Lezoko Euskararen Historia Soziala 1998 [I Esnaola]

Page 170

170

LEZOKO EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA

garrantzia izango dute Lezoren geroko bilakaeran. Ez genuke atal hau amaitu behar elizaren beste aipamen bat egin gabe. Izan ere, Inazio Esnalek euskarazko kantagintza bultzatzeko hartutako erabakiak koroa sortzera eraman zuen eta hortxe, euskarazko kantuak irakurriz, batek baino gehiagok euskaraz irakurtzen ohitu eta euskara maila hobetzeko aukera izan zuen. Horixe azpimarratzen du Pello Garbizuk, Inazio Esnalekin koroan tiple lanetan ibili baitzen. Bere ustez, garai hartan bertan diferentzia nabarmena zegoen heziketa hori jasotzen zutenen eta jasotzen ez zutenen artean. Helduen Euskalduntze Alfabetatzea Lezoren historian helduen euskalduntzea batez ere era naturalean egiten zen, aro honetan, berriz, etorkinen oldeak ezinezko bihurtu zuen prozesu hori berez gertatzea. Geroz eta gehiago ziren, ordea, euskara ikasi nahian zebiltzanak edo euskaraz alfabetatu nahi zutenak. Ikastolaren ekimenez sortu zen Gau-Eskola. Lehenik gurasoak euskalduntzen hasi ziren familia euskalduntzeko asmoz, berehala ikusi zuten, ordea, gazteagoak zirenak ere alfabetatzen hasi behar zutela. Honela bada, baliapide murritzekin eta oinarrizko materiale didaktikoekin jarri zen abian Lezoko gau eskola. Kopuru zehatzik ematera inor ausartzen ez baldin bada ere, jende asko biltzen zuela diote guziek, hirurogei lagun inguru bai. Ikastolan, elizan edo Allerruren lokaletan ematen zituzten eskolak. Ikas-mailak, berriz, bost izaten ziren: batetik alfabetatzea eta bestetik euskalduntzeko lau maila edo urrats. Gau-eskolen fenomeno honek indar handia hartu zuen garai hartan Euskal Herri osoan. Herritarrak ziren irakasle, bertan alfabetatutakoak batez ere, ikas prozesuan aurreratu ondoren irakasle izatera pasatzen zirenak. Aro honen azken urteetan Pello Garbizu izan zen gau-eskolako arduradun. Helduentzako euskara eskolez gain, ikastolaren inguruan kultur dinamika zabala sortu zen. Lehenago aipatu dugu, ikastolaren babesean jaialdi, kultur aste eta antzekoak antolatzen zirela; lan horietan ikastola eta gau-eskolako ikasle-irakasle eta laguntzaileak ibili ziren.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.