Page 3

Agurra

Saludo

Kaixo, laguna.

Hola, amigo.

Esku artean duzu “Enlace/Elkarrekin” aldizkaria. Zain geunden. Udan eta azken hilabeteotan bizi izandakoa hitzez kontatua eta irudi ederrez jasoa ikusiko duzu.

Ya tienes en tus manos “Enlace”. La estábamos esperando. Verás, contado y con preciosas imágenes, lo vivido en el verano y en estos últimos meses.

Azala komentatuko dizut, ezaguna egiten zait eta.

Me permito comentarte la portada, que me suena.

Andra Mari abuztukoaren bezpera zen. Mendebaldeko Europako Eskualdeko salestar-talde bat Loiolan geunden, “Salestar gazteak eta Europa Proiektua: Erronkak eta ikuspegiak” (Salesianos Jóvenes y Proyecto Europa: Retos y perspectivas) bileran. Aurreko gauean Jesuitek san Inazioren Basilikara ikustaldi-ospakizuna oparitu ziguten; egokiro girotuta, beraz, 1522ko urtarril hartan Iñigo Loiolakoak egin zuen bide berbera egin genuen guk. Arantzazun, frantziskotar on batek lagundurik, kripta eta Basilika ikusi genituen; amatxoren gelatxoan abestu egin genuen. Eukaristia ospatu eta azaleko argazki hau atera genuen.

Era la víspera de la Virgen de agosto. Un grupo de Salesianos de la Región Europa Oeste estábamos celebrando en Loyola el encuentro “Salesianos Jóvenes y Proyecto Europa: Retos y perspectivas”. La noche anterior, los PP. Jesuitas nos regalaron una visita-celebración a la Basílica de san Ignacio; así que, bien ambientados, recorrimos el camino que hizo Iñigo de Loyola allá por enero del 1522. En Aránzazu, acompañados por un buen franciscano, vimos la cripta y la Basílica. En el camarín de la “amatxo” cantamos. Celebramos la eucaristía y nos hicimos la foto de la portada.

Eta bizitzak aurrera egiten du. Amaitzen ari gara Don Boscorekin batera Salestar Kongregazioaren fundatzaile izan zen don Ruaren mendeurren-urtea. Etorri zaigu Erretore Nagusiaren Aginaldoa, iazkoaren haritik… “Gazteentzat egiazko hezitzaile eta espiritu-gidari izan… etorri eta ikusi”. Eta etorriko da 2011ko Gazteriaren Munduko Jardunaldi hori, “Kristorengan sustraituak eta eraikiak, fedean sendo” goiburu duena eta Salestar Gazte Mugimendua prestatzen ari dena.

Y la vida sigue. Estamos concluyendo el año centenario de don Rua, “cofundador con don Bosco de la Congregación salesiana”. Nos ha llegado el Aguinaldo del Rector Mayor en continuidad con el del año pasado… “Ser verdaderos educadores y guías espirituales para los jóvenes… venid y veréis”. Y esa JMJ 2011 que tiene como lema “Arraigados y edificados en Cristo; firmes en la fe,” y que el MJS está preparando. Disfrutad recordando lo vivido y lo que nos espera.

Gozatu bizi izandakoa gogora ekarriz eta datorkiguna itxaronez. Andre Maria Sortzez Garbiaren festa honetan, gure Amaren eskuetan jartzen dugu gure burua. Izango dugu bere aurpegia, Maria Laguntzailearena, 2011ko egutegi berrietakoa, gure etxeetan, bulegoetan, ikasgeletan, zorroetan… eta gure bihotzetan. Félix Urra Inspektorea

En esta fiesta de la Inmaculada nos ponemos en manos de nuestra Madre. Su rostro de Auxiliadora, en los nuevos calendarios del 2011, seguirá estando presente en nuestras casas, despachos, aulas, carteras… y en nuestros corazones. Félix Urra Inspector Bilbao, 8 de diciembre de 2010

Bilbo, 2010eko abenduaren 8a

3

ENLACE - Diciembre 2010  

Boletín informativo de la Inspectoría Salesiana "San Francisco Javier", con sede en Bilbao.

ENLACE - Diciembre 2010  

Boletín informativo de la Inspectoría Salesiana "San Francisco Javier", con sede en Bilbao.

Advertisement