa 20180 Oiartzun Tlf. 943 492 638

Irisgarritasuna Haurren karroekin eta gurpildun aulkian ez da posible ibiltzea. Hala ere, haurrekin egiteko oso ibilbide aproposa da; zoruaren egoera oso ona da eta bideak ondo definituak daude.


km baino e

AIAkO HArrIA kausoro-Oieleku-kauso

eGunA BOrOBILTzekO...

O i ar t z un

aitago

et

moa

Izen bereko ibaiaren haranean hedatzen da Oiartzun. Nortasun handiko zortzi auzo txikik osatzen duten herria da. Mimo handiarekin zaintzen dituzte haien etxeak oiartzuarrek eta auzoen arteko bideetan bueltatxo bat emanda, herriaren edertasuna eta natura arnasten dira bete-betean. Bide horietan gainera, jatetxe eta taberna ugari daude. Haietan mokadu bat eginda, kontu zaharrei eta berriei buruz hizketan aurkituko dituzu koadrilak, eta baita liskar bero, baina baketsuren bat ere. Herri zabala da Oiartzun, Gipuzkoako handienetakoa. Erdiz erdi igarotzen du bidegorriak. Bide naturala da, Arditurriko meatzeetara zuzen doana. Erromatarrek galena ustiatzen zuten, handik zilarra eta beruna ateratzeko. Aurrerago, itsasora garraiatzeko egindako burdin-bideak bere horretan dirau gaur egun, aisiarako eta herriko auzoen komunikaziorako arteria nagusi moduan. Aiako Harriaren magalean, dago Arditurriko parketxea, Oarsoaldeko meatzaritza-historia gordetzeko eta erakusteko zentroa eta Aiako Harriko Parke Naturalak gordetzen duen natura ondarearen nondik norakoaren berri ere ematen duena.

Josu Go単i Etxabe

ea, 3

...AukerA GeHIAGO

Luberri Ikasgune Geologikoa Oiartzunen

Pagoaldea industrialdea, 41-42 Ergoien auzoa 20180 Oiartzun Tlf. 943 260 593 / 94 www.luberri.org

Sagardoetxea Astigarragan

Kale Nagusia, 48 20115 Astigarraga Tlf. 943 550 575 www.sagardoetxea.com

Jolasen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez, modu arinean eta dibertigarrian, Oarsoaldeko eta Euskal Herriko ondasun geologikoa eta paleontologikoa daude ikusgai Luberrin.

Txotxaren sekretu guztiak ezagutu nahi? Tragoz trago, sagardoaren lanketa-prozesua ezagutzeko aukera bikaina da sagardoetxea.

Oiartzun inguruko jatetxeetan bazkaldu Oiartzun zabala da hedaduraz, baita Nafarroa aldetik Pasaiara zetozen bidaieen igarobidea ere. Horren ondorio dira bideen ondoan dauden tabernak, garai batean benta zaharrak izandakoak. Lesakatik eta inguruetatik, estraperloan ekarritako produktuekin, hainbat eta hainbat plater gozo atera dira hango eltzeetatik.

Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen Herri-musikaren tresnak ezagutzeko dokumentazio-zentroa da. Bertan daude, musika-tresnen bilduma, liburutegia, fonoteka, tailerra eta erabilera anitzeko gela.

Tornola kalea, 6 Ergoien auzoa 20180 Oiartzun Tlf. 943 493 578 www.herrimusika.org

Jaiak Oiartzunen

Abuztuaren 2-6, Xanisteban jaiak.

19


pAGOeTA

Iturraran-Manterola-Agorregi-Iturraran

ura mailuei eta hauspoei eragiten 3,7 km

1 h 10 min

luzera

denbora

+145 m botak

-145 m

desnibel zailtasuna metatua

I

tsasoko ipar-haizeak ontzen ditu Iturrarango lorategi botanikoa eta Pagoetako basoa, zuhaitzek elkarren babesean eraikitakoa, eta giro berezia dago bertan. Hosto artetik pasatako argiarekin ehuntzen da ibilbideko atmosfera, bakarra, eta bat-batean itzal artetik irtetean, Agorregiko burdinolak garamatza behinola izandako garai batera.

Ibilbidearen

planoa

Iturraran Parketxea

Gi-2631

1,45 Km

Bidegurutzea

3 Manterolako aparkalekua

Bidegurutzea Bidegurutzea

Manterola baserria

2 Lorategian barrena 2,65 Km

ITURRARAN PARKETXEA

0,1 km

Errota

Aparkalekua 1 HASIERA AMAIERA

Errota

0,4 5

km

Errota Bidegurutzea

4 Agorregiko burdinola 5 Baso lepatua Bidegurutzea

20

6 Lorategi Botanikoaren mugako langa

2,84 km 3,22 km


an

pAGOeTA Iturraran-Manterola-Agorregi-Iturraran

1

0 km

uraren indarra Burdinolak eta errotak Aparkalekua

Autoa utzi eta aparkalekuko izkin batetik helduko diogu ibilbideari, argazkian ikusten dugun bidetik, Iturrarango parketxe aldera. Ibiltzen hasi eta berehala bidegurutze batera iritsiko gara; eskuineko bidetik parketxera zuzentzen gara, baina ezkerretik jarraitu behar dugu. 50 metro ondoren, parketxearen atzealdean izango gara.

Ura Euskal Herriko geografiaren eta orografiaren elementu garrantzitsua da. Egiten duen euri ugaria haran estuetatik behera indarrez eta azkar jaisten da. Gipuzkoarrek antzinatik dakite uraren bultzada baliatzen, eta horrekin sortu ziren puntako teknologia zuten burdinolak. Erdi Arotik aurrera, estimu handia izan zuten Gipuzkoako burdinoletatik ateratako produktuek.

2

0,1 km

Lorategian barrena

Ezkerrera begiratu, eta belar-bide bat hasieran, gezi batzuk ikusiko ditugu. Bidea, SL-GI22 ibilbideko gezi eta pintura-marka zuri-berdeek erakusten dute. Lorategi barnetik goaz mota guztietako landare ikusgarriz inguratuta. 250 metro ibili ondoren, lorategiko mugako ate batera iritsiko gara. Hura zeharkatu eta ondo ixtea oso garrantzitsua da. Atea zeharkatuta, basoan murgilduko gara eta ezkerretara dagoen bideari jarraituko diogu. Ondorengo bi bidegurutzeetan aurkituko ditugu Agorregirako geziak. Marka zuri-berdeek esaten digute hurrengoan eskuinera hartu behar dugula, eta jarraian dagoen bidegurutzean ezkerrera hartzeko. Manterolako aparkalekua da hurrengo jomuga.

3

1,45 km

Manterolako aparkalekua

Bidearen ezkerraldean ikusiko dugu aparkalekua, eta aurrez aurre asfaltuzko bidea. Marka zuri-berdeei jarraitu behar diegu, eskuinaldera, Agorregiko bidea hartzeko. Txakurrentzako hoteleko zakurrek hausten dute bideko lasaitasuna, baina haiek atzean utzita, aurrera goazen neurrian egiten du denborak atzera. Antzinako ofizioen eremura goaz, eta badirudi une batetik bestera, olagizon batekin topo egingo dugula. Agorregira hurbiltzen ari garela adierazten digute bi seinalek. Bidean bi errota daude, uraren eta denboraren indarra erakusten. Seinaleetatik 200 metrora dago lehen errota eta beste hainbeste metrora hurrengoa. Beste 80 metroren ondoren Agorregiko burdinola alboan dagoen errota ikus daiteke.

XV. mendekoak dira Agorregiri buruzko lehenengo datuak. Burdinola berritua dago, eta lanean. Prozesua ikusgarria da: urak mugitzen ditu mailua eta hauspoak. Labean burdin harria eta egur ikatza sartzen ziren, hauspoen laguntzaz burdin harria garbituz eta prozesu honen ondorioz sartzen zen agoari (burdin masa) mailuarekin lingote itxura emanez. Burdinola ondoan dauden errotak gari eta arto aleak ehotzeko erabiltzen ziren. Agorregiren berezitasuna altuera ezberdinetan mailakatuta dauden urdeposituetan datza, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortu baitzen. Gure arbasoen irudimen eta sormen gaitasunaren adibide garbia dira. Seiehun urteko ekonomia-gune indartsu baten jarduera ikusteak magia berezia sortzen du, uraren doinuarengatik, mailuaren joagatik, eta inguruaren berdetasunagatik.

21


ura mailuei eta hauspoei eragiten

4

nola iritsi n

2,65 km Agorregiko burdinola Agorregiko burdinolara iristean, eskubialdean dagoen bidetik jarraitu behar dugu, antzinako olagizonen eguneroko laneko bidetik. Informazio-panel batzuk daude han, ingurua ezagutu eta burdinolari buruz informatzeko. Leku aproposa da hamaiketako edo askaria egiteko. Pinturamarkek adierazten dute zuzen jarraitzeko, basoan berriro murgilduaz.

5

N-634 errepidetik, Orio eta Zarautz artean, Aiara joateko norabidea hartu behar da. Bidegurutze horretatik abiatuta 4 km gidatu ondoren, Lukuneko aisialekua pasata,kurba itxi bat pasa ondoren, ezkerrean ikusiko dugu Iturraran parketxerako bide seinaleztatua.

Informazio gehigarria Iturraran parketxea: Tlf. 943 835 389 www.gipuzkoamendizmendi.net iturraran@gipuzkoamendizmendi.net www.aiapagoeta.com

Jatetxeak A ARRUTI Gozategi enparantza, 15 Tlf. 943 834 770 ITURRIOZENA Gozategi enparantza Tlf. 943 834 272 JAUREGI Gozategi enparantza, Tlf. 943 134 955

2,84 km Baso lepatuak (pago motzak) Basoaren lasaitasunean berriz sartzeak efektu lasaigarria du. Burdinolaren eragina bistakoa da inguruetan, lepatutako zuhaitzek osatutako basoan baikoaz oinez. Burdinolatik gertu eskubitara dagoen bidegurutzeari ez diogu jaramonik egingo. Metro batzuk aurrerago, eskubitara, Iturraranera iristeko lasterbide bat dago eta aldamenean Lorategi Botanikoaren mugako langa bat, baina ez diogu jaramonik egingo, gure bideak ezkerretik jarraitzen duelako. Adi, pintura markak ia desagertuta daude eta. Aurrerago dagoen bidegurutzean, ezkerretik ez jarraitzeko adierazten dute pintura markek.

6

KANUA Gozategi enparantza, 11 Tlf. 943 834 322

non lo egin n S SAGARMANETA Urdaneta errepidea (Zarautz) 20809 Aia Tlf. 943 133 094 PAGOEDERRAGA Erreka auzoa 20809 Aia Tlf. 943 580 814 LANDARBIDE-ZAHAR Laurgain auzoa 20809 Aia Tlf. 943 831 095 ORORTEGI Arrutiegia auzoa 20809 Aia Tlf. 943 830 804

Irisgarritasuna

3,22 km Lorategi botanikoaren mugako langa Azken pintura markak pasa eta 300 metro aurrerago, lorategi botanikoko mugako beste langa bat dago, eta kasu horretan ere, oso garrantzitsua da ondo ixtea. Atea gurutzatu eta berehala, eskubitara, beste bide bat aurkituko duzue. Honi ez egin jaramonik, jarraitu aurrera doan bidea. Koniferoen artean egingo dugu azken zatia, aparkalekura itzuli artean.

22

Manterolako aparkalekutik Agorregirako bidea gurpildun aulkian eta haurren karroekin arazorik gabe egin daiteke. Lorategiko hainbat gune haurren karroekin bisitatu daitezke. Ibilbide hau ez da aproposa bizikletaz, haurren karroekin edo gurpildun aulkian egiteko. Hala ere, aukera dago osotasunean ez egiteko, eta haurrekin egin nahi izanez gero, zati bat bakarrik egin daiteke.


u

eko

pAGOeTA Iturraran-Manterola-Agorregi-Iturraran

eGunA BOrOBILTzekO...

zar autz

atua.

et

Itsasoari begira bizi den herria da Zarautz, eta hondartza da herriaren eta itsasoaren arteko mugarria. Mugarria eta erakusleihoa, Kantauri itsasoaren edertasuna eta handitasuna parez pare baitaude hondartzako pasealekuan. Han egoten dira surflariak, Zarautzi nortasun propioa ematen ari zaizkionak. Hondartzatik herrira sartuta, hirigunean dauden tabernek eta kafetegiek izugarrizko giroa eta bizia sortzen dute, eguraldi ona badago, jende guztia kalean biltzen baita, ardoren bat edo kaferen bat hartzen. Zarauzko inguruetako natura eta kultura ondarea ere ikusgarria da. Alde zaharreko Dorre Luzetik hasi eta Donostia aldera daude, Mollarriko kargaleku zaharra eta I単urritzako Biotopoa, kostako hegaztiek etengabe bisitatzen dutena. Beste puntan, Getaria aldera, San Antongo mendia (Getariako arratoia) bisitatzea gomendagarria da. Haurren karroekin eta gurpildun aulkiekin inolako arazorik gabe egin daiteke. Zarautzen udan festa ugari izaten dira, baina ezin galtzekoa da irailaren 9ko Euskal Jaia, herritarrentzako berezia. Jai oso aktiboa da, herritarrek erabat biziten dutena, eta hori transmititzen diote bisitariei.

... Auk erA G eHIAG O Aiako HerrrIGuneA eTA eLIzA Auzune txikiek osatu arren, azalera eremu handia hartzen duen herria da Aia. Herrigune nagusia bisitatzeak merezi du, Euskal Herriko landa herrietako ohiko parte zaharra dauka eta handik dagoen Gipuzkoako ikusmira izugarria da.

SAnTA MArIA LA reAL zarauzko

arkeologia eta monumentu multzoa

Zarautzek ondare historiko izugarria du eta haren gordailua da Santa Maria la Real arkeologia multzoa. Erromatarren garaiko eta Erdi Aroko arrasto eta materialak ikus daitezke, baita garai bakoitzeko hiritarren eguneroko bizimodua ere, nahi izanez gero.

Elizaurre, 1 20800 Zarautz Tlf. 943 835 281 www.menosca.com info@menosca.com

Geta rian erreTeGIeTAn BAzkALdu Arrantzaleen herria izaten segitzen du Getariak, eta herriko portuko jatetxeetan zerbitzatzen dituzten arrainak itsasotik zuzenen parrilara joaten dira. Bezeroek ikusteko moduan erretzen dituztenez, usainak gosea ireki eta zaila izaten da erretegi batean jateko tentazioari uko egitea. Prezioak ere, jatetxeen moduan, askotarikoak dira.

Jaiak zarautzen

Ekainak 25-27, San Pelaioak. Irailak 9, Euskal Jaiak.

Jaiak Aian

Abuztuak 6-10, Donato eta Lorentzo deunaren jaiak.

23


Aizkorri-Aratz

Arantzazu-Gomiztegi-Arantzazu

Ibilbide irisgarria euskal Herriko bihotzean 3,4 km joan etorria

1h 10 min

+85 m -85 m

denbora

desnibel zailtasuna metatua

luzera

zapatilak

E

uskal Herriko bihotzera garamatza ibilbide honek. Arantzazu Euskal Herriko bihotz geografikoa da, baina batez ere, euskal nortasunaren muina. Zer esanik ez, euskara batuaren sorburua eta artista handiek egindako lanen erakusgarria. Gaitasun eta urritasun guztietako pertsonentzako bide honetan egiaztatuko duzu hori.

5 Ibilbidearen amaiera

Ibilbidearen

planoa

Arantzazuko santutegia

1,7 km

Gi-3591

4 Egurrezko pasabidea 0,7 km 3 Bi bideen elkargunea 0,6 km Goiko Benta 2

ARANTZAZUKO PARKETXEA

0,36 km

Arantzazuko aparkalekua 1 HASIERA AMAIERA ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

24


Aizkorri-Aratz Arantzazu-Gomiztegi-Arantzazu 1

Arantzazuko santutegia

Arantzazuko aparkalekua

0 km

Autoa aparkalekuan utzita, bi puntutik ekin diezaiokegu bideari. Batetik, zuzen igo gaitezke parketxe aldera, aparkaleku pareko eskaileretatik edo aldapatik. Bestetik, eta litekeena da oso, Arantzazuko santutegiaren monumentaltasunak erakartzea. Beraz, basilika atzean utzi eta 240 metro aurrerago, “Goiko Benta” ostatua iragartzen duen seinalea topatu eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Bide honetatik 80 metro egin beharko ditugu.

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA Nafarroaren, Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidegurutzean dago Arantzazu, eta horrek garrantzia handia eman izan dio aspalditik. Frantziskotarren ordenak bost mende daramatza han, baina horrez gain, XX. mendeko euskal kulturgintzaren garapenaren funtsezko tokia da. Izan ere, apaiztegiko fraileek hainbat ikerketa eta argitalpen egin izan dituzte azken berrogeita hamar urteetan. Arantzazun ikusi zuen argia, baita ere euskara batuak, 1968an.

2

0,36 km “Goiko Benta” Jatetxea ezkerraldean dugunean, argazkiko aldapari helduko diogu. Bidearen hasieran gaude, baina inguru haietan maiz egiten duten moduan, salda bero batekin egun osorako indarrak hartuko dituzula nabarituko duzu. 200 metro eginda, bi bideen bateratze-gunera iritsiko gara.

Karmarada

3

Santutegiak hainbat sute jasan ditu historian zehar, eta etengabeko berrikuntzak egin behar izan zituzten. Azkena 1950ean hasi zen, eta gaur egun ikusten dugun basilika eraiki zuten. Saenz de Oiza arkitektoaren proiektuak, eta batez ere, Jorge Oteizak kanpoalderako egindako eskulturek Euskal Herriko artegintza mundu mailako abangoardian ezarri zuten, eta horrekin batera Arantzazuk berezkoa zuen mistika areagotu zen.

0,6 kmºº Bi bideen elkargunea Deskribatutako bi bideak, Parketxekoa eta Santutegikoa, elkartzen diren puntua da. Hemendik aurrera, zorua egonkorra eta sendoa da ibilbide guztian, eta hari jarraituko diogu hortik aurrera.

25


Ibilbide irisgarria euskal Herriko bihotzean 4 nola iritsi n Oñatin, Arantzazuko norabidea nondik den seinaleztatuta dago. GI-3591 errepidea 9 km jarraitu ostean iritsiko gara Arantzazura. Bertako aparkalekutik santutegia ikusiko dugu.

Informazio gehigarria

0,7 km

egurrezko pasabideak

130 metro aurrerago, pertsona guztiei ibilbidea osatzen laguntzeko egurrezko egiturak daude, ibilbideko maldak sor ditzaken zailtasunak ekiditeko. Gurpildun aukiak, haurren karrotxoak, pertsona itsuak... erraz asko pasa daitezke handik. Beste 430 metro ibilita, antzeko egitura bat dago, ondoan txabola bat duena. Zortea izanez gero, inguruko larreetan aziendak ikus daitezke, pottokak trostan, ardiak bazkatzen, behiak ikusmiran.. Gainera, bi begiratoki daude bidean. Esfortzu handirik gabe, altuera hartu dugula konturatuko gara eta handik jabetuko gara Arantzazuren kokalekuaren berezitasunaz.

5

Arantzazuko parketxea: Gandiaga Topagunea II 20560 Arantzazu-Oñati Tlf. 943 782 894 www.gipuzkoamendizmendi.net arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net Oñatiko Turismo bulegoa: www.oinati.org turismo@oinati.org

Jatetxeak GOIKO-BENTA Arantzazu Auzoa, 12 Tlf. 943 781 305 HOTEL SANTUARIO DE ARANTZAZU Arantzazu Auzoa, z/g. Tlf. 943 781 313 SINDIKA Arantzazu Auzoa Tlf. 943 781 303

n non lo egin

1,7 km

Bide-amaiera

Hasieran aipatutako puntu batean edo bestean hasita ere, bideen elkargunetik 1.200 metrora amaituko da bidea. Ibilbidean zehar informazio-panelak daude, inguruko mendiei eta landaretzari buruzko argibideak emateko. Arabako mugalerroa ere bistan dugu, Elgea eta Urkila mendizerrak hain zuzen, baita han jarrita dauden haizeerrotak ere. Ibilbide irisgarria bukatu eta aurrerago, Gomiztegiko Artzain Eskola dago. Joaterakoan zer edo zer ikustea edo begiratzea ahaztu bazaigu, lasai egoteko moduan gara, itzulera bide beretik egingo baitugu. 1,7 km eginda, bueltan gara aparkalekuan.

26

HOTEL SANTUARIO ARANTZAZU (H***) Arantzazu auzoa 20560 Oñati Tlf. 943 781 313 SINDIKA (H*) Arantzazu auzoa 20560 Oñati Tlf. 943 781 303 GOIKO BENTA (HS**) Arantzazu Auzoa, 12 20560 Oñati Tlf. 943 781 305

Irisgarritasuna Gurpildun aulkiekin eta haurren karroekin ibiltzeko prestatuta dago. Itsuentzat ere moldatuta dago, panelak eta guzti.


Aizkorri-Aratz Arantzazu-Gomiztegi-Arantzazu

eGunA BOrOBILTzekO...

O nat i

i.net

Atauri Izaera bereziko herria da O単ati Gipuzkoako barrutian. XIX. mende erdi arte ez zen probintzian erabat integratu eta erakunde eta antolakuntza propioa izan zituen ordu arte. Euskal Herriko lehen unibertsitatea han fundatu zuten 1543an. Berezitasun hori, neurri handi batean, o単atiarren ekimenaren erakusgarria da. Ez daude alferrik, Gipuzkoako egungo enpresa handienetakoak bertan. Arantzazutik itzultzean, Arrikrutzeko kobak bisita daitezke. Arkeologia arrasto bereziak aurkitu zituzten bertan.

...AukerA GeHIAGO Arantzazuko parketxea Arantzazun bertan dago Aizkorri-Aratzeko ondarearen interpretazio zentroa. Parkearen inguruak hobeto ezagutzeko, hainbat jarduera antolatzen dituzte, eta gizakiak bertan izandako esku-hartzea eta garapena azaltzen dituzte.

Gandiaga II eraikina, Arantzazu auzoa, z/g. 20560 O単ati Tlf . 943 782 894 www.gipuzkoamendizmendi.net

Aizkorriko Ataria zegaman Basogintza zegamar askoren ogibidea izan da belaunaldi askotan, eta jakintza hori jasotzeko eraiki zuten museoa. Zuhaitz motak, eta bakoitzaren jabetzak eta erabilpena erakusten dituzte bertan.

euskal Burdinaren Museoa Legazpin Gipuzkoan funtzionamenduan dagoen burdinola bakarretakoa da Mirandaolakoa. Burdinaren industriaren inguruan sortutako ondare zabala jasotzen du parkeak: natura, kultura, aisia, industria...

zerain paisaia kulturala Zeraingo herritarren ekarpenekin prestatu zuten museo etnografikoa, eta egunerokotasunean biziberritzeko lan egiten dute Paisaia kulturala proiektuan. Goierri osoa ikusten da Aizkorritik Txindokiraino.

Andueza etxea, z/g. 20215 Zegama Tlf. 943 802 187 www.zegamaturismoa.net

Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa, z/g. 20230 Legazpi Tlf. 943 730 428 www.lenbur.com

Herriko plaza, z/g. 20214 Zerain Telf. 943 801 505 www.zerain.com

Jaiak Onatin

Irailak 9, Arantzazuko Amaren eguna. Irailak 29, O単atiko jai nagusiak. irailak 25, Artzai Txakur Lehiaketa.

27


ArALAr

Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti

Mendi arteko sekretu txikia 4,9 km

1h 55 min

luzera

denbora

L

-315 m

botak

desnibel zailtasuna metatua

Lizarrustiko parketxea

Ibilbidearen

planoa

areoko urtegi ederrera garamatza ibilbide honek, Aralarko gune garrantzitsuenetako batetik, Lizarrustiko parketxetik hain zuzen ere. Adin eta erritmo guztietako pertsonentzako ibilbidea da, familian edo lagunartean egiteko berebizikoa. Naturaren handitasuna begibistan, ura eta harkaitzak nor baino nor. Nork irabaziko? Bertaratzen diren ibiltariek bai, ziur.

+315 m

Lareo urtegia

6 Lareo urtegia 5 Pagadia 4 Bidegurutzea

2,45 km 2,115 km 2,08 km

3 Zubia 1,6 km

R

O

A

2 Egurrezko pasabidea 1,15 km NA

FA

R

HASIERA AMAIERA

Gi-120

1 Lizarrustiko parketxea

28


ArALAr Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti 1

0 km Lizarrustiko parketxea Lizarrustiko parketxearen pareko aparkalekua da abiapuntua. Parketxearen alboan ibilbide ezberdinen panelak ikusiko ditugu. Hauen artetik pasa eta aldapan gora egingo dugu, parketxearen atzealdetik jarraituz. Berehala, egurrezko igarobide bat aurkituko dugu. Bidea zuzen doa zuhaitz artetik. Aurrerago, Lareoko bidea markatzen duen gezitik aurrera, pagadia gero eta itxiagoa da. Muga aldeko lurretan gaude, eta pixkanaka, pagadia irekitzen hastean, Aralarko mendialdea ikusiko dugu parez pare.

Lareoko urtegia Aralarko Parkearen barrutian dago, eta mendi arteko gerizpean ura fresko gordetzen du, inguruko pagoen itzalaren laguntzarekin. Sarastarri, Malkorburu, Alleko eta Akaitz mendien artean eraiki zuten, 1989an. Agauntza ibaiaren emaria jasotzen du, Goierri aldeko hainbat herrietako ur-hornidura bermatzeko.

2

1,15 km egurrezko pasabidea Handik pasatzean eta zuhaitz artetik irtetean, ikuspegia zabaltzen da bat-batean. Izan ere, bidea estutu egiten da, eta harekin zuhaitzentzako tokia. Ondorengo 100 metroetan arreta pixka bat gehiago eman beharko diegu gure urratsei, harik eta iturri batera iristen garen arte. Uraren indarra ikusten ere hasi gara, eta berehala pasako gara harkaitzean zulatutako tunel batetik.

Baina, horrez gain, bere edertasunagatik eta iristeko daukan erraztasunagatik, egunpasa ederrak egiteko aparteko gunea ere bada.

3

1,6 km zubia Geldialditxo bat egiteko leku egokia dago, tunelaren ondoren dagoen zubia pasata. Probintziako barrualdean gauden arren, urtegiko urak freskatzen du haizea, eta indarberrituta ekingo diogu bideari. Dagoeneko, harkaitzek osatutako ingurunean gaude, eta horregatik daude pagoak ingurune horretan, halako zoruan bizirauteko prestatutako zuhaitz bakarrak direlako; oinpean ez dute ur askorik behar, baina gustuko dute inguruko hezetasuna. Iratzeak, oteak, sastrakak edo oreganoak osatzen dute oihanpeko landaredia.

29


Mendi arteko sekretu txikia 4

2,08 km Bidegurutzea Errepide batera garamatza bideak. Alabaina, oinezkoen erreinuan gaude, eta autoen galtzada gurutzatuta, iratze artean, naturak inguratzen gaitu berriz ere, inoiz baino gehiago gainera.

5

nola iritsi n Ataungo norabidea hartu, guztiz zeharkatu eta Lizarrustiko mendatera igotzeko seinalea agertuko zaigu GI-2120 errepidea jarraituz. Ergoiena auzoa pasa eta 8 km ondoren mendatearen gainera iritsiko gara. Nafarroara iritsi gabe, errepidearen ezkerraldean ikusiko dugu Lizarrustiko parketxea.

Informazio gehigarria Lizarrustiko parketxea: Aia auzoa, 2 20211 Ataun Tlf. 943 582 069 www.gipuzkoamendizmendi.net www.goierriturismo.com

Tabernak eta jatetxeak Tabernak: TROSKAETA TABERNA Elbarrena, 59. San Martin auzoa Tlf. 943 180 037

2,115 km pagadia Pagadira iristen garenean, hiru bide ikusiko ditugu. Eskuinaldeko bidea da egokiena eta xamurrena. Pagadiko iluntasunean aurkituko dugu, berriz ere, sigi-saga datorren errepidea, eta hura jarraituz, Lareora goaz zuzenean. 150 metro baino ez dira falta puntu horretan.

6

SUTEGI TABERNA San Gregorio auzoa, 16 Jatetxeak: LIZARRUSTIKO PARKETXEA Aia auzoa, 2 Tlf. 943 582 069 – 699 672 575 www.gipuzkoamendizmendi.net URBITARTE SAGARDOTEGIA Ergoiena auzoa, 6 Tlf. 943 180 119 BITTOR JATETXEA Elbarrena, 71. San Martin auzoa Eguneko menua eta karta Tlf. 943 180 033

non lo egin

2,45 km Lareo Mendiz inguratutako urtegia izateak estutasun irudia eman dezaken arren, uretan islatzen dira mendiok eta simetria horrek armonia eta gozotasuna ematen dizkio inguruneari. Behin hara iritsita, merezi du urtegiari bira ematea: 40 minutu inguruko txangoa da, eta landaretza aberatsaren artean hizketan edo norbere pentsamenduetan murgiltzeko egokia. Bestela ere, gustuko pago bat aukeratzea eta haren itzalean etzatea ideia bikaina da. Lizarrustira etorritako bidetik itzuliko gara.

30

LIZARRUSTIKO ATERPETXEA Aia auzoa, 2 20211 Ataun Tlf. 943 582 069 – 699 672 575 www.gipuzkoamendimendi.net lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net ALDARRETAZPIKOA nekazalturismoa Otamotx aldea, 6 20211 Ataun Tlf. 943 180 366

Irisgarritasuna Bidea ez da txarra, baina ez da egokia haurren karroekin edo gurpildun aulkiekin joateko.


ArALAr Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti

eGunA BOrOBILTzekO...

S egu ra

I単igo Go単i Etxabe Herri eder honetako harresietako ateek adierazten dute defentsarako sortutako herria izan zela Segura. Denborarekin, ordea, errege bidea desbideratu egin zuten eta trena ez zen handik pasa. Baina horri zor diogu Segurak Erdi Aroko zapore berezia mantentzea. Harrizko fatxaden eta armarrien artean, gaur egungo garbitasunak eta autoren batek gogorarazten digu XXI. mendean gaudela. Bisita osatzeko perfektua da Ardixarra Erdi Aroko interpretazio zentroa. www.seguragoierri.net

...AukerA GeHIAGO Ataungo herribidea eta Jose Miguel Barandiaran museoa Hiru auzoen arteko oinezko-autopista da Ataungo Herribidea. On Joxemiel Barandiaran, euskal etnografiari buruzko biltze-lan izugarria egin zuen ataundar ikertzaile ezagunari eskainitako museoan, gure historiari eta garapen sozialari buruz gehiago ikasteko aukera izango dugu.

Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun (Gipuzkoa) Tlf. 943 180 335 www.gipuzkoamendizmendi.net

Azoka eta Artzain eguna Ordizian Jarduera bizia du Ordiziako merkatuak. Gipuzkoako eta inguruetako nekazarien erreferentzia izateaz gain, urtean zehar hainbat ekintza eta azoka berezi antolatzen dituzte. Ezagunak dira iraileko lehen astean egiten diren gazta-lehiaketa eta enkantea. Azoka asteazkenero egiten dute, baina badira urtean zehar egiten diren bereziak ere.

www.ordiziakoazoka.com

Gaztaren Interpretazio zentroa Idiazabalen Izal sagutxoak erakutsiko dizkigu gaztaren elaborazio-prozesuaren nondik norakoak. Artzainen txabola eta guzti dauzka interpretazio zentro honek. Egarria asetzeko aitzakiarekin, herriko auzoak bisitatu ditzakezu, eta bertako tabernak.

Kale Nagusia, 37 20213 Idiazabal (Gipuzkoa) Tlf. 943 188 203 www.Idiazabalgaztarenmuseoa.com

"Txindokiko itzala" abentura parkea Abaltzisketan Gipuzkoarren lehiarako sena eta joera sanoa sustatzen ditu "Txindokiko itzala" abentura parkeak. Bertan egin daitezke eskalada eta ginkana konbinatua, Mariren zuhaiztian.

Jaiak Seguran Ekainak 23-26, San Joanak. Aste Santuko prozesioa.

Hirigunea, 16 20269 Abaltzisketa (Gipuzkoa) Telf. 628 947 253 www.txindokikoitzala.com

Jaiak Ataunen

Maiatzak 15, Sanixidroak. Uztailak 2, Santixal Jaiak (Santa Isabel). Aia auzoko Jaiak. Ekainak 15, Garaipen eguna. Irailak 3, San Gregorio auzoko Jaiak. Ekainak 23, San Juan suak. Azaroak 11, San Martin: Jentilen etorrera.

31


Gipuzkoa Mendiz Mendi - 6 plan (eu)  

6 plan (eu)

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you