Page 1

Esteken zerrenda gure blogean

1/3

Estekak Gure bloga ezkutuan mantendu nahi badugu, oso ideia ona da estekarik ez jartzea, bat bera ere ez. Normalean, baina, ez da hori gure helburua eta behin lana egin ondoren, komenigarria da besteak gurera ailegatzeko gure lanari buruzko pistak ematea. Estekak oso baliagarriak dira: alde batetik, gure blogari publizitatea egiten diogu azaltzen ari garen ideiei buruz informazio gehiago ematen dugu eta bilatzaileei interesak adierazten dizkiegu; eta bestetik, informazioa zabaltzeko bideak irekitzen ditugu. Bilatzaileak Interneten dagoen informazioa etengabe aztertzen duten robotak izaten dira. Lan horretarako, besteak beste, estekez baliatzen dira gure gunearen izaera definitzeko: gure gunera ailegatzeko besteek jartzen dituztenez eta guk gurean jartzen ditugunez. Esteka baten atzean zer dagoen esaten dugu, helbide batean aurkituko duguna. Hori dela eta oso inportantea da esteka ondo definituta egotea:

•

http://alua.mundua.com/2010/11/19/batzuetan-gustu-ematen-dugu/

•

Batzuetan gustu ematen dugu, zinez

•

Literaturan azken bolada honetan argitaratu diren 3 perla

3 kasuetan orrialde bera irekiko zaigu, baina desberdintasunak daude izendatzeko moduan. Lehenengo kasuak, itsusia gelditzeaz gain, ez du inongo informaziorik ematen, ez irakurtzen duenarentzat, ez bilatzailearentzat. Gainera, hain luzea denez, testua desitxuratuko digu. Bigarrenean, artikuluaren izenburu bera jarri dugu eta hirugarrenean, gure erara jarri dugu. Biak irakurlearentzat atseginagoak dira eta sakatu baino lehen, zer aurkituko duen jakiteko pista bat eman diogu. Horrez gain, bilatzaileen robotek hitz horiek lotuko dituzte gune horrekin, eta gune hori aurkitzeko irizpideak lortuko dituzte. Dudarik gabe, 3. kasuan informazio gehiago ematen dugu, bigarrenean baino.

Mezu baten barruan Mezu baten barruan loturen bidez informazioa lortzeko bideak jarriko ditugu. Adibidez, testua idatzi ondoren, Makalu mendia zer den eta non dagoen azaldu beharrean, wikipediara bidaliko dugu irakurlea.


Esteken zerrenda gure blogean

Diseinuan Diseño >>> Elementos de página >>> añadir un gadget >>> Lista de enlaces

2/3


Esteken zerrenda gure blogean

Helbide berri bat jartzen dugun bakoitzean, “añadir enlace” sakatuko dugu eta, denak ditugunean, “editar eta suprimir” ondoan dauden gezitxoekin nahi dugun ordenean jarriko ditugu. Beste aukera bat da “ordenar alfabeticamente” jartzea.

Ez ahaztu, lan hauek amaitu ondoren gorde egin behar duzula:

3/3

Estekak gure blogean  

Estekak nola jarri bai mezu baten barruan, bai aurkibidean (blogger)

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you